2015
|
|
8 Bada, ez gara ari elbarritasunak jota dauden arimez, hauek, Jauna bera etortzen ez bada jaiki daitezela esatera, urtegi ondoan hogeita hamar urte zeramatzan hari bezala?, nahiko zoritxar eta arrisku handia baitute; azken batean gaztelura sartzen diren beste arima batzuez ari gara; izan ere, munduan sartu sartuak dauden arren, asmo onak dituzte, eta noizbehinka, berandurik berandura bada ere, otoitz egiten diote gure Jaunari eta nor diren gogora ekartzen, asti handirik hartu gabe egiten badute ere; batzuetan hil batean milaka arazo artean errezatzen dute, ia gehienetan gogoa haietan murgildua dutela, haiei lotuak baitaude, hau da, altxorra duten tokira doakie bihotza; batzuetan saiatzen dira haietatik askatzen, eta gauza handia da norbere burua ezagutzea eta ez doazela ongi konturatzea atea aurkitzeko. Azken batean, behealdeko lehen geletan sartzen dira; baina beraiekin
|
batera
hainbeste zomorro sarturik, ez diete uzten ez gazteluaren edertasuna ikusten, ezta gogoa baretzen ere; nahiko egin dute barrura sartzeaz.
|
|
...i baimena ekartzea Katalina Tolosaren eta beronen adiskide Katalinaren gutunekin batera, presa handia emanez, nahasmenen bat ez ote zen izango beldur baitziren; izan ere, garai hartan Biktorinotarren Ordena hara etorria zen fundazioa egitera, eta karmengo oinetakodunena aspaldidanik zen han, fundazioa egin nahirik; gero Basiliotarrak etorri ziren; nahiko eragozpen zen, eta kontuan izateko zera era
|
batera
hainbeste bildu izana, eta baita gure Jauna gorestekoa ere, toki honen karitate handia, ohikoa zuen oparotasunez ez bazegoen ere, hiriak gogo onez eman baitzien baimena. Beti entzun izan dut hiri honen karitatea goresten, baina ez nuen uste honenbesteraino iristen zenik.
|
|
6 Teresak eta gainerako guztiek goraintzi asko. Ni nahiko eskas nabil burutik (ez dakit nola uste duten ezetz), eta era
|
batera
hainbeste zeregin izateak tarteka nekaturik nauka. Ez dakit noiz iritsiko den gutun hau horra, ezta ziur joango den ere.
|
|
Benetan poztu naiz, dagoeneko berorren aitatasunak pertsonaren bat duelako, nire gogo betekoa, Ordenako gauzak berarekin tratatzeko eta berorri laguntzeko; izan ere, erruki hartzen nion berorri, Ordena honetan hain bakarrik ikusita. Egiaz, buru argikoa iruditu zait, aholku onak ematen dituena eta Jainkoaren zerbitzaria, Jainkoak Paulori eman dion bezalako grazia eta gozotasun hain handirik ez badu ere, gutxiri ematen baitie
|
batera
hainbeste?; baina, egiaz, ganorazko gizona da, oso apala, penitentzia handikoa eta egian sustraitua eta ingurukoen gogoa erakartzen dakiena; eta ongi jabetuko da Paulok duen balioaz, eta guztian hari jarraitzera oso deliberatua dago; horrek biziki poztu nau. Izan ere, gauza askotarako (Paulo harekin ongi konpontzen bada, nire iritziz konponduko denez, niri poz ematearren besterik ez bada ere), probetxu handikoa izango da biak beti bat etortzea, eta niretzat poz handi handia.
|