Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 15

2004
‎Del Valle zutitu eta automata baten ibileraz hurbildu zen ateraino. Bere atzean, Heydrichen ahots mehea entzun zuen:
2007
‎Behi begiz begiratu zidan niregana iritsitakoan, eta hitz guztiak eskaileretan behera galdu zitzaizkiola esango nuke, ez baitzidan aipamen txikirik ere egin. Aurrera jo zuen, hankak zabal zabal eginda, faraona morena baten ibileraz, eta ni, mirabetxo itsusi hau, atzetik, maletatzarra eraman ezinean, izerdi patsetan, orain ezkerreko sorbaldan orain eskuinekoan ipintzen nuela. Noiz edo noiz gelditu behar izaten nuen, sorbaldei eta bestelako hezurrei atseden ematera eta, bide batez, nitaz errukiturik ea Elisak taxi bati deitzen zion, maleta eramateko, edo indartsu bati, niri laguntzeko, ez dakit.
2008
‎Ez dugu poema epikorik, egia da. Gure literaturan ez da kontatzen heroi militar baten ibilerarik. Aitzitik, badugu gizon jakintsuaren kontakizuna, gehiago jakiteko arima deabruari saldu zion harena.
2010
‎Ez al dakizu nola arrandiazko ekitaldi zibil eta erlijiosoen unerik kritikoenetan, desfile baten goren puntuan edo meza nagusian? desegokitasunik txikienak, soldaduren baten ibilera aldatuak, edo apaizaren doministikuak, partaideen barrea eragin dezakeen, gero eta handiagotuz doana, zeren kutsatzen den barrea nekez geldiaraz daitekeen eta isil?
‎Aitortu behar baitizut pozari aurka egiten ere ahalegindu nintzela neure borondate borondatetsuaren saioan —ama telefonoaz bestaldean nuen, eta amaren hitzetan jartzen nuen arreta, pozaren eragina neutralizatzeko—, baina alferrik; bazirudien, gainera, zenbat eta borondatearen mugimendu hari gehiago eutsi, orduan eta handiagotzen zela nire poza... Ez al dakizu nola arrandiazko ekitaldi zibil eta erlijiosoen unerik kritikoenetan —desfile baten goren puntuan edo meza nagusian— desegokitasunik txikienak —soldaduren baten ibilera aldatuak, edo apaizaren doministikuak— partaideen barrea eragin dezakeen, gero eta handiagotuz doana, zeren kutsatzen den barrea nekez geldiaraz daitekeen eta isil. Harik eta bizi senak autoengainua mozorrotzat hartu eta nire poz hura zuri zezakeèn argudioa asmatu zuen arte, errukiaren bidetik:
2015
‎Eta aurrean nuen gizonak herren egiten zuen, bai, baina inondik ere ez zebilen haztamuka eta itsumustuka. Eta aurretik zihoakidan gizonak makila baliatzen zuen, bai, kaska kaska, baina inondik ere ez zen itsu baten ibilera zalantzazkoa.
‎Zonbi baten ibilerarekin konparatu ditut lehenxeago Itsasondon egiten nituen joan etorriak; konparazio hori areagotu eta bere esanahi betera iritsiko litzateke nire hara hona noragabeetan kanposantura ere sartzen nintzela esanez gero. Baina ez da guztiz hala.
‎Angelaren eskuak botila apalategi hautseztatu baten gainean utzi eta, nire ondotik igaroz, aurrera jarraitu zuen, sonanbulu baten ibileraz, kondenatu baten begirada galduaz. Eskuan zeraman kandelak haren soslai luzanga marraztu zidan, bera labirintoan barrena urrundu bitartean.
‎Mundakako kanta zahar honek. Santulari? izeneko baten ibilerak kontatzen ditu. Nola joaten den Portugaletera txaluparen aitzakian neskak ikustera.
2016
‎Munduaren sortzearen pareko pirripita horretan, ene gogoak eztandetan zerraien, grabitate gabeko kosmosean meteoro baten ibilera arin legez, zuhaitzetako sagar libreak airean dilindan baleude bezala. Egiazko ametsetan ote nengoen?
‎Ehunzango herren baten ibilerari begi eta belarri gelditzen ziren, edo hegoaldeko lur garaietatik zetorren enara baten hegaldiari begiak josita.
‎Ostiral ilunabar batean ohartu nintzen aspaldiko partez takoidun zapatak jantzi zituela. ...akun herrena, batak besteak baino nota bat altuago jotzen baitzuen, desarmonia bitxi eta monotonoa, pentsatu nuen, pentsamendu alferrikakoei emana naizelako gehienetan, eta etxetik atera zelarik, leihora gerturatu eta tentu pixka batekin estoreen atzetik begira geratu nintzaion; bere Smart berdearen bila espaloian zehar zihoala bere aldaken mugikera indartsuak harritu ninduen eta emakume zoriontsu baten ibilerak zirela erabaki nuen, zeraman gona erori eta dotoreak kanpaiaren balantza moduko bat egiten baitzion zangoen konpasean. Une horretan bertan jakin nuen norbaitekin egindako lehen hitzordura zihoala.
2021
‎–Nolako garagardoa duten jakin nahi nuen, eta, bide batez, dekorazioa ikusi. Jakin min hori nuen, ama –hotzegi ari da Oihana, indartsuegi, beste baten ibilerak kontatzen ariko balitz bezala. Autodefentsan.
2022
‎Iratiko eserlekuak dar dar egiten zuen nire azpian, tranbiak zomorro artritiko baten ibileraz Atari Berriko aldapa igo bitartean. Isabel eta biok bidaiari bakarrak ginen, eta iruditu zitzaidan horrek hurbiltasun berezi bat sortzen zuela gure artean.
‎Ipuinaren literatur generoaren forma da, oinarrian, fantastikoa dena, edukiaz harago: berdin dio narrazioa mamu baten ibilera harrigarriez ari bada edo etxekoandre baten eguneroko zoritxarrez. Gero, jakina, arautiko desbiderapenak daude, ipuinera hurbiltzen diren nobelak eta nobela izpiritua duten ipuinak, baina hori beste arazo bat da:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia