Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 164

2008
‎Horri etekin literarioa ateratzen azkena Aritz Gorrotxategiren Kearen truke eleberria litzateke. Jon Alonsok Katebegi galdua n, berriz, Frantzisko Xabierkoak ondutako euskarazko idazki baten berri eman zigun. Euskarazko liburu eta egile apokrifoen soka luzea da.
‎Errenta aitorpenari zegokion diru kopuru jakin bat bueltatu behar zitzaiola esaten zioten hartzaileari, eta hark bere bankuko datuak eman behar zituen ustezko ogasunaren webgunean, lapurrek moldatutako gunean, alegia. Antzeko mezuak zabaldu dira nortasun agiria berritzeko bulegotik edota loteria agentziaren batetik, balizko sari baten berri emanda.
‎Journal de Paris egunkarian argitaratu zuen 1784an, era anonimoan eta satira gisa Ameriketako Estatu Batuetako mandataria zen orduan Frantzian. Erabat harrituta utzi zuen aurkikuntza baten berri ematen zuen: eguzkiak irten orduko argitzen duela.
‎Elkarlanak atzo Basaurin (Bizkaia) egindako salaketa da. Egoeraren larritasuna erakusteko, gertaera baten berri eman dute: hain justu, urriaren 10ean, ustez pintaketak egitea egotzita, Espainiako Poliziako kaleko poliziek mutil gazte bati eraso ziotela salatu dute, eta ondoren atxilotu egin zutela.
‎231 orri, eta 85 kontakizun, lau orritik beherakoak gehienak. «Eszena labur eta ugariak dira», azaldu du Azkonak, «eta oso espazio gutxirekin giro oso baten berri eman behar dutenak, horregatik, zertzelada inpresionistak dira kasik, irakurlea etengabe irudietara daramatenak».
‎ZUZENKETA: Herenegun, 10 orrialdean, Iruñerriko hiru atxilotuen inguruko albistean, Iruñean emandako prentsaurreko baten berri eman zen. Agerraldia egin zutenetako bat Lurdes Larrea zela argitaratu zen, baina haren abizena ez da Larrea, Larreta baizik.
‎Indarkeria sexista kasu baten berri eman zuen atzo Iruñeko Udalak. 45 urteko gizon bat atxilotu zuen Udaltzaingoak iragan larunbatean, Labrit aldapan, emakume bati sexu erasoa egiten saiatu izana egotzita.
‎Ohiko kontua da ikusitako film baten berri ematea lagunei. Solasaldi horretan, baina, ohiko galdera zera izaten da:
‎Geroz eta zailagoa da horrelako herriak aurkitzea. Horietakoren baten berri izatea albistea da, ezbairik gabe.
‎Kazetari batek Bushi Iraken hildakoak aurpegiratu ostean, beste hildako baten berri eman zuten atzo AEBek. Bagdadeko Camp Cropper kartzelan 25 urteko gazte bat hil zen, bihotzekoak jota.
2009
‎Duela hilabete batzuk euren seme alabak ama hizkuntzan eskolatuak izateko eskubidea, gazteleraz hain zuzen, aldarrikatzeko plataforma baten berri izan genuen. Anitzak ek jakin nahiko luke plataforma horrek eskubide bera aitortzen digun Euskal Herrian bizi eta, ondorioz, hemengo herritar sentitzen garen guztioi, gure jatorrizko hizkuntza gaztelera ez izan arren.
‎EHUko unibertsitateko irakasleak filologoen ikusmina azpimarratu zuen ostrakak ageriko egin ziren lehen uneetan, baina 2008ko udan, ikerketa batzordearen lana aurreratuta zegoenean, idazkunak faltsuak ziren ustea azaldu zuen prentsan. Otsailaren 9an, Alicia Maria Cantok Joseba Lakarraren txostenari egindako kritika baten berri ematen zuen. Hector Iglesiasek sinatuta zegoen, eta Arse izeneko aldizkari batean argitaratuta zegoen.
‎Ez dugu politikoki eragin nahi. Baten batek esango luke halakoa dela Gasteizko gaua abestia ere [hautatutako errepertorioan dago], baina, gure ustez, garai baten berri ematen du. Panfleto estiloko abestiak baztertu ditugu.
‎Aste batzuk badira zerbitzu enpresa bateko ordezkari sindikal bat bere lantokian suertatutako egoera baten berri galdezka etorri zitzaidala. Prebentzio Zerbitzuak urtero egiten duen osasunaren zaintza horri sinadura bidez uko egiteko presioa jasan behar izan zuten bertako langileek.
‎Ordutik bakartuta daude haurra, haren ama eta haien ondoan bidaiatu zuten hamahiru lagun, bigarren froga bat noiz egingo zain. Herenegun ere eman zuten Japoniako hedabideek aztertzen ari ziren baten berri: hamazazpi urteko ikasle bat, apirilaren 10a eta 25a artean Kanadan egon zena.
‎Ikasle euskaldunek Nafarroan izaten duten beste arazo baten berri ere eman du Martinezek. Inguru ez euskaldunean ikasten dutenek Iruñera etorri behar izaten dute, eta, bertan dagoen masifikazioaren ondorioz, euskaraz ikastea odisea bilakatzen da.
‎Greenpeacekgogora ekarri du CSNk izan zuen jarrera Ascoko zentral nuklearraren inguruan, Tarragonan (Katalunia). Bravoren hitzetan,, erradioaktibitate ihes larri baten berri izan arren, ez zuen ezer esan berria publiko egin zen arte?.
‎El Diario Vasco k antolaturiko mahai inguru baten berri argitaratu zuten egunkari hartan, 2009ko maiatzaren 24an, igandearekin. Berripaperean ageri zenez, honela erantzun zion Odon Elorza Donostiako alkateak Mario Garcia kazetariak egindako lehen galderari:
‎Jabeek auto berriagoak erosi eta ordura arte izandakoak txatarrara bidali nahi zituzten. Horrelako kasu baten berri izaten nuenean, azkar azkar ibili behar izaten nuen ibilgailua salbatzeko. Behin, ozta ozta lortu nuen, txatartegikoak garabirik ez zuenez autoa txikitu nahi zuen eta!
‎Hala, horien ondorioz, hipertiroidismo larria? zuen emakume baten berri izan zuen Poliziak, estetika klinika horietan argaltzeko programa batean parte hartzen ari zela. Itxitako kliniketatik osagarri ezezagunak dituzten pilula asko eraman dituela jakinarazi du Poliziak, baita edukiontziak eta legez kanpoko botiken inguruko dokumentazioa ere.
‎Astelehenean, berriki gertatutako beste kasu izugarri baten berri eman zion Natalia Estemirovak Kavkaz Uzeli: –Ekain hasieran Madina Iunusova ez zen etxera itzuli, ezkondu zela jakinarazi zien gurasoei.
‎Tasio izan da Euskal Herrian pentsatu eta burututako film arrakastatsuena. Garrantzitsuena ere bai, Armendarizendako izan zuen oihartzunagatik, Zinemaldian bertan lortutako arrakastagatik eta etnografikoki desagertzear zegoen herri kulturaren alderdi baten berri ematen zuelako.
‎Aurreko astean Amaiurko herritarrek auzolanean eginiko aurkikuntza baten berri ere eman dute Aranzadikoek. Amaiurko gazteluko azken gotorleku izandakoekin egin zuten topo herritarrek garbiketa lanetan zebiltzala.
‎Dokumentalak ikerketa astrofisiko baten berri ere ematen du, eta, haren bidez, argazkia egin zen benetako ordura hurbiltzen dira. Azterketaren arabera, irudia 09:00etan hartu zuten, eta ez 17:00etan.
‎–ETAren bitartekoei eta asmoei golpea eman diegu?, esan du azken horrek. Hain justu, prentsaurrekoaren ostean jakinarazi dute berri agentziek hamahirugarren zulo baten berri. Irrati batzuek goizean zabaldu zuten berria.
‎Euskal Herriko historiako aldirik ezezagunenetako baten berri ematen du Aistrako aztarnategiak (Araba); VI. eta VII. mendeetako etxebizitzak eta nekazaritza azpiegiturak aurkitu dituzte.
‎Aubisqueko zulo beltzak zulo beltz izaten jarraitu zuen, ordea, Italian, Lago di Garda lakuaren ertzean daukan etxean, Danimarkan, Mexikon eta alde guztietan. Frantziako L' Equipe kazetak kinka larrian jarri zuen berriz ere Rasmussen, 2007ko irailean, Dynepo izeneko substantzia baten berri eman zuenean. L' Equipe ren arabera, danimarkarrak WADA Munduko Dopinaren Aurkako Agentziak positibotzat jotzen ez duen EPO substantzia erabili zuen 2007ko Tourrean.
‎Sustoaren, urduritasunaren, milaka deien eta gestioen ostean, lehenbailehen eskatu zuten Camacho jaunaren irteera erregimenaren berri jakinarazteko, segurtasun neurri gisa. Hala, bada, urriaren 6an, urriaren 1eko auzitegi probidentzia baten berri eman zioten abokatuari; probidentzia horretan, Camacho jaunaren irteeraren berri ohartarazten zen, zeina urriaren 2rako, 3rako eta 4rako espero baitzuten; berriro ere berandu heldu zen.
‎Azkenik, beste berrikuntza baten berri eman dute Oiartzun irratikoek: diskoak kopiatzeko makina jarri dute.
