Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2000
‎Baina zer da nitasunaren osotasun hori? Non dago gure nitasuna, eta non gure osotasuna, lotarat goazenean eta ametsetan hasten garenean, konparazione, eta gure arimak arima herratu baten antz handiagoa hartzen duenean, halako moldez, non hegaldatzen baita handik honat eta hemendik harat, espaziorik sinestezinenetan barrena, borondate orotarik kanpoan balego bezala, kaosaren indarren menerat. Non dago, bai, gure nitasuna eta gure osotasuna, gure bizitzako loaldi eta ametsaldi orotan, zeinak baitira, bataz bertze, gure bizitzaren herena?
‎Bai, irri egizu, jaun André, ene konturat bada ere, zeren irri bakoitza heriotzari ebasten diogun bizi puska bat baita, nahiz eta batzuek erranen dizuten ezen irria deabruaren mintzaira dela, gure nigar purpuilazko lur hau are nigargarriago eginez; irri egizu, bai, zeren eta gau hartan Amsterdamen gertatuak, nitaz denaz bezainbatean, komedia baten antz handiagoa baitu, nahiz eta komedia haren harietarik tragedia bat zegoen dilindan, ni barren barrendik bizi ninduena, zeren eta errabia errabiatu batek bulkatzen baininduen neure iraganarekin hausterat: amarekin, aita Bartolomerekin eta jesuitek Iruñan irakatsi zidatenarekin, neure haragia gurutzerako bidetik ateratzen nuela, bizipozerako bidean jartzeko asmotan.
‎Eta irri egizu, bai, jaun André, berriro diotsut, zeren eta gau hartan Amsterdamen gertatuak, nitaz denaz bezainbatean, komedia baten antz handiagoa baitu, nahiz eta komedia haren harietarik tragedia bat zegoen dilindan, ene tragedia propioa eta barren barrengoa, zeinak bulkatzen baininduen neure iraganarekin hausterat eta aitzina eta aitzina egiterat.
2003
‎Gainerakoan, hitz jario handiko gizona zen, argudioak ongi lotzen zekiena, gero nahi zuena egiteko. Halaxe funtzionatzen baitute diktadurek, karikatura baten antz handiagoa dutela, beste deusena baino.
‎–Bai, baina edozein gorputzetan ere sar daitezkek... baita haien jabe egin ere! Luziferren gorputz hark, berriz, munstro erraldoi izugarri baten antz handiagoa zian, beste deusena baino.
2004
‎Jakinaren gainean, edo oharkabean, ez dakit nola, baina euskararen auzia ez dugu sarrienik gure izatearen baitan hezurmamiturik ikusten. Hainbatetan eta hainbatetan, hainbatek eta hainbatek, euskararen zoriaz hitz egiten dizunean ez du ematen, itxura batean behintzat, bere eta nire egoeraren zoriaz mintzo denik, gugandik landa dagoen landare baten antz handiagoa hartzen baitiozu euskararen auziari. Euskalduna, ordea, euskalduna den neurrian, euskararen soroan landatutako izakia da, eta haren ongarriak garatuko du bere euskaltasunaren neurria.
2005
‎Errugbi baloi baten antz handia daukan hodei bat pasatu da zerutik, eta Piedadek eta Simonek telebistan ikusi dute Irlandako hegoaldean bost graduko tenperatura egon dela. Otsailaren 38an, osteguna.
2007
‎Behiek ere negar egiten zuten haren piura ikusita, ukuiluan lotarako etzaten zenean. Baina bera izan da nire bizitzan aita edo ama baten antzik handiena izan duena. Osaba Bienvenido hilda dago, ordea, joan egin zen argitasunaren iturrira, goiko belar sorora, betiko behitegi edo bahitegira, ez dakit.
2008
‎esan nahi baita san Isidroren eredu nolabait idea lista atzean utzi eta artzain xelebrearen eredu errealistari atxiki zitzaiola? mutilak ez baitzuen bere burua angelusak eta arrosarioak errezatzen ikusten, aingeruek aurreratu ziezaioketèn lan balizkoaren truke, egia ote zen, gainera, ipuin baten antz handiagoa zuèn san Isidroren istorio hura??, eskura zuenean beste aukera hura, mende berean eta herri ez hain urrun batean bizi izandako hezur haragizko gizon bati lotua, auzoko bati, azken batean?, zeinak gizarteari jolasa eta dibertsioa eskaintzen baitzizkion, berak. Beñardo Orbek, airea bezala behar zituenak, bizitzan arnasa hartzen jarraitzeko.
‎Zer beste mundu zen hura, izan ere? Guztiek esaten zuten Nazario nortasun helduko gizona zela, adin bat zuena, bai, baina bi halako zituela zirudiena; alor hartan, ordea, haur babesgabe baten antz handiagoa zuen, bi gizonen egoteko moduak ere argi eta garbi adierazten baitzuen bien arteko aldea, Aquileok bere saltsan eta bere jokoan sartuta zirudien bitartean, Nazariok, aldiz, jokoz kanpo.
‎Zer beste mundu zen hura, izan ere? Guztiek esaten zuten Nazario nortasun helduko gizona zela, adin bat zuena, bai, baina bi halako zituela zirudiena; alor hartan, ordea, haur babesgabe baten antz handiagoa zuen... bi gizonen egoteko moduak ere argi eta garbi adierazten baitzuen bien arteko aldea, Aquileok bere saltsan eta bere jokoan sartuta zirudien bitartean, Nazariok, aldiz, jokoz kanpo. Nola ez zen, baina, jokoz kanpo egongo, baldin eta hura emakumeekin harremanetan jartzen zèn lehen aldietakoa bazen?
‎Baina ikuspegia aldatu ziola gehiegi esatea da, beharbada, Beñardo Orbe zen bezalakoa baitzen, eta, alde horretatik, egokiago litzateke esatea bere zinezko izaeraren kontzientzia bereganatu zuela memento horretan, edo, bestela esanda, kontzientziaren mugimendu hura izan zuela aldaketa, bere bizi ereduaren aldaketara ere eraman zuena ezinbestean: esan nahi baita san Isidroren eredu nolabait idea lista atzean utzi eta artzain xelebrearen eredu errealistari atxiki zitzaiola... mutilak ez baitzuen bere burua angelusak eta arrosarioak errezatzen ikusten, aingeruek aurreratu ziezaioketèn lan balizkoaren truke –egia ote zen, gainera, ipuin baten antz handiagoa zuèn san Isidroren istorio hura? –, eskura zuenean beste aukera hura, mende berean eta herri ez hain urrun batean bizi izandako hezur haragizko gizon bati lotua –auzoko bati, azken batean–, zeinak gizarteari jolasa eta dibertsioa eskaintzen baitzizkion, berak –Beñardo Orbek– airea bezala behar zituenak, bizitzan arnasa hartzen jarraitzeko.... Artzain xelebre hura bezalakoa izango zen, bai horixe," bere" pasadizo txinpartatsu propioekin... baita" bere" baratzeko bertsoekin ere, zergatik ez!
2010
‎kaleko testuinguruan, are gehiago Regina enekoan? burbuila baten antz handiagoa baitzuen Euzkadik errealitate batena baino; Felipek argi eta garbi esan zidan, ordea, Euzkadi misio lur bat zela, eta ordua ere heldua zen, ausaz, misio lan hari ekiteko, etxetik hasita: horrela jo nuen izeba Ernestinarengana eta euskaraz zekitèn neskameengana, euskaraz zuzendu zekizkidan; amari ere esan nion, halako batean, erreparo handiarekin esan ere, ongitxo ezagutzen bainuen zer nolakoa zen alor hartan:
‎Umetako ametsetan agertzen zitzaizkidàn globoekin parekatzeko moduko lur idealizatu batez mintzatzen zitzaizkidan Felipe eta Feliperen osaba, aitor dut, baina horixe nuen nik atsegin, hain zuzen ere; burbuilen artean bizitzen ohitua nengoen: behin atera nintzen, bai, burbuila hartatik tuberkulosiari aurre egiteko, baina nik neurezko joera bat nuen, neure baitaren baitan jarraitzen zuena eta burbuilaz burbuila bizitzera ninderamana, baita gaixotasuna gaindituta gero ere... kaleko testuinguruan —are gehiago Regina enekoan— burbuila baten antz handiagoa baitzuen Euzkadik errealitate batena baino; Felipek argi eta garbi esan zidan, ordea, Euzkadi misio lur bat zela, eta ordua ere heldua zen, ausaz, misio lan hari ekiteko, etxetik hasita: horrela jo nuen izeba Ernestinarengana eta euskaraz zekitèn neskameengana, euskaraz zuzendu zekizkidan; amari ere esan nion, halako batean, erreparo handiarekin esan ere, ongitxo ezagutzen bainuen zer nolakoa zen alor hartan:
2012
‎Beharbada, ez hain herrialde urrutikoaren baizik eta Europa edo Ingalaterrako istorioren baten antz handiagoa hartuko dio irakurleak honi. Baina atsegin beza gogoan hartzea emakumearen kasketaldiak ez direla klima edo nazioren batera mugatzen eta erraz pentsa daitekeen baino askoz orokorragoak direla.
2014
‎Ez dute arau jakinik izaten. Ez dira minak edo zauriak bezalakoak; material egokirik ezean senda ezin daitekeen larruazaleko urratu baten antz handiagoa dute. Adiskideago egonen ahal gara hemendik aurrera.
2015
‎–Horrelakorik ez, Andoni! Honek, izatekotan, lapurretarena baino krimen pasional baten antza handiagoa du.
‎Atzera egin nuen. Izaki hark animalia baten antz handiagoa zuen gizakiarena baino. Begi haiei so gelditu nintzen zozoturik, hark lepotik heltzen zidan bitartean.
‎Azken hitzen ondoren irri egiten saiatu zen Arenas, baina zakur intziri baten antz handiagoa zuen hots bat besterik ez zuen atera. Inor ez zitzaion irribarrean batu eta, aitzitik, Ahedoren zaunkak gogortu zion berehala eztula.
‎Film batek poema sinfoniko baten antz handiagoa du, nobela batena baino.
‎Baina, beharbada, hori gehitxo izango litzateke: telesaio amerikar baten antza handiagoa luke benetako istorio batena baino. Bukaerak ere behartu gabea izan behar duelako sinesgarria izango bada.
‎Hona etorri zenean, landu gabeko lur bat aurkitu zuen,, edo agian, desertu baten antz handiagoa zeukan topatu nuen hark, ez dakit. Euskal Herrikoa lur emankorragoa izango zela espero nuen El Salvadorren nengoenean?.
2016
‎gazteagoak ziren azkena baino eta Adriana bera baino, lizeoan egongo ziren oraindik, beharbada, edo institutu teknikoan, eta horrexegatik erdi ezezagunak ziren niretzat, azken urtean «haziak» zirelako, ni neu hiriko giro guztietatik ezarian ezarian apartatu nintzen urtean, alegia; eta, azkenik, Brunori begiratu nion: nire aurrean zegoen, gero eta altu eta iharragoa, eta azal ilunekoa izanda, gero eta beltz gazte dardarti eta beldurti baten antz handiagoa zuen; egun hartan ere hain urduritasun handiz zegoen, non niri ere kutsatzea lortzen baitzuen gure bizikleten aurreko gurpilek elkar jotze hutsarekin.
‎Batzuek corralito izena eman diote sistema horri; beste batzuentzat, berriz, sare baten antz handiagoa du. Gehientsuenek erregimen hitza erabiltzen dute nafar eliteen arteko endogamia politikoa definitzeko.
2017
‎Orduan hark proposatu zuen bidaltzeko segituan norbait Shreveren bila eta kontsultatzeko, eta Shrevek ez zuela nahi esan omen zuen, beraz handik aurrera kortesia juxtuaz tratatu izan zuen Shreve. «Araua dut emakumeei buruz behin ere gogorrean ez hitz egitea», esan zuen Shrevek, «baina andre horrek emagaldu baten antz handiagoa du Estatu eta lurralde subirano hauetako beste edozein emakumek baino», eta orain Eskutitza mahai gainean eskuz entregatua, enkargatu koloretako orkidea usaindunak Jakingo balu ia leiho azpitik pasa naizela jakinik han zegoela batere Nire Madam maitea ez dut oraindik zure mezua jasotzeko aukerarik izan baina aldez aurretik arren barkatzeko eskatzen dizut ez naizelako hor izango ga...
2018
‎esklaboak babestu beharra du haiek bere aginduak betetzearen truke. Hortaz, Pufendorfek aipatzen duen ugazabak enplegatzaile baten antz handixeagoa du, bereziki kontuan izanda Pufendorfen ugazaba horrek ez duela zertan bere esklaboak jabetza gisa eduki: nahikoa du esklaboekin kontratu bat egitea, horrek eskubidea ematen baitio bizi guztian erabakitzeko zertarako erabiliko diren esklaboen zerbitzuak.
‎Bat, txakurra dirudiena, animalia grotesko samar bat. Bestea, esbastika baten antz handiegia duten hankek sortzen dutena. Bestea, haserre dagoela dirudien baserri gorri bat.
2019
‎Huraxe zen haren logela, edo behintzat logela baten antz handiena zuen tokia.
2021
‎Gizonetako batek zigarro bat dauka eskuetan eta kamerari so egiten dio, beste batek nire osaba baten antz handia du, eta antzekotasun horrek pertsonaia beldurgarri horien atzean izaki arruntak dauden ideia indartzen laguntzen dit.
2022
‎Ez genuen sekula horren inguruan hitz egin, hain ikusten genuen urrun heriotza orduan. Tanatorioan imajinatzen zaitut, jantzi zuria soinean, eskuak gurutzatuta, zure buruarena baino apaizen baten antz handiagoarekin. Hilkutxaren aurrean loreak eta kristalaren bestaldean zure lagunak, arreba eta ama negarrari eutsi ezinik.
2023
‎Aitor geldi geldirik geratu zen une batez. Aitari begira irribarre zabal zabala egin zuen, eta zabalagoa, eta zabalagoa, eta orro baten antz handiegia zuen barrea hasi zuen, eta sorbalda txikiak dardara sataniko batean murgildu zitzaizkion, eta eskuak airean nahastu, bat batean gorputzaren koordinazioa erabat galdu izan balu bezala, eta arnasa falta zitzaion nonbait, eta orroa sudurraren soinu arraroekin nahasten hasi zitzaion tarteka, eta mantxa arrosaz bete zitzaion aurpegia, eta orroa. Etengabe orroa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia