Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2001
‎Joan berria dugun 2000 urtean isilpean igaro eta mende berriko zurrunbiloan ezkutatuko denaren beldurrez, Bizkaia maitean argitaratu zuten liburu berezi baten berri eman nahi dizut. " Orquideas de Bizkaia", Amador Prieto Fernandez biologoak sortu eta Bilbao Bizkaia Kutxak, bere Bizkaiko gaiak sailean kaleratu zuen iazko udaberrian.
‎GARAPENAREN ildo nagusiak, hala ere, aurretik jarrita zeuden. Gogoan izan" Egin" egunkariak filtratutako txosten hura, non jasotzen zen Aznarren alderdiko buruzagiek Donostian izandako bilkura baten berri. Hitzez hitz bete dira hartan iragarritakoak:
‎Beste ezbear ikaragarri baten berri eman bear dizutet, irakurle maiteok. Baserri bat gutxiago Gipuzkoan.
‎Edozein izan liteke agente baldin eta kultur gertakari edo ekimen baten berri eman nahi badu. Horretarako bi eratara igorri da informazioa:
‎posta elektronikoz agendagureagenda.com helbidera bidaliz, edo formulario bidez. Azken modu horretara eginez gero, informazioa segituan agertuko da Interneten, prozesua automatikoa izango baita. Horretarako agente bakoitzari pasahitza emango zaio eta honek ekitaldiren baten berri eman nahi duen bakoitzean formularioa bete eta bidali baino ez du egin. Handik aurrera zerbitzu honen ezaugarriek egingo dute gainontzekoa:
2002
‎Haatik, ur hotz haietatik Esmeraldako ur beroetara ihes egitea lortu duen itsas txakur kumeak Dimitri eta bere piratak ezagutuko ditu, eta itsas txakurrek daukaten arazoa azalduko die. Bide batez, euskaldunak Groenlandian aspaldi utzitako altxor baten berri ere ematen dienez, Groenlandiarantz abiatzea erabakiko du Kaineko eskifaia osoak. Baina une horretan Walker eta besteen ontzi beltza azalduko da Esmeraldako uretan...
‎Bien bitartean, «Nafarkaria»n idazten segitzen nuen. Tarte horretan, Eduardo Gil Berak idatzi zidan gutun bat, «Egunkaria»koek idazteko eskatu eta argitaratzen ez zioten artikulu baten berri emanez. Irakurri nuen, eta kasik bat nentorren artikuluarekin.
‎Batetik, atari horiek data eta leku finko baterako proposatzen dituzten bidaiak daude, prezioa ere jada zehaztuta dutenak. Hots, eurek beherapena duen bidaia baten berri ematen dute eta bezeroak, baldintza guztiak onartuz gero, erosi ahal izango du. Non bilatu jakinez gero eta pazientzia apur bat izanda, mauka eder askoak lortzeko parada dago.
‎Orain gutxi, idazle batek zioenez, orain hamar urte euskarazko liburu guztiak irakurri zitzakeen eta orain ezinezkoa zaio. Gaur egun zaila da, baina neurri batean badago nobedade gehienak inguratzea edo horien berri izatea; interesa duen irakurle bati gutxitan eginen dio ihes euskal nobedade baten berriak, gero liburu denak irakurri ez arren. Beraz, gehiegi hori oso erlatiboa da.
2003
‎Isaac Bashevis Singer, 1978ko literatur Nobel saria, XX. mendeko kontalari hoberenetako bat da, eta yiddishez mintzo den herri baten istorioak jaso zituen, idazle poloniar judu honek desagertutako mundu baten berri eman nahi baitzuen. Hain zuzen ere bere «Zortzi kontakizun» euskaratu ditu Koro Navarrok.
2004
‎Tarteka marteka eurokada etxeko metara bildu asmoz nobedade deigarriren bat asmatzen duen azkarren baten berri izan ohi da. Eta kopeteko karranpa are gehiago estutzen digun nobedadeak jotzen gaitu.
‎Eta 388.018 pertsona ez dira asko, baina gehiago lirateke, askoz ere gehiago, telebistak bere leihatila ireki eta behingoz beste errespetu batez hartuko balitu arte eszenikoko gertakariak. Oso noizbehinka estreinaldiren baten berri eman eta horrekin nahikoa egin dutela uste badute, akabo. Akabo nire esperantzak, nire ez hain urrutiko ezagunak edo lagunak bere planak aldatu eta larunbata arratsean antzerkira joateko erabakia hartzeko.
‎Sumendiaren lehenengo arrastoak hainbat itsas marineli esker lortu ziren, haiek itsasoko urak zuen kolore arraroa hainbatetan aipatu baitzuten. Dena den, 2002ko urtarrilean sonarraren bidez irudikatutako mapetan, glaziarren joan etorria oztopatzen ez zuen egitura zentrukide eta simetriko baten berri eman zen. Hortaz, geologia egitura berri baten aurrean gaudela uste da.
‎Bilboko jatorrizko berbeta dela eta. Urriaren 24ko ARGIAk Iñaki Gaminderen eta beste hainbaten lan baten berri damaigu. Handia da ikertzaile honek, kasu honetan beste batzuekin batera, egiten diharduena, baina, nire uste apalerako, oihartzun gutxiegi dauka.
2005
‎Egia esan, ez dakit oso ondo zer kontatu behar dudan liburu honi buruz. Kazetaria naiz ni, baina batzutan, grabagailua jartzen dudanean, harritu egiten naiz jendeak erantzuteko duen prestutasun horrekin, benetan zaila delako hainbeste jarri duzun liburu baten berri ematea. Dena den, uste dut interesgarria dela azaltzea, ez zergatik idatzi ditudan lan hauek hori galdera potoloegia litzateke, baizik nola idatzi ditudan.
2006
‎Diego Agrimbau eta Diego Garavanoren artean sortutako Egiptoarrak espazioan komiki bildumak ezagutu du jada bere bigarren zenbakia, Faraoiaren garagardoa. Gizah ko Goi lautadan adituek egindako aurkikuntza berezi baten berri ematen du. Izan ere, Omar inperio zaharreko hilobi batean zer aurkituko, eta, Keops handiaren erregealdian egiptoarrek dastatzen zuten garagardo bikaina!
‎Detektibeek hizpide emanda, nire poz eta kezka baten berri eman nahi diet nire ttakunkideei: Errusieraz nago edo errusieraz naukate edo errusiarra ere banaiz dagoeneko.
‎Ikusi zenbat egunkari dauden beste hizkuntzetan eta zenbat euskaraz; zenbat telebista gazteleraz eta zenbat euskaraz. Beraz, euskarazko produktu baten berri ematen den bitartean, gaztelerazko askoz produktu gehiagoren berri ematen da eta jendeak telebistak eta egunkariek esaten dutena erosten du.
2007
‎200 torturatu baino gehiago pasa dira bere aurretik, jasandakoa azaldu diote, baita aztarna fisikoak argi eta garbi erakutsi ere. Horrelakoetan, epaileak balizko delitu baten berri duenean ikertu behar du edo eskuduntza duen epaileari kasua eman. Garzonek ez du horrelakorik inoiz egin ordea.
‎Zurrumurruetarik ariko naiz berriz ere, inork ez baitezake izan mamu baten berri zuzenik. Delako Biltzar Ttikia zatitua liteke:
2008
‎Orain dela urte mordo bat, berrogeita hamar urte agian, nafar gailen baten berri izan nuen: Santiago Ramon y Cajal,(); 1906an Nobel Saria (Medikuntza sailean).
‎Ez zen egiazko eskaintza izan. Berak, lan baten berri eman zidan. Harremanetan jarri ninduen Loiuko Lauro Ikastolako arduradunekin, ingelesa erakusteko bertan.
2009
‎Horra hor beste kontua. Nola eman krisi baten berri. Sakratua da moldea eta mezua," ez uxatu, erakarri" izango da aholkulariaren mezua.
‎EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean abian den ikerketa baten berri eman digu sailkide Ibon Manterolak. Lehen emaitzen arabera, etxetik erdaldun izanda euskaraz eskolatzen diren ikasleek etxetik euskaldun diren ikasleen pareko garapena egiten dute euskaraz.Ez da inondik ere berria baieztatzea etxetik erdaldun diren haurrek eskolan euskara ikasten dutela.
2010
‎Interneteko zerbitzuen hornitzaileak ere saltsan sartu ditu ACTAk. Copyright urratze baten berri jasotzen badute, beren zerbitzarietan dagoen edozein eduki ezabatu behar dute. Eta hori egingo dutela ziurtatzeko, enpresa horiek berak sartu dituzte susmagarrien zakuan:
‎Goiko argazkian zutunik ageri den laukotean, ezkerreko muturrekoa da Iurre, eta eskumakoa Uriarte. Orain bost edo urte, Projecte Vaca elkarte katalanak egindako lan baten berri izan zuten: " Max sarien liburuxka eskuetan hartu eta emakumeak zenbatzen hasi ziren; ohartu egin ziren emakume antzezle gehiago zegoela, baina ardura handiagoko lanpostuetan (zuzendari, egile, eszenografo…) gizonezkoek zihardutela gehienbat.
2011
‎2009ko maiatzean, Argiaren 2.182 zenbakian, Britainia Handiko Transform Drug Policy Foundation elkarteak argitaratutako txosten baten berri eman genizuen. Kopuru zehatzak erabilita, txostenak agerian uzten zuen droga guztiak legeztatzeak, bestela ere argi ikusten diren onurez gain kriminalitatea murriztea, milaka atxiloketa eta espetxeratze saihestea, pozoitutako suzedaneoak kaletik desagertzea..., alderdi ekonomikotik ere mesede egingo liokeela estatuari.
2012
‎leun, natural, hasieratik kristolako ostiakoa hartuko duela ikusten duzun protagonista baten bitartez, pertsonaia entrainablea azkenerako, hain da, hain, kalamidadea. Batetik ematen digu, luze eta zabal, artearen historian kapital izan zen denbora leku baten berri; arteak, gaur ezagutzen (edo ezezagutzen) dugun artea izateko, hartutako bihurgunea seinalatzen digu, dokumentazio ilun eskergarekin, eskuzabal, entsegurik mamitsuena bailitzan. Eta bestetik nobela bat ari gara irakurtzen, lasai demonio, patxada ederrean, gerturako betaurrekoak jantzi beharrik gabe.
‎Txema Oleagak eskainitako lehenengo prentsaurrekoan argi utzi zuen, sindikatuek hala eskatuta, langileak zeharo profesionalak direla eta ez dutela sekula sabotaje baten berririk izan. Presidentearen aburuz," badirudi zenbait hedabidek Metroaren itxura txarra zabaldu nahi dutela.
‎Herrialde Katalanetako esperientzia baten berri emango du Albert Cuesta kazetari, itzultzaile eta teknologia berrietan adituak. Twitter katalanera itzuli zuteneko kanpaina bultzatu zuen Cuestak, eta bere ikuspegia emango du.
‎Gorputzak barruko desorekaren baten edo gaixotasun jakin baten berri ematen diguten seinaleak bidaltzen dizkigu sarritan. Horregatik, abisu horiei garrantzirik ez kentzea komeni da, gerora gaitz larriagoak izan daitezkeenak saihesteko balio dutelako.
‎Hainbat astetako eztula. Bronkitis biriko baten berri eman diezaguke, edo sudurreko polipoen susmoa sorrarazi. Dena den, medikuaren auskultazioak diagnostikoa argituko du, eta baita beste arrazoi posible batzuk baztertu ere; asma, esate baterako.
2013
‎Geracik txosten interesgarri baten berri eman du: Amazon:
‎Eta festak dena bideratzen du: herriko amona aitonek etxe batzuetan jaso den sagar zahar baten berri ekartzea (citriola gorde sagarra), FAOko albaitarien buruak eta carabiniere batek tresnak uztea, herriko alkateak bere dolarea lagatzea, borondatezko hogei lagunek lan ezezagun batean murgil egitea... Sagardo italiar berriaren bueltan mundu handi bat eraiki da:
2015
‎Ez da Espaniako Estatuan informazio eskubideari eraso egiten dioten lehen aldia. Topatuko kazetari Iraitz Salegiren kasua da azkena, ekitaldi baten berri emateagatik kartzela zigorra eskatzen dute.
2016
‎Baina badaude kasu gehiago. Hedabide honen webgunean bertan eman genizun beste sute baten berri, Arabako Araiatik gertu apirilaren 25ean izandakoa: Sertego Intervesases en ontzi industrialak tratatzen zituzten, suak fabrika kiskali eta langile gehienak kalean geratu aurretik.
‎Gure alde zaharretan sarri egin ohi dena beste etxadi edo auzoetara zabaltzea litzateke ideia, eta Gasteizen adibidez aztergai dute dagoeneko. Tankerako esperientzia baten berri eman digu Ander Gortazarrek: Freiburg hiri alemaniarreko Vauban auzoan, autoak ez daude debekatuta, baina kalean ezin da aparkatu eta etxebizitzek ez dute garajerik; autoak uzteko bi eraikin daude auzo alboan eta garraio publikoa auzoko kale nagusitik igarotzen dena beti dago autoa baino eskurago.
‎Paris, 1898 Uztailean, Marie eta Pierre Curie senar emazteek artikulu bat argitaratu zuten ordura arte ezezaguna zen elementu baten berri emanez. Polonio izena jarri zioten, Marieren jaioterria gogoan.
2017
‎Deskolonizazio bidean dagoen lodia naizela esaten dut, hartara, gorputzen eraikuntza molde jakin baten berri emateko: binomio logika horietatik abiatuta eraiki da gorputzei buruzko ikuspegi bat, eta binomio horien denen sorburuan zer dago, bada pentsamendu zuri, moderno eta mendebaldarra.
‎Eta amua bota zien beste botanikariei, inguruan gehiago izango zirela aipatuaz. Honela, urte gutxira (1898an), M. Michel Gandoger botanikariak Bulletin de la Societe Botanique de France izeneko aldizkarian aurkikuntza baten berri eman zuen. Trichomanes radicans egun Vandenboschia speciosa moduan ezaguna izeneko iratzea aurkitu zuen Jaizkibelen:
2018
‎2015ean Aiaraldea 2020 izenpetu zuten gogoeta estrategikoa abiatu zuten etorkizunari begira, eta urte eta erdi iraun zuen hausnarketa egin zuten. " Ordu arte komunikazio arloa landu genuen, eta gazteleraz bizi den eskualde baten berri euskaraz eman dugu, baina planteatu genuen beharrezkoa zela bizitzako esparru guztietan eta balio eraldatzaileen arabera bizitzeko aukera berriak sortzea", azaldu du Garaiok. Horrela, Aiaraldea Komunikazio Leihoak Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren bidea hasi zuen.
‎" Komunikazio arloa landu eta gazteleraz bizi den eskualde baten berri euskaraz eman dugu, baina pentsatu genuen beharrezkoa zela esparru guztietan balio eraldatzaileen arabera bizitzeko aukera berriak sortzea"
‎Hori itzultzaile batentzat problema ote den jakin nahi izan dugu edo, kontrara, askatasun handiagoz jokatzeko aukera eman ote dion. Portugaleteko itzultzaileak bitxikeria baten berri eman digu: " Jean Etxepareren Beribilez era jo nuen, itsu itsuan, hizkuntza tresnatzeko, jakinik harengan beti badela zer ikasia, eta ez nintzen tronpatu".
2019
‎Historia luzea da. Nagore Legarreta argazkilariari eskatu nion argazki batzuk egiteko diskorako, eta berak argazkiak egin ahala, bere proiektuetako baten berri eman zidan. Hysteron zuen izena; eta Nagorek argazkiak latekin egiten dituenez, Beñat Iturriotz eta Aida Torresek ere lata kolekzio batekin jarri zioten soinu banda proiektuari.
‎Leire Diez Larreak idatzi digu ARGIAra crowdfunding kanpaina baten berri emanez: " Njombe Beyond:
2020
‎Lanean hasi eta gutxira Twitterreko txio biral baten berri izan nuen. Langile batek mezu publiko bat bidali zion Telepizzako kontuari, enpresatik jasotako tratuarekin ez zegoela pozik adieraziz.
‎Libano eta Israelen arteko gatazkari buruzko argazki batzuk manipulatu izanaz akusatu zuten agentzia. 2016an, Bagdadeko merkatuan 8 hildako eragin zituen atentatu baten berri eman zuen agentziak, baina hainbat iturrik albistea faltsutzat jo zuten; ustezko biktimak figuranteak omen ziren. Iaz argitaratutako dokumentu batzuei esker egiaztatu zen 1960ko eta 1970eko hamarkadatan Erresuma Batuko gobernuak finantzatu zuela Reuters, Ekialde Hurbilean hedatu zedin…
‎Pedagogo aitzindariak mediku lizentziatu berriari egin dio tokia, Iker Villanuevari. Berak egindako inkesta baten berri eman digu. Ondokoa galdetu du:
2021
‎Bekobenta izenez ezagutzen den tokian zegoen etxe hartan gordetzen zuten diskrezioaren eta klandestinitatearen ondorioz, informazioak jarraitzen du oso urria izaten, baina gaia azalera atera denetik berriz itzuli dira iraganeko alemanen kontu zaharrak Markina Xemeingo kaleetara. Horrek, duela urte batzuk jaso genuen beste testigantza harrigarri baten berri ematera garamatza orain.
‎Ekintza izan zeneko xehetasunen jakitun ez naizenez, ez nago gertakaria sakon aztertzeko baldintzetan. Baina nago, alderdi guztietatik begiratuta ulertezina, deitoragarria eta salagarria den gertakariak testuinguru baten berri ematen digula eta argitara ekartzen duela arkitektoaren maskulinitate izaera zehatz bat. Egun arkitekto perfil dibertsifikazioa egia borobila den arren, oraindik aktibo dago garai batean zedarrituriko arkitekto maskulinitatearen itzala.
2022
‎Euskal Herriko trenbide sareek ez zuten kalte handiegirik jasan 1936ko Gerran, beraz gure inguruan ikerlariek ez dute horrelako berreraikuntza lanen aipamen askorik aurkitu; baina euskal presoekin zerikusia duen ezbehar baten berri badakigu. 1938ko abuztutik 1940ko abuztura Extremadura eta Andaluziako hainbat herritan trenbideak konpontzen ibili ziren, eta lan horien artean garrantzitsuenetakoak izan ziren Sevillako Alanis de la Sierra herriko tren geltokia berreraikitzea eta segurtasun trenbide bat sortzea.
‎Eta lerro buruetan aurkitzea zaila den borroka honen guztiaren testuinguruan, izan dugu Lakuan egin eta Eusko Jaurlaritzak parlamentuko lau pareta artean gorde nahi izan duen ikerketa baten berri: COVIDak gehiago hil zuen langile gutxiago zituzten zaharren egoitzetan.
‎gorpu bat elurretan, H.G. Wellsen Munduen Gerra liburuan oinarritutako irratsaioa, Nepaleko irudiak 1920ko hamarkadan, eskutitzak, Putinen burua mintzo, eta ehunka erreferentzia, absurdotzat ere jo genitzakeenak. Egindako esperimentu baten berri ere eman digute: albiste faltsuak eman zituzten haien webgunean, eta dirutza irabazi ere bai.
2023
‎Hori guztia esanda, proiektu interesgarri baten berri ematera nator, Zaintza Digitalen Sare Transfeministak garatua: https://pratododia.org.
‎Europako funtsek norabide bat zehaztu dute eoliko eta eguzki instalazioen alde eta eolikoen instalazioa geldiezina omen da. As bestas filma sarituak eolikoek landa eremuan sortutako egoera baten berri ematen du. Gurera ekarrita, landa lurraren egoera ikusita, nola uztartu energia berriztagarrien bidea eta dagoeneko zailtasun handiak dituen nekazaritza eta abeltzantzarena?
‎Gure elkarrizketan, mendi lasterketen gaur egungo norabideaz kezka agertu zuen hainbat aldiz Azkorbebeitiak, eta biharamunean whatsapp bat bidali zidan, kezka horren harira sortutako egitasmo baten berri emateko. Izan ere, Etiketa Berdea manifestua sortu dute hainbatek, mendi lasterketen arloan" inguruarekiko eta hurkoarekiko errespetuzko jarrera" bilatu nahian, eta" elkarbizitzan, berdintasunean eta jasangarritasunean oinarritutako lasterketen" alde.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia