Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2000
‎Nire erantzuna ordea: Munduko gerrate izugarri baten ondotik onartua baliagarri ez bazen, ea beste gudu baten zain egon beharra ote dugun. Demokrazia herriaren burujabetza da eta horretarako ez dago grekeraz asko jakin beharrik, demokraziak zer esan nahi duen jakiteko.
‎Eta neure Elbira ponpoxaren bertze irri baten zain nengoen jadaneko, eguzki eta arrosa deklinaezin haiek ene baitan lora zitezen berriro... Ordea, handik bi egunetarat, anaia eta biok elkarrekin geundela, gure aitzinetik iragan zen Elbira, eta kasik ez zigun konturik ez kasurik egin.
2001
‎Armendarizen amak, baina, bat batean ihes egin dio bere besarkadari eta begietara zuzen begiratuz bere aurrean zutik jarri da. Ulertu, esan dio ahots minduz, zuk ez duzu ezer ulertzen, baboa, Jonek ni asko maite ninduen, asko, eta horregatik hil zuen bere burua, ni bere haur baten zain nagoelako.
‎Bere hitzen baten, bere esakune edo adierazpenen baten zain nago, baina ez dio ezer. Bere berbazaku hutsetik, antzeman ezindako keinu batzuk dira bere erretolika guztia.
2002
‎Mirarirekin berriro topo egin zuenean, neskak ez zion ezer esan; ezer gertatu ez balitz bezala jokatu zuen. Aukera hobe baten zain egon zuela konturatu zen Julen.
2003
‎Irribarre maltzurrez begiratzen zidan komisarioari agertu behar izan nion ez nuela lehendabiziko aldia, gehiagotan ere nahastu nindutela maitale, gaizkile edo suerte gutxiko beste hainbat jendailarekin, lehen ere inoiz kontatu niola nola behin aireportuan adiskide baten zain nengoela emakume batek besarkatu ninduen eta belarriko gingila miazkatzen zidala ulertzen ez nituen hitzak esan zizkidan, zerbait barkatzeko erregutuz bezala; nire aurpegiak ez du nonbait behar adina nortasun, arruntegia da edo trukagarria, ez du ezer bereizgarririk. Ikastola baten atarian jartzea nahikoa dut umeren batek zangotik besarkatu eta aitatxo deitzeko; mendi buelta bat egitera joaten banaiz, zakurren batek jarraituko dit atzetik, aurreko bizitzan edo oraingoan izandako jaberen baten antza dudalako (zakurrak maiz errenkarnazioak izaten dira).
2004
‎Joseba eta Rita berari begira ditu. Sorpresak eragindako zoriontasun keinu baten zain daudela, isilik geratu dira une batez. Orduan, mutua ematen duen Luisari gauza bakarra atera zaio ahotik:
‎Felixek tente jarraitzen zuen. Emaztearen besarkada baten zain zegoela ematen zuen. Karmele ohetik jaiki zen eta, ezer esan orduko, armairua ireki eta arropen bila hasi zen.
2005
‎Alabaina, inork ez du hau inoiz jakin behar. Bi ume ditut, eta dibortzio epaiketa baten zain nago. Otoi, Antton!
2008
‎–Erakutsiko dizuet gura baduzue, Normandiako alkate baten zain gaude, baina orain deitu digute berandutu egin zaiela.
‎Nadiarekin gogoratu nintzen. Lau bat urte lehenago, leku horretan bertan adiskide baten zain nengoela, estali zizkidan bere bi eskuekin begiak eta miazkatu zidan belarriaren gingila, nik ulertzen ez nuen hizkuntza batean lizunak ziruditen hitzak errepikatzen zizkidan bitartean. Lau urte generamatzan, beraz, elkarrekin eta orduan bezain misteriotsu, orduan bezain maitagarri izaten jarraitzen zuen.
‎Adiskide baten zain nengoen aireportuko harrera areto nagusian, hegazkinen ordutegiaren panelari begira, norbaitek atzetik eskuekin begiak estali zizkidanean. Emakume ezagunen bat izango zela pentsatu nuen.
2009
‎Beno, ahantz dezadan hori. Orain Joseba deitu pertsona baten zain nago. Baina izen hori gizonezkoena ote da?
‎Trago baten zain egongo zen akaso, tabako beltza eta hizketaldi luzea egunsentira arte. Ez nuen haren desioa betetzeko inongo ahaleginik egin.
‎Ordura arte inoiz ez zitzaien burutik pasa hiritik kanpo bizitzea. Garaziri, babes ofizialeko pisu baten zain zegoenean ere, kezka eragiten zion auzo berri horien periferikotasunak, ezerezaren erdigunean egote bakandu horrek. Eta orain, auskalo nondik nora, herri ezin apartatuago batera joan ala ez erabakitzen ari ziren.
‎–Gaixotuta gero Jainkoarekin tratu bat egin nuen, eta tratuaren partea bete beharra dut, Jainkoak berea bete dezan, eta nola izeba geratu baitzitzaion begira eta begira, beste azalpen baten zain balego bezala, Gabinok gehitu zuen?: Bizikletan ibiltzen hasten naizenean hasiko naiz marrazten, izeba?
‎Anaiaren deklarazioa aditu orduko argitu zitzaion begia Adari, ezusteko ilargi bete batek, bat batean, gau minaren beltzunea bete balio bezala, betartean irri zabala loratzen zitzaiola; ongi erreparatuz, baina, irri bete hura ez zen osoa ez guztiz betea, bai baitzirudien ezen Adari azken istantean piztu zitzaiòn fidakaiztasunak puska txiki bat jan ziola osotasunari; hala, bada, Ada berrespen baten zain zegoen, itxura batean, eta hargatik galdetu zion, ausaz, Domingori:
‎eta bera ere, betaurrekorik gabe, itsu baitzegoen une hartan, gero zorte ikaragarria izan bazuen ere, bere ezusteko erreakzioan Abelardo harrapatu baitzuen, betean harrapatu ere, hura k.o. utziz; bazirudien, beraz, bere ordua iritsia zela, besteen errekonozimendua jasotzekoa, txalo eta zorion, baina ordu hura ere iritsi orduko joan zitzaion, antza, konortea galdu orduko ostu baitzion Abelardok protagonismoa, Damasok handik bizpahiru minutura berreskuratu zuena Abelardo bere onera etortzean: hura, baina, ez zen jada gauza bera, jantzi berria eta adabakiz josia gauza bera ez diren bezala; bizitza osoan horrelako memento baten zain egon, etxeko bigarrena baitzen Damaso, azken batean: hirugarrena eta laugarrena ere bai, sarri askotan, beste anaien atzetik?, eta horratx!
‎hantxe zegoen bera, baina, edo hantxe jarri zuen Kristok, hobeto, ez lagun galduak are gehiago galtzeko, haiek salbatzeko baizik!; hala, bada, borroka latz hartan sartuta zebilen Domingo, bai ala ez, ez ala bai, begiak itxi eta irekitzen zituen, ireki eta itxi, abiada ezin biziagoan?, bihotza ere gero eta taupada azkarragoetan: esan nahi baita larritasunaren eta angustiaren hots desesperatuak zirela haiek, hots ozenago baten zain zeudenak, hotsak hotsetan estal zitezen, eta orduan, zutitu eta esatekoa esan zuen: hau, hori eta hura, eta beste hau, beste hori eta beste hura?
‎fabrikan hamar hilabete egin ondoren ohartu zen hartaz, ordea, bulegoetatik plantara egin eta bertako langileekin nahastu bezain laster: esku leunen etxetik esku zakarren etxera egin zuenean, alegia; Domingok langileei so egiten zien, baina baita langileek Domingori ere, begirada sarkor bezain iheskorretan, esanahi gardeneko begiradak, harridura eta mesfidantzaren keinu eta zeinu zirenak?, froga baten zain baleude bezala; eta, orduan, inguruan zituèn langileei galdetu zien:
‎fabrikan hamar hilabete egin ondoren ohartu zen hartaz, ordea, bulegoetatik plantara egin eta bertako langileekin nahastu bezain laster: esku leunen etxetik esku zakarren etxera egin zuenean, alegia; Domingok langileei so egiten zien, baina baita langileek Domingori ere, begirada sarkor bezain iheskorretan –esanahi gardeneko begiradak, harridura eta mesfidantzaren keinu eta zeinu zirenak–, froga baten zain baleude bezala; eta, orduan, inguruan zituèn langileei galdetu zien:
‎Une hartan, baina, ez zuen, Teofilo Mariak uste bezala, Domingok hitz egin, Damasok baizik; Damaso, izan ere, isilik zihoan, anaien hizkimizkiak entzuten, zetatarren aurkako bataila hartan protagonista bera izan zen arren; berak bazekien, ongi jakin ere, bere balentria kasualitatearen fruitua izan zela maila handi batean, amildegi baten aurrean itsuak bakarrik ematen baitu pauso bat aurrera... eta bera ere, betaurrekorik gabe, itsu baitzegoen une hartan, gero zorte ikaragarria izan bazuen ere, bere ezusteko erreakzioan Abelardo harrapatu baitzuen, betean harrapatu ere, hura k.o. utziz; bazirudien, beraz, bere ordua iritsia zela, besteen errekonozimendua jasotzekoa, txalo eta zorion, baina ordu hura ere iritsi orduko joan zitzaion, antza, konortea galdu orduko ostu baitzion Abelardok protagonismoa, Damasok handik bizpahiru minutura berreskuratu zuena Abelardo bere onera etortzean: hura, baina, ez zen jada gauza bera, jantzi berria eta adabakiz josia gauza bera ez diren bezala; bizitza osoan horrelako memento baten zain egon –etxeko bigarrena baitzen Damaso, azken batean: hirugarrena eta laugarrena ere bai, sarri askotan, beste anaien atzetik–, eta horratx!
‎hantxe zegoen bera, baina, edo hantxe jarri zuen Kristok, hobeto, ez lagun galduak are gehiago galtzeko, haiek salbatzeko baizik!; hala, bada, borroka latz hartan sartuta zebilen Domingo, bai ala ez, ez ala bai –begiak itxi eta irekitzen zituen, ireki eta itxi, abiada ezin biziagoan–, bihotza ere gero eta taupada azkarragoetan: esan nahi baita larritasunaren eta angustiaren hots desesperatuak zirela haiek, hots ozenago baten zain zeudenak, hotsak hotsetan estal zitezen, eta orduan, zutitu eta esatekoa esan zuen: hau, hori eta hura, eta beste hau, beste hori eta beste hura... sei lagun salatu zituen azkenean; haietako batek, ordea, jolas garaian, desafiatu egin zuen borroka batera:
‎Anaiaren deklarazioa aditu orduko argitu zitzaion begia Adari, ezusteko ilargi bete batek, bat batean, gau minaren beltzunea bete balio bezala, betartean irri zabala loratzen zitzaiola; ongi erreparatuz, baina, irri bete hura ez zen osoa ez guztiz betea, bai baitzirudien ezen Adari azken istantean piztu zitzaiòn fidakaiztasunak puska txiki bat jan ziola osotasunari; hala, bada, Ada berrespen baten zain zegoen, itxura batean, eta hargatik galdetu zion, ausaz, Domingori:
‎–Gaixotuta gero Jainkoarekin tratu bat egin nuen, eta tratuaren partea bete beharra dut, Jainkoak berea bete dezan –eta nola izeba geratu baitzitzaion begira eta begira, beste azalpen baten zain balego bezala, Gabinok gehitu zuen–: Bizikletan ibiltzen hasten naizenean hasiko naiz marrazten, izeba...
2010
‎Hemen nago, Damaso, Pagoagaz ahaztuta; lasai, han bizi izandako esperientziaz badut zer esanik eta, ekainaren bukaera hartatik urriaren erdi aldera bitartean maiz egon bainintzen han; oraintxe esanak harrituko zaitu, irailean Elorrietan egon behar nuela esan baitizut lehentxeago, baina jende guztia inoiz iritsi ez zèn mirari ikusgarri baten zain zegoen, ama eta biok ere bai, eta hortik atzerapena, bere garaian zehatzago adieraziko dizut.
‎amak Ama Birjina espero zuen, baina ez zitzaion artean agertu; amak mirari bat espero zuen, baina miraria ez zen artean gauzatu; ama, beraz, esperantzaren eremuan zegoen, baita maila bateko bakardadearen eremuan ere, ondorioz, esperantzak loratzera zein zapuztera jo baitzezakeen, esperantza loratzeko esperantzak esperantza esperantzago egiten bazuen ere, baiezko eremutik hurbilago ezezkotik baino; guztiaz ere, bazegoen arazo bat; amak, izan ere, ni izan ninduen aldamenean, Ama Birjina Pagoagan agertu zenetik, eta nire erabakiak, Elorrietako komentura joatera behartzen ninduenak, are bakarrago utzi behar zuen; amak, egia esan, bakardadeak inguratua sentitu behar zuen, haren begi lausoak lausoagoak ere egin ziren une batez, bi malko biribildu zitzaizkion arte?, eta orduan, amaz errukituta, esan nion: . Mirari baten zain gaude, eta miraria gertatu arte ez zaitut bakarrik utziko?;. Ezta pentsatu ere?!, ihardetsi zidan kementsu;. Zergatik ez?
‎–Pum!? baten zain zegoen Amaia, baina horren ordez, klik, xume bat baino ez zen entzun.
‎Yvesen keinu baten zain zegoen. Kosta egiten zitzaion ulertzea zergatik ez ote zen Dubois jauna Liliz eta katakumeez galdetzera hurbiltzen.
‎Luia Omarren begirada baten zain egoteaz nekatu zen eta itsasbazterra urruti uztea beste pentsamendurik ez zuen buruan bainatzera joan zenean. Ura hotzegi sentitzerakoan, bilatzen zuen lekura iritsi zela sentitu zuen.
‎Hemen nago, Damaso, Pagoagaz ahaztuta; lasai, han bizi izandako esperientziaz badut zer esanik eta, ekainaren bukaera hartatik urriaren erdi aldera bitartean maiz egon bainintzen han; oraintxe esanak harrituko zaitu, irailean Elorrietan egon behar nuela esan baitizut lehentxeago, baina jende guztia inoiz iritsi ez zèn mirari ikusgarri baten zain zegoen, ama eta biok ere bai, eta hortik atzerapena, bere garaian zehatzago adieraziko dizut.
‎amak Ama Birjina espero zuen, baina ez zitzaion artean agertu; amak mirari bat espero zuen, baina miraria ez zen artean gauzatu; ama, beraz, esperantzaren eremuan zegoen, baita maila bateko bakardadearen eremuan ere, ondorioz, esperantzak loratzera zein zapuztera jo baitzezakeen, esperantza loratzeko esperantzak esperantza esperantzago egiten bazuen ere, baiezko eremutik hurbilago ezezkotik baino; guztiaz ere, bazegoen arazo bat; amak, izan ere, ni izan ninduen aldamenean, Ama Birjina Pagoagan agertu zenetik, eta nire erabakiak, Elorrietako komentura joatera behartzen ninduenak, are bakarrago utzi behar zuen; amak, egia esan, bakardadeak inguratua sentitu behar zuen —haren begi lausoak lausoagoak ere egin ziren une batez, bi malko biribildu zitzaizkion arte—, eta orduan, amaz errukituta, esan nion: " Mirari baten zain gaude, eta miraria gertatu arte ez zaitut bakarrik utziko";" Ezta pentsatu ere...!" ihardetsi zidan kementsu;" Zergatik ez. Aita nagusiari telefonoz deitu, eta baimena eska diezaioket..." esan nion; amak ez zuen ezetzik esan; aitzitik, berak deitu eta berak eskatuko ziola esan zidan, bere arrazoia emanda:
2011
‎Erosketak egitera ateratzen nintzenean ere, ogia edo arraina erostera adibidez, presaka itzuli behar izaten nuen. . Banoa?, esaten nien bidean aurkitzen nituen ezagunei,, telefono dei baten zain nago eta?. Telefono dei baten zain bizi zen gizaki horrekin bizitzen ohitu egin nintzen denborarekin eta batzuetan barregarria ere iruditzen zitzaidan?, jarraitu nuen, eta hondamendi intimo baten lekukotasuna ematen edo jendaurrean biluzten ari den pertsona bati bezala begiratzen zidatela ohartu nintzen, nire gizentasunei erreparatuz, mehartasunak begiz joz edo edertasun urria deitoratuz, baina erruki puntu batekin, begirunez.
‎Eta denak ekologisten oihu baten zain daudela, bat batean, pun!?, eztanda moduko bat entzun da, eta ertzain guztiak abiatu dira korrika bizian, arbolen edo sasien atzean babestera.
2012
‎–Gure etxe ondoko ezkaratz batean eserita gogoratzen dut, erantzun zuen Maiderrek, kleenex batez eskuak garbituz?. Lagun baten zain egoten zen, kiroletako poltsa altzoan zuela.
‎Harritzekoa al da herriaren iritzian izugarrikeria ezagun batek izugarrikeria ezezagun batean eragina izatea? Iritzi hori norabide baten zain zegoen, eta hara zeinen egoki eskaini duen norabide hori doilorkeria ezagunak! Marie ere ibaian aurkitu zuten; eta ibai horretan bertan gertatu zen aurreko erasoa.
‎Besokoz, bitxiz, idunekoz janzten zen. Hark etorri behar zuenean, kristal urdinezko bere bi ontzi handiak larrosaz betetzen zituen, eta bere gela eta bere burua printze baten zain dagoen gortesana baten gisa prestatzen zituen. Neskamea etengabe arropa zuria garbitzen aritu beharrean izaten zen; eta, egun osoan, Felicite ez zen sukaldetik mugitzen, eta bertan Justin txikia, askotan lagun egiten baitzion, hari lanean begira egoten zen.
‎Bere arimaren zokoan, halere, gertakizunen baten zain zegoen. Galdutako marinelek bezala, bere bizitzako bakardadean barrena begi etsituak paseatzen zituen, urrunean laino artean bela zuriren baten bila.
‎Izaki harrigarria! Aurpegian ez zitzaion erokeriaren inolako zantzurik igartzen; aitzitik, bizitasun zorrotzez josten zizkidan begiak; eta begi haiek, itxuraz, halako indar magnetiko batez hornituta zeuden, eta bazirudien galdera baten zain zeudela beti. Baina berbetan hasten nintzaion bakoitzean, korrika alde egiten zuen, maltzurki irribarre eginez.
‎Aurrez aurre eseri zitzaidan, lasai eta isilik, begiak nigan finko jarrita, eta, ez dakit zergatik, begirada hura ezinago samurra iruditu zitzaidan; eta gogora ekarri zidan aspaldiko urteetan nire bizitza hain agintekeria latzez gobernatu zuten beste begiratu haietariko bat. Bazirudien galderaren baten zain zegoela, baina ni isilik nengoen, nahasmendu ezin azalduzko batek hartuta. Aurpegiaren zurbiltasun hitsak nabarmenki salatzen zuen barnea inarrosten zion ezinegona; eskua nora ezean mugitzen zuen mahai gainean, galdu gordean, eta leunki dardarka ari zitzaiola antzeman nion; tarteka, zabal zabal puzten zuen bularra, eta tarteka, aldiz, arnasari eusten ziola ematen zuen.
2013
‎Olga, Tania, Maria eta Anastasia. Urteetan oinordeko baten, mutil baten zain egon ziren, eta beti neskak jaiotzen zitzaizkien. Eta halako batean, guztien pozerako, mutil bat etorri zen:
‎Eta, trapezioko artista batek lez, arnasa hartu zuen, berben hari hartan minutu erdia ibili ostean, tupust egin barik! Dionixiok arnasa hartu zuen, bai, baina estu eta larri zegoen artean ere, bere etorkizuna alda zezakeèn baiezko baten zain baitzegoen. Eta begiratu zion segundo batean Pankraxiri, eta erantzunik ez; eta begiratu zion beste segundo batean, eta don Zeledonioren alaba berdin; eta, hurrengo segundoan, okerrera egin zuen egoerak, Pankraxik, begiak Dionixioren begietan iltzaturik zituenak?
‎Igogailuan jaisten ari ginen bitartean esplikatu nion ordu horretan kazetari baten zain nengoela eta ez nuela pentsatu inondik ere bere adiskide baten lekua hartzen ari nintzaionik. Ordaintzeko prest nengoela ere esan nion pare bat aldiz.
‎Eta, trapezioko artista batek lez, arnasa hartu zuen, berben hari hartan minutu erdia ibili ostean, tupust egin barik! Dionixiok arnasa hartu zuen, bai, baina estu eta larri zegoen artean ere, bere etorkizuna alda zezakeèn baiezko baten zain baitzegoen... Eta begiratu zion segundo batean Pankraxiri, eta erantzunik ez; eta begiratu zion beste segundo batean, eta don Zeledonioren alaba berdin; eta, hurrengo segundoan, okerrera egin zuen egoerak, Pankraxik –begiak Dionixioren begietan iltzaturik zituenak– desbideratu ez zuen, bada, harengandik begirada!; eta Dionixio –ezezko baten atarian ote zegoen mutila? –, nora ezean; eta orduan, ate hots bat entzun zen, eta Pankraxik irribarre egin eta esan zuen:
2014
‎Hasi dira iristen mezuak, bat, bi, hiru, laugarrena da Aitzolena, apustu egingo luke amari bidali dion berbera dela, moztu eta itsatsi, hitz solte batzuk aldatuz,. Kaixo aita!? edo. Epa xaharra!?, edo are bioi bidali diela mezu berbera, baina oraingoz ez du ireki, Joseba beste mezu baten zain dago, bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzi. Baina ez.
‎–Ez, ba, esan zuen Keyk destainaz?, lagun baten zain gaudek, besterik ez.
‎Adostasun keinu baten zain balego bezala begiratu zion, baina ez begiradarik ez soinurik jaso ez zuenez, jarraitu egin zuen:
‎Eta enpresaren inguruko norbaitek zerbait sumatu eta anaia salatu badu poliziaren aurrean? Eta nire hanka sartze baten zain badaude. Eta, eta, eta?
‎Galdetzen amaitu du medikuak, gaixoaren erantzunak entzun ahala paper batean jaso ditu, eta orain ordenagailuan ari da zer edo zer idazten, Rafa, isilik, erantzun baten zain dagoen bitartean, jainko baten, orakulu baten, juje apelaezin baten epaiaren zain balego bezala; gaitzaren aurrean leku gutxi du matxinadak.
‎–Esaiok hi oraindik neska on baten zain hagoela.
2015
‎68 Batzuetan mirari baten zain egoten naiz, ohikoena gerta dadin.
‎eta ba! eta marmarka, brisa baten zain egon ezinik. Eta eurek bare jarraitzea espero zuten.
‎Mek ere irribarre egin du berriz, bitarte hartan Xren keinu baten zain egon izan balitz bezala. Keinu xumea da oraindik berea, baina oroitu ahala aspaldi bizitako umorea berreskuratzen duen agurea dirudi.
‎Gainerakoek, zuzendaritza iraunkorra osatu eta gero, Baionara jo genuen, eta, besteak beste, bi eginkizun nagusi hartu genituen geure gain: Burgosko Prozesuaren inguruan sortzen ziren gertaera eta borroken gainean egotea, eta erabaki baten zain zeuden arazo politikoak bideratzea.
‎eta lapurreta baten zain egoten gara,
2016
‎Neskak esan zidan Madame R****, aidanez, gutun bat eraman behar zion arrotz baten zain zegoela, eta arrotza ikusteko ezinegonak hartua zegoela; horrenbestez, neskari galdegin nion nire konplimenduak ager ziezazkion Madame R**** ri, eta esan ziurrenera bisita egingo niola biharamun goizean.
‎Nire aurreko eserlekua, plater, edontzi eta mahai tresnaz beterik, zazpigarren gonbidatu baten zain zegoela zirudien. Perotti arroz zopa ontziarekin bueltaka zebilen bitartean, ahapeka galdetu nion Ermanno irakasle jaunari norentzat gordea zegoen bere ezkerreko aulkia.
‎Harritu egin nintzela esan nuke, agian, baina ez zen egia. Nire barrenean, halako topaketa baten zain zegoen nire izatearen parte bat, batez ere liburutegian estrategikoki jarritako azal faltsuko liburuak irakurri eta gero. Esaldi transzendenteren bat jaurtitzeko une egokia izango zen, seguruenera, baina hutsalkeria hau atera zitzaidan:
‎Jakina, ez zuen ezer oroitzen. Neska ilegorriaren istorio guztia azaldu zion segidan, nola ezagutu zuen eta nola zitatu ziren egun batean operara joateko, baina haren mail baten zain zegoela aspalditxotik eta ez zitzaiola inoiz iristen.
2017
‎Ez zuen zailtasunik izan Kurtzen etxaldea aurkitzen eta txirrina jo zuenean Kurtzek berak zabaldu zion atea berehala, bisitari baten zain bailegoen.
‎–Pakete baten zain nago –Oskarrek atzera egin zuen. Behin segurtatuta polizia ez zela galdezka joan, elkarrizketa amaitzeko garaia zen.
‎Agian aurreiritzi haiek ez ziren berriak, bururatu zitzaion Asiaini. Denbora bezain zaharrak ziren, eta txinparta baten zain zeuden suteak pizteko.
‎Horregatik sinetsi zidatela, alegia, hogeita bi urtez kontatutako gezur txikiak lotsatu egin zituelako. Seguru gizajo horiek oraindik Yulen telefono dei baten zain daudela.
2018
‎Nire galderak haserrearaztea espero nuen, baina ez zen hala izan; areago, bazirudien halako aukera baten zain egona zela aspaldian gaia hizpidera ekartzeko. Izan ere, lasaitu antzean erantzun zidan:
‎engainua, bekatua, infernua eta femenino eternala iragartzen dituzten metaforak. Bai Sartrek eta bai Beauvoirrek askotan irudikatzen dute «gorputza» faktualtasun mutu bat balitz bezala, esanahiren baten zain dagoena. Kontzientzia transzendente batek baino ezin dio eman esanahia, eta kontzientzia hori, Descartesen ildotik, guztiz immateriala da.
‎Baretu denean, nire bisitaren zergatiaz galdetu dit. Hiru urtez erantzun baten zain egon den proiektua laburtu diot: emakume gerrillariei buruzko liburu bat prestatzea.
‎–desesperatu zen gehiago Alotz?. Hain zuzen, guardia egoki baten zain gaude hasteko.
‎Baina ostegun buruzuri bat besterik ez zen, arratsaldeko lau eta erdiak pasatxo, eta haiek, bertatik bertara ikusten ez bagenituen ere, zehatz mehatz planifikatutako zerbait gertatu balu bezala jokatzen zuten. Beste Land Rover baten zain egon zitezkeela otu zitzaidan, hirugarren horri gurpila zulatuko zitzaiola eta beharbada kurbatik haraxeago zegoela, guretzat ezkutuan baina haientzat agerian. Binaka baino errazago, hirunaka edota launaka pasatzen ikusi izan nituelako beti errepidean.
2019
‎Eta erantzun baten zain zaudela, bururatu zaizu zentzugabekoa dela pentsatzea ezin zarela emakume horren azalean sartu, Jasonek esan zizun bezala. Idazlea zara eta edonoren azalean sartzeko gai zara.
‎bestela itota hilko haiz, bihotzekoak jota; hori duk inportanteena: idazle gisa dituan ametsen eta haien materializazioaren artean halako oreka bat lortzen baduk, bidea erdia izango duk; beste guztia (sari baten edo kritika on baten zain egotea), bigarren mailakoa duk. Lehen aipatu diat Cien años de soledad.
‎Baina Raimundo Silvak poltsa lepotik kendu zion, poliki, biluztuko balu bezala, premeditaziorik gabeko keinua izan zen, senak zientziak ahaztuta daukanari laguntzen dion aukera horietako bat izan zen, Atzo, joatekoan, hika egin zenidan, esan zuen gizonak, Aztura kontua duk, oraindik ez nauk ohitu, erantzun zuen Maria Sarak, Bulegora joatea nahi al duzu, Ez, hemen ongi gaudek, baina hik ez daukak esertzeko tokirik, Aulki baten bila noa. Itzuli zenean, Maria Sara eskuizkribuaren azken orria irakurtzen ari zen, Gutxi aurreratu duk, esan zuen, Zergatik ote, galdetu zuen Raimundo Silvak, Bai, zergatik ote, erantzun zuen emakumeak, irribarrerik gabe oraingoan, eta erantzun baten zain dagoenaren antzera begiratzen ziola, Begira ezazu ohea, Zer du oheak, eta beste tonu bat erabiliz, Ni nauk hika ari den bakarra, Agian neu naiz ohitzeko zailtasun handienak dituena, baina berriz esango dut Begiratu ohea, Eta nik berriz erantzungo diat Zer gertatzen zaio oheari, Diferentziarik nabaritzen al dun atzotik gaurra, Ohe bera duk, Jakina, baina nik nahi dinat hik esatea ireki edo er... Maria Sarak orria mahai gainean pausatu zuen, gizonarengana hurbildu eta besarkatu egin zuen, Ez duk sekula hire gustukoa naizela esan, Esango dinat, Baina ez honela, Hitzak erabiliko ditinat, Eta neuk hitzok entzun nahi ditiat, bazekiat horietako asko ahaztuko ditudala, esan hituen unea, tokia, ordua, baina ahaztu ezin izango dudana hau duk, hau eta arrosa ukitu huen unea.
‎Erregeak batzuei zein besteei entzun die, batzuei eta besteei ematen die arrazoi apur bat, baita kendu ere, zeren, egia izanik ere ez zaiola bere duintasunaren mailakoa iruditzen fruitua arbolatik noiz jausiko zain gelditzea, ez baitu uste, ezta ere, astazakilen moduan egindako erasoak ezertarako balioko duenik, ez eta ateak botatzeko erresuma osoko ahari guztiak talka egitera ekarririk ere. ...a hau esanez bukatu zuen bere azalpena, Abantaila handiak lortuko ditu Portugalek imitatzen baditu, kasu honetan bezala beste hainbatetan ere, Europan egiten ari diren gauzarik modernoenak, agian hasieran teknologia berriak zuen buruetan sartzeko zailtasunak eduki baditzakezue ere, nik, nire aldetik, nahikoa dakit dorre horien eraikuntzari buruz bertakoei erakusteko, Berorren Gorentasunaren agindu baten zain nago, neure aldetik fio naiz ezen sariak banatzen diren egunean, nire ekarpenaren garrantzi berezia ez dela ahaztuko, eta garbi gera bedi nire ekarpen hau Portugalek bere historiaren ordu erabakigarri honetan eduki ahal zituen laguntzen barruan, hutsegiteak hutsegite, sartzen dudala.
‎–Horrelako aukera baten zain egon nauk aspaldidanik, adiskide. Biok elkar hartuta egin behar diagu lana, xehetasun guztiak ongi lotuz gero, mendekua?
‎Evak Xabierren eskua estutu eta gidariaren azalpenen baten zain egon da puska batez. Bigarren tiro hotsarekin bat, ahots xume batez jaulki du galdera.
‎Cuevasek, jakin minez eta egiazko irrikatan, lurrunak lausotutako leihotik kanpora begiratzen du; urduri antzean mugitzen du burua batera eta bestera, opari baten zain dagoen umea bailitzan. Kapitaina deiadarka ari da hor, kanpoan.
2020
‎Umeak begiak itxi zituela baieztatu eta kanporantz ibiltzen hasi nintzen. Aukera baten zain nengoen. Garbi izan dut beti gu eskutik helduta zeruari begira mantrak kantatzen arituko bagina ere, beste batzuk lubakiak sakontzen eta alanbrezko hesiak hedatzen zebiltzala.
‎Kontrola ezartzen ari zirela ematen zuen, gugandik beheraxeago, hain zuzen bigarren mailako bidezidor batean. Baina ez zen zehazki hala, auto baten zain zeuden, gerora konturatu ginenez. Begira gelditu ginen, enborren atzean kamuflatuta.
‎Handik aurrera, gurekin hamaiketakoa egitera etortzen zen guztietan, Bearen morroskoak ea lagunari esana nion galdetzen zidan. Eta nik aukera on baten zain nengoela erantzuten nion beti, haren aldean nintzena baino are txikiagoa sentiarazten ninduten begirada zurrun goitik beherako haien pean zanpaturik. Eta egia zen.
‎Esaldi eta esaldi artean etenak egiten zituen, nire" lasai, ulertzekoa da" baten zain balego bezala. Isilik jarraitzen nuen, ordea, eta hura ere isildu egin zen.
2021
‎Jende xehearen arazo arruntak dituzte orain, pasa ostean zutik eta esna mantentzea besteak beste. Garagardo baten zain zeudenek albo batera egin dute txosnako barrara gerturatu denean. Peru hurbildu zaio zer nahi duen galdezka.
‎Mahukak sartzeko besoak luzatzen ditut. Besarkada baten zain nagoela ematen du. Amak besoetan har nazan eskatzen.
‎ikusten ote zuten? Itzalak ikasleen artean birsorturik, bekoz beko begiratu zioten oinazea zeriela, beregandiko erantzun baten zain baleude bezala. Ez zitzaizkion mintzatzen, ordea; guardia zibil xehatua, emakume gazte herrena, emakume gurpil aulkiduna, gizon tirokatua, odola zerion gizona mutu zeuden.
‎Eta ez, ordea: ama izatera noa, bakarrik, in vitro bidez, emaile ezezagun baten haziarekin, nire neska lagunak ez zuelako nahi eta ezin dudalako askoz gehiago itxaron, biologiak mugara naramalako eta nazkatuta nagoelako iristen ez den momentu eta egoera eta bikotekide baten zain egoteaz.
‎Zein gauza absurdoa den gatazka baten zain egotea eta ez jakitea hura nola eragotzi. Sendotasuna nahi nuke izan unea iristen denerako.
‎Jadanik gutiziaz distira egiten zioten begiek; Marcelek maitasuna, aberastasuna, ospea gutxiesten bazituen, esperantza bakarra besteak baino ondasun preziatuago baten zain zegoela pentsatzea zen; eta bere zatia gura zuen neskak.
2022
‎–Neska –esan nuen, erantzun baten zain zegoela ikusita.
‎Begiak kliskatu zituen bi hiru aldiz, gizon hura paretik desagertuko zitzaiolakoan. Baina ez, benetako erantzun baten zain zegoen Kai, tinko, ilusionatuta. Delphiko gela gorri batean enamoratu zela esan zioneko aurpegi bera zela konturatu zen Paula, eta muturreko bat eman nahi izan zion.
‎–Whatsapp baten zain nago, baina ia seguru.
‎Baina, antza denez, ez du itxaropena galtzen. Elkartzen direnetan formak gordetzen dituen arren, eta sekula ezer aipatu ez badio ere, Aitorrek sobera daki Jon Anderrek Elena begitan hartuta daukala eta seinale baten zain dagoela aspalditik, adiskidea noiz berreskuratuko. Adibidez, urtarrileko manifestaziora bakarrik etorriko den lehen aldiarena.
‎Nire geltokia ikusi dut urrunetik gerturatzen. Alboko emakumearen keinuren baten zain egon naiz, baina ez du mugitzeko asmorik erakutsi, eta pasatzen uzteko baimena eskatu behar izan diot:
2023
‎Dendako eszena film eskandinaviar baten moteltasunarekin garatzen zen bitartean, kantoiaren ingurumarian betiere, ustezko bizkartzainak geldirik jarraitzen zuen. Hotzak hilik, bi bezero haietako baten zain zegoen inondik ere. Eta nire ohiko jarrera detektibeskoa, kasik zinegetikoa piztu zuelako edo, nik ere kanpoaldean zain jarraitzea erabaki nuen.
‎Ni ez nintzen ausartu Soseguneko ohean atera genuena inprimatzen, eta ad usum privatum atxiki nuen. Fotokopisteriatik irten ondotik, lehenago telefonoan solaskide izan zuenaren dei edo mezuren baten zain balego bezala, Petra behin baino gehiagotan ibili zen sakelakoa kontsultatzen; apur bat uler nezakeen arren, jendetasun gutxi erakutsiz, dena esan behar bada.
‎Bakarrik dakit nigandik atera behar nuela barruan nuen sugarra, eta horretarako erabaki nuen xerratan moztea eta batari eta besteari ematea, trukean ezer espero gabe. Baina, ezkutuan, pertsona horren seinale baten zain egon naiz. Beti utzi dut berarentzako leku bat.
‎Beste gutun batean, bi hilabete geroagoko datarekin, azken gutunei ez erantzuteagatik desenkusatzen da Mirari. " Etxeko andrea beste ume baten zain dago, eta lan asko daukat bi txikiekin. Ez daukat idazteko astirik ere...".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia