|
Hala, bada, lubakiek eta lubakietako sator gelek, non baitzegoen pilatuta batailoi osoa, giza erlauntza baten itxura hartu zuten komandanteak bere agindua eman ahala, miliziano anarkisten harat honatek erakusten zutenez, harik eta etsaiaren lerroetatik hurbilen zegoèn lubakian bi soldadu ilara luze osatu ziren arte, aurkako norabidean zihoazenak, batzuk ezkerretarantz eta besteak eskuinetarantz; Ada ezkerretarantz zihoan, konpainiako beste bederatzi kideren atzetik, aurretxoan zuena bide luzeko lasterkari bat zuen, Nurmi ezizenekoa, Parisko 1924ko olinpiadetan urrezko bost domina irabazi zituèn lasterkari finlandiarraren ohorez?, agindua betetzeko prest; memento hark, jakina, tentsioz betetakoa behar zuen guztientzat, baita Adarentzat ere: Adarentzat, beharbada, gehiago; Ada, izan ere, Domingo eta Chaplinen konpainia berean ibilia zen bi hilabetetan, bereizketarik gabeko ardurak bere gain harturik, bai, baina Domingo eta Chaplinen babesean beti; astebete lehenago, baina, bere hutsegite batek. Domingo eta Ada herrestaka hartu zituèn ekintza batean izan zen, noiz eta Ada sugegorri
|
batekin
aurrez topatu eta zutitu egin baitzen, Domingoren berehalako erreakzioa eraginez, jauzi batean arrebaren aurrean ipintzera bultzatu zuena, baita pistolarekin tiro egitera ere, hamar bat metrora zelatan zutèn etsaia hiltzeko, etorkizuna aldatu zion; izan ere, hain eskertuta sentitu zen, alde batetik, Domingorekin, baina hain erasanda, bestetik, hain errudun usteak jota, agidanez, nebaren bizia arriskuan jartzeagatik?, non, Domingorekin eta Chaplinekin kontsultatu ere gabe, kapitainarengana joan baitzen:
|
|
Hala, bada, lubakiek eta lubakietako sator gelek, non baitzegoen pilatuta batailoi osoa, giza erlauntza baten itxura hartu zuten komandanteak bere agindua eman ahala, miliziano anarkisten harat honatek erakusten zutenez, harik eta etsaiaren lerroetatik hurbilen zegoèn lubakian bi soldadu ilara luze osatu ziren arte, aurkako norabidean zihoazenak, batzuk ezkerretarantz eta besteak eskuinetarantz; Ada ezkerretarantz zihoan, konpainiako beste bederatzi kideren atzetik –aurretxoan zuena bide luzeko lasterkari bat zuen, Nurmi ezizenekoa, Parisko 1924ko olinpiadetan urrezko bost domina irabazi zituèn lasterkari finlandiarraren ohorez–, agindua betetzeko prest; memento hark, jakina, tentsioz betetakoa behar zuen guztientzat, baita Adarentzat ere: Adarentzat, beharbada, gehiago; Ada, izan ere, Domingo eta Chaplinen konpainia berean ibilia zen bi hilabetetan, bereizketarik gabeko ardurak bere gain harturik, bai, baina Domingo eta Chaplinen babesean beti; astebete lehenago, baina, bere hutsegite batek –Domingo eta Ada herrestaka hartu zituèn ekintza batean izan zen, noiz eta Ada sugegorri
|
batekin
aurrez topatu eta zutitu egin baitzen, Domingoren berehalako erreakzioa eraginez, jauzi batean arrebaren aurrean ipintzera bultzatu zuena, baita pistolarekin tiro egitera ere, hamar bat metrora zelatan zutèn etsaia hiltzeko– etorkizuna aldatu zion; izan ere, hain eskertuta sentitu zen, alde batetik, Domingorekin, baina hain erasanda, bestetik –hain errudun usteak jota, agidanez, nebare...
|