Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2000
‎...sten ahal nituen, eta mahaien inguruan marinelak, guztiak lurrezko pitxer tipi batzuetarik biera edaten —edo garagarnoa deitu ote genioke, jaun André, zeren garagarraren arnoa den? —, eta guztiak ere eskua dantzan, batzuk pipa erretzen ari zirelako, eta bertzeak emaztekien popako zein brankako altxor ezkutuen xerka zebiltzalako, zeren munduan ez baitago marinelik bere bizitzan altxorren batekin amets egin ez duenik.
2001
‎Nire ohea inguratzen duten lau hormetatik ateratzeko ikara dut. Era berean, irrika bizi batek hemendik kanpo, milaka kilometrora aurkitzen den paradisu batekin amets egitera bultzatzen nau.
2004
‎Amona bezalaxe, aita ere, gainera, Errealeko bazkide izan zen urte luzeetan, eta are luzaroagoan izango zen baldin eta lanetik bota izan ez balute, aurrerantzean tabernaren negozioari heltzen ziola. Igande arratsaldeetan jende asko biltzen baitzen gurera, eta ez baitzegoen orduan huts egiterik... aita anbiziosoa baikenuen, bestalde, eta taberna hura lehen geltokitzat baitzuen, noizbait benetako helmugara eramango zuena, Arzak edo Zuberoa bezalako jatetxe batekin amets egiten zuenez.
2005
‎Nire bizitzako ametsik handienetako batekin amets egiteko aukera izan dut. Amets horretatik bat ur bota izan balidate bezala esnatu naiz, baina neguko egunsenti ilun eta hotzei irribarrez egin nahi diet ongi etorria.
2008
‎" Zordun garbiak gara" dio Otamendik" Arestik beste Euskal Herri baterako oinarriak jartzen ditu: idazle erdaldun bat, Bilbon jaioa, ari zaigu ez den, edo bere burua denik ere ez dakien herri batekin amets egiten".
‎Beste abizen batekin amets egin genuen. Toki hobearekin, berunezko malkoak irentsi ahal izateko.
‎Lo egizu, eta jauregiz aldatzen ari den printze batekin amets egin. Ez nazazu bakarrik utzi, planetak margotuko dizkizudalako hormetan.
‎GHUGHES: Nerabeak ginen, eta halako emakume gogor batekin amets egiten genuen, zer egin ondo zekien emakume batekin. Xeenak itxaropen guztiak asetzen zituen.
‎Momentu batez, begiak itxi eta amets egiten dut. Belardi berde batekin amets egiten dut, lorez beteriko belardi batekin, eguzkia dir dir zeruan, lainorik gabeko zeru urdin urdinean. Eta ni saltoka, eskuak altxatu eta nire barre algaren oihartzuna entzuten da urrunean, lasterka, saltoka zugana noa, eta zu nigana zatoz, lasterka, eskuak altxatu, eta zure barre algaren oihartzuna entzuten da urrunean.
‎Ziurgabetasunak beldurra dakar. Ez da harritzekoa behin eta berriz aurrez igartzeko moduko mundu batekin amets egitea, mundu erregular batekin, eta ez mundu deszifraezinezko batekin. (...)
2009
‎kopiaren kopiakeria, ala autorearen autoritatea. Edonola ere, aintzira batekin amets egin dut bart, kopiati! deitu didate, eta uste dut badakidala nork, eta zergatik.
2010
‎Nik aurreikusten dudan munduan egoera baikorragoa da askoz, urteetan zehar aldaketak txertatu dizkiogulako, eta aldaketa horiek eragindako gatazkek jasangarritasun handiago batera eramango gaituztelako. Mundu parekideago batekin amets egitea gustatzen zait. Mundu horretan natura begirunez tratatua izango da, eta gizakia eta bere inguruaren artean harreman berria sortuko da.
‎Liluramendu hark ez zuen, ordea, aurrekoarekin zerikusirik; bazirudien, izan ere, liluramendu hura ate handi bat bezalakoa zela, nondik nazkak eta beldurrak ziztuan alde egin eta irri zabal baten argia sartu baitzen; esekitokian pertxa batzuk zeuden, eta hauetatik zintzilik soinekoak, batzuk arruntagoak eta besteak jai girokoak; Helenak berehala bota zion begia zetazko soineko gorri bati: . Horrelako batekin amets egin izan dut munduratu nintzenetik!?; eskua luzatu zuenean, ordea, sagu bat atera zen ziztuan armairu barrutik, Helenari oinera jauzi eta laster batean ihes egin zuena; antzezpen hartan ni nintzen katu, Helena sagu, eta Helenak, beraz, pozik behar zuen beste kide baten presentziarekin; aitzitik, oihu lazgarri bat egin zuen, katua bera ere laztu zuena;. Ssss!?... esan nion aztoratuta, hatza ezpainetara eramanda, berak begiak plater batzuk bezala jarri eta goiko hortzez beheko ezpainari kosk egiten zion bitartean, barkamena eskatzeko keinu ezin nabarmenagoan; keinuarekin aski ez zuelakoan, baina, keinuetatik hitzetarainoko jauzia egin zuen segidan, bere burua zuritu nahian bezala:
‎baita, Teofilo Maria ez bezala, etsita bezala zegoena?, erresuminduta ere. Bere izena eta bere odola eramango zituèn bilobatxo batekin amets egiten zuen gure aitak, eta hantxe haurra ere, Nazario txikia, amaren ondoan zerraldo!
‎Liluramendu hark ez zuen, ordea, aurrekoarekin zerikusirik; bazirudien, izan ere, liluramendu hura ate handi bat bezalakoa zela, nondik nazkak eta beldurrak ziztuan alde egin eta irri zabal baten argia sartu baitzen; esekitokian pertxa batzuk zeuden, eta hauetatik zintzilik soinekoak, batzuk arruntagoak eta besteak jai girokoak; Helenak berehala bota zion begia zetazko soineko gorri bati: " Horrelako batekin amets egin izan dut munduratu nintzenetik!"; eskua luzatu zuenean, ordea, sagu bat atera zen ziztuan armairu barrutik, Helenari oinera jauzi eta laster batean ihes egin zuena; antzezpen hartan ni nintzen katu, Helena sagu, eta Helenak, beraz, pozik behar zuen beste kide baten presentziarekin; aitzitik, oihu lazgarri bat egin zuen, katua bera ere laztu zuena;" Ssss!" esan nion aztor... " Saguek ez didate beldurrik ematen, baina hau fantasmaren tripetatik atera da, eta...".
‎Aita urduri zegoen, zinez... baita, Teofilo Maria ez bezala —etsita bezala zegoena—, erresuminduta ere. Bere izena eta bere odola eramango zituèn bilobatxo batekin amets egiten zuen gure aitak... eta hantxe haurra ere, Nazario txikia, amaren ondoan zerraldo! Elkarren ondoan ipini baitzituzten ama semeak:
‎Aljerko hiria zuen Bizargorrik bere gordeleku nagusia, eta Aljerko portura bideratu zuen itsasontzia. Haizea aldeko zuela eta xaxatuko zuen areriorik gabe, ziztuan egin zuen etxerainoko bidea, Chiarak erreskatatuko zuen ontziren batekin amets egiten zuen bitartean, alferrik egin ere.
2011
‎Bigarren ametsean, etorkizun utopiko bat pintatuko digu Irenek, baina urruti kokatua, Argentinako Panpan. Bitxia da gero, ezein etakidek ez du Euskal Herri libre atsegin batekin amets egingo, eta jendarte polit bat ageri delarik Panpan bezain urruti izan behar.
2013
‎Gaztetan eta geroago ere, maitasun ezinezkoen kontra egon izan naiz beti, denbora galtze tristea iruditzen zitzaizkidalako. Eta orain, zahartzen hasita gero, neska gazte batekin amets egiteko aukera ematen nion tarteka neure buruari, amets hori ondoriorik gabea izango zela jakitun, denbora galtze hutsa alegia; izan ere, nerabezaroan bezalaxe, eszena beraren garapen posibleak irudikatuz ematen bainituen tarte luzeak: sofaren izkinan eserita dagoela bere takoidun zapatak botatzen ditu egurrezko zoruaren gainera txilena arin bat eginez; bere tanga zuriaren zentimetro doi bat ikusteko aukera eman dit zangoen mugimenduak, eta begiak itxi behar izan ditut distira horrek itsutuko banindu bezala, eta berriro begiak ireki ditudanerako desagertu egin da neska ni egongelan bakarrik utzita; itsasoari begira egiten dut tarte bat, arnasa sakon hartuz, bihotzaren taupadak bekokian sentituz, eta horrela nagoela hasten da jotzen, egun hartan bezalaxe, bere mugikorra.
‎Bere tesia: 2011n errebolta global batekin amets egin genuen, baina 2012an mugimendu iraultzaile guztiak —suminduak, Occupy Wall Street, arabiar herrialdeetako matxinadak— amatatu egin dira. Zein ondoriora heldu da leninismoaren berriztatzailea?
2014
‎hurra hurra hurra?!?. Hori guztia, kontuan edukiz, halaber, filosofoak baino are okerragoak direla (akerragoak ere bai, jakina) politikaz filosofatzen duten pentsalariak, mundu hobe batekin amets egiten zutenak/ dutenak eta hiztegi biografikoetatik ezabatu zenituzketenak: Marx eta Engels.
‎Amesgaiztoak errepikatzen badira, loarekiko fobia ager daiteke, edo loaldi paradoxikoaren etendurak ager daitezke. Esnatzean haurra errealitatearekin kontaktuan jartzen da gehienetan, mehatxu batekin amets egin duela konturatzen da, eta barne herstura desagertu egiten da.
2015
‎Integrazio era estuenak garatu dituena da, ekonomia mailan batez ere. Bere ibilbidean zehar iguripen handiak sortu ditu maila ekonomiko horretatik at joateko, europar asko baitira Europa batu batekin amets egiten dutenak, baina orain arteko emaitza oso eztabaidatua da: batzuentzat, ekonomia mailako integrazioak politikoa eta kulturala bultzatuko ditu luzera, eta, beraz, ontzat ematen dute hartutako bidea; besteentzat, aldiz, ez da batere ziurra aurreko baieztapen hori, eta ez dute hurbil ez bideraturik ikusten halako bilakaerarik.
2016
‎Hunkitu egiten nau alabak ama eguneratzeko egiten duen ahaleginak, eta hunkitu egiten nau emaztearen urduritasunak ere, bikote batek huts egiten dion orduko beste batekin amets egiten hasten delako. Beste joan etorri bat egin dut nire gelara, eta alaba da hizketan jarraitzen duena.
‎Ia gehienak jauntxo heldu eta kontserbadoreak dira. Hamabi koadroko sekuentzia azkar horrek diktaduraren hasieratik gaurdaino gobernatu dutenen erretratu bakarra osatzen du, eta tonu ilunak garai luze horretan bestelako Nafarroa batekin amets egin duten belaunaldiek pilatu duten etsipena laburbiltzen du.
‎Ezta pentsatu ere! Gauza bat da irakasle batekin amets egitea, eta beste bat maitasun gutunak idaztea.
2017
‎Danik hotza nabari zuen, hezurretaraino sartuta, ohe epel batekin amets egin bitartean. Egia erran, ikasbidaiara joateko gogo handirik ez zuen, baina, klaseko rara avis ez izatearren eta, jakina, Irantzurekin ligatzen saiatzearren, ohiko protokolo guztia onartu behar izan zuen.
2018
‎...dimenak asmatutako eleketa zen guztia; baina ulertu zuelakoan zegoen, medikuek esaten zutela, Elbak ezin izango zituela irentsi, ez bihotzeko min ez burmuinetako pena astun jasanezinak, bai bata eta bai bestea, eta hondarbako goibeltasunetik eta agian torturatik aldentzeko, eskapatzeko, beste bizitza bat asmatuko zuela eguzki beroaren fereka bezalako eztitsu samurtsu nasaigarria beste atsegin bizi batekin amets eginez ihes eginez.
2019
‎213 Kezka eta buruhauste handirik gabeko bizitza batekin amets egiten duenari konpromiso intimoenak datozkio bueltan erretiroan.
‎Lotara joan zen. Eguneko ariketak nekaturik, sakon egin zuen lo, baina zenbaitzuetan iratzarri egin zen, barruan ezer ez zuen harresi batekin amets egiten zuenean, behin eta berriz, sabela ibai ertzeraino luzatzen zuen aho estuko zakua bezalakoa zen harresi batekin, bere inguruan muino zuhaizdun, baso eta ibar, erreka, etxe barreiatu zenbait, baratze, olibadiak eta lehorrerantz sartzen zen estuario zabala bazituena. Urrutian, Amoreiraseko dorreak argi nabarmentzen ziren.
‎Begiak itxi eta denok mundutik oso urrun gaudela imajinatzen dut. Batzuetan, perfume pixka bat osten diot aitari, bestelako bizitza batekin amets egiteko beste asmorik gabe. Lurrin hori izan nahi nuke beti, baina amak ez dit uzten, gizonezkoen perfumea omen da.
‎hauxe da gurea, tenple onekoa. Temperatura, hortxe, erpinetara jo gabe, salto eta koska nabarmenik gabe, urtaro batetik bestera xuabe igaroz, euri kopurua ongi partituta, normalean... paradisu batekin amets egiteko tamainakoa, edo ez?
‎Bart katu batekin amets egin dut.
‎Begibakar batekin amets egin dut bidean.
2020
‎Gure hirietako aterabideetan trafiko kontrolak ezartzeak zentzuzkoa dirudi, baina auzo batzuetan ikusi dugun presentzia polizialari gehiegizkoa deritzot, eta batez ere polizia batzuen jarrera oldarkorrari erosketak egitera joaten den auzokidearekiko. Oraingo salbuespen egoera aukera aparta bilakatu da estatu polizial batekin amets egiten duen zenbait uniformedunentzat.
‎Historia pendulu baten antzera mugitzen da, eta orain, ordukoarekin alderaturik, esan daiteke penduluaren ibilbidearen beste muturretik gertu gertu gaudela. Belaunaldi idealista hartako kide askok bragetazoa jo du, aldez edo moldez, eta ukatu egiten du inoiz mundu justuago batekin amets egin zuenik ere: administrazio kontseiluetara iritsi dira, bankuetako zuzendaritza postuetara, politikako eta administrazioko goi karguetara; arrakasta ezagutu dute, modu batean edo bestean, bragetazo bragetazoa jo dutenak, zentzu arruntenean (denetariko kasuak ezagutzen baitira), ahaztu gabe.
2021
‎Txapelketa batean parte hartzeko ondo entrenatzeko aukera izatea gustatuko litzaidake, final batean sartzeko aukera izatea. Polita litzateke hori, baina dagoeneko ez daukat txapel batekin amets egiterik.
‎" Inazi hil eta abertzaleak atxilotu dituen eskua, Atutxa da. Inazi Zeberio militante abertzalea zen eta Euskal Herri libre batekin amets egiten zuen; Ertzaintzak, beste behin, Espainiako Estatuaren eta inkisidore berrien zerbitzura dagoela erakutsi du. Egun tristea da HBrentzat, bai eta Inaziren eta atxilotuen familiarentzat, eta Euskal Herriarentzat eta abertzaleentzat ere bai.
2023
‎Eta maputxe denek ez dute berdin pentsatzen. Badira estatu batekin amets egiten dutenak, edo gure gainetik dauden estatuen barruan autonomia modukoren bat irabaztearekin, edo, zuzenean, kapitalaren logikan gogotsu sartu direnak ere. Aurrerabidea eta zibilizazioa, alajaina!
‎Ea mundu zoriontsu batekin amets egiten dugula, imajinatu ere baina hori baino ez dela ulertzen dugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia