Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2000
‎Kortesi erregelei eta bertzelako ordenantzei —zeinek gizon emaztekion harremanak arautu izan ohi dituzten— izugarrizko inportantzia emaiten zien, zeren, bataz, ume umetarik hala irakatsi baitzioten Ezpeldoiko jaun Christian Etxehandik eta haren emazte Graziana Larresorok, zeinak baitziren haren gurasoak, eta zeren, berriz bertzea, sinetsirik baitzegoen, gurasoek irakatsiaren arabera, ezen haiek gabe ordena gal zitekeela eta anabasa sort, eta anabasatik basakeria eta bidegabekeria baizik ez zitezkeela iguriki. Eta hargatik nahi izaiten zuen gauza bakoitza bere lekuan, nola atea bere erroan, ongi jarria eta pausatua, guztiak ere mosaiko baten piezak balira bezala. Eta, ohitura edo arau haietan zimendaturik, berak bere jokoa jokatzen zuen, eta entseiatzen zen, halatan, bere lekuan egoiterat:
2001
‎Goiko tolesturan zulo batzuk egiten dira, abeilanatzaile batekin eta mailu batekin. Zuloak muntatzeko, horietako baten pieza arra lehenengo zuloaren atzeko aldean heldu behar da eta pieza emea aurreko aldean. Jarraian, ojetearen bi elementuak batzen dira, oihala erdian gera dadin.
‎Nik arrazoi batzuk uler ditzaket, besterik ez. Puzzle handi baten piezak gara, eta Ministro xume batek dozena erdi pieza baizik ez ditu ikusten ahal. Nire logikak men egiten dio Gurpil Handiaren logikari, baina biak –nire logika eta Gurpil Handiarena, alegia–, ez dira bat eta bera.
2003
‎Zientzialariaren lilura ez datza bere arrakastak zer agertaraz dezakeen itxarotean, baizik eta arrakastaren bat lortzeko zailtasunean. Ikerkuntza normalduak, esplorazio baten itxura baino, txinatar kubo baten piezak ahokatzen ahalegintzearen antza du, haren amaierako ingerada hasiera hasieratik ezagutzen baita.
2005
‎Metafora gisa, Lewis-ek hau dio Zuzendaritza Proiektuari buruz: «Zuzendaritzaren kudeaketa proiektuak makina baten piezen artikulazio eta koordinazio gisa funtzionatzen du. Pieza batek huts eginez gero, makinak ez duera egokian funtzionatzen» (Alvarez-i jasotako aipua, 1996: 36).
2006
‎Haren aburuz, banakako geneei buruzko informazioa hauxe da: «puzzle baten piezak nola eduki; erabilgarria da, baina elkarren artean nola erlazionatzen diren jakin behar dugu». Arreta-gunea gene indibidualetatik sistema osora aldatuta, terapia lanketa berriak agertzen dira.
2007
‎Estatuak eman digun guztia kontraesanak eta konkistak dira, eta, agian okerren okerrena, deshumanizazioa. («Zein plazer ukan liteke makina baten pieza itsu bat izatean?»). Nimrod beldurgarriren batek dena konkista zezala saiheste aldera, Jainkoak mundua mendiekin eta ozeanoekin zatikatu zuen.
‎Korrosiboak (autoetarako bateriak). Erregaia eduki duten motor baten piezak.
‎Lehengaia eta gehigarriak Urdaiazpikoari gehitzen zaizkion gehigarriek ekintza deshidratatzailea, antioxidatzailea, kontserbatzailea edo disolbagarria dute. Urdaiazpiko ondua egiteko, animalia heldu baten pieza behar da. Haragiaren pHak 6 inguruko balioa izan behar du industriara iristeko, eta horrek haragi gela eratzea eta nahi den produktuaren testura lortzea bermatzen du.
2008
‎Ermitan errosarioa edo kurutzetakoak izan genduzan baten, Garizuman edo, Milloiko zelaitik ermitara bideko sasi arte baten burdinazko traste astun bat aurkitu neban. Kamioiren baten piezaren bat edo izango zala uste neban. Pinu koskor baten itxura eukan; han jardun neban harri bategaz golpeka, ertz baten eukan gako bat askatu guran.
2009
‎Entrenamendu kontua da. Gogoan dut 90eko hamarkadan Bernhard Gunter izeneko soinu artista baten pieza bat entzun nuela. Gunterren musika ikaragarri isila da.
2010
‎Serranoa oso zaporetsua izan daiteke, baina dastatzeak ez du zertan ezkur urdaiazpikoaren antzekoa izan, zapore eta testura jakin batzuk izan behar baititu. Ondua edo iberikoa, urdaiazpiko ondua egiteko animalia heldu baten pieza behar da. Haragiaren pHak 6 inguruko balioa izan behar du industriara iristeko, eta horrek haragi gela eratzea eta nahi den produktuaren testura lortzea bermatzen du.
‎guhaurrek intentzio noblez, fede hoberenean sortu edo erdietsi ditugun erakundeak (borroka luzez edo berdin potretik gabe zentrotik eroriak) substituzio horren hedeak ez ote direnez. Jendeak ez ditut izendatu nahi, ez ahoan bizarra dudalako, baina ez baitut uste hauek aldatuz hura kanbiatuko denik, mekanika baten piezak dira. Fauxto ez zen norbait, baina hortaz arduratu garen guzien alegoria.
2011
‎Hala ere, ni liburuen irakurle ona ez naiz izan, oso desordenatua naizelako nire bizimoduan. Iluntzeko zortzietan afaldu eta, bederatzietatik hamarretara, batean Bidanian egongo naiz diapositibak ematen, bestean txatarrero batenean autobus baten pieza bat desmon­tatzen edo Iruñean lagun bat bisitatzen.
‎–Xake erraldoi baten piezak baino ez gara, kardinala izerdi batean zegoen, gorputza dardarka?, gatibu berriak erditzeko makinak. Baina hurbil dago askatasunaren eguna.
‎Astelehenetan “Aquí Mario Kempes! ” identifikatzen zen teknikari baten deia hartzen nuen, River Plate ren porrokatua, Espainiako ligako futbolari argentinar guztien berri galdetzen zidana. Prentsa erraldoi baten piezak moldeatu behar genituen, misilak egiteko zirela esaten zuen jendeak. Mario Kempesek “La Gorda” esaten zion funditzen ari ginen puskatzar hari, “ ¿ Qué hubo de la Gorda? ” nire ingelesa gaztelania gozoan mespretxatuz.
2013
‎“euskara erabiltzeko joera landu behar dugu, transmititu egin behar dugu”. Bertara gerturatutako guztien aurpegietan ilusioa islatzen zen, Oskarrek esandakoa betetzeko gogoa, bakoitzak ahal duen neurrian baina guztion artean hori lortzeko gai garela sentitu nuen, guztiok puzzle baten pieza txiki baina garrantzitsuak bagina bezala.
‎Esan balidate Bob Earleren Chevroletean ez eta Discoveryn nindoala espazio urrunean barrena, eta denbora ere beste bat zela, ez etorkizunekoa, oso aspaldikoa baizik, pterodaktiloak hegan zebiltzan garai mortu hartakoa, amore eman izango nuen. Istant batez, trapezio haiei begira, batzuk urrun gugandik eta beste batzuk urrunago, hain urrun non azkenekoek maketa baten piezak ziruditen, munduaren indiferentziaz jabetu nintzen zehaztasun ikaragarriz. Gorputzarekin jabetu ere, negargura moduko bat sentituz, ulertuz hura guztia —trapezioak, mendiak— beste nonbait zegoela.
2014
‎4.8 irudia. Desugertzaile orokorra.ARIKETAK1 Desuger ezazu taile­rreko ibilgailu baten pieza kaltetu bat, eta izenda ezazu auke­ra­tutako teknika.? 4.10 irudia.
‎Antzerki ariketa da: dantzatzen da ez beretzat baina makina baten pieza bagina bezala, jakinez ezkata garela eta eman behar dugula irudi globala ahalik eta hoberena. Batasun handia erdiesten du eta burua betetzen, ez dira ikusten bolantak ama eskertzen eta argazkilariari agur egiten.
2015
‎Guraso horiek, babesteko asmoz, ez dute beren txikiek amore ematen eta akatsetatik ikasten uzten. Ekintza hutsalak, hala nola puzzle baten pieza jartzea edo etxeko lanekin gehiegi laguntzea, ondorio kaltegarriak ditu. Baina, haiek ez daudenean, haurra ez da bere kabuz jarduteko gai.
‎Bere figura gabe nekez ulertu liteke zer gertatu zen 2000tik 2012ra bitartean. Nafarroako botere faktikoek eta lurraldearekin zerikusi gutxi zuten pertsonaia ilunek zuzendutako operazio baten pieza erabakigarria izan zen Enrique Goñi. Manuel Lopez Merinok azaldu bezala, hasieratik zuten pentsatua prozesu hura, baina erabakian azken hitza Miguel Sanzek zuen.
‎Zakartegiko zokoan Boeing 747 baten piezak lo, sakabanaturik, ipar haizeak ez du hegaldakan ipintzeko aski indarrik.
‎Hastapenean, xede orokorra ez nuen argi. Baina gero, zurrunbilotik puzzle baten piezak balira bezala, narrazioek gai berdintsuak harilkatzen zituztela iduritu zitzaidan: lanaren zama, gizartearen presioa, emazteari jarri ereduak...
2016
‎Kazetariek huts egiten dute jendeari kontatzerakoan Mossack Fonseca ez dela sistemaren pieza gaizto bat: sistema gaizto baten pieza da".
‎Izan ere, memoriak ez du inongo logikarik jarraitzen, eta ispilu kraskatu baten antzekoa da: iragan zartatuaren zatitxoak puzzle baten piezak balira bezala bueltatzen dizkigu. Gutako bakoitzari dagokio norbere puzzlea osatzea.
‎Bestalde, neskato horrek, ume moko horrek, Haydn baten pieza bat taberna batean hain ondo jotzean zaplazteko bat, ustekabeko zaplazteko bat, eskatu gabeko eta merezi gabeko zaplaztekoa eman zidan; nire gaitasun ezen bilduma zabal eta aberatsa ekarri zidan gogora, eta bisita gidatua egin zidan, arin baina detaile guztiekin, bizitzan egin ahal izan nituen eta egin ez nituen aukeren artean. Beste asuntu bat zen hori, ordea.
‎– Produktu bat osatzeko haren zatiak muntatzea, edo produktu baten piezak desmuntatzea.
‎Batzuetan barre eginarazten dit. Ez dakit plan baten pieza den edo libreki diharduen. Maila politikoa du, eta baliteke euskaldunen herri horren borrokan inplikatua egotea.
‎Arma zahar baten pieza bat zen, eta orain eskaintzen dute bake ikur gisa.
2017
‎Bertan, aurreko sariketako emanaldian eskainitako piezak jo zituen berriz, baina berezitasun batekin. Izan ere, aurtengo Donostia Hiriako edizioa emakume konpositoreen omenezkoa izan da, eta parte hartzaileek emakume baten pieza bat jo behar izan zuten. Arakistainek Karen Tanaka japoniarraren pieza garaikide bat jo zuen, nahiz eta" ohituta ez egon":
‎Batzuetan beste zerbaitetan erabiltzen dira baina gehienetan zabortegiren batean amaitzen dutela esango nuke. Han, hil berri den eraikin baten pieza txikituak eternoak egiten dira. Ez dute memoriarik.
2018
‎Alde batetik, Oteiza Lizeo Politeknikoko TK guneko arduradun Iñigo Mujikak Engranajes Juaristi enpresarekin lankidetzan garatu zuten proiektuaren berri eman du. " Engranajeak mekanizatzeko makina baten pieza finkatzerakoan, langileek eskuz kolpatu behar izaten zuten pieza, eta horrek lesioak sortzen zizkien langileei. Udal elkartearen laguntzari esker langileek egin beharreko lan prozesua arintzeko makina automatikoa sortu genuen", azaldu du Mujikak.
‎Ikuspegi horretatik antropologoek bi modutan aztertu izan dituzte herri eta gizarte ezberdinetako hizkuntzak. Batetik, antolaketa sozial zabal baten pieza, ikur edota adierazle gisa; bestetik, gizakiok gure errealitatean eragiteko dugun bitarteko eta estrategia bezala. Horrela, hizkuntz antropologian kokaturik, zeregin komunikatiboaz aparte, hizkuntza isla (erakusgarri) eta praktika kultural gisa agertzen zaigu, mezua eta gramatikaz gain, non, nola, noiz eta zeinek esaten duenak ere garrantzia bereganatuz.
2019
‎Dena dela, anatomiako eta genetikako datuak ez ezik, beste alderdi askotako datuak ere bildu eta aztertu dituzte Max Planckekoek, hala nola kultura eta bizimodua, populazioa eta giza taldeen neurriak, auzi linguistikoak... Azkenean, puzzle baten piezak balira bezala elkarrekin jarrita, ondorioztatu dute neandertalek eta guk" antzeko hizketa eta hizkuntzak" genituela.
2020
‎Coxgak azaltzen duenez, metal preziatuak dituzten pieza asko daude, “baina guztiak ezin dira legez urrezko edo zilarrezko izendatu”. Adibidez, ez da berdina lege metal baten pieza bat edo xaflatutako pieza bat, eta, definizioz, metalezko xafla preziatua duen metalezko pieza bat da. Honela du izena:
‎Baina hurrengo egunean, plato berean biltzen segitzen dute ezer gertatu ez balitz bezala. Ondo barneratuta baitaukate fartsa baten piezak direla, interes amankomunaren mesederako den simulaziozko komedia batean konplizeak direla.
‎Horregatik harritzen nau oraindik beste norbaitengana iritsi dela ikusteak, gauza handia da mirari txiki hori. Uste dut euskaraz abesteak munduan kokatu eta katebegi bihurtzen zaituela, engranaje zahar baten pieza txiki bat, tirriki tarraka aurrerantz doana. Eta hor, denon ekarpena da ezinbestekoa, asmatu dugu azken poxpolo horrekin zuzi berriak pizten.
2021
‎Saiatzen naiz programa zabala egiten: garaikideak, inprobisazioak eta film baten pieza ezagunen bat.
‎Dioenez, kulturan interesa duten horiek «xaxatu» nahi dituzte «hurrengo urratsa» egin dezaten: «Zergatik ez erosi indarra hartzen ari den artista baten pieza eskuragarri bat. Uste dugu hortik atera daitekeela etorkizuneko bildumazalea.
‎Gauza batzuetarako zaudete eginda zuek, beste batzuetarako gu, gidaririk gabe utzi zintuztetenetik zuen iparra galduta bizi izan bazarete ere, bidea aurkitu ezinik. Gure arbasoek, ordea, txarto ulertu zuten, mehatxutzat hartu zuten desberdintasun hori, elkar osatzen duten puzzle bikain baten piezak garela ulertu beharrean. Pentsatzeko, antolatzeko, agintzeko prestatuta gaude gu; lan egiteko, obeditzeko, buru argiagoen gidaritzaren atzetik eroso jarduteko zuek.
‎Baina hormigoia, altzairua, haragia, dena zen materia, era berdinean. Beste makina bati oztopo egiten zion burdina eta suzko makina baten pieza besterik ez zen. " Neu naiz" pentsatu zuen egun batean, txunditurik, baso baten mugan oheraturik, fusil metrailadore bat eskuen artean; eta barregura eman zion; han, soroen erdian, gizonak balen eraginez hiltzen dira eta berak bihotz arina zeukan.
‎Zugzwang. Alemanierazko xake jerga horrekin adierazten da jokalari baten piezek, egiten duten mugimendua egiten dutela, beti bere kalterako dela. Geldi geratuta gaizki, eta mugituz gero okerrago.
‎Gerraren eszenatoki honetan, non aktoreak, askotan, beren kabuz mugitzen ez diren joko konplikatu baten pieza txikiak baino ez diren, errelatoak ñabardura batzuk jarri baino ezin du egin, mikroari ekarpenak egin. Are gehiago, dena gertatu eta urte batzuetara idatzita baldin badago.
‎Puzzle baten piezak dira.
2022
‎Erredukzionismoa: mundua partetan partitzeko ideia da, parte horiek puzle baten piezak balira bezala, haietako bakoitzarekin lana egin eta gero piezak batzera mugatu.
‎Eta lantokian ordaintzen dieten hori ere, batez beste, gizonei ordaintzen dietena baino %33, 6 gutxiago da. Ezinezkoa dirudien puzzle baten piezak elkartzea lortzen dute egunero andre askok, baina ordaindu beharreko prezioa ez da makala.
‎Eta Bikuñarentzat museoko pieza «bitxiena» dena: «Makina baten pieza bat da. Gu inguratuta gaude [makinez], baina pentsatzea duela 2.000 urte bazutela bat ura ateratzeko...».
‎Buruan dabilzkionak ordenatzen ahalegindu da, baina emaitza ez du gustuko. Puzzle baten pieza guztiak eman dizkiote eta pieza bakoitza bere tokia hartzen ari denean osatzen den irudiak ikara dakarkio.
‎Puzzle baten pieza bat bezala.
2023
‎Hainbat espioi aktibismoan sartzeko estatuaren eragiketa baten pieza gisa, hiru pertsonaiek elementu komunak zituzten, bai beren polizia biografian, bai fikziozko nortasunei forma emateko moduan. 2.587 ikaslek osatutako 33 promozioko lankideak 2017ko irailaren 11n sartu ziren Avilako polizia eskolan, eta karguaren zina zeremonia berean egin zuten, 2019ko ekainaren 13an.
‎Horrela, masa aurrezten da eta azken emaitza askoz arinagoa da. Nola itsatsi Portzelana hotzeko irudi baten piezak itsasteko materialik egokiena buztan binilikoa da. 26 Portzelana hotza biguntzea Gogorregia bada, glizerina koilarakada bat gehitzea komeni da, eta gero oratu substantzia hori ondo banatzeko.
‎Jaialdiaren esanetan, Mahlerren 8 sinfonia izango da egitarauko bigarren ekitaldi sinfoniko koral handiaren muina. Abuztuaren 18an, 400 lagun inguru bilduko dira Kursaaleko oholtzan, post erromantizismoko egile garrantzitsuenetako baten piezarik enblematikoenetako bat eskaintzeko. «Bere tamaina izugarria dela eta, gutxitan sartzen da auditorium edo jaialdien programazioan», gogorarazi du Hamabostaldiak, eta, beraz, publikoari ohartarazi dio ez dezala galdu zuzenean entzuteko aukera.
‎40.000 urteko historiaren etapa guztietako arrastoak agertzen ari dira, beraz, San Adrianen. Puzzle baten piezak izango balira bezala.
‎C: Gauez, izarren bidez, eta egunez mendien (galb) eta putzuen (bir) bidez. Orain auto baten pieza bat daukagu, bir baten inguruan jarrita, erreferentzia gisa balio diguna, eta oraintxe bertan badakit non dagoen.
‎Lur bat eta bakarra ziren hasieran, nola erakusten duen Afrika eta Hego Amerika elkarren osagarri izateak, puzzle baten piezak bailiran; baina, Alfred Wegener geologoak azaldu zuenez, zatitu eta bereizi egin zen antzinako Pangea hura, eta haren puskak, Asia, Amerika, Australia, beste guztiak, alderrai dabiltza ozeanoan, alde batera urduri".
‎Reinatarekin lurrak, urak, haizeak eta suak eskaintzen zioten teknologia erabiltzen ikasi zuen, eta hautsa poesia bihurtu zen, oihaneko hotsak, urratsen soinuak, haurren algarak, hostoen kulunkak. Olerkiak puzzle baten piezen antzera ahokatu eta etxolako leihotik deklamatzen zituen, montzoi haizearen laguntzaz zabaltzeko esperantzarekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia