2018
|
|
Horrez gain, parte hartzen dugunon autoestiman ere eragiten du. Konplexuak alde
|
batera
lagatzeko aukera ematen du mugimendu honek. Baina ez bakarrik ondo moldatzen ez direnen konplexuak.
|
2020
|
|
Alaznek, ordea, eta badakit honekin oso maltzurra izango naizela, ezinbesteko du edonorekin flirteoan aritzea, neska dezente kozkortu egin baitzaigu eta bada garaia bere txortagabetasunarena seriotan har dezan/ dezagun. Denontzat onuragarria izango da, batez ere denok etengabean eta edozein huskeriagatik izorratzeko duen joera nola edo hala eta posible baldin bada bakarrik ordu gutxi batzuez alde
|
batera
laga dezan. Bien bitartean, eta benetan diot, zerbait egitearren, hainbeste komediante zein mozkorrante artean erabat ez nazkatzeko, honaino ia indarrez ekarri nauen uholde barruan azkenean ez itotzeko, agian ere bi neskekin berriro topo egin arte denpora alperrik galtzeko aukerarik onena, katedralaren ataurrean antzeztekotan dagoenari adi adi egongo naiz besterik ezean.
|
|
Bazekien ere ene Mariak behin delako titulua eskuratu eta gero bigarren edota hirugarren mailako nobleak izango ginatekeela, hiriko jauntxo harroek ez gintuzketela inoiz euren modukotzat hartuko, euren begietara beti izango ginatekeka merkatari handiustekoak. Alabaina, handikion erdeinua alde
|
batera
lagata, eta beti kontuan hartuta haietako asko eta askok gurekiko zein zorren morroi genituen aldetik, hiriko jauntxo larrusendook, parekotzat ez, baina bahi behintzat aintzakotzat hartuko gintuzkete nahitaez.
|
2021
|
|
Badaezpada, ezin nintzen amildu, ez behintzat garai haietan neramatzan soineko garestietan erreparatzeke. Hala eta guztiz ere, eta nire kaleko lagunek nire zaletasun sasi sekretuari buruz zituzten susmoak alde
|
batera
lagata, ez dut uste inoiz pianoa nire ogibidea bihurtuko zela asmatu zutenik, are gutxiago nire arloan hain goraino iritsiko nintzela, nire ustez orain dela gutxi emandako Liverpooleko sariak ondo baino hobeto adierazten duenez, beharbada munduan diren musika sari handietariko garrantzitsuena, batez ere musikari gazte baten karrera sustatzeko orduan. Eskuarki, gertatutakoa gertatu eta Luzarotik alde egin eta gero beste edozein zereginetan, buruhauste handirik edo ezer egiteko lan handirik emango ez zidana, jarduten nuelakoan egongo ziren, hain zuzen ere oraindik ere gogora ekartzeko guztiz gogorra, mingarria, atsekabe hutsa, egiten zaidana ahazteko bidean, edo bestela esanda, isilpeko edozein gauza, gehienok ahanztura isilean bakarrik antzeman ohi duguna.
|
|
Orain inoiz baino ziurrago nago irakaslerik onena ez dela musika gehien dakiena, musika gehien buruan sartuta duena, bere ikasleekin sekula amore ematen ez duena baino. Sergyk ez du amore ematen ia ia gauza guztietan, besteak beste, eta beti irakaskuntza alde
|
batera
lagata, amodioan ere bai. Bestela gure artekoa ezinezkoa izango zen, are gehiago, ez zen inoiz inora iritsiko.
|
|
Badirudi Liverpooleko piano sari ospetsua irabazi izanak Luzaroko pertsonai garrantzitsu bat bilakatu nauela ustekabean, egunkarietan, baliteke ere telebistan, azaltzeak emandako behin behineko garrantziari esker. Merezi dut, noski baietz, gehienbat eskatzen dizkidaten baldintza guztiak ondo baino hobeto betetzen ditudan aldetik, egin nahi didaten gorazarrea, egia esan oso luzarotar ospetsu edo garrantzitsu gutxi izan dira gure historia ziztrinean zehar, herriko plaza erdian harrizko oroigarri zatar bat duen Armada Invenciblearen buruzagietariko bat izan zen itsasgizon famatu hura alde
|
batera
lagata edonola ere fatxa zikin bat, fatxak exisistu ere ez zirenekoan, edota gorago aipaturiko rockeko superjator gogor drogoso konprometitu gazteak. Bilbora heldu, Bilboko emanaldia baitzen Euskal Herrira berriro ekarri egin nauen egiazko zioa, profesionala, besterik ez, eta gure nebaren etxean nengoela, oraindik ere bere etxean lo egin ohi dut Bilbora etortzen naizen gutxietan, Carlton hotel ospetsu eta ezin dotoreagoan gela bat hartzeko eskubide osoa dudan arren, ustez behintzat musikaren diva berri bat naizenez gero telefono dei bat jaso egin nuen Luzaroko udaletxetik.
|
|
Berdin zitzaion, nik uste, gure ama taiuzko garizabaldarra zen ala ez, nik dakidanez, gure aitak ez zuen sekula inolako atarramenturik lortu gure amaren familiarengandik. Alderantziz, beraganako erakusten zuten destaina beti kontuan hartuta, ez zien apenas hitzik zuzentzen, derrigorrezko agurrak eta abar alde
|
batera
lagata, garizabaldar guztiok Luzaron oso garrantzitsuak ziren eta gure aitari ez zitzaion batere komeni haiekin oso jendaurreko liskarretan egotea. Nahikoa zuen mesprezuaz, gure aita, ez ahaztu, enpresa gizona zen eta bere lantegia Luzaron zegoenez gero nola edo hala moldatu behar izan zuen sorbalda gainetik ikusten zuten luzarotar prestu eta leinutsu horiekin dena dela aitak bazekien gure amarekin ezkontzearren, hau da, gure amak bere familiaren erosotasunei, babesari, uko egin ziezaien, gure aiton amonenean zuena besteko konpentsazio bat eskaini behar ziola.
|
|
Horretarako esan egin nion nire buruari ez zuela zentzurik behin berriro haurtzaroko oroitzapenez bueltaka hasteak, ez baitzen gurasoenera itzultzen nintzen lehenengo aldia, eta minez gogoratzeko, negar egiteko aitzakia eman ziezadaketen gauza guztiek bere lekuan zirauten, hots, gure gurasoek erositako altzari eta oroigarri gehienak, apur apurka eta, denboraren edota hezetasunaren ondorioz, usteltzen ari zirenak, nire neba eta biok gogoko edota gogoangarri genituen gauzak banatu eta gero geratu zen koadroren bat, amak izugarri maite zuen pintura, batez ere bere amonak egindako zenbait margolan, Luzaroko kaleak eta portua milaka ikuspegiz margotuak Frantzian bertan hastapenetan zegoen inpresionismoaren eraginpean Biarritz aldean zituen margolari lagunei esker, txikitandik ezagun zitzaigun koadroren bat, esaterako, batik bat, gure amonak margoturiko bat, non Luzaroko azoka plaza goiz batean azaltzen baitzen jendez gainezka, eta erabilitako kolore bizi bizietan erreparatuz doi doi eguzki galdatan, hau da, uda partean, nire neba eta bioi batere gustatzen ez zitzaigun koadro bat gogoratu nahi ez genuen Luzaro herriaren ikuspegi arinegi bat, mingarriegia agian, erakusten baitzuen, horrexegatik etxean bertan laga genuen, gainerako gauzekin batera ahanzturaren zurrunbiloan gal zedin. Ez zegoen, beraz, alde
|
batera
lagata amak bere gauzak gordetzen zituen komoda, gure aitak kontuak egiten zituen zurezko mahai mardula, denok elkarrekin, eta gure amaren kexei beti entzungor, bere ustez sukaldea ez baitzen gurea bezalako familia batentzat bazkaltzeko edo afaltzeko lekurik egokiena, esertzen ginen kaobazko mahai luzea, edota urtez urte emakume bilakatzen nintzeneko art deco ispilu faltsua, bestelako oroitzapeni... Bazegoen, ordea, geratzen ziren gauzak baino mingarriagoa izan zitekeen hutsune bat, batez ere behin errezelak zabaldu eta pertsianak altxatu eta gero, egongelako balkoiaren aurrean hain zuzen ere, nire aspaldiko pianoak utzitakoa, denbora gehien pasatzen nuen tokia, hutsunea.
|
|
Ageri da, baliteke, antzeko aitorpen bat egin eta gero oso modu onez, adorez, nagoela edozein gauzatarako. Hura ere pozten da, nire jarrerak den dena errazago eta arinago egiten baitu, batez ere soberan omen dauden aitzakiak, xehetasunak, zuriketak eta antzekoak alde
|
batera
lagatzea. Orduan ea ostiraleko gorazarrerako gertu nagoen galdetzen dit, protokoloa ere azaltzen dit, ezin errazagoa, berak nire merituak irakurriko ditu eta behin domina lepotik zintzilikatuta nire eman dezadan parada emango dit.
|
|
Bat batean isilaldi luze eta ustez edo txit adierazgarri bat telefono hariaz bestaldean. Berdin dio, nire lana bete behar dut halabeharrez, gogoan esateko ditudan hamaika berba alde
|
batera
lagata. Hau da, bart ikusi genuen atikoaren jabea atzerrian dagoela, Kalifornia aldean bizpahiru hilabetez egongo dela eta bera bueltatu arte ezin dela inolako kontraturik sinatu.
|
|
Baliteke, garai batean, ostera, euren modura ere koskortzen saiatu nintzen, hau da, familia bat sortu eta, aspaldiko borrokak zein herrak alde
|
batera
lagata, derrigorrezko gizonezko zintzo bat izateari ekin nion. Porrot egin nuen neure izaerari uko egitea bakarrik lor ziezaiokeen alferrikako saio batez, bai nire orduko emaztearekin, etorkizuna bermatzeko saioetan eta zer esanik aita gisa.
|
|
Dena dela, Laura, sikiera puskatxo bat, azaletik soilik, ezagututa, nire Laura ederra eta buruargia, nire Laura bihotz handia, Madriletik ni maitatzeko propio iritsitako emakume mari apaina, haren sorterrira aspaldiko partez itzulitako neskato pinpirina, ez dut zertaz kezkatu behar, hain gaztea izanda eta hain urrutitik etorrita niri azken urteotan behin eta berriro aztoratu egin gaituen ditxosozko gaiaz inolako zerikusirik edo jakin minik izango ez duelakoan. Eta horixe da, neurri handi batean ere, Laurarekin hain gustura, lasai asko, tarteka esne mamitan ere, egoteko beste funtsezko motibo bat, aspaldi deskubritu bainuen gauza pila dagoela ditxosozko gai hori behingoz alde
|
batera
lagata, hain zuzen ere, urte askotan arduratzen ninduen bakarra izatera heldu zena, bizia zeharo irauli eta izorratu egin zidana.
|
|
Gaur larunbatean, esaterako, eta Bilbon geundela, Laurak ditxosozko Guggenheim ikusi gura zuen, hau da, gaur egungo ezinbesteko bisita, nahiz eta ni hamaika aldiz barruan egon eta oraindik barruan, noizean behingo erakusketaren bat alde
|
batera
lagata, mamizko ezer ez topatu, eta betiere gero eta konbentzituago benetako erakarpena eraikinaren xarma ukaezina bera dela eta ez besterik, hau da, barruko ia guztia aitzakia hutsa gaur egungo titaniozko katedral baten egitura kiribildu zein distiratsua miresteko eta kito; txintxin diruaren hotsa. Gure artekoak aurrepauso handi bat eman du.
|
|
Bai neska puska, batez ere gazte, dotore eta fina, nola ez onartu bistan dagoena, nola ez onartu ere ez nagoela ohituta, ez behintzat barkaka eta totelka hasi baino lehen, oraingoan datorkidana bezalako neska pospolin batekin tratatzera, hau da, hain gaztea, dotorea, fina eta gainera itxuraz edo zolia ere ematen duen emakumezko batekin. Hori izan da, duda izpirik gabe, nire aurreneko zirrara, berriro diot, nire moduko astapotro baten ohiturari jarraituz itxuran bakar bakarrik erreparatuta, hau da, eta takoi luzeeen oinaze sekularra alde
|
batera
lagata, hain gaztea izanda eta ezin nabariago, batez ere bere amari agian propioago, txukunago, egokituko zitzaion orrazkeran zein bere adineko neska bati berez oso faboragarria ez zaion soineko urdinkara, molde txit klasikoa eta seguruenik ere oso garesti eta etiketadun horretan maiz soinekoek emakumezko askori mesede bainoago kalte egiten diote-eta, hau da, adinez oraindik ez dagokien derrigorr...
|
2022
|
|
Horiek hola, interpretazio historikoak alde
|
batera
laga eta, mitoetan baikaude, haien arlora itzuliko gara, ikuspegi horretatik begiratzeko bai jentilen akaberari eta bai beste izaki mitikoenari ere. Mitologia sistema oso bat izanki, hobe da bere osotasunean hartzea, kondairak alderatuz eta elkarren argitara aztertuz.
|
|
B. Rusellentzat erlijioa, gizadiaren lehen aroko pentsaera eta ezjakintasun primitiboaren ekarpena da, gizakiaren ahuleziaren adierazpide hutsa, beldurrarena, funtsean. Heriotzaren edo ezinaren aurrean zeruetako ilusio eroetan kontsolamendua bilatzeari edota egitate moral debekatua infernuaren beldurrez alde
|
batera
lagatzeari koldarkeria irizten zion eta halaber, ausardiarik eza, hil ondoko sariaren esperantzagatik hurkoari on egitea eta laguntzea.
|
2023
|
|
Onaindia eta bere alderdiko beste hainbat ETAko partaide ohiak dira, asko eta asko kartzeletan egondakoak oraintsu arte, hau da, estatuaren txakurrak zein frankista zikinak akabatzen dituen erakunde armatuaren kideak. Hala ere, Onaindia eta gainerako" entzungor" gehienak polimiliak ziren, armak alde
|
batera
laga eta politikari eutsi egin ziotenak estatuarekin itun bat sinatu eta gero, ez dute, beraz, zerikusirik ia egunero errukigabe eta edonon tiroka zein bonbaka diharduen erakundearekin, hots, delako ETA Militarrarekin.
|
|
Ni berriz orori ezezka egin beharrean nengoen, ez bainekien zertaz ari ziren galdezka gehienetan; salbuespen bakar bat alde
|
batera
lagata, noski.
|