Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
‎Ohi bezala, denok batera abiatu gara eta, ohi bezala ere, hau filmatu, besteari argazkia atera, apurka apurka taldekoak sakabanatuz joan gara. Ruben eta biok bakarrean ibiltzen ahalegindu gara, baina ezin izan dugu Tom gainetik kendu.
2002
‎Eta hara non, Tenedostik irten eta itsasora jauzi eginez, ur sakon lasaietatik biak batera abiatzen diren gure itsasertzerantz eraztun itzeleko bi suge (kontatzean izutu egiten naiz!); bular aurreak olatuen artean tente, bien motots odoltsuek itsasoa menderatzen dute; gorputzak, gainontzekoan, uretan irristatzen dira, kiribil eskergak irudikatuz. Kresalaren aparrean burrunba sortzen da.
‎Iluntzeko ordua hurbiltzen ari zelarik, autoa hartu eta Yosemiteko alderik zoragarrienetako batera abiatu ginen: sekuoia basoa.
2003
‎Zutabe horiek oinarritzat hartuz aurrera segitzeko aukera eman behar digun bide estrategikoa definitu eta adostu behar dugu. Gure desberdintasunak bazterrean uzteko unea iritsi da, hiperkritikoek kritikez gain proposamenak ere egin dituzte eta, azkenik, denok batera abiatzeko gutxieneko ahalegina eskaini behar dugu. Hala bedi.°
2004
‎Inor ausartzen bada ezer esaten, ez du izaten etxera iristeko posibilitaterik, edo beste, check point? batera abiatuz, han saiatu behar kontrola pasatzen. Batzuetan ia egun osoa eman eta gero.
‎Egun batean, nire puskak bildu eta alde egin nuen. Nire lan bidaietako batera abiatuko banintz bezala agurtu zintudan. Baina nik banekien bidaia hartatik ez nintzela sekula itzuliko.
‎Eta hitz horiek esanez, hartu sega eta Pirinioko malda goi goi batera abiatu zen, niretzako frantziberderik goxoena moztera.
2006
‎Jokin Muñozek 2005eko martxoan Iruñeko Hizkuntza Eskolan emandako hitzaldiaz ari naiz.Volgako Batelariek hitzaldi horren testua argitara eman zuten beraien Interneteko orrian (http://www.eibar.org/blogak/ volga) eta euskarri horretan bertan bidea ireki zitzaion Muñozek euskalidazleek gure errealitate mikatzari bizkarra eman diotela salatzeaz batera abiatu zuen eztabaidari (ikus, besteak beste, Gotzon Barandiaranek nahiz Mikel Hernandez Abaituak erantzundakoa). Eztabaida horretan sartzeko inongo asmo barik, arazoa kronologikoki zabalagoa (edota endemikoagoa) ez ote den ere bada eztabaidagarri; alegia, isiltasunerako joera horrek ez ote du gure literatura berehastapenetatik beretik markatu. Sarrionandiak berak badauka galdera honentzako erantzunik (irakurbitez, esaterako, Hitzen ondoeza bildumako. Literatura lausoa?,. Isiltasuna?
‎Nik Getarian bizi nahi dut", atera zaio Leire Agirre azpeitiar eskalatzaileari, erdi brometan, erdi serio, Getariako (Gipuzkoa) portuan, etxebizitza bloke batera abiatzerakoan. " Nire gustuko gauza asko batzen dituen herria da.
‎Autoa hartu eta Virginia Streeteko drugstorean gelditu nin  tzen. Six pack bat garagardo erosi eta hiri inguruko muino batera abiatu nintzen zanga zanga edatera. Gero, Pixiesen zinta bat ipini eta bertan gelditu nintzen garagardoaren eragina pasatu artean.
2007
‎Beste 120.000 karibu daude berarekin. Eta laster denak batera abiatuko dira iparralderantz, Alaskara, Artikoko Basabizitzaren Babesleku Nazionalera. Ia 700 kmko bidea daukate.
‎Etxe askok oso altzari gutxi izaten dituzte, antzinatik datorren estetika soil eta biluziari men eginez. Lehenagoko Japonian, Momoyama eta Edo garaietakoan, jaun handi eta merkatari aberatsak ere mendiko etxolaren batera abiatu ohi ziren, euren gaztelu eta etxetzarrak atzean utzita. Zen budismoaren arabera, inolako apaingarririk gabeko bizimoduak baitakar argialdi espirituala.
2008
‎Ardiak eta ahuntzak denak batera abiatzen dira mendiko bidezidorretan behera, poliki, baina etenik gabe.
‎Puntu horretatik aurrera arazo guztiak sortzen dira: bankuek eta kutxek ez dute dirurik ematen, behar beharrezkoa dutelako, eta baliabideak lortzeko benetako lasterketa batera abiatu dira. Espainiako erakundeek EBZaren azken hileko enkantearen %9 hartu dute Baina Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomia ministro Pedro Solbesek erabat baztertu du Espainiako bankuek arazoak izatea EBZak egiten dituen diru enkanteetara joateagatik, “Financial Times” egunkari britainiarrak atzo jakinarazi zuenez.
‎asunto horrek, edozein aldetik begiratuta ere, ez ziala batere mesederik egiten, baina ez diat berriro hizpide izango, nahi ez baduk. Hartuko al dugu beste gin tonic bat bertan, ala beste batera abiatuko?
2009
‎Ekitaldi horren ondoren, Rodriguez Zapaterok eta Rajoyk Almudaina Jauregia utzi dute Son San Joan aireportura joan eta handik Madrilera batera abiatzeko.
‎Eguna bereziki sargoria izan zen eta Arianek, bero itogarriak alde egin bezain azkar, mutil lagunaren alkandora bere mahuka laburreko elastiko gainetik jantzi, mangera esku artean hartu eta hilabete batzuk lehenago etxearen atzealdean aldatutako intxaurrondo gazteak ureztatzeari ekin zion. Fransuak eskoltatu zuen prestakuntzek iraun zuten bitartean, baina ura mangeratik ateratzen hasi zenean, Ariane utzi eta metro batzuk harantzago zegoen horma zahar batera abiatu zen. Lehen ere esperientzia txarrak izana zen mangera eta urarekin, nonbait, eta horma hartan saguak ibiltzen ziren gainera.
‎Gure armada egun batzuk lehenago sartu zen Parisen eta larunbat hartan eman ziguten soldaduoi lehenbiziko arratsaldea libre. Lagun talde bat Bordeaux boulevard ondoan zegoen plazeretxe batera abiatu ginen. Sarrerako atean ez zegoen inolako iragarkirik 12 zenbakia baizik, etxearena, baina jakin bagenekien neskak zirela barruan.
‎(OFF) Utah n, Salt Lake Cityren ondoan dago Aire Armadaren Hill basea. Bertan, Laugarren Eskuadroiko ehiza hegazkinak zain daude, edozein unetan gerra eremuren batera abiatzeko prest.
‎Gu Mallonan [Bilbo] ibiltzera ohituta gaude. Beste gune batera abiatu dira.
‎Biktimaren arabera, 27 urteko erasotzailea herriko diskoteka baten atarian ezagutu zuen. Larrabasterrako beste taberna batera elkarrekin joan ostean, autora itzuli eta gidariak landa batera abiatu zen. Bertan, erasotzaileak emakumea lapurtu eta harreman sexualak izatera behartu zuen.
‎Ernesto Che Guevara hila gertatu zen Bolivian. Haren biografian kontatzen denez, behin Kubako iraultza burutu ondoren, eta bertako Industria ministro eta Banku Nazionaleko zuzendari izan zelarik, kargu guztiak utzi eta Bolivia bezalako herrialde pobre batera abiatu zen, beste matxinada bat saiatzera. Un hecho importantÃsimo en mi vida.
‎ulertu eta azaltzea kontzeptuen edo pentsamenduaren genesiaren historia (argi gelditu da hori hasieran, hasieratik). Burua pixka bat gaian kokatu eta berriro bertze batera abiatzea da egungo ikasle unibertsitarioaren (filosofian aritzen denarena bai, ziur asko) zeregina. Badaezpada ez dezala asko pentsa.
2010
‎Eta ziurtasun osoz etxola batera abiatu zen. Lehenengo aldiz fijatu zen Mariok alkandorako poltsikoan zeraman objektuan:
‎Gau-pasaren erdian, Peruk autoa atera zuen garajetik, diskoteka batera abiatzeko asmotan. Veronika atzean eseri omen zen eta, gidariaren ondoan, Andoni.
2011
‎Montoitik jaurtitako txapligoekin batera abiatu dituzte Sanmigelak iurretarrek. San Migel bezperan izan dute hasierako hitzordua, eta biharkoa izango dute egun handia:
‎Montoitik jaurtitako txapligoekin batera abiatu dituzte Sanmigelak iurretarrek. San Migel bezperan izan dute hasierako hitzordua, eta biharkoa izango dute egun handia:
‎Itsasertzetik harago Asilah ko argiak sumatzen zirela sinetsi nahi izan du, Asilah koari hartu zion usain bera hartu dio beste alde honetako itsasoari. Txanpon batzuk haztatu ditu patrikan, azkenak edo, eta inguruan zegoen telefono kabina batera abiatu da, amonari deitzera. Etorkinentzat baino geratu ez diren kabina horietako bat zen, eta ez zebilen, jakina, aldamenekora mugitu eta txanpona jan dio, ederki hasi gaituk, hirugarrenetik lortu du, azkenean, amonaren ahots erlastua entzutea, hemen nau dagoeneko, amona, deituko dut berriro ere.
‎Bikeak su hartu aurretik, astearte ezinago argiarekin iritsiak ziren Augusto eta Miguel María Bordelera. Heldu bezain pronto, Quai Louis XVIII delakoaren babes sakoneko txoko batera abiatu ziren espainiarrak. Han burutu behar baitzituzten barkuak askatzeko aurre lanak.
‎–Ez dakit zer pentsatu. Herenegun, hona etortzea erabaki nuenean, iruditu zitzaidan aitonari laguntzeko abentura txiki batera abiatzen nintzela. Baina orain...
‎Egongelako apalategi batera abiatu zen; hango bazter batean, Errusiako matrioska bat zegoen, handi samarra, kolore bizi askotakoa. Egurrezko panpina zabaldu zuen, baina barruan, beste panpina txikiago baten partez, plastikozko poltsa bat eta zilarrezko hoditxo bat zeuden.
‎Sua piztu ondoren, gizona armairu batera abiatu zen eta zerbait hartu zuen handik. Annarengana hurbildu zen gero, eta frakak belaunen gainetik igotzeko agindu zion.
‎Baina ezustean, bertan behera utzi beharra eduki nuen neure asmoa. Egun batean, urruneko herri batera abiatu ginen errementaritzako zeregin batzuk egiten, Euriaren Herrira, eta, hara bidean gindoazela, sei soldadu agertu zitzaizkigun itsumustuan gure aurrean. Haietako batek ni ezagutu eta oihuka hasi zen:
‎Lehengoan liburu denda batera abiatu nintzen lagun batekin. Irakurle amorratua da bera eta maiz egiten ditugu horrelako topaldiak.
2012
‎Eraikin berria duzu eskubitara, eta abandonatua dirudien bat ezkerretara. Autoa bien artean dagoen errepide bazterrean aparkatu eta taberna dioen karteldun baserri moduko batera abiatu zara. Denbora egitera.
‎Agusek sekula barkatzen ez duena, edonola ere, amaierako izozkia da: alde zaharretik atera eta izozki denda italiar batera abiatzen gara, beti berdinera. Izozki zale amorratua da Agus; niri ez zaizkit hainbeste gustatzen, eta, gehienetan, kafe bat eskatzen dut.
‎Hamarkada honetan, 40 urtez nazioarteko politikatik kanpo egon ondoren «Laugarren Munduak» aurkitu egin zuen bere tokia. Are gehiago, onartu egingo zaio bere protagonismoa eta bere arazoei hobeto erantzungo dien nazioarteko sistema batera abiatzeko proposamena kontuan hartu zen. Helburu hori erdiesteko negoziaketa eta presio politikoa izan zen.
‎" Shit!". Maleta egin, eta badakizu zentzua izango duen leku berri batera abiatu beharra daukazula.
2013
‎Horrek ez dio herstura arindu. Haren tripa hutsa kasik batera abiatu da orroka. Aldi berean berpiztu zaio loak ahantzarazi dion buruko mina.
‎Tontor artean ibiltzeari dagokionez aditua da Juanra Madariaga mendizalea. Azken espedizioa Nuptse eta Lhotse mendietara gauzaturikoa izan zuen.Alex Txikon zein Jose Carlos Tamayorekin batera abiatu zen Nepaleko inguruotara. “8.000 metro dituen Lhotse igotzeak erakartzen zuen Txikon; niri ordea euskal igoerarik gabeko Nuptsetik bide berria zabaltzea interesatzen zitzaidan –azaldu du Madariagak–, azkenean bakarra egin beharrean, biak biltzen zituen espedizioa planteatu genuen”.Duela bi urte batu zen hirukotea lehenengoz, Pakistanen gauzaturiko espedizioan hain zuzen.
2014
‎–Eta beste batera abiatzen bagara, zer?
‎Inoiz ez zitzaidan otuko garbigailuari bere ideia politikoengatik galdetzea, faborez! Baina zulotik ateratzeko duen indar eta nahiaren ondorioz pentsatzen hasia naiz gure sukaldetik atera eta bere bidea egiten hasi nahi duela, bai; independentziaren bidea hartu duela, bere kabuz, beste errealitate batera abiatzeko nahia dauka. Kokoteraino dago gure izara, trapu eta arropa zikinak garbitzeaz, zulo estu eta ilun batean egoteaz, ezin dantzan egin, egunean infinitu buelta ematen bi hormek estutzen duten bitartean.
2015
‎InterMediate. HD zentroko fundatzaile eta zuzendari ohi Martin Griffiths ekin batera abiatu zuen Powellek InterMediate. Norvegiako Gobernuak, 2005 prozesuan bezala, laguntzeko eta babesa emateko prestasuna zuen fase berri honetan ere, betiere HD zentroarekin elkarlanean.
‎Zerbitzari bat, kafetegi barrutik atera eta eseri berri diren mahai batera abiatu da erdi presaka. Bere mantaleko zuri itsugarria jasanezina egin zaio Xri albotik pasatzerakoan.
‎Oro har, ez naiz ñabarduretan sartuko, egoera funtzional batek oinarrizko hiru ezaugarri ditu: sartzen zaion input bat, ateratzen duen output edo erantzuna eta, horren ondorioz, beste egoera batera abiatzeko egiten duen jauzia. Ned Blocken adibide baten, freskagarrien makina?
‎Ministro berriak, Iñigo Mendez Vigok, hitz egiteko ateak ireki ditu; batzuentzat, giroa lasaitzeko; besteentzat, hauteskundeen mamupean... baina horrekin nahikoa ez dela deritzogu.Nafarroako hezkuntza sailburuak ere, Jose Luis Mendozak, argi adierazi du helburua zentzugabeko lege hau bertan behera uztea dela eta ez soilik bere ezarpena atzeratzea. Eta zergatik jarraitu behar dugu erantzuten? Badakigulako zeintzuk diren LOMCErekin gure haurrek ikasi dituzten edukiak, adibidez «heziketa fiskala» lehen hezkuntzan eta «agencia tributaria» DBHn; badakigulako euskalduntzen ez duen hezkuntza sistema batera abiatzen garela; badakigulako parte hartzea gero eta mugatuagoa izango dela; badakigulako, finean, hezkuntza sistema hau ez dugula nahi. Herritarrok argi adierazi dugu, eta dei egiten dizuegu politika arloan zaudeten horiei «norabide» berriak eraikitzera. Gizartearen aldarriak zuen bulegoetako agendan ezartzera, eta ez bulegoetan erabakitzen dena gure ikastetxeetan ezartzera, herritarron oniritzi barik.Ausardiaz, gizarte heldu bat gara, hamaika aukera daude ilusioz betetako eztabaida eta eraikuntza fasea abiatzeko.
‎Bihar, zapatuan, izango da hori, goizeko 11:30ean. Eguerdiagaz batera abiatuko da egitaraua, graffiti tailerra dela medio. 15:00etan bazkaltzeko elkartuko dira astikarrak eta bisitariak eta bazkalostean, 16:30ak aldera edo, olerki emanaldiaz gozatuko dute.
2016
‎Hegoalde Zaharreko esklabotza sistemari esker, zibilizazioaren zigilu loriatsua ezarri zitzaiela afrikar basatiei eta AEBetan bertan jaiotako haien umeei. Adierazpen horrekin batera abiatu zen eztabaida luze eta bizi bat. Hamarkadek aurrera egin eta eztabaida etenik gabe hauspotu ahala, hainbat historialarik, bata bestearen atzetik, konfiantzaz baieztatu zuten behingoz argitua zutela, instituzio bitxi?
‎Ordurako, afarian jasotako informazioen ondoren, hotela eta hotelaren inguruak ez ziren bere mundu zinezkoa; ordurako beste leku batean zegoen. Beste leku batean, hots, biziaren zati bat edo bizi osoa arriskuan zeukatenen lurralde apartekoan; eta adiskide zen horregatik, ez Guiomarrekin, edo Maria Teresarekin edo Dororekin, baizik eta gau hartan bertan ospitaleetako gela berezietan bakarrik lo egin zutenekin; eta baita suizidekin ere; eta alkoholikoekin; eta atrako batera abiatzeko zorian zeudenekin; eta norbaiti eraso egitera zihoan kriminalarekin edota kriminal horren biktima izango zen norbait delako harekin; eta baita, noski, atrakatzaile edo kriminalen aurka kaleratuko zen poliziarekin ere; eta Stefanorekin, Mikelekin, Jonekin, Jonerekin. Eta lurralde hartan jende arruntak zenik ere sumatzen ez zuen mundu boteretsu hartan, etsai bakarra Sabinok aipatu ohi zuen Don Beldur hura zen, inork sekula eduki zezakeen etsai setati eta likitsena, dudarik gabe, baina baita, bere amenazuaren zinezkotasunagatik, borrokari duintasun bat eman ahal ziona ere; eta horregatik izaten ziren lurralde aparteko hartan bizi ziren guztiak hain soberbioak, etsai hari aurre egiteko balorea behintzat bazutelako, beraiek bai eta gainerakoek berriz mugaz bestaldekoek, ez; ez beren bulego eta fabriketan burua makurtzen zutenek; ez hogei urtez geroz funtzionario bihurtzeko ametsetan bizi zirenek; ez etxean gordetzeko aitzakia izatearren neguaren zain egoten zirenek.
‎Bi gazteak eskerrak emanez batera abiatu ziren sarreren bila. Carlos hesi metalikoaren atzean jarri zenerako, biak makurtuta eta eskuak bizkarrean zituztela zeuden, eta kamiseta horiz jantzitako hamar bat gizonez inguraturik.
‎Espaloian egon ziren nora joan erabaki bitartean. Azkenean, denbora asko ez zeukatela-eta ordu bietara zihoan eta bostetarako Sarria futbol zelaian egotea komeni zitzaienGraziako paseoan bertan zegoen pizzeria batera abiatu ziren.
‎• Lau lasterkariak batera abiatzen eta itzultzen dira.
2017
‎Joxe agirre eta Miren amuriza elkarrekin bertso saio batera abiatzen dira. Euren arteko elkarrizketa eta bertso saioa grabatuko ditugu.
‎Egunak joan, egunak etorri, iritsi zen Donostiara eta astoa eta artzain jantziak ezagun bati utzita kaian zegoen taberna batera abiatu zen. Donostia, gero eta gehiago, garai bateko merkataritzarako herri prestua izateari utzi eta soldaduz betetzen hasia zen; gero eta arma gehiago, eta gotorleku indartsuago bihurtzeraino, frantses zein ingeles armaden kontrako lehen gotorlekua bilakatuz.
‎Ez baita ez eguzkizalea, Irantzu bezala, ezta urzalea ere, Izei eta bion gisara. Arratsaldea ere itzalpe batean txirriak erretzen pasa ez zezan proposatu nuen mendi punta batera abiatzea. Horretarako, eta Irantzu pixka bat izorratzeko ere bai.
2018
‎Gurutzea eta ezpata, bai, biak uztartzen zituzten monje haiek. Ikuste hutsak erabat liluratu ninduen, ontzitik alde egin eta zaldun beltz haiekin batera abiatu nintzen. Sekula ez naiz damutu erabaki hura hartu izanaz.
‎Auto bat besterik ez zegoen bertan eta horrek arrakasta izateko aukerak biderkatzen zituen. Bakoitza alde batera abiatu eta nik eskuineko hegiari heldu nion Joxemiel erdian eta Txurruta ezkerraldean utzita. Zegoeneko hirugarren eguna geneukan honako hau eta alde batetik nekatzen hasia nintzen, ni neu bai behintzat.
‎Subertsiorik bada, legearen barruko subertsioa izango da orduan, legeak bere buruaren kontra jotzen duenean eta bere buruaren ustegabeko permutazioak ernetzen zaizkionean sortuko diren aukeren bitartez. Kulturalki eraikitako gorputza askatu egingo da, baina ez bere iragan «naturalera» edo hastapenetako plazeretara itzultzeko, baizik eta aukera kulturalen etorkizun ireki batera abiatzeko.
‎Zer izanen da hire zortea, o Axuria ren populua? Eguzkiaren lehengo arrazak, mirakuluz itxuraldaturik, behar ote du eginbide sozial berri batera, geroko egiteko handi batera abiatu. Edo, azti en nazioaren hil agindua emanik izan ote da?
2019
‎Askatu zuen hegalik gabeko mandeulia, lehenagotik kendu baitzizkion. Bazirudien zomorroa ere poztu zela, eta mahaiaren alde batera abiatu zen. Tomek, ordea, orratz batez itzul erazi zuen bere norabide batera behartuaz.
‎etxean edukitzen du alaba, zelataturik, tiranizaturik, eta gustu txarrez jantzarazten dio nahita, denbora pasa oro ukatu, eta izugarri haserretzen da nerabea makillatzen bada,, ateratzen? bada; etorkizun berri batera abiatutako bizitza gazte horren kontra bihurtzen du bizitzari dion erresumin guztia; neskatoa umiliatzen saiatzen da, barregarri uzten haren ekinak, eta gaizki tratatzen du. Askotan, ageriko borroka bat hasten da bien artean, eta gazteenak irabazten du normalean, aldekoa baitzaio denbora; garaipen horrek, ordea, hoben kutsua du:
‎Mutikoa, berriz, berdin dio handinahia, txoriburua edo lotsatia den: etorkizun ireki batera abiatzen da; marinela izango da edo ingeniaria, landa inguruan geratu edo hirira joango da, mundua ezagutuko du, aberastu egingo da; libre sentitzen da espero gabeko aukerak emango dizkion etorkizun baten aurrez aurre. Neskatoa emazte izango da, ama, amona; amak bezalaxe gobernatuko du bere etxea, eta zaindu duten bezalaxe zainduko ditu seme alabak:
‎Gainerakoan, haren apeta eta aginduetara, haren neke eta kexuetara ohitu dira Aize eta Hodei. Alta, basetxeren batera abiatzen den bakoitzean abagunea baliatzen du ibiltariak Hodeirekin bakarka mintzatzeko. Ezin ditu burutik kendu Ximenak antzinako garaien eta beste mundu batetik itzulitakoen gainean kontatutakoak, baina ez du jaunaren leinukoa ei den neskatila mindu gura, odol horrek lur haietara ekarri duen pairamena aurpegiratuz.
‎Ezer susmagarririk ikusiz gero, tiro egin eta lehenbailehen hona itzuli, gero, emakumeari zuzendurik, eta ahotsa biziki leunduz, bere planaren berri emango dio?: Gaur hemen pasako dugu gaua, baina bihar, goizean goiz, beste toki seguruago batera abiatu behar dugu; faxistek leku malapartatu hau guztiz hartu arte ez baitute onik izango. Behin gure burua babesturik, gure aukerak zeintzuk diren aztertuko dugu, hau esanik, eta begiak lurrera beheitituz, doinu lakoniko batez bukatzen du berbaldia?:
‎Eskua maletan sartu, bi pakete atera eta bana eskaini die, irribarrez. Itzuli eta haiekin batera abiatu da oinez.
‎Bost solairuak eskaileretatik jaitsi eta kalera irten zenean, hozkailu erraldoi batean sartu balitz bezala sentitu zen. Berokiaren kremailera goreneko koskaraino jaso, eta hurbileko taberna batera abiatu zen pauso arinean.
‎Eliseo hamalau urte zituenez gero zen artzain Valdesalcen, bere aitak, alargunduta, Suitzara emigratu zuenetik babesleku antiatomikoen eraikuntzan lan egitera. Joan eta urtebetera, berarekin batera abiatutako hiru herrikideak itzuli egin ziren; ez ordea bere aita. Ez urte hartan eta ez hurrengoetan, eta bisitan etorri ere gutxitan, abuztuko oporretan eta Eguberrietakoetan hasieran, gero abuztukoetan bakarrik.
‎Salto bakarrean. Marilyn, bien bitartean, bide gurutzeko izkina batera abiatu da zaintza lanak egitera. Lasterka bizian.
‎Nolanahi ere, euskaraz hitz egiten zuten euskaldunak behar omen zituzten probak egiteko, eta zu erretiratuta zeunden; horrela, bada, gerora begira zer gerta ere alzheimerra, kasu, boluntario aurkeztu zinen jakin orduko. Baina kontuz, Noel; ez, gero, kontatu zergatik janzten zenuen kapelu galesa bibliotekara edo liburu denda batera abiatzen zinen bakoitzean.
2020
‎Bai Errege Jauna, Zalgizeko Jaunaren iloba. Fraidea da eta erresuma erortzean Austriako abadia batera abiatu zen. Han Wenzel Seiler izeneko beste fraide bat ezagutu zuen eta lagun handiak egin ziren.
‎Baina Txinako galerak aspaldian daude jasoak multinazionalen koadernoetan, Euskal Herrikoak barne; kontua da COVID arazo ekonomiko global larri bihurtu dela Txinako mugak gainditzearekin bat, eta nekez aurreikus daitezke ondorioak orain. Ziurgabetasun horretan dago giltzarria ulertzeko ekonomia 2008ko krisiaren pareko agertoki batera abiatu daitekeela esaten dutenen azterketak.
‎Argi hastearekin batera abiatua da Aurelio bordara, bazterrak txukundu eta abereen gorotza txoko batean metatzera. Geroxeago, Babilen txanda da, orga bordaraino igo behar baitu animaliendako bazka eraman eta gorotza ekartzeko.
2021
‎Zortzi mila metroko gailur batera abiatzea beste hozka bat da. Nola etorri da?
‎Iraurgi Berritzen garapen agentziak eta Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako merkatari elkarteek sustatuta, TicketBAI eta ezarpen saihestezinak eskaintzen dizkigun aukerak izeneko informazio saioak eskainiko dituzte datorren astean. TicketBAI –aurrerantzean TBAI– Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta horren helburua da" betebehar legalak eta arlo teknikokoak ezartzea".
‎Espero nuen bat bateko baiezkoa lortu eta gero Alde Zaharretik hainbat urrunen joateko eskatu diot gaurko eguraldi epela eta ikaragarri eguzkitsua zela aitzaikia. Gure hiriaren inguruko parke erraldoi batera abiatu gara, arestian eraman zituzten oreinak ikustearren. Primeran pasatu dugu, bai oreinak gutaz babesten zituen hesiaren ondotik zehar lasterka, bai paseko hegaztientzako babesgune den aintzira bazterretan jopuntu genuen txori orori harrika.
‎Anaiaren eta haren zaldiaren hezurrak aurkitu zituen; bere kutunez haiek ukitu zituen eta Mabungu eta haren zaldia berriro piztu ziren. Kutun harekin berarekin leku hartan hilik ziren beste ehunka pertsonen hezurrak ukitu eta berriro piztu zituzten, eta denak batera abiatu ziren Uretako Izpirituaren herrira. Luenbak Mabunguri kontatu zion nola emazteak eta haren amak bera Mabungurekin nahastu zuten, eta nola bere kutunaren ahalmenak Mabunguren emaztea gorde zuen.
‎Saraben, San Pedron eta Urriztin. Jubenilak eta kadeteak batera abiatuko dira 10:00etan, baina 9: 30etarako igerilekuetan egon dute, material kontrola pasatzeko. Jubenilek Urdiaingo igerilekuetan 18 luze egingo dituzte, bizikletan 8 km (prestatutako zirkuituari 2 itzuli) eta, bukatzeko, korrikako zirkuituari bi buelta eman, 2,2 km osatuz.
‎Bere gibelean krak egin zuen autoaren ateak; kotxea martxan jarri zen. Kale hondatuak saihestu eta belar ondu usaineko itzal batera abiatu zen. Bakarrik geratu zen hautsezko distira hartan.
‎Hawthorne k gertaera harrigarri bat kontatzen du Wakefield ipuinean: Senar bat, bidaia batera abiaturik, kale bereko beste etxe batean jartzen da bizitzen, eta, hogei urteren buruan itzultzen da lehengo etxera. Emazteak itxaron egin dio.
‎Mutikoari transzendentziarako ateak parez pare irekitzen zaizkio nerabezaroan: etorkizun ireki batera abiatzen da; marinela izango da edo ingeniaria, landa inguruan geratu edo hirira joango da, mundua ezagutuko du, aberastu egingo da; libre sentitzen da espero gabeko aukerak emango dizkion etorkizun baten aurrez aurre. (II:
‎Autonomoek diotenez, 154 armak erosteko ETA Militarra ere hornitzen zuen trafikante batekin kontaktua hartu zuen Naparrak; ETAk autonomoen esku sartze horietan ikusi zuen filtrazio arriskua edo konfidentzialtasun eskasa, eta, bere seguritatea babesteko, autonomoei kontaktu hori ez erabiltzea eskatu omen zien. Ekainaren 11 hartan, ETA Militarrak ezarri elkarrizketa batera abiatu zen Naparra: miliak ikusi behar zituen Donibane Lohizunen," eztabaida mingots" baten ukaiteko.
2022
‎Gipuzkoako Diputazioaren webgunean horrela deskribatzen dute: hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da. Ticket Bai indarrean jartzen denetik, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek erabili dute argitaratzen diren beharkizun teknikoak betetzen dituen fakturazio software bat.
‎Baina nire lagunen eta Isabelen aurrean egonik, ez zen kakati agertzeko unea. Aurrera jarraitu nuen, zalantzazko bataila batera abiatzen den soldaduaren etsipenaz.
‎Beste ogi barra bat hartu, eta pareko espaloiko etxe atxikietako batera abiatu da. Oraingoan errazagoa izango da.
‎Paradisutik kanporatu berri dutenaren begiekin begiztatu du Eduk nola, beraz ahantzirik, bi emakumeak batera abiatu diren, koordinazio perfektuan ez bada, bai berarendako inbidiagarrian. Mila urtez bizi izanda ere ez litzateke honela dantzatzeko gauza izanen.
‎Eta une hartan berean iritsi zen polizia eta urmaeleko gizona eraman zuten. Elkarri begiratu zioten hiru lagunek, eta beste alde batera abiatu ziren egurastera.
2023
‎Euskal alderdiak beste pantaila batera abiatu dira bizi bizi, eskuin muturraren Madrilgo erupzioa galgarena egiten ari zaien arren. Sanchezen gobernua eratu da, eta hurrengo geltokian Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak daude, hilabete gutxi barru.
‎Zuzia hartu zuen eta, Haizeri segitzeko keinua eginik, harpeko xoko ilun batera abiatu zen. Haize haren gibeletik joan zen eta tunel batean sartu.
‎Indautxu aldeko taberna batera abiatu nintzen. Goiz izan arren, beti zebilen jendea handik.
‎Eraman eta garraiatu egingo dute aro bidaiaria Euskal Herriko 96 herrietan barrena. Orotariko haizeak, ipar, hego, mendebal zein ekialdekoak, zer komeni zaion herri batera abiatzeko, hori aukeratuko.
‎Orduan, guardia zibilen mugimendua probestuz, itzalean zegoen tailerreko langile talde txiki bat fabrikako atea zeharkatzen eta barrura sartzen saiatu da. Guztira hamar langile dira, Bocanegra tartean, eta denak batera abiatu dira atera, presaka, urduri, baina pankartako taldeak bidea moztu die eta liskarra sortu da. Bultzadak eta irainak duela aste gutxi batzuk arte lankide zirenen artean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia