Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 114

2000
‎Zein alde dago erakustaldi batean aritzetik apustu baterako prestatzera?
‎Zeharo ezberdina da apustu edo txapelketa baterako prestatu edo erakustaldietan aritzea. Desafio bat onartzean hortaraxerako egoten zara bakarrik.
2002
‎Neurri hauek guztiak eraginkorrak izango badira, ezinbestean jakinarazi ditu enpresaburuak bolada jakin baterako prestatu dituen aurrekontu eta egitasmo guztiak. Hitz bitan esateko, beharrezkoa da enpresaburuak espetxearen historia moduko bat noizean behin argitaratzea.
2003
‎Gauza bat da gizarteak kirola egitearen beharra ikustea, gero eta kirol gehiago egitea eta beste gauza bat da lehiaketaren alorrera igarotzea. Badirudi ez dakigula kirola egiten ez bada lehiaketa baterako prestatzeko. Helburuak jartzea ondo dago, baina segituan autolehiatzera igarotzen gara, bakoitzak bere kronometroari begiratzen dio:
‎Tubingako Unibertsitate Alemaneko taldeak ‘potentzial kortikal txikia’ (SCP) izeneko uhin motarekin egiten du lan. Ekintza edo emozio baterako prestatzen denean sortzen ditu garunak. Beraz, sendagilea pazienteak elektroentzefalografo eta ordenagailu batera konektatzen hasten da garezurraren erdian kokatutako elektrodoen bidez, non seinaleak sendoagoak baitira.
2005
‎“Une hartan egiaztatu genuen behar zela premia hori, eta ez zela nahikoa drogaren gabeziaren, intoxikazioaren eta mendekotasuna gainditzeko psikologiaren alderdi fisikoetan eta organikoetan laguntzea. Hamar urtez deskonektatuta egon zitezkeen mundu baterako prestatzen hasi behar zen. Hamar urtez deskonektatuta egon zitezkeen mundu baterako prestatzen hasi behar zen. eta horretarako ez zeuden prestatuta”, azaldu du Jose Angel Lorentek, Grupo Agorako bozeramaileak.
‎Hamar urtez deskonektatuta egon zitezkeen mundu baterako prestatzen hasi behar zen. Hamar urtez deskonektatuta egon zitezkeen mundu baterako prestatzen hasi behar zen. eta horretarako ez zeuden prestatuta”, azaldu du Jose Angel Lorentek, Grupo Agorako bozeramaileak. GKE horrek nabarmendu du prestakuntza dela drogazale ohi batek, inoren kontura lan egiteaz gain, bere enpresa sortzeko bide nagusietako bat.
2006
‎David Nabarro NBEko hegazti gripearen koordinatzaileak esan zuen urtarrilean agindutako dirua azkar gastatzen ari dela. Adituaren esanetan, askoz gehiago egin behar da pandemia baterako prestatzeko edo bat prebenitzen saiatzeko. Orain arte, 50 herrialdek baino gehiagok egin diote aurre birusari; nagusiki hegaztiei eragiten die, baina 258 pertsona kutsatu ditu eta 153 pertsona hil dira 2003az geroztik.
‎Ilupa ni, ez nuen neure burua halako ataka baterako prestatu. Orthezen Erretorika eskolak harturik nituen.
2008
‎«Pausoz pauso joan behar dugu. Gizartea ez dago horrelako neurri baterako prestatuta. Denbora kontua da, baina borrokan jarraitu behar dugu».
‎Hezkuntza sistema aldatu beharra dagoela uste du Tania Martinezek. «Daukagunak gizarte jakin baterako prestatzen gaitu, kapitalismorako». Horregatik, hezkuntza sistema ideala planifikatzen ari dira gaur Iruñean amaituko diren UEUren ikastaroen barruan Martinez eskaintzen ari den tailerrean.
‎Iaztik aldaketak izan ditugu, eta arraunlari gutxiago gaude. Denboraldia gorabeherekin egin beharrean, pentsatu genuen hobe zela une jakin baterako prestatzea.
2009
‎Sistema horretan zentratzen ez den bitartean alferrik da. Esaterako, benetako ahozko azterketa baterako prestatuz, gerora eraginkorra izateko teknika mordoa ikas liteke, baina... Hitzak moldatzen irakasten ez bada, irudiekin hastea gehiegi eskatzea izango da, ezta?
‎Biak gerta daitezke. Ni, baterako prestatuta nago eta besterako ez dut prestatu beharrik.
‎Reginak, izan ere, nekez ahatz zezakeen Hubert le Blonek berak handik gutxira, apirilaren 2an? protagonizatutako historia tragikoa, noiz eta, hiritarren portaera eskertzeko asmotan edo, beste exhibizio baterako prestatu baitzen, balizko ikusleei abisatu gabeko emanaldian; arratsaldea zen, eta Reginak Bleriot XIren burrunbotsak entzun zituen, goiko terrazara igotzera bultzatu zutenak, Teofilo Maria eta Damasorekin batera, esku bakoitzetik bat: hantxe zebilen pilotua badian,, arrano motorduna?
‎PSE EE eta ezker abertzalea harremanetan egon daitezkeela adierazi zuen atzo Iñigo Urkulluk, EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, eta euren helburua alderdi jeltzalea Eusko Jaurlaritzatik kanpo uztea dela. Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak, berriz, atzo nabarmendu zuen PSE bake prozesu baterako prestatzen ari dela. Rodolfo Ares PSE EEko Antolakuntza idazkariak esan zuen ez dagoela eta ez dela inolako harremanik egongo ezker abertzale erradikalarekin.
‎XX. mendeko pandemia okerrena, 1918 urteko gripea, modu arin batean hasi zen eta gero izan zen larria; orotara, 25 eta 40 milioi lagun artean hil zituen. Fukudak A/ H1N1 birusari errespetua izatea eskatu die agintariei une hau garrantzitsua baita pandemia baterako prestatzeko eta neurriak hartzeko.
‎Senarraren kontrastean, urduri zegoen Regina: Reginak, izan ere, nekez ahatz zezakeen Hubert le Blonek berak handik gutxira –apirilaren 2an– protagonizatutako historia tragikoa, noiz eta, hiritarren portaera eskertzeko asmotan edo, beste exhibizio baterako prestatu baitzen, balizko ikusleei abisatu gabeko emanaldian; arratsaldea zen, eta Reginak Bleriot XIren burrunbotsak entzun zituen, goiko terrazara igotzera bultzatu zutenak, Teofilo Maria eta Damasorekin batera, esku bakoitzetik bat: hantxe zebilen pilotua badian," arrano motorduna" hara eta hona –halaxe deitzen zien Nazariok, egun haietako egunkari bati ostutako adierazpide hanpatuan:
2010
‎Ipar Koreako Defentsa ministro Kim Young Chunen iritziz, Hego Koreako indar armatuak eraso bat prestatzen ari dira. Piongiangek hori uste duela eta zuzenbidezko gerra santu baterako prestatzen ari direla jakinarazi du ministroak, eta horretarako eskura duten ahalmen nuklearra baliatuko dutela. KCNA informazio agentzia ofizialaren bidez eman zuen horren berri.
‎Armand Daviden asmoa Pariserantz lehenbailehen abiatzea bazen ere, hiriburua setio baterako prestatzen ari zelarik, Ezpeletara joatea pentsatu zuen, Euskal Herrian familiarekin sendatuko zelakoan gerla amaitu artean. Nolanahi, Marseillatik Savona hain gertu egonik, Italiako hiri horri bisitalditxo bat egitea deliberatu zuen, bertan irakasle iragandako urteek tira eginda edo, eta horrela Genoara joan zen eta Doria markesaren etxean egonaldi bat egin zuen.
‎James Taylor, Tim Buckey, kanta zezatela, arren, entzun zedila besteren baten ahotsa. Easo kalean epeka erositako Philips musika jogailua argiz bete zen, kontzertu bikain baterako prestatzen den orkestra bat afinatzen ariko balitz bezala han barrenean. James Taylorrena boza entzun zenean abiatu zen saltoka dutxara.
2011
‎1945 garren urtean Estatu Batuek Hiroshiman eta Nagasakin bota zituzten bonba atomikoek 150 milla pertsona hil zituzten, eta beste 100 milla hurrengo urteetan hil ziren Erradio aktibitate altuaren ondorioz. Eta orain berriro isuri erradiaktibo baterako prestatzen ari dira, baina oraingo honetan ez da kanpoko eraso baten ondorioz, istripu nuklear baten ondorioz baizik.
‎Eztitu ziren noizbait Terre d? ébène k sortu zalapartak, beste arazo batzuek hartu zuten diputatuen arreta, Europa triskantza salbaiago baterako prestatzen ari zen. Fusilari sene­galdarrak erreklutatuko zituen laster Frantziak kanoien jaki.
‎Gaur egun Irakasle eskoletan dagoen irakaslegoak, batez ere Eskola Estataletakoak, ezin erantzun diezaioke, bere huts hutsean behinzat, goian aipaturiko berrikuntz behar guzti horiei. Ez dago horretan zertan harriturik, beraiek beste moduko irakasmolde baterako prestatu eta aukeratuak izan zirenez (Beharrizanen Lantaldea, 1979: 38) [beltzak gureak dira].
‎Beharrizanen Lantaldeak prestatutako Txostena Euskal Herrian unibertsitate baterako prestatutako lehen hizkuntza plangintza izan zen. Hasieran aurreikusitako neurriak, 1979/ 80 ikasturtean aplikatzeko baziren ere, besteak beste, unibertsitatearen gobernu egoera nahasiak berorren egikaritze osoa zenbait urtez luzatu zuen.
‎Aukeratzeko aholkuak Eskaintza guztia aztertu Prestakuntza eskaintza zabalaren artean bilatzen hasi baino lehen, lehenik eta behin, ahalik eta modurik laburrenean mugatu behar dira ikasi nahi diren edukiak edo irakasgaiak eta ikasketen bidez lortu nahi den helburua: ziurtagiri jakin bat lortzea, lanpostu edo lanpostu jakin baterako prestatzea edo, besterik gabe, kultura aberastea. Irizpide horien arabera, eskura dauden programak aztertu behar dira, eta lortu nahi diren itxaropenei modurik zehatzenean erantzuten dietenak aukeratu.
2012
‎Denon ahotan zegoen. Apirilaren 25ean, esaterako, nire lagun Ciprik esan zidan bazuela babeslekua bonbardaketa baterako prestatua, eta gertatzen bazen korrika hara joateko.
‎Euskalgintza eta euskararen normalizazioa ziklo amaiera batera heldu direla azaldu dut artikuluan, gaur egungo baldintzatan orain arteko estrategiekin goia jo dugula esaten baitigute datuek. Ziklo berri baterako prestatu behar dugu euskalgintza eta ziklo berri horretako oinarriez zenbait proposamen egiten saiatu naiz, azken urteotan Topaguneak egindako hausnarketa prozesuko ondorioetatik abiatuta. • Hitz gakoak:
‎Ertzaina etorri zitzaigun. Egun luze baterako prestatu behar genuela eta, leher eginda oheratu ginen. Jende asko utzi genuen mendian, leiho parean argiak nonahi, oihuak Juanitori deika...
‎praktika horiek aurrera eramateko gerrillariek eta haiek babesten dituztenek jartzen dituzte oztopoak, eta, gainera, gobernuak haien eskaerak entzuten ditu: «Izugarrizko parafernalia horrek [bake prozesuak] ez ditu gogobete gerrillarien eskaerak, eta foro baterako prestatu gara, negoziatzaileek Habanan erabakitakoa». Baina eginahala «alferrikakoa» izango da hainbat arrazoirengatik:
‎–Dasilva, zuzendu zion Jonek. Beste zaparrada baterako prestatu zen?. Atzo goizean hitz egin nuen berarekin.
‎Hori bai, oso punkia, arantza zorrotzezko gandor ikusgarriarekin. Irudimenari lan gehiago eraginez, ikus genezake torneo baterako prestaturiko erdi aroko zaldun bat, bere zaldi, apaindura, lantza eta gainerako osagai guztiekin.
‎Aurrerapausoak eman ahal izateko, Norak uste du ezinbestekoa dela zenbait pertsonarekin hitz egitea, baina nahiago luke etxean sartu eta hilabetean inor ez ikusi. Etxean dagoen bakoitzean, ordea, pipiak itotzeko plastikoz estalita dauden altzariez inguratuta, mudantza baterako prestatzen ari dela besterik ez zaio bururatzen, ezin duela etxe horretan bizitzen jarraitu.
2013
‎Kontzertua bera eskainiko dugu. Lagun horiekin eginiko elkarlana jaialdi jakin baterako prestatu genuen zehazki; hau da, Albaceteko zinemaldirako. Geroztik ez dugu beste inon taularatu, eta oraingoz ez dugu berriz taularatzeko inolako asmorik.
‎Elizabethek ezin zuen gehiago jasan gertatutako guztia Janeri jakinarazteko egoneza; eta azkenean, Janerekin zerikusia zuen xehetasun oro isiltzera deliberatuta, eta ahizpa nagusia ustekabe baterako prestatu ondoren, Elizabethek Darcy jauna eta bere artean izandakoaren nondik norako nagusiak aletu zizkion hurrengo goizean.
‎Azkenean, beraz, batzuetan gertatzen dena gertatu zitzaion Elizabethi, irrikatan itxarondako jazoera batek ez zuela ekarri, benetan jazo zenean, berak bere buruari agindutako poztasun guztia. Ondorioz, beharrezkoa zen benetako zorionaren hasiera markatuko zuen beste aldi bat izendatzea; bere gogo eta esperantzak ezartzeko beste punturen bat edukitzea, eta, puntu hori aurrean izatearen atseginean, orainerako kontsolamendua hartu eta beste errakuntza baterako prestatzea. Orain Lakuetako bidaia zen bere pentsamendu zoriontsuenen muina; horixe zuen kontsolabiderik onena ama eta Kittyren gogo txarrak ematen zizkion nahigabe ordu guztietarako; eta Jane ere planean sartu ahal izatera, perfektua izango zen guztia.
‎Aitak eta amak ez zekiten horretaz ezer, ezkontzaren desegokia bakarrik ikusten zuten. Orduan Kittyk, besteok baino gehiago jakiteagatik harroxko azalduz (oso ulergarria dena bestalde), azkenengo gutunean Lydiak halako urrats baterako prestatu zuela aitortu zuen. Antza denez, aste mordoxka zen haien maiteminaren jakitun zegoela.
‎–Bartze, bidaia luze baterako prestatu gara, esan ziren orduko hartan bota zizkidan hitz bakarrak.
‎arnasa sakon arnastuz eta erabat bortxatuta, mugimenduekin koordinatuta. Arau orokor gisa, mugimendu baterako prestatzean arnastu eta exekutatzean kanporatzen da. Pilates:
‎Gogoratu behar da hilaren 14an inguru horretan lur jausi bat gertatu zela, zehazki tuneleko hegoaldeko sarbidean, eta hilaren 15ean areagotu egin zela. Une hartan, ezpondari eusten zion harri lubetako azal baten harri zati bat erori zen, eta horrek Iruña alderako erraia moztea eragin zuen eta baita Donostia alderako bi erraiak bakoitza noranzko baterako prestatzea ere. Orduz geroztik eta apirilaren 29ra bitarte, Departamentuko langileek eroritako materiala kentzen eta mugitutako harri lubetan lanean aritu dira, harik eta azken euriteek egoera orain okertu duten arte.
‎Gakoa da aurrerapenaren surri amorratuak zoratu egin gintuela, eta orain mendean gauzka erabat esan du Xandotek. Sendalariari lagundu behar zaio eta esaten duena egin, ez baikeunden holako zoritxar baterako prestatuta erantsi du mutilak Idanek esandakoari jarraiki.
2014
‎«Gau batean, ezin etsita geundela, argia ikusi genuen jauregi batean. Oturuntza baterako prestatuta zegoen dena. Atea bortxatuta, mahai gainean zegoen guztia irentsi genuen, hain ginen gose.
‎Badakizu nolakoak diren astronautak. Gehienek bizitza osoa igarotzen dute sekula gertatuko ez den bidaia baterako prestatzen. Halakoa zara zu ere.
‎Estresak erantzun fisiko baterako prestatzen du organismoa: erasorako, borrokarako, iheserako edo kolapsorako.
‎Erditze kontzienterako jarraibideak Irudia: Nina Matthews Erditze kontziente baterako prestatzeko modurik onena da doila edo emagina baten laguntzaz. Haurdunaldian eta puerperioan aholkurik onena eman ahal izango du. Espainian, ordea, ez dago horrelako erditzeko prestaturiko ospitale askorik.
‎Gaztea, ordea, berriz makurtu zen eta, adore oihuen artean, berriz bildu zuen elur mokor bat. Poliziak pausoa gelditu zuen, belaunak tolestu eta jaurtiketa on baterako prestatzen ari zela zirudien mutilaren parean, ez aurrera ez atzera. Eta eskerrak azken unean burua jiratu zuen, bolak garondoan jo baitzion poliziari, mila txirbiletan eztanda eginez.
2015
‎Gogoeta ia ideologikoa eginez, kapitalek xurgatu nahi duten azken gotorlekuaz ari garela esan genezake. Estatuen zorraz hainbeste hitz egiten den honetan, badirudi nazioarteko kapitalak, merkatuak esaten zaien horiek, interes tipoen jaitsiera baterako prestatzen ari direla beren burua, edo zorraren zati bat ordaindua ez izateko. Zertan ari dira bien bitartean?
‎izenarekin), eta horretan tesia hauxe zen: (...) prozesu demokratiko baterako baldintzarik ez zegoela eta konfrontazio ziklo luze baterako prestatu behar genuela gure burua?. 23
‎Beroki bila bidali zuen Cam. Espedizio baterako prestatzen ari den gidariaren itxura guztia zeukan. Ondoren biratu eta bidea zabaldu zuen ibilera sendo, militarrarekin, bota zoragarri haiekin, paper latzean bildutako zorroak eramaten, bidean behera, seme alabak atzetik zituela.
‎Moko motzeko antzarrak hegan doaz, talde handitan, Britainia Handiko eta Irlandako lurretara. Are eta bidaia luzeago baterako prestatu dira beste hegazti batzuk, Saharaz hegoaldeko lurraldeetaraino joango baitira, urtero legez, gauez bidaiatuz eta egun argiz atseden hartuz, betidanik egin izan duten bezala.
‎Presioa egingo dugu betegarria bilduta gera dadin, eta, pasta ebakitzaile baten laguntzarekin, forma batzuk moztuko ditugu pieza biribilduetan edo karratuetan. Dagoeneko prestatuta eta beteta ditugu ravioliak, beste baterako prestatzeko edo izozteko prest. Kasu honetan, ur irakin suabean kuzinatuko ditugu, gatz pixka batekin, 8 minutuz, edo pasta egosita dagoela egiaztatu arte.
2016
‎Prestatzaile fisiko batengana joanez gero, beste kiroletako profilak ezagutzen dituzte, baina gure kasuan ez dakite nondik hasi ere. Ni prestatzaile fisiko batengana banoa txapelketa baterako prestatu nahi dudalako, hark ez daki zer esan. Gure kiroleko profila ez dago hain aztertua.
‎–Autofikzioaren aurkako manifestua, ren lehenengo bertsioa, aurrekoa bezala, Inon ez, inoiz ez liburuaren beste aurkezpen baterako prestatu nuen, kasu horretan Bilbokorako, 2014ko ekain erdialdean egin nuena, Isabel Etxeberriarekin batera: beste ohore bat?, baina bertsio honen aurreko bertsioa, berez, Oharrak & Hondarrak blogean eman nuen argitara (IX), Juanjo Olasagarreren iruzkinek aberastuta.
‎–hementxe antzinako neska bat bere antzinako jolas baterako prestatzen, ikusten duzuenez, ez dira gu bezain sofistikatuak, oso oinarrizkoak dira?
‎–hementxe antzinako neska bat bere antzinako jolas baterako prestatzen, ikusten duzuenez, ez dira gu bezain sofistikatuak, oso oinarrizkoak dira?
‎Gatza eta zaporea probatu ondoren, kendu sutatik eta gorde leku epel batean. Hobe izaten da egun bateko gisatua beste baterako prestatzen badugu, atsedena indartzen laguntzen baitu. –
‎Azkenik, esan dezadan liburu hau ez zela sortuko Baztango literaturazaleek antolatzen duten (H) ilbeltza izeneko astearengatik ez balitz, eta Gotzon Barandiaranen akuiluarengatik izan ez balitz. Izan ere, saiakera honen jatorrian Elizondon 2015eko urtarrilean izan zen mahai inguru baterako prestatu nuen materiala dago; eta material hura osatu eta argitaratzeko bultzada Gotzonengandik eta Susako lagunengandik etorri zen. Eskerrik asko haiei guztiei, beraz.
‎Albiste Txarra nauzu. Txit albiste ona diat hik niri Labezomorro esatea, Gaznápiro baterako prestatua nengoan. Eskua luzatu zidan.
‎Ikusten duzun bezala, egonaldi luze baterako prestatu dut hau.
2017
‎Amorru pixka bat sentitu nuen. Izan ere, hurrengo urtean Munduko Txapelketa jokatuko dut, eta, horregatik, ezin izango dut 50 kilometroko beste lasterketa baterako prestatu. Dena den, ikusi dut halako proba baterako prest nagoela, eta horrekin geratzen naiz.
‎Zer eskatzen du halako lasterketa baterako prestatzeak?
‎Lasterketarik jokatu gabe ez egotearren, Herbehereetako lasterketa horretarako prestatzen hasi nintzen. 25 astetan entrenatu nuen, eta planifikazioa maratoi baterako prestatzearen antzekoa izan zen.
‎Orain urte batzuk (1999), EAB euskaraz egin genuenon artean, beste helburu baterako prestaturiko batzar batzuetan, apur bat itsumustuan eta ustekabean, sortu zen euskarazko liturgiarako Bibliaren, Irakurgaien eta Salmodiaren berrikusketa egiteko asmoa.
‎Zigor fisikoak desagertuz joan ziren, psikologikoekin batera. Irakaslearen eta ikaslearen arteko harremana nabarmenki humanizatu eta hobetu zen arren, eskolak forma aldatu eta eguneratu bazuen ere, irakasleek jarraitu zuen ikasleen arima sendatzen, animaltasuna mantsotzen, erritualak, ohiturak eta arauak inposatzen, horren araberako zentzua transmititzen eta ustezko arrakasta baterako prestatzen. Labur esanda, heziketa apainduriko edo ezkutuko bezaketa era garatua da; biak ala biak errituak; eta ez edozelakoak.
2018
‎«Hemen gauza asko daude, eta ikusleak egokitu egin behar du», aipatu du. Iaz Bilbo Arteko egonaldi batean egindako zenbait eskultura erakutsi ditu, batetik; baina, batez ere, lurrean jarritako lau egiturak hartzen dute eremua, zeinak lotuta dauden argitaratu gabeko liburuak soilik onartzen dituen liburutegi baterako prestatu zuen argitalpen batekin. «Baina liburutegia jada beteta zegoen, eta ez nuen bidali.
‎kopuru ezezagunekin fidatu behar izatea noiz eta akats bat garestien ordainduko litzatekeenean. Horrenbestez, ustez jeneral bat gudaldi baterako prestatuko litzatekeen bezala hasi nintzen prestatzen: lan plangintza berezi bat apailatu nuen zehatz mehatz, denetariko gorabeherei aurrea harturik; gure ahulguneak non zeuden aztertu, eta larrialdi planak prestatzeari lotu nintzaion, ahulguneetan porrot eginez gero ere haietaz baliatzeko; adoretzeko solasaldi bat ere eman nion lantaldeari, militarren estiloan, gogoan har zezaten ezen, lana lehertu arte egin zuten arren, harrotzekoa zela hurrengo egunetan izango zuten eginbeharra.
‎Nahikoa saiatu al zara etxean? Badakizu telesail baterako prestatzea gogorra dela. Gauzak ez dira erraz ateratzen eta zu hasiberria zara, Abdel.
‎Oraingoan, ordea, Markel Urruti etorri zitzaiola iragarri zioten. Bisita baimen berezia zekarren, eta 10.782 presoak jarri zuen aurpegi izutuagatik pentsa daiteke albiste txarren baterako prestatu zela. Anaiak ez zion bisitarik egiten Ainara arrebarekin etorri zen hartatik.
‎Leire ez dago, jakina. Eseri naiz eta garagardo bat eskatu dut, nire burua itxaronaldi luze baterako prestatu nahian.
‎Ondorioz, estresari erantzuna ematean (homeostasia alda dezakeen edozein estimulu fisiko edo psikologikoren aurrean), helburu nagusia oreka fisiologikoa modu azkar eta eraginkorrean berreskuratzea izango da. Horretarako, organismoak hainbat mekanismo martxan jarriko ditu, adibidez, lehenik eta behin, nerbio sistema sinpatikoaren (NSS) aktibazio azkarra, arreta areagotu eta organismoa arrisku egoera baterako prestatzeko, behar ez diren portaera guztiak inhibituz, eta, ondoren, HPA ardatzaren aktibazioa, glukokortikoide mailak igoarazteko (9).
2019
‎Hortik aurrera, mahaia batu, platerak garbitu, eta bazkalondo lasai baterako prestatu gara. Amama telebistaren aurrean eseri eta erdi siestan egoten da telenobelak eta txutxu mutxuen saioak erdikusten dituen bitartean.
2020
‎Ikasketak buruturikoan, aurrezki kutxa edo banku baterako prestatu nintzen, eta bi oposizio irabazi ere bai. Baina irratiaren aukera egin nuen soldaduskatik itzultzean.
‎Eta bere jardun mordoiloan segitzen zuen, lagunarekin bat eginda. Bitartean, beste eraso baterako prestatzen ari ziren, Misten gainera igotzeko amorruz.
‎COSME: Batzuen ustez, benetako estatu kolpe baterako prestatu genuke. Tanketazoarena abisu bat besterik ez omen zen izan.
‎diagnostiko medikoa badu eta beste konplikaziorik antzematen ez bada, endokrinoa ikusi du, eta, ondoren, dietetikako teknikari bat edo dietista nutrizionista. Maratoi baterako prestatzen ari naiz, eta nire dieta nolakoa izan behar den jakin nahi dut: dietetika edo dietista nutrizionista teknikari batengana jo duzu.
‎ihes egiteko prestatzea. “Benetako arriskua denean, antsietate positiboko erantzuna esaten zaio horri; baina ez denean, nire gorputza egoera arriskutsu baterako prestatu da, arrisku hori nire buruaren barruan bakarrik badago, eta pentsatzen dut zerbait gaizki aterako dela edo pentsamendu katastrofistak ditudala. Hori da, hain zuzen, antsietatea deritzoguna”, azaldu du Silvia Alavak, Álava Reyes Psikologia Zentroko hezkuntza psikologian adituak.
‎Egin duen txostenaren izenburua adierazgarria da: ‘Negu zail baterako prestatzen, 2020 21’ Dokumentua zenbakiak jartzera ausartzen da: Erresuma Batuan 120.000 lagun hil litezke udazken honen eta datorren urteko ekainaren artean, koronabirusak agertoki negatiboenean direla.
‎Sare sozialek interkonektagarritasuna eskaintzen duten arren, pandemia eta konfinamendua gutxien eraman dutenak dira, dio De la Sernak. “Ez ondorio ekonomiko edo pertsonalengatik, baizik eta inork ez dielako irakatsi nola aurre egin egoerari, ez eta nola egon bigarren entzierro baterako prestatuta; izan ere, helduek ez bezala, gazteek ez dute jakin eta ez diete laguntza eskatu nahi izan osasun mentaleko profesionalei, bizitako ondorioak gainditzeko”, azpimarratu du. Baina, agian, lanpostua galdu duten helduak izango dira kaltetuenak.
‎Ramon Alzorriz PSNko eledunak azpimarratu du ez dela horretarako garaia. Urtarrilean lehen abisua eman ostean, otsailaren 25ean, OMEk pandemia baterako prestatzeko eskatu zien gobernuei. Ohar horiek zergatik kontuan ez ziren hartu galdetutakoan, Alzorrizek gogorarazi du parlamentuan ezein alderdik ez zuela ekinbiderik erregistratu egun haietan.
‎Kontua da krisi larri baterako prestatu ziren arau gehienek bere hartan jarraitzen dutela, 2014tik 2019ra hazkunde sendo bat egon izan ez balitz bezala, eta horren emaitza da lan merkatuaren eta, oro har, bizitzaren prekarizazioa hedatu egin dela, kronifikatu egin direlako kaleratze merkeak, behin behinekotasuna, partzialtasuna, eta, finean, lan eskubideen galera, batez ere zerbitzuekin lotutako jardueretan. Horregatik deitu dute greba orokorrera ELAk eta LABek urtarrilaren 30ean, ostegunez, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuneko beste sindikatu eta eragile sozialekin batera.
‎Nafarroak koronabirusaren aurkako protokoloa aktibatu du, eta Osasunaren Munduko Erakundeak" balizko pandemia" kasu baterako prestatzeko eskatu du. Koronabirusaren heriotza tasa %2 eta %4 artekoa da Wuhanen, eta %0, 7koa, berriz, handik kanpo.
‎Txinan jadanik 1.770 dira birusaren ondorioz hildakoak, eta 77.150 kutsatuak. Osasunaren Mundu Erakundeko lehendakari Tedros Adhanom Ghebreyesusek gaur adierazi du mundua “balizko pandemia” baterako prestatu behar dela. Osasunaren Mundu Erakundekoek, gainera, nabarmendu dute ez dela errealista mundua “gelditu” eta estatuen arteko transmisioa etetea.
‎Momiak, ondo dakigunez, iraganaldiari loturiko gorpuak dira; itxura gorde behar dute iharturik, hala betiereko bizialdi baterako prestatu dira. Autentikotasun guztiak bezala, ‘bestalde bat’ irudikatzeko erabiltzen ditugu (non dena bestelakoa zen, non dena hobea zen, non euskara egiazkoa zen, non erresuma genuen, non indigena jatorrak ginen), baina momiek ez dute berezko bizirik.
‎Hiria berehalako inbasio baterako prestatzen ari naiz.
‎Donald Trumpentzat, gatazka bizitza bat beste bataila baterako prestatzeko aukera Eta hauteskunde hauek erabakiko dute Estatu Batuetako bizimodua defendatuko dugun edo mugimendu erradikal batek hura desegin eta betiko suntsituko duen. beste aukera bat krisi bat abantaila bihurtzeak arrakasta ekarriko ote dion ikusteko.
2021
‎Ekain Rico PSEko kidearen iritziz, lege zehatza da, egoera jakin baterako prestatua.
‎1990eko hamarkadatik milurteko berrirako tartean aro berri baterako prestatzen hasi zen eremua, eta, posizio aldaketa eta eskumen galtze eta emate zenbaiten bidez, erakundeen arteko lankidetza eta saretzea indartu zirela esan daiteke. Lehendik martxan ziren proiektuetako batzuk unibertsitate ikasketa eta bestelako kultur proiektu bihurtu ziren:
‎48 Cuentos apátridas liburuko kreditu orrietan ipuin honen jatorrizko bertsioa" Itzultzaile bat Parisen" dela dakar, eta badakigu Jabier Muguruzarekin batera egindako irakurketa baterako prestatu zuela idazleak 1996an (garaiko egunkarietan halaxe jasotzen denez). Nolanahi ere den, ez dugu euskarazko bertsiorik aurkitu paperean inprimaturik.
‎Mendebaldean, partizipioari ta atzizkia eransten zaio eta egon/ eduki kopulak erabiltzen dira: Mahaia, tarta eta lorez hornitua, urtebetetze afari baterako prestatuta dago (Payá); Aitak hatz txikia apurtuta dauka, eta kolpeak gorputz osoan (Berria). Erdialdean eta ekialde gehienean, a (k) artikulua beretzen du partizipioak eta kopularen hautaketan dautza desberdintasunak; erdialdeko hizkerek egon/ eduki dituzte, ekialdekoek, berriz, izan/* edun:
‎Hiri jauregira abiatu ziren eta abisua pasatu zuten. Jarraian eraso baterako prestatu ziren. Hurrengo goizaldean Kordobako milizianoen erasoa ekidin zuten.
‎Ituna egiazkoa izan zen, edozein modutan. Itsas aldetik barnerako gure aurrerabideari aurre egiteko ahaleginean huts egin zuelarik, ohi zuen bizkortasunaz erretiratu zen, eta, beste eraso gogor eta arriskutsu baterako prestatzeko, emaztea eta alabatxoa Pequeña mendikatetik zehar Mendozako mugara bidaltzea egin zuen lehenengo gauza".
‎Bide horretan, LAB sindikatuan jauzi berri baterako prestatzen ari gara aspalditik. Lau urte dira ekintza sozialeko egitura sortu genuela, egiten ari garen gogoetan oinarritutako antolaketa abiapuntu gisa.
‎ELA konfrontazioko sindikalismo baterako prestatuz joan da, alternatiba bakar gisa. Antolaketa, mobilizazioa eta greba ezinbestekoak dira langile klasearen baldintzak hobetzeko, eta erresistentzia kutxa funtsezko elkartasun tresna da hitzarmenak hobetzeko, enplegua defendatzeko eta prekaritatearen aurka borrokatzeko.
‎2018an sortu zuen Iñaki Ortiz de Villalbak (Gasteiz, 1971) Modus Operandi taldea, izen bereko lehen diskoa argitaratzearekin batera. Aurkezpen bira arrakastatsu baten ondoren «45 kontzertu baino gehiago eman genituen lehen uda hartan, eta hori asko da talde berri batentzat», bigarren bira indartsu baterako prestatzen ari ziren. Baina pandemia iritsi zen, eta bertan behera utzi behar izan zituzten Euskal Herrian, Katalunian eta Suitzan iragarriak zituzten kontzertuak.
‎Zertarako matematika, kalkulagailuak eta bestelako gailuak dituztenean? Gainean duten etorkizun ezberdin baterako prestatzen ari gara! Lehengo metodo zaharkituek ez dute jada balio!
‎Taula gainean zer ikusi ote dugun galdetzen badigute, hona hemen erantzuna: tronboia, saxoa, tronpeta, zenbait flauta eta bateria jotzen dituen herri orkestra ibiltari txiki bat, zeharo biluzik doazen emakume ederrak, noizean behin hiltzeko zorian dagoen aktore hipokondriako bat, ospakizun baterako prestatutako mahai tentagarriak, benetan itsua den neskatila maitagarri bat eta arlo garaikidean bikainak diren dantzariak igaro dira gure aurrean, era erdi kaotiko erdi antolatuan, bizitza bera nahiko kaotikoa delako, gu gaixook nolabaiteko antolamendua ematen saiatzen garen arren.
‎Zakur baten zaunka ahula ere entzun nuen. Erasia erauntsi baterako prestatu nintzen.
‎Aktiboa da, sasoian mantentzen da eta Ez dakit hau bezalako leku baterako prestatuta dagoen.
2022
‎Tuchibiek Zaragozan zituzten tropak, zortziehun bat soldadu, bi leku desberdinetatik erasotuak izanez gero, gutxiegi ziren Ebro eta Jalon defendatzeko. Kalagorria, Tutera eta Ebroko mugetan ere musulmanak ez ziren kanpaina baterako prestatzen ari.
‎Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk esan du asteon «gerra ekonomia» baterako prestatu behar duela gizarteak, «ondorio larriak» izango dituelako. Ez du esan ondorio larri horiek luze jotzen badute zer egingo duen administrazioak gehien kaltetutakoak laguntzeko, nola ari den prestatzen gobernua gerra ekonomia horretarako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bat 110 (0,72)
baterako 4 (0,03)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia