|
Zentzuzko zentzuak, ordea, ezetz esaten zion, inoren bizitzan muturra sartzea bizikidetasunaren oinarrizko arauen aurkakoa zela, eta oso edukazio txarrekoa, beraz; zentzu zentzugabeak, berriz, baietz esaten zion, arima bat infernuko garretatik salbatzeagatik zentzu guztiak galtzea merezi zuela: ...tuan zegoenean, beraz?, bizi senak edo eraginda, amari besotik heldu eta, heldu ez beste, izeba Ernestinak inoiz esandako hitzak oroitu zituen?, lekua galtzen duenak galtzen du bere burua eta galtzen du Jainkoa??, baita heldulekua aurkitu ere hitz haietan, halako eran, non, hitzen iltze goriari indarrez heldurik, Maria Bibianak berbideratu egin baitzuen bere energia psikiko guztia, negar histeriko
|
baten
norabidean bideratzekotan egon zena; esan nahi baita Maria Bibianak begiak itxi eta, motorrots guztien gainetik, arreta osoa puntu bakarrean kontzentraturik, lelo bat errepikatzeari ekin ziola: lekua galdu dut, burua galdu dut, baina Zu ez zaitut galdu nahi eta erruki zaitez nitaz, erruki zaitez pilotuaz?; gero, begiak ireki, hegazkina hegan ikusi, eta galdutako konfiantza apurka apurka berreskuratu zuen, harik eta, pilotua lurreratu zenean, halako arintze bat nabaritu zuen arte, ez arintze erabatekoa baina, artean ere gaizki eginaren kontzientziak eztenkatzen baitzuen, antza, orain zizt eta geroago sast; Maria Bibiana ez zegoen, baina, hegaldia hasi aurreko egoera berean, zuloan erortzeko zorian egon ondoren indarberritua sentitzen baitzen, maila batean bai bederen; are gehiago:
|
|
Zentzuzko zentzuak, ordea, ezetz esaten zion, inoren bizitzan muturra sartzea bizikidetasunaren oinarrizko arauen aurkakoa zela, eta oso edukazio txarrekoa, beraz; zentzu zentzugabeak, berriz, baietz esaten zion, arima bat infernuko garretatik salbatzeagatik zentzu guztiak galtzea merezi zuela: ..., bizi senak edo eraginda, amari besotik heldu eta, heldu ez beste, izeba Ernestinak inoiz esandako hitzak oroitu zituen –" lekua galtzen duenak galtzen du bere burua eta galtzen du Jainkoa" –, baita heldulekua aurkitu ere hitz haietan, halako eran, non, hitzen iltze goriari indarrez heldurik, Maria Bibianak berbideratu egin baitzuen bere energia psikiko guztia, negar histeriko
|
baten
norabidean bideratzekotan egon zena; esan nahi baita Maria Bibianak begiak itxi eta, motorrots guztien gainetik, arreta osoa puntu bakarrean kontzentraturik, lelo bat errepikatzeari ekin ziola: lekua galdu dut, burua galdu dut, baina Zu ez zaitut galdu nahi eta erruki zaitez nitaz, erruki zaitez pilotuaz...; gero, begiak ireki, hegazkina hegan ikusi, eta galdutako konfiantza apurka apurka berreskuratu zuen, harik eta, pilotua lurreratu zenean, halako arintze bat nabaritu zuen arte, ez arintze erabatekoa baina, artean ere gaizki eginaren kontzientziak eztenkatzen baitzuen, antza, orain zizt eta geroago sast; Maria Bibiana ez zegoen, baina, hegaldia hasi aurreko egoera berean, zuloan erortzeko zorian egon ondoren indarberritua sentitzen baitzen, maila batean bai bederen; are gehiago:
|