Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 116

2000
‎Horrela azaldu, bederen, eztiki azaldu ere, kimono handiegi batean sartutako portzelanazko emakume ñimiño eta irribera batek. Salbuespen bat egiteak gure herrien arteko harremanei zenbateko onura ekarriko zien ulertaraztera saiatu nintzen, onez onean, baina hain hauskorra zirudienak harkaitz baten itxura hartu zuen:
2001
‎Zigarroa piztu eta, leihora inguraturik, nire gogoetei haizearekin bat haizatzen utzi nien; banan banan hausnartu eta zain geratu nintzen, aspaldi etorri gabeko argi printzarik ttikienaren zain. Bertan ikusi nituen kasuari buruz nituen aieru guztiak ke mataza baten itxura harturik, beren baitan nola kiribiltzen ziren eta, emeki emeki lurrinduz, ezinbestez desegin eta desagertzen zirela leihoaz bestaldera. Une hartan, nire barneko gazia zein aise gailentzen zitzaion gozoari egiaztatu nuen etsirik.
2002
‎Bestalde, tontorraren ondoan, bada zutik jarritako harri zorrotz pilo bat duen muinoa, hona etortzen den jendeak hartu duen ohituraren bat izango al da? Hilerri baten itxura hartu du gain honek.
‎Anarkiko bezain harmoniko iritzi zion gero, Fernandori galdetzeko, hura jantzia baitzen kontu haietan. Eskularruen moduan, saxo joleak ere korapilo baten itxura hartu zuen. Emmak erantsi zuen, Fernandok ere absurdotzat joko zuela poliziaren hilketa.
2003
‎Txikitan izana nintzen, eta orduko oroitzapenak eskasak diren arren gogoan dut hirurogeiko hamarkadan trafikoa zuzentzen zuten udaltzainak idulki batzuren gainean aritzen zirela txilibitua jotzen, orkestra zuzendariak bailiran (idulkia aipatu dudanez, gogora datorkit laurogeita ez dakit zenbatgarrenean, Aste Nagusietako festak zirela eta" Iruña" tabernaren parean dagoen idulki batera igo zirela, bata bestearen jarraian eta modu inprobisatuan, mordoska bat mutil zoragarri, streep tease saio paregabeak egiteko). Hasiera batetik portuko zamaketari baten itxura hartu nion Bilbori. Nahiz eta jabetzen naizen gonbarazioa erraza dela, esan behar dut horrela gorpuzten nuela Bilboren itxura:
‎Zementu eta hauts, hauts eta zementu, hilerri erraldoi kareztatu baten itxura hartuko du Azpilek.
‎Borroka horretan don Justiniano dugu etsai. Ez dakit hemen Azpilen Luzifer inoiz ehortzia izan zen, baina lur azpian baino gehiago, lur gainean dugu deabru berria, eta gizon baten itxura hartu du.
‎Azkenik, nire amonak hain maitea zuen beroki berdea jarri zion. Nire begien aurrean, plastikozko andrakila hark haragizko emakume baten itxura hartu zuen. Eta estreinakoz maitemindu nintzela sentitu nuen.
‎...idetu zuen.20 Lavoisierren kimika berria gas berrien ugalketak eta pisu erlazioen lehen azterketa sistematikoek batera eragindako anomalien emaitza izan zen.21 Argiaren teoria ondulatorioa Newtonen teoria korpuskularrean difrakzio eta polarizazio efektuei lotuta agertutako anomaliek sortu zuten gero eta interes handiagoaren erdian garatu zen.22 Termodinamika, aurrerago zientzia guztien gainegitura baten itxura hartzera iritsi baitzen, haren aurretik paradigmatikoa zen teoria kalorikoari uko egitearen truke bakarrik ezarri zen.23 Mekanika kuantikoa gorputz beltzen erradiazioaren, bero espezifikoaren eta efektu fotoelektrikoaren inguruko zailtasun sorta askotariko batetik abiatuta jaio zen.24 Kasu zerrenda hori gehiago ere heda liteke, baina auzitan zegoen puntuak argi egon luke honezkero.... Teoria berriak beste zahar batzuek bideratutako lanetik abiatuz sortzen dira, eta zerbait gaizki doala ikusi denean bakarrik gertatzen da halakorik.
2005
‎Adelak diapositibak botatzeko aparatua piztu berria zuen, eta irudiak eta argazkiak erakusten hasi zen, yogaren jomuga eta ibilbidea erakusteko. Xingola bat zeukan ilean, eta kizkur bi erortzen zitzaizkion bekokiaren bi aldeetara; dantzari ijito tentagarri baten itxura hartu nion.
2006
‎Isiltasun une bat egin zuten, lurreko zeozeri begira. Oihal baten itxura hartu nion. Bernatek belaun gainean ipini zuen, gertuagotik aztertzeko edo.
2007
‎Dutxako manparari, amorruz ixtean, gillotina horizontal baten itxura hartu dio Selmak beste behin, eta, ilea busti dioten lehen ur tantekin batera, denda aurrean egoten diren mozkortiekin oroitu da. Hilabetean, oilasko hezurrak platerean utzita joan zaion laugarren gizona da.
‎Zimurtu egin du orritxoa atzamar artean. Amorruz zimurtu du eta bueltaka erabili du eskuan, kanika baten itxura hartu duen arte. Etxeko sofan eserita dago Sorne, begiak egongelako alfonbran galduta.
‎Google txiki baten itxura hartu diot CodeSyntax, zuen enpresari. Zer da CodeSyntax?
2008
‎Esango nuke gehiegitan ezetz. Zapatero Espainiako presidenteari ere, kafearen prezioaz ideiarik ez zuela argi ikusi zelarik, euskal literaturako pertsonaia baten itxura hartu genion.
‎Ispilu likidoetan, merkurioa abiadura konstantean biraka jartzen da, gainazala egonkortu eta ispilu baten itxura hartu arte. P. Hickson
‎bi emakumeak elkar hartuta zeudela eta, beren apeta eta gutiziak asetzeko erabili gintuzten neurrian, ordezkagarriak ginela. Esku banatan maletak arrastaka zituela irteerako atetik kanpora jarraitu nion begiradarekin, eta bere bizialdia bukatutzat eman duen gizon baten itxura hartu nion. Badaudela, pentsatu nuen, bizitzari luzapen bat eskatu eta maileguan bezala bizi diren pertsonak, eta ni neu ere gisa horretako mamu bat bihurtuko nintzela pentsatzeak ikara eman zidan.
‎bertikalki kokaturik dauden erraiei eustea. Ondorioz, zabaldu eta aurreratu egin zen, eta konketa baten itxura hartu zuten.
‎Baina tira, nola edo hala iritsi ginen Beijingera eta hegazkinak hurbiltze lanak egiten zituen bitartean hiria zerutik ikusi ahal izan genuen. Chongqingi ez bezala, Beijingi hiri ordenatu baten itxura hartu nion, karratuagoa eta ordenatuagoa. Eguna eguzkitsua zen, eta urrunera mendi kateak ikusten baziren ere, laua zela ohartu ginen.
2009
‎EITBk kanpaina bat hasiko du, Kulturaz Hazi Consuma Cultura izenpean. Sendagai baten itxura hartu du irudiak,+   Cultura/  + Kultura izenekoa, burmuinaren estimulaziorako, Alberto Suriok azaldu duenez.
‎Regina, beraz, kezkatuta zegoen: mikrobio haiek suge ezin txikiagoak bezalakoak ote ziren, bada, nahiz eta berak nekez ulertu?; edo ulertzen hasia ote zen, zeren, sugeak Adan eta Ebaren paradisua hondatu zuen bezala, hantxe ibil baitzitekeen orduan ere, Regina eneko paradisuan, mikrobio baten itxura hartuta, bertan hondamendia eragiteko prest?; izan ere, ikusten zèn etsaiaren aurka zerbait egin zitekeen, ausaz, baina ikusten ez zenaren aurka nekez, neurri profilaktiko haiek hartzeko orduan etxekoandrea lehendabizikoa izan bazen ere; suge itxuraldatuak, gainera, Reginaren haragia ez ezik, Reginaren haragiaren haragi zirèn sei haur haiek, seiak ere jolasean ari zirenak?... zituen balizko erasoen jopuntu:
‎inkontzienteki eraginda; kontua da, baina, hain ukitu berezia eman ziola Domingoren dardarak esaldiari, non baieztapen hutsa behar zuenak?. Bizi da!?? galdera baten itxura hartu baitzuen: –Bizi da??; aita Sebastian, hasieran, nora ezean geratu zen, baina, nola esperientzia handiko gizona baitzen, berehala jarri zuen errekamaran gordeta zituèn argudioetako bat bere zerbitzuan:
‎Hala, bada, lubakiek eta lubakietako sator gelek, non baitzegoen pilatuta batailoi osoa, giza erlauntza baten itxura hartu zuten komandanteak bere agindua eman ahala, miliziano anarkisten harat honatek erakusten zutenez, harik eta etsaiaren lerroetatik hurbilen zegoèn lubakian bi soldadu ilara luze osatu ziren arte, aurkako norabidean zihoazenak, batzuk ezkerretarantz eta besteak eskuinetarantz; Ada ezkerretarantz zihoan, konpainiako beste bederatzi kideren atzetik, aurretxoan zuena bide luzeko lasterka... Adarentzat, beharbada, gehiago; Ada, izan ere, Domingo eta Chaplinen konpainia berean ibilia zen bi hilabetetan, bereizketarik gabeko ardurak bere gain harturik, bai, baina Domingo eta Chaplinen babesean beti; astebete lehenago, baina, bere hutsegite batek. Domingo eta Ada herrestaka hartu zituèn ekintza batean izan zen, noiz eta Ada sugegorri batekin aurrez topatu eta zutitu egin baitzen, Domingoren berehalako erreakzioa eraginez, jauzi batean arrebaren aurrean ipintzera bultzatu zuena, baita pistolarekin tiro egitera ere, hamar bat metrora zelatan zutèn etsaia hiltzeko?
‎–Ez zait hain zabarra iruditzen, niri begira?. Tenteago ibili baizik ez du behar errege baten itxura hartzeko.
‎Hona zer uztartu behar nituen jario natural batean: alde batetik, euskara batua; bestetik Erdi Aroko jardun halako baten itxura hartuko zuen hizkera bat; hirugarrenik, literatura unibertsaleko hainbat ereduren eitea. Nik sinesgarri gisa eraikitzen nuena, sinesgarri behar zuen irakurleak ere.
‎grazia egiten dit, joan eta etorriko prozesu bat egin duzuela ematen du; hasiera batean oso azterketa sakona eta poliedrikoa egin duzue, gai antropologikoak, formalak eta prozesualak uztartuz. Horrek, denbora pasatu ahala, kartel baten itxura hartu zuen, ekoizpen material batera heldu zineten. Eta ostera atzera joan zineten, objektu batetik prozesu bat adierazten zuen errepresentaziora helduz.
‎Esperientziaren sentipenak tranpatiak badira ere, pentsamenduak hitza erditzen duen momentutik azpijoko batean murgiltzen gara. Ez du, honako saiakera honek, inondik inora azterketa soziologiko baten itxura hartzeko desiorik; aitzitik, Euskal Herrian jazo diren gauzen isla eta kritika baten beharra sumatzen dugun heinean, ahalik eta orekatuena egiten saiatuko gara.
‎80 urterekin jaio eta atzera egin aurrera eginez, hil aurretik haur jaioberri baten itxura hartu arte. Horixe proposatzen du Benjamin Buttonen istorio bitxiak.
‎Iazko apirilean egon ziren biak aurrez aurre. . Kadirovi erabateko memelo baten itxura hartu nion; bilera bitxia izan zen, baina ez zuen lortu ni ikaratzea?. Eta Kadirovek berak bazekien hori.
‎Antzoki garrantzitsu baten itxura hartu du Iru, eko Anaitasuna pabiloiak. Fokoak, musika, aktoreak, garabiak, eszena zuzendariak..., denetik dago bertan.
‎Genero nahasketa sailkaezina eginez espioitza, salaketa, thriller, biopic... The informant! ek, etengabeko funk jazz musikak lagunduta, 70eko hamarkadako pelikula baten itxura hartuko du, nahiz eta gertaerak 90ekoak diren. Egiturak duen zamarik handiena protagonistaren pentsamenduak adierazteko erabiliko duen off eko ahots jasangaitza da; deus gutxi gaineratuko du, eta, askotan, gehiegizko informazioaren ondorioz, ikuslea zorabiatzeko puntuan jarriko du.
‎Baskoniako egunerokoak 70eko hamarkada bukaerako eta 80ko hamarkada hasierako telebistako telesail ezagunenetako baten itxura hartu du. Eight is enough zen telesail haren izenburua, zortzirekin nahikoa, eta zortzi seme alaba zeuzkan bikote baten gorabeherak zituen ardatz.
‎Hala, bada, lubakiek eta lubakietako sator gelek, non baitzegoen pilatuta batailoi osoa, giza erlauntza baten itxura hartu zuten komandanteak bere agindua eman ahala, miliziano anarkisten harat honatek erakusten zutenez, harik eta etsaiaren lerroetatik hurbilen zegoèn lubakian bi soldadu ilara luze osatu ziren arte, aurkako norabidean zihoazenak, batzuk ezkerretarantz eta besteak eskuinetarantz; Ada ezkerretarantz zihoan, konpainiako beste bederatzi kideren atzetik –aurretxoan zuena bide luzeko las... Adarentzat, beharbada, gehiago; Ada, izan ere, Domingo eta Chaplinen konpainia berean ibilia zen bi hilabetetan, bereizketarik gabeko ardurak bere gain harturik, bai, baina Domingo eta Chaplinen babesean beti; astebete lehenago, baina, bere hutsegite batek –Domingo eta Ada herrestaka hartu zituèn ekintza batean izan zen, noiz eta Ada sugegorri batekin aurrez topatu eta zutitu egin baitzen, Domingoren berehalako erreakzioa eraginez, jauzi batean arrebaren aurrean ipintzera bultzatu zuena, baita pistolarekin tiro egitera ere, hamar bat metrora zelatan zutèn etsaia hiltzeko– etorkizuna aldatu zion; izan ere, hain eskertuta sentitu zen, alde batetik, Domingorekin, baina hain erasanda, bestetik –hain errudun usteak jota, agidanez, nebaren bizia arriskuan jartzeagatik–, non, Domingorekin eta Chaplinekin kontsultatu ere gabe, kapitainarengana joan baitzen:
‎Regina, beraz, kezkatuta zegoen: mikrobio haiek suge ezin txikiagoak bezalakoak ote ziren, bada, nahiz eta berak nekez ulertu?; edo ulertzen hasia ote zen, zeren, sugeak Adan eta Ebaren paradisua hondatu zuen bezala, hantxe ibil baitzitekeen orduan ere, Regina eneko paradisuan, mikrobio baten itxura hartuta, bertan hondamendia eragiteko prest?; izan ere, ikusten zèn etsaiaren aurka zerbait egin zitekeen, ausaz, baina ikusten ez zenaren aurka nekez, neurri profilaktiko haiek hartzeko orduan etxekoandrea lehendabizikoa izan bazen ere; suge itxuraldatuak, gainera, Reginaren haragia ez ezik, Reginaren haragiaren haragi zirèn sei haur haiek –seiak ere jolasean ari zirenak– zitu... esan nahi baita Reginak haragiaren matxinada sentitu zuela une hartan, beharbada, haurrak babestera bultzatu zuena erarik inkontzienteenean, begiratu ere, haiexei begiratu baitzien banan banan jarraian, kezkati bezain errukitsu, Gabinok, jolasaz aspertuta edo, bere zaldia bota zuenean, lurrean eserita zegoèn Adaren parera; eta honek zurezko jostailua eskuaz hartu, ahoan sartu... eta Regina malguki bat bezala zutitu eta hiruzpalau urratsetan hurbildu zitzaion, jostailua ahotik kentzeko:
‎Domingori sendoa eta biribila atera zitzaion lehenengo oihua: ...izan zitekeen; edo izan zitekeen, halaber, kontzientziak, begien itxi ireki bateko tartean, formulatutako lehen zalantzarena ere, Teofilo Mariaren eta Damasoren hitzik gabeko begiradek –Damasorenak, batez ere– inkontzienteki eraginda; kontua da, baina, hain ukitu berezia eman ziola Domingoren dardarak esaldiari, non baieztapen hutsa behar zuenak –" Bizi da!" – galdera baten itxura hartu baitzuen: " Bizi da?"; aita Sebastian, hasieran, nora ezean geratu zen, baina, nola esperientzia handiko gizona baitzen, berehala jarri zuen errekamaran gordeta zituèn argudioetako bat bere zerbitzuan:
‎Agure perbertitu eta zitala begitantzen zitzaion, justu Kronskyren kontrakoa. Gizaki baten itxura hartutako deabrua begitantzen zitzaion, elezaharretan agertzen diren horietakoa. Zalantzarik gabe, antipodetan zeuden biak.
‎Orain arte, ordea, gauzak ondo samar joan dira (2008an ezagutu genuen krisi globalaren zauriak zeintzuk izango diren ikusteke badago ere). Eta, luzaroan, irudi luke Arrasateko kooperatibismoak erdi luxuzko hotel baten itxura hartu duela: jateko ona, zerbitzu aparta, gela erosoak.
‎Hala, Espainiako trantsizio ituna ia erabat egina eta lotuta agertu zen euskal eta katalan lurretan, erreferendum lotesle baten itxura hartuta, eta oso denbora gutxi utzi zien eragileei, joko arauetan parte hartzen saiatzeko orduan. Kantagintzaren zati bat Espainiaren eta Kataluniaren historia bat? 1975 inguruan jaio eta aurreko guztia ahaztera [51] behartzen zuten elementuekin eraikia?
2010
‎Dorre Parkea eta Brigitarren plaza Erdi Aroko azoka baten itxura hartu zuen asteburu osoan zehar. Arabiar azoka, tabernak, postuak, haurrentzako txokoa eta artisauen lana zuzenean ikusteko aukera izan zen.
‎1 Garrantzitsua da osagarri askorik ez eramatea. Lepoko deigarri batekin, adibidez, belarritako sinple batzuk jarri behar dira, bestela Gabonetako zuhaitz baten itxura hartuko dugu.
‎Zirku zahar baten itxura hartu du Tabakalerak, pistetako batean pelikularen aurrestreinaldia hartzeko. Beste pista batean, berriz, Guille Milkyway musikariarekin egin du jaiak aurrera.
‎...urte zituen arren Helenak ongi baino hobeto egiten baitzuen sukaldean, beste zereginetan berdin; bere maneretan ere bazuen dotoretasun bat, haren dantzatzeko trebeziarekin lotzen nuena eta platerak eta mahai tresnak mahaian jartzerakoan igartzen zitzaiona, baita zopaontzia mahaira ateratzerakoan ere, hegaldi batean zekarrena, arin bezain airos, zopaontziak, haren eskuetan, zeramikazko hegazti zuri baten itxura hartu balu bezala ezustean; hartaz, baina, ez zen inor mintzatzen; ezta haren edertasunaz ere?
‎aipatutako plangintza hauek indikatiboak ala exekutiboak izan behar dute? Beste era batera esanda, plangintza zehatz batek jorratubeharrekoak zehaztasun handirik gabeko ildo nagusiak eskaini behar ditu ala planberak lege baten itxura hartu behar du honek dakarrena. Plangintzaren malgutasunaren eta zorroztasunaren arteko ohiko lehia irudikatzen du honek (Allende, 2006).
‎...urte zituen arren Helenak ongi baino hobeto egiten baitzuen sukaldean, beste zereginetan berdin; bere maneretan ere bazuen dotoretasun bat, haren dantzatzeko trebeziarekin lotzen nuena eta platerak eta mahai tresnak mahaian jartzerakoan igartzen zitzaiona, baita zopaontzia mahaira ateratzerakoan ere, hegaldi batean zekarrena, arin bezain airos, zopaontziak, haren eskuetan, zeramikazko hegazti zuri baten itxura hartu balu bezala ezustean; hartaz, baina, ez zen inor mintzatzen; ezta haren edertasunaz ere...
‎Epaitegian premiazko (deportazioa) eta funtsezko (maitasuna) arrazoiak zeudela horretarako. Aitari, ordea, begirada sakona eta irribarre ulergarri bat sortu zitzaizkion eta adierazi zidan berak antolatuko zuela ezkontza, jubilatua eta alarguna izanik, denbora soberan zuela eta gainera sekulako berri ona eman niola, familian ez baitzegoen beste ezkontza baten perspektibarik, nire anaia oraingo soltero horietako baten itxura hartuta omen dabil.
‎Goroldio eta huntzez inguratuta, urtegi bat zegoen; erabilerarik gabe geratutako depositua, izatez. Geldi geldirik zegoen ura, ispilu baten itxura hartzeraino, eta hosto berde zein arreek flotatzen zuten bere gainean. Plaxtako batzuk entzun nituen, gorputz txikiak uretan murgiltzean bezalakoa.
‎Lilik, akitua delarik, bere aurpegiaren hisdura gordetzeko makillatzeko ohitura du. Azken egun hauetan, nahiz eta emazte azkar baten itxura hartu nahiz, indarrik gabe sentitu da. Aingeruaren oharra gezur horren kontra dela sentitzen dut eta ez aurpegiaren tindatzeko usaiaren aurka.
2011
‎Europako erdialdean, eta batik bat iparraldean ikusi zuten argien. Eguzkiak Ilargiarena egin zuen, une batez ilargi erdi baten itxura hartu baitzuen.
‎Mikelek aho bete hortz jarraitu zituen neskaren mugimenduak. Zegoen tokitik, banku agiri baten itxura hartu zion paperari, kode eta zenbaki ugarirekin. Mikelen begiak, hala ere, karaktere loditan idatzitako zenbakiari josi zitzaizkion:
‎–Mezularia berriro bueltatu zen guregana, gizaki baten itxura hartuta orduko hartan, baina helburu berarekin: egia aldarrikatzea, gu guztiak Herioaren besarkadatik askatzeko.
‎Zentzua ez zegoen beti garbi; barregarri uzteko erabiltzen zuten batzuek, baina bazen fede itsuz esaten zuenik ere. Geroago, herri epai baten itxura hartuta, desagerrarazi egin zuten. Arnaldo Otegi, baiki, ez zen Gerry Adams.
‎Zer erantzun jakin gabe geratu nintzen. Burua eta ahoa ez dira batera joaten, are gutxiago hark collage baten itxura hartu badu. Collagearen lehen zatia, hauxe:
2012
‎Arrastaka hasi nahi du, Juanengandik urrundu, operako abestia ez entzuteko. Narrasti baten itxura hartu duela iruditzen zaio, hara eta hona arrastaka, beti egin duen bezala.
‎–ez daukazu denbora gehiegi sartu baino lehen egoki esertzeko, panikorik ez duen pertsona baten itxura hartzeko. Prestatzeko.
‎Anderrek Klaudia besotik darama etxera, arretatsu eta maitekiro. Semeak heldu ezezagun baten itxura hartu du, emakume bati etxera laguntzen dion helduarena, eta ez zait gustatzen. Leihotik oihukatuko nioke emakume ero hori uzteko eta etxean berriro sartzeko.
‎Eta horrela ezin omen da herri bat eraiki. Eta bigarrenak Jorge Oteiza eskultoreak egindako galdera baten itxura hartu zuen: zergatik da kultura ezjakinen ondarea?
‎Burua makurtu nuen azalpen arrazional hark eragindako dartada disimulatzeko, eta kikararen ipurdian kafeak utzitako biribil zentrokideei behatu nien. Lerro biribilei bide itxi baten itxura hartu nien, izen mitikoz beterik labirinto batena. Adibidez, Sylvia, labean burua sartu zuena, seme alaben gosaria prest utzi eta gero; Alfonsina, itsasoari emana irratira bere agurra bidalita; Virginia, berokiaren poltsikoak harriz beteta ibaian behera; Anne, garajean, autoaren karbono dioxidotan itota; Alejandra eta sekonal pilulak; Marina eta
2013
‎Bigundu gurina, krema baten itxura hartu arte.
‎Hamarren bat pausora, langa batean bizkarra etzanda eta besoak zabalduta, errainu bat zegoen. Zehatz ikusten zen ilargiaren argiari esker, eta gurutzean iltzatutako gizon baten itxura hartu zion hasieran. Amets batean bezalatsu, Mugatseko hiltzaile aspaldikoa ote zen bururatu zitzaion, eternitate guztian tankera hartan egotera kondenatua edo; baina berehala uxatu zuen ideia.
‎Amodioaren borroketan ezinbestean askotan lurreratua izan denaren disimulu narrasti eta erretraktil erabiliz Veneziako geltokira heltzean zein hotel hartua zuen galdetzera aitzindu nintzaion; baita gezur galanta sartu ere nirea berearen parean zegoela esanez; lotsagorritu, izerditu, sutu, trabatu eta ardi irritsu baten itxura hartu nuen abagunerako. Bidaiakideak zerutik inoiz jaitsi den irri xaloenarekin onetsi zituen nire dantzalekuko pauso traketsak.
‎Bista beheratu nuen azalpen arrazional hark eragindako dartada disimulatzeko, eta kikararen ipurdian kafeak utzitako biribil zentrokideei behatu nien. Bide itxi baten itxura hartu nien, izen mitikoz beteriko labirinto batena. Adibidez, Sylvia, burua labean sartu zuena, seme alaben gosaria prest utzi eta gero; Alfonsina, itsasoan barneratu zena irratira bere agurra bialduta; Virginia, berokiaren poltsikoak harriz beteta ibaian behera; Anne, garajean, autoaren karbono dioxidotan itota; Alejandraren seconal pilulak; Marina eta lepo bueltako soka; Ingeborgen kandelak; Karin Boyer harkaitz baten gainean lo, xiringaren gozotan; Ana Cristina Cesar, eskopeta izan zen, ala saltoa gurasoen terrazatik?; Tove Ditlevsen, eta somniferoak berriz; Reetika Vazirani, hemorragia zain irekietatik; Florbela Spanca, Amelia Roselli, Danielle Collobert, Nilgun Marmara.
2014
‎Zirkuitua dagoeneko probatu dutenek “tekniko eta dibertigarri” lez definitu zuten. Lehen sektoreak ‘Sigi saga’ izena du eta bidea sarritan biratzen eta bihurritzen da suge baten itxura hartuz; bigarren sektorea, ‘Belodromoa’ izenekoa, gune azkarra eta estua da, baina 180 graduko bihurguneak ere baditu; hirugarren sektoreari ‘Txirrista’ deitu diote, hain zuzen, txirrista ugari dituelako; laugarren sektorea hasiberrientzako aproposa da; bosgarren eta azken tartea, ‘Berrizburu’ izenekoa, zirkuituko zatirik teknikoena eta geldoena da....
‎bertikalki kokaturik dauden erraiei eustea. Ondorioz, zabaldu eta aurreratu egin zen, eta konketa baten itxura hartu zuten.
‎4 Nahasketa. Jarri irina bol handi batean, eta sumendi baten itxura hartu. Bota ura giro tenperaturan poliki poliki.
‎milaka erle, 80.000, zehatzago esanda. Izan ere, erlauntz batean, kanpaitxo horietako batean, 80.000 erle bizi ohi dira, denak tropoiluan, elkarri erantsita kafe alez osatutako ore gorrizta baten itxura hartuz. Ezjakinak pentsatzen du hildako zomorroen kutxa bat dela erlauntza.
2015
‎Horregatik hasi nintzen bere janaritik gehiago ematen Godofredori; goserik ezean, nire beste lagunak bakean utziko zituelakoan. Hala, denboraren igaroaz, Godofredo handitzen eta loditzen joan zen, tigre txiki baten itxura hartzeraino; izan ere, kolore horixka zuen, eta marra beltzak han hemen.
‎Begiak urtzear, Apolorengana biratu omen zuen burua, eta han betiko doluan egon nahi zuela esan zion, hil berri zuen orein lagunaren gorpuaren ondoan. Negar anpulurik gabe geratu zenean, hostoak isurtzen hasi zitzaizkion begi bietatik, harik eta altzifre baten itxura hartu zuen arte. Eta orain, nonahi ikus daiteke Cipariso, adarrak malko berdetan dituela, galdutako lagunaren minez.
‎Argirantz jo nuen. Eta, hurbildu ahala, argiak kristalezko zalditxo baten itxura hartu zuen, eta beti arindua bilatu izan nuen tokirantz oldartu nintzen, han baitzegoen irtenbidea, han aterpea.
‎baina, paradoxikoki, zailagoa izaten da lagunekin edo maite dituzunekin. Axola ez dizun bati arazo gutxiagorekin aitortuko diozu bere ile mozketa berriarekin mendietako troll baten itxura hartu duela.
‎Berde jarri da berriro semaforoa. Azkenik zeharkatu dute kalea guztiz, eta, inoiz auto zoro baten itxura harturik heltzen den heriotzatik beste behin ere itzuri izanaren poza ezkutatu ezinik, are tinkoago estutu dio eskua emakume zaharrak alargun gazteari, askatu aurretik. Gero, laguntza biziki eskerturik, bere bideari jarraitu dio, astiro.
‎Himalaia izoztuaz akordatu da, mendizaleek aipatu ohi dituzten pitzadura horiez, eta pitzadura horien gainetik jauzi egitean sentitzen duten amildegiaren erakarmen indarraz. Bereak, derrepente, dema baten itxura hartu du; bere buruari apustu egin dio noraino helduko ote litzatekeen hartara jarriz gero, kamioi batetik bestera, auto batetik bestera, errepidea ukitu gabe sekula, ibilgailuen errenkada hari segika, sabairik sabai.
2016
‎Zehaztasunen bila ibili zen eta hura argi iturri berezi bat baizik izan zitekeela pentsatu zuen, argia kaptatzen zuen kaxa eguzkitsua. Baina zergatik zimino baten itxura hartuta. Denak goraino igo zirenean, belauniko zegoenak sobera ez hurbiltzeko keinu bat egin zien, jainkoa errespetatu behar zela bereziki eta hura adoratzeko ez zelako gehiegi hurbildu behar, batez ere zimino ez zirenak.
‎Leiho, ate, erlaitz eta apaingarriak desagertu egin zitzaizkion. Bere forma eta bolumena mantendu zituen baina harkaitz baten itxura hartu zuen, astunagoa, eta hala ere airean zegoen. Etxetxoaren desagerpenak harridura sortu bazuen berriro agertzea ez zen gutxiagorako izan.
‎Aro garaikidean Darwinekin Naturak Ezjainko diaboliko baten itxura hartu du: munduaren zati guztiak elkarrekin etengabeko borrokan geologiatik biologiaraino.
‎Bai, guzti guztia egunero bezala gertatzen zen, eta eguneroko erritmoan. Handik gutxira, erabat gaututakoan, Montserratek errainuzko muraila baten itxura hartuko zuen, eta mendiaren oinetan zegoen herri ttikiaren eliza argitu egingo zen. Hurrena, berriz, lokartuz joango ziren zomorroak, eta beren soinuaren ordez errepideko gau kamioiena bakarrik entzungo zen.
‎Geroxeago, buccina (erromatar tuba) agertu zen: honekin entseguak egin ziren instrumentuaren makurtzeko," S" baten itxura hartzeraino, buccin bihurtuz.
‎Gertatu dena da juanden larunbateko partida gelditu dela 17 berdin zirelarik, hor Baigorriko Xantxo Isteque pilotaria kolpatu baita eta ezin ukan baitu segidarik eman partidari. Pena da final laurden horrek partida eder baten itxura hartua baitzuen bainan bertzerik ezin egin. Halere suerte on gure pilotarieri.
2017
‎Bertan, nire malkoetako batzuk isurtzea eskatu zidan. Hala egin nuen eta neskatxak nire malkoak eskutan hartzean izar baten itxura hartu zuen eta argi urdin itsugarri bat xurgatzen hasi zen. Amaitu zuenean, lehen, basamortuan ikusitako irudiak agertu ziren berriz, baina oraingoan ez ziren sufrimenduzko irudiak, pozaren eta bakearen irudiak bai zik.
‎erreferenduma; 155.a; aldebikotasuna; aldebakartasuna... Noria baten itxura hartua dauka, eta sekula ez gelditzea komeni batzuei, gainera. Eta itxi gabe jarraitzen dute Mediterraneoan itotakoen zerrendak eta hilketa matxisten listak ere, adibidez.
‎Egunez indartsua nintzen, burua erne neukan eta gauza izaten nintzen emakumea nigandik uxatzeko. Idatzi nuen zein itxuratan agertu zitzaion Tentazioa Budari, nola emakume baten itxura harturik joan zen bere bular gogor tenteak estutzera aszetaren izterren kontra, nola Budak arriskua ezagutu zuen eta, finean, nola bere espirituaren indar guztiei deiturik jakin zuen tentazioa garaitzen. Eta Budak bere tentazioa garaitzen zuèn bezala, nik neurea garaitzen nuen.
‎Besteek burlaka segitu zuten, baina mutilak ez zuen besterik esan. Barandan apoiatu zen, ordurako gastatua zuen amuarrainari begira, eta bat batean zakartasuna, gatazka, ezkutatu egin ziren haien ahotsetatik, haientzat ere zera balitz bezala, mutilak jadanik arraina harrapatua eta zaldia eta gurdia erosiak balitu bezala, helduek nagusitasun isil baten itxura hartuz, edozertaz konbentzitzeko duten gaitasun hori partekatuz. Nik uste jendeak, bere burua eta bata bestea hitzen bitartez horrenbeste erabili ondoren, zentzu pixka bat erakusten duela behintzat mihi isila jakintsutzat hartzean, eta momentu batez bi haiek besteari aurre egiteko moduren baten bila antzeman nituen, hari zaldia eta gurdia nola harrapatuko.
‎Ostegun Santu hartatik gutxira depresio sakon batean murgildu nintzen; gauza aberrantea hamaika urteko neska batentzat. Nire depresioak ideia obsesibo baten itxura hartu zuen: heriotzarena.
‎Eta aldi berean, soinean zuen mozkorraldia ahaztu gabe. Momentu batez, pelikula merke baten eszena komiko baten itxura hartu zion bere biziari, eta negar egiteko gogoa sortu zitzaion.
2018
‎Hara! Atzeko atetik itzal bat ikusiko dugu, hasieran ez dago oso argi zer den, baina begiratu ongi, pixkanaka pixkanaka soldadu baten itxura hartuko diogu. Soldadu hori makuluekin dabil, izan ere... ai ene, hanka bat falta zaio!
‎Bakoitzak atal bat ukitu du, eta ezin dira ados jarri: tronpa ukitu duenak suge luze baten antza duela dio; hanka ukitu duenak zuhaitz enbor baten modukoa dela uste du; belarria ukitu duenak abaniko baten itxura hartu dio... Inork ezin du elefante osoa irudikatu.
‎Baina momentu hartan, eta senar emazteen begi harrituen aurrean, katu beltzaren hilotza aldatzen hasi zen, eta zenbait minuturen ondoren gizon baten itxura hartu zuen. Margari gorpua zegoen tokira hurbildu eta atsekabe handiz horrela esan zion senarrari:
‎–Baliteke herri txiki galdu baten itxura hartzea honi, jauna, esan du Smith andreak?, baina zegokigun baino ordain handiagoa eman genuen gerran. Zegokigun baino ordain handiagoa.
‎Mekanografiatu egiten zituen tituluak, diskoaren izena eta taldearena azalean, eta, barruko aldean, kanta guztien zerrenda. Marrazkiren bat ere egitera ausartzen zen, baldin eta disko originalaren portada imitatzea erraza bazen, Warholen platano horia, adibidez, nahiz eta luzoker ustel baten itxura hartu, ez baitzuen marrazkietarako esku bereziki onik. Kaseteak errebobinatzeko ere, beste norbaiti eskatu behar izaten zion, bera ez zelako errotuladore edo arkatz batekin birarazteko gai.
‎Ez nuen espero hira eztanda bat ere, nagusiak gara guztiok, baina bai pixka bat serio jartzea, edo errieta txiki bat gutxienez, tonu arinean bazen ere; egia izango da denborak nortasuna leuntzen duela, batez ere adin batetik aurrera. Ondo begiratuta, bihotz oneko aittona baten itxura hartu diot lehenengo aldiz, soa beregan pausatu dudanean. Denbora gutxian beherakada handia jasan izan balu bezala.
‎–euskal errealitatea? deituriko horrek, berriz topo egitean, errepresentazio handi baten itxura hartu du; mutur erabat sinboliko eta sentimentala legoke batetik, baina errealena bestetik, hildakoak eta hondatutako bizitzak. Errealitate posmodernizatu honetan, funtzionamendu hutsa den inertzia ideologikoz ari dira indar batzuk, diskurtso ororen funtsezko hondo ezari entzungor eginez, esaten denaren eta bizimoduaren arteko eskizofrenia handituz.
2019
‎Baina tira, nola edo hala iritsi ginen Beijingera eta hurbiltze lanak egiten zituen bitartean hiria zerutik ikusi ahal izan genuen. Chongqing-i ez bezala, Beijingi hiri ordenatu baten itxura hartu nion, karratuagoa eta ordenatuagoa. Eguna eguzkitsua zen, eta urrunera mendi kateak ikusten baziren ere, laua zela ohartu ginen.
‎Izpiritu gaiztoengandik babesteko mozorro eta arropa zaharrez janzten ziren, horrela jantzirik, izpiritu txar baten itxura harturik, ezagutuko ez zituztelakoan eta min eginen ez zietelakoan.
‎Iluntasun hartan ere izara zuri baten itxura hartu du jauntxoaren aurpegiak.
‎Egia esan, nik arreta haren hitzetan ez, baina bere begietan jarrita neuzkanan osoro. Izan ere, estreinako aldiz jabetu nindunan begi berdexka haiek, nik hainbatetan amestutako udazkeneko Senaren kolore berdina islatzen zutela, eta hitzak nireganatu nahian etengabe luzatu eta uzkurtu egiten ziren ezpainek, hosto okre baten itxura hartua zutela areto hartako iluntasunean.
‎" Badira hogeita hamabost urte paper zaharrekin lan egiten dudala eta hau da nire love storya. Hogeita hamabost urte dira liburuak eta paper zaharra prentsatzen ditudala, hogeita hamabost urte letren tintarekin lohitzen naizela, entziklopedia baten itxura hartzeraino, beste entziklopedia bat gehiago hainbesteren artean, zeinekin, garai honetan guztian, hogeita hamar bat tona konprimatuko bainituen, ur biziz eta ur hilez betetako pitxar bat naiz, aski dut pixka bat makurtzea pentsamendu ederrenak neureganatzeko, gogoz kontra naiz ikasia ere eta jada ez dakit zeintzuk diren nire ideiak, nire baitatik propio sortuak, eta zeintzuk neureganatu d...
‎deitu zuen Celsok, gorra erantzi eta txoria agerian utziz. Artean tamaina txikikoa izan arren, benetako mika baten itxura hartuta zegoen. Zuri zuria zeukan paparra.
2020
‎Beno, kontuz ibili esan zion Hallek eta ez ibili tximinokeriak egiten kableetan. Ea oreinen bat edo harrapatzen dudan hortik zehar. Euria datorrela uste dut esan zuen Jerryk, gizon baten itxurak hartuz.
‎Besaulkian eserita dago. Laurogeita hamar urte izan arren, Teresak ez dio agure zahar baten itxura hartu: zutik jarri eta eskua luzatu dio, hurbildu zaionerako.
2021
‎Ordu batzuk pasata, Iruñeko harresien ondoko zelai zabal batean dendak eta animalientzako itxitura batzuk antolatu zituzten. Berehala, kanpamentuak dendaz osaturiko bigarren hiri baten itxura hartu zuen. Uhartearrak iparraldeko lagunekin elkartu ziren.
‎Zazpi urte joan ziren, eta munduan zehar beste ibili bat egitera abiatu zen Bizitza. Itsu baten itxura harturik zazpi urte lehenago ikusmena itzuli zion gizonarengana hurbildu zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia