2009
|
|
aspaldi frogatu zuen hura izeba Ernestinak, haren azala ferekatzen zuenean, edo are gehiago, bere bular magalen lurra eskaintzen zionean, haurrak lasaitzera egiten zuelako susmoak bereganatzen baitzuen orduan? haren intziriak, ggrrrññññ eta ggrrrññññ?, monotonoak bezain beldurgarriak, zeharo bakantzen ziren behinik behin, intziri
|
batetik
besterako tarteak eta lasaiguneak zabalduz; egun batean, gainera, haurrak irri egin zion, eta ez behin, bi bider baizik: izebaren poza, desertua lau hilabetez zeharkatu ondoren oasi batekin topo egiten duen ibiltariarena bezainbatekoa!
|
|
...n, bai, haurra, baina ez guztiz bakartzeraino... aspaldi frogatu zuen hura izeba Ernestinak, haren azala ferekatzen zuenean, edo are gehiago, bere bular magalen lurra eskaintzen zionean, haurrak lasaitzera egiten zuelako susmoak bereganatzen baitzuen orduan... haren intziriak –ggrrrññññ eta ggrrrññññ–, monotonoak bezain beldurgarriak, zeharo bakantzen ziren behinik behin, intziri
|
batetik
besterako tarteak eta lasaiguneak zabalduz; egun batean, gainera, haurrak irri egin zion, eta ez behin, bi bider baizik: izebaren poza, desertua lau hilabetez zeharkatu ondoren oasi batekin topo egiten duen ibiltariarena bezainbatekoa!
|
2014
|
|
Trauma zaharraz gainera, bizitza sentimentala ere hankaz gora zeukan Idoiak, bere Edortarekikoak hoztuta, ez zekien oso ondo noren erruz: diseinatzaileak beste norbaitekin zerbait zeukala sumatzen zuen Idoiak, baina berak ere nahiko jaramon eskasa egin zion azken boladan (barruko zauria berriro irekitzeak harekin egoteko gogoa gutxitu zion, eta, zer gertatzen zitzaion argitu ordez, nahiago izan zuen dei batetik besterako denbora luzatzen utzi, hitzordu
|
batetik
besterako tartea handitu.
|
2019
|
|
horren erakusgarri dira Hugori idatzi zizkion hamazazpi mila gutunak, urtean hirurehun laurehun. Denbora nolabait pasatu besterik ezin zuen egin nagusiaren bisita
|
batetik
besterako tartean. Haremeko emakumearen kondizioan, egunak asperraren basamortua izatea da izugarrikeriarik okerrena:
|
2020
|
|
Nik harri zapalean etzanda jarraitzen dut, eta balirudike egunero ikusten ditudala bai Karonte eta bai ahizpa, egunero ikusten dudala txalupa beste aldetik gerturatzen, lanbrotan noraezean, sekula noraezean ez badatoz ere, norabidea arteza zaielako, nahiz eta abiadura gaitzagoa suertatzen zaien, lotsatiegi agian, alde
|
batetik
besterako tarte hori behar baino luzeagoa balitz bezala. Behar baino distantzia gehiago balego bezala, benetan eta funtsean, ahizparen eta nire artean.
|
2021
|
|
Komunean bota ditu hurrengoak. Eta, gonbito
|
batetik
besterako tartean, pentsatu du auzokoari eskatu diola sukaldean sartu eta berez ondo dagoen baina izendatu ere egin nahi ez duen jateko pozoitsu hori poltsa batean sartuta bere etxera eramateko edo kaleko eskale bati emateko edo organikoaren kontainerrera botatzeko, baina ateratzeko bere etxetik lehenbailehen, eta garbitzeko mesedez sukaldekoak, eta uzteko leihoak zabalik parez pare, haurdun dago... Eta momentu horretan, komuneko baldosa hotzen gainean belauniko eta burua komun zuloan sartuta ia, ziur jakin du Sarak sekula ez zaiola usain hori bere oroimenetik ezabatuko.
|
|
Oxitozina gorputzeko zain, gihar, faszia, hezur, artikulazio, organo guztietatik ari da zamalkatzen, bere uberan kontrakzioen mina utziz, konskistatu gabeko lekuetara joan eta han ere mina zabalduz. Ez dago min olatu
|
batetik
besterako tarterik galerna horretan; bereizi ere ez dira egiten olatuak, bata bestearengandik. Dena da mina, dena itoa.
|