Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2000
‎PPk, PSOEren ezinbesteko laguntzarekin, pentsamendu bakarraren filosofia inposatzen du, pentsamendu baztertzailea alegia, zeinean espaniartasunaren defentsan guztiak balio duen; beraz, demokrazia oinarritik hausten dute. Gauzak honela, indar ideologiko eta sozial gisa, bloke abertzalea sortzea premiazkoa da, gainera, ikuspuntu aurrerakoi batetik abiatuta, PPren gizarte ereduaren alternatiba gisa.
‎Esperientzia pertsonal batetik abiatu nintzen, eta terapia moduko bat izan zen niretzako. Egun batean nire gurasoak jatetxe batera joan eta afaltzen zeudela, bat batean aita hil egin zen.
2001
‎Baina 99ko abenduan 180 graduko bira eman zen, eta gauden lekuan gaude. Entzun izan denez, honelako analisi batetik abiatu zen ENAM orduan: EAJ ez da fidatzekoa; nahiz eta gurekin gobernu itunak izenpetuta izan, oso jarrera motela du soberaniarekiko, eta PSOErekin paktatuko du aukera duenean.
‎Zehaz mehatz idatzi ahala dena argituz doa. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren karietara hain zuzen ere:" Premisa batetik abiatu behar dugu. Inoiz, Abiadura Handiko trenbide sarea egingo da, beti ere, berori egiteko eskakizunaren enfasiaren, justifikazioaren eta aprobetxamendu onaren ziurtapenaren arabera.
2002
‎Horrela, sistematik kanpo utzi nahi ditu doktrinarekin ados ez egon baina arauak zintzo betetzen dituzten demokrata disidenteak, patriota espainiar ez direnak (demokratak ez balira bezala), eta ETAren kontra lan egitearekin batera Konstituzioa aldatu nahiko luketenak. Eta Espainia eta Konstituzioa nahastuz, edozein desmasia justifikatuko lukeen bide batetik abiatzen da PP.
‎Txalaparta argitaletxearen bidez plazaratzen duen bere bigarren idazlana da «Ekaitz aroa», eta bertan, Euskal Herriak jasaten duen egoeran egiaz gertatzen denaz areago doa egilea, izan zitekeena ere asmatzeraino. Erakunde armatuak aurrera eramaten duen bahiketa batetik abiatzen da horretarako. Alderdi abertzale nagusiko partaide bat da bahitua, eta egundoko erantzuna izaten du ekintzak.
‎Beraz, kasu horretan desobedientzia zeharkakoa edo zuzena ote da? Ideia batetik abiatu behar dugu, eta da: bidegabeki egiten den hainbat gauzen aurka egin behar da, baita bidegabekeria horri eusten dioten egitura sasi neutralen aurka ere.
‎Bertan hasi gara oinez udaberriaren hasierako goiz erdi honetan. Izpegiren hegoaldera dagoen mendiaren ezker hegitik zehar doan bide garbi batetik abiatuz hasi dugu ibilaldia. Pintura berde eta horiz seinalaturik dago bidezidorra, eta metro gutxiren buruan basoan sartu gara.
2003
‎Estatuaren efikaziarik eza ordaintzeko, sistema federal batetik abiatzea proposatu zuten adituek, baina ez zen horretan urratsik eman. Egoera ekonomikoa blokatu egin zen.
‎atake mota hauek" manzanas traigo" sindromearekin nahas daitezke, baina ez dira mota berberekoak. Jakina den bezala, badago kritika mota bat, kritika jasoa dei dezakeguna, normalean idazle handiek egin izan dutena, eta zeinaren bertuterik handiena baita obra jakin batetik abiatuta, literaturari buruzko iluminazio esanguratsuak eskaintzen dizkigula, literatur lanen arteko harreman ezkutuak azaleraziz, eta abar. Arazoa eta eritasuna datoz, ordea, halako kritika egiten dutela uste duenean iruzkingileak, benetan sekulako buru saltsa ulergaitzak saltzen dizkigun bitartean.
‎Bere garaian Tanttakak eszenaratu zuen" Shakespeare osoa... gutxi gorabehera" eta Kanpingagsek iaz estreinatutako" Biblia osoa... gutxi gorabehera" Reduced Shakespeare Company k sortutako testuen moldaketak izan ziren. Oraingo honetan, ordea, testu original batetik abiatzea erabaki dute. Euskal Telebistako Sorginen Laratza saioko gidoigile Oscar Terol, Kike Diaz de Rada eta Nagore Aranbururen laguntza izan dute horretarako.
2004
‎Hortik dator EGKek instituzioen arteko koordinazio hori defendatzea. Horretarako, beharrezkotzat jotzen du agenteen arteko diagnostiko konpartitu batetik abiatzea eta helburuak eta pertsona taldeak mugatzea, horrek bide emango bailuke agenteei esleitutako eginkizunak nolabait arrazionalizatzeko, espezializatzearen eta lokalizatzearen norabidean, herritarrei zerbitzu hobea eta hurbilagoa emateko irizpidearekin. Agenteen deskoordinazioko eta ugaritasuneko testuinguru horretan, EGKren estudioak halaber defendatzen du leihatila bakarra sortzea, zerbitzu horien bezeroei instituziotik instituziora alderrai antzean ibili beharra saihestuko diena.
‎Dimako portura doan errepidea hartuko dugu, plaza eta erdigunea atzean utzita. Hasi eta berehala, ezkerrera garamatzan bidexka batetik abiatuko gara, Arratiako Egoitzara. Egoitza ezkerrean utzi eta mendi bide eder batean egingo dugu aurrera.
2005
‎Dudarik ez da azken lan honek fruitu guztiak eman dituela, Donostian lehen aldiz loratu zen landarea ureztatzen eta mimatzen denbora luzea eman baitute Antzerkiolakoek (hain justu sei hilabete, denak 20 bat lagunen izerdi eta ideiak biltzen), baina hazia aspalditxo landatu zuten. " Orain bi urte eta sei hilabete, Lipusen ideia batetik abiatuta, testu bat idatzi genuen Gomesek eta biok; entseatzen hasi baina konturatu ginen ez gindoazela inora, oso erosoa zen, antzezlana itxita zegoen" kontatu digu Gerediagak. Ez atzera ez aurrera zeudela, testua zakarrontzira botatzea erabaki zuten eta proiektuari berriz heltzea, zerotik, talde lanean.
‎Bere literatur bidaiaren unea deskribatu digu: " Hasieran mundu surrealista eta amets giroko batetik abiatu nintzen nolabait, gero, gauza errealistak idazteko gogoa sentitu nuen. Orain erdibide batean nago, errealismo hutsa eta errealismo zikina deitzen diren horiekin pixka bat aspertuta.
2006
‎Eta alderdi politikoetan gehiengoa ez da horretan. Hala ere, behar dugu euskara salbatu, gauden egoeratik abiatuz, eta ez asmatutako egoera batetik abiatuta. Horretarako behar dugu iraun, zeren biziki urrats politiko inportantea izan baita Frantzian diren erakunde guztiak elkarrekin batzea, lekuko hizkuntza baten alde politika abiatzeko.
‎Tontorrera iristeko hainbat bide daude. Frantziako aldetik, ohikoena Les Neous glaziarretik igotzea da, inguruan dauden aterpeetako batetik abiatuta: Larribet (2.060 m), Balaitous Ledormeur (1.970 m) edo Arremoulit (2.305 m).
2007
‎Beste ikuspegi batetik abiatuta, Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) argitaratzen duen Laborari aldizkaria antzeko ondorioetara iritsi da, joan den abenduan plazaratutako «Co»ts et efficacite des biocarburants» artikuluan. Frantzian ere gobernuak, batik bat petrolioaren garestitzeagatik, bioerregaiak garatzeko plana jarri du martxan.
‎Niretzako garrantzitsua izan den konklusio bat bada. Batzuek egin izan dituzte horrelako ekipamenduak proiektu batetik abiatuz, inguruari gehiegi begiratu gabe, eta horietako asko orain damututa daude, inguruko unibertsitateekin, inguruko artistekin loturarik gabe gelditu direlako. Guk argi geneukan horrelako proiektu batek oso sustraitua behar duela, oinak lurrean baina begiak kanpora begira.
2008
‎Kopenhageko (Danimarka) Unibertsitateko ikerlari talde batek begien kolore urdinaren jatorria aztertu eta gauza interesgarriak aurkitu ditu. Adibidez, orain 8.000 urte gertatutako mutazio genetiko baten ondoriozkoa dela eta pertsona bakar batetik abiatu zela. Begi urdinak dituzten guztiek arbaso bera dute.Ikerketa taldeko Eiberg irakasleak dioenez, hasieran begi guztiak arreak ziren, baina OAC2 genearen mutazio batek, 15 kromosoman, begi arreak sortzeko ahalmena eten zuen bat batean.
‎Idahoko euskaldunek, Estatu Batuetan, sarritan esandakoa da bertako hiru euskal belaunaldietako bakoitzak garaian garaiko erantzun diferentea eman izan diela azken ehun urteotan beti bera izan duten gaiari. Belaunaldi bakoitza egoera eta testuinguru desberdin batetik abiatu da eta horrek erantzun diferente bat eman arazi dio galdera berari: zer egin euskal kulturak eta nortasunak bertako gizartean iraun dezan?
‎Bai, baina ETAren irakurketa politikoa aldez aurretiko premisa politiko oker batetik abiatzen da: existitzen ez den Euskal Herritik abiatzen da.
‎Edozein kasutan, berriz ere Llana lepora itzuli dugu Kodeseko Santutegira doan bide arrunta berreskuratzeko. Kanpezura jaitsi nahiko bagenu, Llana lepotik abiatzen den beste bidexka batetik abiatu ginateke, baita Costalerako gailurreriara joan etorria egin nahiko bagenu ere. Lepo estrategikoa da, inondik ere, Llanakoa.
‎Adarra Mandoegi mendikatean eta Urumea eta Leitzarango arro inguruetan, 140 megalito baino gehiago daude sailkatuta. Historiaurrera bidaiatzearen parekoa.Goiburu auzoko jatetxe ezagun batetik abiatzen da, kasurik gehienetan, Adarra gailur ezaguna Lekaio eta Agerre izenak ere baditu jomuga duen ibiltari andana. Adarrara igotzeak sorrarazten duen sentipen goxoaz harago, ordea, Urnietako altxorrik ederrenak bisitatzea ahalbidetuko duen txango zirkularra proposatuko da ondorengo lerroetan.
‎Vazquez Montalbanen obra ikaragarri luze eta zabal osoaren hazia bere poemetan dago. Gastronomiaren inguruko denak hain maite zituenarentzako batere txarra ez den metafora erabiliz, esan liteke MVMren poesia salda kontzentratu edo salda motz bat bezalakoa dela; hau da, literaturan egin zituen saltsa guztiak sukalde hondo, salda horretatik hartutako koilarakada batetik abiaturik loditu ziren. Hala, Conchita Piquer poeman lehen aldiz agertzen den" izen atzerritarraren itsasontzian etorritako gizona" ren gorabehera guztia Tatuaje nobelan garatzen da; Otoño cuarenta poemako" adiskide exotikoa, ezkongabea, bakar batentzako ohearen usaina" daukana El Pianista nobelako pertsonaietako bat da; Gauguin poemako gaiak Los mares del Sur nobelan agertzen dira berriro; La Rosa de Alejandria nobela bat da, baina baita Praga eta beste hainbat poematako irudi errepikakorra, ouroboros bezala… eta segi.
2010
‎Adibiderik ezagunena Jaurrietako dantzak dira: Urbeltz kantutegi batean aurkitutako doinu batetik abiatu zen, inork ez zuen gogoratzen dantza nolakoa zen. Gaur egun ondo ezagutzen ditugun urrats horiek duela 40 urte asmatutakoak dira, baina ez edonola," tradiziotik apailatuta baizik", Oier Araolazaren hitzetan.
‎" Ekintzaren atzealdean hausnarketa teoriko sakona egon zen", diote. " Oinarrian, simulakroaren ideia euskal literaturari aplikatzeko saiakera izan zen, intuizio nahiko sinple eta orokortu batetik abiatuta: iruditzen zitzaigun euskal literaturaren baitan, gizarte garaikideko beste hainbatetan bezala, errepresentazioa geroz eta indar handiagoa hartzen ari zela, eta literatur lanek bainoago, komunikabideetako elkarrizketek, sariek eta enparauek osatzen zutela benetan euskal literatura".
2011
‎Esaterako, Joaquin Sabinak bere kantak soilik kantatzen ditu, ez ditu herri kantak kantatzen. Kanpoan, ildoak askoz ere bereiziagoak izaten dira, kultura egin batetik abiatzen direlako, noski. Espezializazioa askoz ere handiagoa da, baina guk nahasketa egin dugu, denok, geroztik etorri garen guztiok.
‎Beste bat: premisa jakin batetik abiatuko naiz eta ez da berria, ekimen interesgarrienak pertsonaren baitako aldaketan oinarritzen dira. Aurrekoa, beste modu batera esanda, gizateriaren etorkizun hobea lortzen joateko esanguratsuak izango diren prozesuek pertsonaren dimentsioa izango dute ardatz.
‎Baina, hala ere, esparru guztietan egin behar dugu indar, eta halako genero batzordeetatik ere egin daiteke aurrera. Genero ikuspegia lantzen duten talde edo proiektuak paktu batetik abiatzen dira, genero bereizkeria nabarmenen kontra borrokatzeko tratutik, genero ekitate faltaren aurka lan egiteko. GKEetan askotan gertatzen da emakumeon lanak dohakoak izaten direla, eta gizonenak, berriz, ordainduak.
‎Desio bat. Azala espazioa desio batetik abiatzen da. Idoia Zabaletak eta Juan Gonzalezek aspaldian dute amets desio batetik:
2012
‎Zenbakiekin jolasteko, aho korapiloak botatzeko, igarkizunak asmatzeko, ipuin laburrak esateko, jolasteko, kantatzeko… aukera handiak eskaintzen baititu lan honek egunerokotasunean. Eta horixe da, gainera, Lertxundik eskaintzen diguna zenbait testutan, irakurleak zenbait kasutan ikusi egingo duelako ezaguna den kanta, jolas eta ateraldi batetik abiatuta nola eskaintzen digun beste bat(" Kalean gora,/ kalean behera,/ kalean gora/ gondola/ ai, ai, ai, ai").
‎" Hau guztioi gertatzen zaigu, baina alda dezakegu, eta aldatu egin behar dugu". Lehenengo eta behin, kritika batetik abiatu zen. Eta kritika eginez, atzealdean dagoena (armada, Estatua) aldatzeari ekin zitzaion.
‎Pausoz pauso zaintzen dituzu detaileak eta suspensea mantendu. Plan jakin batetik abiatzen zara. Ez zara aspertzen gero bidean?
2013
‎Berriki, leherketaren bigarren urtea betetzearekin batera, TEPCO enpresa japoniarrak eta zentralaren jabeak zentrala ikustera gonbidatu zituen kazetariak. Fukushimatik 50 kilometrora dagoen Iwaki hiriko hotel batetik abiatu ziren kazetari horietako batzuk. Autobusez egin zuten bidaia eta bidean kontrol erradiologikoa egin zieten, hasieran eta amaieran; bitan aldatu behar izan zuten arropa, eta bigarrenean aurpegiari itsatsitako maskara jarri zieten.
‎Eta amorruak bere malenkonia. Mihise gaineko orban beltz batetik abiatzen den margolaria bezala, hari zerbaiten itxurantza emateko gero. Gau beranduan eta ilunpeen bihotzean, giro horretan egingo dute topo maiatzaren 4an Joxan Goikoetxeak, Pettik eta Harkaitz Canok.
2014
‎Nafarroa Beherera, Lapurdiko ekialdera, Erronkarira eta Zaraitzura. Hori horrela izateko, hirigune indartsuren batetik abiatu behar izan dute, azpiegitura sendoko lekuren batetik… Egoera hori ulertu nahian, Arabako adibidea etorri zitzaidan gogora: alegia, orain dela hogei urte inork ez zuen uste Araban ezer sor zitekeenik, guztiz erdalduntzat jotzen genuelako.
‎Jimenezek gaur egun ohikoa den egoera batetik abiatzen du istorioa, neskatila batek amari gutun bat igortzen diola, harrituta, oso oso urrutitik datorren eskutitza delako, fakturek eta propagandak gure gutunontziak betetzen dituzten garai honetan gutun bat," Oso urrutitik dator, hegazkinean etorri da".
2015
‎[Julio Medemen] Behiak pelikula izugarri gustatzen zait, baita Bixente Ameztoiren surrealismo etnografikoa, nolabait esatearren. Oteizak 80 amamen esaldia eman dit, eta Kirmen Uriberen poema batetik abiatu nuen trama, aita eta alabaren arteko inkomunikazioa oso modu poetiko eta sinplean azaltzen duelako. Irudiek iradokitzen zizkidaten bestelako ukituak ere badaude, Sarrionandiaren abesti bat… Ez modu nabarmenean, baina detaileak.
‎Ohiko justiziak edozein legeren haustura Estatuaren kontrako erasotzat hartzen du, eta horren arabera zigortzen du, gehienetan espetxea edo zigor ekonomikoak erabiliz. Justizia berrezartzailea, ordea, beste ikuspuntu batetik abiatzen da. Delituak pertsonen kontra izaten dira eta biktima horiek dira, nolabait, konponbidea behar dutenak.
2016
‎Otsailaren 22an iritsi da helmugara Correscales, Bilbo eta Bartzelona lotu dituen prekarietatearen aurkako lasterketa. Movistarreko azpikontratatuen borroka zehatz batetik abiatu zen mugimendua, urtebete geroago arazo sozial larri bat ikusarazi eta salatu nahi duen ekimen plural eta zabala bilakatu da. Eta ez hori bakarrik:
‎Sagar guztiak sagar bakar batetik datozela sinesteak lanak ematen ditu. Milioika urteko garapenaren ondorioz, sagar batetik abiatuta, gaur egun 20.000 bat sagar barietate eta kultibar direla jotzen da. Horietatik 7.000 inguru lantzen dira.
2017
‎Jolasten ari zara, baina aldi berean, ikasten. Istorio erreal batetik abiatzen da misterioa, kasu honetan janari denda bateko nagusiaren desagerpena. Dendan dauden gauzak errealak dira, duela 60 urteko denda batenak, eta horiek guztiek eramaten zaituzte garai hartara.
‎Aitaren kideak izandakoekin elkarrizketak egiten hasi nintzen eta apurka apurka prozesu kolektiboagoa bilakatu zen, 2010etik aurrera publikoago bihurtu zen. Barne katarsi batetik abiatu zen dena, min sakonak osatu nahian, haurtzaroan bizi izan nuen hau dena eta ulertu beharra nuen, zer gertatu zaigun, zergatik hil zuten aita. Aita eta bion arteko elkarrizketa da filma, bere heriotzagatik eduki ezin izan genuena.
‎Hain zuzen ere, saio hartan bilduak ginen irakasle andanari, Hezkuntza Nazionalaren hitz ofizialetik mintzo zen ikuskariak aktibitate harrigarria eginarazi zigun. Okzitaniako Tolosako Unibertsitateko pedagogo baten hitzaldia erakutsi zigun bideo baten bidez. Horretan, 9 urteko haurrendako matematika problema batetik abiatu zen, hau da: 2 euroren truke bi pilota erosten badira, jakinez batak besteak baino 0,5 euro gehiago balio duela, zenbat balio du pilota bakoitzak?
2018
‎alde batetik, anarkista zoroaren amaiera eragiten duelako, eta bestetik, ezohiko emakume irudia emanez, liderrari tiroa eman eta gudariak burutzera ausartu ez direna egiten baitu. Haatik, emakumezko pertsonaiaren irudikapenak erakusten du bulkadetatik eta sentimenduetatik egiten duela gerra, ezen arrazoi ideologikoa amodio mendeku batetik abiatzen dela iradokitzen baita.
‎Amaia Cayero (Gatika, 1984) Ahoz Ahoko aurkezleak bat egiten du Kaltzadak dioen jarrera aldaketarekin. Aldiz, bere saioan interes komun batetik abiatzen direla dio eta, azken emaitza saio parekidea izatea" berez" irteten zaien zerbait dela. " Lehen minututik azkenera arte berdintasuna bermatzen ahalegintzen gara".
‎Uda baino lehen eraikita espero dute La Borda etxe kooperatiba. Bartzelonako Sants auzoko proiektu aitzindari hau 2016an hasi ziren eraikitzen, auzoko behar komun batetik abiatuta, bertako sare komunitarioa lagun. La Col kooperatibaren dinamizazioa, Can Battlo espazio sozialak eskaintzen zuen logistika eta Coop57ren finantziazioa izan dira proiektuaren funtsa.
‎Erresidentzietako emakumeen greba aldi luzea ere burura datorkit ezinbestean: esparru konkretu batetik abiatuta, gure bizitzako esparru are zabalagoak betetzen dituzten aldarriak defendatu dituzte. Gizarte zibiletik ernatutako indar hauek ezberdinak diren arren, helburu asko partekatzen dute.
‎Horrela abiatu zen Kamikaz. Euli giro egin genuen, Uxueren liburu batetik abiatuta, oso bolo gutxirekin, eta orain Kaffka antzezlana sortzen gabiltza.
2019
‎Inork museoaren kudeaketa eredua aldatu nahi badu, ona litzateke lehenik eta behin azaltzea zein arazo ikusten dizkion museoa gaur dena izatera ekarri duen ereduari. Udalak proiektuan parte hartze handiagoa izan nahi izatea zilegi da, eta bide asko ditu ekarpenak egiteko; baina horretarako garrantzitsua izango litzateke, urte hauetan guztietan proiektua aurrera eraman duten pertsonen lana aitortuta, egoeraren diagnosi zintzo batetik abiatzea, eragile guztien artean irtenbiderik egokiena bilatzeko. Bitartean, museoak itxita jarraituko du, guztion kalterako.
‎Hipotesi batetik abiatzen gara: azken hamarkadan eta Euskal Herriko ingurune ezkertiar militantean, psikoterapia motaren batean dagoen edo egon den pertsona kopurua nabarmen hazi da.
‎Ez zen asmo txikia: funtsean, herri bat eraberritu nahi zuen artearen hezkuntza moderno eta berritzaile batetik abiatuta, eta Deba hautatu zuen horretarako edo Debak hautatu zuen bera. Kontua da Oteizaren urte luzetako burutazioak gauzatu zirela.
‎Kontsentsuak demokratikoa dirudien arren, sarri ez da hala. Adibidez, erreprodukzioarekiko harreman ezberdin batetik abiatzen bagara, guztiok ezin gaitezke hamar orduko eztabaidetan murgildu. Horregatik esaten da sarri, kontsentsuak aproposa dirudien arren, indartsuenari zaiola lagungarri:
‎2005eko salaketa batetik abiatuta, poliziak bildu zituen Epstein neskato gazte eta adin gabeen predatzailea zela erakusten zuten dozenaka lekukotasun eta kriminalak berak grabatu arazitako argazki eta bideoak ere bai. Epailearekin 11 hilabeteko espetxealdia negoziatu zuen... bere jauregian eta bizimodu oparoari uko egin barik bete zuena, inpunitateak ematen duen harrokeriaz.
2021
‎Baina inoiz ez da erreparatu ea zehazki zenbat izan ziren. Zenbaki batetik abiatuta, bakoitzaren bizipenak eta esperientzia propioak erreskatatu ditugu liburuan.
‎Gaia Euskal Herrira ekarrita, espainiar eta frantziar nazionalismoen jarduna ikusezin gertatzen da arlo honetan, ziurrenik langintza hori naturalizaturik gertatzen delako. Abertzaletasunaren posizioa, ordea, beste bat da, askotan estigma batetik abiatzen baita: euskal nazionalismoak, sorreratik bertatik, migratzaileei itxitako nazio egitasmo bat sortu omen zuen ñabardura asko egin daitezke hemen, eta batzuk hori azpimarratzera mugatzen dira, helburu politiko argiekin, lan akademikoen edota ikus entzunezko produktuen bidez. Aitzitik, nire ustez, ezbairik gabe abertzaletasunaren bilakaera da azpimarratu beharrekoa; hau da, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan gertatutako aldaketa, ezkerreko abertzaletasunaren aldetik hasiera batean, eta euskal nazio egitasmoa, teorian nahiz praktikan, garai hartan hain ugaria zen immigrazioari ateak ireki zizkiona.
2022
‎1978an, Txina munduko 38 potentzia ekonomikoa zen; 2011tik aurrera, bigarrena da. Hori garapen eredu jakin batetik abiatuta lortu zuten: eskulan merkea, atzerriko inbertsioa eta ekoizpena kanpora bideratuta.
‎Bolex H16 kameraren bitartez mugimendua gauzatzen da, eta gordeta dauden istorioak askatzen dira. Patxi Burilloren lana Elias Querejeta Zine Eskolan hasi zen garatzen, eta ikusten denaren eta ikusten ez denaren sinesmenaren inguruko hausnarketa proposatzen du, gertakari batetik abiatuta: 1931ean bi anaiari amabirjina azaltzen zaie Ezkion, baita, gero, jende talde zabalago bati ere.
‎Hori Euskal Herrian edo, hobe esanda, Euskal Erdian, hau batez ere Gipuzkoan eta pixka bat Bizkaian fokalizatuta baitago. Bitartean, nazioartean justu hiru urte hauetan gaia beste era batera landu dute, gertakari zatar batetik abiatuta. Polizia batek erabaki zuen beste pertsona bat bere belaunarekin itotzea, eta horrek askatu zuen hasieran AEBetan eta ondoren mundu eta Hego Amerikan hemen piztu ez den eztabaida bat.
2023
‎metodologia itxiak eta obrak gehiegi planifikatzeko joera alde batera utzita lan egiten saiatzen direla diote. Azken emaitza prozesuan zehar erabakitzen dute, ideia finko batetik edo hasierako zirriborro batetik abiatu beharrean. " Prozesu horretan gertatzen direnak, izan akatsak edo ustekabeko topaketak, bukaeraraino eramango dituzte, eta hor dagoen zintzotasun hori interesgarria egiten zaigu", Uriartek eta Onandiak aitortu dutenez.
‎Orain arte egin dena begirada morboso eta epiko batekin egin da, idealizazio edo gorroto logikatik. Gu beste toki batetik abiatu gara. Zubietan lan luze bat egin dugun bezala, beste dokumentazio prozesu luze bat egin dugu mugalariekin, ihesean ibili den jendearekin eta abar.
‎Fernando Bernues antzerki zuzendariaren ideia batetik abiatu zen Harkaitz Cano esku artean dugun liburu bitxi eta zoragarri hau idaztera. Neskatxa batek, Oihanak, bere istorioa kontatzen digu:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia