Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 16

2000
‎Hala ere, bereizgarri bat zuen: erdi erdian, esku bildu baten tamainako zulo biribil bat zabaltzen zitzaion. Eta zuloak, alde batetik begiraturik, zirkulu perfektua osatzen zuen, nola esango nuke, laranja batenaren antzekoa; baina beste alderditik buztina kanporantza zabaltzen zen, zati ttikitan, zerbaitek buztin puska zeharkatu, eta, irtetean, materiala kanpo aldera lehertu izan balu bezala.
2002
‎Josu R k hotzikara moduko dardarizo bat sentitu zuen. Barandaren paretik pasatu arterainokoan, dardarizoak areagotu egin ziren haren barnean, trapu zuriak jadanik maindire baten tamaina hartua zuen, eta hizki solteek, elkarren segidan kokaturik, hiru hitz osatuak zituzten, bata bestearen gainean: " Zarra, biba zu".
2006
‎Logela honetara aurrenekoz sartu ginenean, manyatta eder baten tamaina zuela atera zitzaizun. Zuri berez ateratzen zitzaizkizun Afrikari buruzko erreferentzia haiek guztiak.
2007
‎Atsegin zuen koadro hori. Horren kopia bat eskatu zion Gigiri, eta honek ia ia poster baten tamainako erreproduzio bat oparitu zion. Salako paretan jarri zuen, parkera jotzen zuen leihoaren ondoan.
2009
‎Batek, ez dakit ezkerrekoa ala eskuinekoa, zulotxo bat zeukan erdian egina: baba ttiki baten tamainakoa. Zertarako ote zen jakin behar, bada.
2010
‎Paketea zabaldu zuenean, Nicolasek egindako irudi bat aurkitu zuen barruan. Irudia txikia zen, folio baten tamainakoa, markorik gabea. Eguzki baten irudia ematen zuen, lau zati egina.
2011
‎Ada ohe gainean eserita dago; Anne, belauniko, bentosak jartzen ari zaio; Adaren bizkar biluzia ikusten da, eta mugimenduren bat egiten duen bakoitzean eta argitasunak ematen dionean, saihets hezur guztiak nabarmentzen zaizkio larruazalaren azpian; buruak, atzetik ikusita, bere ilaje labur eta nahasiarekin, mutiko batena ematen du; astiro astiro itzuli da; zargaldua dauka aurpegia, eskumutur baten tamainakoa, sudurra mehea, hortzak agerian, zaldi akabatuarenak bezala. Annek izuturik begiratu dio.
2012
‎Lanbro fin eta gris honetan, badirudi airean flotatzen daudela notarioaren plaka eta zapatariaren iragarki ezaugarria: enbor horixka batean landuriko eskalapoia, sehaska baten tamainakoa. Parean Hôtel des Voyageurs dago.
2018
‎Gaur hartu duenak paisaia begiztatzeko aukera paregabea eskaintzen dio, basoaren aldera ematen duten leihate zabalak baitauzka aurrez aurre, iduri lizar baten gainetik ari dela lanean, txoria bailitzan. Txori batek kristaletik bertan geratzen den adar batera salto egiten du, txantxangorri baten tamainakoa da, zuri beltza, badoa berriz, jolasean, ihesean, janari bila... txoria txori.
‎Eskua poltsikoan sartu du Brunok, eta dilista baten tamaina eta itxurako zerbait erakusten dio hatz puntan:
2019
‎Adineko gizon baten etxeko egongelan nago. Bera ez dut oraindik ondo ezagutzen, baina berehala ezagutu ditut haren txakurrak, Tootsie eta Bam Bam; bat poney baten tamainakoa da, bestea nire katua baino txikiagoa. Zorionez, biak konkistatu ahal izan ditut, eta orain lotan daude.
‎Lokalak oso bestelako itxura zuen, bezero eta emakumez gainezka. Hartz baten tamainako atezaina atzean utzi eta barrara zuzendu zen.
‎Pentsa hor barruan zenbateko zurrunbilo eta tripakominak sortuko zaizkion hodeitzar horri: ur ttanttantto ttikiak, beroak bultzata gora, izoztu bidean, behera berriro barru umel horretan, gero eta handitzenago, dilistaren pareko aurrena, bababeltx baten antzean gero, garbantzu baten posturan, hurraren pare segido, intxaur baten neurriko, gero eta handiago, pilota baten tamainan hurrena... eta kontuz!
2020
‎Jareren sofaren parean, telebista pantailatik eskuinera, teilatu inklinatuaren eta zerura irekitzen den leihoaren ondoan, kuartzozko bola bat zegoen kate fin batetik zintzilik, puxtarri ertain baten tamainakoa. Jarek gomendatzen zion Sarari lokartu aurretik kuartzoari begiratzeko, kuartzoa" lagungarria" zelakoan.
2021
‎Zerbitzari bat da, finean, eta, bi metroko errore tartea gorabehera, gailuaren kokapena erakusten digu, denbora errealean. Ekipoa, bestalde, bateria pila baten tamainako gailu txiki batek osatzen du, eta Ignaziok hura beti aldean eramaten zuen; praketako poltsikoan, normalean. gps baliza moduko bat da, operazio berezietan zuek erabiltzen dituzuenen antzekoa, baina oso oso txikia. Hortaz, nahiz eta mugikorra galdu, edo bota, edo telefonoa duen pertsona bahituz gero ere, lokalizatzeko moduan egongo da beti, dena delako pertsona biluztu ez badute, bederen.
2022
‎Egin genuen su ttikiak sukaldean maneatzeko ere ez zuen balio. Lasto zama baten tamainako su handia egin genuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia