2017
|
|
Eta bihotz
|
baten
itxurakoa.
|
|
Altxa eta herren merrenka, sokaz mugitutako txotxongilo handi
|
baten
itxuran, ganbarara abiatu zen, korrika txikian. Haren itzal okerra paretako kanaberen kontra dantzan zebilen, kriseiluaren gorabeherekin batera.
|
|
Ezkerreko eskua eskularruz bilduta darama beti, eta patrikan sartuta, jaiotzetik pairatzen duen deformidadea ezkutatzeko. Esaten da esku batena baino animalia baten apatx
|
baten
itxura daukala. Ziur aski zorigaitz horrek bere ingurutik uxatu du emakume oro, eta horren ondorioz beste sexukoen aurkako gorroto itsua sortu da bere baitan.
|
|
Bertan, nire malkoetako batzuk isurtzea eskatu zidan. Hala egin nuen eta neskatxak nire malkoak eskutan hartzean izar
|
baten
itxura hartu zuen eta argi urdin itsugarri bat xurgatzen hasi zen. Amaitu zuenean, lehen, basamortuan ikusitako irudiak agertu ziren berriz, baina oraingoan ez ziren sufrimenduzko irudiak, pozaren eta bakearen irudiak bai zik.
|
|
behoka gazte
|
baten
itxuran irrintzika ezkututik;
|
|
Lapurreta
|
baten
itxura emateko...
|
|
Baina haren arreta erakartzen zituzten beste objektu gozagarri eta interesagarri batzuk ere bazeuden une hartan: suge batzuen forma zuten argimutil biribilkatu batzuk eta Txinako ahate
|
baten
itxura zuen te-ontzi bat; haren moko irekitik etorriko zen tea. Zein aspergarria eta forma gabekoa zen jolas gelako te-ontzia haren aldean.
|
|
Horren truke, plaid berri bat eta senarraren txano zahar bat eman zizkidan. Plaida sorbalden inguruan nola lotu behar nuen erakutsi zidan eta, etxolatik atera nintzenean, Burns bardoaren olerki liburuetan dauden ilustrazioetako eskoziar
|
baten
itxura nuen. Baina, edozein moduz, gutxi gorabehera jantzita nengoen, behintzat.
|
|
Gero, loak hartu ninduen eta Dumfriesen esnatu nintzen justu garaiz trenetik azkar atera eta Galloway gurutzatzen zuen tren motelean garaiz sartzeko. Nasako gizon
|
baten
itxura ez zitzaidan batere gustatu, baina ez zidan ezta begiratu ere egin eta, neure burua makina automatiko bateko ispiluan ikusi nuenean, ez nintzen harritu. Aurpegi beltzaranarekin, tweedezko arropa zaharra jantzita eta ibilera erdi makurrarekin, hirugarren klaseko bagoiak betetzen zituzten baserritarren itxura peto petoa nuen.
|
2018
|
|
Hara! Atzeko atetik itzal bat ikusiko dugu, hasieran ez dago oso argi zer den, baina begiratu ongi, pixkanaka pixkanaka soldadu
|
baten
itxura hartuko diogu. Soldadu hori makuluekin dabil, izan ere... ai ene, hanka bat falta zaio!
|
|
Bakoitzak atal bat ukitu du, eta ezin dira ados jarri: tronpa ukitu duenak suge luze baten antza duela dio; hanka ukitu duenak zuhaitz enbor baten modukoa dela uste du; belarria ukitu duenak abaniko
|
baten
itxura hartu dio... Inork ezin du elefante osoa irudikatu.
|
|
Baina momentu hartan, eta senar emazteen begi harrituen aurrean, katu beltzaren hilotza aldatzen hasi zen, eta zenbait minuturen ondoren gizon
|
baten
itxura hartu zuen. Margari gorpua zegoen tokira hurbildu eta atsekabe handiz horrela esan zion senarrari:
|
|
Hormetan eta mahaietan ezarrita zeuden argimutilak ziren argitasun iturri bakarrak. Jangelak gurutze
|
baten
itxura zuen. Erdigunean sukaldea zegoen bere sutondo handiekin, eta lau besoetan apaizgaiak eta apaiz maisuak, lau barrutitan egindako banaketari jarraiki, esertzen ziren mahai luze zabalak.
|
|
ZAHARRA. Bai eta ez. MARKELXXXP31 edozein egoeratara moldatzeko programatuta dago, zure lagun izan zitekeen haur
|
baten
itxura eta pentsamenduak instalatu dizkiogu, besterik ez. Baina berak ez daki, berak ez daki makina bat denik, berak 15 urteko gaztetxoa dela uste du.
|
|
Bertan" Phallus impudicus" izen zientifikoaren gainean delako perretxikoaren irudi ezberdinak, garapen atalak, agertzen ziren, hots: hastapenetako arrautza zuri
|
baten
itxuratik, oskolaren leherketaren ondoren, bertatik sortutako zakil zuri okertuak koroatzen zuen kusku arrosa ikusten zen ezkerraldean, eta eskuinean, azken urratsa non zakila guztiz zutitu eta zuzentzen zen kusku beltz, distiratsu eta lirdingatsuarekin bukatzeko. Kuskuak isurtzen zuen likido hartan euliak itzuli mitzulika zebiltzan, haren hats erakargarrian zorabiatuta edo.
|
2019
|
|
Baina tira, nola edo hala iritsi ginen Beijingera eta hurbiltze lanak egiten zituen bitartean hiria zerutik ikusi ahal izan genuen. Chongqing-i ez bezala, Beijingi hiri ordenatu
|
baten
itxura hartu nion, karratuagoa eta ordenatuagoa. Eguna eguzkitsua zen, eta urrunera mendi kateak ikusten baziren ere, laua zela ohartu ginen.
|
|
Borroka
|
baten
itxura guztiak egin zituen: ukabilkadak, ostikoak, bultzadak, iletatik tirakadak, denetik:
|
|
Izpiritu gaiztoengandik babesteko mozorro eta arropa zaharrez janzten ziren, horrela jantzirik, izpiritu txar
|
baten
itxura harturik, ezagutuko ez zituztelakoan eta min eginen ez zietelakoan.
|
|
Halako egun batean, giza arimaren ahuleziaren bila ibiltzen den deabrua azaldu zitzaion Mateo Txisturi, zaldun adeitsu
|
baten
itxuran azaldu ere. Baina apaiza, berehala jabetu zen hain gizon dotorearen benetako nortasunaz.
|
|
Hargatik atsedena behar eta lankideekin hitz ordua finkatua nuen San Izpirituko Babel tabernako gela urintsuan. Hamar bat kide zeuden, begitarteak airean, bargo zaharren antzera etengabeko berri kate
|
baten
itxura hipnotikoak goloski irensten. Tarteka, basoetan, Europako ardo lodia zeukatela gogoratzen ziren.
|
|
Gure komandante lapur gizajoa, Gard-eko kontseilari nagusia, izaten zen norgehiagoka haietako mahaiburu; bere begi handi itzaliez babesten zituen. Aurpegiagatik eta azentuagatik, Raimu belaxkatu bat zirudien, Fratellinitarretako bat ere bai, hilda zegoena, bere gaiztakeria barregarriak notario arrandiatsu
|
baten
itxuraren atzean gordetzen zituena. Urduri aztertzen zuen etorkizuna, bere zurikeria koipetsuarentzat hartan zer leku zula zezakeen kezkaturik.
|
2020
|
|
Antolaketa guzti hark prentsaurreko
|
baten
itxura osoa zeukan urundik begiratuta, baina hurbildutakoan edozein behatzailek zera nabarituko zuen: entzuten, adi zegoen jende taldean guztiak ez ziren kazetari, gutxi batzuk baino besterik ez.
|
|
Sukaldera jo zuten ondoren. Bertan" Erik" etiketarekin identifikatutako zerbitzaria aurkitu zuten Channing Tatum eta Mila Kunisen balizko seme
|
baten
itxura zeukana eta, bere aparteko jatortasun eta eraginkortasunarekin, egoiliar guztiak maiteminduta zeuzkana, baina hori beste istorio bat da. Gosarirako jakiak prestatzen ari zen creppeak, gofreak, benedictine arrautzak eta aldi berean, robot baten eraginkortasun eta abiadurarekin, sukaldeko tresna, gailu eta altzari guztiak distiratsu uzten.
|
|
Fidel txunditzen zuen bezala, bere edertasunak kamera ere txunditzen zuelako aukeratu zuten castingean. Horregatik eta, nahiz eta hogei urte baino gehiago izan, behar bezala karakterizatuta, hamalau urteko nerabe
|
baten
itxura eman zezakeelako. Zurrumurrua, hiri kondaira ere bazebilen, saioaren ekoizlearen zaletasun harrapariak eta honek talentu gazte, eder eta lagunkoiak aurkitzeko zeukan senak hautaketan zer esana izan zutela.
|
|
Mahai borobil baten inguruan, Dylan, Jairo eguzki betaurreko batzuen atzean ezkutatuta eta tucker txapel bat buruan, Borja eta Eloi poker partida
|
baten
itxura guztia zeukan zerbait jokatzen ari ziren: kartak eskuetan, fitxak eta billeteak mahai erdian, whiskiak edalontzi zabaletan.
|
|
Lekuko produktuak! Haietako bakoitzak bere albokoarekin hitz egiten zuen, behar bezalako batzar
|
baten
itxura gutxirekin.
|
|
Kar, kar, kar, kar, kar, kar, kar, kar, kar, kar, kar, kar, kar, kar, kar, kar.... Ainarak etxeko ate nagusia zabal zabal ireki zuen, eta orduan ikusi ahal izan zuen airezko eta suzko zurrunbilo
|
baten
itxurako zerbait etxetik ilkitzen eta ondoko basoan galtzen. Beraz, amatxi Gaxuxak, azken hatsa ematean, kontatu ziona egia zen.
|
|
Hiru gizonetako beste batek, eskuaren mugimendu baten bidez, haien gibeletik joateko agindu zien, eta horrela egin zuten. Animaliez betetako oihan sakon batera sartu ziren, hura zeharkatu zuten hamar bat minutuz, eta horrela iritsi ziren esfera erdi
|
baten
itxura zuen eraikinera. Han baziren pertsona gehiago beraien zain.
|
|
Eta ideia hori gogoan, aizkora soinean harturik, inori esan gabe nora zihoan, pobre
|
baten
itxuran joan zen monasteriora, eta hara iritsi eta sartu zen, eta kasualidadez administradorea topatu zuen patioan eta hari keinuka, mutuek egiten duten bezala, jatea eskatu zion Jainkoarren eta adierazi zion berak moztuko ziola egurra, behar bazuen. Administradoreak gogoz jatera eman eta ondoren zenbait enbor jarri zizkion aurrean, Nutok ezin moztu izan zituenak, eta hark, izugarri sendoa baitzen, berehala pikatu zituen hondarreraino.
|
|
" Nire zailtasun handiena hauxe zen orduan: ia militarki jardutea, baina operazio militar
|
baten
itxura eman gabe".
|
|
Egun ere berdin segitzen dute guardia zibilek. Militarki jarduten dute, baina saiatu egiten dira okupazio militar
|
baten
itxura ez ematen. Mamia ez da asko aldatu; azala, bai.
|
|
Belardi zaindu ederra du begien aurrean eta zuhaitz sendo ilunak altxatzen dira ikusten ari den paisaiari muga egiten. Zeruak ore pisutsu
|
baten
itxura dauka. Begiak kliskatu, eta bere etxeko logela heze eta biluzian egon nahiko lukeela pentsatzen du.
|
|
Behin ezkonduta, zuri izandako baserri zaharrari karibeko etxe
|
baten
itxura eman genion laster batean. Biok jarri ginen lanean:
|
|
" Tira esan zuen koronelak, onarpen burlati moduko batekin, nik proposatuko nuke hemendik aurrera jaka berdeak eramatea, beltzen ordez. Inoiz ez dakizu zer errakuntza sor daitezkeen zerbitzari
|
baten
itxura daukazunean."
|
|
" A, zer demontre! esan zuen gazteak, zaldun batek inoiz ez dauka zerbitzari
|
baten
itxura."
|
|
Beno, kontuz ibili esan zion Hallek eta ez ibili tximinokeriak egiten kableetan. Ea oreinen bat edo harrapatzen dudan hortik zehar. Euria datorrela uste dut esan zuen Jerryk, gizon
|
baten
itxurak hartuz.
|
|
Begira esan zuen, han dago Molokai, urruti, gure atzean; eta Mauik koroa
|
baten
itxura du; izarren kokapenagatik nahi nuen lekuan gaudela dakit. Itsasoaren zati honek Hilen Itsasoa du izena, toki oso sakona da, eta hondoa giza hezurrez beterik dago; itsasoaren alde honetako zuloetan jainkosak eta duendeak bizi dira.
|
|
Etxe berria zen abogatuarena, eta baratzeko zuhaitzak bastoi baten tamainakoak ziren artean. Ugazaba atera zenean, Kaewek bere aurpegian gizon ase
|
baten
itxura nabaritu zuen.
|
|
Ez baduzu aberats
|
baten
itxura eramaten, nor fidatuko da botilaren gain esango dugunarekin?
|
|
Horretarako gondola zapal
|
baten
itxura zuen gibel handiko gabarra irauli ezina erabiltzen zuen eta hor egoten zen edozein urte sasoitan bere gabarraz eta bera palaz ibaiaren hondoari hondarra lapurtu nahian. Nire ustez, eta nire gogoak ez badit hutsik egiten, bazeuden beste gizonak lan berbera egiten zutenak, baina hauek gabarratik jaitsi gabe eta metalezko pala baten bidez aritzen ziren hondoak nahastekatzen eta hondarra ateratzen.
|
|
Esadazu zuk bestela. Gaur ezagutu duzun Alain horrek urre bilatzaile
|
baten
itxura dauka ala. Min ematen dit nire lagunak horrelakoak jasan beharrak.
|
|
Zipresezko horma gaindiezin haietako baten sarreraren aurrean gelditu zen autoa. Saski
|
baten
itxura imitatuz, altzairu matezko xafla txirikordatuz osatutako hiru ate zituen sarrerak, bi handi autoentzat eta txikiago bat oinezkoentzat. Hauskor itxuradun sendotasuna.
|
2021
|
|
Bi gorila, gizon txiki bat eta mafioso dotore
|
baten
itxura zuen gizona atxilotu zituzten. Anbulantzia agertu zenean Manu artatu zutenez berri onak eman zizkieten.
|
|
alde orotarik hegatza jasaiten dioten tenplo
|
baten
itxuran.
|
|
Behin armada erregularra abiatu zenean, al Dhalfak, al Muzafarren ama aberatsa, Sanchuelok bere semea pozoindu zuela sinesten zuenez, Bushra eslaviar amiritarraren bitartez laguntza ekonomikoa bidali zion marwandarren buru zen Muhammad ben Hisham ben Abd al Chabbar i, Abd al Rahman III aren biloba, bi urte lehenago hil zutenaren semea. Muhammadek plebeio lotsagabe
|
baten
itxura zuen eta herritar arruntenek maite zuten. Dirua herritarren artean soldaduak hartzen gastatu zuen.
|
|
Ordu batzuk pasata, Iruñeko harresien ondoko zelai zabal batean dendak eta animalientzako itxitura batzuk antolatu zituzten. Berehala, kanpamentuak dendaz osaturiko bigarren hiri
|
baten
itxura hartu zuen. Uhartearrak iparraldeko lagunekin elkartu ziren.
|
|
Zazpi urte joan ziren, eta munduan zehar beste ibili bat egitera abiatu zen Bizitza. Itsu
|
baten
itxura harturik zazpi urte lehenago ikusmena itzuli zion gizonarengana hurbildu zen.
|
|
Ibilian ibilian, zazpi urte lehenago sendatua zuen legenardunarengana hurbildu zen Bizitza. Legenardun
|
baten
itxura harturik, gauerako aterpea eskatu zion.
|
|
Bere altxorreko diruarekin hogeita hamar itsasontzi egin zituen, kanpotik animalia
|
baten
itxura zutenak, branka muturrean berriz arrano burua, begien tokian bi errubi distiratsu. Ontziak Novgoroden erosirik zituen merkagai guztiez bete zituen, eta Volkhov ibaian, Ladoga aintziran eta Nevan hasi zen merkataritzan; ondoren Urrezko Hordara hurbildurik, geratzen zitzaion merkagai guztia saldu zuen errenta handiak atereaz.
|
|
" Nik ere ikusia nuen beste irudi bat Gaspar Ruizen isla iheskorraren ondoan. Gizon txikitxo
|
baten
itxura zuen, pontxo batez eta kapela handi batez estalita. Eta ergel baten moduan hasi nintzen pentsatzen ea norekin ausartu ote zen halako konfiantza izateko.
|
|
" Peneleo, indiar buruzagia, gure suaren ondoan zegoen eserita, bere guanako larruzko kapa zabalean bilduta. Basagizon atletiko bat zen, sekulako burutzar karratua zuen, formaz eta tamainaz lastozko erlategi
|
baten
itxurakoa, eta aurpegia serioa, mukerra, zimurtsua. Bere gaztelania gaiztoan behin eta berriro esaten zuen, basoko animalia goseti baten antzera marmarka, oholesian zulo bat, txikia bazen ere, eginez gero bere jendea sartuko zela eta andrea ekarriko zuela, baina bestela ezetz.
|
|
" Halaxe egin zuen; bere zurbiltasunarekin eta aurpegi akitu, argalarekin, hildako
|
baten
itxura zuen. Bidezidorreko bihurgune batean porfido gorrizko harkaitz handi batek beheko zelaiak ikustea eragozten zuen begiak zabaltzen zituela ikusi nuen.
|
|
" Ihesaldian zihoazen gizonen, zaldi basatien, zaldizko indiarren tornado bat, egiazko urakan bat igaro zitzaidan gainetik, artean gurutze
|
baten
itxuraz ahuspez zetzan Gaspar Ruizen ondoan lurrean kuzkurtuta nengoela. Peneleok, bizitza salbatzeko lauhazka zihoala, ziztada bat egin zidan bere txuzo luzeaz ondotik igaro ahala, lagun zaharren arteko agur gisa, seguru asko.
|
2022
|
|
Non katuak aparteko leku bat duen, Mitologian. Manneki neko izenekoak Buddha
|
baten
itxura osoa. Zorionaren zazpi jainkoetako bat, Daikoku katu beltz lodia, arroza bi zakuen gainean.
|
|
Kafkak, bestalde, propio debekatu zuen intsektu horren irudia liburuko azalean agertzea. Gerora eman zioten irudigileek, Max Brod lagunak bezala Kafkaren borondateari muzin eginez, kakalardo Coleoptera," hegalen kaxa"
|
baten
itxura.
|
|
Ontziak, bata bestearen atzetik, Rye edo Christchurcheko (antzinako izenak erabili ditut) ate bideetatik altxatzen ziren, mukuru betetako zeruan nabigatzen zuten, eta hegoaldeko ontziralekuetara hurbiltzen ziren, hutsik. Sistema hain ondo doituta zegoen, meteorologiaren hain mendekotasun txikia zeukan, non zeruak, bare nahiz lainotuta egon, kaleidoskopio erraldoi
|
baten
itxura baitzeukan eta eredu berberak aldian aldian errepikatzen baitziren. Vashti nabigatzen ari zen ontzia egunsentian abiatzen zen batzuetan, ilunabarrean beste batzuetan.
|
|
Nabari zen nekatuta zegoela, baina irribarretsu zetorren hemeretzi urteko gaztea. Planta onekoa eta gihartsua zen, baina arropa zikinduta zuen, arma ariketetan ibilitako gerlari
|
baten
itxura. Azenariri besarkada handia eman zion.
|
|
Arrantza lanetan xaxiango teknika erabiltzen zuten, aparailuak zabalean hedatzen zituztela pertxa edo botabera luzeekin. Aparailuak, bere aldetik, amu bakun edo bikoitza edukitzen zuen, lumaz edo arto hostoz estalita eta kolorezko oihal edo artile zati batez apainduta, maluta egina alegia, arrain
|
baten
itxura ematearren. Amuak bizi bizi mugitzeko eta atunak eta engainatzeko beharrezko lastertasuna erraz hartzeko moduan zegoen diseinatuta txalupa.
|
|
Taldean, bi monje, gerlari bat, bi merkatari beren bi morroi eta mandoekin eta hiru erromes. Maiak mutiko
|
baten
itxura zuen eta bi anaia bezala aurkeztu zuten beren burua, Iruñean morroi lana egiteko prest zirenak. Andik ez zuen ezkutatu soldadu sartzeko gogoa ere bazuela eta gerlariarekin hitz egiteko asmoa zuen.
|
|
Egunaren argitan gizona ez zen hain zahar ikusten. Berrogeita hamar urte baino gutxiago izango zituen, baina aurpegiak eta bizar zuriak zaharrago
|
baten
itxura ematen zioten. Ismail ibn al Qattali zen.
|
|
Fortun gizon altu, gihartsu eta zabala zen. Jaun
|
baten
itxura eta moduak zituen; hala ere, laguntasun handia erakutsi zuen lehengusu txikiarekin. Bi gizon gazteek antza handia zuten.
|
|
neure onetik ateratzen ninduen. Ongi pentsatuz gero, txalo
|
baten
itxura zuen hotsak, txalo bakarti bat, han barruan aldiro adartxo bat kraskatuko balitz bezala. Txikle hoskari bat buru barruan, globotxoak lehertzen.
|
|
Izan ere, naturak nobleei profil jakin bat eman die," aristokratiko" deritzona eta hegazti harraparien antz antzeko egiten dituena. Konde jaunak, egiari zor, zapelatz jakin
|
baten
itxura zuen. Zapelatz hark, bere ohiturari ankerki atxikirik, egunero, eguerdiko hamabiak aldera, San Nikolasen elizaren kupularen gainean uso harrapatuarekin pausatu eta, harrapakina urratzen zuen, halako moldez, non uso hegalak plazaraino hegaldatzen baitziren.
|
|
Arima intsektu
|
baten
itxuran azaltzen ahal da. Gehienetan zomorro hegalduna da eta pertsonaren ahotik ateratzen da, hura lo dagoelarik.
|
|
Ez zaio gaitzitu behar, beraz, eta bai haren apetak kontuan hartu. Basajaunak ez du nahitaez despota anker
|
baten
itxura, alderdi on zenbait baditu eta gisakoa ere izan daiteke.
|
|
Gero tafeta edo pergamino berri batean atxikitzen dute arta handiaz, ametsak interpretatzeko eta izpirituak agerrarazteko erabiltzen ahal dutelakoan. Iseka egiten die deabruak sorginei eta, gaizoak oraindik gehiago ikaratzeko, munstro
|
baten
itxuran agertzen zaie gau horretan berean, ekaitzek inguratua (Van Gennep ek zitatua, 1949: 1995).
|
2023
|
|
Itsasertzean eraikitako etxe bat, une hartan indarrean zeuden urbanismo lege guztietatik kanpo zegoen eraikuntza bat. Kanpotik andaluziar kortijo
|
baten
itxura imitatzen zuen, baina barnean handik gutxira Larak eta Adelek ikusi zutenez laurogei eta laurogeita hamarretako maximalismo nabarmenaren aztarnak kontserbatzen zituen oraindik, hala nola, igerilekuko urre koloreko eskaileratxoak, edo hondoan Medusa buru baten irudia egiten zuen mosaikoa. Dena dela, etxe barruan, holako estilo arranditsuaren aztarnatxoak geratzen ziren arren, dekorazioa nahiko minimalista zela esan zitekeen.
|
|
" Entzun ukan dut erran zuen Hircanek ezen, Erregeren mandatu
|
baten
itxuran, krudel eta tirano jokatzen dutenak bigatan zigortuak izan ohi direla, beren injustizia Erregeren justiziapean estaltzen dutelako; halaber, ikusiko duzue nola hipokritak, nahiz eta aitzinerat egin denbora batez Jainkoaren eta saindutasunaren beztimendapean, Jainko Jaunak bere mantoa altxatzen duenean, hor gelditzen diren denak agerian eta biluz. Eta berehala, haien biluztasun, zikinkeria eta tzarkeriak itsusiago agertzen dira beren estalkia ohoretsua den baino".
|
|
Egongelara iritsi ziren: ikaragarria zen, nahiz eta zalantzazko estiloz uztartzen ziren chester sofa granate bat, tximiniaren gainean apaingarri gisa zegoen hauspo erraldoia, apokalipsi
|
baten
itxura zeukan koadro abstraktu koloretsu hura eta bikotearen metro karratu bateko argazki zuri beltzekoa.
|
|
Eta deseroso sentitzen hasi zara. Okela errearen usain sarkor nardagarriak, izeba iloben tribuaren dantza obsesibo erdi ahaidekeriazkoak, bi txolinak, Trippyren agerpen benazko ala alegiazkoek, etxekoandre otzan antzekoaren ifrentzuak, erdi bromazko erdi benazko orgia sataniko
|
baten
itxura ematen diote hori guztiari. Eta zu hotelera eramateko batere presarik ez duen Rayri orain muxu, orain ostia parea emango zenioke.
|