Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2002
‎Beraz, poesiaren baitan argigune baten distira legoke, emozioak eta pentsamenduak elkarri nahasten zaizkionean eta elkartze lehiatsu horretatik hitzaren erreten goria sortzen delarik. Nik esango nuke poesia, neurri batean, musikaren pareko dela, honek bakarrik sentiaraz bailiezaguke gure arima propio eta bereziaren taupada.
2006
‎Anek arnasa sakon hartu zuen. Urrezko hortzak metalezko kakalardo baten distira hila zabaltzen zuen.
2008
‎Bala ugarik eman zioten enbor etxeari, baina bat ere ez zen barrura sartu; eta, kea barreiatu eta ezereztu zenean, oholesiak eta inguruko basoek lehengo itxura baketsu eta huts huraxe zeukaten. Ez zen adar bat mugitzen, ez zen ageri gure etsaiak salatuko zituen moskete kanoi bakar baten distirarik.
2011
‎–Zergatik ez dakidala eta oso denbora gutxian, letra txikitzen, narrasten eta etzaten hasi zitzaidan, neuretzako ere ulertezin bihurtzeraino?, jarraitzen nuen, eta adiskideren batek gomendatutako ariketak egiten nola hasi nintzen esplikatzen nien, eskolan ikasi genuen bezala, grafia borobilarekin letrak osatzen eta erdi paretik (gerri paretik esan dezagun) elkarri lotzen ikasi behar izan bainuen berriro, nire idazkera ulergarria bilaka zedin. Baina letra borobila egiten arreta jartzen nuen bitartean, ezin izaten nuen pentsamendu baten indarra, burutazio baten distira paperean ezarri. Zenbat eta pentsamendu indartsuagoak, zenbat eta burutazio argiagoak, orduan eta zirriborro meharrago eta narrasagoak ateratzen zitzaizkidan, letrak marra eta puntu bihurtzeraino, eta arbela eskura nuen aretoetan adibideak jartzen nizkien, entzuleek zertaz ari nintzen jakin zezaten.
‎Reggiek pospoloa piztu zion eta, hura makurtzean, haren perlazko eraztunean sugar txiki baten distira ikusi zuen.
2012
‎gauza hauek irakurri ditugu, teorizatu ditugu, partekatu ditugu, baina horrek balio al du iraultza eragiteko barruan? Nola ematen da teoria bat irakurtzetik barruan sentitzera dagoen pausoa, teoria baten distira barruan suma litekeen argian islatuta ikustera. Nola igaro liteke errukiaz dakiguna, errukiaz esan dezakeguna, barruan errukia sentitzeraino?
‎Segundo asko eman nituen haren oihartzuna entzuten, beherako bidean leizearen alboak jotzen baitzituen harriak; azkenean entzun zen nola murgiltzen zen bat batean uretan, eta ondoren oihartzun ozenak etorri ziren. Une hartan bertan ate baten zabaltze lasterraren hotsa zirudiena etorri zen nire gainetik, eta hura bezain ate ixte bizkor batena; aldi berean argi izpi mehe baten distira bereizi zen ilunean, eta agertu bezain azkar desagertu zen.
2014
‎Bat batean, tximistargi baten distiran, haietako harritzar bat erorka erorka behera datorrela ohartu dira. Gero eta arinago doa tarantasaren aldera.
2015
‎Zer edo zer agertuko zen. Esku bat, labana baten distira. Txorakeriak ziren, noski.
‎Seme gaizto bihotzik gabea ote den susmoa piztu zaio bihotzondoan, eta horrek bai eragin diola oroiminak ez bezalako tristura. Estu estu besarkatu ditu bai aita eta bai ama, eta negar tanto baten distira ere antzematen zaio begi ertzeko erlantz argitsuan. Hunkitu egin dira Luis Mariren gurasoak, eta semeagandik aparte pasa duten asteak merezi izan duela pentsatu, proba horrek agerian utzi duelako zenbat maite duten semea, zenbat maite dituen semeak.
2016
‎Izarren hautsa bizigai dugu, egun batean, nik ez dakit noiz, halakoxe bihurtu zelako. Izarrek ematen digute oxigenoa eta altzairua, eta poz ttiki baten distira. Eguzkia ez da planeta bat, amigo, izar bat baino:
‎Karmenek irribarre egin zuen, izotzezko begiradan txinparta baten distira dantzan.
2017
‎Ez dit axola begiratu egin zigun segi ba haserre joan egin zen Garrasiak eta plisti plastak aditzen hasi ginen; gorputz beltzaran baten distira ikusi nuen une batez.
‎Erabat ilunduta zegoen jada; zerua, berriz, estalita: ez zegoen izar baten distira ikusteko zirrikiturik ere. Pabiloietako bonbillek argi ahula barreiatzen zuten, eta haietara inguratzen ziren hango sits bakanak, berotasun pixka baten bila.
‎Dendak itxita, hauetako gehienen eskaparateak itzalita, eta etxeetan ere jende gutxi esna. Kalean gora, lehenengo pisuetako leihoren batean argia baldin bazegoen, batzuetan piztutako lanpara baten distira eta dirdira igar zitekeen.
2019
‎labeak ez ditu batere liluratzen. Erosketa ezin da egunero bihurtu altxorraren bilaketa, ezin da egunero miraz egon kanila baten distiraz. Batez ere gizonezko zein emakumezko idazleek goresten dituzte lirikoki garaipen horiek, ez baitute halako lanik egiten inoiz, edo oso bakanetan.
‎Batez ere aitor entzulea dago zeruaren eta lurraren arteko toki anbiguo batean. Haragizko belarriz entzuten dio arima erakusten dion emakume penitenteari, baina naturaz gaindiko argi baten distira du begiradan, eta horrekin inguratzen du emakumea; jainkozko gizon bat da, Jainkoa da gizon itxuraz presente. Madame Guyonek honela deskribatzen du Aita La Comberekin elkartu zenekoa:
2021
‎Altzariak Salinasera iritsi zirela noiz abisatuko zioten zegoela, Pat zorua igurtzi eta igurtzi aritu zen laku itzaltsu baten distira eduki arte. Atzeraka ateratzen zen gelatik, oinatz arinak ezabatuz zepilloarekin.
2022
‎Brontzezko lanpara handi baten pantaila berdeak" Ukrainar gaua" 12 margolanean nola, hala berdatzen zituen hormak, altzariak, aurpegiak... Noizbehinka, itzaltzeko zorian zegoen tximinian kea zerion egurki batek txinparta bat botatzen zuen, lipar batez aurpegiak sutzar baten distiraren kolorez janzten zituelarik; horrek ez zuen, ordea, argiaren harmonia orokorra urratzen. Tonu orokorra, margolariek esan ohi dutenez, sotila zen.
‎Ez da sekula ezer gertatu haien artean, txantxa piperdun, aitorpen min eta esku ukitze esanguratsu batzuez harago, baina Aitorrek badaki hori edozein unetan alda daitekeela eta, aldi berean, horrek ez lukeela funtsezko ezer aldatuko: behialako intimitatearen oihartzun sor bat baino ez litzatekeela izango, iraganean itzalitako izar baten distira gaueko zeruan. Hala ere, aspaldi ez dio Elenari enkontru horien berri ematen, halako batean ohartu zelako, disimulatzen saiatzen zen arren, atzera begirako jeloskortasuna eragiten ziotela emazteari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia