Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2000
‎Mika bezain solasturia, aise ematen zien kontesta nire txantxei, ez dakit zerk hartaratuta, Kristinarekiko ahaidetasunak edo hemeretzi urte bete berriek ematen duten lotsagabekeriak. Irriñoa itsusten zion hortzetako aparatua goiti beheiti, janzkera ausartak are ageriagoan jarritako gorputz gazte eta lirain baten jabe zen, itsu baten amets erotikoak elikatzeko gauza.
2004
‎Dena dela, halakoei, barren barrenean, sinesgaitza egin bide zaie lau hankako euskal mahirik sortu ahal izatea, gainean daramagun erdararen harlauza ez baita txantxetako harritzarra. Euskara bigarren hizkuntza izatearen estatus hori hezurretaraino sartua daukagu, sartua daukagunez; nolabait ere, geure inkontzientean josia, eta ez gara konturatzen, nonbait, Lizardiren nahimen soziolinguistikoa ez zela olerkari baten amets hutsa, euskararen normalkuntzari zor zaion noraezeko axioma baino: –Baña nik, izkuntza larrekoa, nai aunat ere noranaikoa?.
‎Hezkuntza sistema ez baita soil soilik eskola umeak halako edo holako jakite ezaugarrietan trebatzeko kultura erakundea; horretaz gainera, gizarte eta nazio eredu orokor baten proiektua ere bertan ereiten da neurri ohargarri batean, herri baten etorkizuna alde batera edo bestera eraikitzeko. Beraz, ikasleriaren soslai psikolinguistikora egokitzeko ahalegin horiek oinarri pedagogikotik zurigarriak balira ere, hezkuntza proiektuaren sortan herri oso baten ametsa ere badago tartean: besteak bete, eskola horrek berak erauzi ziguna, ahal dugun neurrian behintzat, berriro ere euskal herri izatera heltzeko ametsa.
‎–Bai, aita Zabalari entzun zioat, eta, isobara maparen arabera, bazirudik antizikloi bat dagoela penintsularen erdian, eta... –eta, handik aurrera, antizikloia eguzkiarekin lotuko zuen aitak, eguzkia azaleko minbiziarekin, minbizia segurtasun sozialarekin... baita segurtasun soziala politikarekin ere, baldin eta bezeroak antzeko ideologia bazuen, atsegin baitzuen, halakoetan, hainbat gairi buruzko iritzia ematea, ukitu ezkertiar batez apaindua, teorian bai bederen, praktikan burges txiki handi baten ametsak bazituen ere.
2006
‎Kontserbakoiek etorkizuna ere halakoxea gura lukete, hots, iragana berrituzkoa. Aldiz, ikuspegi nazional sozial batekin jardun gura bada, aberriaren" independentzia" ez ezik, andre gizonen askatasunak ere nahi badira, Espainia moderno baten ametsetan, orduan iragan espainola negargarria kausitzen da, Benjamin-en interpretazioan Paul Klee-ren Aingeru Berria bezala – historiaren aingerua, burua itzulia, ahoa ezpainzabal eta begiak lokatuak izuaren izuz, erdi zabalik hegoak, eskapatu nahi eta ezinda bere atzean ikusten ari den iraganari. Iraganean, guk gertakarien segida razional bezala sumatu uste duguna, berak katastrofe bakar bat hautematen du, hondakina hondakinaren gain, dena horrore eta errore, utopia apurtuaren espazioa.
‎Erromako kuxkuxeroen begietatik urrun eta esamesen beldurrik gabe sentitu zenean, bortizkeriaren, mehatxuen eta gogorkeriaren izupean eduki zituen bi emakumeak, nahi zuena eta nahi zuen moduan inposatuz, sadiko baten amets eroenetan bezala.
2009
‎U NAMUNO: hala ere, apaizaren fede krisia tratatu duenean, Salamancako Errektore mistikoak (batzuei oraindik haren sozialismoa errebindikatzea gustatzen zaie, dominatxoren batzuen bila edonon PSOErentzat) mundu berri baten amets gutxiagorekin eta dimentsio sozial edo politikorik batere gabe planteatu du hori: San Manuel Bueno, mártir (1930) da, apaiz bat herrixka bazter batean Gaztela aldean, bera sinestuna izan gabe bizia sinestunen alde sakrifikatzen duen martiria.
2010
‎gorputzarena, baina, nekez, ez zituen ez hautsak eta ez kremak erabiltzen, zimurrak ezkutatzeko, ama baino zaharragoa zen arren?, emakumetasunaren ezaugarriak bere janzteko era hartan diluituko balitzaizkio bezala, izaki ia sexugabe bihurtzeraino? horregatik sentitzen nuen, beharbada, izeba izaki osatu gabe bat bezala, zergatik bizi behar zuen, baina, gizon batekin, gizonen beharrik ez bazuen, itxura batean??, eta horregatik jarri nintzen, denborarekin, Adaren gorputza eta izeba Ernestinaren arima batuko lituzkeèn neska bati begira, neska eredu baten ametsetan jartzen nintzen bakoitzean, anaiok ere jarduten baikinen gai hartaz, bakanetan bazen ere:
‎edozein bazterretan gelditu, bideko hiri ezezagun batean jende ezezagunaren artean paseatu, beharbada eskutik ere heldu... Nerabe baten ametsak ziren horiek, ordea, ondo asko ohartzen nintzen. Gainera, neure bidaia guztiak hegazkinez egin ohi nituen, nire denborak eta nire konfortak horrenbeste balio zutelakoan.
‎izeba, izan ere, emea zen eta etxekoekin zuèn tratuan noiznahi erakusten zigun bere arimaren emetasuna: ...janzteko era hartan diluituko balitzaizkio bezala, izaki ia sexugabe bihurtzeraino... horregatik sentitzen nuen, beharbada, izeba izaki osatu gabe bat bezala —zergatik bizi behar zuen, baina, gizon batekin, gizonen beharrik ez bazuen, itxura batean? —, eta horregatik jarri nintzen, denborarekin, Adaren gorputza eta izeba Ernestinaren arima batuko lituzkeèn neska bati begira, neska eredu baten ametsetan jartzen nintzen bakoitzean... anaiok ere jarduten baikinen gai hartaz, bakanetan bazen ere: zuk Helenarekin amodio istorio hura bizi izan zenuèn aldian, esate baterako, Gabino, ongi oroitzen dut nola aritu ginen Teo, Domingo eta hirurok, Helena ederra ote zen, ez ote zen...
2011
‎Ametsetan. Ur Apalategiren pertsonaia batek ikusi zuen pelikula batean dioten eran, ez da inoiz azpibaloratu behar emakume baten ametsen mediokritatea?, generoa gorabehera. Errudun sentitzen nintzen gero nire helburuen akuilua gizon bat zelako, ipuin bat idazten nuen emakumeentzat oraindik gizonen onespen beharra zenbatekoa den islatuz, eta islatzea salatzea izanik; eskerrak garai hartan idazten nuena eta argitaletxeak guztiz arrotzak ziren bata bestearekiko?.
‎Beste alde batetik, hizkuntza idatziaren esparruari bagagozkio, aldizkariren bat argitaratzea izan liteke, menturaz, lehen ekimenetako bat. Eta baldintzak askoz hobeak direnean, berriz, egunkari baten ametsa gorpuztea egongo da jomugan.
2012
‎Eta hori abantaila izugarria zela ulertu zenuen nerabezaroko urte nahasi horietan. Aitak kutsatu zizkizun amets horiek erdi mailako familia arrunt baten ametsak dira. Inongo arazo ekonomikorik ez duen familia batean, soldatak ongizate maila bat erdiesteko adina badira, ondorengo belaunaldia hobea izango dela pentsatzen dute.
2013
‎Zergatik eman behar zion amore traktore baten amets handinahiari, baldin eta bera. Abdul Alim. Allahren baitan bakarrik izan bazitekeen handi?
‎Zergatik eman behar zion amore traktore baten amets handinahiari, baldin eta bera –Abdul Alim– Allahren baitan bakarrik izan bazitekeen handi?
2014
‎Ohar bekio, berriro, formulazioaren artatsuari: proposamen hori ametsa da; eta jakintsu baten ametsa, ez politikoki pentsatzen duen batena. Horregatik segidan, Renanek berak irrealistatzat jotzen duelako (ondo ikusita, bere ekarpen errealista bakarra!), gehitzen du:
2015
‎nagitasuna, erosotasuna, neurekoitasuna); bestetik, idazten eta hasi nintzenez geroztik, liburuzale batek eskain zezakeen laguntzaren praktikotasun eskasaren kontzientzia; zalantza ere sortu zitzaidan, hirugarren mundua deitzen dugun hori laguntzeko gure plataforma horiek guztiak zenbateraino ez ote diren kolonialismo berri baten zurigarri (herrialde horietan dabiltzan bolondres guztienganako errespeturik handienarekin esanda). Arrazoiak arrazoi, nerabe baten amets erromantikoa zen hura, neure egiazko izaerarekin zerikusi handirik ez zuena.
‎Gauza horietaz pentsatzean, Woody Allen-en film bat datorkit gogora: . Seduktore baten ametsak, zuen izena, eta Allen zen protagonista eta gidoigilea, ez zuzendaria.
‎Amesten du ez dela belarra hazten, ez dituela olatuak sortzen itsaso berdean, lastoa baita eta arantza, bota zuen euriaren oroimen lehorra, belarra. Amesten du, bere bakardadean, gizon ilun baten ametsa errepikatzen duela, anglosaxoien hizkuntza zaharrean asmatu diren deitura harrigarrien artean, Thomas Stears Eliot izena egokitzen zaiola ametsean.
‎Ezinezkoa baita zen baino ederragoa izatea. Ez dut orain haren dohain apartak aipatzen hasteko asmorik, alferreko lana bailitzateke haur baten ametsa hitz arruntez deskribatzen saiatzea. Gainera, idazteko nire ahalmen kaskarrak segur aski narrastu eginen luke haren edertasun eta xarma guztia.
‎Orduan ez nekien zenbat galdu genuen, Ene zahartzaro honetatik atzera begiratzeanAndere eta ume hilen imajinak datozkit gogora, Pilatu eta barreiaturik troketan.Oraindik ere izugarria da enetzat.Eta ohartzen naiz, lokatz odoleztatu haretanBeste zerbait ere hil zela, geroEkaitzek estali zuten gauza bat: Herri baten ametsa amaitu zen han.Nazioaren zirkulua hautsi da, Eta lurrean galdu dira bere zatiak.Iadanik ez dago hazirik batereEta hil eginen da gure arbola sakratua.
2017
‎–Badakizu zein den abokatu baten amets goxoena, ezta, Xixo?
‎baina maitasun baten ametsak
2018
‎Irakeko Kurdistanera bidaia egin du egileak, kazetari gisa, Saddam Hussein kanporatu ostean lurralde horrek autonomia zabal bat bereganatua duenean, kurduak beren buruaren jabe nola moldatzen diren ikusteko eta munduari kontatzeko pasatako oinazeak eta momentuan bizi dituzten itxaropen eta zailtasunak: errefuxiatu eremuetako istorioak, emakume arkeologo baten ametsak, zahar eta gazteen abenturak, gizon nahiz emazteen pozak eta nekeak berdez pintaturiko basamortuan. Alabaina, bera han dela gertatu da Estatu Islamiarraren ofentsiba, eta hasierako asmoak aldatuta gerrako erreportaje sorta bat egin behar du orduan kazetariak, frontetik oso hurbil baina borroka horren nondik norakoak ikusi gabe.
2019
‎Naturala da ez saiatzea bere kasa sortzen munduko bere tokia, edo apenas saiatzea. Gizartean berdintasun ekonomiko erabatekorik ez dagoen bitartean, eta ohiturek emakumeari modua ematen dioten bitartean emazte eta maitale gisa gizon jakin batzuen pribilegioez baliatzeko, bada, arrakasta pasibo baten ametsak iraungo du emakumearengan, eta horrek galga emango die haren lorpen propioei.
‎Txefe, berriz, aitzakiak asmatzen ibiltzen zen medikutara ez joateko, batez ere teleberri batean entzun zuenetik gero eta kaskarragoak zirela, oro har, gizonen espermatozoideak, bai kantitateari zegokionez eta bai kalitateari ere, estudio zientifiko ezin serioago baten arabera. Bere antzutasunaren posibilitate hura onartzea, baina, onartezina zitzaion, Txefe ere arra baitzen, azken batean, eta ar guztiak goitik beheraino baitira ar, definizioz, baita testosterona gutxien duen arra ere, gizonik xixtrinena ere Rambo baten ametsak bizi duenez gero, niri galde bestela: Rambogoien jaunari?
‎Gazteenetik zaharrenera itzaltzen ziren biziak, kandela agortuak bailiren, lehen haur txikiak, euren amen bular histuetan esne tanta bakar bat ere aurkitzen ez zutenak, eta azken baliabide gisa janarazi zizkieten jaki desegokiek sorturiko barne ustelkerietan desegiten zirenak, gero kozkorragoak, helduek haiei emateko ahotik kentzen zutena ez baitzitzaien nahikoa bizirik irauteko, eta helduen artean emakumezkoak gizonezkoak baino lehenago, emakumezkoek gutxiago jaten baitzuten gizonezkoek eraman ahal zezaten azken kemena harresien defentsara, guztiarekin ere zaharrak ziren gosea hobekien pairatzen zutenak, agian euren gorputzek gutxi eskatzen zutelako, berez arin sartu nahiko balute bezala heriotzan, azken ibaia zeharkatuko zuten ontzia gehiegi ez zamatzeagatik. Ordurako katuak eta zakurrak desagerturik ziren, arratoiei babesten ziren ilunpe kirastuetaraino jazartzen zitzaizkien, patio zein lorategietan azken belarrak, baita erroak ere, erauzten ziren, txakurra edo katua afaldu zen azken afariaren gomuta oparotasun aro baten ametsa zen, jendeak erabat haragigabeturiko hezurrak botatzeko luxua permititzen zueneko oroimena. Zabortegietan, orain, berehala aprobetxatzeko edo edonola jateko moduko bihurtzeko balio zezaketen hondakinak bilatzen ziren, eta bilaketa hain zen sutsua non azken arratoiek, gau beltzaren erdian ikusiezinetik sortzen zirenean, ez baitzuten euren irentsi nahi indiskriminatuak balia zezakeen deus aurkitzen.
2021
‎Alamut, Xanadu, Karakorum... gure irudimenak lurreko paradisu edo herri distiratsu bilakatu dituen hondakin ilunak, ezer gutxitik nahiak piztutako toki zoragarriak. Beste zenbaitetan, ordea, gizakiaren irudimenak ezerezetik eraiki ditu halakoak, utopiak sortutako gizarte antolaketaren ondorioak dira, edo bizimodu lasai eta justu baten ametsak sortuak. Izan ez diren baina izan zitezkeen leku asmatuak, mamuak baino bizi ez diren bazterrak.
2022
‎Baina badituzte haien bizi historiek ere lotura estuak: kontserba potoak eta soineko baten ametsa.
‎Hiltzeraino besarkatuko nuke! Neska moderno baten amets horiekin. Amodio istorio zoragarria sortu dute.
2023
‎Mitoa inoiz baino biziago dago gaur egun. Kartzelan atera zioten argazkia da hartaz dagoen azken irudia, eta irudi horrek erresistentzian jarraitzen duen herri oso baten ametsa ordezkatzen du. El Uali eta Basiri, biak, 26 urterekin hil zituzten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia