Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 122

2000
‎Orduan nola jokatu aitzinetik prestatzearren, gogoeta egona nintzen ortzegun gau ondikozkoaz geroztik. Aurreko egunean, herrira ailegatzean," arratsalde on!" hotz batekin agurtu eta profesional urrun baten gisa agertzera deliberatua nintzen, zu hor ta ni hemen. Larunbat horretan berean, berriz, amarenean atzarri eta Unai lokartuak ohe gaineko ohiko jira bueltak galarazten zizkidalarik, adiskide minduarena egiteko prest nengoen, eta diosal ahalke aire baten ondoan, neska bakarrik harrapatzeko edozein paradaz baliatu neure arrazoiak —oraino ez nekizkienak— zehatz mehatz azaltzeko.
‎Burua itzuli nuen, bihotza estu. Kazetarisaren bularralde oparoa barik, Manuel Sarasa Gonzalezek, goitizenez" Manolo Potzolo", keinu apal batekin agurtu ninduen bere betaurreko beltzen atzetik. Ez bat ez bi egin nuen haren ondora.
‎Eta gure egonezina erakusten zuen isilune jasangaitza apurtzearren, nik Polikarporen istorioa kontatu diot, nola ito zen gizajoa garbigailuarekiko liluraren eraginez, eta ni normal bezain hotz agertzen saiatu naiz. Karmelo, ostera, urduriago egon bide da, zeren, lurrera erori zaizkion arropa garbiak jasotzearekin batera, irribarre ezin osatu batekin agurtu bainau.
2001
‎Pixkanaka, jendea joaten hasi zen. Garik alde egin zuen lehendabizi, mozkor zegoelako aitzakian, nire ustez denek ikusi zuten begi keinu nabarmen batekin agurtuz. Pixka bat geroago, Aitzolen bi lagunak barrara joan ziren zerbait eskatzera eta ez ziren itzuli.
2003
‎Alferrik. Haren aurretik pasatzen naizenean ez bainau ikusten, edo, ikusten banau, irri etsi batekin agurtzen bainau, Txomin joan zenez geroztik buruan haren irudia besterik ez baleuka bezala. Hala ere, orain ez du semea ikusi gabeko orduak marraz marra zenbatu beharrik, ez platerik jarri beharrik, ezta ohea zabaldu beharrik ere, ilunabarrero hitzordua baitauka semearekin.
2004
‎Irribarre batekin agurtu gaitu Kentchok. Chetri isilagoa da.
‎Irribarre ironiko batekin agurtu nuen, esanez bezala: " Hik erakutsiko didak niri...!".
2005
‎Arranopola, hauek dena dakite, ala? Bere buruari galdera hau egiten amaitu aurretik" estaremos en contacto" susmagarri batekin agurtu eta eskaileretan behera desagertu dira.
2006
‎Zalantzan egon naiz txirrina jo ala nire giltza erabili; txirrina jo dut azkenean. " A, hi haiz" batekin agurtu nau atean, eta eskuineko eskua luzatu dit; astindu labur bat eman diogu elkarri. Pijama jantzian dago oraindik, baina bizarra eginda.
2007
‎Zelaiaren antzera, honek ere ikusleen inplikazioa bilatu zuen baina hauek nahikoa lan izan zuten musikariaren erritmo bizia jarraitzen. Txalo zaparrada handi batekin agurtua izan zen.Orkestren txandaEta bakarlarien lanaren ostean, orkestren txanda iritsi zen, Zero Sette lehenik eta Holandako Elsene jarraian. Elias Goikouriak zuzendutako orkestrak bi estreinaldi eskaini zituen.
‎Berri txar batekin agurtzen zaitut gaur. Zure ama atzo gauean hil da.
‎Baina entzuleek nahikoa ez eta taula gainetik erretiratzerako ez dira jaiki. Artistak ere gehiagorako gertu eta euren lehengo 7 eskale taldearen doinu batekin agurtu dituzte mondragoetarrak eta bertara joandakoak. Doinua lehengoa, bertsoak berriak.
2008
‎Gelako atea ireki aurretik, Reginak pentsatu zuen, oso litekeena da behintzat? muxu batekin edo fereka batekin agurtu eta sarituko zuela aitak, so errukitsu batekin edo hitz samur batekin. Izan ere, mundu guztiak esaten zuen aita alabak antzekoak zirela izatez?
‎soldadu, polizia eta boluntarioak. Azken horien artean, ehun milatik gora emakume eta gizon jubilatu hiria zaintzen jarri dituzte, itzalean eserita, berriketan, karta jokoan eguna emango dutenak, atzerritarrak irribarre batekin agurtu, eta edozer gerta ere Poliziari abisu emango diotenak.
‎Ez ziren zale asko izan, protestek ez zuten asko iraun, baina igandean partidaren luzapeneko minutuetan Racingek garaipenaren gola sartu zuenean, zale batzuk lehertu egin ziren, eta ezin izan zioten mingainari eutsi: «Kuko [Ziganda] joan zaitez», oihukatu zuten, eta gero txistu zaparrada batekin agurtu zuten taldea. Zaleen gutxiengo bat izango zen, baina oihua argi entzun zen Nafarroako Erresuman.
‎Heriotzak gure albotik eraman zaitu, itsasoaren muturrera, eguzkia udako ilunabarretan ezkutatzen den lekura, gu iritsiko ez garen tokira. Eta gogorra da agur esatea, gero arte batez ordezkaezin bihurtzen denean; gero arte batekin agurtuko gara beraz, negarra begietan, baina harro. Zure hutsuneak eragindako malkoek orria bustiko dute, baina egon zaitez lasai, bihotzean ditugu idatziak maitasunez beteriko lerroak, malkoen gaziak ezabatu ezin dituen tokian.
‎Gelako atea ireki aurretik, Reginak pentsatu zuen –oso litekeena da behintzat– muxu batekin edo fereka batekin agurtu eta sarituko zuela aitak, so errukitsu batekin edo hitz samur batekin. Izan ere, mundu guztiak esaten zuen aita alabak antzekoak zirela izatez... biek ere gauzak pilatzeko joera berdintsua zuten behintzat:
‎Etxetik irten naiz lanera bidean, eta, bigarren etxe blokera iristerako, emakume zahar bat atera zait bide erdira ondoko ataritik. Irribarre batekin agurtu nau ezagutuko banindu bezala. Egunonak eman eta kafea hartzera gonbidatu nau.
2009
‎Musu hotz batekin agurtu gara.
‎KAR sartuko da. MIMI ikusi eta keinu batekin agurtu eta gero nahikoa hurbil eseriko da. MIMIk ere keinua.
‎Bi zor dituzte kitatzeko: lehena, Illunbeko zaleak garaipen batekin agurtu. Bigarrena, Iurbentiari igandean egin zion mesedea bueltatu.
‎Benetako protagonistek atzo osatu zuten irteera parrilla, eta urteko laugarren pole a lortu zuen Lewis Hamiltonek. McLarenek sendo amaitu du urtea, eta, atzoko maila ikusita, beste garaipen batekin agur dezake urtea. Kale arteko zirkuituak gustuko ditu ingelesak, eta Singapurren bezala, Abu Dhabin ere lortu du lehen postua.
‎Badakizu nor izan zen, ezta?, autobuseko betiko andrea, zuri anbulantziara sartzen lagundu zizun (edo laguntzen dizun?) hura. Barrua garbitu zidan barretxo batekin agurtu ninduen. Izena galdetzea pentsatu nuenerako, errepidearen beste aldera pasatuta zegoen.
2010
‎Anoetako agertokira 22:00ak aldera igo zen laukotea. Bira honetako bigarren fasean jotzen ari diren abesti berrietako batekin hasi ziren (The return of the stingray guitar) eta Bonok Qué pasa batekin agurtu zituen bertaratutako 45.000 lagunak. Gero Beautiful Day etorri zen.
‎zentzua ez, ordea, itxuraz, zentzuak jarri baitzizkidan hurrengo hitzak mihian, zorionez: . Eskerrik asko, emakumea?; atsoa pozik utzi nuen behintzat, irri ezin zabalago batekin agurtu baininduen;. Zer esan dizu?, galdetu zidan amak; atsoari keinuak ulertu nizkion, eta neure kalkuluak egin nituen:
‎Yvesek Aitatxi hartu zuen egongelako txokotik, eta katutzarrak Yvesen altzoan jarraitu zuen alferkerian Agnesen etxeraino. Han, bafada batekin agurtu zuen Lilik.
‎Erditu aurretik ez genuen inoiz ezer eduki, baina bazegoen agian noizbait zerbait baterako tarte txiki bat, niri bere proiektuen aurrean loak hartzea galarazten zidana, bera bere proiektuak nire aurrean halako komentzimenduarekin aletzera zeramana. Ondoren, katiluak hoztu eta askora, besarkada batekin agurtu ohi ginen, eta handik gutxira kafe luzeago baten promesa egiten genion elkarri, agian aste hartan bertan edo hurrengoan. Eta kafe luzeago horren oihartzuna gelditzen zen airean, horma baten kontrako larru jotze bilakatuta batzuetan, muxu urduri eta gihartsua besteetan, nahiz eta sekula ez genion elkarri deitu promesa haren sendotasuna egiaztatzeko.
‎IKER mp3an edo musika entzuten. NAIA ikustean, entzungailuak kendu, eta irribarre batekin agurtzen du.
‎LUKASek buru keinu batekin agurtuko du eta KAR ondoan eseriko zaio.
‎Dantza hau bukatu zenean, ikurriña ere dantzatu zuten eta ikusleek txalo zaparrada batekin agurtu zituzten dantzariak. Leitzako udal agintariekin batera, Nafarroako Gobernuko bi kontseilari ere izan ziren dantzak ikusten, Amelia Salanueva eta Begoña Sanzberro.
‎hori bakarrik ulertu nion; eta, jakina, arestian erraldoi sentitu nintzena ipotx sentitu nintzen segundo gutxi batzuk geroago; baina ni euskararekin eta egoskorra naiz, eta badakizu zer bururatu zitzaidan orduan?; zuk ere asmatuko zenuen, Damaso!;" Esan diezadakezu...?", horixe bururatu zitzaidan, ezinbestean bururatu ere, upel bat izerdi kostatu zitzaidana ez bainuen ahazteko, antza!; atsoari beste galdera bat egitera nindoakionean, baina, haria galdu nuen, haria eta burua... zentzua ez, ordea, itxuraz, zentzuak jarri baitzizkidan hurrengo hitzak mihian, zorionez: " Eskerrik asko, emakumea"; atsoa pozik utzi nuen behintzat, irri ezin zabalago batekin agurtu baininduen;" Zer esan dizu?" galdetu zidan amak; atsoari keinuak ulertu nizkion, eta neure kalkuluak egin nituen: " Ama Birjina hor agertu da, eta bidenteak han bizi dira".
‎Lagun arteko muxu batekin agurtu ginen. Zerbait hartzeko gonbitea luzatu zidan, baina ez nuen nahi izan, urduri samar nengoen eta lehenbailehen nahi nuen Laura eta Juana Mariren etxeko kontuetan hasi, biak bakarrik sentitu, jendearen aurrean barregarri gelditzeko beldurra izango banu bezala.
‎Gelako erdi ilunean, zimurren artean ñirñir egiten zuen begiradarik ez nuen aurkitu. Ez ninduen atsotitz edo zirto batekin agurtu. Adibidez:
‎Gaueko hamaikak eta erdi aldera altxatu ziren biak mahaitik, katedratikook hartzekotan ginen pattarrei uko eginda. Beraientzat egiazko gaua hastera zihoala iradoki nahi zuen esaldi pare batekin agurtu gintuzten. Antsok bi afariak ordaindu nahi izan zituen baina nire lankide batek ezetz esan zion, antolakuntzak bere gain hartuko zituela, ez zedila kezkatu.
2011
‎Hunkigarria izan zen amaieran 40.000 zale «Athletic!», oihukatzen entzutea, eta jokalariak txalo zaparrada batekin agurtzea. Toki gutxitan ikusten dira horrelakoak.
‎14:30 Neska gidariak gazte aterpetxera gidatu gaitu eta see you later batekin agurtzen gaitu. Literalki horrek, gero arte?
‎Hamaika eta erdietan Mikel bere etxe aurrean jaso zuen Lucíak. Neskak irribarre batekin agurtu zuen, baina Mikelek ia ez zion keinuari erreparatu. Lucíak itxura izugarria zuen.
‎ITXASOk irribarre batekin agurtuko du eta alde egingo dute biak, bakoitza bere bidetik.
‎hiru, abitu beltzez jantzirik; laugarrena, larrugorritan. Berrogei berrogeita hamar urte inguru zituen, eta zurbil samar egon arren, irribarre behartu batekin agurtu zituen aurrean zituen guztiak; zuzen zuzenean bizardunarengana joan, eta haren aurrean belaunikatu zen. Hori ikusita, guztion buruzagia zirudienak gizon biluziari besoetatik heldu, eta zutik jartzen lagundu zion, gozo gozo begira hau esaten ziolarik:
‎Egongo gara batekin agurtu genuen elkar eta zain izango zen txitxarroaren bila joan nintzen amarekin. Neska nuen buruan.
2012
‎Ur jolasekin gozatu eta herri kiroletan haien trebezia erakutsi dute.Gauen berriz, Ane Labaka, Unai Muñoa, Andoni Otamendi, Amaia Agirre eta Patxi Etxeberria bertsolariek saioa berezia eskainiko dute, eta auzoko lagunek aipatu digutenez," haiek antolatutakoa". Jarraian, Gazte Rock gaua izango da ordu txikiak arte.Dantza eta herri kirolakIgandean, Kukuka ren euskal dantza saioa, Aimar Irigoien harri jasotzailea eta herri kirolak eta, noski proba mistoa nagusia izango dira.Jarraian, herri bazkaria antolatu dute eta EGAN taldeak girotuko du bazkal ostea. Eta azkenik, gau aldean, Teresa sorgina traka handi batekin agurtuko dute.Auzoko lagunek igandean denok baserritarrez jantzita joateko gonbita egiten diete lasarteoriatarrei.
‎Mirenek musu luze batekin agurtu zuen. Jon irribarrea ezpainetan urrundu zen.
‎Irribarre lotsati batekin erantzun zien Jonen txantxei. Mirenek musu gogotsu batekin agurtu zuen. Neskak alai ematen zuen eta bidaia osoan hitz eta pitz aritu zitzaien, senar ohiaren desertzioa aipatu gabe.
‎Aurreko eserlekua berea dela onartu dute, antza. Irribarre batekin agurtu du Gorkak, eta Gemak ere irribarre batekin erantzun dio, aurreko asteburuan baino lotsa gutxiagorekin.
‎Beraiekin elkartu ezer gertatu izan ez balitz bezala? Irribarre zabal batekin agurtu behar al nuen Elena. Eta erreparorik gabe eman behar al nizkion musuak Naroari?
2013
‎Nire ustez, barrea, umorea, seriotasuna eta ongi eginiko lana bateragarriak eta desiragarriak dira. Umorea ez da pailazoarena egitea soilik, goizean goiz irribarre batekin agurtzea ere umorea da. Seriotasuna, berriz, lana ondo egitea da:
‎Mirenek eskerrak eman zizkion pare bat aldiz, eta gizonak irribarre batekin agurtu zituen biak.
‎Hala ere dantzariek gogotik disfrutatu zuten. Jendea dantza egitera animatu ez arren, plazan zeudenak, musika banda txalo zaparrada handi batekin agurtu zituen.
‎Bikote bat musu arin batekin agurtzen ari da Google ren mapan izenik ez duen herrixka baten nasan.
‎Bularretakoak eta kuleroak aukeratu ditugu, txanbelinak. Musu pare batekin agurtu dugu elkar.
2014
‎Bere zain eternitate bat egon balitz bezala begiratzen zion neskak. Irribarre batekin agurtzen zuela iruditu zitzaion. –Zer moduz zaude, Karin?
‎Anderrek keinu batekin agurtu zuen gizona. Ohartu zen dardarka zegoela.
‎Eskularru lodiak zeramatzaten eta sudurreraino goraturiko lepokoak. Asiainek keinu batekin agurtu zituen, kabuaren eskua tinkatu aurretik.
‎Felidoak pozik daude zoriontsu daudenean; izan ere, hori da bere marmol atseginaren arrazoi ohikoena. Katuak, halaber, beste lagun batekin agurtu ondoren ere zurrunronatzen dira, felidoen akura saio atseginean, baita beste katu maitatu baten inguruan atseden hartzen dutenean ere. Bokalizazio berezi horrek, ordea, beste esanahi batzuk izan ditzake, baina ez beti felido ongizatearekin lotuak.
‎Hondamendia zen ez bata ez bestea ezin ematea. Ezin laztan txiki batekin agurtu. Baina gehiegi maite zuen, maitasuna adierazi ahal izateko.
2015
‎Baina ez zen dena agurra izango. Kaixo handi batekin agurtu gintuen New Yorkek, eta, noski, Bertshowek AEBetan izango zuen azken konkista ere hura izango zen. Manexengatik hustuko genituen barruak, eta gure zaldi izan ziren kotxeen omenez ere lortuko genuen garaipena Euskal Etxean.
‎Haien bila itzuliko dela zin egin dio emakumeak, eta babesa aurkituko duela negu osoan salbu egoteko. Irribarre batekin agurtu du Martinek, sabela laztanduz.
‎Aurkezpenean izan ziren euskalgintzako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, hedabideak… hogeita hamar lagun inguru bildu ziren Basteron eta guztiak dokumentala ikusteko gogoz zeuden. Txalo zaparrada batekin agurtu zituzten Garabideko kideen eta alkatearen hitzak, eta adi adi jarri ziren pantailara begira, hurrengo berrogei minututan ikusiko zutenaren peskizan. Beltzean mintzatuzDokumentalak hamalau lagunen ikuspegia biltzen du.
‎Urtero moduan, Iraurgi SBk bazkari eder batekin agurtu zuen denboraldia zapatuan. Aurtengo denboraldia klubaren historiako onena izan da.
‎Ahotsari zortzidun bat jaitsi zion tonua. Egun on soil batekin agurtu zuen. Egunkari saltzaileak hirian ezezagun bati begiratzen zaion moduan begiratu zion:
‎" Kaixo" batekin agurtzeko.
2016
‎Sarrerako hallean barru aldera doala, barrenean zuzendaria ikusi du; eskua jaso du zuzendariak zaintzailearen arreta bereganatzeko, eta, zaintzaileak buruaren mugimendu xume batekin agurtu duenean, bere atzetik gora igotzeko keinu batekin erantzun dio zuzendariak. Bazekien momentu hori iritsiko zela.
‎Asiainek buru makurtze batekin agurtu zuen suhiltzailea. Hark hazka egin zion bizarrari.
‎–Portzierto, gaia aldatuta, iturri onetik dakit herenegun Atxio eta Mariolak topo egin zutela Alde Zaharreko Konstituzio plazan. Atxiok irribarre batekin agurtu zuen gelakidea, irribarre ia ia perfektua, institutuetako mutil goapoenek ez dituztelako agin ustelak izaten. Mariolak paso egin zuen, olinpikoki.
‎–À demain? motz batekin agurtu da hiru aldiz. Turista gisa, hona eta hara mugiarazi nau limusina luzean.
2017
‎... ai ze zoritxarrekoa naizen... ai, ai...; eta beste batzuetan pozez txoraturik, Argiñe, badakizu zer? Gaur Aitorrekin institutuko pasiloan gurutzatu naizenean irribarre polit baino politago batekin agurtu nau... ah ze zoriontsua naizen! ... ah ze guapoa den... zelako begi ederrak dituen... gutxi falta izan zait momentu horretan bertan zorabiatzeko...
‎Argi zegoen poliziak bertakoen laguntza eskatu zuela eta ikusten nituen gizonek artzainak edota basozainak ziruditen. Ikusi nindutenean, oihu egin zuten eta esku batekin agurtu nituen. Haietako bi haranean barneratu ziren eta nire gailurrera igotzen hasi ziren; besteak euren lekuan geratu ziren.
‎Arrazoi gabeko lotsa sartu zitzaidan, hartzen ari nintzen liburua hartzen ez baizik lapurtzen banengo legez;, egun on? ezeroso batekin agurtu nituen sartuberriak eta nire tokira itzuli nintzen.
‎Txapeldunek garaipen berri batekin agurtu dute Espainiako Zilarrezko LEB liga, Seguros Soliss Alcazar Basket 72 gaindituta. Emaitza izan da, halere, gutxienekoa, armailak beteta kiroldegira Iraurgikoen igoera ospatzera joan diren zaleentzat.
‎Emakumeak buru keinu batekin agurtu zuen Asiain, arreta jendarmeari bihurtu aurretik. Asiain libre zegoen aulkian eseri zen.
‎Dozena bat mahai zeuden, erdiak hartuta. Jendarmeak keinu batekin agurtu zituen lan arropez jantzitako gizon batzuk. Haiek diosala bihurtu zioten ez oso gogotsu, plateretik begiak ia jaso gabe.
2018
‎Hala ere, gaueko animatzaile nagusia ez zen musikaria. Errespetuzko txaloz hartu zuen publikoak Bernardo Atxaga, eta gozamenezko burrunba batekin agurtu. Bere nobeletatik, oroitzapenetatik zein inguruko gertakarietatik itxurazko loturarik gabeko elementuak hartuta istorio zirikatzaile harrigarria osatu zuen, bizi bizi, umorez.
‎Lindaren gurasoen minak erakutsi zion aita ulertzen. Beire kanpoan izan zen bitartean aita bisitatzera joaten zen bakoitzean besarkada batekin agurtzen zuen, besarkada horietako bakoitzarekin bien arteko sustraiak korapilatzen eta errotzen zirela sentitzen zuelarik. Ederra zen aitaren ondoan horrela egotea.
‎Letek Babarekin egin zuen topo kalean. Musu batekin agurtu ziren.
‎Ez dio berehala esan. Lander igo denean, ingurura begiratu eta irribarre lotsati batekin agurtu du hurbilen zeukan Saioa. Gero, begiradarekin, Edy bilatu du.
‎Txabolara ailegatzen denerako, Lander bertan da. Buruaren keinu urduri batekin agurtzen du Landerrek, ikusi bezain azkar. Edy bakarrik dago kantoian.
‎Inertziak aldatzen ari garen sentsazioa izan dut", azaldu du Rubiok. Lanera ere txapa paparrean jantzita joan da egun hauetan, eta bidean" egun on" batekin agurtu ditu ezagunak, eta hala erantzun diote denek. " Ikastolara heldu naiz; lanera.
‎Egunen gurpilean atalean ere bada zer irakurri. Bi artikulugile berri ekarri ditugu Jakinera, Itziar Ugarte kazetari eta idazlea, kulturaz jardun dadin, eta Jaime Altuna hizkuntz antropologoa, soziolinguistikaz aritu dadin eskertza handi batekin agurtu ditugu Miren Artetxe, Henrike Galarza eta Txerra Rodriguez. Ugartek, besteak beste, Artzeren heriotza eta Handia filmaren arrakasta aztergai hartuta, partikulartasunaren eta unibertsaltasunaren gaineko gogoeta kitzikagarria egin du.
‎Nire konketarako altzariaren bila nator. Añesi begiratu, eta buruaren imintzio batekin agurtu du. Kaixo, Trixi naiz.
‎Keinuak geratzen dira soilik, keinu nekatuak eta geldoak. Gaueko espresa etortzen denean, akaso azken irribarre batekin agurtuko dute elkar.
‎Ea trio bat egitera joango diren galdetzera iritsi da azkenik. Xavik ezetz, eta mozkorturik zaudenean sortzen diren haserrealdi absurdo horietako batekin agurtu dira.
‎Begi haiek ez ziren duela ordu erdi begiratu zioten berberak. Arropa jantzi, ahal bezain azkar eta era penagarrian, eta agur lotsati eta indar gabeko batekin agurtu zuen. Ateak ez zuen zaratarik atera ixterakoan.
‎Beste besarkada batekin agurtu dute elkar. Eta han doa Ana maleta txikiari tiraka aireportuko hesteetan barrena.
‎Sara besaulkitik altxatu da, lurretik bere poltsa hartu eta irribarre batekin agurtu du Diana. Hurrengo zitan elkar ikusiko dutela.
‎Kanpaina jai batekin agurtuko dute, azaroaren 29an. Pintxopote berezia, photocall a eta oparien zozketa izango dira.
2019
‎Blokera barrura doa, gizonetako askori bostekoa emanez eta emakumeak buru keinu batekin agurtuz; emakume adinekoak, bereziki. Badakite zer egiten duen han, eta bera gauza gehiago esplikatzen saiatzen da.
‎Iepa!?. Buru mugimendu batekin eta irribarre batekin agurtu gaitu?. Aldatzera noa.
‎–Karmen saiatzen da, ez du asmo txarrez egiten baina ezin du burutik kendu Aneren nobia edo maitaleak" lagun" gisa definitzeko mania. Besarkada batekin agurtu gaitu eta lehenbailehen bere etxera bazkal  tzera joan gaitezen gonbidatu gaitu eta" ea Anek Uxue eramaten duen". Atea itxi den bezain laster, Otto nire aurrean belauniko jarri eta galtzak eta kuleroak jaitsi dizkit, eta aluan musuka hasi zait.
‎Saioaren alboan eseri nintzen; hark bista jaso zuen buru mugimendu batekin agurtzeko eta irakurtzen jarraitu zuen. Iratik begiratu ere ez zidan egin.
‎Buru keinu batekin agurtu dute elkar. Goizegi bi musuak emateko.
‎Azkenean, balizko alkoholemia kontrolak nola saihestu ere ikasi zuen Urkok. Azken solasaldiaren ondoren, besarkada batekin agurtu zuten elkar. Plakarik eta gps lokalizagailurik gabe, baina gako sorta patrikan zuela, Etxabakoitzeraino gidatu zuen Urkok.
‎Kanpoko ateraino lagundu zion Anari. Musu batekin agurtu zuten elkar.
2020
‎Mendia bezainbeste bizi nahi nuen aterpeetako giroa ere, eta lortzen ari naiz. Ezin ulertuzko gertutasun sentsazio batekin agurtu dugu elkar gidari italiarrak eta biok. Eta irribarrez, loak hartu nau berehala.
‎Jende oso jatorra ezagutu dut eta, orokorrean, asko ikasi dut, baina egia da saioan aurrera egingo ez nuela esan zidatenean, hasieran pena hartu nuela; izan ere, sekulako loreak bota zizkidaten epaileek, eta sorpresa izan zen gero epaia; hala ere, bizipen hunkigarria eta aberasgarria izan da niretzako eta nire gertukoendako; hortaz, irribarre batekin agurtu nituen saiokoak.
‎Internet eko enpresa moderno horietako ugazaba baten arbasoa zirudien. Buruaren mugimendu batekin agurtu ninduen. Ebakia bibotedun zerbitzariari eskatu eta handik minutu batera Lujuarekin aurrez aurre nengoen mahaian eserita.
‎Eskua estutu dio Izaskuni, ahul, esperantza handirik ez balu bezala. Fereka herabe batekin agurtu du zakurra. Izaskun aurrean ez balego, seguru haren ondoan makurtuko zela eta tarte batez laztanduko ziola burua.
‎Mostradorearen beste aldean, untxi bat zatitzen ari da Ainhoa, odolez zikindutako amantal baten babespean. Begi kliska batekin agurtu du Lola, untxiari atzeko ezker hanka labana kolpe batez kendu dion unean.
‎" Badakitzu, gure dozunien edo biher nauzunien Etxaguengo jauregiko atera deiketie baño eztekotzu, hango atiek zabalik dekotzuz", hitz horiek esan zizkion Agate ahizpak besarkada batekin agurtu baino lehen. Ahizpak esandakoak hainbeste urtu zizkion barruak, non Manuela zotinei eutsi ezinda zihoan Gatzagarantz bueltan Erralde eta Tantairen atzetik.
2021
‎Txalo zaparrada batekin agurtu dute plazan bildutako herritarrek igerilaria eta Tina Turner abeslariaren The Best kantak lagunduta, argazki ugari egin ditu balkoian zeuden kideekin.
‎Estibalitz ezagun batekin hizketan gelditu zen eta" zain izango naiz behean" moduko keinu batekin agurtu genuen batak bestea. San Frantzisko aldapa jaisten ari nintzen; artean baratxuri saltzaileek alaitzen zuten kalea, bazkaltzera joateko ere ez zituzten beren postuak utzi nahi; eta, orduantxe, morroi beltzaran bat etorri zitzaidan agurtzera, dotore jantzia eta ibilera pausatukoa, Mario Santos zen, El Correo Vitoriano ko zuzendariaren eskuin eskua eta, aitor dut, kidetasun handiena nion kazetarietako bat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia