Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2000
‎Zeren eta ez bainuen ulertzen, konparazione, nola obrarik gabeko fedeak zerurako bidean jar gintzakeen, nola erraiten baitzuten protestantek, nahiz eta osaba Joanikotek erraiten zidan ezen obren bidetik obratu zituztela katolikoek bekaturik handienak, eta obrarik ez egitea zela, halatan, obra zezaketen obrarik jainkozkoena, hobe zelako, ororen buruan, alfer egoitea ezen ez gaizki egitea; baina ez nuen ulertzen, halaber, nola aita sainduak erabaki zezakeen Erromako eliztarren sinestea eta pentsua goitik behera, nola erraiten eta afirmatzen baitzuten katolikoek, nahiz eta jaun Marcelek erraiten zidan ezen artalde batek artzain bat behar zuela, ardien ez barreiatzeko eta ez galtzeko, eta artzainak erabaki behar zuela, halatan, artaldearen norabidea. Eta batean baten alde egiten nuen, bertzean bertzearen. Eta, hala, guztia jasotzen zuen belaki bat banintz bezala, bi uretan ibiltzen ikasi nuen, eta bi iturrietarik edaten —osaba Joanikoten hitzetarik eta jaun Marcelene tarik—, bien irakaspenak ere neure egiten nituela.
2006
‎Goizaldera etorri zitzaizkion, desorduan eta zalapartaka, Nikolas tsarraren morroiak, eta arrastaka eraman zuten, Polonia aske baten alde egin nahi zituen oihuak kolpe eta burdin hotsekin isilaraziz. Epaitu zuten eta heriotza-zigorra ezarri zioten, altxamendua eta tsarraren aurkako matxinada antolatzen jarduteagatik, gerrako kriminala izateagatik, ofizial traidore eta etsaiari saldua izateagatik.
2009
‎Abertzaletasunak beti herri baten alde egiten du. Baina herria eta herria dago, eta gerraosteko belaunaldiak herri modu berri baten alde jo du.
‎kasu hartan, adibidez, zeinean, bi anaien artean norbaiten alde egin beharreko dilemaren aurrean, bere interes interesatuak ere jokoan egon baitzitezkeen; sarritan, nahaste-borraste batean sartzen zela, alegia, jakin ez orduan ere gehiegi ikusten zuelako, auziak bi ikuspuntu baitzituen, eta ikuspuntu bakoitzak mila arrazoi, balantzaren bi platertxoak hornitzeko ahaleginean?, edo ongi kalkulatutako estrategian ari zelako, bizi-senak eta iraun-nahiak bultzaturik: baten alde egiten badut, bestea haserretuko zait, biekin ere ongi geratu nahi-eta; batzuetan, baina, auziak ez zuen erdibiderik, eta orduan igarri egiten zitzaion, biderik bihurgunetsuenari ekin ostean ahaltsuaren alde lerratzen baitzen azkenik, ahularen kaltetan.
‎Behin batean, lagun homosexual batekin etikaz solasean ari nintzela, nik etika abegitsu baten alde egin nuen, hospitalitatearen alde, eta berak norberaren gorputzean beste bati sartzen uzteak abegi ona garatzen laguntzen duela erantzun zidan. Zorionekoak direla emakumeak oro har, baina gizonok, berriz, aukera eder hori alferrik galtzen ohi dugula.
‎lehenik Damasok hitz egin zuen, gehiegi hitz egin ere, ezer ez esateko, askotan ohi zuen bezala, batez ere erabaki konprometituak hartu behar izaten zituenean... kasu hartan, adibidez, zeinean, bi anaien artean norbaiten alde egin beharreko dilemaren aurrean, bere interes interesatuak ere jokoan egon baitzitezkeen; sarritan, nahaste-borraste batean sartzen zela, alegia, jakin ez orduan ere gehiegi ikusten zuelako –auziak bi ikuspuntu baitzituen, eta ikuspuntu bakoitzak mila arrazoi, balantzaren bi platertxoak hornitzeko ahaleginean–, edo ongi kalkulatutako estrategian ari zelako, bizi-senak eta iraun-nahiak bultzaturik: baten alde egiten badut, bestea haserretuko zait, biekin ere ongi geratu nahi-eta; batzuetan, baina, auziak ez zuen erdibiderik, eta orduan igarri egiten zitzaion, biderik bihurgunetsuenari ekin ostean ahaltsuaren alde lerratzen baitzen azkenik, ahularen kaltetan.
2012
‎Baina azkenean, gure garaiko? klasiko baten alde egin zuela, XTCren English Settlement: nahiago izan zuen neskak zaharrunotzat har zezan, jadanik eduki zezakeen disko bat oparitzea baino; diskoa, gainera, bikaina zen eta, Agusi bederen, The Shins ekartzen zion gogora.
2014
‎Izan dadila helburuak ematen dizuen bizipoza, mundu zuzenago baten alde egitea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula!, jeloskorkeria eta harropuzkeria oro estaltzeko modukoa?. Gizakiak natura menderatzen ikasi du, bere burua baino askoz lehenago?, zioen Albert Schweitzerrek?, horiek ere gure boterenahi inkontzienteak sortutako sentipenak dira-eta.
2015
‎Edozer gauza, benetan. Gero auto berri baten alde egin zenuen, epe luzean eskertuko zenuelakoan, eta lagunei aholkua eskatu. Megane bat, esan zizuten, estra apur batzuekin txukun gelditu daitekeen kotxea.
‎21 Coppola da literatura populista baten alde egin duen beste zuzendari bat. Honela irakurtzen diogu Anjel Lertxundiri:
‎–Une garrantzitsua bizi dugu orain, itxaropentsua, eta indarra egin behar dugu adostasun zabalak lortzeko, herriak dituen behar izpiritualak eta materialak zein diren zehaztuz. Kuba oparo baten alde egin behar dugu lan, aukera berdintasunaren eta erabateko askatasunaren alde?. Aldaketak gertatzen ari direla uste du, bereziki Kubako gizartean:
‎Esan dugunez, nazio mota hau gutxik mantendua izan da, eta beti maila indibidualean. Azkeneko urteotan, ostera, gero eta sarriagoak dira honelako formulazio baten alde egiten diren aldarrikapenak. Alde batetik, euskal nazionalismoak euskara ikasteko beharra malgutasun handiegiz tratatu izana salatu nahi da horrela; eta bestetik, eta soziolinguistikaren ekarpenei esker neurri batez, hizkuntza gutxituen alde jotzeko orain artekoa baino olde handiagoa behar dela azpimarratu.
‎17 Ezaugarri horiek lituzkeen euskarazko komunikazio-esparrua eraikitzera bideratu beharrean, prentsa elebidun diglosikoa zurkaiztera bideratzen den ahalegin oro, euskal komunikazio-esparruaren eraikuntza oztopatzen ari da, zeharka bada ere.192 Eta kontua ez da inoren aurka jotzea, trinkotu beharreko kalitatezko komunikazio-esparru baten alde egitea baizik; beraz, eta honenbestez lan honen ondorio nagusira ailegatu gara, lingua vasca osasuntsu biziko bada, datozen urteotan euskara hutsezko kalitatezko komunikazio-esparru autozentratu erakargarria eraikitzera bideratu behar lirateke ahaleginak, hori baita uneotan euskarak begi-bistan daukan desafio nagusia.
‎Elkarretaratze edo mahai-inguruetan parte hartuz kausa baten alde egiteak aldaketa ekar dezake.
2016
‎–2000 bat ere izan liteke. Baina nik 2500 baten alde eginen nuke apustu. Dagoeneko ez dira egiten.
‎Egoera iraultzeko, beharrezkoa zen begiak irekitzea. Erregimena sostengatu edo bestelako gobernu baten alde egiteko hautuan jarrarazi behar zen alderdi sozialista. Haren benetako borondatea neurtu behar zuen gizarteak.
‎Euskalgintzari dagokio euskararen gaia erdigunean kokatzea. Aldarrikatu behar dugu gizarte justuago baten alde egitean hizkuntza eskubideek hor egon behar dutela. Justizia sozialaren barruan kokatu behar da hizkuntzaren afera».
‎handi baten alde egin zuen.
‎poster baten alde egitea erabaki duzue. Zehaztu zein izango diren azken poster horren neurriak.
baten alde egin duzue: ikastetxeko
2017
‎Laurogeiko hamarkadan, estrategia berri bat jarri zuten martxan, lurralde aitortza lortzeko xedez; hala ere, mugimendu nazionalistak aldarrikapenak murriztu behar izan zituen: autonomia aldarrikatzeari utzi zioten eta Departamendu berri baten alde egiteari ekin zioten. Garai hartan, bertako biztanleen %20k eta hautesleen gutxiengo txiki batek baino ez zuen babestu euskal departamendu baten sorrera.
‎Are gehiago, askok konpartitzen zuten euskal-nafar identitatea, harik eta, 1980ko hamarkadaren hasieran, NFE sortu arte. Edonola ere, nazionalista espainiarrek (lehenik eskuineko erregionalistek eta ondoren sozialistek) bestelako marko administratibo-territorial baten alde egin zuten, eta Nafarroa gainerako euskal lurraldeetatik bereizi (Blas, 2016: 144); izan ere, nazionalismo ez-espainiarren aurka egiteko elkartzen baitira sutsuen nazionalista espainiarrak.
‎Eta horregatik izan ziren mugimendu antifrankisten ernamuinak, elizako arduradunei ere aurre egiteko elkarguneak. Bestelako eliza eredu baten alde egitea Frankismoari kontra egitea ere bazelako hamarkada hartan Ondarroan.
‎Gizon haietako baten alde egin zuen. Gure aita bereiztu, fusilatzaileei seinalatu, eta hala esan omen zien:
‎–Zure ideiak gauzatu, gizarte hobe baten alde egin eta hiritarrak lagunduko dituzu. Gizakia alderdien aurretik jarriko duen politika egin daitekeela erakutsi.
2018
‎Edonola ere, Colek ohartarazi zuen ezen, kapitalismoari (eta kontratuari) egiten zaizkion kritiketan, esplotazioari (berdintasunik ezari) jartzen zaiola arreta, eta, horren ondorioz, ez dela aintzat hartzen mendekotasuna, ez eta ustez harreman libreen bidez osatuta dauden instituzio horiek zenbaterainoko antza duten ere ugazabaren eta esklaboaren arteko harremanarena. Rousseauk kritika egin zien kontratuaren hasierako teorialariei, esklabo-kontratuaren pareko hitzarmen jatorrizko baten alde egiteagatik. (The Problem of Political Obligation lanean aztertu nuen botere politikoa ordezkarien eta estatuaren alde alienatzearen auzia, zeina gai printzipala baita kontratu sozialaren esparruan.) Kontratuaren teorialari klasikoen artean, Rousseauk baino ez zituen zeharo errefusatu hala esklabotza nola esklabo-kontratuaren antzik duen edozein kontratu (kontratu sexuala izan ezik).
‎Are irmoago, Philmore-k, adibidez,, esklabotza kontraktualaren molde zibilizatu? baten alde egin izan du. Philmorek Locke aipatzen du, eta txundigarria dirudi horrek, aintzat harturik askatasunaren aldeztaile gailen argitzat jo izan dela Locke oro har.
‎Rousseauk eta Hegelek sozialismoari utzi zioten ondarean, argi eta garbi ikusten da nola beretu duten kontratuaren kritikariek kontratu sexuala. Rousseauk, esaterako, soldatapeko esklabotza txarretsi zuen, eta estatuaren mende egongo ez zen ordena politiko partizipatibo baten alde egin, baina (hizkera kontraktualean azalduta) norbanakoarentzat eta kontratu sozialarentzat proposatu zuen alternatiba ustez erabatekoak, egiaz, emakumeen mendekotasunaren sorrera naturala zuen oinarri. Hegelek, era berean, esklabotza bazter utzi zuen ugazabaren eta esklaboaren inguruan osatu zuen dialektika entzutetsuan, baina esklabo-ugazabaren ordez sexu-ugazaba (libre) bat ezarrita, zeinari anaitasunaren bidez aitortzen baitzaio bere askatasuna, eta emaztearen bidez bere eskubide patriarkala.
‎Gatazkaren lehen bi urteetako gorabeheren ostean, bereizi egin ziren Irungo eta Hondarribiko estrategiak: Irunen bi alarde egitera jo zuten; Hondarribian, ordea, konpainia parekide baten alde egin zuten, horren bidez alardean sartu ahal izango zirelakoan. Baina Jaizkibelek urteak itxaron behar izan zuen herriaren erdigunean atera ahal izateko.
‎–Alardea ulertzeko modu diferenteak daude, eta guk biak errespetatzen ditugu. Ez dugu baten alde egiten?. Hori guztiz bat dator 2015eko irailaren 23an Gipuzkoako Batzar Nagusietan PSEren, EAJren eta PPren botoekin onartu zen adierazpenarekin.
‎–sartu zen Jokin Antxorena berriz, lehia amaitutzat eman aurretik?, hemen ez gaude eztabaidatzen legeak egun zer dioen, hemen Txetxu Urrutik iraganean izandako portaera aztertzen eta epaitzen ari gara. ...ste profesionalean, eta hitz bakarrean laburbilduta, gure gonbidatu nagusi Txetxu Urrutik bere bizitzan hartutako zenbait erabaki, hala nola familia pribatua apetaz osatzea, zure hitzak baliatuz, izandako seme-alabak apetaz osatutako familia horretan heztea eta, larriena agian, aukera izan zuenean amari aurka ez egitea eta bere alabari eta agian gizarte osoari halako kalteak ekarri dizkion erabaki baten alde egitea, profesionalen lana oztopatzea, alegia, nolakoak izan dira?
2019
‎Azken aldian erabilitako zakarkeriarengatik desenkusatu eta, nola edo hala, elkarrenganako lotura iraunkor bat eraikitzea. Denborak esango du nola eskatu preso baten alde egitea, bere burua gehiegi nabarmendu gabe.
2020
‎Zenbatenaz hobeto sentitzen naizen gertakari interesgarriak bizitzeko gai izan den jendearen biografiak irakurtzen. Destino handi baten zerbitzariak dira edo bizia arriskuan jartzeko gai edo kausa handi baten alde egin dute borroka. Ez nuen Agirrezabal hori horretarako kapaz ikusten.
‎Oinarrizko kontraesan batean daude botere ekonomikoak: ez dituzte igo nahi, zeren globalizazioan oinarritutako eredu baten alde egin dute; baina orduan ez dute barne eskaririk izango". Barne kontsumoa sustatu behar hori, hain zuzen, galga bihur daiteke gobernuek pentsio publikoak murrizteko izan dezaketen asmoarentzat.
2021
‎Zer gertatuko zen baldin eta lehen mundua esaten zioten horretako biztanle gehienek gobernuekiko konfiantza galdu, desazkundea onartu eta baliabideen bestelako banaketa baten alde egin balute. Hori bai hondamendia.
‎2020an Literaturako Nobel saria eman ziotenean, Suediako Akademiak bereziki nabarmendu nahi izan zuen" haren ahots poetiko nahasezina, edertasun soil batez existentzia indibiduala unibertsal egiten duena". Horixe du bertute, idazkera argi eta soil baten alde egiten du urik sakonenetan barneratzeko ere: " Hasieratik hiztegi sinpleena hobetsi nuen.
2022
‎Eraginkortasun modu bat da hori, baina ez erabateko agentzia. Posizio teoriko indartsuago baten alde egin nahi dut nik, non gorputzek gizarte-agentzia partekatuko duten, eta gizarte-jokabideak sortu eta taxutuko dituzten96.
‎Nik ere zin degizut, adiskide, argi eta garbi lerratuko naizela, hil ala biziko borrokaldi honetan, ahulen alde; zin degizut, halaber, balen joan-etorrian, ahaleginduko naizela neure burua ez galtzen, burua galtzen duenak guztia gal bailezake, baita mundu zuzenago baten alde egiteko posibilitatea bera ere!
2023
‎seme-alabak izatekotan kontuan hartu beharreko zerbait zela esan zien dendariak, ez bazuen, bolada batez, bietako batek sofara lekualdatu nahi. Anek handiago baten alde egin zuen, mugitzeko espazioa argudiatuz. Baina Manuren aukerarekin aurrera egin eta, azkenean, metro eta hogeita hamabostekoa hartu zuten.
‎Umeen portaerak, gainera, aldakorrak dira, ez dira zertan betikotu. Finean, hezkuntzaren bestelako ikuspegi baten alde egin zuen txostenak. Parisko Necker ospitaleko psikiatra buruak, adibidez, hiru urteko haur bat hamabi urte barru gaizkilea izango dela iragartzea ezinezkoa dela adierazi zuen.
‎Brownek plataforma bat lortu zuen AEBko erdiko klaseko emakumeen etxeetara iristeko, bereziki lan-merkatuan sartzen hasiak zirenen etxeetara. 1997az geroztik Cosmopolitan-eko editorea izaki, sexu-abenturetarako –sexu-abentura heteronormatiboak betiere– grina erdigunean jartzen zuen feminismo amarrutsu baten alde egin zuen, baita sexualitate femeninoa modu inteligente batean" aurrera egiteko" erabiltzearen alde ere, berak ere halaxe jokatu zuenez gero. Lehen emakumeetako bat izan zen AEBko emakume gazteei transmititzen ziena" den-dena" eduki zezaketela:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia