Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 127

2000
‎3 Sutan dagoen oihan baten erdian, Ruben apartsu bati begira dago.
‎Barran gizon dezente bazegoen ere, batzuk agian gaupasa eginda, zalapartaka, eta barran kamarero bakarra, Pititak hari deiadar sendo bat eginik ziztu bizian erakarri zuen. Iharra eta neska frantsesez ari zirela, Xan paretan zegoen koadro txiki bati begira egon zen, gero beste nonora, harik eta Pititak bandeja batean gosaria ekarri zuen arte; esertzen ari zela: " Eta?", galdetu zion Iharrari laburzki; honek irribarre misterioso batez erantzun zuen.
2001
‎Kolore beltzak sortarazten duen zirrara azpimarratuz beste mundu batera eramaten gaitu Jose Felix Collazos zuzendari nafarrak" Nocturno" bere laburrarekin. Koadro beltz bati begira dagoen emakumea, bat batean bere baitan aurkitzen da, etorkizuneko mundu ilun batean, pertsonaia ilunekin inguratua bere patuaren bila. Iluna eta zapaltzailea Txema Areizagaren argazkia eta Javier Asinen musika.
‎Orduan erreparatu zion estreinakoz Lucasi. Egur iluneko mahai txiki bati begira zegoen. Antzematen zen denbora luzea zeramala horrela.
2003
‎Funtzio bakoitzean 12 kiniela inguru jokatzen ziren. Eta jendea programa bati begira egoten zen, han ikusten zuen bikote bakoitzak zenbat bider irabazi izan zuen, edo zenbatetan egin izan zuen bigarren. Emaitzen segimendua egiten zuten, ez zioten jokoaren kalitateari begiratzen, edo pilotari bakoitzaren ezaugarriei, edo pilota bizia edo motela zen.
‎Eta gela propioan leihate propioa izatea lujoa zen Matiasentzat, eta pertsona ez dago munduan lujoak desaprobetxatzeko. Eta lujoa da berdin berdin leku itsusi bati begira dagoen leihatea, edo patio antiestetiko bati begira dagoena, edo Kafkaren etxera begira dagoena. Berdin dio zer ikusten den leihatetik, gauza da leihateek begiratzeko aukera ematen dutela.
‎Eta gela propioan leihate propioa izatea lujoa zen Matiasentzat, eta pertsona ez dago munduan lujoak desaprobetxatzeko. Eta lujoa da berdin berdin leku itsusi bati begira dagoen leihatea, edo patio antiestetiko bati begira dagoena, edo Kafkaren etxera begira dagoena. Berdin dio zer ikusten den leihatetik, gauza da leihateek begiratzeko aukera ematen dutela.
‎Matiasek bi minutu eta hamaika segundo eman zituen hari begira; eta bi minutu eta hamaika segundo gutxi dira, esaterako, liburu bat irakurtzen ari garenean, baina kopuru aipagarria da erle fosilizatu bati begira egoteko.
‎Horietako batean leihotik begira autobusean doan mutiko bat ageri da eta itsasotik errepidera oldartzen diren olatuek, munstro zuri baten laztanek bezala, aurpegian atzamarka egiten diote. Beste batean mutiko bera, oraingoan eskolako leihoko kristalaren atzetik, zeruan iltzaturik bezala geldirik dagoen kaio bati begira dago eta zoriontsu da, eskolako gelatik urrunera begira umeak zoriontsu izan daitezkeen eran, gela barruan ordulariaren orratzak ezari ezarian aurrerantz doazen eta kanpoan bisutsak bortizki jotzen duen bitartean.
‎Inoiz ez zidan beste inork esan gustuko zituenik nire begiak. Anak eta biok kaniketan jolastea atsegin genuen eta kolaren koloreko kanikatxo bati begira zegoela egin zidan komentarioa," kanika hau zure begi marroia bezalakoa da". Nik irabazi nuen egun hartan eta oraindik ere gordeta daukat kanika hura.
‎Aitor barku bati begira dago. Belauntzi handi bat da, dotore askoa.
2004
‎Christian Reinicke Getxo Bizia plataformako kideak gaur adierazi duenez," izenak berak" agerian uzten du Bizkaiko Foru Aldundiak bultzaturiko egitasmoaren" benetako helburua". Bere hitzetan, Bilbo Metropolitarraren eredu konkretu bati begira dago pentsatuta Lurralde Plan Partziala eta eskualdeak horretara moldatu behar dira. " Beste behin ere egoitzaldea bihurtu nahi dute Getxo eta Uribe Kosta eskualdea", gaineratu du honek.
‎Eta orain, lau urteren ondoren, Aleksanderren eskuei begira dago Nadia eta une batez, argazki bilduma bati begira balego bezala, zirkuan bizitako urteetako hainbat irudi eta aurpegi etorri zaizkio burura: Zarko biboteduna, zirkuko nagusi eta aurkezlea; Valerian eta Bartolomiej, Fortinelli pailazoak; Igor Adrien, magoa; Krystof ausarta, tigreen hezitzailea...
‎Burdinazko hesiaren ondoan, eskuan lore sorta bat zuen andre ongijantzi bat neskatila bati begira zegoen. Sei edo zazpi urtekoa, hura, buruan lazoa eta botaxka gorribiziekin jantzia, jolasten ziren haurrengandik begiak kitatu gabe txokolatez estaliriko bollo bat jaten ari zen.
‎Hankak elurretan erdi sarturik Gaston, bibote luzeak eta tripa biribila, eskuak galtza narrasetako poltsikoetan, puru txonkorra ezpainetan, burdin pila bati begira zegoen.
‎Horrek ez din kolperik jotzen, eta zabal bizi dun. Lehengoan, bera ez dun arituko eta, tornuan ari zen bati begira zegoela, piezatik askatu eta lepoan txiribiri bat sartu zitzaionan; hiru eguneko bajarekin egon dun eta, gaur etorri dun, tan pantxo."
2005
‎Hankek ondo eutsi zioten jauziari, baina, lurra jotzean, kolpea hanketan gora igo zitzaidan eta berebiziko zartada sentitu nuen barrabiletan; makurtuta egon behar izan nuen puska batean. Baratzeak mortu zeuden, eta zeru izarniatua berehalako izozte bati begira zegoela ematen zuen. Izarren ñirñir hotzak zirrara eragin zidan; han goian, isiltasunik isilenean, ametsak txandaren zain zeuden, norbaitek bildu zain dagoen orea bezala.
‎Niri aitak une hura utzi zidan, batez ere: Luxenburgoko lorategiak ederragotzearen erokeria hura eta silueta bat, Sorbonnera begira biok Kanadako baso elurtuei edo Erromako gladiadoreen borroka bati begira bageunde bezala.
2006
‎Eta egia esateko, baita lehendabiziko hitza irakurri baino lehen ere. Joan den astean bertan izar bati begira egon nintzen. Abiada bizian pasatu zen besteen artetik eta haren distira jarraitu nuen nire begiek ahal izan zuten guztian.
‎EPM 5.41). Objektu bati begira nagoela, nik hautematen dudana aldakorra da nire kokapenaren arabera. Kokapen batetik ikusita, objektuak zirkularra dirudi; bestetik, ordea, eliptikoa.
2007
‎erdian Kristo; eskuinean (ikuslearentzat ezkerrean) Marte eta Neptuno, Veneziaren boterea sinbolizatzen; ezkerrean Dona Venezia, Justizia eta Bakea lagun dituela; inguruetan bertuteak. Hurrena, Dogearen aholkularien batzarrari Senatua zeritzon, eta haren Salako sabaian, Tintoretto-ren jainko olinpikoak Venezia tronuratzen; albotik Venus (Veneziaren alegoria) ziklope bati begira dago, armak nola tenperatzen dituen. Hamarren Sala hurrengo, tribunala edo Inkisizioa:
‎Ez dugu ahaztu behar, litekeenaren argudioaren estatutua marraztean, oinarrioinarrian zelanbaiteko kontsentsu bati begira gaudela. Interlokutoreen arteko adostasun maila minimo bat beharrezkoa da, litekeenaren giltzak ametsaren kutxa zabaltzeko.
‎–Gure aitak esaten dik aberatsen alabak eta emazteak behartsuenenak baino ederragoak direla, esan dio serioak, haren ondora iritsi denean. Portxeko paretan, beste apaingarri batzuen ondoan zintzilik dagoen egutegi bati begira dago?. Dotoreak, ezta?
‎Atsoak ez zion kasurik egiten. Goian hegaka ari ziren zapelatz pare bati begira zegoen, pozarren.
2008
‎Buelta eman zuen amak eta umeari begira gelditu. Pareta bati begira zeuden bi botoi ziren Andoniren begiak.
‎–Eta nik jakin ez?! , esan zuen markesa andereak, txundituta; jarraian, baina, begiak hormako puntu batean iltzatzen zituela, halaxe jarraitu eta bukatu zuen esaldia, beste denbora bati begira balego bezala?: Baina bai, orain esaten duzula, egia izango da?
‎Azken arrats horretan, ordea, nahiago izan omen zuen Santa Croce eta San Polo inguruetako karrika estuen labirintoetan barrena galdu. Bidean arropa umelak erreskadan zintzilikatzen ari zen emakume bati begira egon omen ziren, zer nolako familia izan ote zezakeen kontuak egiten (emakumearen barruko arropak bereziki omen ziren handiak). Ixteko zorian zegoen gizonezkoen baten atarian Rossiniren operaz hitz egiten egon omen ziren.
‎Halere, bizitzan bezala, nire lana egiterakoan ere sena eta enpatia dexente erabiltzen ditut, eta egun hartan zerbait berezia gertatu zitzaidan: elkarrizketa osoan zehar irudi bati begira egon nintzaion, Aranalderen begiei adina. Elkarrizketa hartan esandakotik ez dut ezer gogoan, irudi hori salbu.
‎Muerte en Venecia irakurtzen ari naiz, eta pixagalea etorri zait, kafetegiko zaratak, burua esaldi artetik altxatu dudanean flash baten erruz. Film bati begira banengo bezala, irudi txertatua izan da. Memoriari tiraka, bera izan baita dudarik gabe irudia azaltzearen erruduna, ohartu naiz nobelan oinarritutako film bat badela, eta ziurrenik ikusi egin nuela noizbait; hori du memoria miopeak, zehaztasunak utzi eta usainaren antza duten irudipenak gordetzen dituela.
‎–Eta nik jakin ez...! –esan zuen markesa andereak, txundituta; jarraian, baina, begiak hormako puntu batean iltzatzen zituela, halaxe jarraitu eta bukatu zuen esaldia, beste denbora bati begira balego bezala–: Baina bai, orain esaten duzula, egia izango da... izango ez da, bada!
‎Haizea egiten duenean, kartel geruza lodiok hormatik askatu eta lurrean botata geratzen dira. Bere hormetako kartelei begira dago S.I., hirian gertatzen den guztiaren zatitxo bati begira dagoela pentsatuz.
‎[Zaharrak berri I.] Garai bateko otoizgile haundi eta mistiko bikainduen errainua ikusten dut etengabe telefono ttikiari kolpeka edo pantallaren bati begira egon ohi direnen aurpegi dohatsuetan: ondoan dagoenarekin jardun ezinez, auskalo non dagoenarekin konektatu arteko onik ez.
2009
‎Hala, bada, biharamun goizeko bederatzi eta erdietarako hantxe zegoen Domingo, etxeko burdinesiaren aurrean; ohartu zenean ezen, baita hari itsatsitako atea ere, itxita zeudela, atearen goiko bazterrean zegoèn txirrinaren botoi zurira eraman zuen hatz erakuslea; ukitu orduko, baina, botoia sakatu ere gabe, atzera egin zuen, igotzeari ekiten ziola, baita barnealdera jauzi egin ere, zailtasun handirik gabe; gero, ezin erneago begiratu zuen batera eta bestera, harik eta begiak norabide batean iltzatu zituen arte, iltzatzearekin batera irri zabala egiten zuela: Domingo, beraz, lorategiko hartxintxarrezko bide sareko bidexka bati begira zegoen, nondik gizon emakume bi baitzihoazen, Domingori bizkar ematen ziotenak eta honek istantean ezagutu zituenak; hala, bada, norabide hartan zihoan Domingo, airean zehar kanta baten doinua, etxetik zetorrena: barrua egurasteko leihoak zabalik zituèn gela batetik, ziur asko?
‎izenpean: baratze batean, kalabaza batzuen artean, mutil bat zegoen, belarri luze luze batzuk zituena, asto batenak iduri; mutila zerutik ezustean erortzen ari zitzaiòn kalabaza bati begira zegoen, zur eta beldur, eskuak buru gainean jarrita, honako iruzkin hau egiten zuen bitartean: –Kukurbitazeak lurrean eta kukurbitazeak zeruan??!?; marrazkiak berehala eragin zion Gabinoren ondoan zegoèn ikasleari barrea, eta ondorioak ere berehalakoak izan ziren, handik gutxira ikasmahaiz ikasmahai pasatu baitzen karikatura, Felipe Gastaminzaren eskuetara iritsi zen arte?
‎Eta Tbilisin bertan? Guk hemen, Londresen, ez daukagu orturik, baina ortu bati begira egoteko adin perfektua daukagu orain. Bornasek, esate baterako, hirurogeita zazpi urte ditu.
‎Isildu egin da. Tren heldu berri bati begira dago; ez da geltokian Soraren arrastorik.
‎IKERNE erakusleiho bati begira dago; Lukasekin izandako enkontruak ukitu xamartuta.
‎Imagen: Steve Woods Carlos erretratu bati begira zegoen, eta norbaitek galdetu zion: “norena da argazki hori? ” erantzun zion berak, “ez anai arrebarik, ez anai arrebarik, baina gizon horren aita aitaren semea da”.
‎Beste argazki bati begira daude Mari Cruz Latorre eta bere lagun koadrila, garai zaharragoen gomutan: Errepide berri hori egiteko bota zuten gure aitaren baserria, Goikoetxe, azaldu die Latorrek lagunei.
‎Hala, bada, biharamun goizeko bederatzi eta erdietarako hantxe zegoen Domingo, etxeko burdinesiaren aurrean; ohartu zenean ezen, baita hari itsatsitako atea ere, itxita zeudela, atearen goiko bazterrean zegoèn txirrinaren botoi zurira eraman zuen hatz erakuslea; ukitu orduko, baina, botoia sakatu ere gabe, atzera egin zuen, igotzeari ekiten ziola, baita barnealdera jauzi egin ere, zailtasun handirik gabe; gero, ezin erneago begiratu zuen batera eta bestera, harik eta begiak norabide batean iltzatu zituen arte, iltzatzearekin batera irri zabala egiten zuela: Domingo, beraz, lorategiko hartxintxarrezko bide sareko bidexka bati begira zegoen, nondik gizon emakume bi baitzihoazen, Domingori bizkar ematen ziotenak eta honek istantean ezagutu zituenak; hala, bada, norabide hartan zihoan Domingo, airean zehar kanta baten doinua –etxetik zetorrena: barrua egurasteko leihoak zabalik zituèn gela batetik, ziur asko– zabaltzen hasi zenean:
‎Barre giroa zegoen, beraz, gelan, irakasleak zilegitutakoa, ikaslea hiriko familia garrantzigabe bateko seme bakarra zelako, beharbada –gurasoak kalera ezkondutako baserritarrak ziren, azken batean–, halako eran, non bai baitzirudien ezen guztiak zirela Feliperi barre egiteko eskubidearen jabe, baita Gabino ere, zeinak, giroak edo bultzatuta, marrazki azkar bat egin baitzuen," Astaminzaren azken miraria" izenpean: baratze batean, kalabaza batzuen artean, mutil bat zegoen, belarri luze luze batzuk zituena, asto batenak iduri; mutila zerutik ezustean erortzen ari zitzaiòn kalabaza bati begira zegoen, zur eta beldur, eskuak buru gainean jarrita, honako iruzkin hau egiten zuen bitartean: " Kukurbitazeak lurrean eta kukurbitazeak zeruan...?!"; marrazkiak berehala eragin zion Gabinoren ondoan zegoèn ikasleari barrea, eta ondorioak ere berehalakoak izan ziren, handik gutxira ikasmahaiz ikasmahai pasatu baitzen karikatura, Felipe Gastaminzaren eskuetara iritsi zen arte...
‎Nire mesanotxearen gainean daukadan erretratu bati begira nago. Ez, ez da zuk beti hemen ezagutu duzuna, zazpi hilabete bete zenituenean nire altzoan hartuta egin zigutena.
‎Paris Match aldizkari ilustratuko argazki txiki bati begira nengoen. Argazki ederra zen, zuri beltzean emana.
‎Oinetako garbitzaile bat ageri zen bertan, taberna bateko erakusleihoaren aurrean eta basokada bat ardo eskutik hurbil zuela. Gerraren bateko auskalo zein bazterretara zihoazen soldaduen desfile bati begira zegoen argazkiko gizona, baina ikuskizunarekiko batere arretatik gabe. Itsu batena ematen zuen begiradaren hoztasun hark.
2010
‎Horrez gain, dieta bati ekiten dion jende askok epe motzeko helburuak jartzeko joera izaten du, edo iritsi duen helmuga bati begira egoten da, eta horrek zaildu egiten du dieta bera; adibidez, Eguberrietan bertan hasten dira dietarekin, uste dutelako horrela lortuko dutela turroirik jan gabe pasatzea, edo obsesionatu egiten dira elikagaiekin eta horiek dituzten kaloriekin, egun horietan 2 edo 3 kilo gizentzeko arriskua ikusten dutelako.
‎Hortaz, seinalea jasotzea baino are zailagoa da hura iragaztea, alegia, zarata kentzea, eta interpretatzea. Kontuan izan behar da garuna beti martxan dagoela, eta ikerketan parte hartzen ari den pazientea, batetik, guk agindutakoa egiten ari da, eta, bestetik, aldi berean, pantaila bati begira dago, eta ulertzeko saiakera egiten ari da....
‎Eta bazkalordua iritsi zen, eta Adak galdetu zuen: . Zer moduz ibili zarete, ama??; amak Adari begiratu zion, baina burua beste leku batean behar zuen, Adari begira zegoen arren beste puntu bati begira zegoela baitzirudien, Ada baino harantzago zegoèn beste puntu bati, beharbada, begirada desenfokatuta balu bezala; ama, beraz, zalantzan egon zitekeen une hartan, arestian botatako gezurrari erremedioa jartzeko asmotan;. Zer moduz??, errepikatu zuen Adak galdera;. Zoragarri, alabatxo!, erantzun zion amak, irri zabal bat eginik, bere barne borroka hartan itxura egiten jarraitzea erabaki balu bezala;. Arrosario euri miragarri bat ere izan dugu, lurra zeruan?
‎Bakarrik gelditzen zenean izaten zuen portaerari erreparatu eta zera antzeman genion, gogoko zuela geldi eta isilik egotea egongelako toki jakin baten. Txoko hartaraino hurbiltzen zen katuka eta, lurrean jesarrita, horman kokaturiko margolan bati begira egoten zen. Hasieran tarte laburrak izaten ziren, baina denboraren poderioz luzatuz joan ziren, gure kezka eragin arte.
‎Salmenta onak izan ditu, 1950eko edizioak batik bat, «tormentuzko eta desiozko nobela zirraragarri» gisa aurkeztu baitzuten. Azaleko irudian, mutil gazte bat, baserriko ganbarako atetik, barruan zain zirudien titi handiko neska gazte bati begira zegoen, begirada grina­tsuaz. Neska lurrean makurtuta zegoen eta gonak gerriraino igota zeuzkan.
‎Pakistango ipar ekialdean, Banu barrutian, atzo gertatutako eraso suizidan, gutxienez 75 lagun hil dira eta 40 inguru zauritu, iturri ofizialen esanetan. Odol isurtze hori Shah Hasan Khan herriko kiroldegian jazo zen, ekintzaile batek bonba auto bat leherrarazi zuelarik boleibol partida bati begira zegoen jendearen artean.
‎Eta bazkalordua iritsi zen, eta Adak galdetu zuen: " Zer moduz ibili zarete, ama?"; amak Adari begiratu zion, baina burua beste leku batean behar zuen, Adari begira zegoen arren beste puntu bati begira zegoela baitzirudien, Ada baino harantzago zegoèn beste puntu bati, beharbada, begirada desenfokatuta balu bezala; ama, beraz, zalantzan egon zitekeen une hartan, arestian botatako gezurrari erremedioa jartzeko asmotan;" Zer moduz?", errepikatu zuen Adak galdera;" Zoragarri, alabatxo!" erantzun zion amak, irri zabal bat eginik, bere barne borroka hartan itxura egiten j... Ezta, Gabino...?";" B bai" erantzun nion berriro ere, gezurrari noiz arte eutsiko genion bururatzen zitzaidan bitartean; segidan, soinekoan zuèn poltsikora eskua eraman, arrosario bat atera, eta izeba Ernestinari eman zion, esanez:
‎Kontatu zituen etxeak: bost ziren guztira, eta errekatxo bati begira zeuden denak; errekatxoari eta bideari. Bost etxeetatik lau zuriz pintatuak zeuden, eta zehazki nabari ziren lur gaineko ilunpean; bakar bat, bailararen sarreran bertan zegoena, iluna zen, harrizkoa.
‎Sebastian aparkalekuko auto bati begira zegoen. " Zerbait ikusten al duk?", esan nion.
‎Because the Night eta Power to the People ereserkiak iritsi zirenerako, jendeak muzin egiten zion urari. Beste erauntsi bati begira zegoen.
2011
‎Minutu erdia ez zuen egin haren irudiak nire begien ikusmiran, baina haren melena luzearen dilinda eta zango indartsuak oroitzapenean iltzaturik geratu zitzaizkidan. Nire ezkutalekutik atera eta neskak egin zuen bidea egin nuen korrika eta autoa abiatu zen puntuan geratu nintzen zutik, amildegi baten aurrean edo krater bati begira egongo banintz bezala. Iruditu zitzaidan oraindik ere airean jarraitzen zutela haren xanpuaren usainak eta erabiltzen zuen lurrinak.
‎Orain, gelatik irten ezinik, ohean nagoelarik, hiria eta Maggie besterik ez zaizkit benetakoak iruditzen, eta ez beti. Gauez, leihotik New York deitzen duten hiri handi honen zati bati begira egoten naizenean, desagertu egiten dira etxeak, eta leihoetako argi laukiak ikusten ditut bakarrik. Hiriko etxe handiak gorputzik gabeko eta mila begiko mamuak bailiren.
‎Kiroldegiaren aurrean dagoen harritzar bati begira zegoen topo egin dugunean, eta, adarra jotze aldera, ea erretiratu gehienak bezala herriko harriak eta obrak begiratzen hasia al dagoen galdetu diot.
‎Japoniarren begi itxi ñarrotuei bekaizkeria diegu: japoniarrek Europako nahi beste museo bisita ditzakete eta margo bati begira egon, lo daudela inortxo ere ohartzeke.
‎JOANA biei begira, tenis partida bati begira balego bezala, sinesgaitz.
‎Lana aurkitzeko laguntza Sarearen azken helburua da Asiloren Legeak babesten dituen pertsonak lan munduan sartzea, zenbait praktika aplikatzea eta “arrakastatsuak badira, zabaldu eta politika nazionalei transferitzea”, adierazi du Sareak. Horretarako, gizarteratzeko banakako ibilbideen bidez parte hartzen da, arrakasta aukera handiagoak bermatzeko, une bakoitzean pertsona bakar bati begira baitago. Interesdun bakoitzak informazioa, aholkularitza, ebaluazioa eta esku hartze partikularra jasotzen ditu.
‎Horrelako ikastaro bat hautatu aurretik, ematen den prestakuntzaren kalitatea eta eraginkortasuna bermatzen duten faktoreak baloratu behar dira: Programak ikasle profil jakin bati begira egon behar du, eta Lehen Hezkuntzako ikasle batek aplikatu behar dituen teknika eta estrategiak ez dira Batxilergoko ikasle batek aplikatu behar dituenak bezalakoak. Gomendagarria da ikaslearen behar partikularren aldez aurreko balorazioa eta lortutako helburuen azken ebaluazioa barne hartzea.
2012
‎Leihoko kristalean bere isla ikusi du, bere buruaren parodia iruditu zaio. Nora autobusaren geltokira iristear denean, Josuk kotxera itzultzea pentsatu du, baina Norak aurrera oinez segitu duenez, tarte batean afixa bati begira dagoenaren itxurak egin ditu eta berehala ekin dio jazarpenari. Nora Mirakruz gainetik doa Groserantz.
2013
‎transmisiorako sena. Agoraren kokapen estetikoa, sistema ireki bati begira dago, hortik eratortzen da bereganatu duen izaera soziala. Agoraren eraikuntza sozialak sistema irekiaren subjektibotasun era (talde kulturalaren izate beregaina) azaleratzen baldin badu, gizabanakoaren eta taldearen arteko harreman ehuna joan etorriko bidea dela erakusten ari zaigu:
‎Leintz bailarako Bagara herrigintza prozesuan gazte eskola moduko bat sortu da. Prestaketa soziopolistiko eta ekintzaile zabal bati begira dago, eta tartean hizkuntzaren arloari garrantzia eman zaio. Oso berria da oraindik, bertatik ondorioak ateratzeko.
‎Barkamena eskatu nion euskaraz eta ondoren gaztelaniaz, baina ezin izan nuen poza disimulatu. Zetazko soineko bati begira egon nintzen erakusleiho batean. Petalo zuriak eta ardoaren koloreko bihotza zuen orkidea bat hautatu nuen loradendan, eta atseginez aditu nituen lorazainak landarearen zaintzari buruz eman zizkidan argibideak.
2014
‎Osotasun hori da guretzat obra bakoitzaren atzean dagoena». Esperientzia osoa Ispilu bati begira dagoen emakume bat da Basurtu Zorrotza, bidaiatzeko maleta bat Otxarkoaga, garabi baten irudia da Uribarri, kalean ahaztutako etxeko zapata parea Errekalde, hilerriko irudia Begoña... Iltze bakoitzarentzat asmatu behar izan dute mailua, halere.
2015
‎Inesekin mojito bat hartuko du gau hartan, eta dena zeharo deprimentea izan dela kontatuko dio, Grease pelikularen musikarekin muskerrak hipnotizatzen dituen morroi bati begira dauden bitartean, hoteleko tabernan.
‎Badakit non edukitzen dituen gordeta argazki, eskela eta periodiko zatiak. Pioren txikitako argazki bati begira egon nintzen luzaroan: bizikleta zuen aurrean eta trofeoa eskuan.
‎Desira hau bete zitzaion, eta buru argiaz eta ordurako oliatua zegoela, dei egin zioten kapilauari, gau hartan barkamena eman edo hiltzen lagundu beharra balitz badaezpada. Bederatziak baino pixka bat lehenago, moja guztiak eta kapilaua berarekin zirela, hil baino ordu laurden lehenago gutxi gorabehera, min guztiak kendu zitzaizkion; eta bake handi handiaz, begiak jaso zituen eta halako bozkarioa jarri zitzaion aurpegian, non argi distira antzekoa baitzirudien; eta bera bozkario handia ematen dion gauza bati begira egongo balitz bezala zegoen, horrela bi aldiz irribarre egin baitzuen. Han zeuden guztiak eta apaiza ere poz espiritual eta bozkarioz bete ziren, eta zeruan zeudela zirudiela baino besterik esaten ez dakite.
‎3 Monasterio honetan asko lantzen ziren hildura eta obedientzia; horrela, han izan nintzen garai batean, batzuetan, ama prioreak ongi begiratu behar izaten zuen zer esaten zuen; konturatu gabe esandakoa bazen ere, haiek bete egiten zuten prioreak zioena. Behin, baratzeko urmael bati begira zeuden, eta esan zuen: –zer izango litzateke (han ondoan zegoen moja bati) hemen murgiltzeko esango banio??
‎Garai bateko frontoietan, mezuz libre eta garbi zeuden harresiek hondo gisa funtzionatzen zuten, non pilota jokoa (ehiza sinboliko eta faktiko hori) bere morfologia dinamikoan antzeman zitekeen («Gestalt» teoriaren arabera, hondoa/ forma bikoaren eraginez), plafoi baten antzera, kantxa osoa «TableauVivant» animatu batean antzeztuz, bolumen handiko goi erliebe modura, espazio eskultoriko piktoriko baten erdigunean, «Laoconte» eskultura greziarrak funtzionatzen duen gisan: sugearen erabilera formal trebea dela medio, kontakizun narratibo frontal bat lortuz (pilotakadek sortzen dituzten bektore bihurriak lirateke sugearen baliokide), mihise bati begira bageunde bezala, izan ere, inork ez du «Laoconte»ri «atzekalde»tik begiratzeko burutaziorik, aurrez aurre ikusteko sortua izan zenez, inork begiratzen ez dion legez pilota partida bati horma nagusiaren «atzealde»tik (bestelakorik litzateke ezker horma gardena balitz, metakrilatozkoa edo?
‎Hala, egun batetik bestera kalean topatu daiteke errentaria. Etxebizitzaren EAEko lege bati begira dago orain Jaurlaritza. PSE EEk aurkeztu du oinarrizko testua, eta EH Bilduk eta UPDk babestuta atera da aurrera.
‎Aita naiz. Aurrean Annabell panpinen apal bati begira nago.
2016
‎Harritzekoa baitzen halaxe ikustea, Jainko baten aitzinean egon balira bezala, denek haraino hurbiltzea erabaki zuten, emeki emeki. Lehen lehena iritsi zen hura zulo bati begira zegoen, erreka baten ertzean egon balitz bezala. Baldigarri balitz ere, lur barnean sartutik zegoen hobi garden batean eta momia baten antzera, argizko zimino erraldoi bat agertzen zen, kaxa batean etzanik eta haren gardentasunak argi harkorra uzten pasatzen zuen.
‎Mutikotan ikasi zuen soinua jotzen eta 14 urterako plazak egiten zituen, baina lanak horretara beharturik, antza, jotzeari utzi zion. 58 urte zituela, auzoko jaietan trikitilari bati begira egon zen luzaz. Ez dakigu bere baitan zer borroka izan edo zer argi ikusi zuen.
‎Beharbada Helenak Xabier txirrindulari arroparekin ikusten zuen lehen aldia zen. Nahiko dibertiturik zirudien emakumeak, martetar bati begira egongo balitz bezala. Laranja kolorekoak ziren Xabierrek eta Josebak zeramatzaten elastikoak, Euskaltel Euskadikoak, baina prakak ez, hauek urdinak ziren eta izter alboetan letra gorriz idatzita zeramaten Xabierren dendaren izena,. Dolomiti Kirolak?.
‎DESIk biei begiratzen die ping pong partida bati begira balego bezala. IRATI eta PEIO gero eta beroago daude beren arteko erantzunetan.
‎—Bai, eta horrela esperimentatu Zenak" satori" deitzen duena. Satorian tximeleta bati begira dagoenak esperimentatzen du tximeleta dela; ez maitasun tximeletiko erabatekoa sentitu, ez, BAT izan, edo ez bi hobeto; tximeleta badela izaki bat, begiralea baita ere, baina distantziarik, bestetasunik, ez dagoela benetan, denok garela bat denarekin. Aber. hau hain garrantzitsua da. bat izate hori ez da metafora bat.
‎“Frick Collectionera joaten naiz arratsalde batzuetan, milioidun batek utzitako museo txiki bat da, eta abantaila du etxe partikularra dela funtsean, eta koadroen ospitale bat dirudi, ez museo desatsegin horietako bat. Grecoren lan eder bati begira zauden bitartean organo edo ganbera musika kontzertu bat entzuten ari zara, eta horrek kontenplaziorako prestatzen du espiritua”.
‎Hildako bati begira nago.
2017
‎Eta pentsatzen dut hau dela nire bizitzako argazkirik politena. Eta harri bati begira banengo, hura litzatekeela. Edo lurra eskuetan.
‎Aurreneko nota aditu zen, neurtua eta lasaia, barea eta behin betikoa, isiltasun presa gabea hustuz hurrengo notari tokia egiteko eta hori da jendeak tankera horretan bata bestearen tokian jartzerik baleuka betiko sugar harrotu bat bezala une batez gailendu eta gero garbiro iluntasun hotzean betiko itzali han etzanda gelditu ordez hamakaz ez gogoratzeko ahaleginak egiten azkenean zedro guztiek Benjyk hainbeste gorrotatzen zuen perfume usain hil bizi hura hartzen zuten arte. ...orduan besteak desberdinak izango ziren eta orduan mundua zalaparta batean urrunduko zen eta hark eta orain beste kontu hori orain ere ez zara gezurretan ari baina oraindik ez duzu ikusten zeure baitan dagoena egia jeneralaren parte hori gizon guztien kopeta baita benjyrena ere iluntzen duen gertaera naturalen eta dagozkien kausen sekuentzia hori ez zara gauza bukatu batean pentsatzen ari apoteosi bati begira zaude zeinetan denbora bateko aldartea simetrikoa bihurtuko den haragiaren gainetik eta kontzientea bai bere buruaz bai haragiaz ez zaitu erabat baztertuko hilda ere ez da egongo eta nik aldi batez eta hark ezin duzu eraman egunen batean ez dizula orain bezala sufriaraziko pentsatzea orain bide onetik goaz badirudi nolabait esateko zuk besterik gabe gauetik goizera ileak zurituko dizkizun ...
‎– Hor kanpoan dabilen zakur pare bati begira nengoan, besterik ez, erantzun nion?. Eta noizpait entzundako ixtorioa gogorarazi zidak.
‎Bai. Neska bati begira zeundela iruditu zait eta.
‎Michelangelo eskultoreak esaten zuen ekintza zela bere atsedena. Niri ere, barruak nahastuta ditudanean, gehiago laguntzen dit zerbait egiteak pelikula bati begira egoteak baino.
‎Rifa doktoreak zirriborroak egiten zituen mahai luzearen muturrean eserita. Txueka, Alberro eta Agirre telefono bati begira zeuden, eta doi doi goratu zituzten begiak Asiain eta Sanjuan sartu zirenean.
‎Ilea arras moztua zuen, eta orain haren hazpegiek zorrotzagoak ziruditen. Asiainek inpresioa izan zuen burezur bati begira zegoela.
‎Ixabelek behin eta berriz errepikatu zion hitz hori Iñakiri, kuxin handi batekin edota xanpu bote batekin hurreratzen zitzaion bakoitzean. Ramonek besaulkian jarraitzen zuen eta Osok bere oinetan, lehiakideek haien izena bularrean idatzita daramaten telebista saio bati begira zegoen, eta goizean baino itxura kaxkarragoa zuela iruditu zitzaion Ixabeli. Bizarragatik akaso, beti izan zen bizar sarrikoa, hurrengoan moztu egin ziola pasa zitzaion burutik, baina buruarekin ezetz eginez ukatu nahi izan zuen pentsamendua.
2018
‎Penduluko erloju batek segundoak jorratzen zituen temati. Leo ezkerraldeko apalategi bati begira zegoen, gauza arraro ugari pilatzen baitziren han.
‎Bada, bertuteak bekatu horien beste aldeak dira, alde onak, eta historian zehar milaka artelanetan izan dute isla, betiere sinbolismoz apainduak. Zuhurtasunaren irudia emakume bat izan ohi da, eskuko ispilu bati begira egoten dena, beste eskuan suge bat kiribiltzen zaion bitartean. Ispiluari begiratuta, iraganari eta etorkizunari, biei begiratzen die, eta horrek aditzera ematen du emakume horrek bere burua ezagutzen duela erabakiak hartzeko orduan, eta, batez ere, egiten dituen akatsak.
‎Post irudiak gauza bati begira dagoen begi barruko koloreak dira.
2019
‎Hala, bada, agure dimatarrak hantxe zuen bigarren emaztea, Leonor, medikuek agindutako gela hartan, Telmo eta Geno sartu zirenean. Leonorrek agurtu eta ongietorria egin zien, laurogei urteko senarra Begoñako Ama Birjinaren estanpa bati begira baitzegoen, ahopeka hitz batzuk xuxurlatzen zizkiola, debozio ezin handiagoaz.
‎Iruditzen zaigu gorpu hura eskaintza moduan jarri zutela zure faroaren aurrean. Erokeria bat dela pentsatuko duzu, baina komisariaren atzeko atean ibili ohi den kale katu bati begira nengoela bururatu zait. Zomorroren bat ehizatzen duenean, lanpasaren gainean uzten digu.
‎–Datorren urtean zaila izango dugu, aipatu zuen Leirek, eta Txominek, emakume gaztea bandera haietako bati begira zegoela ikusi gabe ere, aise ulertu zuen zertaz ari zen. Hibaika, Errenteriako arraun taldea, indartsu sartu zen emakumeen ligan, eta Donibaneko bi emakumezko arraunlaririk onenak fitxatu zituen hurrengo denboraldirako.
‎Hamabost urte izango dira gure ikastetxeko hizkuntza normalkuntzako teknikari aritu nintzela; gogoan dut Zarauzko Berritzegunera joaten ginela eta bilera gelan euskarari buruzko A3ko kartel mordoxka zegoela hormetan itsatsita. Jon Sarasuaren bertsoa zekarren kartel bati begira egoten nintzen maiz, bukaera irakurrita irribarreari eutsi ezinda: «suerte bat izan dut nik nire garaian, gonbidatu nautela euskararen jaian».Hala zioen, eta halaxe sentitzen nuen nik ere, harik eta hurrengo urterako ikastetxeko diagnostikoa, ekintza plana, ikastaroa, Iraleko aukerak eta halako enparauak berrikusten hasten ginen arte.
‎Nahiz borroka ez duten irabazia, irabazia balute bezala ari dira. Aireporturik gabeko futuro bati begira daude, eta horri buruz ari dira autonomiaren azpiegiturak indartzen: batzar etxe bero eta eroso bat, biltegi bat, berziklategi bat, bainu publikoak etab., egitekotan dira.
2020
‎Rosa sartzen da, eta bere alabaren ondoan eseri. Aspalditik ate bati begira daudela antzematen da.
‎Salbuespen egoeretan insomnioa areagotzen dela ohartarazi du Rafael Tellez medikuak. Pantaila bati begira egoteak eta ordutegi zehatzik ez izateak lo egiteko arazoak handitzen dituzte.
‎Ez dakit zer egin behar genukeen umea beste ume bati begira dagoenean; alegia, jeloskor dagoenean. Jelosia gaizki ikusita dago, baina oso humanoa da.
‎%75ko aurrez aurrekotasuna bermatu zutenean egin genituen guztiok ikasle pisuetako kontratuak, eta hor gabiltza orain, pisuarekin baina aurrez aurreko klaserik eman gabe.Egun batzuetan sei ordu telematikoki jarraitzea da gure ikasturteko ordutegiak eskatzen diguna. Sei ordu pantaila bati begira egotea, beste pantaila bati hizketan ari zaion irakasle bat ikusiz. Eta irakasleak ere, normala den bezala, ez daude prestatuta egun batetik bestera beraien ikasgaiak telematikoki ematen hasteko, egoera berrira egokitu behar izan dira, baina ez da beraiei dagokiena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia