Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2002
‎Gizon berezia baitzen osaba Lazaro. Arotza zen ofizioz, eta oso bastoi politak egiten zituen, batean zurari suge edo herensuge baten itxura ematen ziola, eta bestean marrazki ezin politagoak egiten. Abila baitzen osaba Lazaro bere egiteko haietan!
2003
‎Oskarrek papera atera zuen poltsikotik. Kolorerik gabeko zimurrek mapa baten itxura ematen zioten eta gainean idatzita zeuden lerroek ibaiak ziruditen. Taxien geltokira joan ginen, autoan sartu eta helbidea irakurri zuen Oskarrek," Litera kalea, 11".
2004
‎Harresi astunetan, tarteka, zazpi leiho luze zabaltzen ziren, beruneztaturiko kristal zuriz estaliak. Haien parean, beste zirkulu estuago bat osatuz, harrizko zutabe motz astunek erdi puntuko arkuei eusten zieten, aretoari monasterio erromaniko baten itxura emanez. Argia zutabe haien ondoan paraturiko burdinazko argimutil garai batzuetatik zetorren.
2007
‎Jesús Cifuentes, garai batean Celtas Cortos zeritzan talde espainiarreko kantari eta liderra; ez dakit kantuaren izenburua, baina gogoan geratu zitzaizkidan haren hitzak: lehen pertsonan mintzo zaio kantaria neska bati, aspaldiko laguna nonbait, gutun baten itxura emanez abestiari: hasierako agurra, amaierakoa, eta erdian erdikoa.
2008
‎Ezpainak minberaturik zituen, handituta. Bere begirada galduak eta ilaje nahasiak emakume gautiar merke baten itxura ematen zioten, baina ez nuen, hala ere, Natalie hain benetakoa eta, azken batean, hain ederra inoiz ikusi. Lotzen gintuen hitzarmena albo batera utziz, inoiz ez bezala maite nuela eta beti nuela esan nion.
‎Ez dut inoiz beste batekin nahasten, itxura oso berezia du, baina nortasun finkatu gabea duela esango nuke, beste leku batean egon nahi lukeela, beste garai batean bizi, beste norbait izan. Soinean daraman beroki luze astunak, ile urdindu baina oraindik kalparrez beteak eta eskuan dilindan daraman larruzko kartera maiztuak poeta baten itxura ematen diote, baina poeta txukun batena nolanahi ere. Diseinuzko lanpara eta alfonbra garestiekin irudikatzen dut haren etxea, espazio huts eta argitsuekin, zaharkinak oso bakan dituela.
2009
‎Aspaldi zen markako trajeek lepo luzeko jertseak ordezkatu zituztela. Bizar usuak bertan jarraitzen zuen, baina orain, urdindurik eta arretaz profilaturik, adin ertaineko bankari baten itxura ematen zion.
‎lepo gorako elastikoa, artilezko jaka grisa, gona luzea eta perlazko lepoko astuna. Oso argala zen, eta begi estuek eta sudur kakoak txoritxo mesfidati baten itxura ematen zioten.
‎Hondartza itsasoari irekia geratzen zen erabat herriaren mutur batetik bestera. Gainera, Mollarriko harkaitzek ekialdetik eta Santa Barbara mendiaren labarrek mendebaldetik, U zuzen baten itxura ematen zieten hondartzaren mugei. Ez zen han inongo babes naturalik sortzen.
‎ez zen beti bat izan: lehenengo sekuentziaren arabera, izan ere, biktima isil isilik hil zen?, bere obligazioa betetzera doan gizon baten itxura ematen zuen Teofilo Mariak, disposizio aski neutroan; bigarren sekuentziak, negar intzirika hil zen biktima, desesperatuta: eeez, mesedez, eeez!?
‎Baina balizko kamera ezkutu batek, hiru exekuzioen irudiak hartutakoak, argi eta garbi erakutsiko zuen nola Teofilo Mariaren aldartea –aurpegieraren nondik norakoen sekuentziak islatutakoa– ez zen beti bat izan: lehenengo sekuentziaren arabera, izan ere –biktima isil isilik hil zen–, bere obligazioa betetzera doan gizon baten itxura ematen zuen Teofilo Mariak, disposizio aski neutroan; bigarren sekuentziak –negar intzirika hil zen biktima, desesperatuta: eeez, mesedez, eeez! – betarte aldaketa nabaria erakusten zuen, biktimaren jarrera koldarrak, lehenik eta behin, nazka eta amorrua eragin balizkio bezala, eta gero atsegina:
2010
‎bi edo hiru lastamarrega; lau edo bost lastaira artilezko; oholak; kirtenik gabeko aitzur bat eta pala bat, baita aliketa eta kurrika batzuk ere, ugerrak jandakoak guztiak; jostailuak, gorua, soka biribildu bat; mota guztietako zeramikak eta ontziak: ...ste pixontzi; baita Jesusen Bihotzaren zurezko irudi bat ere, garai batean eskuan mapamundi bat zuena, baina eskurik eta mapamundirik gabe geratu zena, Florita zeritzàn etxeko neskameetako bati, hautsa kentzen ari zitzaionean, erori zitzaiolako; gainera, pipiak jandako armairu bat zegoen, barruan soineko zahar batzuk zeuzkana, eta kanpoan izara zuri hautsez betetako bat, armairuari fantasma handi baten itxura ematen ziona.
‎Eta gero, kontua nahasteko eta indigenak tartean sartzeko, gorpua piramidearen oinetan utzi. Gertatutakoari antigoaleko sakrifizio baten itxura emateko. Presaka egiteagatik, gainera, beren kazetari txartel faltsuetako gomatxo berdinak erabili zituzten Carlosen eskuak eta oinak lotzeko.
‎Bigarren saioan, hagina mehetu zidaten, estalaktita baten itxura eman arte. Mingainarekin paisaia bolkaniko berria laztandu nuen, harik eta haginlariak, pudoreagatik segur aski, ordura arte baino narratsago eta presatuago, behin behineko pieza batez estali zuen arte.
‎bi edo hiru lastamarrega; lau edo bost lastaira artilezko; oholak; kirtenik gabeko aitzur bat eta pala bat, baita aliketa eta kurrika batzuk ere, ugerrak jandakoak guztiak; jostailuak, gorua, soka biribildu bat; mota guztietako zeramikak eta ontziak: ...ste pixontzi; baita Jesusen Bihotzaren zurezko irudi bat ere, garai batean eskuan mapamundi bat zuena, baina eskurik eta mapamundirik gabe geratu zena, Florita zeritzàn etxeko neskameetako bati, hautsa kentzen ari zitzaionean, erori zitzaiolako; gainera, pipiak jandako armairu bat zegoen, barruan soineko zahar batzuk zeuzkana, eta kanpoan izara zuri hautsez betetako bat, armairuari fantasma handi baten itxura ematen ziona.
2011
‎Denek atera dituzte beren hornimenduak, eta mahai faltan baten batek motxila barrenetik erreskataturiko zamau loredun bat zabaldu dute belar gainean, antisistemen konfabulazioa baino gehiago hippyen piknik xarmagarri baten itxura emanez beren artekoari.
2012
‎Zuraren gogortasunak eta hura lantzeko tresna egokirik ez izateak lan horretan luze aritu beharra eragin zidaten, zura oso pixkanaka lantzen bainuen, pala edo sarde baten itxura eman arte. Kirtena Ingalaterran ditugunen itxura berberekoa zen, baina, alderdi zabalaren azpialdean burdinazko ertzik ez zuenez gero, ez zidan oso denbora luzerako iraungo.
‎Vulitx tenientearen itxura guztiz bat zetorren beraren izaerarekin. garaia eta aurpegiko kolore beltzarana, ile beltza, begi beltz zorrotzak, sudur handi baina bikaina, beraren jatorrikoen berezitasuna?, ezpainetatik sekula ezabatzen ez zitzaion irribarre triste eta hotza... bazirudien ezaugarri horiek guztiak berariaz moldaturik zeudela izaki berezi baten itxura emateko gizon hari, zeina ez baitzegoen prest bere iritziak eta grinak partekatzeko halabeharrak aldamenean jartzen zizkion kideekin.
2014
‎Bazirudien aurpegiko mamia xurgatu ziotela, puxika zulatu baten antzera utziz. Kimioterapiaren erasoaldiari iskintxo egin zioten ile xerloek baso kiskali baten itxura ematen zioten haren buruari.
2015
‎Baina ez erabat. Larruzko txupa zaharra smoking bat janzten ari balitz bezala soinean eramateko estilo hura zen, beharbada, edo pianista frakasatu baten itxura ematen zion bere gorpuzkera argal eta garaia. Anis txupitoen antzeko begi argi haiek.
‎Galtzen atzeko poltsikoan eramaten nuen mobila eta, bistan zen, erorketarekin egundoko kolpea hartu zuen. Pantaila zeharo pitzatuta zegoen, amaraun baten itxura ematen zioten arrakala ugarirekin. Abian zen hala ere, baina ez zirudien ongi zebilenik.
2016
‎Artundoren etxera iritsi baino askoz lehenago ikusi zuen etxeen teilatuen gainetik goratzen zen ke mordoa. Azpian kiribiltzen ziren garrek gauza beltz hura argitu eta filmetako munstro baten itxura ematen zioten. Perimetroa zaintzen zuten patruilariei identifikazioa erakutsi eta suhiltzaileen kamioien ondoan aparkatu zuen.
‎Halaxe jarraitu dute bidaia osoan, kantuan eta zalapartan, irrika eta algaraka, indarrak batuta, behingoagatik ganorazko talde baten itxura emanez.
2017
‎Ikasturtearen barruan hilean behin egiten den bakarkako ebaluazioan nengoen, azterketari bilera informal baten itxura ematen saiatzen badira ere. Hiru laguntzaile ondoan dituela jartzen da bere bulegoan, eta aurrean ikaslea eserarazten dute.
2018
‎10.872 presoak agurtu egin zuen, irribarrea ezpainetan. Morroi nahiko txikia zen, hezurtsua, burua gorputza baino nabarmen gehiago hazi zitzaiola zirudien, eta horrek, begi beltz handiekin batera, argazki zahar batzuetan ikusten diren ustezko estralurtar horietako baten itxura ematen zion. Txikitasunak eta itxurazko hauskortasunek ez zioten galarazten bera halako bi zen morroiari erronkaz begiratzea.
‎Eta, gainera, ez zeukan irakurri beharrik, ez zen idatziaren esklabo. Gizon aske baten itxura ematen zuen, bere kabuz pentsatzen zuenarena, eta bere gobernu, alderdi eta ideologiaren ardura bere gain hartzen zuenarena. Bazituen etsai ikaragarriak ere Madrilen, El Alcázar egunkaria, adibidez; ABC k, berriz, sinpatia zion, Erregearekin ondo moldatzen baitzen.
2019
‎Baina, zirudienez, argitaletxeak honako hau gehitu zuen liburuaren atzealdean: . Entsegu liburu baten itxura emanez, Jose Kruz Iriondo idazleak kontakizun hau dakarkigu. Lehen pertsonan kontatua, istorioak zirraratu egingo zaitu, bere beldur, tentsio eta, bai, umore tonuagatik?.
‎Telebista kate batzuek bi aldeko gatazka baten itxura eman zioten auziari, non alde batek A defendatzen zuen eta besteak Z. Arrazoia nork zeukan zen ebatzi beharrekoa, baina alde bat bestea bezain legitimoa zen edozein kasutan. Komunikabideak eta sare sozialak ziren ring a:
‎–Aldakak, zeinek mutiko baten itxura ematen baitzidaten lehen, biribildu egin zitzaizkidan, eta, nire izate guztian, zain egoteko irudipen erabatekoa sentitzen nuen, nigan haziz zihoan dei bat, zentzu argi argia zuena: ezin nuen lo egin gauean, jira eta buelta, batera eta bestera, sukarti eta mintsu?, dio Isadora Duncanek My Lifen [Nire bizitza].
‎Eva negarrari eusteko ahaleginetan dabil. Ez luke Xabierrek negar betean ikustea nahi; ez du ama ahul baten itxura eman nahi. Haurrak babestuta sentitu behar du berarekin, horrenbeste zor dio, bere erruz halako trantze larrian sartu ondoren, batez ere.
2020
‎Modu berean justifikatzen dute erorketarik ez izatea: erakundeen arteko kontu doitze baten itxura eman nahi bada, ezin daiteke ondoren polizia operazio bat egin: " erorketak izateak Poliziaren lana salatuko zuen".
‎Dora aurrez aurre izan zuenean, Clarari deigarri gertatu zitzaizkion neskato baten itxura ematen zioten bi txirikordak. Adeitsu eta txeratsu hartu zuen Dorak, eta jakin zuen irabazten larri eta urduri zegoen bisitariaren konfiantza.
2021
‎Jeanek jo eta Denisek ireki zuen. Kapelu belodun txiki bat zeraman buru gainean, dama baten itxura ematen ziona; eskularruak eta poltsa zeuzkan eskuan.
2022
‎Txantxa makabro bat dirudi denak. Are gehiago argi more horrekin, amesgaizto bitxi baten itxura ematen baitio guztiari.
‎Leyya oinutsik heldu da. Atorra luze bat jantzia du, zuri zuria, belaun gainerainokoa; berehala, argia berriz ere itzaltzen delarik, naturaz gaindiko izaki baten itxura emanen dio bere eramaileari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia