Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2001
‎Josu Zabaletarena rtikuluan deigarri gertatu zitzaidan gauza bat tonua izan zen, bere kutsu samindua: Pruden Gartziarena, esan bezala, polemikoa zen, ironia erabiltzen zuen, baina, ene ustez, gutxieneko errespetu maila batetik abiatzen zen. Lur arg italetxeko arduradunaren ukituak, tamalez, bere adierazpen batzuen baliagarritasun eztabaidaezina iluntzen du.
‎Badirudi, oro har, euskalgintza interes jakineko talde batzuen zeregina dela eta horren inguruko gorabeherak oinarrizkoenak. Bes teaez da onartzen —ez da aipatzen ere, badaezpada— etanorberarena da nagusi, lehen izatekeriazo ro batetik abiatuta. Txikia da euskalgintza, baina nire gustuko, oraindik ere zabaldu beharrekoa, taldeen arteko koordinazioduna, fair play zabalagokoa.
2002
‎E rrealitate batetik abiatzen gara, non badiren unibertsitate publiko zein pribatuak, gaur egungo unibertsitate sistema osatzen dutelarik. Honela, bada, errealitate horionartu beharra dagoela uste dugu, eta eredu edo sistemaun ibertsitario euskalduna, badagoen errealitate horretatik" abiatuz" eraikitzen hasi behar dela, sistema honetan dagoeneko ondo dagoena jasoz eta eraldaraziz, bizitza unibertsitarioa ren eremu guztietan euskararen erabilpenarenhizkuntz normalkuntza osoko egoera batera iristeko:
‎Galdera berriro ere perspektiba eurozentrista batetik abiatzen da. Zer da demokrazia eta zer modernitatea?
2003
‎Testuinguru horretan, eta gizakiaren bilakaeraren bidegurutze honetara, azterketarako elementuak ekartzeko asmoz, pertsona ren aberastasuna aztertu dugu gizabanakoa den aldetik eta gizarte taldean partaidea den aldetik. Ezin dugu itxurarik egin pentsatuta guk mundu mailakoordena harmoniatsurako eredua dugunik —ezta Europa mailakorik ere—; baina, nire iritziz, baditugu elementuak geure izaeraren onena berritzeko, gizakiaren garapen indibidualaren eta sozialaren azterketa eguneratu batetik abiatuta.
2004
‎Erdozaintziren obrak poetak bizi duen garaiaren etaha ren garaikideek bizi duten errealitatea ren berri eman nahi digu. Espazio eta garai zehatz batetik abiatuz, errealitate horren lekukotasuna eman eta salaketa egitea du helburu. Horretarako literatura, eta poesia bereziki (hori baita Manexek beti gogoan daukan generoa), tresnatzat edo armatzat hartuko ditu.
2009
‎Eman ditugun bi adibideen artean lotura argi bat dago, biak" up down" diskurtsoak dira: aginte esparru batetik abiatzen dira eta gizartean zabaltzen dira. Lehenengo kasuan, sindikatuen agintearen esparrutik, eta bigarrena aginte esparrutik hedabideen bitartez.
2010
‎Britainiar saiogile baten oraintsuko gogoetabidea parafraseatuz (Vivien A. Schmidt), aipagarria da oraindik bizirik dauden" kereila nazionalitarioen" eragina onartzea zailagoa dela estatu batasunzale batean (Frantzia) nazio anitzeko estatu batean baino (Belgika). Horixe ondoriozta daiteke antzinako Greziako kultura politeistan erromatar jainkoak integratu zireneko irudi historikoan, zeren eta, erabateko monoteismo batetik abiatzen garenean (Nazioa —Espainia edo Frantzia—), beste ezein jainkotasun sartzeak halabeharrez ekartzen dio, biraotzat jotzeaz gain, eraso zuzen bat erlijioaren funtsari berari (estatuari). Horiek hala, EB eta estatu kideak ikusmolde horretan tematzen badira, gatazkak ere bizirik egongo dira halabeharrez.
2011
‎Laburzki mintzatzeko, saio hizkera, hots, euskara experimentala deritzat Olabideren hizkerari, bide berri batetik abiatuz gero noraino hel litekeen antzemateko sortua edo.
2012
‎Joan den urtean Pako Aristi idazle ezagunak hitzaldi eta artikulu gogoangarri bat baino gehiago eman zituen euskararen hizkuntza politikaren inguruan, eta horiek duten interesarengatik ezinbesteko zaigu haren ideien iruzkin laburra egitea. Arrasateko AED elkarteak antolatutako" lau begiratu euskararen norabideari" zikloaren barruan, linguizidio erreal eta narratibo batetik abiatuta, espainola ere gurea dela esateraino iritsi garen euskaldunoi hizkuntza harremanak botere harremanak direla beti gogoraraztera pasatu zen. Azpiegitura erraldoiak eta hizkuntza azpiegiturak konparatu eta gero, estatutua ez dela serioa eta estatu politikak behar ditugula aitortu zuen, euskarari" substantzia" emango lioketenak.
2013
‎Ahozkotasunetik baino idatzizkotasunetik ote daukan horko jardunak. Datuak jarri ditu, ahozkotasuna bera definitzeko erabiltzen diren argudioak, eta premisa batetik abiatu da: Homeroren idazkiak ahozkoak izan zitezkeen bezalaxe, ahoz zabaldutako testuek badute idatzizkoak izatea.
‎Gorabehera sentimentalak kontatzen ditu batez ere Meabek, begi gaixoaren pasadizoekin tartekaturik. Ubeda, berriz, familiaren pasadizo batetik abiatu da, gerraostean desagertu baitzitzaien aitona, hortik aurrera hainbat gogoeta harilkatzeko.
2014
‎Kataluniaren eta Espainiako Estatuaren arteko etorkizuneko lankidetza formulak aztertzen dira, egungo inguruabar politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalek ezartzen dituzten eskakizunen testuinguruan. Txostena uste sendo batetik abiatzen da: prozesuaren garapena batera ala bestera izan, behin hura amaituta, bi estatuen arteko lankidetza erlazioen esparru bat taxutu da ezinbestean.
2015
‎Lurralde eta iruditegi lokal batetik abiatzen baldin bagara, su etenaren osteko Euskal Herriko kontestutik hain zuzen ere, edozein lurraldetako gatazka politiko globaletan baliagarriak izan daitezkeen elementuak aurki ditzakegu, tokian tokiko berezitasunekin beti ere. Gatazka gune horietan sortzen diren borroka erresistentzia molde sozialak aztertzen baditugu, ekintzetatik eratorritako gorputz mugimenduak, objektuak, leloak, egoerak... totem eta sinbolo bilakatu direla ondoriozta daiteke, arrasto, aztarna, hondakin tratamendua emanez.
‎Alegia, ez dira berdin Legebiltzarreko alderdien boto kopuruaren araberako mapa eta euskal irakurle potentzialarena. Ez da berdin batetik abiatu edo bestetik abiatu. Hori hor egon da beti.
2016
‎Liburu horiek aztertzen baditugu, hala nola Bilbon jazotako aldaketaren eraginaren inguruko berri eta artikuluak, deigarria egingo zaigu, kultur instituzio batetik abiatu arren, zein gutxi hitz egiten den kulturaz. Ekonomia, gentrifikazio, industria, ostalaritza, euskaldunon irudi edo politikari buruzko azterketak aurkitzen ditugu, baina museoaren eraikitzeak kultur esparruan ekarri dituen aldaketak ez dira apenas lantzen.
2017
‎Besteak beste, banaezinak direla hor ezartzen diren aldagaiak, eta, batik bat, historizismoa baztertu egiten dela. Beste era batera esanda, eta kasu zehatz batetik abiatuta, ‘emakume langilea’ eratzea prozesu historiko bat dela, oinarrian klase borroka duena. Emakume langileari, edo aurretik, emakume burgesari atxikitako ezaugarriak klase borrokaren ondorio direla.
‎3 Alegia, talde baten identitatearen osaketan eta identitate eraldatzailearen osaketan kategoria anitz gurutzatzen dira. Beraz, berdintasunaren bidean (politiketan) identitatearen kontzepzio konplexuago batetik abiatu behar da.
‎galegotik auzi horien analisi politiko feminista bat egitea. Hizkuntz hegemoniari eta derrigorrezko elebakartasunari aurre egiteko aukerak aztertzen saiatuko naiz, kanpotik eta, batik bat, espainiar estatuko gainerako ‘nazionalismoetatik’gutxitan ulertua izan den komunitate linguistiko eta politiko batetik abiatuta. Izan ere, komunitate horren identitatea historia luzeko eraikuntza positiboa galegoari berari ‘esker’ mamitutako gizarte mugimenduen errebeldia eta aliantzekin, hain zuzenezkutatzen duten estereotipoek eraiki dute.
2018
‎Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga kimika ikaragarriarekin oholtza gainean, Zazpi T’erdiko zinemagileekin batera. Jon Ander Alonsoren bulkada batetik abiatu den proiektua, talde lanean garatu dena itzalean lan egin duen artista talde zabal batekin.
2019
‎Artikulu honetan, tesi bikoitz batetik abiatuko naiz: (1) Gure gizartean nagusi den maitasun ideologiak genero eta bestelako gizarte bereizkeria eta heteronormatibitatea sustatzen dituela.
‎Hirigintza modernoa, XX. mendeko 30eko hamarkadan eratutako hiri modernoaren ideia hori, kritikagarria da, gure ustez. Hasiera batean azterketa zabal eta sakonago batetik abiatu bazen ere, ondoren hirigintza praktikan benetan gauzatu izan dena eredu horren bertsio pobretua izan da.
‎Behin horien muinezko ezaugarriak jasota, proiektuetara joan eta horiek aztertzeari ekin genion. Sortutako fitxek ezaugarri multzo bati erantzuteko beharra zuten; Helen Jarvis (2015) ikerlariaren kontzeptu batetik abiatuta, hura gure beharretara moldatu eta ‘azpiegitura bigun eta gogorraren’ kontzeptuak sortu genituen. Orain, labur, fitxaren nondik norakoak azalduko ditugu, gerora, etxebizitza kolaboratiboen nazioarteko proiektu erreferente batzuk zuzenean aurkeztu ahal izateko.
2020
‎Xabier Amurizaren historia engaiamendu historia bat da, bistan da. Eta engaiamenduaz hizketan jarri ditu Miren Rubio JAKINeko kazetariak, berriki burutu duen lan akademiko batetik abiatutako artikuluan, Harkaitz Cano, Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe. Orain berrogei urte idazle konprometituaren auziak kultur munduan zuen zentralitaterik ez du egun; baina auzia hor dago, besteak beste errelatuaren borroka betean bizi garen honetan.
‎Hortaz, aldaketa soziopolitikoek eragin dute euskal literaturan eta baita bere jardun literarioan ere. Inoiz konpromiso zehatz batetik abiatu ez izanagatik ere, inguruarekiko eta gai jakin batzuekiko lotzeko modu berriak ahalbidetu direlako, ‘askeagoak’ direnak.
‎" Arrazoimenaren eredu desberdin batetik abiatuta, legitimazioa arrazoizkotasun eta objektibotasun bezainbat subjektu konprometitu kokatuaren esperientziaren egian oinarritu dute. (Aizpuru 2019:
‎Miren Llona historialariak Euskal Herriko langile klaseak bere identitatea nola eraikitzen duen aztertzeko baliatutako ideia batetik abiatuta saiatuko naiz hurbilketa egiten. ‘La construccion de la identidad de la clase obrera en el Pas Vasco.
‎Baina, hausnarketa filosofikoak horretarako bide eman ahal digu. Poema batetik abiatuta, adibidez:
‎distopia gaurkotasunaren kritika da, baina gaur ez da distopia Ñabardura bat, jarraian, esan berri denari: distopia idazleak" irakurlea bizi den gizartea baino okerragoa den bat irudikatu nahi izaten du"; hau da, ez du unean uneko gizartea bera deskribatzen, haren hausnarketaren batetik abiatuz hura baino okerragoa den bat baizik. Distopiak, beraz, ‘gaurko’ gizarteari idazten dio, gaur ez izateak ahalbidetzen dion distantziatik.
2021
‎Diseinatu genituen lau tailer, beti euskal kulturatik abiatuta, eta tailer horien esperimentazio lan askeak asmatu genituen: kanta ezagun batetik abiatuta, egin ezazue bertsio bat, esan genien; inguruko artista baten lan plastikoa oinarri hartuta, obra ezazue poema bat, proposatu genien; testu horrek sortzen dizuen emozioa langai, osa ezazue koreografia bat, poema bat, instalazio bat, egin ezazue flash bat eta grabatu dena, esan genien. Grabatu dena, eta grabazio horiekin egingo dugu gero aldizkari digital bat, zuen artean konpartitzeko, sakelakoan ikusteko eta lagunei erakusteko.
‎Denak gogo biziz sartu ziren proiektuan eta, horiei esker, Nafarroako zazpi ikastetxetan, hilabete hauetan, ia 400 ikasle euskal kulturarekin eta euskal sortzaileekin esperimentatzen ari dira, haien begiradaren iragazkitik pasa eta esan nahi duten horixe esan ahal izateko. Ideia eta intuizio batetik abiatu zenari neurria jartzeko baliagarria izan zen Hezkuntza Departamentuko arduradun erdaldun bati aurkeztu eta hark, inbidia puntu batez, itzuli zigun galdera: " Eta hau, bakarrik euskaraz?".
‎mundu politikoan nahiz esparru publiko sozialean aritzeko trebetasunak, gaitasunak eta ezagutzak, hain zuzen ere. Beste modu batera adierazita, herritar aktiboaren rola eraikitzen hasi dira adin goiztiarrean, baina ez urrunetik, ez ezagutza formal batetik abiatuta, ez hedabideen edo Interneten bitartekaritzaren bidez jasotako irudietan oinarriturik, baizik eta norberak ekintzen bitartez esperimentatukoa abiaburu hartuta. Bada, ikasitako abilidade horiek guztiak eta eraikitako harremanak aintzat hartu gabe ezin da ulertu gazte horien ibilbide politikoa ezaugarritzen duen multiaktibismoa.
‎Horiek josi eta ordenatzea zen lehenengo erronka. Ez nintzen, noski, ikuspuntu zerutiar edo neutro batetik abiatuko. Izan ere, bazen bigarren erronka bat, lehena baino zailagoa:
‎REAS sarearen parte ere bada Goiener. REASen (Red de Redes de Economa Alternativa y Solidaria) helburu nagusia ekonomia solidarioa eta alternatiboa bultzatzea da, garapen jasangarriago batetik abiatuz.
2022
‎Existentzia gorpuztu eta situatu batetik abiatzen bagara, nola hitz egin errealitate objektibo unibokoaz. Nola ez hitz egin aniztasunaz eta pluralismoaz?
‎mamiz betea eta forma zorrotzekoa. Irudi berrien beharraz ohartarazi du, irudirik gabeko mundu batetik abiatuta. Zinema hautsita ageri da hor ere nork sortzen ditu irudiak?, zer helbururekin?, baina haren gisa bereko pitzadurak dituzte militantziaren narrazioek, eta, bateko eta besteko puskak modu iradokitzailean bilduz, filmak bide interesgarri askoak zabaldu ditu, alde guztietara.
2023
‎Baina, egia esan, espazio fisikoaren azterketan bakarrik ez, ikertu nahi duzun beste edozein eremutan ere gertatzen da erreferentzia sistemarena. Pentsamenduak ere beti leku batetik abiatzen dira, eta behar beharrezkoa izaten da leku hori erreferentzia sistema batean ongi zehaztua izatea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia