2000
|
|
Eta, lehen ahamenean nengoela, hamar bat urteko neskatxa bat galdez hurbildu zitzaidan: aingeru
|
baten
aurpegia zuen, baina zangobakarra zen, eta makulu baten gainean zebilen; eta, ene aitzinean gelditzen zelarik, galtzarbea makuluan bermaturik, eskua luzatu zidan. Eta nik, esku keinu batez, aldamenean jartzeko erran, eta nuena eskaini nion, bion artean bana genezan amoreakatik.
|
|
Nik, ordea, Pisako kaleetan aurkitu neskatxa hura nuen gogoan: aingeru
|
baten
aurpegia zuen, baina zangobakarra zen eta makulu baten gainean zebilen.
|
|
Eta gertaki eta iduri haien desfilean, bortz idurirekin geratu nintzen azkenean, zeren lau baitira munduaren puntu kardinalak, baina bortz ditu ene amorioen lurrak: bata zen Laura, Pisako kaleetan aurkitu neskatxa hura, aingeru
|
baten
aurpegia zuena baina zangobakarra zena, eta makulu baten gainean zebilena; bertzea zen Elbira, zeinak eman baitzidan sagar ezti ahanztezin hura, zeren eta lehen musua ez baita nehoiz ere ahanzten; bertzea zen Mignon, zeren ezin magnifiqueagoa baitzen; bertzea zen Rosa de Osorio, zeinak irakatsi baitzidan ezen ezin ahantz zitezkeela plazer tipiak plazer handien izenean; eta azkena zen Nenbo, zeren...
|
2003
|
|
Etxera itzuli eta ezer esan gabe ordenagailuan idazten hasten zen. Orduan nik bere besaulkian jesarri behar izaten nuen eta Barthes irakurtzen jarraitzen nuen, isilik baina atezuan, txintik atera gabe, bere hasperen eta suspirioei adi, nahiz banekien semiologiak ez duela neska
|
baten
aurpegiko zeinuak irakurtzeko batere balio. Batzuetan bere adierazpidea gozatu egiten zitzaion eta, bere bigarren nobelaren hasiera bere horretan utziz, amultsuki hurbiltzen zitzaidan, irribarre tentel bat ezpainetan zuela, bera beste lekuren batean edo beste norbait bere lekuan balego bezala, eta besarkatu egiten ninduen.
|
|
Askok erortzeko zorian ziruditen. Zaharrak, 100 urteko pertsona
|
baten
aurpegia bezala, zartaduraz beteak, zimurtuak.
|
2004
|
|
Lotsatuta dagoela pentsatu du Mikelek, mutilak esandako esaldi politen batek gorritu dion aurpegia ezin ezkutatuta. Orduan pentsatu du bera gai izango den inoiz neska
|
baten
aurpegia hitz politekin gorritzeko. Ezin du bere burua halako egoera batean irudikatu.
|
2008
|
|
Orduan beste zerbait ikusi zuen neska gazteak, beste gizon
|
baten
aurpegia ere azaldu baitzen Belmonterenaren gainetik. Agertu berriak, torero ohiaren keinua imitatuz, tira egin zion bere aurreko gizonari ileetatik alborantz.
|
|
Begirada barea du. Irribarrea dario, ikusten duen guztiak grazia egingo balio bezala, eta tarteka, mirestea merezi duen zerbait atzematen duenean, emakume baten ahoa, gerria edo ibiltzeko modua gehienetan, atzerritar
|
baten
aurpegia edo iragarki bat, besterik gabe, tinkotasun gehiegizko batekin begiratzen du, ikusten duena ikertu, gorde edo miretsiz bezala betiere. Lausengu begirada hori izan behar du emakumeei gustatzen zaiena.
|
2009
|
|
Hogeita hamar urtetik gora ditut, jainkoarren, duela hamabost arima saldu nion Bilbotik hogei kilometrora ezezagun bati beti nahi izan dudan gauza bakarra agindu zidalako, ipuin inposibleak agindu zizkidalako. Ordutik dozenaka historia sinistezin ikusi ditut baina inposibleena hamaika argazkitan jasoa dut, ezezagun
|
baten
aurpegia munduko hirietan, momentu eta toki berean izan garen seinale, nahiz eta ez dakidan seinalea interpretatzen.
|
|
Badakit anaiak eztabaidan ari zirela istripua gertatu zenean, jendeari hala entzun diodalako, aroztegiko kanpo aldetik Isidro eta Santiren oihuak entzuten zirela makinak gelditzen ziren bakoitzean. Badakit ere, goiz hartan Santi zoro
|
baten
aurpegiarekin ikusi zutela etxetik irteten,, eta, esaten dutenez, Don Rikardoren kontsultara abiatu eta garrasika sartu zen. Handik aroztegira irten omen zen korrika.
|
2010
|
|
Eta bai, hantxe zegoen izarretara begira gauza bakarra ikusteko bizi ziren bi begi galdu, noizbait ederra izandako buru urdindu
|
baten
aurpegi zimurtuan sartuta. Hantxe zegoen norbaiten esperoan luzaroan dagoen gorputz geldo bat besaulkiaz bat eginda, beretzat munduko baliorik handiena zuen baldetxoari besarkatuta.
|
2011
|
|
Lanetik ordua baino lehen etxera iritsi eta logelako atea zabaldu nuelarik, espantu keinuren bat egin izan balu edo maindireekin aurpegia estaltzeko ahaleginen bat gutxienik, normalagoa irudituko zitzaidan, baina ez zuen halakorik egin, hirurek buruak niregana itzuli eta begira geratu zitzaizkidan, hirurak aho zabalik, lanak oso aurreraturik baitzituzten ordurako, bidearen erdia egina behintzat, ez dut horretan zalantzarik, arnasa baretu ezinik jarraitu baitzuten bi morroiek, eta nire neskak ere arrain lehorreratu berria ematen baitzuen, ahoa zabalik aire bila. Izozki bat presaka jan berri duen ume
|
baten
aurpegiarekin begiratu zidan, ezpain ertzetik lerde hari mehar bat edo auskalo zer erortzen zitzaiola. Hirurak mutu geratu ziren eta, arnasa bere onera etortzen hasi zitzaienean, nahi banuen sartzeko esan zidan mutiletako batek.
|
2012
|
|
Urduritasuna ikus zitekeen, puxika handi bat balitz bezala gure inguruan zebilen, jauzika. Orain
|
baten
aurpegian, orain bestearen eskuan, orain haren gerriari helduta. Lip dub a zuzendu eta grabatu behar zutenen aurpegian ere tentsioa nabari zitekeen.
|
|
Baina, maniobra horretaz ohartu ez zelako edo horretara plegatzera ausartu ez zelako, errezoa bukatu eta gero ere behintzat, berriak bere boneta artean bere bi belaunen gainean zeukan. Ordena konposatuko kapelu horietako bat zen, non kausitzen baitira ilezko sonbrailuaren elementuak, chapskarenak, kapela biribilarenak, igaraba larruzko txanoarenak eta kotoizko txapelarenak, gauza pobre horietako bat, alegia, zeinaren itsustasun mutuak ergel
|
baten
aurpegiak adinako espresio sakontasunak baititu. Oboidea eta balea bizarrez hanpatua, hiru buzkantz zirkularrez hasten zen; segidan, xingola gorri batek bereizirik belusezko erronbo batzuk eta untxilezko batzuk txandakatzen ziren; ondoren zaku antzeko zerbait zetorren poligono kartoiztatu batez buruturik, galarru bordatu bihurri batez estalirik, eta honetatik zintzilik, kordoi luze meheegi baten puntan, urre harizko gurutzeburu txiki bat, purpuseta eran.
|
|
Emakumeek zalaparta handia ateratzen zuten, garrasika eta aieneka. Haien erdian zegoen atso zahar
|
baten
aurpegira joan zitzaizkidan begiak, ero legezko etsipena adierazten baitzuen. Enbor lodi batean eserita zegoen, ukondoak belaunburuetan bermatuta eta eskuen artean ezkutaturik burua:
|
2013
|
|
Eta hain justu orduan, polentari berriro ere tomatea botatzen ari zitzaion artean, leihotik begiratu eta gizon zahar
|
baten
aurpegia ikusi zuen bertan, berari begira!
|
|
Baina kontua da orduan entzun nuela hasieran esandako esaldia. Gizon zahar
|
baten
aurpegiak bota zidan. –Itsaso zuri batera iritsiko zara?.
|
|
–Horko horrek lehoi
|
baten
aurpegia ematen du, esan du Norak?. Ahoa, hortzak, begiak, txima luzeak...
|
|
Gorospek biribil bat marraztu zuen arkatzarekin neskato beltzaran begi bizi
|
baten
aurpegia inguratuz. Gero galdetu zuen:
|
|
Berriro biok ilargiari begira geunden. Gehiegi makillatu den atso
|
baten
aurpegia irizten nion orain. Begiratzen nion aldiko itxura ezberdina hartzen nion.
|
|
Nik isilik jarraitzen nuen, berriro ere ilargiari begira. Emakume gazte
|
baten
aurpegia zuela iruditu zitzaidan orain, gauak ederrago egiten dituen emakume horietako batena nolanahi ere.
|
|
Ezker eskuko hatz nagian sartu zuen bitxi apala. Beha gelditu zitzaion neskatiko
|
baten
aurpegi liluratuarekin.
|
|
Mareyk ez zuen bere bahitzaileetako bakar
|
baten
aurpegia ikusi hamar egunetan, eta horrek eragindako sentimenduaz ere hitz egin zuen. «Gogorra izan da urteetan definitu gabe egon diren aurpegiak ikustea, nire bahitzaileen aurpegiak ikustea.
|
2014
|
|
Baina, mutil gehienen gisa, kanpoan zenean izugarri harrotzen zen hiriko neskei buruz mintzatzean. Horietako bat zen Genevieve Ormonde, dantzaldi, etxeko jai eta futbol partida guztietara joan ohi zena, Princeton en, Yalen, Williams-en zein Cornell en; beste bat Roberta Dillon zen, begi beltzekoa, bere belaunaldikoen artean Hiram Johnson edo Ty Cobb bezain ezaguna zena; eta, jakina, Marjorie Harvey ere han zegoen, zeina, maitagarri
|
baten
aurpegia eta ustekabeko hitz jario liluragarria izateaz gainera, ordurako ospetsua baitzen bost itzulipurdi jarraian egin zituelako azken dantzaldian, New Haven en.
|
|
Gizon aparta zen. Azken finean, hori sinesmen mota baten adierazgarri zen; bazuen xalotasuna, bazuen sinesgarritasuna, bazuen errebolta doinu zoli bat bere xuxurlan, bazuen erdikusitako egia
|
baten
aurpegi lazgarria, irrika eta gorrotozko nahasketa arraro bat. Eta ez da neure une larria hobekien gogoratzen dudana:
|
|
Ahotsak hurbildu egin ziren. Atea zabaldu eta neska beltz
|
baten
aurpegia agertu zen zirrikituan: begi zuriak dar dar.
|
2015
|
|
Irribarre lotsati bat sumatu nion, ezpainen mugimendu izpi bat besterik ez, loratzen ausartzen ez zen keinu abegikor bat. Gizon adindu
|
baten
aurpegia zirudien ileari eta kopetari erreparatuz gero, baina begietatik behera gazte baten hazpegiak zituen, ia haur batenak. Erdaraz egin zidan, ese ozen deigarri haiekin, orduan ezezaguna egiten zitzaidan doinu batekin:
|
|
Dagoeneko itzal hutsak baino ez dira izenik gabeko nasa baten bakardadean, baina erabat galdutzat jotzen nuen zerbait piztu didate barruan. Leihatila aldera makurtu dut burua, eta, nirearen ordez, beste
|
baten
aurpegia ikusi uste izan dut bertako islan. Zorionez, gutxi iraun dit irudipenak.
|
|
Beste
|
baten
aurpegia
|
|
Lerro batzuk luzatu dira azarearen jolas samingarrian: heriotza ustekabe eta bortitza, ama
|
baten
aurpegia gauaren erdian, norbait datorrela, norbait doala, ezarian.
|
|
Hilabete bi geroago, gisa berean mintzo zen Anaitasuna ere, baina hori bai, Jakin eta Herria ere euskal prentsaren zakuan sartuta.57 Aldarri horren adierazpen grafikoa, berriz, bi aldizkariok sasoi hartan kaleratu ohi zuten orri beteko iragarkia zen: gizonezko
|
baten
aurpegiaren marrazkia; haren begi baten gainean, esaldi hau: Anaitasuna.
|
2016
|
|
Ezpata eman diote eta, eskuan hartu duen mementoan, ia ezpata osoa atera ez du bada zorrotik! Behinola abandonatu zuen lagun
|
baten
aurpegi distiratsua zen. Alderik alde begiratu dio, arretaz, eskulekutik hasiz, ezpata bera ote denetz ikusi nahian bezala, eta, erreparaturik puntatik hurbil herdoil apur batek joa zegoela, begietaratu eta burua ezpata parera makurtu zuelarik, uste dut ikusi nuela nola malko bat erori zen orbanaren gainean:
|
|
Bera zegoen tokitik metro batzuetara gelditu zen autoa; zaintzaileak aurrera egin zuen, hiru edo lau pauso besterik ez, eta autoaren aurrean geratu zen, inguru guztian zabaltzen zen halo erraldoiaren erdian. Gizon
|
baten
aurpegia sumatu zuen autoaren barruan, tinko begiratzen zion aurpegi zurrun bat. Gizonak ez zuen keinurik txikiena ere egin, are gutxiago autotik ateratzeko imintziorik, eta zaintzailea ere geldirik geratu zen; ez zitzaion gizonari esateko edo galdetzeko modukorik ezer bururatu.
|
|
Poledrelli gizajoak aginduak bete baino ez zuen egin. Baina hobe zuen kontuz ibili, berak, Malnatek, kasualitatez hura ezagutzera iristen bazen (batek jakin Poledrelli ere Trotti maistraren zirkulu berekoa ez ote zen), hobe zuen kontuz ibili, herri xeheko
|
baten
aurpegi handi hartako itxurazko onberatasunak engainatua izan nahi ez bazuen. Armairua beteko bular haren barruan holako bihotz txikia ezkutatzen zen:
|
|
–Ematen du zerbait, likidoren bat akaso, erori dela gainean eta ezabatu egin duela partean protagonista
|
baten
aurpegia. Barandiaran jaunak berak eskatu dit zuri eskatzeko kopia hobe bat, argiagoa.
|
|
Norbait zutik jarri nahi zutela zirudien. Bat batean, ezaguna egin zitzaion gizon gazte
|
baten
aurpegia ikusi zuen begiluzeen artean. Tximak nahastuta zegoen eta betazalak jaitsita, pertsiana astunak balira legez.
|
2017
|
|
Guri Geralden andreei buruz hitz egiten Quentinek tiroa bota dio Herberti tiroa bota dio haren ahotsari Caddyren gelako zorutik barrena onespen doinu harroz. «Hamazazpi urte zituenean hala esan nion egun batean. Zer lastima zuk horrelako ahoa izatea neska
|
baten
aurpegian egon behar luke, eta imajinatzen al duzue gortinak arratsean apoiatuta sagarrondoaren usainaren gainetik bere burua arratsaren kontra besoak buruaren atzean kimono hegoekin eden gainera dei egin zuen mintzoa arropak ohe gainera sudurrak ikusiak sagarrondoaren gaine zer esan zuen berak?
|
|
Ero
|
baten
aurpegia zeukan hori zioenean.
|
|
Amorrua ikusten zen haietako
|
baten
aurpegian; bestearenean, berriz, tristezia.
|
|
34 Dodekaedro
|
baten
aurpegietan 1etik 12ra arteko zenbakiak jarri ditugu. Ondoren airera bota dugu.
|
|
emakume
|
baten
aurpegia
|
2018
|
|
Hitza amaitzen ez zen ausartu. Biratzea pentsatu duen eguzki
|
baten
aurpegia jarri zitzaion. Gure batzarrak, ohiki, hots, beti eta arauz, egongelan izaten ziren,, estugelan?.
|
|
Bizitza osoan substantzia batekin eta bestearekin engantxatutako batek deitzen du, zuk entzuten diozu, aholku ematen ahalegindu, baina saiatzen dituzun bide guztiak probatuak eta agortuak ditu berak, eta hala ere ez da osatzen, ez da hobetzen. Politoxikomania ez da xehetasun bat baino, edo gaitz konplexuago
|
baten
aurpegi gordinena soilik, horrez gain hor daude buruko nahasmenduak, brote psikotikoak, haluzinazioak, bere senetik kanpo ibiltzeak, psikiatrikoko egonaldiak, eta kartzela, eta familiak inposibletzat jotzea, eta inguruko denak gorrotatu baina aldi berean ingurukoen maitasuna behar izatea?
|
2020
|
|
Kronikaren lagungarri, bi argazki zetozen. Txikienean erabat hondatuta gelditutako autoa ikus zitekeen erreka lehor bateko haitzen kontra, eta bigarrenean klubeko neska talde
|
baten
aurpegiak negarrez. Bigarren planoan, haietako batek zerraldoa besarkatzen zuen herioan.
|
|
Bortz minutu gabe atera dira, hiru mutil eta neska bat. Eta haiei baino handiago egin zaizkio begiak Marieri horietako
|
baten
aurpegia ikusi duenean: Aimar da.
|
2021
|
|
Piramiderik ez eta deigarria izan zitekeen ezer ez, itxura batean. Gauza bati luzaz begiratzen diogunean, ordea, izan objektu bati, paisaia bati, pertsona
|
baten
aurpegiari, hasieran oharkabean igarotako xehetasunei erreparatzen hasten gara. Konturatzen gara, esaterako, askotan ikusi dugun aurpegi ezagun horretan begi bat bestea baino apur bat gorago dagoela, kirurgiak txarto disimulatu dizkion zimurtxo batzuk ezkutatzen direla ezpainen ezker ertzean, edo baso beti berdina zirudien horretan inoiz sumatu gabeko koloreak eta formak dauzkatela zuhaitzek...
|
|
Irudi holografikoa agertu da Malthusen aurrean. Gizon nagusi
|
baten
aurpegia.
|
|
Horrekin ez dut beste garai batzuen malenkonian erori nahi: ez dut uste hobea denik Superniari errege edo diktadore
|
baten
aurpegi zehatza jartzea. Beste garaietako nostalgiarik ez, ez baitago nora itzuli.
|
|
Orientatu eta zintzurrean gora itzuli zuen aurpegia, eta ikusi zuen goian pentze berdeetara irekitzen zela, zeinen artean nahiko garbi begiztatu baitzuen ezohiko moduan eraikitako harrizko etxolen multzo bat. Tarte batzuetan horma
|
baten
aurpegian katuka bezala egin behar izan zuen aurrera; handik puska batera, eguzkiak zintzurra argitzeari utzi zion, txorien kantuak isildu egin ziren eta airea hoztuz eta ilunduz joan zen bere inguruan. Hala ere, urruneko harana eta etxeak argi baino argiago ikusten zituen.
|
2022
|
|
Lurrean jarri, zabaldu eta oihu bat botatzeko puntuan egon nintzen: deabru
|
baten
aurpegi zitala begira neukan. Segundo amaiezin baten ostean ohartu nintzen maskara bat zela.
|
|
Arratsean jaiotza jarri nuen Amelia eta Amaliarekin, eta azkenean Mario ere animatu eta lagundu zigun kortxozko mendiak antolatzen. Ohiz bestera, ez ginen liskarrean hasi, eta denek barre egin zuten soldadu erromatar
|
baten
aurpegia gamelu baten ipurdian jarri nuenean. Une batez, Funes hartaz galdetzekotan egon nintzen anai arrebei, baina ez nuen arratsalde eder hura zapuztu nahi.
|
|
Bere ahizpa Gloria ere etorri zen gurekin. Sei bat urte zituen, xagu goseti
|
baten
aurpegia zuen, eta jakin min ilun batez so zegokigun. Hari ere eman behar izan genizkion gozoki batzuk.
|
|
Handik laster postariaren aurpegia ere ikus zitekeen. Ihintzak bustita zegoen, kolore grisa zuen, eta hildako
|
baten
aurpegia bezain geldirik zegoen. Postariak amorru goibel eta tentel bat zeukan aurpegian iltzaturik, oraindik minez eta gidariarekin haserre egongo balitz bezala.
|
|
Jatetxea ezagutzen zenuen, New Yorken zure gurasoekin opor haiek egin zenituenetik. Baina Esther hori ez dakizu nor demontre den, unibertsitateko ikaskide
|
baten
aurpegia ipini diozun arren –ez zara haren izenaz gogoratzen, baina seguru ez zela Esther–.
|
|
Oso triste nagoela, joder! –erantzun zion Eñautek ume jolasti
|
baten
aurpegiarekin eta besoak uzkurtuta besarkada baten bila gerturatzen ari zitzaiola– Zer dago afaaaltzekoo? –galdetu zion, bi hatz erakusleak amari begira zituela, dantza patetiko batekin hasten zen bitartean.
|
|
Pero a mí, que soy una pobre huérfana traumatizada... –zehaztu zuen Igonek, Aralar Berri gas zingiretako ardi
|
baten
aurpegiarekin begiratzen zuela.
|
|
" Kaka". Amona
|
baten
aurpegia ikusi zuen ate erdi zabalduaren beste aldean.
|
2023
|
|
Aurpegiaren zati bat geratu da agerian, kokotsetik kopeta erdira eta loki batetik bestera, guztia maindire artean bildua. Ubeldu batzuk gorabehera, hildako
|
baten
aurpegi errauts kolorekoa. Eta haren aurrean herria, minez eta negarrez.
|
|
Batzuetan pertsonaia mistoak ere agertzen zaizkigu: aitaren bizarra lagun
|
baten
aurpegian, pertsonaia bikoitzak edo hirukoitzak osatuz. Iraganaren, orainaldiaren eta desiren arteko loturak ematen dira ametsetan zein oroitzapenetan.
|