‎Arratsaldean, berriz, hilketaren gaineko ikerketan parte hartu zuten hiru foruzainek deklaratuko dute. Ondoren, Yllanesen defentsak hala eskatuta, psikiatra batek ustezko hiltzaileari egindako azterketa psikiatriko baten berri emango du. Horren bitartez, Yllanesek ustez Laffage hil zuenean zein egoera psikiatriko zuen azaltzen ahaleginduko dira.
‎Ingalaterrako The Guardian egunkariak NBEren txosten baten berri eman zuen otsailaren 13an; itsas garraioak azote oxido kutsaduraren %25 eragiten du, sufre oxidoaren %10 eta kedar aunitz ere bai. Hots, itsas garraioa ez da hain garbia askok haizatzen duten arren.
‎Gaur antzeko esperientzia baten berri ekartzera natorkizue. Eta esperientzia horren arduraduna Euskal Herrikoa da; Biasterikoa, hain zuzen ere:
‎Uste dut ezin dela bertso saio baten berri eman txalo zaparradarik aipatu gabe. Igandekoa Unai Iturriagak jaso zuen, lehen postuan sailkatu zenean.
‎Gisa horretan erantzun nahi izan dio Jean Grenet Baionako auzapez eta diputatuari. Azken honek Lapurdiko AHT bide berria eginen dela iragarri zuen herenegun, Francois Fillon Frantziako Lehen ministroak igorri zion gutun baten berri emanez.
‎Tongkingo erreinuak itsas portua zuen gaur egungo Vietnamgo Haiphong hiritik gertu. Batsha portura XVII. mendean iritsi ziren merkatari britainiarrak, eta hango fenomeno bitxi baten berri ekarri zuten Mendebaldera. Batshako portua bustitzen zuen itsasoan mareek oso jarraibide bitxia zuten.
‎Adierazpen ilun argi horiek, dena den, Ahmad Abul Geide Atzerri ministroak hilaren 19an Al Ahram al Arabi astekariari egin zion erantzunaren ildo berari eusten diete. Israelgo hedabideek lurpean sartuko den burdinazko hesi baten berri eman zutenean alerta emateko goi teknologiako tresneria baliatuko lukete, diplomazialari buruak zera erantzun zuen: Hesi bat izan ala detektatzeko gailuak izan, premiazkoena da gure lurraldea gerizatuta egon dadin.
‎Pasibotasuna ez, baizik eta konplizitatea; inork delitu baten berri izan eta salatzen ez badu, konplize bihurtzen da zuzenean. Kontua da Israel behi sakratua dela oraindik ere.
2010
‎Hiritarrengana heltzeko asmo hori indartzeko erakusketa ez da norabide bakarrekoa. Inaugurazioan bertan azaldu zen ikusleen ekimenez elikatu nahi den egitasmo baten berri, non erakusketarekin eragiten baitu. Horrez gain, mezuak uzteko aukera izango dute erakusketa bisitatzen dutenek.
‎Lehen zati hori ezezaguna egiten zait, ez baitut izan horrelako ordenantza baten berririk. Jakin, banekien Madrilen bazela horrelako zerbait, baina, Legazpiko Udalak jakinarazi didanez, Malagan eta beste nonbait ere hasiak dira.
‎Horrez gain, sei preso euren senitartekoengandik gertuen dauden kartzeletara mugituko dituela hitzeman du Habanak. Eliza katolikoarekin preso disidenteen auziaz hitz egiteko bildu zenetik, bigarren aldia da halako neurri baten berri ematen duela Raul Castroren gobernuak.
‎kontzertu sorpresak. Gauerdiro, Facebook eta Twitterren bidez, iragarri gabeko kontzertu baten berri emango dute, hurrengo egunerako. Lehenengoa Vijay Iver pianistak Viktoria Eugeniako Klub aretoan eskaini zuen atzo gauean.
2011
‎Charles Fergusonek bere aurreko lanarekin, Irakeko gerrari buruzko No Ends in Sight ekin (2007) eman zuen bere burua ezagutzera.AEBetan 2008an hasi zen finantza krisialdiaren benetako arrazoiak ezagutu nahian, Inside Job batera edo bestera boteregune ekonomikoekin lotura duten hainbat pertsonaiarekin egindako elkarrizketa saila da. Horren bitartez, Wall Streeteko gobernu paralelo baten berri ematen du, benetako erabakiak hartzen dituen gobernu agintegune paraleloa.Fergusonek argi du orain hiru urte hasitako egoera ez zela kasualitatez gertatu eta horren atzean urte luzez hartutako erabakiak eta azpijokoak izan direla. Krisi bat bestearen atzean, eta, hala ere, hainbat pertsonak segitzen dute gero eta aberastasun gehiago pilatzen.
‎Horiek amaitzeko infiltrazioak, estrategia teknologikoak, soziologikoak eta abar erabili behar zirela ere argudiatu zuen, baita martxan jarri ere, nahiz eta etikoak ez izan?. Horren ostean, Anonymous taldeak HBGary ren buruaren posta elektronikoan sartzea lortu zuten, eta denon eskura jarri zituzten bertako mezuak. Mezu horiek bere enpresaren aldeko erabakiak hartzeko hainbat estrategia ez legalak, zibermatxinadak saihesteko zenbait proposamen ematen zituzten argitara.Horretaz gain, IBMrekin eta AEBetako aire armadarekin batera garatzen ari diren tresna baten berri ere izan dugu. Metal Gear du izena, sarean eta batez ere sare sozialetan pertsona batek egindako mugimenduak aztertu eta harremanak topatzea da haren helburua.
‎PMA Benekotasunaren Marokoko Alderdia da agintean den alderdia; erregearen alderdia bezala ezaguna, eta, oposizioa, berriz, sakabanatuta dago oso, monarkia babestu eta erreforma arinak aldarrikatzen duten eta haratago joatea eskatzen duten mugimenduen artean zatituta. Ali Anuzla Lakome atariko zuzendariaren arabera, eragile horiek batera aritzea izango dute orain erronka «mugimendua hasi baino ez da egin».Saharako auziaErregeak preso politikoak askatu baina ordu batzuk lehenago, berriz, beste ezusteko albiste baten berri eman zuten komunikabideek. Saleko (Casablanca) kartzelan hemezortzi hilabetez preso egon diren hiru ekintzaile sahararrak askatzea agindu baitzuen epaileak, bart ziren espetxetik ateratzekoak?.
‎Kultura askotan aitzakia ere bihurtzen dugu askotan zerbaitek «horrela izan behar duela» edo «beti horrela izan dela» azpimarratzeko. Aste honetan jakin dugu, adibidez, Bilboko Guggenheim museoak (http:// guggenheimbilbaoapp. com) ateratako sakelako baten aplikazio baten berri. Interesgarria eta ordainpekoa (nahiz eta 2,99 euro izan).
2012
‎Gaixotasun hauen jatorria ezkutatzearen inguruan CCOOk egindako kritika eta protesta askoren ondoren, 1299/ 2006 Errege Dekretua atera zen eta 5 artikuluan zera aipatzen da: «Osasun Sistema Nazionaleko medikuek, beren jardun profesionalaren ondorioz, gaixotasun profesionaltzat jo daitekeen eta 1 eranskinean edo bere jatorria profesionala dela susmatzen bada eta 2 eranskinean jasota dauden gaixotasun baten berri izango balu dagozkien efektuetarako jakinarazi dute, Erkidego Autonomiko bakoitzeko erakunde eskudunaren bitartez. OSALAN geure kasuan?
‎Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritzak esan du bihotzekoak jota hil zela presoa. Arabako kartzela berrian izandako beste heriotza baten berri eman zuen Salhaketak herenegun. Igandean aurkitu zuten presoaren gorpua, ziegan; 30 urteko gizonezko gipuzkoar bat zen.
‎Euskararen Jatorria taldeko kideek espero dute «gezur berriak» bide «laburra» egitea. Nuñezek beste aurkikuntza baten berri eman zuen joan den asteazkenean: aztarnategitik kanpora, Iruña Veleia Astorga herriarekin (Espainia) lotzen zuen bide erromatarraren aztarnak topatu dituzte, baita eraikin komertzial batenak ere.
‎hortaz, Yasser Arafat palestinarren buruzagi historikoaren heriotza ikertzeko batzorde bat sortuko du. Hil honen hasieran Al Jazeera kateak Arafaten heriotzari buruzko ikerketa baten berri eman zuen, eta, horren arabera, gai erradioaktibo batekin pozoituta hil zuten.
‎«Artea ezagutu nuenetik, kartzela bilakatu zait gela hau», dio filmaren une batean haietako batek. Zabaltegi Bereziak sailean emango duten beste film baten berri eman zuten atzo Zinemaldiaren arduradunek: Maja Milo zinemagilearen Klip (Serbia).
‎Hain zuzen ere, duela bi hilabete eskas iritsi da Donostiara, Berlingo Unibertsitate Libretik. Han egindakoaren uzta jasotzen ari da oraindik, bertan koordinatu zuen ikerketa taldearen lan baten berri eman baitzuen Science aldizkariak duela bi aste eskas. Artikulu horretan aipatutakoek badute zerikusirik gurean egingo duen jardunarekin:
2013
‎Arma kimikoen erabilera Baxar al Assaden indarrekin borrokan bi urte daramatza Siriako oposizioak, eta aldiro aipatu izan dute Siriako Gobernuak arma kimikoak erabiltzeko arriskua. Berriki Israelek haizatu du Al Assad halako erasoren bat prestatzen ari dela, eta Hittok, lehen ministro hautatu orduko, ustezko eraso baten berri eman zuen. Khan al Assalen erregimenak herritar zibilen kontra arma kimikoak erabili berri dituela esan zuen Hittok Istanbulen.
‎Bileran, Siriako oposizioak aste honetan egindako salaketa eta ordutik bildutako informazioa aztertu dute. Ustez Damasko inguruan gertatutako eraso kimiko baten berri eman zuen NCSROF Siriako Iraultza eta Oposizioko Koalizio Nazionalak asteazkenean: 1.300 pertsona baino gehiago hil zirela salatu zuen, eta Baxar al Assaden tropei egotzi zien erantzukizuna.
‎Ferrari eta Lotus zeuden beste aldean, egoera horrekin erosoago. Bitartean, Pirellik ezkutuan Mercedesekin egindako proba baten berri izan zen. Hamilton eta Rosberg lasterketak irabazten hasi ziren orduan.
‎Enpresak eta hedabideak dauzka bere eraginpean, baina oinarri garrantzitsuena eskola pribatuak ditu. Hain zuzen, gobernuak eskola horiek ixteko asmoa agertu zuenean azaleratu zen interes borroka baten berri. Taraf egunkariak joan den hilean argitaratu zuen informazioak giroa gaiztotu zuen; horren arabera, Erdoganek oniritzia eman zion Hizmeten aurka plan bat ezartzeko Segurtasun Kontseilu Nazionalak egindako gomendioari.
2014
‎31 gol sartu ditu. Ia hogei urte egin behar dira atzera Ingalaterran kopuru hori gainditu duen jokalari baten berri izateko. Alan Shearer izan zen.
‎Kontaktuak egingo zituela ere aurrez abisatu beharra zeukan Urizek. Baina behin ez zien bilera baten berri eman, eta minutu batzuetara Carlos Txibite PSNko idazkari nagusiak() deitu zion, ea zertan zebilen. Hots, Rubalbacaren kuadrillak Uriz ere kontrolatua zuela.
‎Hain zuzen ere, urte harrez geroztik, Espainiako Poliziak ez dio Barne Gaietako lan taldeari buruzko informazio gehiagorik igorri polizien sindikatuari. Andorrako diru kontuak Espainiako Gobernuak Kataluniako prozesu subiranistaren aurka antolatutako konplota osatzeko balio duen beste gertakari baten berri eman du Diari d' Andorra egunkariak. Antza, «Kataluniako independentziaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduko pertsonaia ezagunen» diru kontuei buruzko informazioa erosi dio banku bateko goi kargudun bati. Vilaweb atariaren arabera, BPA Andorrako Banku Pribatua da nahastutako bankua, eta Pujol, kontu horien titularra?, eta informazio hori El Mundo egunkariari filtratu dio une esanguratsuenetan, prozesu subiranistari kalte egiteko asmoz.
2015
‎«Zentzugabekeria bat da», esan du. «Aski da norbaitek sare sozialen bidez manifestazio baten berri ematea, protesta horren alde ari dela leporatzeko». Bereziki gaitzetsi dute bi kazetarik berriki justiziak emandako tratu bidegabea:
‎Hainbat aldiz aipaturiko Sisifo mitoaren irudia beste behin ere honi, zoritxarrez, primeran dagokio: Sisifok harri handia, itzela, mendi gora eraman behar zuen ahalegin handiz, zigor gisa, tontorreraino heldu eta handik nola erortzen zen besterik ez ikusteko eta horrela, bere lana, bere zigorra, amaigabea, behin betikoa, berriro ere hasten zen, sufrikario zentzugabeko honi kateaturik.Honelako dinamikan murgildurik, harrapaturik, agian Alemanian 2006 eta 2007 bitartean gertatu zen polemika baten berri ematen ahaleginduko naiz, hura eztabaida arrazionalizatzeko lagungarria izan daitekeelakoan. 2007ko urtarrilaren 29an, hain zuzen ere, ospetsu bezain mamitsua den Der Spiegel izeneko astekari alemanak, honako izenburu hau erabili zuen terrorista batzuen askapenaz hitz egiteko:
2016
‎Eta ikusten ditu kasu larriak: «Aste honetan Galdakaoko kasu baten berri eman didate; paziente batek bederatzi hilabete egin ditu oftalmologiarako kontsulta baten zain, diagnostikoa larria izan daitekeen susmopean. Horrelakoak gertatzen dira; benetakoak dira».
‎«Mozal legea gogor hasi dira ezartzen, informatzaileen askatasuna murriztuz», adierazi du Malen Aznarezek.Lopezen kasuaz gain, Raul Capini argazkilariarena ere gogora ekarri du erakunde horrek. Otsailean epaitu zuten, Madrilen, eta 1.260 euroren isuna jarri diote, 2013an mobilizazio baten berri ematen ari zela polizia baten lana «oztopatzeagatik». Haren kasuan, fiskaltzak eskatu zuen Zigor Kodean eginiko aldaketetan oinarrituta bi urteko espetxe zigorra ere ezartzea:
2017
‎Martxoaren 10ean egin zuen gaiari buruzko IV. Foro Soziala, Donostian; geroztik dokumentu bat taxutzen aritu da, eta finkatu ditu ardatzak. «Adostutako» bide orri baterako «gizarte zibilaren ekarpen» baten berri ere emango du, eta neurri zehatz batzuk plazaratuko ditu. «Foro Sozial Iraunkorreko elkarte zein norbanakoek preso eta iheslarien alorrean eman beharreko pausoek gure herrian elkarbizitzarako eta normalizazio politiko eta sozialerako balio behar dutela aldarrikatuko dugu».
2018
‎Gasteizko Judimendi auzoko hiru preso gerturatzearen alde ostiralean egitekoak diren kalejira baten berri eman dio hiriburuko udalak Arabako Auzitegiko fiskalari, eta txosten bat zabaldu du jaiak antolatzen dituen elkarteari diru laguntzak kentzeko. Jesus Loza Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak ere txosten bat eskatu du, ekitaldiaren legezkotasunaren inguruan.Auzo elkarteak argitaratutako aldizkarian Roberto Lebrero presoa agertu izanak piztu du polemika, Fernando Buesaren eta Jorge Diezen hilketan parte hartzea egotzita baitago espetxean.
2019
‎Bestalde, eleberri historikoak ere egiten dira, eta antzinako belaunaldien gertaerak kontatzen dituzte horiek. «Guk bizi izan ez ditugunak, beste garai batekoak».Halere, beste eredu baten berri eman du Santanak. Memoria historikoa darabilten eleberriak idazten dira gero eta gehiago, zeintzuetan memoria historikoaren problematika gai nagusitzat hartzen den.
‎Ondorioz, bere askatasun pertsonala lortu nahian, bankari bihurtu eta dirua lortzeari ekiten dio buru belarri. Kontraesan eta arrazoibide bihurriei buruzko kontakizun xelebre bezain interesgarria utzi zigun idazle portugaldarrak.Bada, orain dela gutxi antzeko istorio bitxi baten berri izan nuen, baina oraingoan hezur haragizko protagonistarekin. Carne Ross britaniarrak Pessoaren bankariaren kontrako ibilbidea egin zuen.
‎Inguruko nekazariek ura hartzeko baliatzen duten baltsa batean aurkitu zuen. Ur ikuskariari inoiz ikusi ez zuen landare mota baten berri eman zion. Oso azkar ugaltzen ari zen; hasierako foku hark 120 metro karratuko hedadura bat estali zuen urmaelaren inguruan.
2020
‎Lapurdin atzo baieztatu zuten kasu bat, eta Baionako erietxera eraman zuten. Lehen kasua da; izan ere, lehengo astean kasu baten berri eman zuten, baina gero ezeztatu egin zuten.
‎Amalur Alvarezek eta Josu Etxaburuk hartu zuten Zelai Nikolasen eta Angel Oiarbideren lekukoa. Bilboko Euskalduna jauregian egin zuten dinamikaren barruan ziklo berri bat zabaltzeko ekitaldia, eta bertan eman zuten «erreferendum bidez erabakitzea lortzeko herri ekinaldi» baten berri. Alvarezek azaldu zuen aro berrirako xedea:
‎Duela egun batzuk zapore mingots hori sentitu nuen berriro. Inguru hartako taberna baten berri eman nion lagun bati, eta hark galdetu: «Reyes Católicos aldean dago, ezta?».
‎Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak enpresen artean egindako inkesta baten berri eman du. Haren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresen jarduera krisiaren aurrekoaren erdia da dagoeneko.
‎Hala iragarri du Jordi Bertomeu zuzendariak komunikabideei eman dien sareko prentsaurrekoan. Data baten berri eman du, eta hortik aurrera litzateke jokatu: " Uztaila baino lehen eman genioke amaiera lehiaketari; hortik aurrerago ezin da".
‎Haren arrastorik ez dator, ordea, Gurrutxagaren tesian. Aipatzen ditu poema argitaragabeak, ematen du komuneko paperean topatutako poema horren sasoi bertsuan Esan (Nafarroa) egindako egonaldi batean tinta gorriz idatzitako hogei orriren bueltako gogoeta koaderno baten berri, eta bildu ditu bestelako hamaika ohar eta gogoeta solte ere, baina liburu osorik ez.
2021
‎Atzoko ospitaleratzeak gehituta, 1.805 dira abendu osoan COVID erietxeratutakoak. Nafarroako Gobernuak, bestalde, beste heriotza baten berri eman zuen atzo. Azken bi asteetan, 22 pertsona hil dira herrialdean, izurriak jota.
‎Horietako batzuk epaiketan egon dira lekuko gisa: Godoyrekin batera, haren anaia bi, hark bezala akusatuari umetan sexu abusuak egin izana leporatu diotenak, eta beste lekuko bat, kasu zaharrago baten berri eman duena. «Hau kontatzea erabaki dugu mutikoagatik, baina baita pausoa ematera ausartu ez diren beste askorengatik ere», esan du Godoy anaietako batek.
‎Ikerketak badira martxan prozesu horrek guztiak zer ekarri duen aztertzeko. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, adibidez, Donostia ospitaleko Luis Bujanda medikuak zuzendutako azterlan baten berri eman du egunotan, ezer jazo den erakusteko datu objektiboak badira bertan. «COVID eragindako pandemiaren garai gorenean, iazko martxo apiriletan, premiazko endoskopia eta kirurgia gastrointestinalen beherakada handia hauteman zen:
‎Abenduaren 30ean Wuhango Osasun Batzordeak ohar bat zabaldu zuen osasun arloko langileen artean, gaitz hori tratatzeko irizpideak emanez. Abenduaren 31n, pneumonia agerraldi baten berri eman zuen. Ez zuten jatorria ezagutzen; gaixoek elkarrekin zuten erlazio bakarra, antza, janari merkatu bat zen.
‎Bi gobernuek emandako datuen arabera, 57 lagun ospitaleratu zituzten asteartean, eta heriotza baten berri eman zuen Nafarroako Gobernuak.
‎Hiru egunera 50 urteko gizonezko bat hil zen, 21ean hildako emakumezkoaren semea; birusak kutsatua bera ere. Ordea, birusaren agerraldiaren ondorioak ez dira kasu horietara mugatu; izan ere, eraikin berean izandako beste lau heriotzaren berri eman du Eusko Jaurlaritzak azken egunetan; bertan bizi ziren beste hiru pertsona hil ditu COVID iragan den astean, eta seigarren kasu baten berri eman du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak.
‎Plaza Berrian egingo dute zuzeneko kontakizuna batzuek zein besteek, gauerdian suak jaurtiko dituzte, eta emankizunaren bukaeran elkarrekin azalduko dira sei aurkezleak 2022ari ongi etorria emateko. «Ezusteko handi» baten berri emango dutela azaldu du EITBk. Aurreko urte batzuetan, ETB2n euskara entzun zitekeen kanpaien emanaldian, eta ez zen euskara hutsezkoa ETB1ekoa, erdarazko esaldiak tartekatzen baitzituzten.
‎Hegoaldeko ospitaleen egoerari dagokionez, azken orduetan 39 lagun erietxeratu dituzte gaitzaren ondorioz, eta orain 382 lagun daude Hegoaldeko erietxeetan; horietatik 112, ZIUetan, larri. Nafarroako Gobernuak heriotza baten berri ere eman zuen: 80 urteko emakume bat.
‎Lindnerrek berak, gainera, jokaldi interesgarri baten berri eman zuen, gerora ekologisten hautagai Annalena Baerbockek baieztatu zuena: SPDrekin eta CDU/ CSUrekin mintzatu aurretik, Berdeak eta FDP elkarren artean ados jartzen saiatuko direla lehenik.
‎Beste indarkeria kasu baten berri eman dute. Izan ere, Hendaian 57 urteko aita batek bere alaba bortxatu izana aitortu du.
‎Bestalde, Bokalen (Lapurdin) beste eraso baten berri izan zen astearte ilunabarrean. 25 urteko gizon bat atxilotu zuten bere neska lagun ohiaren autoa hiru aldiz jotzeagatik.
‎Bi astetik behin helmuga baten berri ematen dute Gasteizko Eatyjet proiektukoek sare sozialetan, eta hiru platereko menu bat osatzen dute. Etxez etxeko zerbitzuari ekingo diote berriro.
‎«Nazioarteko gastronomiaren zalea naiz ni, eta Amirak munduko kulturak ditu gustuko; bi zati horiek batzea eta afari esperimentalak martxan jartzea erabaki genuen, horien bidez bezeroa eremu ezberdinetara eramateko». Hala, bi astean behin helmuga berri baten berri ematen dute, eta gastronomia bera da bidaia horietako gida.
‎Egun, Gasteizko Abastos merkatuan dabiltza lanean, bertan dute pop up jatetxea; abuztuaz geroztik, hor ematen dituzte afariak, aurrez erreserba eginda, baina datorren asteburuan emango diote amaiera eredu horri, hasieran bezalaxe, etxez etxeko zerbitzuari ekiteko beste behin. «Funtzionamenduari dagokionez, helmuga baten berri ematen dugu bi astetik behin sare sozialetan, eta menu itxi baten azalpenak ere argitaratzen dira; leku bakoitzeko hiru plater izaten dira, eta bezeroei zuzenean iristen zaie etxera, Eraman kooperatibaren bitartez». Janari hori eginda bidaltzen dute normalean, nahiz eta batzuetan bezeroak esku hartu behar izaten duen azken ukituren bat emateko; besteak beste, labean sartu berotzeko.
‎12/ 2016ko mekanismoa ez da errudunak identifikatzekoa, ez: bai, ordea, gertatu zen giza eskubide larri baten berri ematekoa, hori baita kaltea konpontzeko aurresuposamendua. Horra hor bere indarra.
‎Saguekin egindako ikerketek erakutsi dute in vivo zelula seneszenteak selektiboki ezabatuz gero, adinarekin erlazionatutako gaitzen garapena moteldu daitekeela, eta horrekin batera, animalien bizi kalitatea eta bizi itxaropena luzatu. Ildo beretik, ikertzaile txinatar talde batek berriki argitaratutako lan baten berri eman nahi dizuet.
‎Horrez gain, sail berean erakutsiko duten beste lan baten berri ere eman dute: Eles transportan a morte, Helena Giron eta Samuel M. Delgadoren lana.
‎Carla Zalduarengan sortu zen lehen txinparta. Torontoko Unibertsitateko (Kanada) ikerketa baten berri izan zuen: afasiaren diagnostikorako erabili ohi den proba batean oinarrituta —Galleten lapurreta marrazkiaren deskripzioa—, ahotsa eta hizkuntza aztertu eta automatizatu egin zituzten, narriadura eta dementzia arina atzemateko.
‎Politikariak gizarteari neurriak estutzeko eskatuz eta, aldi berean, Espainiako Federazioa bere apetari haizea eman nahian. Espainia aldean, harridura eta haserrea, ea nola litekeen halako erabaki baten berri hedabideen bitartez izatea Kirol Kontseilu Gorenak, Osasun Ministerioak eta gobernuak berak.
2022
‎2020ko ekainean egindako beste festa baten berri eman duten egun berean etorri da ikerketari buruzko albistea. Ordu hartan, konfinamendu betean, Boris Johnson lehen ministroaren urtebetetzea ospatzeko asmoz elkartu ziren 30 lagun, lehen ministroaren egoitzan.
‎Agerraldia egin du gaur Artolazabalek Gasteizen presoak gizarteratzeko akordio baten berri emateko, eta han izan du ahotan 12/ 2016 legearen inguruan sortutako polemika. Sailburuak gogoratu du lege horren xedea dela «motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa» ematea, eta Poliziaren edo talde parapolizialen indarkeria jasan dutenak aintzat hartzen dituela, ez besterik.
‎«EAko krisiaren amaieraren hasiera izan daiteke». Atzo eguerdian, Maiorga Ramirezek komunikabideak deitu zituen Nafarroako Parlamentura, eta, han, Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 aretoak atera berri duen dekretu baten berri eman zuen. Iazko uztailean Gasteizko Probintzia Auzitegiak 2019ko primarioak baliogabetu ostean, zuzendaritzak kasazio helegitea aurkeztu zuen Gorenean, eta epaiaren zain daude bi aldeak.
‎iragan ostegunean 190 kasu detektatu zituzten herrialdean, 197 ostiralean, 85 larunbatean eta 185 igandean. Horrez gain, hildako baten berri eman zuen Osasunbideak. Bost paziente erietxeratu zituzten; horietako bat, ZIU zaintza intentsiboetako unitatean.
‎Hala adierazi dute gaur Ehun mugimenduko ordezkariek, Donostiako Trinitate plazan eginiko prentsaurrekoan. Gu prest gaude manifestua zabaldu dute, eta «burujabetza praktikara eramateko» kanpaina baten berri eman dute. Horretarako izena emateko epea zabaldu dute.
‎Lilleko (Frantzia) Series Mania nazioarteko jaialdia egin dute asteon, eta ez da fikziozko telesail bat izan albiste nagusia. Frantziako ikus entzunezkoetan eragina izango duen akordio baten berri eman dute bertan TF1 eta M6 kate pribatuetako arduradunek: monopolio gaiak epaitzen dituen konpetentziako erakundeak TF1en eta M6ren bat egitea onartzen baldin badu —erabakia udazkenerako espero da—, France Televisions talde publikoari erosi egingo diote Salto plataforman duen partea.
‎Amnistiaren eta Autodeterminazioaren Aldeko Akordio Sozialak bere helburu garrantzitsuetako baten berri eman du: manifestu bat sustatuko du, Kataluniako gizarteko hainbat eragileren artekoa.
‎Eta amets bat ere badut: nire ilobaren [Unai Iribar] lasterketa baten berri ematea; uste dut une hori ez dudala sekula ahaztuko. Profesionaletan ari da dagoeneko, baina ez du parte hartu aurtengo Itzulian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia