Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2010
‎Agian hura zen nire memoriala aipatzeko unea, baina itsusia iruditu zait. Beti gorrotatu ditut proiektu baten berri izan orduko" nik ere antzeko zerbait egin nahi dut" erantzuten duten pertsonak. Gainera, nekatuta nengoen, ez neukan hizketan luze jarraitzeko gogorik.
‎Eta, badakizu zergatik egin duen? Beste irakasle baten berri izan duelako. Jakina, beste irakasle hori 25 urteko neska explosive bat da."
‎Garazira bidean, Hazparnetik hurbil, gertatu berria zen lapurtarren matxinada baten berri ematen du:
‎" Ez izan damurik nire aldera, neure gogara bizi bainaiz bat ere traburik gabe neure lanean, aisia franko eta aski libertimendurekin lanartean: harresia norantz luzatuko den erabaki ondotik, alderdiok ikustera joaten naiz, zer lur suerte den, arroilarik iragaten denentz, edo lurpeko leize baten berri jakitera. Ondotik, murrua nondik nora eraikiko den deliberatzen dut, bada, hobe denentz inguru bat egin eta muino bat ekidin, ala, doi haren gainetik iragatean, berean dorre bat eraiki.
2011
‎Antza denez, taxi lanak legez kanpo egiten dabiltzan (mianbao) horietako bat hartu behar izan du. Arnas estuka oraindik, gidariarekin gertatutako kontu baten berri eman nahi izan dit hasi aurretik; izan ere, gauza harrigarriak gertatzen dira Beijingen egunero, eta gaurkoan igarle suertatu zaio taxista.
‎—Zure etxeko dokumentazioan ez dago frantses baten berririk?
‎Etxolako arteketatik sartzen ziren eguzki izpiek ez zuten gorputz baten berri ematen, baizik eta usain baten zantzuak, kirolzaleen usain gozoa.
‎Hasiera batean ez zuen aintzat hartu behar, ez baitzen delitu jazoera bat; hala ere, seigarren zentzumenak atzera egin eta egunkarian ere garrantzi gutxiko tratamendua jaso zuen albiste hartara itzularazi zuen. Ekuadorreko gazte bati ekimen burutsu batengatik emandako sari baten berri ematen zuen; ideia zen elkartasun talde baten bidez hegoamerikarrak lan merkatuan integratzea. Bitartekaritza bulego bat zen, nahi zuten langile guztiak biltzen zituena; kontua zen bazkide bakoitzak, bertakoa zein kanpokoa, hegoamerikar kontratatu berri baten erantzukizuna hartzen zuela enpresaren aurrean.
‎Mahai gainean internetetik ateratako folio batzuk, ahoz behera zabaldutako liburuak eta zigarrokinez gainezkako hautsontzi bat zeuden. Modesto de Pabloren heriotzaz aurkitu ahal izan zituen albisteek gertaera itxuraz misteriotsu baten berri ematen zuten, nahiz eta geroago" heriotza naturala" etiketarekin eman zuten argitutzat. Egokiera hura, haatik, ezaguna egiten zitzaion nonbaitetik, harik eta bere ipuinetako batean antzeko eszena bat agertzen zela gogoratu zuen arte.
‎Sute honetaz aparte, badakigu beste batzuk ere izan direla geroztik. Esaterako, badugu 1444an gertatutako beste baten berri eta Goizuetako artxiboan dago 1555eko azaroaren 25ean izandako sutea jasotzen duen dokumentua: 120 etxetatik 25 erabat kizkali ziren eta beste 12 erdi erreak gelditu, tartean Magdalena, garai hartan ospitalea zena.
2012
‎Milaka promesa ongi izateko, zoriontsu izateko. Esperientzia horiek ematen digute mundu perfektu baten berri. Nahien paradisua.
‎Zentzu honetan, askapen mugimenduaren egia ez da metafisikoa, egoera berezi eta partikularrean islatzen den egia unibertsala baizik; zinezko politizazioaren zeinu zehatzez zeharkatuta dagoena. Haren logikak, horrela, arazo sakonago baten berri ematen du: gizarte" demokratiko" horretan zer edo zer oso oker dabilelako kontua, alegia.
‎Zizekek esango lukeen bezala, gure borroka politiko konkretuan, unibersto osoaren patua da, modu berdinean, erabakitzen dena. Eta zentzu honetan, Zizek lagungarria da oso, modu berdinean, Mao Zedongen ikasgai garrantzitsu baten berri ematen digunean:
2013
‎Klikatu nuen estekan, eta Reno Gazette Journal eko edizio digitalean argitaratutako albiste bat azaldu zitzaidan. Unibertsitate inguruan gertatutako beste sexu eraso baten berri ematen zuen. Xehetasun gutxi.
‎1898an gertatutako hilketa baten berri ematen zuen plakak. Mugatseko andrea haraino ailegatu zela ihesi, etxeko semea aita hiltzen ikusi eta gero, baina seme hark atzetik harrapatu eta heriotza eman ziola hantxe bertan.
‎Asisararen kontakizunak Alta Californiaren hasierako urte haietako gertaera dramatikoenetako baten berri ematen du. Ordura arte, misiolarien hilketak gertatu izan zirenean, erakundearen kontrako altxamendu orokor baten testuinguruan gertatu izan ziren; baina Andres Quintanaren hilketa beste zerbait izan zen:
2014
‎Nik eta Rjando Reinhardt hil zireneko urte berean jaioa, zera, Koldo Izagirre eta Alpha Blondy jaio zireneko urte urtean, urte hartako bertako lorailaren lehenengo batean, hain xuxen— atsegin handiz eman nahi dizuet neuk ere ongi ulertzen ez dudan pasadizo sorta usaindun baten berri, udaberri eta udaberrietan gertatuak.
2015
‎Biharamunean beste mezu bat bidali zidan irakasle austriarrak, aurrekoan ahaztua zuen kontu baten berri emanez. Duela hogei bat urte, Muhleko sarraskiari buruzko eleberri bat argitaratu zen Austrian.
‎Batzuetan, konbateak salto egin ringetik kanpora eta kalean jarraitzen zuen, eta istilu zalapartatsu haietatik batzuk Barranquillako prentsan azaltzen ziren biharamunean. Bertako kirol kazetari batek, Chelo de Castro izenez, Isidoro Gaztañaga pugila azaltzen zen istilu horietako baten berri eman zuen:
‎Eguerdian asanbleistari kontatu behar. Zer egiten dut nik Kitoko kalean telefonoz legebiltzarkide bati korapilo diplomatiko baten berri ematen gauza hauetaz ideiarik izan gabe?
‎Zuzendari nagusiak kultura hura txertatu zuen. C. G. k gertaera baten berri du: " Behin tekniko kualifikatu batengana gerturatu zen Enrique Goñi eta eskatu zion bilera bat egiteko proiektu baten berri eman behar ziola.
‎C. G. k gertaera baten berri du: " Behin tekniko kualifikatu batengana gerturatu zen Enrique Goñi eta eskatu zion bilera bat egiteko proiektu baten berri eman behar ziola. Besteak esan zion:
‎Orain urte pare bat, agintari georgiarrek, komunikabideen laguntzarekin, hiritarren artean izua modu ikaragarri batean zabaldu zuten horiek guztiak alerta mantentzeko. Georgiako gobernuaren aldeko telebista kate batek inbasio militar baten berri eman zuen hiritarrak prest eta alerta egoteko (edo, hori da behintzat eman zen azalpena). Albistegiaren hasieran emulazioa edo simulakro bat baino ez denaz ohartzen bada ere, herritarren gehiengoa ez da jabetzen eta izua zabaltzen hasten da hirietan inoiz bezala.
‎—Nehoiz, gaueko hiru orenak izanagatik ere, zaldia orgari lotu eta Santa Lucia edo Juan Cantareseraino joan behar izan dut, dela heriotza baten berri emateko, dela haur sortu berri baten.
2016
‎Zapirain Karrika, D. & Mora Afan, C. (2003): " 1766ko urteko matxinadari buruzko zenbait xehetasun eta euskaraz idatzitako txosten baten berri", Notitia Vasconiae, 2 zk., 435 or.
‎Telefonoa hoska ari zen salan, luze, komunikazioa kosta lain kosta lortu nahiz bezala. Carlosek, ohetik jauzi batean ateraz, Jone imajinatu zuen telefono hariaren bestaldean berari ustekabe baten berri eman nahiz.
‎Laster beteko dira bost urte enantzo itzeleko Fidel Altuna ikaskide goierritarrak" Acto contriciocoa eriotza orduraco" Julio Urkixo Mintegiaren paperean argitara eman zuenetik oixtion ere, Asteasuko Agirreren Erakusaldiak" Klasikoak" sailerako atondu ditu Altunak, euskal filologiaren ikasketetan gelditu ezinezko abiadura hartua duenaren frogagarri. Hartan, Arabako euskal idazle ezezagun baten berri eman zigun osoro zehatz, aratz zein luze, Julian Garcia de Albeniz lautadarraz hots. Araian, 1744.eko ekainaren 28tik 1745.eko maiatzaren 20ra doan denbora tartean jaioa, araiarrak ziren lau saihetsetarik zetozkion bere askaziak oro, aipatu Garcia de Albeniz hartaz aparte, Ruiz de Muniain eta Martinez de Arostegi zirenak.
‎Ultzamako herri batean eskola berria eraikitzeko baldintzak jasotzen dituen XVIII. mendeko euskal testu baten berri eman izan digute arestian; idazkia laburra bada ere, interesekoa biziki.
‎Vinsonen aburuz, Rabelaisi lagundu ziona jaun handien menean zeuden euskaldunetarikoa zatekeen, xiberotarra edo baxenafarra. Halaber, paristarrak Pantagruel lanaren lehendabiziko liburuaren bosgarren kapituluan euskaraz agertzen den hitz pare baten berri ere eman zigun: " Lagona, edatera!", camarade, b boire!
‎Berrikiago Joseba Andoni Lakarra Andrinuaren eskutik berrargitaratua izan da Donostiako Julio Urkixo Mintegiak duen paperean" Lecluseren euskal gramatika (1826), euskalaritzaren historiarako lanabesak I". Sarreran, avant propos delakoan alegia, aspalditik filologarien kaskoak zipiltzen zituen arazo baten berri bazekarren, hau da, Plautoren Poenuculus komediaren 5 aktoaren lehendabiziko eszenako 16 lerrori zihoakiena. Komediaren argudioaren arabera punikeraz omen daude edo ikerlarientzako ezezaguna zen hizkuntza batean bederik ere:
‎Uriartek epaitu 50 orrialdeko eskuizkribua Bizkaiko Aldundiaren liburutegiko Bonaparte funtsean datza, Cristiñauac biarreco daben doctriñea, berac egunero eguin biar dituen lanac, eta beste asuntu eder eta gaurco egunean eusqueldun artean biarrecoac, iminten dire sey tratadu edo satiten. Alabaina, hori ez da Renteriaren lan bakarra, eta badira urte dezente Jose Maria Etxebarria eta Lino Akesolo bikoteak beste baten berri eman zutela IX. Eusko Ikasketen kongresuan. Joxemiel Barandiaranen galdetegia Amorebieta Etxanoko erantzunez 1976.eko negu aldean betetzen ari zela, Josemari Etxebarriak gure Renteriak idatzi eta inprimatu gabe zirauen 200dik gorako orrialde duen sermoitegia kausitu zuen Zornotzako Epaltza auzoko Torre baserrian.
‎galdeac ta eranzubac ceñetan Espaiñiaco uritarrai eracusten zayon bere gobernu legue edo constitucioac aguintcen dien bearric edo obligacioric aundienac, Tolosan ageri zena, J.M. La Lamaren moldeetan hain zuzen, 1820 urtean. Euskaltzale frantziarrak, berriz, ezin izan zuen ber urteko beste lan baten berri eman, izan ere, agertu ez baitzen, horretarako guziz atondua egon arren, eta eskuidazki bat bezala mantendu behar izan da ia gaurdaino.
‎Elizak bekatariak behar ditu, eta fundamentuzko demonio bat, zeinarengandik gu, errukarriok, babestu. Itun Zaharrarekin, Berriarekin eta Katiximarekin ari nintzela, totxo baten berri izan nuen, Guia para entender el Nuevo testamento, egilea Antonio Piñero, Greziar Filologiaren katedraduna izandakoa Complutensen, kristautasun primitiboaren hizkuntzetan eta literaturan espezializatua. Piñerok dio berrogei urtez bizi izan dela lehen mendean.
2017
‎Zalduna, hanketako eta besoetako tatuaiak bistan uzten dituzten larruak jantzia, Bortzirietako hiriburuaren karriketatik paseatu da, txima luze beltzaran, begi ilun eta asmo argiekin. " Entzun Mikaela", esan zion Idoiak duela ez horrenbeste," Melina, nire bikotea, eta biok egitasmo espekulatzaile baten berri izan dugu. Gu arkeologoak gara eta, besteak beste, errepide berriak egin aurretik erabiliko dituzten lur sailetan indusketa arkeologikoak aurrera eramaten ditugu.
‎Esterenzubi. Handik sortu" hasarre" baten berri kontatuko dut gaur, jendeak jakin dezan berriz ere" arrosatziak eijer loria, zulhain berak du elhorria...". Xiberoko koblariak jarraitzen zuen" Amorio traidoriak berekilan azotia.".
‎D’Agoultek Xabierren aita preso zeukan Iruñean, eta 1809ko abenduan aske utzi zuen borondate onaren seinale eta bere jarrera sinesgarriago izan zedin. Modu horretan Juan Jose Minak bere semeari D’Agoulten proposamen baten berri eman zion. Eskaintza, hala ere, ez zion D’Agoultek berak Minari zuzenean egin, baizik eta Iruñeko frantsestu baten bidez:
2018
‎Hizkera bat" bizirik" dagoela esaten dugunean, eremu geografiko jakin bateko hiztunen ahotan entzun dezakegula esan nahi dugu; horrenbestez, bizirik dagoen hizkera baten berri izan nahi badugu, aski dugu galdetegiak eta grabagailuak prestatzea, eta behar dugun informazioa emango diguten hiztunengana jotzea: darabilten hizkera biltzeko eta bildutakoa aztertzeko modua izango dugu horrela; are gehiago, egungo hizkerak aztertzean, aukera izan ohi dugu ikertu ahala aurkitutako hutsuneak osatzeko eta behar ditugun datu gehigarriak elkarrizketa saio berrien bidez lortzeko.
‎Testuek berek aipatzen dituzten gertakizunak ere lagungarri izan dakizkiguke datazioeta jatorri gaiak argitzeko. Agerikoa denez, kantu zahar batean guda edo hilketa baten berri ematen bada, kantuak guda edo hilketa haren ostekoa izan behar du nahitaez. " Generoaren soziologia" izenaz aipatu izan den alderdia ere kontuan hartzekoa da:
‎Alarma baten berri suhiltzaileen kamioiak edota anbulantziaren sirenak ematen digunean, ez diogu inori leporatzen gertaturiko ezbeharra: zorigaiztoko istripu bat gertatu dela pentsatuko dugu, eta buruari eragingo diogu ezbehar hori berriz errepika ez dadin jarri beharreko neurriak ezartzeko.
‎Geroago atzeman genuen Aingeruren bertze liburu bat Noticias y viejos textos de la Lingua Navarrorum. Bertan Garraldako apez auzi baten berri ematen zuen. 1828 urtean elizako atarian idazki bat agertu zen erretorearen kontra eta afera Iruñeko auzitegietara iritsi zen.
2019
‎" Ikusi nuen, harekin hitz egin nuen". Are zailagoa, gerta zitekeen arren, norbait aurkitzea, mandazainen edozein bibak edo suren inguruan besteren bati benetan entzuna nola esaten zuen norbaiti aditu ziola Madrilgo Gobernuaren armadako kaporal baten berri jaso zuela, Rodriguez abizeneko batena, mozkor, karta jokatzaile, babesik gabeko emakumezkoen bortxatzaile batena. Ez, Jainkoak ez du jakin nahi zer gertatzen zaion lur etsai, sumendizko eta lehertu honetan bizi den jendeari.
‎Eten bat Daisyren progresioan, erorialdi baten berri. Pantailak une larri bat erakusten du, 207 bidaiaren 209 egunekoa.
‎Harrigarria da inkontzienteak segundo batean zer bil dezakeen. Tragedia baten berri emateko besterik ez lukete horrelako saioa etengo, ezta. Une hartan, Katrina beraren itzulerak zail zitzaidan arnasa itzuli eta lasaitasun berekoia ekarriko zidakeen.
‎Zutaz oroitu naiz gaur, hasi naiz, liburutegian. Literatura eta teknologiari buruzko hitzaldi baten berri irakurri dudanean oroitu naizela. Berehala jakin nahi izan ditu eguna, ordua eta lekuaren xehetasunak.
‎Edo gertakaria ezkutatzeko premia sentituko zuen birramonaren amonak, lehengusu propioren bat zelako hiltzailea. Edo halako zitalkeria egiteagatik lotsatu zituen anaia eroren baten berririk inork izan ez zezan ezkutatu zituen bertsook. Zeinek daki!
‎Kale Nagusiko taberna batean, zabalik baitzegoen, ogitarteko bat jan nuen eta edateko bertako kopa bat ardo eskatu. Tabernako nagusiak hotel baten berri eman zidan, logela hartu nuen eta saiatu nintzen loa hartzen.
2020
‎Liburua interesgarria da oso, eta interesgarriak dira bereziki, gaurko gaiari dagokionez, 204 eta 205 orrialdeak. Felipe Gonzalezekin izandako bilera baten berri ematen du Garaikoetxeak haietan. Terrorismoaren gaiaz ari omen ziren, zein zaila zen ETA bezalako taldeei aurre egitea, eta Gonzalezek Venezuelako presidente ohia aipatu omen zion, Carlos Andres Perez, esanez:
‎Eta entzungaiak berdin. Telebistako esatariak Donald Trumpen adierazpen baten berri ematen digunean, itzulpen batez baliatzen da. Hori, beraz, lehen arrazoia:
‎Robert Graves en liburu bat irakurtzen ari nintzela, Antzinako Grezian urtearen bukaera aldera egiten zen erritu baten berri izan nuen. Txantxangorri bat eta txepetx bat harrapatzen zituzten, eta urnetan, kaiolatxoetan sartuta eraman aldare batera.
‎Hain zeuden geldirik. Ez nintzen ausartu galdetzera ea noizbait, gurasoen ahotik edo, jaso zutenetz alfabetatze brigada ibiltarien berri; hots, anarkiaren uda labur hartan herriz herri liburuak banatzen zituen Mateo Dalmau baten berri, Escuchako meatzaria, uko egin ziona argazkian tximino baten pare irribarretsu agertzeari.
‎Muga hori sinbolikoa da batik bat, iraganaren eta etorkizunaren marra hantxe zirriborratuko balitz bezala. Arbasoei begira egon zaitezkeen heinean haratagoko mundu baten berri ere ematen du Bianditzek, etorkizunarekin amets egiteko parada eskaintzen ei du.
2021
‎Aipatutakoarekin loturik dagoen beste neuromito ezagun baten berri ematen digu Francisco Mora neurozientzialariak: umeak esponjak edo belakiak dira.
‎Aristotelesena omen zen beste esaldi batek mundu kuzkurtu baten berri ematen du. Liburu saltzaileek liburu pila handiak garraiatzen omen zituzten gurdietan.
‎genero lirikoa —Hostia eta Perila—, laudorioak —Akonia Fabia Paulina—, epigramak —Kornifizia—, elegiak —Sulpizia—, satira —beste Sulpizia bat—, gutunak Kornelia, Servilia, Klodia, Pilia, Zezilia Atika, Terentzia, Tulia, Publilia, Fulvia, Azia, Oktavia Gaztea, Julia Drusila, memoriak AgripinaHiru hizlariren izenak ezagutzen ditugu, utzi zitzaien denbora tarte laburrean hartan jardun zutenak Hortentsia, Mesia eta Karfania. Ez dago epika, tragedia edo komedia landu zuen emakume idazle bakar baten berririk txikiena ere, ezin izanen baitzuten inondik inora ere beren obra eraman agertokietara.
‎Urte beretan, Erromako liburutegi publikoak loratu ziren. Gure entziklopedia saltzaile zaharkituen antzera bere salgaia atez ate eskaintzen zuen liburu saltzaile baten berri dugu.
‎Astipaleako uharteko gertakari beltz baten kontakizuna da. Pausanias idazleak, bere Greziaren deskribapena egitean, Dodekanesoko artxipelagoko jendeari K.a. 492an zirrara eragin zion hilketa anizkun baten berri ematen du. Krimenak oraindik bizirik zirauen uhartetarren oroimenean K.o. II. mendean idazle bidaiariari kontatu ziotenean.
2022
‎Haitiko hegoaldean dagoen eskola baten berri eman dute Haynes eta Denzelek. Hezkuntza osoa kreolez egitea erabaki zuten duela 25 urte, eta haien bidea aholkatzen ari dira MIT Ayiti programatik.
2023
‎Batzuetan fruitu deituta; beste batzuetan, berriz, legatua. Leihotik sartzen den izpi bat uzta ere bada, zehar argia, kanpoko kontakizun baten berria, urruti gertatutako eszena baten tokialdatzea: lanak errepidean, zaldia behorra estaltzen, eskua sagarra adarretik hartzen.
‎Urtarrilaren 4an Jose Antonio Tabernak, Helmut Bolher enpresariaren bizilagunak, telefono dei baten bitartez" gertakari" arraro baten berri eman zuen komisaldegi honetan.
‎Gerripeko ukabilkada berri bat. Era berean, Gorraitzeko txalet batean garabi enpresa horretatik bertatik lapurtutako hormigoi kamioi batekin izandako ezohiko gertaera bitxi baten berri ere eman dute. Inaxiok eta Rosak begiradak gurutzatu eta kafeari zurrupa motela eman diote, fitsik esan gabe.
‎Historia irakasle honen La caza de brujas en la Navarra moderna (siglosXVI XVII) artikuluan, sorgin ehizearen ikerketetan falta den azalpen baten berri ematen du, alegia, normalean kontutan hartu ez diren arrazoi politikoena: (45)
‎Juan Inazio Iztuetak 1802ko bertso saio baten berri eman zuen Billabonan (G) eta, bere ustez, lau mila pertsonak segitu zuten. Hemen bertso ariketa ikuskizun bihurtzen da, joko fisikoen pare, eta jende andana mugiarazteko moduan.
‎Bere Gipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia liburuan, Iztuetak 1802 urteko bertso saio baten berri ematen du, ezagutzen dugun lehenetarikoa. Lau mila baino gehiagoko ikusle kopurua zegoela dio:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia