Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 240

2000
‎Nonbait, nire kemena eta ausardia nabarmen geratu dira, batez ere inorekin oso kalakariak izaten ez diren Idoia eta Lolaren hitzetan (gaur jakin dut, bestalde, hain isilak izan arren, hizkuntza irakasleak direla Iruñean). Baina Tomek eskuan zeukan ubeldura handiari antzeman diodanean, hotzikara batek zeharkatu nau buruko ileetatik behatzetako atzazaletaraino (egun osoan zehar niregandik hain urrun ibili den gizon horrek badu susmagarria egiten zaidan zerbait; oraindik ez dakit zer gogorarazten didan haren keinu ezagun horrek, baina egingo nuke susmo horrekin lotuta dagoela).
‎Ni hotzikara porrokatzaile batek zeharkatu nau buruko ile garaienetatik oinetako behatz ttikienaren atzazaleraino, eta aurren aurrena bururatu zait Karmelo kontakatilu hutsa dela eta dena kontatu diola, baina gero kontrakoa pentsatu dut (nik berea sekretupean dudan neurri berean du berak nirea ere isilpean).
2001
‎Zalditeriako kapitaina trantze larrian dago: lantza batek zeharkatzen dio alderik alde gorputza: urdail azpitik sartu, eta ipur-masail batetik irten.
2002
‎Alex ez, baizik eta nik barnean neukan Alexen irudia. Eta zu –malko bakarti batek zeharkatu zion masaila– Beharbada horregatik urrundu nintzaizun. Ezin zenuen irabazi.
‎Hurbiltzen ari zirela zirudien. Izu ikara batek zeharkatu zion bizkarrezurra. Ihes hodia apurtuta zeukan auto baten zaratak iratzarri zuen begitazioen erresumatik.
‎Alexi bekozkoa ilundu zitzaion. Hotzikara bortitz batek zeharkatu zion bizkarrezurra. Ez zekien zer zen.
‎Estatistikako kanpai horietako baten traza hartzen diozu, non positiboa oin eta zangoetan hasten den eta negatiboa gerri eta sorbaldan. Erdian simetria erabakitzen duen goi elurtua dago, mendi elurtua, kontrasu batek zeharkaturik, azken arboletako adar horixka bustietaraino. Eta mendi elurtua den arren, beroa nabaritzen duzu muino horretan, larru hits eta ameslaria kiskaltzen dizun beroa.
2003
‎1931 urtean bere altzairu propioa ekoizten hasi zen, tresnen ekoizle integrala bilakatuz. Barruak Fritz Langen «Metropolis» filman irudikatutako paisaia ematen zuen, hiri handi bat bezala, tren batek zeharkatutako kaleekin, autobusen barne zerbitzuekin eta bizikleta horiz gora eta behera zebiltzan langileekin.
2004
‎Ongi adierazitako bidezidor sare batek zeharkatzen du oihana. Bide horiei esker, ibilaldi politak egin nahi dituena aise eta lasai ibil daiteke oihanean, galtzeko beldurrik gabe...
‎Bat bateko beldur ziztada batek zeharkatu zidan bihotza, Patuaren aitzinean sentitzen den izu ikara. Hura guztia aldez aurretik prestaturik balego bezala zen, nire bizitza osoak une hartaraino eraman banindu bezala.
‎Erpurua billeteen ertz maiztuen gainetik lerratu nuen. Eta pentsamendu batek zeharkatu zidan gogoa, izar uxo baten antzera: Herri ttikia izatearen alde txarrak...
‎Lantza oihalean bildu, idazmahaiko tiradera bat zabaldu eta kontu handiz gorde zuen. Min ziztada zorrotz batek zeharkatu zidan bihotza, berriz ere saihetseko zauria zabalduko balitzait bezala. Oinazeak une batez baizik ez zidan iraun, baina istant hartan Mitxelenari oihu egitear egon nintzen, Lantza ez gordetzeko, berriz ere niri emateko, neuri, neu bainintzen Haren Eramailea...
‎Pelikula bukatzean, hotzikara batek zeharkatu zidan bizkarrezurra.
‎Algara eta garrasiak gailurrean zeudenean, eskuan makila zekarren errainu batek zeharkatu zuen belazea. Pauline Bernardette zen.
‎Don. Jexus Marik ikusi zuen Miren hotzikara batek zeharkatzen zuela. Don.
‎Galtza bakeroen zimur tenkatuei erreparatu zien, urdin ilunetik urdin argira egiten zuten ehunaren gora behera estutuek. Gizon nabaritu zuen gorputza eta epeltasun kilikagarri batek zeharkatu zuen zilarrezko kate lauburutik bizkarrezur muturreraino. Halako batean zigor batek jota bezala kendu zuen besoa Bazterren lepotik.
2005
‎Eguzki errainuek epeltzen eben beiraren kontra jarri eban bekokia, bere sen kontrajarriak, epeltasunaren egarri, hartara bultzatuko baleu legez, beira epela ikutzeak bere sentipen hotzak uxatuko balitu bezala. Bekokia jartzerakoan, baina, hotzikara zaurtu batek zeharkatu eban bere gorputza goitik behera, azaletik sakonerainoko hotzikara zaurtuak, buruari atzera eginarazoz. Zartada hartu ondoren, orduan bai, orduan bihotza ezezik gorputza be hotzituta jakon gelditu Emiliari, igarotako neguko haize hotzak ekin eta ekinean jardun ondoren bereganatuko beira jo izan baleu legez.
‎Kontinente ezpondaren azpiko aldean okerdura oso txikia(% 1 eta% 0,15 bitartekoa) duen kontinente glazisa aurkitzen da. 4.000 eta 5.000 m artean kokatutako eremua da, eta geometria dibergentea erakusten duen haran eta ubide sare batek zeharkatzen du. Sarea arre korronteen eraginez sortzen da.
‎Era horretan, lurrazala zenbait prozesuren bitartez lodi daiteke (12.6 irudia): kontinente batek bestea zamalkatzen duenean (12.6.A. irudia); zamalkadura nagusia faila antitetiko batek zeharkatuta dagoenean (12.6.B. irudia); kolisioa jasan duten bi kontinente ertzetan alderantzizko faila simetrikoak garatzen direnean
‎Ikertzaileek azaltzen dutenez, sistema elikagai likidoen kutsadura kontrolatzeko beste garapen batzuetara egokitu daiteke, adibidez, zuku edo UHT kremetara. Ultrasoinuen sentikortasuna Uhin akustiko batek zeharkatzen duen ingurune baten propietateek uhin horren hedapenari, abiadurari edo aplikazioari eragiten diote. Hala, ultrasoinuak elikagaien osaeraren eta propietateen aurrean sentikorrak dira.
‎Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak beka bat eman dio Espainiako ikasle bati, espazioan flotatzen duten satelite “hilak” biltzeko sistema bat gara dezan, 7.500 inguru, amarra elektrodinamikoen bidez, korronte batek zeharkatzen dituen kable finen bidez. Korronte horrek buru-argitasunak dauden orbita uztera behartuko lituzke. Gaur egun, Lurraren orbitan 8.000 objektu baino gehiago daude identifikatuta, eta horietatik 500 bakarrik daude erabilgarri.
‎Hatsa ezpain hegian dilinda zuten eta etsipena zein ustegabe hutsa irakurri zen haien begietan, Jessicak irririk gabe kaxa handitik mila paperetan troxaturiko oihalezko buruko soila atera zuenean. Tristezia mota batek zeharkaturiko begien aurrean, barre bat plegatzen saiatuz, oihala hedatu zuen Jessicak eta ikusi ahal izan zen Kaliforniaren kolorezko karta: beti alerta gorrian zen Malibu iparrean, San Frantzisko, Los Angeles, Hollywood, Santa Barbara eta han, hegoaldeko puntan, Mexikorekiko mugan zegoen Tijuana in Blue.
‎Liberté, égalité, fraternité inskripzioa zuen petakak, eta hitz haien ondoan, itsasoan ubera utziz zihoan belaontzi baten grabatua. Zulo biribil ttiki batek zeharkatzen zuen belaontziaren irudia, eta hala ere, belaontzia ez zen hondoratzen. Bala bat zegoen petakaren barruan –kax kax:
2006
‎Esan eta erroi batek zeharkatu eban plazea alderik alde. Albertok eta Kosmek une batez jarraitu eutsen hegaztiaren hegalaldiari, gero, atzera be euren baitara biltzeko.
‎Gorri gorri, odolaren tankerakoa, urten eban goizak martiko egun haretan. Belatxinga batek zeharkatu eban zerua alderik alde.
‎Beronek, bizi dugun eta bizi gaituen mundu modernoari buruzko diagnostiko bat du, diagnostiko tragikoa une askotan, eta esperantzari leiho bat ireki nahi dion irakurketa beste batzuetan (azken hau Habermas ekin batez ere). Aldeak alde, hari batek zeharkatzen du Weber-ekin hasi, Frankfurteko Eskolarekin jarraitu eta Habermas ekin amaitzen den ibilibidea. Orriotan harilkatu dugun pentsamendua arras konplexua eta korapilotsua da, baina, eginiko ibilbidearen mapa era honetan formula daiteke59.
2007
‎Oin bakarra hango zoruan ipini orduko, hotzikara sentitu nuen. Tximista txiki ikusezin batek zeharkatu ninduen goitik behera, edo luzetik zabalera, ez dakit. Emakumeak galdu egin ziren sukaldean, uste dut.
‎Azkenera iritsi nintzenean, hotzikara sentitu nuen berriro. Tximista txiki ikusezin batek zeharkatu ninduen behetik gora edo zabaletik luzera, ez dakit. Geldi geratu nintzen, leihotik sartzen ziren argi izpiekin nahasturik.
‎aurretik pentsamendu batek zeharkatzen dituen fase eta plano ezberdinak aztertzeari ekin behar dio aurrena.
‎Isil isilik zegoen gaua, Migelen sekretua gordetzeko prest balego bezala. Halako batean izar iheskor batek zeharkatu zuen zerua, eta zalantza egin zuen bere buruan ere antzeko izarren bat lokatu ote zitzaion.
2008
‎Izan ere, hegoa ez da erabat laua: zaineria zabal batek zeharkatzen du, eta zainen arteko mintza ez da laua, erliebea du. Erliebe horri esker, hegan egiten duenean turbulentziak sortzen dira hegoen azalean, eta turbulentzia horiek lagungarri zaizkio hegaldiari.
‎gogor lan eginez ateratzen zuten bizimodua, beraz. Lana baino gogorrago egiten zitzaion Reginari, dena dela, bere barne egoerari aurre egin behar izatea, itzal batek zeharkatzen baitzion burubarrua maiz, adur gaiztoko hegazti beltz baten antzera, zeinak aitaren hitzak gogorarazten baitzizkion: –Ez dinat ikusi ere egin nahi nire apellidua gordetzeko gai izango ez dena?!?.
‎Lurra bota dute inguru guztian eta zorua lautu dute. Pasierako ibilalditxo batek zeharkatzen du parke berria. Egunotan, beharginak lanean dihardute lorategiak eta belar guneak atontzen.
‎gogor lan eginez ateratzen zuten bizimodua, beraz. Lana baino gogorrago egiten zitzaion Reginari, dena dela, bere barne egoerari aurre egin behar izatea, itzal batek zeharkatzen baitzion burubarrua maiz, adur gaiztoko hegazti beltz baten antzera, zeinak aitaren hitzak gogorarazten baitzizkion: " Ez dinat ikusi ere egin nahi nire apellidua gordetzeko gai izango ez dena...!".
‎Hainbat sailetan banatuta lorategi asko zituen, bata bestearen alboan zeuden arren, bakoitzak zuen bere nortasun berezia, bakoitzean lore ezberdinak zeuden eta bizpahiru aulki jendea esertzeko. Japoniaren omenez egindako gune txiki bat ere bazegoen, bere aintzira erdian zuela, zubi batek zeharkatzen zuen urmaela alboan. Giro lasaia arnasten zen parkean, inoiz ez zen jende gehiegi ibiltzen, eta beti topatzen nuen txokoren bat, lurrean etzan eta irakurtzen egoteko, edo pentsatzen beste egitekorik gabe.
2009
‎Domingok irri zabal batekin erantzun zion: ezin pozikago zegoen, beraz, Miryamen erreakzioarekin, liluratuta ere bai, ausaz, hain zituen begiak une hartan Miryamen begietara emanak?, baina, belabeltzak zeru oskarbia zeharkatzen duenean bezala, itzal beltz batek zeharkatu zuen orduan mutilaren betargia: bazirudien, izan ere, Miryamek primeran erreakzionatu zuela, baina berdin erreakzionatuko ote zuen muinoia erakusterakoan?; esan nahi baita Domingo beldur zela, baita lotsa ere, gauza bat baitzen egia hitzez biluztea eta beste bat hitzez biluzitako egia inori erakustea, hain zen bere egiazko egia hura, mutilatu baten egia, azken batean, mutilatuak ezin mutilatu zuena?
‎Aurtengo Txapel Reggae jaialdian Potato eta Begoña Bang Matu, Afrikan Simba, Deadly Hunta, Errol Bellot" Gideon Zinger", Root Diamoons eta Chalwa Reggae Band gorliztarrek joko dute, larunbat honetan, hilak 18, 23:00etatik aurrera. Baina egun horretara arte itxaron beharrik ez dago aurtengo Txapel Reggaeren abestia (mp3) entzuteko.Gainera, kultur aniztasunaren adierazle, perkusio talde batek zeharkatuko ditu kalean, afrikar dantza talde bat eta grafiteroak ekinean ari direla. Baina, Lemoiz aldean ez ezik, Plentzian ere badakite arrantzale giroa eta jamaikar donuak uztartzea zer den.
‎Domingok irri zabal batekin erantzun zion: ezin pozikago zegoen, beraz, Miryamen erreakzioarekin –liluratuta ere bai, ausaz, hain zituen begiak une hartan Miryamen begietara emanak–, baina, belabeltzak zeru oskarbia zeharkatzen duenean bezala, itzal beltz batek zeharkatu zuen orduan mutilaren betargia: bazirudien, izan ere, Miryamek primeran erreakzionatu zuela, baina berdin erreakzionatuko ote zuen muinoia erakusterakoan?; esan nahi baita Domingo beldur zela, baita lotsa ere, gauza bat baitzen egia hitzez biluztea eta beste bat hitzez biluzitako egia inori erakustea, hain zen bere egiazko egia hura –mutilatu baten egia, azken batean, mutilatuak ezin mutilatu zuena– itsusia eta nardagarria; nola iritsi zen, baina, Domingo puntu hartara, Miryami kanarioarekin lotutako bere historia kontatzeko asmotan hurbildu zitzaionean, kontatze hutsarekin neska bereganatuko zuelako ustean?
‎Ohi bezala, Irenek urrutitik begiratzen zien, eta jolasean ari ziren bi haur begitantzen zitzaizkion, nor bere argudioei kartsuki eutsiz. Hala ere, luze gabe, itzal moduko batek zeharkatzen zion gogoa. Normaltasunari eutsi nahian ari ziren denak, bera barne.
2010
‎Karria edo Gobea haitzaren ekialdeko gailurreria lerdena, haitzean eginiko zulo batek zeharkatzen du alderik alde. Kondairak dioenaren arabera, Korroko biztanleek egin omen zuten zulo hau, arrautzak jaurtitzearen jaurtitzeaz, Arroyo de San Zadornileko elizako ordularia ikusi nahi zutela eta.
‎Foru diputatuaren ustez, Gipuzkoa mugaz gaindiko ibilbide batek zeharkatzen du, eta honelako erabakiak hartzeko premia handia du, N errepideko trafikoa erregulatu nahi bada. Halaber, arau berriak sistema zehatz bat eta teknologia zehatz bat behar dituela esan du, eta horrek ere denbora behar du.
‎–Ongi da, Gabino. Zure eskola eta unibertsitatera joateko prest naukazu, egun batean gonbidatzen banauzu??; huraxe nahi nuen nik, zu Pagoagara joatea, baina zuk hura esan ez beste, hotzikara batek zeharkatu zidan gorputza, orain ulertzen dut zergatik, beldur bainintzen, erraietaraino beldur?
‎Goian, burdin tresna batek zeharkatu zuen airea. Mailu bat iruditu zitzaidan, Anartzen eskuetan.
‎" Ongi da, Gabino. Zure eskola eta unibertsitatera joateko prest naukazu, egun batean gonbidatzen banauzu..."; huraxe nahi nuen nik, zu Pagoagara joatea, baina zuk hura esan ez beste, hotzikara batek zeharkatu zidan gorputza... orain ulertzen dut zergatik, beldur bainintzen —erraietaraino beldur— amak eta biok espero genuèn mirariari ere trukua aurkituko ote zenion, hain zinen iaioa kontu haietan; zuk ni konbertituko ote ninduzun, bada, nik zu konbertitu beharrean?; zeren beldur nintzen, baina, Pagoagako Ama Birjina lagun banuen, eta berak lagunduko bazidan?
‎Gero, begiak pausatu nituen dendaria biltzen ziharduen natura hil gurutze puntuz eginean, inoiz biltzen bukatzen ez zuen ditxosozko natura hilean eta haren marko doratuan. Halabeharrez dendari bezero arteko berriketari heldu nion momentuan bertan esaldi zorrotz batek zeharkatu ninduen, orratzak oihalean egiten duen antzera.
‎Gainera, eszenografia sotil eta hutsa diseinatu dut azkenean, plastikozko elementuez hornitua, hark emandako ideiatik abiatuta. Aitzitik, harrotasunak baino hotzikara bortitz batek zeharkatzen nau; une honetan eraikin berean baitaude hiru gizon bakarka; goiko solairuan aita eta beheko solairuan senarra, parean anaia. Geratzen den etxebizitza hutsean Muxarra, Martxoko Erbia eta Kapelagilea sartuko dira laster deiadarka:
‎Goitik beherainoko dardarizo batek zeharkatu ninduen, bat batean agian nire bizitzan aurrez ezarrita neukan kapitulu baten atarian egon nintekeela pentsatuz, hurrengo egunekoa izan zitekeela abentura sentimental sendo baten finkatzea alegia, hurrengo urteak edo gelditzen zitzaidan bizitza osoa baldintzatuko zidan ate bat gurutzatzeko zorian egon nintekeela. Erabili zuen hurbiltasunak bion artean astebete lehenago inondik ere existitzen ez zen konfiantza bat sortua zela adierazten zidan, eta gertutasun hau ez zen lagunen arteko hutsa.
‎Begiak hetsirik, haren eskuak ene belarrietara hurbiltzen sentitzen ditut. Indar batek zeharkatzen ditu.
2011
‎–oihutu zion Kropotkiri entzungo zionetz dudatuz. Hesitik etxe atariraino 30 bat metro baitzeuden, bidatzur batek zeharkatzen zituenak.
‎Laino txiki, bare batek zeharkatzen zuen ilargi gaina. Iluntasunezko une hartan entzun zen itsasoa sakon, aztoratua.
‎Bazen behin herri bat mendi artean gordea. Jauregi, eliza, pilotaleku, zelai zabal, kale zahar eta monumentu ederrez jantzia; itsasora bidean ibai batek zeharkatzen zuena; Bizkaiko lurrean kokatua, baina Gipuzkoako muga mugan, Probintziari esku emana edota hartatik mendi-lerroz bereizia.
‎– Lehengo motako tximeleta giltzak eraztun itxurako gorputz bat du, eta ardatz batek zeharkatzen du. Ardatz horretan jartzen da tximeleta, kautxu sintetikozko bi juntura dituena, eta itxita dagoenean, balbularen gorputzaren segmentu esferikoari egokitzen zaio.
‎" Baina segur aski Alinerentzat beste gerrako urteak historiaurreari dagokion aroa da". Mingostasun arin batek, samurtasun urduri eta mingarri batek zeharkatu zioten bihotza. Malko batzuk xukatu zituen.
‎Agurtzen dituzte, baina urrundik, ia disimuluz bezala, ezpainak estutuz, eta igarotzen diren bezain laster, badirudi zurrumurruzko arrasto bat sortzen dela haien atzean. Begiradekin jarraitzen diete, buruari eraginez; gero, sakabanatu egin dira denak, eta katu batek zeharkatu du eliz ataria, astiro, hankak harlauza zaharren gainean ia pausatu ere egin gabe. Orain plaza hutsik dago, ez da inor ageri begi bistan.
‎Bezeroa salmahaiaren aurrean eseri da eta trikotatzeko hari batzuk aukeratu ditu. Bitarte horretan, erregimentu batek zeharkatu du plaza. Bi neskatxek irrikaz luzatu dute lepoa, baina leiho zabaldurantz pauso bat ematera ausartu gabe.
‎" Zer demontre egin nahi du? pentsatu zuen Marcok, agian punturik altuenera iritsi eta handik niri tiro egin?, polizia iritsi arte iraun?..." Ekaitzak eztanda egin zuen Erroma gainean eta oihu latz batek zeharkatu zuen kupula goitik behera.
‎Argi zegoen kazetariak Giovanni ezagutzen zuela. Hotzikara batek zeharkatu zuen emakumearen bizkarra.
‎bere aitaz akordatu zen, hainbeste gorrotatzen zuen gizonaz, inpostore hartaz, bere krudeltasun neurri ikaragarriaz, hari Casa Morelen eman zion sudurrekoaz," nonbaitetik datorkizu idazle bokazioa, ala?", nola ez zuen ordura arte ikusi, nola egon zen hain itsu, zergatik ari zen bera, bere modura, aitaren portaera errepikatzen, usurpatzen, hari leporatu zion jarrera berbera, okerragoa ez bazen, bereganatzen? Hotzikara ikaragarri batek zeharkatu zion bizkarrezurra, aitak bere benetako istorioa ezagutu izan balu egingo lukeen barre algara irudikatze hutsarekin. Nola ez ote zuen gozatuko korrontearen kontra egiteko gaitasuna zuten izokinen koloreko karpetaren berri izatera?
2012
‎Egun haietan herri hartan ez zen giro. Herri txiki hura errepide batek zeharkatzen zuen punta batetik bestera, herriguneak mota guztietako ibilgailuen jarioa jasan behar izanik. Herria alderdi bitan banaturik zegoen, eta ezinbestean adin guztietako jendea zebilen alde batetik bestera.
‎Baina oroimen psikologikoak haserretu egin behar duzula agintzen dizu, sutan jarri behar duzula, eta horrela gertatzen zaigu gehienetan. Tentsioan jartzen gara, defentsiban, edozer gauza esateko gertu, urduritasun biolento batek zeharkatzen ditu gure kirio guztiak.
‎Ez da irudimenak asmatutako txokoa, benetakoa baizik. Gaur egun Euskal Herria den lurraldea ipar mendebaldetik hego ekialdera zauri sakon batek zeharkatzen zuen, antigoaleko ozeano fosa batek, eta denbora izoztuta mantentzen zuen hozkailua zen txoko hura. Zulo sakon hartan denborak ez zuen ez aurrera ez atzera egiten, han ez zegoen ez atzorik eta ez biharrik.
‎Haren argiak, urrunetik, narrio zurixka bat zirudien olio gainean dardaraz. Eguzki izpi batek zeharkatzen zuen elizbarne osoa eta are ilunago bihurtzen zituen behe aldamenak eta zokoak.
‎Bere begiek, betile makotu luzedunak, zuzen aurrera begiratzen zuten, eta, nahiz eta ongi irekiak, matrailondoetan barrena apur bat saihestuak ziruditen, bere azal finaren pean emeki pirpiratzen zuen odolaren eraginez. Kolore arroxa batek zeharkatzen zuen bere sudur ttenkada. Sorbalda gainerantz makurtzen zuen burua, eta bere ezpainen artean hortz zurien punta nakaratua ikusten zen.
‎Joko handia sortzen du artistak, mekano piezak edota polikromatutako arkitekturak ematen dutenak erabiliz. Haren lanetako batzuek populatutako haranak aurkezten dizkigute, ibai batek zeharkatuta daudenak eta, goian, kostaldean itsasoratzen direnak. Nahiz eta ez dagoen Bilbo hiriko paisaiari erreferentzia zuzena egiten dion elementurik, ikuspegiaren estruktura orokorrek zalantza gutxi uzten dizkigute erabilitako ereduaren inguruan (betiere salbuespenak daudela kontuan hartuta).
‎Eskuinalderantz jiratu zuen gorputza zutitzen hasteko maniobra abiatzeko asmoz. Arropa bustien pisua eta hotza barrundatu zituen, eta jarraian hotzikara batek zeharkatu zion gorputza, ipurdi gainetik garondoraino. Alborantz egiterakoan, odol tantak erori zitzaizkion sudurretik.
‎Agur, seme". Une batez, jarri bere bizitzan pentsatzen, bere umezurtz egoeran, eta hotzikara batek zeharkatu zion gorputza. Gauez, hartu Ama Birjinaren dominak bi eskuen artean, eta lo geratu arte aritzen zen errezatzen.
‎Txartelak erosteko leihatilan bertako langile bat agertu zaizu, irribarre inozoko emakume handi bat. Masail gorrituek aurpegia estaltzen diote, eta irribarre behartu batek zeharkatzen du haren aurpegi patetikoa. Bizimodu ustela emakume horrena, pentsatu duzu.
‎Baina, halako batean, txinparta; itxuraz zerikusirik ez duten ideiak txirikordatu egin dira, eta espero ez zuen zerbaitez konturatu da. Lasaitasun uhin batek zeharkatu du Aingeruren gorputz osoa. Irribarrea irten zaio, kontrolik gabe.
‎Dardara leun batek zeharkatu zion bizkarrezurra, ileak tente arraio jartzeraino, hitzak ezarian ezarian pantailan agertzen zihoazen bitartean. Begiak itxi zituen, oilo ipurdiak eragindako sentipen gozo hura gorputzeko zelula bakoitzarekin, ahalik eta denbora luzeenean, sentitu nahi balu bezala.
‎Gune zenbaitetan, intak ere badira.(...) Legoa erdi bat bada ozeanoaren eta hiriaren artean baina itsasontziek hiru oren behar dute ibaian gora jiteko;(...) La Lande deitzen den ibaia ez da hirian sartzen, baizik eta harresietarik hara iragaten. Hiria, La Nive izeneko beste ibai batek zeharkatzen du eta hiritik ateratzean La Lande ibaian sartzen da(...).
2013
‎Gure aitzinean, familia batek zeharkatu zuen zubia. Argi zirtzil batek lagunduta, aita amak, seme alabak eta amatxi zaharra joaki ziren, Teileriako atea helburu.
‎Jakina da XX. mendearen 50.eko hamarkadan haustura ideologiko batek zeharkatu zuela euskal gizartea. Hausturaren alde batera eta bestera kokatzen direnek ikuskera oso desberdinak dituzte:
‎badago, Santiagorako bideren batek zeharkatzen dituen herrietan dauden
‎Iluntzeko 8:30ean jarri du Ernaik Gorlizko Eleiz plazan," Patriarkatua suntsitu" lelopean. Algortan, manifestazio batek zeharkatuko dituela kaleak, Bilgune Feministak deituta. Hitzordua 20:00etan jarri dute Telletxe plazan.
‎Banekien zer zetorkidan. Hotzikara batek zeharkatu nau. Ez didate begirik kentzen.
‎Goizeko autobusean, egoitzara bueltan, esku ahurretan berotasuna sentitzen nuen oraindik. Zoriontasun lasai batek zeharkatzen ninduen, zentzuz bete balira bezala begiradak, paisaiak, goiz hura. Korrika egin ostean edo mendian luzaroan ibili ostean izaten den sentsazio horren antzekoa zen, haragi nekatuaren plazera, inguruarekiko elkartasun sakona, umiltasun betea.
‎Gorkak ez zuen oraino tresna pausatu, entzun duelarik azantz arin bat bere bizkarrean. Haize laster bero batek zeharkatu zuen egongela. Itzuli zen pixkanaka eta ikusi zuen, atearen erdian, gizon mozorrotu bat.
‎Kanpoan, gaua etorri zen eta ilargi borobil batek argitzen zituen bazterrak. Bele tropa batek zeharkatu zuen odolezko zerua. Halere hodei batzuk etortzen ziren hegoaldetik eta handik bizpahiru orenetara kukutuko lituzkete ilargiaren izpiak.
‎Batzuetan desagertzen zen izpi hori eta berriz agertzen. Azkenean izpiaren joan etorri horiek artegatu zuten: Etxehori, ez duzu ikusten nola, batzuetan, iguzki izpi batek zeharkatzen du taulada?
‎Bizpahiru minutuen ondotik, bihurgune tinko bat hartzen zuelarik, gelditu zen Lore, bide erdian. Ardi artalde batek zeharkatzen ari zen bidea. Entzun zitzakeen artzainaren oihuak eta ziztuak.
‎Iguzkia hasten zen bere igoera, itzalak laburtzen ari ziren pentzeetan. Urtxintxa batek zeharkatu zuen argigune zati bat eta jauzi bat eginez, igan zen arbola baten gainean, ondoaren gibelean beti egonez. Lorek begiratu zuen erreka; haize arinak ximurtzen zuen ur azala, uhaiño batzuk osatuz.
‎Haize zirimola azkar batek zeharkatu zuen taulada eta desorekatu zuen Lore. Etxehorik Lorerengandik bereizten zuten urrats batzuek egin zituen.
‎Lore ateari hurbildu zen eta musu arin bat eman zuen Gorkaren ezpain hegietan. Ikara batek zeharkatu zion gorputz osoa eta bortxatua izan zen atearen kontra bermatzera.
2014
‎Koadro handienek hormako zutabe arteko espazioa betetzen duten bitartean, margo txiki karratu nahiz biribiletan begia xehetasunetara joaten da. Margo handienak maiz lerro horizontal batek zeharkatzen ditu, zerua eta lurra bereiziz, nolabaiteko paisaiak sortuz. Eta, hortaz, abstrakzioaren eta figuratibismoaren kontraesana sortzen da, bisitari xalo honen begietan behintzat.
‎Horren adibide Buenos Airesko Boca auzoan (Argentina) dagoen Caminito kalezuloa da. Antzina, trenbide batek zeharkatzen zuen auzogune baztertu bat izan zen. Harik eta 1950ean Benito Quintela bertan bizi zen margolariak auzolanera deitu zuen arte.
‎Ateak zabalik zituen parez pare. Korridore luze batek zeharkatzen zuen, eta, alde banatara, pilatuta, solte edo metalezko apaletan, ehunka objektu. Batzuk, zalantzarik gabe, hiriko hornigarri zaharrak eta ez hain zaharrak:
‎Inori ez zitzaion desatsegina mutiko hura, zeinaren aurpegi gozo eta alaia tristura izpi batek zeharkatzen baitzuen, baina Roscoe Buttoni haren presentzia hutsa jasanezina zitzaion. Roscoek, bere belaunaldiko hizkera erabilita, ez zuen uste kontu hura batere «efikaza» zenik.
‎Karranpa elektriko mingarri batek zeharkatu zuen Charlie; jaikitzekotan egon zen, oihartzun bat ito zen haren eztarrian. Une batez eutsi zion, beste une batez.
‎20ak aldean, teilatura ateratzen gara, ea zer pasatu den jakiteko, eta zur eta lur ikusten dut han gordeta genuen eskailera bat falta dela. Hotzikara batek zeharkatzen dit gorputza. Harrapatu gaituzte.
‎Biriusinsketik irtetean, erbi batek zeharkatu zuen bidea, kibitkatik hogeita hamar pausora.
‎Zaunka batek zeharkatu berri du estepa.
‎" Hau ez da gizon bat! Sorginkeria kiskalgarri batek zeharkatzen dit bihotza; antsietate piztu batek betetzen dizkit begiak; zalantzan eta nahastuta daude nire sentimenduak! Nor dei dezaket lagun nazan?
‎Tarteka baten batek zeharkatzen zuen bidea, lainopean bi zati ikatz sutsuek basurde bat begira genuela ohartarazten ziguten.
‎Xabiri hotzikara batek zeharkatu dio bizkarraldea.
‎" Pailazo Hiltzaileak gara, erakunde politiko militar bateko kideak, baina ez daukagu buruzagirik, ez garelako ejertzitoa, gerrilla baizik". Harrotasun haize batek zeharkatu zuen Xabiren bihotza, han irakurtzen ari zena arrebak ez baizik eta beste norbaitek idatzi izan balu bezala, gerra kazetari batek adibidez. Eta segidan:
2015
‎Ikasturte honetan lagunekiko solasaldietan erdiguneko gai izan dut, ezagun eta ezagutu berri askok esan didaten moduan" azkenaldian toki guztietan ikusten zaitut" edo" a zer arrakasta, maja" prozesu batek zeharkatu nauelako estreina idatzitako eleberriarekin. Egozentrikoegia iritzita luzaroan baztertu dudan arren gaia, zintzoa izan nahi dut eta elkarrizketetan inertziaz baina egiati esaten diren" oso pozik nago" ez aparte, buruko minak edo ondorioak ere nahi nituzke hizpide hartu.
‎Bakoitza bakarrik dago lurraren bihotzaren gainean eguzkiaren printza batek zeharkatua; eta ustekabean gaua.
‎Begiradan antzeman zion haren galdera egin zionean. Une bat baino ez zen izan, segundo doi bat, baina izu izpi batek zeharkatu zuen haren begi beltzen atzealdea, mamu baten antzera. Putetxetik kanpo, bere ohiko eremua utzi eta kafe baten jiran lasai hitz eginez gero, agian, aurrekoan isildu ziona esateko prest egongo litzateke.
‎Bat batean zentauro urdin batek zeharkatzen du gela alderik alde, trosta ezinago dotorean. Oihartzuna loredi bat da.
‎Aldaketa batek zeharkatu zituen berehala denak, hura benetan balitz bezala, eta denak jabetu balira bezala talde bat osatzen zutela denen artean zoko batean, uharte batean; kanpoko jario haren aurka ekiteko bat eginda bezala. Ramsay andreak, ordura arte urduri, Paul eta Minta noiz sartuko zain, ezertan hasteko gauza ez?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia