Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎—Beti gabiltzak geure bekatuak estali nahian, baina ez zagok bekatu bat bekatu handiago batekin estaltzerik. Error non corrigitur per errorem!
2001
‎Harentzat barruko arropa soberan zegoen. Berdin zitzaion enkajezko pikardia beltza janztea edo lepoa lau metroko artilezko bufanda batekin estaltzea. Total, ziztu batean kenduko zizkidan guztiak!
2002
‎Alaznek esku batekin estali zuen aurpegia, barnean irekitako urradurari eutsi nahian. Gero, eskua begi aurrean jarri eta begira geratu zitzaion, berea izango ez balitz bezala; bertan ikusteak harritu egingo balu bezala.
2003
‎Galtza beltz estuak zeramatzan eta erradiografia batean bezala bizkarreko saihetsak bistaratzen zizkion elastikoa. Ile luzea alderik alde astintzen zuen eta karpeta batekin estaltzen zituen bularrak. Nik ezagutzen nuen neskato ihar haren larruan norbaitek, beharturik, emakume bat sartu zuela zirudien.
‎Ni tapaki arin batekin moldatzen nintzen neguan ere. Berak ohearen bere zatia edredoi lodi batekin estali behar izaten zuen. Goizetan nagia zen Monika eta egin berri zituen ametsetan gatibu izan ohi zuen burua.
2004
‎Adrianak bizkotxo egin berria ekarri zien sukaldetik. Eskua trapu batekin estaltzen zuen, ez erretzeko, ziur aski, eta ketan zetorren bizkotxoa, intxaur usainarekin.
‎Eiffel dorrea eta Trocaderon izozkiak dituen postu bat, aurrean ume bat duena gose aurpegiz izozkiei begira. Livia Parisera eraman dezakezu begiak zapi batekin estalita, eta postu horren aurrean utzi eta begiak biluztu. Baina umea ez badago, ez du lekua ezagutuko.
2006
‎Alkoholaren goia behera zetorrela igartzen nuen. Etxea kakaztuta zegoen, eta maindire apurtu batekin estalita usain susmagarria zeukan sofa zaharkitu hartatik irribarre egin zenidan, behetik gora, batere maliziarik gabe. " Euskalduna zara?" galdetu zenuen.
2007
‎Ipurdi azpian takoidun zapatak dauzka eta gainean berokiak, soinekoak eta galtzak. Neguko beroki batekin estali du bere burua eta armairu ertzean kiribildu da.
‎Hareatzara begiratu zuen. Hondarretan kiribilduta zegoen emakumea, euri zaparradaren azpian aurpegia zapi batekin estalita. Plastikozko poltsek etxola barruan jarraitzen zuten.
‎Egunsentian ateri zen, eta poliziaren autoek inguratzen zuten gorpua. Clocharda zilar koloreko tapaki batekin estalia zeukaten. Orduan, egunsentian eta ateri zenean, jada hotzik ere senti ezin zezakeenean.
‎Pastel erdia gelditu zitzaien bart soberan, eta ez gutxi jan zutelako, baizik eta pastel handi handia prestatu zuelako, nahita. Trapu garbi batekin estali du goxokia eta gidariaren ondoko eserlekuan utzi du paketetxo desiragarria. New Hoperako bidea hartu du gero.
2008
‎hatzaren mugimendu batek erabaki zezakeela auzia, erruduntasun zama bere baitatik kolpetik kenduz: aski zuen hartarako, mila bider praktikatutako teoria haren arabera, berari begira zuèn hatz akusatzailea beste norbaiti begira jartzea; markesa andereak bazekien, apika, jokabide haren mugen berri, arazoa beste arazo batekin estali nahi izatea nekez izan baitaiteke ezeren irtenbide, baina berdin zitzaion, une hartan bizkar gainean zuèn zama arindu besterik ez baitzuen nahi, ziurki, eta orduan, hatza alabari zuzenduz, beroni bota zion berriro botatzekoa: –Nork esango zidan niri alaba urdanga bat izango nuela?!?.
‎Etxe ondoko kale izkinan geratu nintzen zelatan eta berehala ikusi nuen. Aterki batekin estaltzen zuen burua, baina tarteka begirada goititu eta gure etxeko leihoetara begiratzen zuela iruditu zitzaidan. Ni neu gau batean edo bestean ibilia nintzen horrela, euripean erdi bustirik, errukarri, neska baten etxeari itzuliak emanez, tarteka argia pizturik zuten leihoetara begira, kristalaren atzean atzematen nituen itzalak neskarenak zirela irudikatuz.
‎Zehatza zen bere buruarekin, kosta egiten zitzaion lan bat bukatutzat ematea. Behin, handik urteetara, Mexikoko erbestean, bukatu gabe eta oihal batekin estalita zegoen koadro bat begiratzen saiatu zen erosleren bat, tapakia kenduta. Artetak hura ikusi zuenean, amorruz, espatularekin zauria egin zion aurpegian.
‎alde batetik, bere iraganaren nolabaiteko kritika zelako, eta bestetik, galdera bera inmoralitate hutsa iruditzen zitzaiolako, are gehiago bere buruari kastitate botoa –senarrarekin hautsi zuèn egun berean doi– ezarri zionetik, Ama Birjina txit garbiaren gero eta antzekoago izateko saioan; esan nahi baita galdera burura etorri orduko uxatu nahi izan zuela markesa andereak; alferrik, uxatu orduko itzultzen baitzitzaion –obsesioa zurrunbilo baten begia da, galdera marka guztiak begiaren begi bistan biraka jartzen dituena–, harik eta ohartu zen arte –oharkabean ohartu ere, jokabide hura betikoa zuelako, baita oroimenaren kodean erregistratua zuelako ere, ondorioz– hatzaren mugimendu batek erabaki zezakeela auzia, erruduntasun zama bere baitatik kolpetik kenduz: aski zuen hartarako, mila bider praktikatutako teoria haren arabera, berari begira zuèn hatz akusatzailea beste norbaiti begira jartzea; markesa andereak bazekien, apika, jokabide haren mugen berri, arazoa beste arazo batekin estali nahi izatea nekez izan baitaiteke ezeren irtenbide, baina berdin zitzaion, une hartan bizkar gainean zuèn zama arindu besterik ez baitzuen nahi, ziurki, eta orduan, hatza alabari zuzenduz, beroni bota zion berriro botatzekoa: " Nork esango zidan niri alaba urdanga bat izango nuela?!".
2009
‎–Domingo maite dut, segidan, baina, bere buruari entzun ziona izugarrikeria bat iruditu balitzaio bezala, hitzezko estalki batekin estali nahi izan zuen jada nekez estal zitekeena?: Baina ez da berorrek pentsatzen duena.
‎Eta horrek halako misterio kutsua ematen zion, ezerezetik etorritako neska balitz bezala. Apenas aipatzen zituen, eta nik uste haien falta sentituko zuela, baina, gabezia hori onartu beharrean, amets batekin estaltzen zuen: etorkizunean izango zituen seme alabekin, eta haien irri eta oihuekin.
‎–Domingo maite dut –segidan, baina, bere buruari entzun ziona izugarrikeria bat iruditu balitzaio bezala, hitzezko estalki batekin estali nahi izan zuen jada nekez estal zitekeena–: Baina ez da berorrek pentsatzen duena.
2010
‎esan zuen?, señorito Gabino María? ...eta guztiz ere, ongi bai ongi nabaritu nuen haren esku ukitua neure eskuan, gorputz osora hedatu zitzaidana, esku hark eskutik oinetarainoko azalaren zati bakoitza ukitu balit bezala; hain nengoen deslekuan, non, konplimenduzko hitzak esan nizkionean?. Ongi etorri, Helena, Regina enera??, totelka aritu bainintzaion, Regina enearen. R, an hiru aldiz trabatzen nintzela, trabaldi haiek irri bortxatu batekin estaltzen ahalegindu banintzen ere; ez dut uste anai arrebok hartaz konturatu zinetenik, Damaso, edo, konturatu bazineten, aparteko garrantzirik eman zeniotenik, nire agurraren garaia igaro orduko halaxe esan baitzuen Helenak, ezer gertatu ez balitz bezala, eskua luzatua zuèn Bibiren parean jarrita: –Etxeko alaba Maria Bibiana??.
‎mobilizazioaren egia modernoa estaltzen eta desestaltzen da, Guernica koadroa bezala. 2003ko otsailaren 3an, New Yorkeko Nazio Batuen egoitzan, Picassoren maisulanaren erreprodukzioa oihal urdin erraldoi batekin estali zuten, diplomatikoak eta funtzionarioak mintzo zirela, Iraken aurkako erasoa geroz eta hurbilago eta EEBBetako hegazkin militarren motorrak gero eta beroago). Totalitarismo futuristak ikasbide argi eta ilun hau eman digu, Marinettik. Hil dezagun ilargigunea!?
‎desioen gehiegiak urrunegi eraman ninduen, eta, zinezko eta minezko orduan, beldur izan nintzen hain urrun iristeko gai ote nintzen, neure baitan behar adina indar ikusten ez nuelako, Helenak muxu bat ematen zidala imajinatzen nuen bakoitzean gorputzean halako dardara bat nagusitzen baitzitzaidan, guztiz ahultzen ninduena eta balditua uzten, giharrak hezurretatik askatu balitzaizkit bezala eta hezurrak junturetatik; giharrekin eta hezurrekin batera, gainera, gogoa ere tokitik atera zitzaidan, baita gogoari lotuta nituèn asmoak eta egitasmoak ere, hain zen bortitza lurrikara hura, gorputz arimak inarrosten zizkidana; eta, hala ere, lehenengo egunean —Helenak bazekien gure etxeko ohituren berri, eta goizeko zortzietan etorri zen—, anai arrebekin batera —aita eta Teofilo Maria fabrikan— agurtu nuen; gutako bakoitzak eskua luzatu, eta berak eskua hartzen zuen, belauna tolestu eta burua pixka bat makurtu ondoren, bakoitzaren izena ahoskatzen zuen bitartean: ...abaritu nuen haren esku ukitua neure eskuan, gorputz osora hedatu zitzaidana, esku hark eskutik oinetarainoko azalaren zati bakoitza ukitu balit bezala; hain nengoen deslekuan, non, konplimenduzko hitzak esan nizkionean —" Ongi etorri, Helena, Regina enera" —, totelka aritu bainintzaion, Regina enearen ‘R’ an hiru aldiz trabatzen nintzela, trabaldi haiek irri bortxatu batekin estaltzen ahalegindu banintzen ere; ez dut uste anai arrebok hartaz konturatu zinetenik, Damaso, edo, konturatu bazineten, aparteko garrantzirik eman zeniotenik, nire agurraren garaia igaro orduko halaxe esan baitzuen Helenak, ezer gertatu ez balitz bezala, eskua luzatua zuèn Bibiren parean jarrita: " Etxeko alaba Maria Bibiana...".
2011
‎Telefonoz deitu eta ez nuen aurkitzen erantzungailuko haren ahotsa baizik. Horrek urduri jarri ninduen eta mezu patetiko bat utzi nion grabatuta, amaitu orduko damutu eta antzeko beste batekin estali nahi izan nuena.
‎Ez naiz hiltzaile sofistikatuegia. Ez dut igerilekurik han jaurti eta zementu geruza batekin estaltzeko. Hementxe bide bazterrean utz dezaket beharbada, oraindik hau oso erreala ez den sentsazioa baitut, ez dudala inoiz gehiago inor ikusiko iruditzen zait, ez dela hemendik gehiago inor pasako?.
‎Haien atzean, gizon edadetu batek irribarre maltzurra egiten zien, ikaratu izanak eragiten zion poza ezkutatzen saiatu gabe. Gomazko bota lokaztuak eta zamar zahar bat janzten zituen, eta auto gurpil baten tamainako txapel batekin estaltzen zuen burua. Herrenka hurbildu zitzaien, makila sendo batean bermatuz.
2012
‎Eta Leire eroso sentitzen da, beti izan baitu arazoa janari usainarekin. Nerabe zenean ere, institututik etxera bazkaltzera joatean, beti eranzten zuen kaleko arropa eta ilea zapi batekin estaltzen zuen, klasera frijitu edo lapiko usainarekin bueltatzea saihesteko. Etorkin batzuek euren jatorria ezkutatzen duten moduan ezkutatu nahi zuen berak bere etxeko usaina, bere patiokoa, bere auzokoa.
‎Gure beheko sua ondo babestuta dago, lasai. Goizetik piztuta uzten badugu ere, burdinsaretxo batekin estaltzen dugu ahoa, balizko txinpartetatik barrukoa babesteko. Lasai egon zaitezke gure alfonbrei dagokienean, arraioa!
‎...esi barrura edo gotorlekura eraman nituen lehen adierazitako ondasunak, bizigaiak, munizioa eta hornigaiak, eta denda handi bat egin nuen gero; eta, euriteen kontra babestua egoteko, urtearen garai batean oso indartsuak izaten zirenez, bikoa egin nuen, hau da, denda txiki bat jarri nion barruan eta beste handi bat gainean, eta dendaren goiko aldea ontziko oihalen artean aurkitutako oihal bikeztatu batekin estali nuen. Ez nuen jadanik itsasertzera ekarritako ohean lo egiten, ontziko lemazainarena zen ohe sare batean baizik; bikaina benetan.
2013
‎Baietz esan nion. Eta negarrez ikusi nuen tren geltokiko langileak aztoratuta atzera eta aurrera nola zebiltzan trenean heldu ziren izu aurpegidun turista alemaniarrak, suediarrak eta australiarrak handik bidali nahian, anbulantzia iristen eta Dinkoren hilotza manta batekin estaltzen. Negarrez kontatu nien poliziei zer eta nola egin nuen.
‎Etxean elkar ikustekotan gelditu ziren. Baina Galdeano ez zen etxera iritsi, eta, itzultzean, etxe aurrean topatu zuten bi alabek aitaren hilotza, maindire batekin estalita. 18:50 ziren.
2015
‎Oihu egin nahi nuen, baina birikak hutsik nituen. Eraso zidan gizonak txano batekin estaltzen zuen burua. Patio batera eraman ninduen arrastaka.
‎Aurreikusi bezala, Anton eta Gorka sartu ziren dendan, armak agerian mehatxuka. Atzeko bazter batean omen zeuden dendariak, zer egin jakin gabe, eta, ahoa zapi batekin estali ondoren, makinak bien artean hartuta, banan banan eraman zituzten lapurtu berria zuten furgonetara, bertako banatzaileak balira bezala. Agirre eta neu, bitartean, bigarren automobil baten barruan, Begoñako basilikarako aldapan dagoen baranda baten atzean jarri ginen, metrailetak eskuan, babesa emateko.
‎Burua galtzerdi batekin estalita geneukan dagoeneko, eta pistolak atera genituen denok batera.
2016
‎Lihozko amantal garbi batez zegoen beztitua, belaunetatik behera erortzen zitzaiona, eta papar pareraino iristen zitzaion lerde zapi antzeko batekin lotua; lerde zapi horren goialdean baina azpildura baino beheraxeago zeraman zintzilik bere gurutzea. Pâté txikiz beteriko otzara damasko zurizko oihal batekin estalia zegoen; otzararen hondoan antzeko beste oihal bat zegoen hedatua; eta guztiari halako propreté eta txukuntasun aire bat zerion, ezen edonork lasai asko erosi baitzizkion pâtéak, hala apetituagatik nola sentimenduengatik.
‎–Barkatu, Monsieur le Count, esan nuen nik?, zure lurraldeko biluztasuna dela eta, baten bat ikusiko baldin banu, begiratu egingo nuke negar malkoak isuriz, eta emakumezkoei dagokienez, halako gogoetak nigan ernarazi zuen ideiarekin lotsa gorritu nintzen?, hain ebanjelikoa naiz eta hain begi onez begiratzen diot haiengan flako den zernahi gauzari, ezen soineko batekin estaliko bainuke, baldin eta gainean nola jarri baneki. Baina segur aski nahiago nuke haien bihotzen biluztasuna zelatatu, eta ohitura, klima eta erlijio ezberdinek hartzen dituzten mozorroen bitartez aurkitu zer den on haiengan, modu horretan nire bihotza haienera moldatzearren; eta horretarako etorri naiz, hain zuzen ere.
‎Orduan, erremolkearen atzetik figura ilun bat agertu zitzaion, beroki beltz batean bildutakoa, burua kapela ilun batekin estalia. Han zeukan aurrez aurre hainbeste burutazio eta irudipen eragin izan zizkion paseatzaile bakartia.
‎Egia, ordea, oso bestelakoa da. Herritar batek aginduta egin zuten irudia, eta auzoko batzuek ikusi zuten nola maindire batekin estalita ekarri zuten lorategira eta ehortzi zuten. Ikertzaileek berehala erabaki zuten igeltsuz egindako irudia zela.
‎Aidaren gorpua luze ikus daiteke oraindik. Eskularruak dituen batek plastiko batekin estaltzen du.
‎Ninia: Hurrengoan neurtu hobeto zure atzeko kanoiaren indarra; bestela, hemendik aurrera, etxetik irten baino lehen ipurtzuloa kortxo batekin estaliko dizugu.
2017
‎Lepoko eraztun urdinagatik ezagutu du. Senideek haritz hosto gorri batekin estali dute eta dantza sokan hasi dira gorpuaren inguruan. Buruzagirik gabe dutela sekula etxe biribil hura aurkitu pentsatu du, eta negarrari eman dio.
‎SARTU ginenean gure dama onaren gela txipi eta ohe bikoitzdunera, mahaia mantel xuri batekin estalia aurkitu genuen, haren gainean indioilar errea, hankak airean ketan, eta braseroa berotasun goxo goxo bat zabaltzen gela guztian.
‎Agure mozkote eta mardul bat, makilarik gabea, buruko ileak mokanes borladun baten azpian bildurik, eskuarekin niri agurka ari zen, irribarrez. Atso bat zerraikion ondotik, eta ondoagotik bien alaba, begi ohileko neskato beltxaran bat, burua zapi xuri batekin estalia.
‎MAKALEN azpian Pazkoko dantza bere gorienean zegoen. Dantzaren gidaria hogei bat urteko gazte beltxaran eta zainart bat zen, ile sapa lodi batekin estalitako masailetan artean sekula labanarik erabili gabea. Alkandora irekiak agerian uzten zuen bere paparreko ilaje beltzaren mataza lodi kixkurra.
‎Gisa horretan apainduak ageri ziren hiru gizasemeen belarriak. Batek, gainera, kolorezko buru zapi batekin estaltzen zuen kaskoa, gure emakumeen amendilaren gisakoa.
‎Jendarmeak plastiko beltz batekin estalitako konkor bat seinalatu zuen.
2018
‎You Sipok, alkandora sorbalden gainean jarri, lau umeak manta batekin estali, eta lehenago eserita egondako esteraren izkinara itzuli zen, bularrak zuzen zuzen gizonari begira. Gizonak atzeraka ibiliz iraultzen zuen lurra, eta noizbehinka burua altxatu eta emakumearen bular tenteei begiratzen zien.
2019
‎Museoko pieza bat balitz bezala zaintzen zuen. Txikiak zinetenean, oraindik Eibarren, manta batekin estaltzen zuen atzeko eserlekua, zuen zapatekin ez zikintzeko. Ez zitzaion autoa ehizara eramatea gustatzen.
‎Ez zitzaion autoa ehizara eramatea gustatzen. Gehienetan osabaren Talbot Horizon gorrian joaten zineten laurok, baina, Supermirafioria eraman behar izaten zuenean, maletategia plastiko batekin estaltzen zuen eta kontu handiz uzten zituen han lokatzez zikindutako botak, eskopeta eta ehizatutako harrapakinak. Maletategi hartan sartu zenituzten Eibarren zenituzten gauza guztiak ere Gasteizera joan zinetenean.
‎Spink andereñoa Forcible andereñoarengana hurreratu zen. Forcible andereñoaren botoi begiak zapi beltz batekin estali, eta labana jarri zion eskuetan. Gero, hiruzpalau aldiz jirarazi, eta Coraline non zegoen adierazi zion.
‎Indarkeria Sexisten Aurkako Plataformak eta Gora Iruñeak bigarrengoz deitu zuten elkarretaratzera, eta, ordukoan, udaletxe aurreko plazak ez baizik Gazteluko plazak egin zuen gainezka. Peñek kalejira isilean eraman zuten jendea zezen plazatik, ohiko pankarta alaiak oihal more batekin estalita; askok bidean geratu behar izan zuten, Gazteluko plazara heldu zirenerako beteta baitzegoen hura. Isiltasunak masa astun baten moduan inguratzen eta lotzen zuen jendea.
‎Brouzak afaltzeko prestaketei ekin zien. Mahaia van Delleren ondora arrimatu eta zamau zuri batekin estali zuen.
‎–Matiasek kontatu dit zure autoarena, ez egin plantarik, mesedez. Diru hori behar duzu, telefonoa esku batekin estali eta madarikazio bat jaurti zuen Edurnek, ezpainak asko ireki arren ozena izan ez zena.
2020
‎Irribarrez begiratzen zien amak, altxor txikiak bailiran. Uzta sasoiko asteak pasata, eztia potoetan sartu eta berak propio josten zuen oihal batekin estaltzen zituen potoak. Koadro zen oihala.
‎Kalera iristean ohatilaren hanka gurpildunak jaitsi eta arrastaka eraman dute anbulantziaren atzealderaino. Norbait daramate izara batekin estalita.
2021
‎Eskutik heldu eta barrura igaroarazi ninduen txintik esan gabe, eta itxi berri zuen atearen aurka kokatu ninduen irmoki baina bortizkeriarik gabe. Isiltzeko keinua egin zuen hatz erakuslearekin, eta lo egiteko maskara beltz horietako batekin estali zizkidan begiak, ezpainetan musu leun bat eman orduko. YES, WE CAN!
2022
‎Osabak oihal lakarreko zaku batean sartuta zeukan txakur gizajoa eta zuloa eginda utzi zigun. Bakoitzak alde batetik helduz zuloan sartu eta gero pala batekin estali genuen zakua. Ez zen hitzik egon ekitaldi xume horretan.
‎Kabineteko nire kideekin komentatu nuen. Buru egiten zuena adineko psikologo bat zen, eta hark esan zidan ezin duela pertsona batek iragana ezabatu eta zurian utzi, hutsune hori betetzeko normalean beste alderdi bat, beste ideologia bat behar izaten duela, maitasun baten hutsunea beste maitasun batekin estaltzen dugun antzera, eta beren izaera ukatu nahi horretan gai direla batzuetan beste muturreraino joateko, transfuga batzuen kasuak frogatzen duenez. Antzaldaketa horrek izaera osoa hartzen duen ala barruko geruzetan bakarrik sumatzen den galdetu nion, eta gertakari horiek izatez oso barruko lurrikarak bezalakoak izaten direla erantzun zidan eta kanpotik ez zegoela zertan antzeman, baina gure baitako geruzak mugitzeak eragin isil bezain nabarmena izan zezakeela nortasunaren egitura osoan.
‎Honek ere emakume baten moldeak ageri ditu uniformearen jaka gorriaren azpian. Adintsuagoa eta sendoagoa izateaz gain, aurpegia buruzorro batekin estalia du oraingo honek.
2023
‎Iritsi zen ebakuntzaren eguna, azaldu zen Nekane, eta kirofanorako jarri zenean, gorputz osoa zapi batekin estali zioten. Eskuineko oina bakarrik utzi zioten agerian.
‎Hirugarrenean, berriro eserita, lehen planoan ageri da Otamendi, bi atzamar erakusleak begien parean dituela. Begiak galtzerdi moduko batekin estali zizkiotela kontatzen ari da, torturatzaileak ikus ez zitzan torturatzen zuten bitartean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia