Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2004
‎Pentsamenduak pisurik balu, hausnartu zuen, gela haren grabitazioak zulo beltz erraldoiena eratuko zuen. Historia osoko pentsalaririk bikainenetakoak zeuden han bilduta, izar kumulu miresgarri baten eran.
2006
‎Txotxongilo baten eran luzatu nituen besoak, modu automatikoan, nire borondatea bere esku utzia nuela adierazteko bezala.
2007
‎974 DILTHEY, W., aip. lib., 62 Ik., orobat, 90: . Hizkuntza, ohiturak, zuzenbidea asmakuntza razional batetik eratortzea luzaroan izan da nagusi sistema horien zientzia positiboetan; teoria psikologiko hori herri izpirituaren kontzepzio handiosak ordeztu zuen, zeina, jeinu artistiko baten erara, inkontzienteki bere bizi agerpen nagusien hazkuntza organikoaren sortzaile den. Baina teoria horrek, inkontzienteki sortzailea den izpiritu unibertsal baten formula metafisikoak sostengaturik, ez zuen kontuan hartzen, antzinagokoaren alderdibakartasun psikologiko beraz, intuizio ahalmen jaso batean oinarritzen diren eta adimena eta kalkuluaren ahalegin gogorretik datozen sorkarien arteko bereizkuntza?.
2009
‎Nire izateak, egitate bakoitzak, oroipenek, agiantzek, unibertso osoa ukitzen dute, egiten dute. Eta ni orain naizen nitasunaren forman izan ez nadinean ere, izaten jarraituko dute bestelako existentzia baten eran, haietan ni izango naiz unibertsoan sakabanatua. Unibertsoa inoiz ez da zu izan gabekoa izango.
‎Eliza greko ortodoxoan partikularki Ama Birjinaren elizarik ez dago (elizak beti dira), baina Ósios Lukás nolabait, eliza gisa ere, Arantzazu moduko santutegi mariatar bat kontsidera liteke. Komentuko eraikinek inguratzen duten trapezio irregular baten erako plazan dago XI. mendeko erromesen eliza handia. Katholikon?, kupula bizantino tipikoagaz.
‎Gaur egun guk erlijioa instituzio baten eta doktrina finkatu baten eran aurkitzen dugu beti. Instituzio handiak, erakutsi ala ezkutatu egiten du, bere buruaren handi mandiaz, egiaz jainkozkoa?
‎Aldi berean behialaldia da eta oraina. Erroman iragana ez da iragan guztiz; gelditu egin da kalean, sentsuekin haztagarri den antilogia urbanistiko baten eran gelditu: batetik hiri moderno bizia, Ernazimentu eta barokoen aberatsa nonahi esibitzen autoen dzu dzu guztien artean, bestetik hiriaren barrua beterik dago iragan galdu milurteko baten hondar eta oroigarriz han hemen.
2010
‎–Espezialista da bere gaian maisua izaten dena, zeinak, adibidez, hegazkina hartzen baitu leku zehatz batean operazio bat gauzatzeko, mundu osoan operazio hori egiteko gauza den bakarra delako. Espezialista ere bada bertzerik gabe gauez bahituriko eta fabrika asiarretara eramandako langile gaitua, inurri etsaiak lapurtzen dituen inurri talde baten erara?. Horrela zioen 1953an Der Gordische Knoten (Gordiar korapiloa) idazlanean.
2011
‎Eztabaida zirikatze joko baten eran hasi zen, ligatzeko hain txarra izaten ez dena, grazia eta zorroztasun lehia bat, entretenigarri, baina ni, gaueko hirurak aldera, nire maitasun platonikoari urtetan garatutako eztabaidarako trebezia frogatzera jarri nintzen, esaten zuen esaldi bakoitza bere galbide argumentaltzat azalduz, alkohola somnifero bihurtzen duen seriotasunez, helburuari kalte egiten zion propaganda sasi guztiak eb... Zintzoa izan nahi nuen, hala izanik inork minik egin ezin dizun ziurtasunez, zintzo agertzen denak ez du mesfidantzarik sortzerik (aspertu bai, egiten du), hori uste nuen, eta elkarrizketa birena zela, berea eta nirea, baina politikaz ari baginen ez ginen bera eta ni, ni eta ekipo oso bat ari ginen, iritziz aldatzea ezin da besterik gabe egin gainera ekipokoa ez den baten aurrean, nire aurrean alegia, ordura arte taldekotzat ninduena, gutarra, beraietarra. Nik nirekin maitemin zedin bakarrik nahi nuen, txundi zedin, eta bat batean ezezagun bat nintzen, besteetako bat, eta amorrua baizik ez nion sortzen, eta dezepzio sakon bat, nire aitari bezala.
‎Autopistako abiadurak baizik baretuko ez ninduen ziurtasunez, hiritik ahalik eta azkarren eta ahalik eta gutxien pentsatuz irteten saiatu naiz; edozein bihurgunek artegatu nau, oharkabean pasa zaidan zerbaitek ihesaldiari gainditu ezinezko oztopoa jarriko zion susmo indartsua bainuen, sineskeria baten eran, halaxe gerta zedin desiratzen zuelako nire organo boikot egileak, beti maindirepean nahi nauenak, nik alegia neurri batean, suposatzen dut. Iraganak berriro harrapatzen zaituenean, eta etxeko dekoratua aldatzeko dirurik ez baduzu, ezta dekoraturik ere egia esan, lekualdatzeko garaia izaten da, estimulu berrien bila, distraituko zaituztenak, beste etorkizun baten miraz edo, kiloka.
‎Bere kalkulu okerren arrazoia norberaren arrakastaren benetako kausak identifikatzeko ezintasuna izango zen ziurrenik; nobleagoak izan ohi dira porrotenak sistema gehienetan. Gero ez zara zinen hura, gero eta gaitzagoa da zentralitate txalozkoa lortzea oroitzapen maitagarri baten eran ez bada, eta arrakastaren kausek aurpegian jotzen zaituzte, ni ez naiz aldatu, hori nahi zenuke, falta zaizuna zen kausa, eta irekitzen da komun orduen amildegia, belaunaldi berrien mehatxua; mehatxua edertasunari dagokionean, zure pedigreea ezagutzeari uzten diotelako gainera; zure aita heroi izateak ere gero eta gutxiago balio baitu, eskerrak beste heroi herrikoi batekin bikotetu zaren, as... Gupida sortu dit, sentitu nahi nuenetik urrun dagoena, guantera zain, eta amorrua piztu ezinik.
‎Porlanezko eraikin erraldoi bat seinalatzen zuen. Ospitaleak Y baten eran antolaturiko hiru hegal zituen, bakoitza hamabi bat solairukoa. Mediterraneo aldeko hotel merke horietako bat ekarri zion Mikeli gogora.
2012
‎Orduak eman nituen, egunak esango nuke, neure buruari kolore bizienekin ikusarazten zertan arituko nintzen ontzitik ezer atera ez banu. Jatekorik ere ez nuen izango, arraina eta dortokak izan ezik, eta, horrelakorik aurkitzerako denbora luzea igaro zenez, lehenago goseak hilko nintzen; eta, goseak hil ezean, basati soil baten eran bizi izango nintzen; eta trikimailuren bati esker ahuntz edo hegaztiren bat harrapatu izan banu ere, ez nuen hura larrutzeko edo zatitzeko modurik izango, edo haragia larrutik eta erraietatik bereizteko edo mozteko, eta hortzekin karraskatu nuen, eta azkazalekin urratu piztiek bezala.
‎Zabaldu nezakeen, baina ezin baldin banuen itxi edo tolestatu, nuen eraman, buru gainean zabalik ez bazen, eta hori ez zitzaidan egokia iruditzen. Dena dela, azkenean, esan bezala, lortu nuen ongi erantzun zuen bat egitea, eta larruz estali nuen, ilea kanporantz jarrita; aterpe baten eran, ez euriari eta ez eguzkiari ez zion sartzen uzten, eta hala kanpoan ibil nintekeen eguraldi beroenean, lehen eguraldi hotzean baino abantaila handiagoekin; behar ez nuenean, berriz, itxi nezakeen eta besapean eraman.
‎Eta nire aurpegiari zegokionez, kolorea beltzen tankerakoa zuen, hartaz gehiegi arduratu ez eta ekuatoretik hemeretzi gradutara bizi den gizon batek izango lukeena bezalakoa. Bizarra behin luzatzen utzi nuen, iarda laurden bat edo, baina bai guraizeak eta bai bizarra mozteko labanak nahikoa nituenez gero, motz motza jarri nuen, goiko ezpainaren gainean hazten zena izan ezik, eta hura mahometar tankerako bibote handi baten eran moztua nuen, Salen turkiar batzuei ikusi niena bezalakoa, mairuek ez baitzeramaten horrelakorik, baina turkiarrek, berriz, bai. Bibote edo mustatxa horri buruz, ez nuke esango nire kapela handik zintzilikatzeko bezain luzea zenik, baina itxura eta luzera ikaragarria zuen, eta Ingalaterran beldurgarritzat hartuko lukete.
‎Nola iritsi zen ez nekien, ezin zitzaidan inola ere bururatu. Eta gogoeta nahasi pila buruan erabili ondoren, zalantzan eta bere onetik aterata dagoen gizon baten erara, etxera itzuli nintzen, neure gotorlekura; guk esaten dugun bezala, lurra oinen azpian sumatu gabe, beldurrak hartuta, bizpahiru pauso ematen nituen bakoitzean atzera begira, sasiak eta zuhaitzak eta urrutira ikusten nuen mozkin bakoitza gizon baten irudiarekin nahasiz. Ezinezkoa da adieraztea nire irudimen izutuak zenbat eratara irudikatzen zizkidan gauzak, zenbat ideia zoro topatzen nituen une oro nire irudimenean, eta bururatu ere zenbat eta zenbat bitxikeria arraro bururatu zitzaizkidan.
‎Hartza berehala iritsi zen zuhaitzera, eta guk urrutitik jarraitzen genion. Lehenengo eta behin, eskopetaren aurrean geratzen da, hura usaindu eta bertan uzten du, eta han doa zuhaitzean gora atzaparka, katu baten eran, baina hark baino askoz pisu astunagoa zuela. Harritua nengoen nire zerbitzariaren zorakeria horrekin, eta ez nuen inolaz ere ikusten barre egiteko arrazoirik; eta hartza zuhaitzean gora zihoala ikusi genuenean, hara hurbildu ginen.
‎Nire lagun zintzo alargunak ahalegin guztiak egin zituen asmo hori burutik ken nezan, eta horren gogor saiatu zenez gero, zazpi urtez eduki ninduen atzerrira joan gabe; eta bitarte horretan nire bi ilobez, hau da, nire anaietako baten semeez, arduratu nintzen. Zaharrena, berez zerbait bazekarren eta, jaun baten eran hezi nuen, eta ni hiltzerakoan nire oinordekotzaren zati bat utzi nion bere ondasunei erantsia izateko. Bestea ontzi bateko kapitain baten eskuetan jarri nuen, eta bost urte horrela igaro ondoren, eta merkatari gazte trebe eta zuhurra zela argi utzi zuenean, ontzi on bat erosi nion itsasora abiatzeko; eta mutil gazte hori bera izan zen, ni, zahartzaroan, abentura berrietara bultzatu ninduena.
‎Horregatik askotan nire egoeraz guztiz damutua egoten nintzen. Ez nuen hitz egiteko lagunik, noizean behin auzoarekin izan ezik; eskulana beste zereginik ez nuen eta askotan esaten nuen jenderik gabeko uharte batera bidalia izan den gizon bakarti baten erara bizi nintzela. Baina nolakoa izaten den zuzentasuna!, eta zenbat pentsatu luketen gizonek beren egoera beste okerragoekin alderatzen dutenean, Zeruak behartu baititzake egoeraz aldatzera, eta esperientziaren bidez lehenago zuten zoriona ikusaraztera; eta hala diot, nolakoa den zuzentasuna, izan ere, uharte galdu batean ikusten nuen bizitza bakarti hori izan baitzitekeen nire halabeharra, arrazoirik gabe askotan orduko bizitzarekin alderatu nuelako, eta aldiz, aukera izan nezakeen, bizimodu horretan aurrera egin izan banu, aberatsa eta zori onekoa izateko.
‎Baina ni ezin nintzen egon, eta irudimenak eta ez arrazoiak esaten zidana itsu itsuan egin nuen. Eta horrela, ontzia prestatua zegoenean, zama ontziratua eta bidaldiko adiskideek gauza guztiak hitzarmenetan sinatu zituztenean, zoritxarreko orduan ontziratu nintzen, 1659ko irailaren batean, zortzi urte lehenago aita eta ama Hullen utzi nituen egun berean, haien aginpidearen aurrean matxinatu baten eran jokatuz, eta nire interesen aurrean, berriz, zoro baten eran.
‎Baina ni ezin nintzen egon, eta irudimenak eta ez arrazoiak esaten zidana itsu itsuan egin nuen. Eta horrela, ontzia prestatua zegoenean, zama ontziratua eta bidaldiko adiskideek gauza guztiak hitzarmenetan sinatu zituztenean, zoritxarreko orduan ontziratu nintzen, 1659ko irailaren batean, zortzi urte lehenago aita eta ama Hullen utzi nituen egun berean, haien aginpidearen aurrean matxinatu baten eran jokatuz, eta nire interesen aurrean, berriz, zoro baten eran.
‎Odol hotz nahikoa eta behar adina adore izan nuen lehorretik espero nuena baino gertuago nengoela ikusteko, eta zutik jarri eta ahaleginak egin nituen handik lehorrera ahal bezain azkar joateko, beste olaturen bat etorri eta ni berriro itsasora eraman baino lehen. Baina berehala konturatu nintzen nuela ezer egin, itsasoa ikusi bainuen gainera zetorkidala mendi erraldoi baten erara eta etsai bat bezain amorratua, nik, berriz, hari aurre egiteko ez baliabiderik eta ez indarrik ez nuelarik. Egin nezakeen gauza bakarra zen arnasari eutsi, eta ahal banuen neure buruari uretan sartzen ez utzi, igeri egin, arnasa behar bezala hartu, eta neure burua, nola edo hala, itsasbazterrerantz gidatu; baina orduan kezkarik handiena nuen aurrera egitean itsasoak, itsasbazterrerantz eraman ninduen bezala, atzera egitean, berriro barrualdera eramango ninduela.
‎Hori egin ondoren, ontziko saihetsetik jaitsi, eta neuregana hurbildu nituen. Horietako lau nola edo hala lotu nituen bi muturretatik, ala baten eran, eta, bizpahiru egur puska gainean zeharka jarri ondoren, konturatu nintzen oso ongi ibil nintekeela gainean, baina ezinezkoa izango zela han pisu handirik jartzea, egur puskak arinegiak zirelako. Beraz, lanari ekin nion, eta, arotz zerra hartuta, badaezpadako haga gaina luzeraka hiru zatitan moztu, eta alari erantsi nizkion, lan eta neke handiak igarota; baina behar nituen gauzak lortzeko itxaropenak indarra eman zidan, beste egoera batean egingo nituzkeen baino ahalegin handiagoak egiteko.
‎Egun batzuk geroago, eta itsasontziraino joan eta handik ahal izan nuen guztia hartu ondoren, ezin nuen oraindik etsi mendixkaren tontorreraino igo gabe, handik itsasora begiratzeko, itsasontziren bat ikusiko nuelakoan. Orduan irudimenean haize oihal bat ikusten nuen oso urruti, eta itxaropen horrek poza ematen zidan, eta gero, mugitu gabe eta, luze begira egon ondoren, ia itsu geratu arte, ikusmenetik galdu egiten nuen, eta eseri eta negar egiten nuen, haur baten erara, eta zoramen horrek areagotu egiten zuen nire zoritxarra.
‎Afrikako itsasalde bakartietan zehar egin nuen etsipenezko bidaldian, ez nuen behin ere gertatuko zitzaidanaz ezer pentsatu, ez nion Jainkoari erregurik egin niri bide zuzena erakusteko, edo itxuraz inguruan nituen arriskuetatik edo basati anker haiek bezalako izaki gosetuen erasoetatik salbatzeko. Ez nuen ez Jainkoaz, ez Goi arduraz pentsamendu bakar bat ere izan, basati soil baten eran jokatzen nuen, Izadiaren legeetan oinarri hartuta eta zentzuaren esanetara, eta hori ere nekez.
‎Barruak galdera gaitzetsi zidan, eta iruditu zitzaidan, birao egin banu bezala, ahots baten eran mintzatu zitzaidala: «Zori txarrekoa!
‎Enperadorea eta Gorte osoa itsasertzean zeuden abentura handi honen amaieraren zain. Ilargi erdi handi baten eran ontziek aurrera egiten zutela ikusten zuten, baina ni neu ez ninduten ikusten, uretan sartua bainengoen bularreraino. Itsasartearen erdira iritsi nintzenean, are atsekabetuago jarri ziren, leporaino bainengoen uretan.
‎«Jakinarazpen kopiaren eraginez, epai baten era exekutatzailean...».
‎Bere amodio ohituren eragin hutsez, Madame Bovary aldatu egin zen gisaz. Bere begiradak ausartagoak bilakatu ziren, bere diskurtsoak libreagoak; egin ere, zigarro bat ahoan, Rodolpherekin paseatzeko arrunkeria egin zuen, munduaz trufatzeko bezala; dena den, artean zalantzaz zeudenek jada ez zuten gehiago zalantzarik izan ikusi zutenean, egun batez, Hirondelle tik jaisten, soina gerruntze batean hertsaturik, gizon baten erara; eta madame Bovary ama, zeina, bere senarrarekin izugarrizko tekela izan ondoren, bere semearen etxean babestera etorria baitzen, ez zen izan gutxien eskandalizatutako burgesa. Beste gauza franko ere gaitzitu zitzaion:
‎Baina, ukamendu hau medio, aparteko kondizioetan jartzen zuen dama. Emma, mutilarentzat, haragizko kualitateez gabetu egin zen, hauetarik ez bide baitzuen ezer lortu; eta, haren bihotzean, gora eta gora joan zen hegaztatzen den apoteosi baten era bikainean gailentzen. Sentimendu garbia zen, bizitzaren jarduketa eragozten ez duten horietakoa, bitxiak direlako lantzen diren horietakoa, eta zeinaren galerak, edukitza atsegin den baino are gehiago dolutuko baitzukeen.
2014
‎oinarrian, beraiena baino ez den indibiduoaren metafisika txar bat asmatzeko batzuen ahaleginak). Propio suprapertsona erraldoi baten eran imajinatzen du Renanek, historiaren azken helburuan, gizadiaren kontzientzia unibertsala. –Partant de cette idée, on arrive à concevoir une future conscience de l, humanité infiniment supérieure à celle qui existe aujourd, hui, un temps où l, humanité serait comme un arbre immense, dont les individus seraient les bourgeons, où toutes les consciences arriveraient à former une seule conscience, comme il est dit de la primitive Église:
‎Tartaroek eta, ez dute mundutik hara dena txikimilapuskatzen ibili besterik egin eta deus ez jaso. Printzipio hau (Estatu eta Inperioen sortzailetarako pribilegio indoeuroparrarena) hain segurua begitantzen zaio Renani, ezen Inperio handiren bat zein arrazaren eraikuntza izan den garbi ez dagoenean, a priori zientifiko baten eran balio baitio. Hala hizkuntza eta herri semiten antzinateko hedadura ikertzen duenean, in Histoire générale et système comparé des langues sémitiques, II. Kapituluan, dudak honela uxa ditzake (OC, VIII):
‎rien aussi qui rappelle la monarchie absolue de l? Égypte ou de la Perse?. (Eta nola esplikatzen da, naturako ordena monarkia absolutu baten eran baizik ezin ulertu izan omen dutelakoa?).
‎Emakumea urrats neurtuekin zebilen, marra eta litsekiko oihaletan bildua, lurra arranditsu zapalduz, basa apaindurak doi­ doi dilindan eta dirdirka. Burua tente zeraman, adatsa kasko baten erara orraztua; letoizko galtzerdiak zituen belaunetaraino, letoi alanbrezko eskularruak ukondoetaraino, orezta gorrimin bat matrail beltzaranean, kristalezko aledun koilare sorta bat lepo inguruan; gauzaki bitxiak, kuttunak, azti gizonen opariak, soinetik zintzilika, dirdirka eta dardarka urrats bakoitzean. Zenbait elefante letaginen balioa eraman behar zuen aldean.
2015
‎Bere arnasak ez du kanpo eragilerik behar. Arnasak goizaldeko eta gaueko hotzak zeharkatzen ditu, lurrin arin baten erara.
2016
‎Lurra, hala bataiatu baitzuten, telebistan eta aldizkarietan agertzen zen, haren itsaso et mendiekin, lur hezetsu eta basamortuekin, oihan eta pentzeekin, ibai eta errekekin, ibar eta ordokiekin, azkenean haien planetaren antzeko izadiarekin. Irudi haiek ez zitzaizkien batere bitxi egiten eta haien bizileku huts baten era baizik ez zuen.
‎Afari legea egiteko eseri ginen; eta baldin eta Saboiako ostatu txiki batek eskain zezakeen baino ardo bizkorragorik izan ez bagenu, ezpainak ondo loturik izango genituzkeen, harik eta premiak mihiak askatu arte; baina damak bere kotxean Borgoinako botila batzuk zituenez gero, fille de chambrea bidali zuen botila pare bat hartzera; hala, afari legea bukatu eta bakarrik utzi gintuztenean, biok inspiratuak sentitu ginen, eta gogo adore nahikoarekin gure egoerari buruz diskreziorik gabe mintzatzeko. Buruan hamaika jira eta buelta eman genion geure egoerari, bi orduko negoziazio batean eztabaidatu eta hausnartu genuen ikuspegi guztiak aintzat harturik; eta azkenik negoziazio horren amaieran artikulu batzuk ezarri ziren gure artean, eta bake itun baten eran eta gisaz xedatu; eta uste dut, hain zuzen ere, bion aldetik xedatu genituela geroaren eskuetan utzia izateko ohorea izan duten itunetan ez bezalako zintzotasunez eta fede onez.
‎Garrasi bilakaturiko deiadarren oihartzunak ornoetan behera hedatu eta bizkarrezurraren oinarriraino iritsi zitzaizkizun, kolpe bezala nozitu zenituen deskarga elektrikoen gisan, eta sastada elektrikoak bizkarrezurretik gorputz osora zabaldu zitzaizkizun espasmo kontrolagaitz bihurtuta, buru azaletik oinazpietaraino, barrabilak bereziki kolpatuz. Eskuekin lokiak gogor estutu behar izan zenituen koltxoi gainean zizare baten eran bihurritzen zinen bitartean, murmurioak eragindako min jasangaitza eteteko saiakeran.
‎Leherketak nanotu egin zintuen eta buruko ahotsek munduaren tamainako orro erraldoiak jaurti zituzten, sututa. Garrasiek zure mingain gogortuaren katua sakatu zuten eta misil baten erara egotzi zenuen loki artean kateatuta eta barrabiletan ostikoka zeneukan hitz sastada: «PUTA!!!».
‎Beste gauza askoren artean, garai ezberdinetako oroitzapenen bitartez pertsona baten bizitza berreraikitzeko ahalegina dago esku artean duzun nobelan. Horregatik egituratu dut puzzle baten eran. Puzzle hori nola osatu erabakitzea, ordea, zure esku dago, irakurle.
‎Barnean, bakarrik nengoen ahots etsai haiekin; eta kanpoan, ondoz ondoko muga fisiko haien arteko tarteak eremu antzuak ziren niretzat, ahotsak gaiztotu eta biderkatzen ziren guda eremu zeharkagaitzak. Ahotsak apaldu nahian neure baitara biltzen nintzen mataza baten erara, ohean alboz etzanda, eskuekin belaunburuei oratu eta haietatik tira eginez, izterrak bularraren kontra itsasten saiatzen nintzela.
‎...lferrik izan da, nire grazia merkeei muzin egin eta irmotasun handiz jarraitu baitu mutilari buruz hizketan, eta gauza bat behintzat baietz, aitortu beharra daukala esan du, ikusgarria dela mutila nola sartzen den trantzean, nola sinesten duen bere lanean eta egitekoan, eta nola, elastikoa erabat bustita duela, erortzen den lurrera eta, bizkarra zolaren kontra duela egiten dituen metroak, narrasti baten eran, ondoren modurik akrobatikoenean jauzi batekin zutik jartzeko. Horrela, bere ilaje luzea izerditan blai zuela, kilikagarria iruditu omen zitzaien ia denei.
‎Tren baten eran, berehalako iraultza azkarrak eragin ditu Internetek. Azken hamarkadetako aldaketa handiena da.
2018
‎Agian bai. Unatzek ez daki oso ondo nola azaldu bere txokokoen aurrean rallau baten eran geratu barik eta ez du ezer esaten, baina sustantzia horien zerrendari gehituko lizkioke bideo jokoak, futbola, auto lasterketak, poster pornoak. Ez, dena ez da punk lokalean.
2019
‎Behiala zorroztasuna bere izaeraren ikurra izan eta, une honetan, patu zalantzagarri baten txotxongilo patetiko baten erara jokatzen duen gizonak ezin dio, noski, galdera horri erantzun. Azken gertakizunek behartutako aurreikuspen faltak, haren buruaz erakusten ohi zuen uneoroko ziurtasuna, azukre kozkorra nola, halaxe urtzea eragiten dio bere zalantza etengabeetan.
2020
‎Ernegatu ninduen eta madarikatu nuen enegarren aldiz. Izan ere, klub txatxu hartan izandako elkarrizketa txatalak baino ez zizkidan jaurtitzen, oihartzunaren gisan nire kaskezur arolean errepikatzen zirenak bukle baten eran. Ez hankarik ez bururik gabeko talkan, elkarrizketaren ordena ezin baitzen hura izan.
2021
‎Patek saloi beldurgarria ireki zuen; auzokoak ilaretan eseri ziren hilkutxaren aurrean, audientzia baten eran, hileta zerbitzuak iraun zuen bitartean. Mr.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia