2015
|
|
Zuzendaritzako lana hobetzeko eta eraginkorrago egiteko zeuzkan planek animatuta, baiezkoa eman zion egun batzuetan hausnartu ondoren. Karguaren jabe egin zen egunean bertan bilera
|
baterako
deia egin zien Zuzendaritzako funtzionario guztiei, eta han azaldu zizkien bere asmoak, lan prozedurak berritzeko proiektua, espedienteen tramitazioa azkartzeko planak. Hasieran eragozpen asko gainditu behar izan zituen, batez ere urteetan lankide izan zituenek jarri zizkioten oztopoak, ia sabotajetzat har zitekeen ekintza arbuiagarriren bat ere bai, baina, ahaleginean etenik egin gabe eta bere aldetik eman zezakeen onena emanda, azkenean lortu zuen, loari ordu mordo bat kenduta bada ere, bere asmoak aurrera ateratzea.
|
2018
|
|
Halako konferentzia bati atarramenturik ateratzeko, nahikoa itzal eta pisu izan behar zuen, nazioarteko konferentzia ofizialetan eragin erabakigarria izango bazuen; halako biltzar batzuk eginak ziren dagoeneko, berariaz tratatua berrikusteko asmotan, baina nahasmendua eta mingostasuna besterik ez zuten ekarri. Orduko gure lehen ministroak, Lloyd George jaunak, beste konferentzia handi
|
baterako
deia egina zuen, zeina Italian egitekoa baitzen 1922ko udaberrian, eta lord jaunaren hasierako xedea izan zen Darlington Hallen bilkura bat antolatzea beste ekitaldi horren emaitza onuragarria izan zedin. Lord jaunak eta sir Davidek eginahalean jardunda ere, epea estuegia izan zen azkenean; baina, orduan, George jaunaren konferentzia adostasunik gabe bukatu zenez, lord jauna aurrera begira jarri zen, Suitzan hurrengo urterako iragarria zen beste konferentzia handi bati begira.
|
2019
|
|
Superstiziosoa ez zenez, ez zuen uste hamahirugarren egunean zerbait txarrik gerta zekiokeenik, Asturu zalea den jendeari baizik ez zaizkio zoritxarrak edo ezbeharrak hamahiru zenbakiko egunean gertatzen, nik ez dut sekula jokatu behe mailako jokabide horien arabera, horixe edo antzeko zerbait erantzungo zukeen inork hipotesia iradoki izan balio. Errotiko eszeptizismo honek azaltzen du bere lehen sentimenduak ustekabea eta ernegua izatea, telefonoan zuzendariaren idazkariaren ahotsa entzun zuenean, Silva jauna, bilera
|
baterako
deia egiten dizut, gaur lauretan, horrela esan zuen, lehor, abisu idatzi bat irakurtzen ari balitz bezala, arretaz idatziriko abisu bat, behar ziren hitzetatik bat bera ere falta ez zedin, eta behar ez zen beste hitzik, gogoa nahigabetzeko efektua, urratu logikoa leundu zezakeen hitzik, tartean sar ez zedin, izan ere dagoeneko ez da arrazoirik ustekabea eta ernegua sentitzeko, baieztatu baita ham... Telefonoa eskegi zuen, oso poliki, eta ingurua behatu zuen, etxea kulunkatzen ari zelako inpresioarekin, Tira, listo dago, esan zuen.
|
2022
|
|
Petrolioaren prezioek behera eginda, gainera, urte amaierarako kiebratik hurbil zegoen Kurdistan, langileei soldatak ordaindu ezinik, ezta EIren aurka borrokan ari ziren pexmergei ere. Baina Daexek sorrarazitako egoeraren larriaren ondorioz, batasun gobernu
|
baterako
deia egin zuen Barzanik. Hala, Gorran mugimendua lau ministrorekin sartu zen exekutiboan –parlamentuko bigarren alderdia zen, PUKek baino aulki gehiago lortuta 2013ko hauteskundeetan–, eta parlamentuko presidentea ere lortu zuten.
|