Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2002
‎Ezkutatu aurreko azken kolore aldaketak ageri zituen eguzkiak Abrako lurmuturrek mugatutako zeruertzean. Taberna bateko terrazan jesarrita zegoen Santos, Santurtziko portutik hurre, eta bere begiak ez zeuden itsasadarra errainu kaleidoskopikoez janzten zuen arrastiriaren kontenplazioan. Inguruko hamar bat mahaietatik erdiak edo zeuden okupatuta.
2003
‎Tamalez, erietxeko lorategian ez zegoen laugarren ikustekorik. Kanpoko bisitarientzat irekitzen zuten taberna bateko terrazan eseri ginen elkarri begira. Hego epelak mantso mugitzen zituen inguruetako zuhaitzen hosto oraindik berdeak eta intimitate estreinatu berriek eragiten duten barne ikaraz eta harriduraz gozatzen ari nintzen, berriro Romainekin gogoratu zenean.
2005
‎Apirilaren 8an, UPV/EHUn sareak erabiltzeari buruzko hitzaldia eman nahi zuen Cortellek, baina ikastegiak galarazi egin zion “ez zuelako jarraitu ikasgela bat eskatzeko legezko bideak”, CONSUMER eroski k kontsultatutako Unibertsitateko iturrien arabera, Cortell EHUko irakaslea ez dela eta Master bat bakarrik eman zuela esan dute. Azkenik, irakasleak kafetegi bateko terrazan eman zuen hitzaldia hilaren 4an. Cortellek, gure webgunera egindako adierazpenetan, ziurtatu du hitzaldia Kultur Astearen barruan ikasleek antolatuta zegoela, eta haiek gonbidatu, gaia aukeratu eta gela erreserbatu zutela.
2006
‎Kezkatuta zegoen. Txokolategi bateko terraza parera iritsi ginen. Bostak eta laurden jo zituen Kondeen Dorreko erloju tzarrak.
2007
‎Koadro ugari egin zituen Edvardek arrebaren psikiatrikoko terrazan. Urteetan, harrokeria edo nartzisismotzat jo izan dute kritiko askok Edvard Munchek bere buruaren ehun erretratutik gora egin izana, baina, egia esan, ez da hain joera arraroa koadroak psikiatriko bateko terrazan pintatzen zituela kontuan hartuta. Edvard eskizofreniaren beldur zen, mundu berdeen beldur, hiltegiko animalia guztien beldur.
‎Irribarre egin dio kazetariari: zuk ulertzen duzu, zuk nire ardurarekin bat egiten duzu, zuk badakizu 700.000 euro balio duen etxe bateko terrazara ezin irtetea zer den.
2008
‎–Gritti hotelean afaldu eta Kanal Handira begiratzen duen gela bateko terrazan egon ginen berandu arte. Kopa bat armagnac eskuan zuela hitz egiten zuen.
2009
‎Europa. XXI. mendeko erronkei aurre egiteko modua? dela esan du, telebistako plato itxurarekin atondu duten hotel bateko terrazan. Krisi ekonomikoa hartu du hizpide botoa eskatzeko.
2010
‎JULENE eta IÑAKI kafetegi bateko terrazan eserita daude. Gustura ari dira kontu kontari.
‎Nasreddin nahastu da parrastan, hona eta hara dabil, lurrean txanpon txiki bat bilatu duen arte. Jaso egin du eta, etxe bateko terrazara igoz:
‎Ordu pare bat igaro ondoren liburu zahar nahiz berriz jositako apalen artean, gustu guztietarako liburu dendak baitzeuden han, eta ehunka gainera, atsedentxo bat hartzea deliberatu genuen. Etorbidearen perpendikularrean patioa zeukan bar bateko terrazan jarri ginen, udazkeneko eguzki printza ahultzen hasiez gozatzeko. Coca Cola Zero bana hartu zuten.
2011
‎Peter, hiriko elizarik zaharrena, miretsiko dut berriro kanpotik, bere dorre bakarrean munduko orratzik luzeenak dituen ordulariari begirada bat botako diot besterik ez bada ere. Grossmünster edo katedraleko dorre bizkiei begira egingo dut tarte bat ondoren, eta inguruan dauden kale ederretatik barrena zaharkinen dendaren bat bisita dezaket, tabernaren bateko terrazan eseri aurretik. Nadiaren eta Karlaren omenez, glühwein?
‎EIDER eta LURDES kalean behera doaz. Taberna bateko terraza parean doaz:
‎Berandu samar heldu ginen, afalaurrean berriro katramilatu ginelako gai beraren inguruan (geure nortasunari eutsita kanpora zabaldu beharra), Bulgariako garagardo pitxer soft horietako banaren inguruan. Lekuak parke nasai bateko terraza patxadatsua, gure moduan autu ardurabakoan zebilen jendez betea solaserako gonbidapen zuzena egiten zuen, hori ere esan beharra dago.
‎Zama bat balerama legez doa, nahiz eta arinago sentitu lukeen maletarik gabe. Taberna bateko terrazan eseri da, portoa edanez, eguzkiaren zilarretan. Portugaldarrak ikusi ditu handik, Citröen Visa kalamastra batera igotzen.
‎Irribarre lagunkoi hari, eta klima harekin, zertan esan ezetz. Gezurra zirudien hiri handi bateko terrazan zeudenik ere, hots txikienik ez zen Montjuic altzoko etxe hartan sentitzen, txepetx eta buztanluzeen kantuaz haraindi. Gloriaren izter zabalaren barruko aldean jarri zuen Lazkanok eskua, hatz puntekin bilatuz.
2012
‎INES taberna bateko terrazan eserita dago (edo banku batean), betaurreko beltzekin, kaleko arropaz. LUKAS agertuko da.
‎Astelehena den arren, ez dirudi lanak ernegatzen duen herri batera iritsi naizenik. Kafetegi bateko terrazan berriketan zeuden bi agureek hitz egiteari utzi diote. Arrotz bati begiratzen zaion moduan jarri dira niri begira.
2013
‎Zure aitaz kontatzen zen aberez mozorrotuta ibiltzen zela batetik bestera ferietako ganadua garraiatzeko kamioietan eta hango kideekin nahasian joaten zela, astoen artean astoz jantzita edo behien artean behiz, eta itxura hori modurik sinesgarrienean egiten zuela eta behin teniente ernegatu batek kamioi gidariari, izorratzeko asmo nabarmenarekin, asto guztiak ateratzeko agindu ziolarik, asto guztiak atera zituela eta bide bazterreko belar izpiak jaten egon zirela luzaz, eta zure aita ere han egon zela belarra jaten, bat gehiago balitz bezala. Kontatzen zuten halaber hirietako estolderia erabiltzen zuela ihes egiteko, eta airez ere desagertu zela behin, haizea alde zuen egun batean hotel bateko terrazatik egin baitzuen jauzia parapentearekin eta jarraika zituenak ohartu zirenerako desagertu. Zaletasun handia zuen, irrika esango nuke, airean aske ibiltzeko, esan nuen, eta isildu egin nintzen, Maren aitaren ordezkoak Talaimendi gainetik egin zuen azken jauziarekin gogoratzen ariko zelakoan.
‎Kafetegi bateko terrazara eraman zuen, iparraldeko Europatik ekarritako berogailuak zeuzkan batera, eta su eman zion zigarro bati.
2014
‎Telefono adimendun batzuek, prezioagatik eta gaitasunengatik, besteenaren lagunen desira izaten dute, guk geuk ez baitigute taberna bateko terrazan ahaztuta uzten. Smartphone bat galdu edo lapurtuz gero, zenbait jarraibide bete daitezke, baina beti ezin da saihestu lapurra edo gure mugikorra aurkitzen duen pertsona haren eduki edo aplikazio batzuetara sartzea, batez ere pantaila blokeoaren funtzioa erabiltzen ez badugu.
2015
‎lagunekin hitzorduak, asteburuko txangoak, jaiak, familiako bazkariak, etab. Une hauetan eta beste batzuetan etxetik kanpo zaudenean, telefonoa are gehiago zaintzea komeni da. Taberna bateko terrazan lagunekin zerbait hartzen ari bagara, ez da ideia ona mugikorra eguzkitan uztea. Tenperatura altuek ez diote batere ongi sentiarazten teknologiari, eta eragin oso negatiboa izan dezakete terminalaren funtzionamenduan eta bateriaren iraupenean, bi ondorio garrantzitsuenetako bi izendatzearren.
‎Derrigorrezko kaña kale lasai bateko terrazan eta lotara goaz. Bihar hiri gris honetatik hanka.
‎Taberna bateko terrazan eserita negoen.
2016
‎Joseba Xabierrez gogoratu zen bat batean, eta Artiesen zeudela eman zizkion aholkuez. Lagunari guztia kontatzeko gogoa zuen, nola atera zen dena primeran, eta zeinen ongi sentitzen zen Iratirekin, baina ez korrika eta presaka telefonoz edo taberna bateko terrazan. Laster Aran ibarrera Tourra ikustera joango ziren, eta han kontatuko zion dena, lasaitasunez.
2017
‎Hamaiketakoaren ordua aprobetxatu nuen harekin elkartzeko lantokitik gertu dagoen kafetegi bateko terrazan. Ni baino lehenago iritsi zen.
‎Gazte taldeak zeuden eserlekuen gainean pilatuta edo belar guneetan barreiaturik. Haien artetik igaro eta edaritegi bateko terrazan eseri gara, eta eskatu duguna ekartzen ziguten bitartean australiarrak eskutik heldu dit. Esku txiki eta haragitsua zuen.
‎Ez dut ohiturarik afalostean kafearekin kopa hartzeko, baina Erroman ez diet halakoei uko egiten. Trasteverean bertan aukeratu dudan taberna bateko terrazan eseri naiz, zigarroak erretzen ditudan artean garagardoa edan nahi dudalako. Ez dut gauza gehiegirik pentsatzeko, eguna burua lehertu arte raka raka horretan igaro dudalako.
‎Yulek arrazoia dauka. Ez badira azkar espabilatzen, agur esan diete hondartza paradisiakoei, aio betirako, ez dituztelako inoiz apartamentu bateko terrazatik olatu ederrak ikusiko.
2018
‎Teilatu bateko terrazan daude. Ez da hitz asperturik egon beraien artean.
‎No problem! Hiru: eseri taberna bateko terrazan eta kafe bat hartu. Ba al dago berriketarako leku hoberik?
‎“SEXU ERASOA JASAN NUEN ETA ISILIK GERATU NINTZEN" EZ DA BERRIZ GERTATUKOEgunero jasan behar ditugu sexu erasoak (begirada lizunak, festetako baboseoa, txiste txarrak, ukitu desegokiak…). Oraingoan, niri gertatu zaidanari eta inguruan gertatzen ari denari buruz hitz egingo dut.2016ko udako igande goiz batean, 07:00ak inguruan, taberna bateko terraza montatzen ari nintzela, barrura begiratu eta barruan zegoen bezero bakarra, gizonezko gaztea, barra ondoan zegoela ikusi nuen zakila aterata eta tente zuela. Ikusten nuena sinistu ezinik, blokeatuta geratu nintzen.
‎Aspaldi ez zela handik ibili aitona. Kafetegi bateko terrazan eseri ziren biak. Bi kafe eskatu zituzten itzalpean.
‎Bi musurekin agurtu du Sara, plaza txiki bateko terrazan esperoan egon baita, zigarro bat eskuan. Zenbait hitz Giuliaren soinekoaren inguruan.
2019
‎Eguerdia pasatxo izanik ere, ez naiz gose. Etxetik atera gara taberna bateko terrazan esertzeko, baina ez naiz ezer irensteko gai. Entsalada jaten ikusten zaitut, letxuga arrastoak geratzen zaizkizularik horitzen ari zaizkizun letaginen artean.
‎Dudarik gabe, neska gaztea bakarrik atera daiteke orain, eta ibil daiteke paseoan Tuilerietan, baina esana dut zein etsaia zaion kalea: bazter guztietan zelatan ditu begiak, eskuak; noraezean baldin badabil pentsamenduak haizetan utzita, zigarreta bat pizten baldin badu kafetegi bateko terrazan, bakarrik baldin badoa zinemara, luze gabe gertatuko da ez gertatzeko desatseginen bat; emakumeak errespetua piztu behar du janzkerarengatik, itxurarengatik: kezka horrek lurrera eta bere baitara iltzatzen du.
‎Eguzkitan eseri nintzen plazatxo batean, jatetxe bateko terrazan, eta zerbait eskatu nuen bazkaltzeko. Jaten nengoela, unibertsitateko nire ikasle garai haietako gomutan murgildu nintzen, Mexiko hirian.
2020
‎Astelehenetik aitzinera, bertzeak bertze, hauek dira baimenduko diren arintze neurriak: lagunak eta familiakoak ikustea, ehorzketetara eta beilatokietara joatea, ostatu edo taberna bateko terraza batean esertzea edo elizara joatea.
‎Azken esaldi horrek urduri jarri ninduen; nik uste baino munta handiagoko zerbait zegoen neskaren temaren atzean, bazter galdu honetaraino bisitan etortzeko balizko motibotzat hartu izan nituen guztiak baino sakonagoko zerbait. Harresiaren ateetako batetik berriz hirira sartu, eta garagardotegi bateko terrazara eraman nuen, han patxadatsuago hitz egingo genuelakoan.
‎Eta ez da hori nik nahi dudana. Taberna lasai bateko terrazan jarri dugu hitzordua. Mahai gainean jarri ditut grabagailua, hautsontzia eta ardo botila, bi basorekin.
2021
‎Pasa den asteburuan gertatu zitzaidanak sortu didan harridura partekatzea nahiko nuke. Ostegun gauean Azpeitiko taberna bateko terrazan nengoen txakurrarekin eta lagun batekin udako gau giro ederraz gozatzen. Gauerdiarekin batera tarbernaria etorri zitzaigun:
‎Kafetegi bateko terrazan eman zidan hitzordua; kafetegi handi eta burges hartan eroso sentitzen zela ematen zuen. Garai hartan maiz joango zen leku mota hartara.
‎Ardo edo garagardo bat hartzera gonbidatu nahi zintudan, besterik ez. Gonbita luzatu, zu lanetik irten artean itxaron, eta elkarrekin taberna bateko terrazan eseri. Berriketan egin, beti bezala.
‎Gainera, turistekin ez bezala, neba arrebak ginela irudi zuenez, ondo ondoan joaten nintzaion Hiri Gorriaren zoko mokoak oro ezagutarazten. Amaitutakoan, plazako kafe etxe bateko terrazan te bat hartzera gonbidatu eta horren ondotik medina inguratzen duten harresietara eramaten nuen. Eta ilunabar batez, harresi haietantxe utzi zidan nire lehendabiziko musua pausatzen, eta ilunabar hartan kontatu nion, Esauiratik itzulian, Kamili entzundako ipuina.
‎Ekintza hauetako batean, Guardia Zibilaren indarrak San Pedro kalean barrena sartu ziren manifestari batzuen atzetik. Guardia zibil bat kulatarekin gazte bat jotzeko zorian zegoela, beste batek, Jesus Maria Zabalak, kafetegi bateko terrazan zegoenak, aulki batekin eraso egin zion gaztea babesteko asmoz. Bertsioak ez datoz bat kolpearen gogortasunari dagokionez.
2022
‎Azkenerako, teloia igo eta hasi zen show a. Eszenatokia hirutan banaturik, orkestra bat, banda bat, koroak egiten dizkion hirukoa eta 60ko hamarkadako luxuzko hotel bateko terraza antzeko platoa. Tabernari antzezle bat, bueltaka tragoak eskaintzen musikariei.
‎Garazi Conde Oruberena da azala; Txoperenaren aurreko liburuarena (Ene baitan bizi da) egin zuen berarena, alegia. Protagonista bera ageri da etxe bateko terrazan: «Lideren kokalekua izanen da terraza, kokaleku sinbolikoa erranen nuke».
‎Nahi dudana da Elizak eta instituzioek baliabideak jartzea horrelakorik berriro ez gertatzeko". Horrela mintzo da Isabel Barrutia, Elgoibarko taberna bateko terrazan. Kafea hoztu zaio jada, eta ahotsa lasaitu.
2023
‎Bi botila bat bakarra ez esatearren, gure lagun asturiarrek botilaren zurrutak edalontzi fin fin horien ertzean txotx egin dezan erakutsi bitartean sagardoaren erditik gorakoa lurrera baitoakigu zuzen zuzen. Izan ere, portualdeko taberna bateko terrazan mahai baten inguruan eserita geundela aurreneko saioak egiten saiatu gara sagardoa gure lagunen modura edalontzi ertzetan tentuz isurtzeko. Alperrik, haiek emandako agindu guztiei jaramon eginez ere zurruta botilatik irten orduko lurrera edo gure zein ondokoen praketarantz joan zaigu noraezean.
‎Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atzo 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuten sexu eraso bat egotzita. Arriaga Lakua auzoko taberna bateko terrazan zegoen emakume bati masailean musu eman eta bularra ukitu zion gizonezkoak. Biktimaren bikotekideak egindakoa aurpegiratu zion, eta gizonak alde egin zuen.
‎Sorian egin zioten eraso Aranbururi (Espainia), futbol partida bat ikustera joana zela. Lagun batzuekin hango taberna bateko terrazan zegoela eraso zioten. «Giro onean» zeuden, baina, familiartekoek azaldu dutenez, autobus batetik ultrak atera ziren orduan, «harriekin, botilekin eta makilekin armatuta».
‎Emaitza: hainbat zauritu, atxilotu bat, eta kalteak taberna bateko terrazan. Bi taldeek gaur arratsaldean jokatuko dute elkarren aurka (18:30), Mendizorrotzan.
‎Taberna bateko terrazako aulki batean kamamila infusio bat hartzen ari zara larunbat arratsalde batean. Gaur ez da bereziki zure eguna, egoa errakitiko samar atera zara etxetik.
‎Uztaileko arrats goxoa. Nikolas Zabala, Erakundeko buruzagi gorenetako batekin hizketan ari zen erreka alboko ostatu bateko terrazan, inork zelatatzen ez zituen zokoan.
‎Arropa lehorrak jantzi eta kafetegi bateko terrazan eserita dauden Pe eta Mourarengana gerturatu da Lima. Koka kola bat eskatu eta uretan dauden biei begira jarri da hura ere.
‎Mendi hurbileko ostatu bateko terrazan zegoen, bere taldetxoarekin, eta errabiaz begiratzen zien. Haizeri iruditu zitzaion itxura histu zitzaiola.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia