Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2003
‎–Beharbada, guk ez uste arren, hiltzaile pare batekin gurutzatzen gaituk goizero etxeko ezkaratzean, eta hildakoen hilotzak zapaltzen ditiagu arratsetan kalera paseatzera ateratzen garenean. Beharbada gure parkeetako hartxintxarrek ateratzen duten zarata ez duk hezur horien kraskada baizik.
2004
‎Bat batean, noizbehinka ibiltari edo korrikalariren batekin gurutzatzetik, txangoa zeukaten gaztetxo mordo batez inguratuta egotera pasa ziren, akuarioko irteera aurrean dauden eskaileretatik jaistean. Neska mutikoen oihu zalapartari eta bihurriek behartuta, berriro isildu ziren.
2008
‎Bigarrenean ostatuaren harrera tokia, eta gizon burusoila koaderno bati tinko begira, kontuak egiten burua jaso gabe. Agur ere esan ez zuten apopilo pare batekin gurutzatu ziren gorako bidean, hoditeria agerian zeukaten hormen albotik pasatuz. Laugarren pisura helduta, zatika erauzitako parket merkea zapalduz, ezkerretara jo eta komun eta dutxa konpartituen ondoko gelan sartu ziren, 406an.
2011
‎Aspertu itxurako atezainaren agurra bihurtuta, eskaileretan gora joan zen, igogailuari itxaron gabe. Lehenbiziko solairuan bikote zahar batekin gurutzatu zen. Goragoko solairuren batean neska gazte baten barrea entzun zen.
‎Argiak ikusi ditu bere baserritik, eta zarata entzun. Patruila bat hurbildu denean, abiada osoan zebilen auto batekin gurutzatu dira herriko sarreran.
2013
‎Dutxatik irten eta frantses batekin gurutzatu zen. –Kontxo, Kaliforniakoa eta neu baino jende gehiago bada munduan, antza?, pentsatu zuen jostari.
‎Komunera bidean tipo handi batekin gurutzatu ziren.
‎Madalena bat jan eta Proustekin gogoratzen nintzen, giltzurdin bat harategian ikusi eta Joycerekin, eta askotan ez nuen pasarte horiek osorik irakurri arteko onik izaten. Kalean goizean goiz emakume guri samar batekin gurutzatzean Molly Bloomekin oroitzen nintzen eta parrafo osoak errezitatu behar izaten nituen ahapeka,, emakume mami ohean epelduak, hasten zen hura bereziki.
‎Jendea dagoen areto batera sartu aurretik arnasa sakon hartu behar izaten dut bizpahiru aldiz, jauzia egitera doan atletak bezalaxe; kalean behin mutil batek begiratu zidan eta farola baten kontra jo nuen. Institutuko pasilloan beste behin asko gustatzen zaidan mutil batekin gurutzatu behar nuen, urduri jarri eta haren besoetan erori nintzen. Zenbat eta gehiago saiatu zerbait saihesten, huraxe egiten bukatzen dut.
‎Brion gazteari asko gustatzen zitzaion baserriko bizimodua, eta egun horretan Matxikoteri ardiekin laguntzera joan zen. Haren baserrira zeraman aldapa pikoa jaisten ari ziren, 21:00 inguruan, haien autoa GALeko kideen Donostiako matrikuladun auto batekin gurutzatu zenean; bat batean, beste autotik, tiroka hasi zitzaizkien, arma automatiko batekin, autoan hamalau zulo topatu zituzten, eta jendarmeek hemeretzi bala zorro topatu zituzten inguruan?. Matxikotek kontrola galdu zuen.
2016
‎Igartzen zenuen jendeak zerbait ezkutatzen zizula, soinean murru uxatzaile ikusezin moduko bat zeneramala, iraganean erakarpen indarra izan zena, orain, jendeari atzera eragiteko motibo bilakatu zela. Behin kalean neska gazte batekin gurutzatu zinen, irribarre egin zenion, eta nazkaz beteriko begirasuna itzuli zizun, hitzik gabeko mespretxuzko deiadar ozena ahoan: «Ez niri begiratu!».
‎gizon batekin gurutzatu da kalean
‎emakume batekin gurutzatu du begirada
‎Auto batekin gurutzatu ziren Garizmendira bidean. Abelek eskua altxatuta agurtu zituen.
‎Gogoan dut, behinola, sanferminetan,, tenemos un alcalde que es un facha? (alkate faxista dugu) abesten ari zen gazte kuadrilla batekin gurutzatu ginela. Oso berea zuen ironia ozpinduxearekin mintzatu zitzaidan:
‎–Bonjour? oso modu edukatuan esan zion gizon bizarzuri batekin gurutzatu zen bide erdian.
2017
‎Bost minututan iritsi zen harresietara. Bidean, lasterkari bikote batekin gurutzatu zen. Paperezko maskarak zeramatzaten.
‎Astelehen gauean, beste behin, Luken Igartua Zugaztietara abiatu zen, Trapagaranetik gora doan errepidea hartuta. La Arboledako parkera heldu zenean, ustekabean, inguru hartan zelatan zebilen ertzain kotxe batekin gurutzatu zen. Larritu egin zen, bihozkada txarra etorri zitzaion bularrera:
2020
‎Badakit beste autoren batekin gurutzatu nintzela herri sarrerako biribilgunera iritsi aurretik, baina ez dut besterik gogoratzen. Atzerako ispiluan azken biribilgune hori agertu zitzaidanean, aingeruek zeruko atea zabaltzen zidatela sentitu nuen bozkarioz gainezka.
‎Motorra abiarazi ondoren, beste behin esan dio agur Luisari, etxeko atarian geldi. Metro batzuk aurrera, auto batekin gurutzatu da Teresa. Atzerako ispilutik ikusi du txakurra auto jabeari ongietorria ematen.
‎Maleta jaso eta haiengana abiatu nintzen. Guardia Zibil batekin gurutzatu eta begira geratu nintzaion. Ukituak, oihuak, kolpeak.
2021
‎Minak, beraz, itxura hura zuen. Kanporakoan beste gizon batekin gurutzatu zuen begirada, begira gelditu zen zalantzakor hura, baina aurrera egin zuen. Oihanak berehala ezagutu zuen.
‎Komisioren bat? Alkatearen bulegotik ateratzean udaleko langileekin eta oposizioko aholkulariren batekin gurutzatzen da korridorean. Ez du bat bera ere horrelako zerbait egiteko gai ikusten.
‎Gazte kuadrilla batekin gurutzatu nintzen itzulerako bidean. Koronabirusak ez zuen lanik hartu beldurra demokratizatzen...
‎Etxearen aurrealde goibelean leihoek dirdira egiten zuten, begirakuneen moduan mehatxu eginez. Norbaitek ikusten bazuen, gurasoekin edota auzokoren batekin gurutzatzen bazen. Geldirik geratu zen; eskuak izerditan eta zangoak dardarka zituen.
2023
‎Aspaldiko pasadizoa ekarri zidan gogora: Iraitz jaio baino lehen, hondartzatik ihesi gindoazela, neska pare batekin gurutzatu ginen Iraitzen aita eta ni. Bera nesken zilborrei begira gelditu zen, eta ni berari begira, irribarre erdia ezpainetan eta bekain bakarra igota.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia