Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 109

2000
‎Gaur, ostera, bref bezain zehatza izango naiz. Lehenik, jakizu atzo Powel lakuan bainatu ginela eta, gero frogatuko zenez, igarri igarrian geratu zela Rakel eta Rubenen arteko zera, harremana, baten baino gehiagoren zurrumurruak eragiteraino. Bigarrenik, gaur goizean Rakel Rubenen dendatik irteten ikusi dut.
2002
‎" Normalean horrelako unitateetako gaixoek zortzi edo hamar botika hartzen dituzte egunero, gutxienez. Gainera, urtetik gorako pertsonak izaten dira, espezialista baten baino gehiagoren laguntza behar dutenak. Badira irakurri edo idazteko zailtasunak dituztenak, eta medikazioa hartzeko orduan arazo handiak eduki ohi dituzte".
‎Han, inprimaki ofiziala eskatu duzu, zure datuak eta sinadura jasotzeko. Ibilgailua pertsona baten baino gehiagoren izenean jarri nahi baduzu, inprimaki bat bete duzu titular bakoitzeko, tasa bakarra ordainduta, eta inprimakiarekin batera Nortasun Agiri Nazionalaren jatorrizkoa aurkeztu duzu. Galdu bada, eskabidearen gordekina eta familia liburua, pasaportea, gidabaimena edo zure datuak frogatzen dituen beste agiri ofizial bat behar dira.
2004
‎Konplexutasun fisiologikoa Hala ere, zientzialariek azpimarratzen dute konplexutasun fisiologikoa nabarmen handiagoa dela gizakiak harrekin eta landareekin alderatuz gero, ez dela gene kopuruan oinarritzen, nola erabiltzen diren baizik. Azken urteotan jakin da giza gene batek bost, sei edo proteina gehiago sor ditzakeela zenbait prozesuren bidez. Francis Collins irakasleak, proiektuaren buruetako batek, azaltzen du gizakiak proteina baten baino gehiagoren ekoizpena kodetzeko gai diren geneez baliatzen direla. Gainera, gure organismoan hainbat lan egin ditzaketen proteina konplexuak ditugu.
2005
‎Ziurtagiria agiri baten baino gehiagotan emanez gero, azkenekoan adierazi behar dira erabilitako guztien zenbakia eta seriea.
‎Aurreneurrizko idatzoharra egin bada arrazoi baten baino gehiagoren
2006
‎Aurreko lerrokadan ezarritakoa gertatuko da, berebat, kasuaren larritasuna dela-eta mediku forentsearen ustez ira kaslekide baten baino gehiagoren lan kidetza behar denean, epaileak horrekin bat egiten badu.
‎Eta horrela ezkero, zein izen indiar ipini zioten, Winnemucca baino. Haren odolean basko baten baino gehiagoren arrastoak izan behar zirela ziurtzat jo nuen. Baskoak Nevadara eta halako besteetara lotu zituen indar bakarra ez zen mortuko argiaren indarra, ezta ere mendien dimentsioa infinitua.
2007
‎Lau ordu edo gehiago ibilten emon eta gero, helmugara ailegau gara. Mendizale bigaz joan naz eta kostau jat. Ez nago horren ohituta, eta baten baino gehiagotan itxaron behar izan deuste. Helmugea ederra da, mendi bat dago, eta eskalatzaile bi ikusi doguz horman gora.
‎a) Merkataritzako ordezkariek euren alta eta bajak zuzenean komunikatuko dizkiote lanbide jarduera gauzatzen duten probintziako Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren zuzendaritzari edo horren administrazio bati, eta lanbide jarduera probintzia baten baino gehiagotan gauzatzen badute, eurek egoitza duten probintziako Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren zuzendaritzari edo horren administrazio bati.
‎Guretzat, arrazoiaren diskurtsoan, ondoko hau da analogia: egitura baten baino gehiagoren arteko antzekotasuna modu argian erakusten duen argudioa.
‎Galdegaia atzean badoa, ez dauka zertan joanik aditzaren hurrengo, berari inkatuta, ezpabere, joan daiteke, eta joan doa adibide baten baino gehiagotan, aditzaren hurrengoaren hurrengo, aditzetik bigarren lekuan.
‎Bertaratutako baten baino gehiagoren txalo artean hasi zen plenoa, Gaspar Esnaolak Florentino Ugalde zinegotzi ohiaren lekua hartu zuenean. Gogora dezagun, duela aste batzuk utzi zuen Ugaldek bere zinegotzi postua.
2008
‎Taxu bertsuan, baten baino gehiagotan eraldaketok ez dituzte kontuan hartu sozietate forma honen berezitasunak; osoko igorpenak egin izan dira, eta, halakoen bidez hutsune batzuk bete arren, interpretazio arazo berriak sortu dira.
‎Bestalde, sozietate mota hau erabili behar da derrigor, enpresak balore merkatuan jardun nahi izanez gero; kasu horretan, lege honetako xedapenez gain balore merkatuko arautegia ere izan behar da kontuan. Halaber, sozietate anonimoa arautzean, erantzukizun mugatuko sozietatearen inguruko atal eta eduki batzuk ere arautu dira, zeharka izan arren, azken horren arauek baten baino gehiagotan egiten dutelako igorpena Sozietate Anonimoen Legera. Eta amaitzeko, sozietate mota hori aukeratu da sozietate europarraren (Societas Europaea edo sozietate anonimo europarra) eredu gisa, Barne Merkatua delakoa gauza dadin, eta Europar Batasuneko estatukide desberdinetako enpresen artean berreraketa nahiz lankidetza eragiketak burutu daitezen.
‎Argi dago, beraz, polifenol horren izena mundu osoko zientzialari baten baino gehiagoren proiektu zientifikoen txostenetan irakur daitekeela, edo irakurri ahal izango dela. Artikulu honen helburua ahalmen terapeutikoaren adierazle diren froga zientifikoak aurkeztea da, ondoren bakoitzak bere ondorioak atera ditzan.
‎Baina Alvaro, mutil liraina zen, neskame baten baino gehiagoren begirada iheskor intentzioz beteak jasotzen zituena, ez zen kikildu; aitzitik:
‎Hondartza eta landa eremuak Itsasertzeko leku jakin batzuetan bizi diren eta lehen etxebizitza han erosi nahi duten pertsonek gauzak errazago izan ditzakete. Higiezinen krisiaren ondorioz, etxebizitza baten baino gehiagoren jabeek etxea hondartzan jarri dute salgai. Higiezin horien prezioak jaisten lehenak dira, erosleek ezin baitituzte bigarren egoitzak hain erraz erosi, eta luxuzko artikulutzat hartzen hasi dira.
‎Baina Alvaro –mutil liraina zen, neskame baten baino gehiagoren begirada iheskor intentzioz beteak jasotzen zituena– ez zen kikildu; aitzitik: gangargabetu berri duten oilarrak bezala, zeinak bere hurrengo borroka edo bere hurrengo egitea gangarra berreskuratzeko saio bihurtzen baitu –jakin ere, bazekien, beharbada, Alvarok... jakin ere, bazekien, ziur, morroi neskameek elkarren berri bazekitenez, Reginak senargaia laurehun bostehun kilometrora zuela, eta horrek asmoak betetzeko posibilitateak errazten zizkiola–, berdintsu jarraitu zuen; are gehiago:
2009
‎Izatez, erakunde erkide horietako batek, borondatearen autonomiak? ahalbidetu du baten baino gehiagotan sektore interesdun bakoitzak eginera negoziakorrak arautu eta bateratzea, baina hori ezinezkoa izan denean, estatuek eta nazioarteko erakundeek ahaleginak egin dituzte, trafiko juridikoa behar bezala gauzatzeko erakundeen ezaugarri erkideak nabarmentzeko. Horren adibide dugu kanbio letraren, agindurako ordaindukoaren eta txekearen arauketa, Genevan 1930 ur teko ekainaren 7an eta 1931 urteko martxoaren 19an sinatutako hitzarmenei erantsi zaizkien erabereko legeetan jasotakoa.
‎Zenbatekoa baten baino gehiagotan agertuz gero kopuru desberdinak adierazita letraz zein zenbakiz, kopururik txikiena hartuko da kontuan.
‎Garrantzitsuena da interes guztiek norabide bera dutela, bakoitzaren neurria edozein dela ere. Giza solidaritatearen ikuspuntu batetik (belaunaldi baten barruan edo belaunaldi baten baino gehiagoren artean), beste espezie batzuk kontuan hartuta ere, klima aldaketa izatea klima egonkortasun bat izatea baino okerragoa da.
‎4 Arratoi bakoitza baldintza baten baino gehiagoren menpe jarri. Logikoa denez, ezin da arratoi bikote bera egoera ezezagun bateanbirritan ebaluatu.
‎· Gerta daiteke bideratzaile batek helburu baterako bide baten baino gehiagoren berri jasotzea BGP saio desberdinetan. Kasu horretan, aukeratu behar da horietako zein gehitu bideratzailearen bideratze taulari.
‎Izan ere, biolentziak eta honen ondorio latzek betidanik piztu dute Winterbottomen interesa. Zinemagileak urteetan pil pilean egon diren gatazkak izan ditu mintzagai baten baino gehiagotan. Besteak beste, Welcome to Sarajevo (1997) filmak Balkanetako gerra zuen ardatz nagusi.
‎Beharrera joan edo ez, kaleetan ezohiko giroa igarri da Bizkaian. Normalean baino jende gutxiago, denda eta taberna gehientsuenak zarratuta herri askotan, eta turuta eta sirena hotsak leku baten baino gehiagotan, greba deialdiari buruzko eskuorriak banatzen eta bat egiteko deia zabaltzen.
‎Beriainen filmaketak egin eta gero, lan taldeak Arbizuko Olatzea landa hotelean hartu zuen ostatua. Sakandar baten baino gehiagoren laguntza behar izan zuten Andiako mendi gainera ekipamendua eramateko. Katrin Ginea arduratu zen Sakanako egonaldia antolatu eta behar ziren laguntzaileak aurkitzeaz.
‎130 metroko luzera eta 15 metroko zabaltasuna du uharteak. Kondominioa da, erran nahi baita nazioarteko zuzenbidearen arabera estatu baten baino gehiagoren subiranotasunaren menpe dela lekua.
2010
‎Azken hilabeteotan baten baino gehiagotan geratu dira agerian Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko desadostasunak. Batzuen zein besteen adierazpenen ondoren, gaur arratsaldean bildu dira Guggenheim Patronatuaren hiru bazkideetako (Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Solomon GuggenheimFundazioako) ordezkariak.
‎Eta, areago: berbaldi ekarriaren adibide berbera toki ugaritan topa daiteke errepikaturik, bai sermoi berean, bai sermoi baten baino gehiagotan. Kontu honi behin baino gehiagotan helduko diogu kapituluan zehar.
‎Laboraria ogibidez, gaztetan morroi (mutil) egon zen zenbait baserritan. Era berean, maizterra (etxetiarra) izanik, baserri baten baino gehiagotan bizi beharra suertatu zitzaion. Aitzolek7eta Joseba Zubimendik8dioskutenez, Xenpelarren iloba zen Matxin.
‎Batetik, prozesua epai organoen edo organo jurisdikzionalen jardueraren gainean soilik erabil daiteke, eta prozedura, berriz, beste Botereen lanaren gainean ere bai (prozedura administratiboaz edo legegintza prozeduraz mintza gaitezke). Gainera, eta bigarren ñabardura legez, prozesua formalki prozedura baten bitartez garatzen da136 Hala ere, prozedura bakar bat prozesu baten baino gehiagoren kanpoko itxura edo forma izan daiteke137 Azkenik, formaren garrantzia eta bere izaera instrumentala azpimarratu nahi dira. Izan ere, prozedura arauak ezin daitezke izan herritarren eskubide eta interesen egikaritza eraginkorra oztopatzen duten formalismo hutsak.
‎Zerbitzu horiek irtenbide integralak proposatzen dituzte, etxeko hainbat lekutan kamerak jartzeaz gain, segurtasun zentral pribatu batekin edo segurtasun indar eta gorputzekin urrunetik konektatutako sentsoreak eta alarmak ere jartzeko. Programek ganbera baten baino gehiagoren kontrola aldi berean jasateko gai den prozesadorea behar dute Windows eta Mac Os X sistema eragileetarako erabilgarri dagoen aplikazio bat da Vitamin d, eta ordenagailuaren edo IP kameren webcam aren bidez bideoa grabatzeko aukera ematen du. Objektuak ezagutzeko sistema bat du, grabazioan zenbait silueta noiz agertzen diren aurkitzen duena.
‎Baina etorkizuna duen lanbide bat da, eta gero eta aseguru etxe gehiagok dituzte langile horiek beren produktu zorroan. Gehigarri gisa eskaintzen dituzte, baina gremio baten baino gehiagoren parte hartzea eskatzen duten gorabeherak konpontzeko ere kontratatzen dituzte.
‎“Streptococcus pneumoniae” (bakterio pneumoniaren lehen kausetako bat), “Staphylococcus aureus” eta “Escherichia coli”. Askotan, patogeno horiek multiresistenteak dira, hau da, aldi berean antibiotiko baten baino gehiagoren aurkako erresistentzia dute. Beraz, tratamendua konplikatu egiten da.
‎– Gauero, eta batzuetan baten baino gehiagotan.
‎Ardoa egituretan jarriko dute, ontzietan. Haiek hainbat sakoneratan egongo dira jarrita, ontziak modu baten baino gehiagotan itxiko dituzte, ur lasterrek ez diete modu berean eragingo batzuei eta besteei. Hala, probak egiten joango dira, eta, azkenean, jakingo dute zein baldintza diren aproposenak.
2011
‎Nire aurretik Mertxe Ezeizak egiten zuen saioa; berak sortua da. Galaxia baten baino gehiagoren talka batetik, sortutako galaxia da Andromeda. Gizon eta emakumeak elkarren eskutik joan daitezkeen lekua adieraz dezake.Non dago berdintasuna gizon eta emakumeen artean. Hierarkiak berdindu egiten gaitu askotan.
‎Sarrien kritikagile berak egiten ditu komunikabide bateko kritikak. Igor Estankona (Gara eta Deia), Iker Zaldua (Noticias de Gipuzkoa eta Gara), Inma Errea (Eizie.org eta Diario de Noticias), Karlos del Olmo (Berria14, Gara, Eizie.org) eta Mikel Garmendia (Eizie.org, Gara eta Zabalik) dira komunikabide baten baino gehiagotan aritu direnak (65 kritikaritik, 5 baino ez).
‎Zantiratua egin izan deutseen barriemoileek autortu deuskuenez, bendea kentzen zanerako guztiz osatuta egoten zan mindutako gorputz atala. Edadeko busturiar batzuek esan deuskue, zantiratua egun baten baino gehiagotan egin beharra egoten zala orkatilea ondo osatzeko. Beste batzuen esanean, ostera, behin eginda nahikoa ei zan orkatilea osatzeko.
‎Orduan be euskal munduan zerbait ziranak eta, zer esanik be ez!, gero entzutetsuak izango ziranak ezagutzeko aukerea izan neban. Ondo azalduta egongo dira idazki edo agiri baten baino gehiagotan egun hareetako batzarrak, lanak eta jaialditxuak.
‎Begirunea neutsan, baina ezin izan nintzan egon hau erantzun barik: " Bai, erromesaldi horri itxaroten dagoz ezer egin gura badabe egiteko!" Baina hori zan orduan baten baino gehiagoren pentsaerea.
‎Leku baten baino gehiagotan dagoz idatzita Julianen egitasmoak eta ekintzak, ez Eskolakoak bakarrik, baita inguru guztikoak be, bai baserriari begira, bai industriari begira, beti gizakumeen garapenik jatorrena lortu guran. Ez ditut aitatuko, beraz, bat edo beste baino.
‎Liturgiarako bizkaierea, oraingoz behintzat, ezinbestekoa dogunez, batutik bizkaieratzeak be izan ditut baten baino gehiagotan. Hori jazo da urteko irakurgai guztiak batzen dituen Irakurgaiak liburu potoloagaz, lehengo itzulpena aldatu da-eta, nahiz eta oraindino argitaratu ez.
‎Baietz uste du Manuel Castells irakasleak, independentziaren utopiak sustraiak errotu dituelako katalan baten baino gehiagoren bihotzean: –la raíz está en las mentes y en muchas mentes ya habita la utopía independentista?
‎Bertan ezartzen denez, tarifa murriztuetan —eta oso murriztuetan— erreserba baliogabetu edo alda daiteke joaneko bidaia hasi aurretik, eta txartelaren prezioaren %20 ordainduz gero (batzuetan, %50). Estatu kide baten baino gehiagoren aireko espazioa zeharkatzen duten hegalkin erregularrei aplikatzen zaie, hegaldien segida sistematikoa osatzen duten maiztasunarekin. Erabili gabeko txartela eska daiteke, batez ere konpainiak plaza saldu badu.
‎Zordunak alde batera utzita, gainerako jabeek gehiengoz hartu dute erabakia. Kontuan hartu behar da pertsona fisiko edo juridiko bat etxebizitza baten baino gehiagoren titularra denean zenbakizko boto bakarra duela jabe gisa, baina kuota gehienen ondorioetarako, horiek guztiak kontatuko dira.
2012
‎Izan ere, botoa emango dutenetatik ehunka diputatu maila nazionaleko korronteekin bat egiten ez duten eskualdeetako alderdietako kide dira, eta beste asko tradizionalki aliatu izan dituzten alderdietatik urrunduta daude. Gainera, presidentea hautatzen duen hauteskunde sisteman diputatu bakoitzak hautagai baten baino gehiagoren aldeko botoa eman dezake, betiere, lehentasun hurrenkera markatuz. Horrez gain, diputatu nazionalen botoak eskualdeetakoenak baino balio handiagoa du, eta eskualdeetako diputatuen botoaren balioa beren eskualdeko hautesle kopuruaren araberakoa da.
‎Hori gertatu ezkero egur guztia galtzen zan. Ikazkinek basoan egozan egunetan eguraldi txarretik babesteko txabolatxua eukiten eben, baina baten baino gehiagotan txabola eta aterpe barik bere pasau dabe gaua hotz itzelagaz.
‎Gaurko hartzek ez bezala, adituek uste dute leize hartz arrek taldean hibernatzen zutela kobazulo berean. Tarteka, ale batzuk hil egingo ziren hibernatu bitartean, eta horrek azalduko luke hartz baten baino gehiagoren aztarnak elkarren ondoan topatu izana; Lezetxikin, adibidez.
‎Zergatik hainbeste? Jarduerak testuinguru, espazio eta denbora jakin batean diseinatzen direlako, material jakin batzuek lagunduta, heldu batek edo batzuek esku hartzen dutela, haur talde jakin batentzat, etab. Hau da, aldagaiak hezkuntza jarduera jakin bat diseinatzean mobilizatzen dira, eta aldagai bakoitza hezkuntza printzipio baten baino gehiagoren arabera justifikatzen da; hortaz, aldagai gehienak harekin lotuta badaude, printzipio guztiek edo ia guztiek adieraziko dute jardueraren diseinua zuzena dela, bat egingo baitu hura justifikatzen duen teoriarekin.
‎Irudien, sinboloen eta abarren ezagutza eta interpretazioa. Objektuak esploratzea eta maneiatzea, aukerak deskubritzea, etab. Materialak teknika baten baino gehiagoren bidez esperimentatzea.
‎b. Aktibo baten baino gehiagoren arrisku balio bateratua
‎Enpresa batzuek ez dituzte 3.000 edo 6.000 euro baino gehiago aurreratzen. Kasu batzuetan, enpresek hilabeteko nomina baten baino gehiagoren aurrerakina ematea onartzen dute (bi edo hiru nomina, egoki irizten badiote). Aurrerakin bat eskatzeak lagundu dezake zorpeko zehatz bat konpontzen, baina kontuan hartu behar da enpresari itzuli behar zaiola.
‎Itsas bidaia batean erreserba bertan behera uzteko aukera bidaiari baten baino gehiagoren buruan egon da, azken hilabeteetan hainbat istripu izan ondoren. Hala ere, gurutzaontziek munduko bidaia industriaren segurtasun tasarik onena dute, GP Wild Ltd aholkularitza enpresa britainiarraren datuen arabera.
‎Hau da, Bankia osatzen duten hainbat kutxatan dirua duenak 100.000 eurorainoko babesa izango du. 100.000 euro baino gehiago dituenarentzat, banku baten baino gehiagoren alde egitea da onena, aurrezkia kudeatzeko. Batzordeak ahalik eta txikienak izan daitezen negoziatzea ere aholku ona da gaur egun. Atera daiteke dirua Espainiatik kanpo?
‎Aurten 747 umek eman dute izena udako kirol kanpainarako, baina 809 ekintza antolatu dituzte guztira, izan ere, hainbat umek ekintza baten baino gehiagotan hartuko dute parte.
‎Hedabide gehienek eta ekonomia aditu gehienek diotenez, murrizketa" saihestezinak" dira mundu osora hedatu den krisiari aurre egiteko; hala errepikatzen dute, konpartsa hutsak balira bezala. Gure arazoa, diote, gehiegizko defizit publikoa da, zor publiko eta pribatu handia, Europako erregio baten baino gehiagoren eta haien erakundeen sinesgarritasunik eza eta, are, kaudimenik eza ere. " Ongizate Estatua" ren gehiegizko tamaina ere aipatzen dute.
2013
‎Hazitxuagoak ziranean, 5 urtegaz, baten baino gehiagotan, gurasoei ernegazoten ebilzanean, baekien amak umeari esaten: " Zoaz auzokoagana tardantza bila" edo" eskatuoizu tardantzea".
‎gehiago jakitekoPROFIBUS sare batean, fabrikatzaile baten baino gehiagoren gailuak erabil daitezke.hiztegiaEuskara IngelesaKablea: wireNagusia:
‎outputEremu busa: field busgehiago jakitekoAS i sare batean, fabrikatzaile baten baino gehiagoren gailuak erabil daitezke.
‎Burnout edo «langile erre»aren sindromeaLangileak ikusten du zerbait ez doala ondo bere lanean, zerbaitek huts egiten duela antolakuntza mailan. Porrot sentimenduak hartzen du, antsietatea eta depresioa ditu, eta, orobat, uste du arazo fisikoak dituela.Development center baten diseinuaDevelopment center bat ondo diseinatuta egoteko, zuzeneko eta zeharkako iturriak izan behar ditu; eta konpeten­tzietako bakoitza proba baten baino gehiagoren bidez eba­luatu behar da.
‎Falkoneria jarduera tradizional bat da, zeinean hegazti harrapariak hazten eta hezten baitira harrapakinak beren inguru naturalean ehizatzeko. Dieta mediterraneoa ere herrialde baten baino gehiagoren hautagaia izan zen. Espainia, Grezia, Italia eta Maroko?, eta giza elikadurarekin erlazionatutako ezagutzen, praktiken eta tradizioen multzoa hartzen du barnean, alegia, laboreak, uztak eta arrantza?, baita elikagaien kontserbazioa, eraldaketa, prestaketa eta kontsumoa ere. Azkenik, flamenkoa ere sartu zen zerrendan 2010ean; Andaluzian, Murtzian eta Extremaduran du jatorria, besteak beste.
‎Lehendabiziko begirada azkarrean brokardoen iturburua zuzenbide zibilean kokatu arren, kanonistek ere gogo biziz onartu zituzten halakoak. Bilduma horiei esker, abokatu lanpetuek erraz aurki zitzaketen agintedun testuak, euren argudioak indartu eta epailea harritzeko; baten baino gehiagotan, bildumak erabiltzen ziren «epailea zientziaren bitartez itsutzeko».
‎Ildo horretatik, quod omnes tangit debet ab omnibus approbari dioen printzipioa (guztiok ukitzen gaituena, guztiok onetsi behar dugu), esparru politikoan baten baino gehiagotan eztabaidatua izan dena, bat dator Liber sextusaren 29 arauarekin. Jatorriz, printzipio hori beste xedapen baten zatia zen; bertan, Justinianok azaltzen zuen apopiloak tutore bat baino gehiago izanez gero, horien guztien ahobateko adostasuna behar zela ondasunen baterako administrazioa azkentzeko (C.5, 59,5, 2).
‎Salbuespen bakarra San Marinoko Errepublikan gertatu zen, bertan ezetza eman baitzitzaion Kode Zibilari, kodetu gabeko Ius commune izenekoa aplikatuz. Sistema juridiko kodetua zegoenean, zuzenbide zibil erromatarra ez zen gehiago aplikatu auzitegietan; hala ere, kodetu gabeko sistema juridikoetan, baten baino gehiagotan aipatzen dira zuzenbide zibileko testuak, printzipio juridiko orokorren adibide moduan.
‎Sarritan, Justinianoren testuetatik ateratako baieztapenak egia unibertsal moduan hartu eta esparru juridikotik kanpo ere aplikatu ziren. Leibnizek berak ere baten baino gehiagotan erabili zituen argudio horiek diskurtso moralaren testuinguruan. Ulerbidez, 1693ko Codex iuris gentium izeneko lanean hauxe baieztatu zuen:
2014
‎Proba horren funtsa zen elkarrengandik urrun zeudenean neskak ahaztu egiten zuela Warren, eta beste mutil batzuekin ibiltzen zela. Warrenek etsigarria zeritzon horri, batez ere Marjoriek bidaia laburrak egin zituelako uda osoan, eta, etxera itzultzen zen aldiro, aurreneko bizpahiru egunetan, Warrenek gutun pilak ikusten zituelako Harveytarren sarrerako mahaian, guztiak neskari igorriak gizonezko baten baino gehiagoren idazkerarekin. Hori gutxi balitz, abuztu osorako joan zitzaion bisitan Bernice lehengusina Eau Claire tik, eta ezinezkoa zen, beraz, Marjorie bakarka ikustea.
‎Fluxumetro baten baino gehiagoren aldibereko hustuketa batek sareko emariaren eta pre sioaren beherakada nabarmena eragin dezake, eta zenbait kasutan, beste kontsumo puntu batzuk hornikuntzarik gabe uzteko adinakoa. Hori dela eta, normalean, eraikinaren barruko hargunea bitan banatzen da, barruko sarea bi adar independentetan bereizteko:
‎Diagnostiko diferentzialari dagokionez, nortasun disoziatu baten baino gehiagoren presentzia eldarnio batekin nahas daiteke; nortasun batek bestearekin duen komunikazioa nahas daiteke entzumen haluzinazio batekin, eta horrek psikosiaren diagnostiko oker batera eraman dezake. Kontuan izan behar da honako hau:
‎Ekuazio diferentzial arrunteko ezezaguna aldagai independente bakarraren menpekoa izaten da eta aldagai horrekiko deribatuak agertzen dira ekuazioan. Deribatu partzialeko ekuazioetan, aldiz, ezezaguna aldagai independente baten baino gehiagoren menpekoa da eta horiekiko deribatuak agertzen dira. Masaren, momentoaren eta energiaren oreka ekuazioetan lege enpiriko egokiak aplikatuta lortzen diren ekuazioak inguruneko baldintzadun problema askotako oinarria dira.
‎Egia da jokalari kopurua txikitu egiten dela. Hala ere, sasoi baten baino gehiago gara egun. Talde oso bat dugu eta hainbatetan jendea kanpoan ere utzi behar izaten dugu.
‎...komunitatearen jarrera, erabat aldekoa gobernuko buruzagietatik hasita, herri eta auzoetan dauden eskoletaraino muturrean dagoen CUPera (Candidatura d’Unitat Popular), adibidez (ez dut aukera hau galdu nahi esateko CUP alderdiko David Fernandez euskaltzale amorratua dela, eta garai batean Bartzelonako Euskal Etxearekin batera lan asko egin zuela Euskal Herrian bizi izan dugun egoera bidegabe baten baino gehiagoren aurrean; bereziki, Euskaldunon Egunkaria itxi zutenekoan), ala Proces Constituent delakora, Teresa Forcades mojak eta Arcadi Oliveres ekonomialariak aurrera eraman duten ekimenera (47.254 kide ditu: www.proces constituent.cat/ ca).
2015
‎Prehistoriagilea eta etnografoa zan, ospe handikoa, Louvreko eskolakoa. Ez ikasle lez, adiskide lez be hartu ninduan; bere etxera be eroan ninduan baten baino gehiagotan.
‎Ambassador hotelaren jangela zena desitxuratua zegoen erabat. Mahaiak, alde batera eramanda, taldekide baten baino gehiagoren eserleku bihurtu ziren. Erdian, lehen mahaiak zeuden lekuan, aulki ugari paratu zituzten, lau bat lerrotan kokatuak.
‎Sektore anitzeko larrialdiak. Izenak berak adierazten duen moduan, larrialdi hauek sektore baten baino gehiagoren esku hartzea eskatzen dute. Sektore anitzeko gertakarien artean, gizarte urgentziak nabarmendu behar dira; izan ere, gorakada handia izan dute azken urteotan.
‎Gaur egun, zer esaten dugun eta zer eduki kontatzen ditugun bezain garrantzitsua da nola aurkezten dugun eta nola kontatzen dugun. Alegia, kontua ez da eduki berak plataforma baten baino gehiagoren bitartez zabaltzea, baizik eta kanalik egokienak aukeratzea komunikazioan balio gehigarri bat lortzeko.
‎Plataforma anitzeko agertoki honetan, edukiak audientziei eskaintzeko estrategia berriak bilatzea da kontua, eta horrek tradizioaren eta digitalizazioaren arteko konbergentzia gero eta sendoagoa ekarri du (Ford, 2007; Jenkins, 2008). Hori dela-eta, azken urteotako kontakizun sortzaile berritzaileak hedabide baten baino gehiagoren parte hartzean oinarritzen dira, sarea barne. Izan ere, webaren izaera soziala eta interaktiboa gero eta garrantzitsuagoa da, audientzien aktiboen fenomenoa dela-eta.
‎Zergadun batek bere diru sarreren iturri bakarra lanaren etekinak baditu, behartuta dago Ogasunari Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztera, urteko 22.000 eurotik gorako etekin osoak urtean, baldin eta ordaintzaile bakar batengandik badatoz. Ordaintzaile baten baino gehiagoren errentak jasotzen badira, muga 22.000 eurokoa izango da, baldin eta bigarren eta gainerako ordaintzaileek jasotzen dituzten errenten zenbatekoa 1.500 euro baino gehiagokoa ez bada; bestela, Errenta Aitorpena urteko 12.000 eurora murrizten da. Urtean 22.000 eurotik beherako lan errentak izan arren, batzuetan aitorpena egitea komeni da, hori zergadunaren aldekoa baita, hau da, itzultzekoa.
2016
‎Fabrikatzaile baten baino gehiagoren gailuak integra daitezke, baldin eta elkarrekin komunikatzeko gai badira.
‎Bestalde, beste xiberotar batek, Zunharretako Manuel Intxauspe Duthurburuk hain zuzen, Kantika saintiak izenburuko idazkia agerrarazi zuen 1897.ean 82 urte zituela. Intxauspe honen gorabeherak aski interesgarriak jazo dakizkioke baten baino gehiagori. Egun Baionako euskal museoa den leku berean aritu zen urte franko kapelau, bertan Leon donearen ospitalea baitzen, 1869 urtean hango apezpikuak, Lacroixek, I. Vatikanoko biltzarrera eraman zuen arte laguntzaile.
2017
‎Erreuma txerri honegatik ez balitz, dirua izanen banu, eta aske egongo banintz, nork daki! Agian, neu ere" Benidorm" delako horretara joango nintzateke, diskotekako eszenatoki erraldoi horietako erdialdean jarri, eta gaztea nintzenean bezala, baten baino gehiagoren bihotzak konkistatuko nituzke. Baina, ametsak amets.
‎Kalkulatzen da 6 mila inguru izan zirela drone bidez hildakoak. Aditu baten baino gehiagoren ondorioa izan da (AEBetako zenbait militar barne) %1 kenduz gero hildakoen artean ez zegoela, terrorista, propio dei daitekeen buruzagirik.
2018
‎Besten DNA" arriskuan" ikusten dute peñek, eta beldur dira festazalea" kontsumitzaile soila" bilakatuko dela. Beren iritziz, modelo ekonomikoa mahai gainean jarri eta pista gehiago aztertu lirateke, aterabide baten baino gehiagoren artean eztabaidatu ahal izateko. Aterabide horietan, baina, ez dute behin ere erraten zer ekarpen egin lezaketen peñek berek.
‎Batzuk, bai gizon eta bai andre, eguzkiak erreta eta lanak gastatuta ikusten ziren, baina gehienak gazte gazteak ziren. Lagun giroa zen nagusi lursailetan eta baten baino gehiagotan, andreek ez entzun eta ez-jakin egiten zutelarik, mihi puntan lizunkeriarik falta ez zelarik, barre algarak ere bai, gizonen artean.
‎Dialektoak mugatzeko irizpide teoriko metodologikoez ari zela, aintzat hartu beharreko zazpi alderdi aipatu zituen Iñaki Caminok (2004, 76): 1) Ezaugarriaren esklusibotasuna (hau da, gure mintzagaira ekarrita, ezaugarria Iruñean bakarrik erabiltzen den); 2) Geografiaren iragazkia (hots, ezaugarriak Iruñea osorik hartzen duen ala etenak dituen); 3) Hedaduraren zabaltasuna (alegia, noraino iristen den ezaugarri hori); 4) Berrikuntzak (bertan sortutako ezaugarri edo erabilera berria den), hautuak (aukera baten baino gehiagoren artean bat erabiltzen denean) ala arkaismoak (beste lekuetan dagoeneko galdu edo zaharkituta geratu den ezaugarria, baina Iruñean gorde dena) diren; 5) Kronologiaren baldintza (gure datuak garai berekoak diren ala garai zein mende anitzetan jasoak diren); 6) Sistematikotasuna (ea beti ala testuinguru mugatuetan erabiltzen diren) eta 7) Fidagarritasuna (ezaugarria biltzeko erabil...
2019
‎Nola bihurtzen gara hiztun irakurle idazleok hizkuntza baten zenbait aldaeraren jabe? Nola, euskaldun guztiok elebidun garen honetan, hizkuntza baten baino gehiagoren jabe, azken honetaz (eta, bide batez, aurrekoaz) badugu erantzun argia, dakigula inork ezeztatu gabea:
2020
‎The Hillseko hormen artean ikonotzat zeuzkaten artista asko, Abelek edo Brunok ekoitzitako saioetan eman ziren ezagutzera. Haien jaiotza artistikoaren momentutik ezagutzen zituzten senarrek eta, are gehiago, haietako baten baino gehiagoren kasuan, arrakastarako bulkada erabakigarria Bruno edo Abelen eskutik etorri zen. Artista haiek bazekiten hori.
‎Djak gora egin behar du dantzariek gora datozenean, eta, hori zela eta, ekoizle taldearen arrakasta gorena gorde zuen zatia bukatzeko. Kylieren Kylieren!" Better the Devil You Know" abestiaren hasierako notak entzun zirenean baten baino gehiagoren burmuina geiser bat bezala lehertuko zela zirudien.
‎Barietatea ere izango da, familiako turismo asko, lagun taldeak… Pandemiaren ondoren zerbait puntuala den edo datozen udetan mantentzen den ikusteko da gakoa. Nola antolatzen da orain turismoa bezero baten baino gehiagoren etxeetan. Arau asko bete dira?
‎Mintzalagunen ohiko taldeetatik at egiten dituzten bertzelako jarduerak izaten dira ekintza osagarriak: talde baten baino gehiagoren arteko egunpasak, edo bisitak. Horiek ere egin ezin dituztenez, askotariko ekintzak egin dituzte horien partez konfinamendu garaian:
‎Pozaren kutxa bete da, nahiz eta hau nolakoa den esateko Eroskiko baldak bezain larriago ibili. Hiruroi poztu gaitu atzoko Alukiforragutai k baten baino gehiagoren ezpainetako zimurraren marka areagotzea. Hiruroi, bai.
2021
‎Zelan? Galdera horreen inguruan, nire buruak baten baino gehiagotan eroaten ninduan gogoeta sakona egitera. Barruak emoten eustan izakera horretako ekimenetatik urtengo ebela benetako herrigintzarako ekintzek.
‎bizimoduak asko irakasten dau eta bertatik ikasten joan behar dogu. da unibersidaderik onena entzun izan dot baten baino gehiagotan. Nik esango neuke bizitzea oinarri oso beharrezkoa dala, eta beste ikasgai batzukaz osotuta, ikaragarrizko aberastasuna sortzen dogula geure norbanakoen izakeran.
‎dokumentalaren aurkezpenean diote ikus entzunezkoak kontatzen duela Euskal Herria astindu zuen Estatu krimen baten historia. Epaitegietan hiru bider zabaldu dute Mikel Zabaltzaren kasua eta hiruetan itxi egin dute, epaile baten baino gehiagoren aginduz, haiek esanda ez dagoela nahikoa frogarik Zabaltza torturapean hil zutela demostratzen dutenak, nahiz eta lekukotasunak soberan egon. Zelan da hori posible?
‎Sintesi mapak ere egiten dira dialektologia tradizionalean, batez ere muga dialektalak zehazte orduan, kontzeptu edo gramatika ezaugarri baten baino gehiagoren isoglosak aztertuz; horietakoak dira, esate baterako, Allieresek (1994: 51) eraiki zituenak euskalkien arteko muga esanguratsuak kartografiatuz.
‎Era baten baino gehiagotan zaintzen nau.
2022
‎Mahai horretan behin behinekoek zamaketarekin zuzeneko harremanik ez duten lanak egin ahal izatea eskatuko dute. Egun, behin behineko hainbat zamaketarik haien baldintzak salatu dituzte epaitegietan, eta ebazpen baten baino gehiagoan epaileek ebatzi dute zamaketa enpresek iruzurra egin dutela gehiegizko behin behineko kontratazioarekin.
‎2009ko urriaren hiruan, Somaliako hegoaldeko kostaldetik 413 miliatara zegoen" Alakrana" itsasontziaren bahiketa gogoratu izan dugu baten baino gehiagotan Odiseoren abenturak irakurtzerakoan. Batzuk, gehienek, ez dute gertatutakoa ezagutzen, ez dute inoiz horretaz ezer entzun.
‎Aitzitik, arreta berezia jarri zuen azalpenaren argitasunean, zuzentasunean eta hurbiltasunean. Bazekien entzuleak bere moduko gazteak zirela, azaltzen zuen arazoaren lekuko, edo sortzaile zein parte hartzaile baten baino gehiagotan, eta era argi eta zuzenean, modu hunkigarrian heldu nahi zuen bere bihotzetara. Horretarako aukeran zuen bere bizipenaren kontaketa, mintzaldiaren doinu gozoa eta ahoskeraren zehaztasuna; asteroko solasaldi literarioetan erabilitakoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia