2015
|
|
Izan ere, asko dira erasotzen dioten gauzak hain minbera eta jasangaitza den barruko estura batekin, non nik ez baitakit zerekin konparatu, infernuan sufritzen dituztenekin ez bada; bada, ekaitzaldi honetan ez da onartzen inolako pozbiderik. Aitor-entzuleagandik hartu nahi izanez gero, badirudi deabruek jo dutela harengana arima oraindik gehiago oinazetu dezan; eta honela, aitor-entzule batek oinaze honetan zen
|
batekin
hitz eginez, halako unea igaro ondoren (estualdi arriskutsua baita hainbeste gauza batera direlako), esaten zion jakinarazteko horrela zegoenean, eta betiere are okerrago zen hori, hura konturatu baitzen ez zegoela bere esku. Bada, pertsona batek erromantzezko liburu bat eskuetan hartu nahi badu, irakurtzen ongi jakin arren, letrarik ere ez dakienak baino gehiago ez zuela ulertzen gertatzen zitzaion, gai ez zela zegoelako adimena.
|
|
Beraz, ia aldi berean bizitza aktiboan eta kontenplatiboan jarduten du, eta bere egoerari ongi datozkion karitatezko egintza eta zereginei emana dago, eta irakurtzeari, ahalmenak guztiz beren buruaren jabe ez badira ere, eta arimaren parterik hoberena beste aldean dela ikusten bada ere. Pertsona
|
batekin
hitz egiten ari eta beste aldetik beste batek hitz egingo baligu bezala da, halakoan ez baikara egongo ez batarekin ezta bestearekin ere.
|
|
Nik Kristo gizon bezala pentsa nezakeen soilik. Baina sekula ere ezin irudikatu izan nuen neure baitan, haren edertasuna irakurri eta haren irudiak ikusten nituen arren; alderantziz, itsu eta ilunpean dagoenaren antzera, pertsona
|
batekin
hitz egin eta harekin dagoela ikusi arren, han dagoela ziur dakielako (hau da, badaki eta sinesten du han dagoela, baina ez du ikusten), horrela gertatzen zitzaidan niri gure Jaunarengan pentsatzen nuenean. Horregatik nintzen ni hain irudi zalea.
|
|
Ávilatik irten ginenean, gure Ordenako fraide bati idatzi nion, A. Antonio Heredia izenekoari, une hartan han den gure Ordenako monasterioko priorea zenari, etxe bat eros diezadan. Hark bera estimu handian zuen andre
|
batekin
hitz egin zuen; honek etxe bat zuen, guztia lurrera etorri zena, gela bat izan ezik, hau ongi ezarria baitzen. On-ona zen andrea eta saltzeko hitza eman zuen, eta hala egin zuten hitzarmena inolako fidantzarik eskatu gabe eta emandako hitza berme bakarra zelarik; izan ere, eskatuz gero, ez genukeen erremediorik.
|
|
5 Gauza batzuk egiteko edo etortzeko dagoena esaten duenean, orduan aitor-entzule zuhur eta jakintsu
|
batekin
hitz egin behar da, eta hark esaten duena baino besterik ez egin ezta sinetsi ere. Prioreari jakinaraz diezaioke, halakoa den aitor-entzule bat eman diezaion.
|
|
Argi ikusten du galduta dabilela, eta aski nekatua egon behar du; baina hor egotea hain biziki sentiturik, nahiago zuela hiltzea. Mandazain
|
batekin
hitz egina zen bihar Sevillara joateko; baina ez dakit nik zertara, bideko eguzki-egun batek hiltzeko eran baitzegoen gaixoa, eta ordurako buruko minaz zetorren, eta han ez du beste biderik diruak gastatu eta Jainkoaren izenean eskatu baizik; oraindik Mayor anderearen nebarengan zer edo zer bazuelakoan nintzen, eta ez du.
|
|
1 Garbi antzeman dut, hemen aditzera ematen duenez, arima pertsona
|
batekin
hitz egiten ari dela dirudiela, eta besteari bakea eskatzen diola; izan ere, hau dio: Musu emadazu zeure ahoko musuaz.Eta gero bere mintzakideari esaten diola:
|
|
Hau gorde bedi ardura handiz. Gainerako denboran ezingo du ahizpa batek beste
|
batekin
hitz egin baimenik gabe, ofizioak dituztenek beharrezko gauzetan izan ezik. Baimen hau eman beza ama prioreak, Senarrari dioten maitasuna bizkortzeko, ahizpa batek beste batekin hitz egin edota asaskatu nahi duenean, premia edota tentaldiren bat badu.
|
|
Gainerako denboran ezingo du ahizpa batek beste batekin hitz egin baimenik gabe, ofizioak dituztenek beharrezko gauzetan izan ezik. Baimen hau eman beza ama prioreak, Senarrari dioten maitasuna bizkortzeko, ahizpa batek beste
|
batekin
hitz egin edota asaskatu nahi duenean, premia edota tentaldiren bat badu. Hemen ez da esan nahi, galdera bat egiteko, erantzun bat emateko edota hitz gutxirako, hori baimenik gabe egin baitaiteke.
|
|
ekin aurretik gogoetazko otoitzari ekin behar diozue hainbat ordutan. Bai, printze
|
batekin
hitz egitera ez baita joan behar nekazaritxo batekin eta gu bezalako pertsona gaixo batekin hitz egitera joaten den bezala, guri hika nahiz zuka hitz eginda berdintsu da-eta.
|
|
ekin aurretik gogoetazko otoitzari ekin behar diozue hainbat ordutan. Bai, printze batekin hitz egitera ez baita joan behar nekazaritxo batekin eta gu bezalako pertsona gaixo
|
batekin
hitz egitera joaten den bezala, guri hika nahiz zuka hitz eginda berdintsu da-eta.
|
|
14 Horrelakoetan eta deabruak sor ditzakeen gauza zailetan eta zertara jo jakiten ez denean, ziurrena pertsona jakintsuren
|
batekin
hitz egiten saiatzea da;, behar izanez gero horretarako aukerak ematen baitira?, eta harekin aitortu eta kasu horretan hark esan diezaiona egin; izan ere, erremedioren bat eman gabe ezin da utzi, oker handiak sor daitezke bestela. Eta zenbat oker gertatzen diren munduan gauzak aholkurik hartu gabe egiten direlako, batez ere besteren kaltea tartean denean!
|
|
Eta zenbat oker gertatzen diren munduan gauzak aholkurik hartu gabe egiten direlako, batez ere besteren kaltea tartean denean! Erremedioren bat eman gabe uztea onartezina da; izan ere, deabrua hemendik jotzen hasten denean, ez dabil gauza gutxi irabazteko, eta hala egingo du, laster batean mozten ez bada; eta horrela, beste aitor-entzule
|
batekin
hitz egiten saiatzeaz esan dudana da egokiena, horretarako aukerarik balego, eta Jaunagan egongo delako ustea dut.
|