Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2000
‎c) Tom gaur unai zamarra batekin jantzirik agertu da, eta jeans batzuekin, eta orain arte baino gazteago emango luke baldin eta larruzko unai sonbreiru handi batekin ikusi ez banu. Eta gaurko hegaldi osoa Tomen alboan egin behar izan dut.
‎Zegoen hartatik Xanek ikusi zuen gizon gazte bat, jertse gorri, arrunt batekin jantzia, sartu zela ostatuan, oso mozkor edo behinik behin drogaren baten edo batzuen oso efektupean, oso pasa pasa eginda. Gaztea bazen ere ilea urdintzen, bakantzen hasita zeukan.
‎Handik pixka batera emakume batek ireki zion: emakume heldu samar bat, txandaleko galtzak, jertse batekin jantzia. Garik situazioa azaldu, eskailera luze bat eskatu zion.
2003
‎Azkenik, bertan bildu zen nonzeberri ikusle andanak lagunduta, gorte inperiala Azkaine aldera jaitsi zen. Eugenia gona beltz motz batekin eta franelazko alkandora gorri batekin jantzita igo omen zen Larrunera; eta buruan kapela bat zeraman. Horrela jantzita dantzatu omen zuen fandangoa Hiru Iturrietako lepoko belazean, Berako dantzari eta musikariek lagunduta.
‎Enuan nahi nere adiskideak irakurri zezanik. Bildur nintzan, nik izenak eta zehetasun batzuk aldatuta idatziarren, igerri egingo ote zidan beragaitik idazten nuala, eta bere burua gezurrezko irudi batekin jantzita ikusirik, minduko ote zan, eta beharbada hasarretuko ote zitzaidan.
‎Enuan nahi nere adiskideak irakurri zezanik. Bildur nintzan, nik izenak eta zehetasun batzuk aldatuta idatziarren, igerri egingo ote zidan beragaitik idazten nuala, eta bere burua gezurrezko irudi batekin jantzita ikusirik, minduko ote zan, eta beharbada hasarretuko ote zitzaidan.
2004
‎Eskubiko gelatik elastiko more batekin jantzitako neska bat atera zen. " Ez egin kasurik honi, beti adarra jotzen ari da" saiatu zen Azkunde desenkusatzen.
‎Jonas mantso zetorren; kaskamotzean zakar luze bat, beroki beltz luze batekin jantzita zegoen.
‎Mikaela ohean ezarrita zegoen: irrati txikia piztuta, bizkarpean almohada eta kojina, bufandarekin eta jertse lodi berde ilun batekin jantzita, eskuak edredoiaren azpian, hanka aldean katu beltza kiribildua, ohearen alboetan manta gorri pikardatua ageri zen. Masailak zimurtzen hasita, flekillo horia, begi urdinak geldi, goiti zetorren Larraitzen pausoak aditu zituen.
2005
‎Tesi horren arabera, teoria hori Jainkoaren eta ‘alien’ hiperadimentsuen existentzia frogatzen duten froga enpirikoak dituen zientzi teoria bat da. Froga enpiriko horiek kreazionistek erabilitako berberak direnez, ez dut uste asti nahikoa dugunik berriro iraganeko eztabaida hermetiko horietan sakontzeko, horiek mozorro berri batekin jantzita etorri arren.
2008
‎Azken atalerako Itzik Galiliren Earth Apples utzi dute, hiruretan ikusgarriena delako. Taula gainean sei emakume soinekodun dabiltza eta haiekin batera mutil bakarra dago, bera ere gona moduko batekin jantzita, baina bularraldea agerian duela. Galili Mercedes Sosaren kanta eta erritmo telurikoetan oinarritu da lurrari atxikitako jende apala omentzeko, eta koreografian zehar behegainetik mugituko dira zazpi dantzariak, noizbehinkako altxamenduak deskribatuz eta lurraren fruituekin lotutako errituak irudikatuz.
‎Arriskua hartu dut, ezagutzen dut arrazoi ahulagoengatik atxilotu dutenik eta from lost to the river... Erabaki eta egin. Orain nire eskumutur retroa ikutu klandestino batekin jantzita dago.
2009
‎Steeleye Span taldeko abeslaria den hori The Carnival Band taldearekin ariko da Bilboko Euskalduna jauregian igandean. Ingalaterrako kantu tradizio zaharra jazz ukitu batekin jantzirik aurkeztuko dute eta garai eta generoen arteko bidaia bat proposatuko.
2010
‎ziur aski haiek ohartu bai, baina uste dute beren filma ikusiko dutenak ez direla jabetu. Tron zaharra hartu eta mozorro berri batekin jantzita moderno moderno aurkeztu nahi izan dute: motorra lasterketa, disko jaurtiketa, bideo joko areto iluna...
‎Kamiseta gris batekin jantzita, adats eta bizar zuriarekin, bilurrak ipinita, aurkeztu da gaur auzipetua Thomas Burgess epailearen aurrean. De Juana estraditatzea onartu zuen epaile berdinak iragan martxoan.
‎atxiloketak, jazarpen judiziala? Eta, gero, hori guztia diskurtso antiterrorista huts batekin janzten zuten?. Horrek, urteetan elikatutako konfiantza hautsi egin zuen:
‎Neu ere ondo moztuta gelditu nintzela aitortu behar dut, argazkietan ikusi nuenak inondik ere ez zuelako aurrean neukana ondo islatzen. Ekialdeko edertasunaren zantzuak zeuzkan Sara Xianek aurpegian, adatsetan, gorputz txiki hartan ume batengan aurki daitezkeen ezaugarri erakargarri guztien jabe zen eta hortik aurrerako lana amak egin zion, soineko alai bat larruzko bota batzuekin eta txamarra dotore batekin jantzita. Eskua luzatu nion, nirekin sartzera gonbidatuz.
‎Izen guztien artean, lauk eramaten ninduten irudi batera. Humberto traje beltz batekin jantzita ikusten nuen, gorbatarik gabe, alkandora zuria goiko botoiraino lotuta; aurpegiz —itxura orokorrean, agian— umetan ezagututako asegurugilea ekartzen zidan gogora," ondo gogoratzeko tresna" erregalatu zidana. Eusebio, berriz, oso gizon garai eta argal baten moduan gauzatzen zitzaidan, arrazoi apartekorik gabe, soilik halakoxea zelako izen bereko nekazari bat, nik Iruainen ezagututakoa.
‎Nire Lehen Begiek han egon nahi zuten: ikusi egin nahi zuten la paysanne rasozko soineko zuri batekin jantzita.
‎Trikuk harakiriaz hitz egin zion Maribeli, eta Maribelek Masakoren argazki batzuk erakutsi zizkigun. Andre polit bat zen, kimono berde eta hori batekin jantzia. Eskuan krisantemo zuri bat zeukan, eta irribarre egiten zion kamerari.
‎Txandal zuri batekin jantzia zegoen Ubanbe, eta halaxe ikusi nuen burura etorritako irudian: zuriz jantzita eta Lubisen gorpua besoetan zuela, korrika basoan barrena, bordarik borda.
‎5 megapixelekoa izango da, LED flash teknologia, irudia bost bider handitu ahal izango du eta bereizmen handiko irudiak grabatzeko gai ere izango da. Gainera, Mac ordenagailuek duten iMovie irudiak editatzeko programaren antzeko beste batekin jantzi du laugarren iPhone sakelakoa.
2011
‎Guztiz konforme geratu zen, buruarekin adostasun keinuak eginez eseri baitzen berriro. Traje gris ilun batekin jantzita zihoan. Instituturen batean irakasle izango zela pentsatu nuen.
‎Igande ilunabarra iristean jartzen zen berriro zutik, beraz, eta hasten zen bi eguneko gertakarien lekua garbitzen, erretiluak hustu, edarien botilak bildu eta jakien estalkiak pilatzen eta klinex eta kondoi erabiliekin batean zabor poltsan sartzen. Nik bigungarrien artean etzanda jarraitzen nuen bitartean begiratzen nion leihoak ireki, hautsak kendu eta aspiradora pasatzen, eta postura horretatik begiratuta mundua ederragoa zela iruditzen zitzaidan, eta Karla bera ere bai, pijama arin batekin jantzia, bular pitin bat eroriak dantzan eta ipur masailen arteko erretena bistan zuela alde batera eta bestera mugitzen zen bitartean. Behetik begiratuta asko irabazten zuela errepikatzen nion, baina ez zidan jaramonik egiten, dagoeneko burua bere mutikoarengan baitzuen.
‎Hala, bada, Trantsizioak lehenbizi egin duena, Botereak beti egiten duena izan da: bere burua sakralizatu, mito batekin jantzi; bere agerikotasuna sinbolo ukiezinetan mamitu: erregea, Konstituzioa?
‎amets egina zen neskatoarekin. Udako soineko arin batekin jantzita ikusi zuen eta lore sorta zimeldua zuen eskuan. Baina ezin izan zuen ikusi non zegoen, hori baino ez zuen oroitzen.
‎Lehenengo binetako marrazkiak beroki luze batekin jantzitako mutil betaurrekodun bat erakusten zuen. Aldamenean, maleta.
‎Bazekien egoera zailetan zalantzak zer nolako egonezinak eta ahuleziak eragiten dituen, eta pitzadurarik gabeko diskurtso bat zeukan, ideia gutxi baina guztiz hormatuekin eraikitako jarduna. Eta, gainera, hizkera nahiko dotore batekin jantzitakoa. Batean konfiantza transmititzen zien taldekideei, bestean estutu egiten zituen eta iraindu, futbol entrenatzaileek egiten duten antzera.
‎Bere ibilaldi osoari erreparatuz, agerian geratzen da Laboak hitzekin duen erlazio bitxia —baita melodiarekin ere— Behin baino gehiagotan iruditu zait soinu, hots eta" hitz" asmatuetan eroso zebilen bezala, esaldi arrunten barruan traje desegoki batekin jantzita balego bezala zebilela, batzuetan estuegia, zabalegia besteetan.
‎Ukaezina da, bestalde, xamanaren ezaugarriak zituela, baita kanpotik begiratuta ere: Beuys arrantza txaleko batekin, feltrozko txapel batekin eta alkandora zuri batekin janzten zen beti, blujeanekin batera.
2012
‎Hala, bada, Trantsizioak lehenbizi egin duena Botereak beti egiten duena izan da: bere burua sakralizatu, mito batekin jantzi; bere agerikotasuna sinbolo ukiezinetan mamitu: erregea, Konstituzioa?
‎Nahi izanez gero, beste zinta batzuk gehitu daitezke alboetan. Azkenik, haurra mailu edo leotardoak eta lepo altu beltz edo zuriko jertse batekin janzten da, bere irudiaren gainean izarra, koloa edo kanpaia nabarmentzeko. Aingerutxo edo hadi mozorroa Gabonetako funtziorako Aingerutxoz edo Gabonetako hadiaz mozorrotzeko, bi elementu ezinbestekoak dira:
‎Eta irri egin zuten biek, ikusirik zer iduri zegien Mongonchek, soilki henequenez* eginiko kota batekin jantzia!
‎Ateak ireki eta irten egin dira agurea eta bi emakumeak, bakerozko jaka txikiegi batekin jantzitako gizon arraroari begi zeharka so eginez. Neskatoa ere saiatu da.
2013
‎Presaka nenbilela esan nion eta, gainera, bizkarra bustita neramanean aski nuela norbaitekin hizketaldi labur bat egitea, hozteko, baina ez zidan ulertu edo ez ulertuarena egin zuen, jauziak eginez jarraitu baitzuen nire bueltan jabea agertu zen arte. Hura ere itzuli bat ematetik zetorren, txandal estu batekin jantzirik, eta behar baino haragi gehiago nabari zitzaizkion gorputzean. Bere bularraldearen tamainak erakarri zidan arreta, edo oparotasunak edo kabitu ezinak nahiago bada.
‎Baina arrazionalismoak garatutako forma alakatuak erabili ziren ere klasikoagoa zen mintzaira batekin jantziz. Horren adibideak dira, José María Ruiz Azpirik 1948an Bidebarrieta eta Zuloagatarren kaleen arteko auzo etxearen proposamena374, eta Raimundo Aberdik urte berean Bidebarrieta eta Julian Etxebarria kaleen artekoan375, agian kalearen egiturak eskatzen zuen egitura alakatua (105 eta 109 ird.).
‎5 Aperitibo beroa. Denbora gehiago badugu, aperitibo bero batekin jantzi dezakegu. Horretarako, aurreko eguneko barazki kremaren bat edo lekale eltze bat erabil dezakegu (irabiagailuarekin birrindu eta iragazki txinatar batetik pasatu).
‎eskaiolazko benda, farmazietan eskuragarri. Komenigarria da laguntzaile bat izatea emaitza egokia izan dadin eta, tripa desmoldatuz gero, guraizeekin forma eman, pinturaz apaindu, eta haurdunaldian fetixen jantziren batekin jantzi. 5 Erditzea grabatzea Haur baten erditzea grabatzea oroitzapen paregabea izan daiteke, bai gurasoentzat, bai haurrentzat.
‎Mahai zapi handiak eta banakakoak elkarrekin jartzeko, kontuz ibili behar da material eta estiloek elkarren artean konbina dezaten Kasu berezietarako, aldiz, mantel handiak lehentasuna izaten jarraitzen du, dotorezia handiagoa baitu eta baxera gehiago eta hobeto nabarmentzeko aukera ematen baitu, hala nola, baxera eta mahaiak eta dekorazio piezak. Bi formatuak konbinatzeko aukera ere badago, hau da, mahaia mahai zapi handi batekin janztea eta, gero, mahaikide bakoitzaren lekuan banako jartzea. Hala ere, ez da erraza halako loturekin emaitza onak lortzea:
‎4 Maskota jostailuduna hartzea Txakurren gaineko aplikazioak oso ugariak dira, eta harburuak hobeto ezagutzeko balio dute Aplikazio honetan, erabiltzailea maskota birtual jostalari batekin entreteni daiteke. Txakurra makilen bila doa, oreka egiten du pilota baten gainean, eta elastiko batekin janzten da. Azken batean, doako aplikazioa da, familia osoarentzako entretenimendu gisa balio duena.
‎Nahi izanez gero, beste zinta batzuk gehitu daitezke alboetan. Azkenik, haurra mailu edo leotardoak eta lepo altu beltz edo zuriko jertse batekin janzten da, bere irudiaren gainean izarra, koloa edo kanpaia nabarmentzeko. 4 Gabonetako funtziorako maitagarriak Irudia:
‎La Pieta ren aurrean geunden. Jesus ia biluzik bere Amaren altzoan, besoa zintzilik, atzeraka erorita burua; Ama, tolesdura eta izurrez betetako soineko batekin jantzia, estalita burua, beso bat erdi altxatuta, eskua zabalik. Michelangelok Alpeetako marmol zurian aurkitutako formak.
‎egur nobleak, moketa, lanparak, ispiluak. Gure ondoko mahaian eseritako gizona, laurogei bat urtekoa, tertziopelo beltzeko traje batekin jantzita zihoan eta urrezko Certina erlojua zeraman eskumuturrean.
‎"[...] duela egun batzuk Virginia Cityko saloon batera sartu, eta harritu ninduen eszena bat ikusi nuen: laurogeiren bat urteko andre bat dantzan, sonbreiru gorri nabarmen batekin jantzita. Heriotzaren aurkako jarrera bat iruditu zitzaidan, andre hari ez ziola Heriotzaren errainuak ikararik ematen, nahiz errainu hori zinez bortitza izan halako adineko norbaitentzat.
‎Bob Earle Renoko parke bakarti batean ikusi nuen, egurrezko banku batean eserita. Bere alboan, gona motzeko traje beltz batekin jantzita, Natalie zegoen, Thanksgiving egunean gurekin afaltzera etorritako Mary Loreren iloba, hockey ekipokoa.
2014
‎Horrela eraman nuen Spencei buruzkoa poltsan. Portadan artista bera azaltzen da, begirada deskribatzeko nahiko zail batekin, etsipenaren eta duintasunaren artean kokatuko nuke nik; ilea atzean lotuta, izara moduko batekin jantzita dutxa ostean toallak gorputzari atontzen dizkiogun gisan, bularren bueltan eta goialdea biluzik; ezker lepauztaiaren azpian X bat errotulagailu beltzez.
‎Haien inguruko istorio bat etorri zitzaidan burura. Herriko gizon batek ezaguera galdu zuen, eta maindire soil batekin jantzita joaten omen zen igandeko mezara. Hala egiten zuenean, erretoreak elizatik ateratzeko eskatzen zion, eta orduan berak:
2015
‎Ezustean harrapatua, kolpera jiratu zen Erre. Ez zuen ezagutu buzo gris batekin jantzita parean zeukan mutil gazte eta indartsua. Alferrik aritu zitekeen enpresako erretratua bi orduz arakatzen.
‎Zuk hartu gintuzun eta zure ezpainetatik entzun nituen hitz eta aholkuak, denak baliagarriak iruditu zitzaizkidan orduan eta izan genituen handik gutxira egitasmoa zena errealitate bihurtzen hasteko. Hitz pausatu, zuhur eta argiak izan ziren zureak, irrifar batekin jantziak, gainera, eta dena pazientzia handiz, presarik gabe eta inolako handiusterik gabe. Ez dakit sekula eskertu ote dizudan ordukoa.
‎Klandestinitate garaian orkatilaraino heltzen zitzaizkion loredun soinekoak oroitzen zizkion eta baita betaurreko lodi batzuk, ile motza, jertse nasaiak... Urteak igaro dira ordea eta Romero andrea exekutibo traje batekin jantzita agertu zen hitzordura. Betaurrekorik gabe zihoan eta Albertok hogeita hamar urte lehenago baino erakargarriagoa ikusi zuen.
‎Aldaketa oiek, ikusten ez dan idazlearen buru muiñetako maillan, zerbait esan nai dute. Erodes erregearen izena erderaz h batekin jantzia datorkigu, ta errege izena eransten dionean, h izkiakin laguntza egiteko ta indarraren ezaugarri bezala, ipintzen dio. Idazlearen muiñaren maillean, h izkia, indarkeri ta gorrotoaren ezaugarri dugu.
‎askoz malguagoak dira, eta bere helburu nagusia da karga behar bezala banatzea eta gehiegizko pronazioa kontrolatzea, oinaren muskulatura behar den guztia atrofiatu gabe. Zuzenketa txantiloiak erabiltzen badira, oinetako zuzen batekin jantzi behar dira beti. Baina, nola izan behar du oinetako egokiak?
‎Ildo horretan, hiztuna jarri behar dugu orain arte baino erdigunerago. Begirada berri batekin jantzi behar dugu hiztuna, gugandik hasita. Imanol Minerren berbetan," hiztuna osatu, askatu, autodeterminatu, ahaldundu, jabetu eta boteretu behar dugu".
‎Begiak itxi zituen. Kattalin zetorkion, astiro, belaunak eta izterren aurrerapen oparoa bistan uzten zituen gona beltzez eta blusa garden batekin jantzita. Gainean esertzen zitzaion.
2016
‎Jaiki egin da zuzendaria, besaulkiaren bizkarrean zeukan jaka hartu, eta eskuen mugimendu dotore batekin jantzi du, eta sorbalden zirkin neurtuekin soinean ondo egokitu. Bulegotik ateratzeko keinua egin du, eta besotik heldu dio zaintzaileari eskailerak elkarrekin jaisteko gonbita eginez buruarekin.
‎Niri pena pixka bat ematen zidan. Beroki zarpail batekin jantzita ibili ohi zen, etxeko zapatila beroekin udan ere, eta dagoeneko jendeari barkamena eskatzen asperturik zegoen bere senar txikiak jarraitzen zion beti atzetik, itzal batek bezala. Emakumea gizenduz zihoan bitartean senarra ihartuz zihoala iruditzen zitzaidan.
‎Txuekak etxekoen moduan agurtu zuen dendaria. Txabusina gris batekin jantzitako agure txikia zen, Asiaini behin ere begiratu ez ziona. Txuekak elkarrizketa kriptikoa izan zuen harekin.
‎Hirugarren solairura heldu garenean, igogailuaren kanpoaldean, Moritzek zabaldutako ateaz bestaldean, Marlen neukan zain: papar guria nabarmen erakutsita, berez luzeak ziren berna amaiezin haiek luzeago egiten zizkion minigona erogarri batekin jantzita, eta hamabost zentimetro luze izango ziren takoietara igota.
‎Atea ireki eta Iturgina (TOR magoa) sartzen da. Buzo gris batekin jantzita eta buruan ilea bilduz kapela batekin. Esku batean erreminta kaxa dakar.
‎—Marrokiar bezala jantzi nintekek, ez? Nik uste turbante batekin janzten banaiz, txakur guztiak erabat despistatuko ditudala esan zuen Mikelek barrezka.
‎aurrena Guiomar azaldu zitzaion, gau hartako garaipen ospakizunera etorri behar al zuen galdetuz eta, bide batez, jokalari poloniarrekin prestatzen ari zen pinpon txapelketa asteazken hartan bertan hasiko zela adieraziz; hurrena berriz aparizio desatsegina, Laura, berau kontuak eskatuz, ea zergatik Nuria bere sukaldeko lagunaren aurkako eraso hura, ea nolatan halako agresibitatea defendatzerik ez zeukan andre batekin, ea ez zion lotsarik ematen; handik pixka batera aparizio atseginaMaria Teresa, gau hartan Poloniako ekipoarekin egingo zen festan dantzaldia ere izango zela seguruenik ere, eta berak Boniekekin dantza egitea pentsatzen zuela, baina ez jartzeko horregatik jeloskor, gero bere semeari kontatzeko bakarrik nahi zuela egin; azkenean berriz, Beatriz hura, la nostra bellissima Beatriu baina berau zinezko izpiritu bezala, zeren ez baitzen handik ageri. Carlosen irudimenean, Beatrizek harrera mostradoretik begiratzen zion bularretakoaren marrazkia erdizka ezkutatzen zuen alkandora txuri batekin jantzita.
‎Poloniako selekzioaren interpretea zen, Danuta Wyca, Pascalen amona. Lastozko pamela bat zeraman buruan, eta algo doizko soineko txuri batekin janzten zen. Carlosek mugitzekorik egiten ez zuenez, eskuan zeukan liburua altxa eta keinua egin zion, baietz, jarraitzeko bainuarekin, ez kezkatzeko beragatik, harri batean eseri eta liburua irakurtzen egongo zela berak bukatu bitartean.
‎—Niri oso leku polita iruditzen zait esan zuen Maria Teresak. Estilo mediterraneoko barraren mostradore aurrean eserita zegoen martini bat hartzen, eta traje gris eta justu batekin jantzita zihoan, kasu zail bat defenditu beharra daukan abokatu baten larderiarekin. Soilik trajearen kolkoa gehiegi jaisten zela eta bere bularren borobiltasuna agerian uzten zuela.
‎Mikel ikusi zuen segituan, agur egiten zion burua altxatuz. Bere ondoan ile txuriko andre gizen bat zetorren, soineko gris batekin jantzia.
‎Esan egia: yukata batekin jantzita ikusi nahi zenuen.
2017
‎Ibarrategi jarri zen, eskuak mahainaren gainean pausatuak zirrarik erakutsi gabe. Berrogeitahamar urteko gizona zen, kostuma zahar gris batekin jantzia, higatua bainan dotorezia handiarekin ekartzen zuena, axolik gabe holako xehetasunetaz. Bilo kiskiratuek korona bezala buruan itzulia egiten zuten kopeta gora atxikiz.
‎–Beharbada haur bat izango da?, egin nuen neure artean,, beso biak Urtatseko erregaliaz beterik. Edo mahuka nasaiko alkandora zuri batekin jantzitako agure pixkor bat, bere lurreko eginbidea bururaino betetakoa!?. Herrira hurbiltzenago, eta aztoratuago nengoen.
‎–Kaixo, Kostandi! , hotsegin zuen txamarreta urdin argi batekin jantzitako itsasgizon zahar batek?. Nola bizi gaituk?
‎Iturri andrearen alde egingo dut hiriko auzunerik garestienean bizi den sozialista bat nahi dudalako alkatetzan. Zortzi urtez udaletxearekin tratu mamitsuetan ibili diren enpresari horiek umezurtz utzi dituelako eta haien aurpegi tristeak irribarre batekin janztea nahi dudalako. Sistemaren kontrako iruzkin apalena ere demokraziaren aurkako eraso larri bezala ikusi eta salatuko duelako, hiritarren beste arazo guztien aurretik jarriz.
2019
‎Zein loretan bazkatu nahi duen, lore horren petalo zatiak ebaki eta bere bizkarrean tente tente itsatsiko ditu, kanpotik lorearen beste petaloen antzera antzeman daitezen. Horrela lore bakoitzean bertarako ezin egokiagoa den kamuflaje batekin jantziko da, eta txoriei eta bestelako harrapariei non den igartzea ederki kostako zaie. Deskuidoan lore berean edo berdinean lasai batean jaten jarraitu nahi badu eta bizkarreko petalo puxkak zimeldu eta higatu eta marguldu badira, horiek kendu eta berriak jantziko ditu.
‎Hirugarren sagarrondoan nenbilen, zira hori batekin jantzita norbait hurbildu zitzaigunean; larrean behera zetorren, azkar. Aitari begiratu nion, eta nire lanarekin jarrai nezala agindu zidan.
‎Taharen lanek askatasun osoz erabiltzen dituzte erreferentzia eta lengoaia ezagunak, keinu berezi eta eklektizismo puntu batekin jantziz, kategorizatzen zailak diren emaitzak eraikiz. Sormen handiko soluzioak topatzen dizkie proiektuei, tokian tokikoak eta bakarrak.
‎—Hori sinesten dizut —esan zuen atezainak. Pijama zurixka batekin jantzita zegoen, eta hura nabarmentzen zen ilunpean. Aurpegirik ez zioten ikusten zehatz.
‎—galdetu zion Buruhandiak. Uniforme gris batekin jantzia zegoen.
‎Hogeigarren eguneko eszena ikusten dugu. Etxean jarritako gimnasia aparatu batean ari da Daisy malla beltz arin batekin jantzita, hesteak bota beharrean, arnaska. Musua gorrituta dauka, izerdi tantaren bat ile horiaren puntetan.
‎Charlie zutik zegoen, ispiluari begira. Traje beltz dotore batekin jantzita, alkandora zuria, ondo jartzen ari zen gorbata gorria, gelatik ateratzeko prestatzen ari balitz bezala. Baina eseri egin zen berriro.
‎Esaldi batean bertze bat txertatzen dugunean bigarren esaldi hori, menderagailu batekin jantzirik, lehenengo esaldiaren osagai bihurtzen da.
2020
‎Iruñetik? Aurrekoak bezala, honek ere portaera jakin batzuk debekatzen zizkien, inork aitortu ez zion nagusitasun moral batekin jantzita, baina aldi berean ez zien zer egin behar zuten iradokitzen. Hala ere, gomendio hari buelta emanez eta alde positibotik begiratuta, ideiaren bat bururatu zitzaion Jurdani despedidak" millennial seal of approval" izateko.
‎Soldadu egin, luze gabe brigadier gradua lortu, eta Sevillako tabako fabrika zaintzeko ardura eman zioten. Laurehun bostehun emakume aritzen ziren han, zigarrogintzan, haien arten gona gorri motz motz batekin jantzita ibiltzen zen gazte bat, Gitanilla. Fama zuen bera zela Sevillako emakumerik politena eta lotsagabeena.
‎Arretaz begiratu nion kafetegiko taldeari, eta bertsoa bota zuena ezagutu nuen tartean. Gizon puska bat zen, gutxienez ehun eta hogeita hamar kilo izango zena, bruxa beltz batekin jantzia. Ezbairik gabe, Txirrita neukan aurrean.
2021
‎Zoriontasuna eta nirekin bikain portatu ziren bi jolaskide... ez dut beste ezer gogoratzen. Gero, aurpegia serio eta zurbil, begiak amesti, soineko luze, more, argi eta leun batekin jantzita, han azaldu zen emakume goibel misteriotsu bat, zeinak liburu bat baitzekarren; keinu bat eginez deitu eta aparte eraman ninduen hall baten gainean zegoen galeria batera, nire jolas lagunen gogoaren kontra, zeren jolasari utzi eta begira geratu baitziren, nola eramaten ninduten.
‎Zer ikusi ahal izan nuen hori baino lehenago? Zetazkoa zirudien txabusina beltz aski garden batekin jantzita zegoen, eta brodaturiko bularretako eta kulero beltzak nabaritzen zitzaizkion azpian. Pertsiana guztiak jaitsita, lurrean kokaturiko kandela zuri baxuek argitzen zuten logelarako bidea.
‎maite nauzunaren hamarren batekin janzteko,
‎Igande goiz hartan, gogoratzeko gai zenetik igande guztietan egiten zuten bezala sartu ziren tabernan, baina igande hartan Davidek Lito ikusi zuen aitarekin eta gal  tza motzekin eta alkandora beltz batekin jantzita zegoen emakume batekin; mahai batean eserita zeuden hirurak, eta emakumea ama izango zuela pentsatu zuen Davidek. Seguru asko beste igandeetan ere han izango ziren, baina ordura arte ez zen konturatu.
2022
‎Manera atsegin eta apur bat lotsagabeak zituen. Aditua zen antzerki gaietan, izotz gainean patinekin iaioa eta baita makilarekin ere golf zelaietan; ausardia alai puntu batekin janzten zen, eta, haren ospeari azken ukitua eransteko, kalesa baten eta trosta zaldi gihartsu baten jabe zen. Harreman estua zuen Fettesekin; izan ere, bien postuen hurbiltasunak nolabaiteko elkarbizitza egitea eskatzen zien; eta, gorpuak eskasten zirenean, Macfarlaneren kalesa hartuta landa eremuan barna urrun joaten ziren biak, hilerri bakartiren bat bisitatu eta profanatzen zuten, eta, egunsentirako, disekzio gelako atera itzultzen ziren harrapakinarekin.
‎Garapen jasangarriaren ideia lehenbizi 1972an erabili bazen ere, emeki gizarteratzen hasi zen, 1987ko Garapenari eta Ingurumenari buruzko Munduko Batzordeak ideia definizio batekin jantzi zuenean. Oraindik ere Wikipedian aurkitu dezakegun definizioa da gure seme alabek eskolan ikasten dutena:
‎Mantal margul batekin jantzitako medikuaren etorrerak baieztatu zizkion susmoak. Purgatorioko estolda zuloan ez aurre ez atze katigatua zegoelakoa, kasik, iturgin itxura baitzuen sendagileak.
‎Hala iruditu zitzaidan behintzat Isabel Arellano. Beroki urdin batekin jantzitako neska mehe eta isil bat zen. Ile beltza txirikordaturik zeraman, bizkarraren erdiraino iristen zitzaion motots batean.
‎Doneztebek zutitzekoa egin zuen, baina ordurako Jokintxo aterantz zihoan. Une batez, argazkilaria so egon zen kapela xelebre batekin jantzitako mutil hari, susmoa aurpegi irristakorrean marrazturik. Gero, guztiz lasaitu gabe ere, otorduari ekin zion berriro.
‎Aurrez aurre, baina, detektibearen itxurak harritu eta apur bat dezepzionatu ninduen. Ileorde beltz nabarmen batekin jantzitako agure txiki bat zen, kupleko diva baten keinuak egiten zituena. Plaza Berriko terraza batean geunden, eta ukondokada bat baino gehiago ikusi nuen bezeroen artean.
‎Inor gutxik asmatuko zukeen padura artetik aurrera astiro egiten ari ziren gizakiak anai arrebak zirenik. Paul, mehe, zikoina ibilera itxuraz traketsa, non zapaldu aurretik begiratuz, zira berde batekin jantzita; eta haren aurretik, bidea irekiz, Eider, txikia, gorputz sendoagoa, ilea motz motz moztuta.
‎Biharamunean agertu zen aitona. Abandoko tren geltokian jaka nasai batekin jantzita, bere ile apurrak modu traketsean harrotuak eta intentsitate handiko begirada. " Ero begirada" esan zuen uniformedunengana abisua ematera zuzendu zen emakumeak.
‎–Ez banuen neure burua bota, izan zen azken momentuan norbaitek besotik heldu zidalako. Adin ertaineko emakume bat zen, traje gris bitxi batekin jantzita, prakekin. Lehenengo aldia zen emakume bat prakekin ikusten nuela!
2023
‎Garai hartako alkate frankistak, bere burua inolako legitimaziorik gabe ikusirik, oporretan alde egin zuen, taldea Francisco Francoren bustoa zuen bulego batean utzirik. Berehala aurrerago gure Aste Nagusiaren sinbolo izango zen zapi urdin batekin jantzi zuten diktadorea.
‎Hitz politak liburua du oinarri mostrak (autopublikazioa, 2022), eta bigarren edizioa kaleratu du berriki, Miren Agur Meaberen kondaira batekin jantzita. Euskara ikasteko prozesuan, ederrak iruditzen zaizkion hitzak apuntatu zituen artistak, pintura ikasleek aipatzen zizkiotenak, tabernan entzuten zituenak...
‎Beltzez darama Mirenlurrek oinetakoetatik gorako guztia. Begi ilun margotuak pizten dizkio belztasunak, argitasun alai batekin janzten. Aspaldiko partez, Mirenlurrek hasiberrien talde bat dauka goizean, eta euskaltegian sartuirten dabiltzanen beste talde bat iluntzean.
‎37 Saila Uld Abeida Uld Sidahmed Espainiako Gorteetan 1969ko otsailaren 7an egindako hitzaldian esan zituen hitz horiek, darraa zuri batekin jantzita. Sahararrek sei ordezkari izan zituzten gorte frankistetan, baina prokuradore kargua zuten; ezin zuten bozik eman.
‎Lehenengo laukian mutiko bat azaltzen da maleta bat alboan duela. Mutikoa abrigo batekin eta kapela batekin jantzita dago. Eguillorren beraren alter egoa da, halaxe ikusten baitzuen berak bere irudia marrazkietan.
‎Beroa, izerdia, euliak gorputz olioztatuan ziztatzen, gerripeko ziztrin batekin jantzita... ispilura begiratu eta azal zuri tripontzi bat ikusi nuen aurrez aurre, eta “zer egiten duk hik hemen? ” galdetu nion ispiluaren beste aldean zegoenari. Patetiko xamarra zarela ohartzea ere batzuetan ez dago gaizki.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia