Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2001
‎Amazonastik etortzen ziren berrien arabera, Mitxoleta burutik zeharo egina omen zegoen, soa infinituan galdu egiten zitzaion, estramonioa edo asma belarra neurriz gain hartu dutenei gertatu ohi zaien bezala; lerdea omen zerion, ez zen esfinterrak gobernatzeko gauza, eta ez omen zuen ezer edo ia ezer esaten, eta hau hain zen harrigarria hainbat eta hain ongi mintzatu zen batengan, non batzuk larritu ziren, agian mintzamena galtzear edo are ahalmen hori arraso galdurik egongo ote zen. Ez zirudien halakorik zegoenik, baina; gaixotu zenetik, eliteko andereño talde batek zaintzen zuen, eta Mitxoletaren buru osasunaren egoera gai kasik tabu bat zen arren, eta Mitxoletaren egoeraren inguruan nolabaiteko sekretismoa hedatu bazen ere, andereñoek esanda jakin genuen oso noizbehinka hitz batzuk esaten zituela, behintzat. Ulergaitzago egin zitzaigun jakitea beti hitz berberak errepikatzen omen zituela, eta are arraroagoa ere hitzok zeintzuk ziren, azkenik, jakitea:
‎Eta hirugarrena, ezin nuela ulertu nola zen posible Kolko Mitxoletaren askapena eskatzea, gure informazioen arabera ez bazegoen preso, Amazonia urruneko oihan tropikal batean galdurik baizik, berak hala nahita, eta eliteko andereño talde batek zainduta.
2003
‎Erramu igandean jendea berriro bildu zen, bi hautagaien arteko boza emateko. Idazkari batek zaintzen zituen bai erroldatutako azpildarren zerrenda eta bai hautestontzia ere, non hautesleek utzi behar baitzuten txartela, Pellori zegokiona edo don Justinianori, estalki baten barruan. Idazkariaren ezker eskuinetara, bi ordezkari:
2004
‎Tranbia duten hiri guztiek bezala, erritmo bereziko hiria da Helsinki: lasaia, motela, erritmo txikikoa, petit poete bat eskatzen ari balitzaigu bezala, txikia eta motela den bezala presidentearen etxea, soldadu bakar batek zaindua... Helsinkik argi bereziarekin hartu ninduen.
‎Bidean nindoala, Odeonsplatzeko zutoin batean propaganda afixa batzuk ikusi nituen. Handik hurbil, Feldherrnhalleko monumentu ikusgarria zegoen, SSetako ohorezko guardia talde batek zainduta. Ohartzen hasia nintzen nazi mugimenduak bazuela zerbait nire arimako hari ezkutu bat, zain sakon bat ukitzen zuena.
2005
‎Beste espezie batzuek janaria bilatzen dute galtzadan edo errepideen bazterretan, hala nola, hontzak, eta horrek azaltzen ditu neurri handiagoan. Legez, animaliak errepideetan bakarrik ibil daitezke, eta ez autobietan edo autobietan, manadan edo artaldean, beste ibilbiderik ez dagoenean eta, gutxienez, 18 urtetik gorako pertsona batek zainduta badaude, eskuineko bazterbidetik gidatzen baditu, oinezkoentzako gunean ez sartzeko eta zirkulazioa ez eteteko. Gauez, gaizki argiztatutako edo euria edo lainoa duen bidean, animalien arduradunek argi zuriak edo horiak eraman behar dituzte atzean.
‎– Mutil hori komunista zan lehen, Trintxerpeko galiziano horietarikoa, eta Gipuzkoako frentean zaurituta egoan Gernikako Karmeliten komentuan. Neskatila gazte batek zaintzen eban, eta berak esan eustanez, ondo zaindu be. Gernika suntsitu ebenean, erizainak familia osoa galdu eban, baina neskato harek esan ei eutson orain bere familia Euskadi zala.
2006
‎Ispiluak: zaintzailea berandu iritsi zenez, pertsona bakar batek zaintzen zituen Etxe Magnetikoa, Ispiluak eta Labirintoa.
‎Debalde erregutu nien Enekot Ezpondarenera eramateko. Amen errateko artean, hiriko gazteluan nintzen, armagizon batek zainduta.
2007
‎Ondorioa hauxe da: ordu batzuetan, gurasoak ez diren beste pertsona batek zaindu behar du haurra. Kasu horietarako alternatiba bat haurtzaindegiak dira, publikoak zein pribatuak.
‎Udaltzain unitate berezi batek zainduko ditu dendak Getxon
‎ba omen zegoen liburutegi ezkutu bat, fraide itsu zahar batek zaintzen zuena gau eta egun. Apalez jositako labirintoan, amaraunez beterik eta hautsaren azpian, ezin konta ahala liburu zeuden, baina itsuak denborak horiztatutako ale bat gordetzen zuen bereziki. Ez zuen inoren eskuetara hel zedin nahi.
2008
‎Argia eta kariñosoa, katuak berez hotzak izaten badira ere. Tomas eta Jeanne hilabete eta erdiz Europan ibili direnean auzoko emakume batek zaindu du. Ikustekoak izan ziren anaiak, uztailaren 17an etxeratu, katua besoetan hartu eta igurtzi batzuk egin ondoren katu honek egin zituen saltoak eta malabarismoak.
‎— Bada, hemendik hurbil, bizi lekuetarik berex den pentze batean, antzara saldo bat, artzaintxo gazte batek zaintzen duena. Gustukoa zenuke ikustera joatea alde horretarat?
2009
‎Militar lerro estu batek zaintzen dituela, milaka lagun presidentearen etxearen inguruan bildu dira kolpearen aurka protesta baketsua egiteko.
‎Esplikazioak eman zizkigun: emaztea kanpoan zen lanagatik, bai, asko ateratzen zen lana zela-eta (hori klaseko guztiengana zuzenduz esan bazuen ere, seinale pribatutzat hartu nuen nik), neska batek zaintzen zuen umetxoa normalean baina gaixorik egon nonbait eta berak zaindu behar zuen arratsalde horretan, eta ez zuenez azken body pump klase hura galdu nahi. Gimnasio aretoko izkina batean utzi zuen Terry gaixoa, bere aulkitxoari lotuta, bere txupeteari helduta, eta umeak ez zuen ahoa zabaldu, ez negar egin, ez kexatu, ez ezer, klaseak iraun zuen ordubetean.
‎Horrekin zera esan nahi diat: azken hamar urteotan loreak eta loreak zaintzen arituak ongi merezia duela loreren batek zain dezan. Nork ekarri du, baina, lorea?
‎Haien arteko pobreenaren poltsa nirea halako lau izanen zen sosetan. Beren puskak egurrezko kutxa batean altxatzen ahal zituzten, eta hura mutil batek zaintzen zien, nire gauza guzti guztiek fardel bat aski zutelarik. Eta hala ere, Henrikek ni nahiago.
‎zerbitzari bat ez da abiatuko berarentzako eskaera bat heltzen ez den bitartean. Bere adi socketa beste prozesu batek zainduko du bitartean, super zerbitzariarena egiten duen prozesu batek. Hori da inetd() prozesua.
‎Beste ordena batera arte, hegazkinek eskularruak, maskarak eta mantalak jantzi dituzte. Itzulerako hegaldian, pilotuek eta laguntzaileek berehala isolatu dute gripea dirudien edozein bidaiari, eta" babes pertsonaleko neurriak" dituen tripulazioko kide bakar batek zainduko du. Komandanteak kontrol dorreari jakinaraziko dio, komunak mugi ditzan.
‎Manifestariek ez zuten arazo handirik izan Pattaya hiriko hotel batean sartzeko goi bilera egiten ari ziren han. Soldadu lerro mehe batek zaintzen zuen hoteleko atea, eta manifestariak hurbildu direnean bultzaka eusten saiatu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin manifestari kopuru izugarriaren aurrean.
‎Oso garrantzitsua da arrisku taldeetako inork gaixo kronikoak, haurdun dauden emakumeak eta adinekoak ez zaintzea gaixo horiek. Ahal bada, pertsona bakar batek zaindu behar du gaixoa, eta gaixoak ahalik eta bisita gutxien jasotzea.
‎Horrekin zera esan nahi diat: azken hamar urteotan loreak eta loreak zaintzen arituak ongi merezia duela loreren batek zain dezan. Nork ekarri du, baina, lorea?
2010
‎Apartamentutik irten ostean Nora Bechener eta zuzendaria Hoteleko terrazan eserita ikus zitezkeen, toldopean, mahai baten aurrean jarrita. Mahaia zerbitzari batek zaindua zegoen eta aurrean paseoa, hondartza eta itsasoa zeuzkaten. Ingurukoen maneretan nabari zen hiru eguneko beroaren amaiera espero zutela behingoan, nahiz prebentzioz itxaroten zuten, jakin bazekiten-eta, kondizio meteorologiko aproposak emanda ere, bazuela ekaitzak ez lehertzea.
‎Joan Reguant aspaldiko lagun bat konbentziturik agertu zen eta asko lagundu zigun hautagaitza prestatzen. Polita da gogoratzea nola, zazpi urtez hazia izan zen ideia, lorezaintzako talde bikain batek zainduta, sustrai sakoneko zuhaitz bat sortu den. Zer baloratu du gehiago epaimahaiak?
‎Pelikula bikoizketa bezala. Funtzionario eta itzultzaile kohorte batek zaintzen du printzipio hori dagoeneko, eta normalizaziotzat hartuko da garapen hain desberdineko bi hizkuntza maila berean bezala ipintze hori, parekoak balira bezala. Baina gorreria eta amnesia litzateke diglosiak eta benetako hierarkiak atzendu eta euskarak gaztelerak edo frantsesak duen gaitasuna eta funtzioa duela uste izatea.
2011
‎Baina poliki poliki ari dira hainbat zerbitzu jasotzen. “Esaterako, joan den udan oporretara joan nintzenean taldeko lagun batek zaindu zizkidan baratzea eta etxeko landareak. Orain, berriz, norbaitek informatikako programa berezi batzuk erabiltzen erakustea gustatuko litzaidakeela pentsatzen hasita nago; nik horren trukean masaje batzuk emango nizkioke.
‎Ama zeruan dago, esaten zenidan, eta nik ez nizun zehaztasun handirik eskatzen: umetan, entzun nahi duguna entzundakoan, erregeak datoz, zeruan dago, aingeru guardako batek zaintzen zaitu, ez dugu beste argibiderik eskatzen.
‎Beste bi txikiak handik hamar egunera iritsiko ziren, baina Axun oraindik ongi ez zegoela eta, lagun baten bidez etxe bat aurkitu nuen Saint Gratienen, etxetik bi kilometrora, bi mutilak zaintzeko. Bakarrik bizi zen emakume batek zainduko zituen. Diru franko eskatzen zuen, baina etxe garbia zuen eta ez zegoen beste aukerarik.
‎Erdialdera irten aurretik utzitako lekuan dago, (zixingche), nire" automobila". Amona zahar batek zaintzen du aparkalekua. Egun erdiko zerbitzua izan da, baina bost (ehuneko) besterik ez dit eskatu.
2012
‎Kudeaketa Elkarte batek kudeatzen du ondasuna, eta zaindu, berriz, Erakunde Gordetzaile batek zaintzen du.
‎LEIRE. Badakit zer gertatzen den: . Handiki pijo horri ez zaio gustatzen zu bezalako andre batek zaintzea bere aita; maila jaisten dio?.
‎b) unitatea pikete batek, zentinelek edo eskolta batek zaintzea;
‎pentsa daiteke haur batek zainduko zuela
2013
‎Dena ixil ixila zegoen. Beharbada gaueko xori batek zaintzen zituen inguruak, beharbada marmutxa batek galduko luke bizitza edo sagu batek ihes eginen luke berea salbatzeko. Gaua bitxia zen, eta kukutzen zituen lazgarrikeriak eta hori oro ixiltasunaren pean.
2014
‎lurraldea, alabaina, definiziotik landara utzi du gero! Egipto eta Kaldea ez dira nazioak, gizarte horiek Eguzkiaren Haur batek zainduriko artaldeak omen zirelako (38), hots, mitoak gidatzen zituelako, ez arrazoimenak, eta kontzientzia indibualik ez omen zegoelako. Baina Erdi Aroko monarkia frantsesa, ingelesa, etc., nazioak dira.
‎Gatibu horien artean Mikel Strogoff zegoen aurreneko errenkadan. Ivan Ogareffen aginduak betez, soldadu pelotoi batek zaintzen zuen bereziki. Hantxe ziren haren ama eta Nadia ere.
‎Herritar talde batek Zaindu Herria! izena daraman ekimena jarri du martxan.
‎Ofizialen jantokiko mahaiak sakristiaren erdian jarrita zeuzkaten, banku luzeekin; sukaldea berriz, beheko su erraldoia, haren barren barrenean zegoen, san Isidroren irudi batek zaindutako zoko batean.
2015
‎Bide horretatik, agerian geratu dira diktadurako buruzagien ideologia ustela eta zinismo mugagabea, eta bide batez, beste gai batzuk ukitu dira, albotik izan arren, hala nola militar gehienen ustelkeria eta katolizismo fundamentalistaren esku beltza.Grabaziorako kamera, kazetariaren jesarleku soila, mahaitxo bat eta besaulki arranditsu bat izan dira eszenako elementu bakarrak. Polizia batek zaindu du denbora guztian militarra, ederki bete du bere rol diskretua, eta jenerala uniformez jantzita agertu da.
‎Haien erraiak. Andrewk lehengoan esan bezala? lurrean botata zeuden; baina zertarako erosi aulki onak, galdetu zuen Ramsay andreak, bertan hondatzeko neguan, etxeari hezetasuna zerionean, adineko emakume batek zainduta. Berdin zen, hutsaren hurrengoa zen errenta; umeek oso gustukoa zuten; senarrari mesede egiten zion liburutegi, hitzaldi eta ikasleengandik hiru mila miliatara egoteak, hirurehunera, zehatzago?; eta leku aski zegoen bisitentzat.
‎Gizon beltzak ez zirudien lerro imajinarioarena ulertu zuenik, eta zuri zuriak imajinatzen nizkion begi handiak nire liburuaren lerro artean itsatsi zituen, bere gorputzaren astuna nire sorbaldan zamatuz. Bere arnasak aldizka eta leunkiro nola eskugaina laztan berotzen zidan sentitzen hasi nintzen eta urduri plantatu berehala, ezezagun batek zaintzen ninduelako sentsazio arrotzak erasoa.
‎Txiki txikitatik, lagun taldetxo bat dauka eta haiekin ibiltzen da gustura. Gu lanean gabiltzanean, emakume batek zaintzen du, Bittorik.
‎Egurra marruskatzeko makinen eta zerren artean, etzanda egon behar izan genuen txirbilaren gainean, banaka lotuta, isilik, bata bestearengandik urruti. Batzuek jipoiaren seinalea zeramaten nabarmen, eta, arma eskuan, guardia zibil batek zaintzen gintuen.
‎Esku burdinaz lotuta oraindik, elkarrengandik aparte samar, kalez jantzitako polizia batek zaintzen zaituzte. Berrogeita bosten bat urte dauzka, betaurrekoduna, eta intelektual itxura eman nahi du zuen aurrean.
‎Herri txikia zen; etxe gutxi batzuk; leku ederra benetan. Aparte samar, intxaurrondoz inguratuta, burdin hesi batek zaintzen zuen bere txaleta. Urtebeteko semea besoetan, beti lanean, Agurtzane Arregik gobernatzen zuen etxea.
‎—Ikustaldi osoan presoak eta senideak nekez elkar ikusten zuten; minutu banaka batzuk elkarri ukitu ahal gabe. Eta biak funtzionario batek zainduta, politikaz ez hitz egin edota mezurik elkarri pasa ez ziezaioten. Handik hainbat urtetara agurtzeko besarkada bat ematen uzten hasi ziren, hura ere jagole baten zaintzapean.
‎Nire bagajea Alberto Caeiroren poemen liburua zen; horrez gain, berrogei berrogeita hamarretako blues zaharrez betetako mp3 jogailu bat. Bikote belgikar batek zaintzen zuen, zaintzen du kanpin hura. Hainbat hamarkadaz Europako ekialdean eta Asian zehar bidaiatu ostean, kanpinaren ardura hartua zuen bikoteak.
‎Hasiberri erregimentu batek zaintzen zuen presondegia gauez.
2016
‎Hori izan zen hasieratik eta hilabete luzez inposatu ziguten bisita erregimena.Gose greba gogorraren ostean eta Belgikako oinarrizko eskubideen alorreko elkarteen presioari esker Espainaratu baina apurtxo bat lehenago bisitaren erdiak aurrez aurre egiteko aukera eman ziguten. Gela handi eta hutsean funtzionario batek zainduta elkartzen ginen eta lagun mordoen maitasuna eta Euskal Herriko oroitzapenak eta berriak konpartitzen genituen nebarekin.Diegorekin zortzi orduko bisita egiteko sekulako bidaialdiak egin behar izaten genituen: autoa, hegazkina, autobusa, tranbia, trena...
‎Hammidek bere herriaren autodeterminazioa nahi du. Kartzelatik hona ekarri zuten, eta orduz geroztik polizia batek zaintzen du haren gelako atea, kanpotik. Zerbero, esaten diot nik trufa apurño batez, eta begiraleak barre egiten dit tripatzar handiarekin.
‎Espetxe Erakundeek, preso askok suizidatzeko ideia buruan darabiltela jakinik, martxan jarri dute PPS Suizidioak Prebenitzeko Programa25 Horren arabera, bere buruari min egiteko arriskua daukatenek une oro preso laguntzaile batek zainduta egon behar dute; eta, hala, zeregin hori egiteko ikastaro txiki bat besterik egin ez duten atxiloen eskuetan uzten dute beste batzuen ongizatea. Ezinbestean, ereduak preso askoren eta presoekin aritzen diren elkarteetako kide askoren kritikak jaso ditu; batik bat, honakoak salatuta:
‎25 Izenak adierazten duen bezala, PPS Suizidioak Prebenitzeko Programak xedetzat du saihestea presoek euren buruaz beste egitea. Horren arabera, espetxe langileek suizidio arriskua identifikatzeko protokoloa dute eta, balizko kasuren bat antzematen dutenean, ustez bere burua zauritzekotan dagoen horrek une oro preso laguntzaile batek zainduta egon behar duela ezartzen dute (SGIP, 2010: 34).
‎San Adrianen dagoen harbidea, ordea, Erdi Arokoa da.XIII. mendetik aurrera, Gaztelako Koroaren agindupean, tunelaren barruan gotorleku txiki bat, baseliza (ez da orain dagoena), korta eta ostatua eraiki zituzten. Soldadu talde batek zaintzen zuen igarobide estrategikoa, alkaide baten agindupean. Horren aurrean, Carlos V.a enperadoreak berak, burua sekula makurtu ez zuenak, burua makurtu behar izan omen zuen.
‎Kalifikazio hori espetxe administrazioak espetxeratua izan zaren afera nolakoa denaren arabera jartzen du. D.P.S. izateak hainbat neurri aplikatzea ekartzen du, besteak beste, espetxeko mugimenduak kartzelero batek zaindua egitea, gauetan 3 ordutik behin begitxulotik begiratzea (neurri hori Raulek eta Montxok ere jasaten dute), horrek askotan esnaraztea suposatzen duelarik... Bisitei dagokienez, orain arte D.P.S. kalifikazioa zuten presoek elkarrekin bisita ordu eta egun berean egin ahal bazuten ere, orain bi D.P.S. k ezin dutela ordu berean bisita egin esan digute.
‎Lurpean sakon luzatzen den kobazuloan bizi da. Suge bihurtutako gizon batek zaintzen du atea. Bertan sartu direnak diotenez, haize bortitzak sortzen dira lurraren erraietatik.
‎Animalia ederra da dromedarioa, marrazki bilduma bat daukat dromedarioena. Zurea ere bai, zure bildumak Xabier nire presonera dauka izena, eta kaputxarik gabe zaude, eta lamina guztietan aurpegi desberdina daukazu, zu presoner eredua zarelako, espainiarren presonera euskaldun batek zaindua, ulertzen duzu. Inoiz baino berritsuago etorri da.
2017
‎Batzuk zikinagoak besteak baino, leku guztietan bezala. Uniformez jantzitako gizon mardul batek zaintzen du etxe biribilaren aurreko atea. Beste batek atzekoa.
‎Etxe barruan, arauak zorrotzak ziren. Komunera banan banan joan behar zuten, eta bat baino gehiago joanez gero, Etxeko langile batek zainduta joaten ziren,, ohi baino denbora gehiago, ematen ote zuten zaintzearren.
‎ordainketak egin ditzakegu, etxeko berogailua piztu eta abar. Brometan bezala esaten dut, baina ni ziur nago zahartutakoan robot batek zainduko nauela, eta gainera, neuk nahi dudan eran programatu ahal izango dudala?.
‎Hik bakarrik egin dezakek hori, edo hire konfiantzako norbaitek, nork eta noiz idazten duen jakin beharra zagok eta. Guardia batek zaindu behar dik idazten ari den presoa, lapitza bere buruaren edo gutako norbaiten aurka arma gisara erabil ez dezan. Gutuna amaitzean, lapitza itzuli egin behar dik; hik, berriz, irakurri eta zentsuratu.
‎Harremanetan izanen da Mediatekarekin, bibliotekekin, artxibo zerbitzuekin, Euskal Museoarekin? Beste batzorde batek zaintzen ditu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT). Interneten bitartez ekoizten duen parte bat lehenago aipatua izan da.
‎Drexlerren abokatuak helegitea aurkeztu zuen, baina hamar egun geroago Alemaniako epaileak atzera bota zuen errekurtsoa. Eta orain Iruñera bidean zen, Guardia Zibilaren konboi batek zainduta.
‎Aingeru guardako batek zaindu bainau zeruko urruntasunetik
2018
‎Eta seme alabarik izan ezin dudanez, barre egin du?, irakurtzen eta irakurtzen arituko naiz. Imajinatzen dut kurduren batek zainduko nauela; nik ahal dudan guztia egin dut jada.
‎–Txabola batean esnatu ninduan, auskalo noiz. Gizon zahar batek zaintzen nindian. Ilezuria zuan eta tatuajez beteta zeukaan gorputza.
‎Soldadu batek zaintzen zuen zubi bat zeharkatu behar genuen. Bideetako poliziaz arduratzen ziren mugazainak handik hurbil egoten ziren aterpe batean.
2019
‎Aurkezpena, gazteleraz ez ezik, euskaraz ere badago.Mendiz eta harkaitzez inguraturiko muino batean da Petilla Aragoi. Garai batean dorre batek zaintzen zuen herria gainetik, baina, gaur egun, hondakinak baizik ez dira geratzen. Hondakinak, eta ikuspegi eder bat.
‎Eta hirurok Anoetara eramango zituèn busera igo, hara heldu, eta hantxe jaitsi ziren, estadiora bidean jartzeko, oinez, Klarak Josetxo katetik lotuta zeramala; Anoetako sarrerako atera iristean, berriz, Klarak besoetan hartu zuen txakurra. Atean bospasei pasabide zeuden, bakoitza ezker eskuin jarritako hesi batzuek mugatua eta atezain batek zaindua. Klara aurretik zihoan, eta atzetik, Txefe.
‎Aintzane Usandizaga Lopezek ederki asmatu du bere lehen liburuaren izenburuarekin, ia inon eta ia inorekin kabitzeko ezintasun deseroso horretan bizi diren pertsonaiak sortu baititu zortzi istorio txikietako bakoitzerako.Kabitu ezina bera bezain deserosoak dira ipuinek dakartzaten egoerak, eta, oro har, erraza da irakurlea ataka horretan nola jokatuko ote lukeen pentsatzen jartzea: zer egin lagun batek zaintzeko utzi dizun txakurra lapurtuko balizute; zer esan okindegikoari opilen antolaketarekin zeharo obsesionaturik egongo balitz; nola jokatu labezomorro ziztrin batek zure maitasun istorio paregabea izorratuko balizu; nola egingo zenuke alde lan elkarrizketa estresagarri edota tamalgarri batetik, edo bitik; nola egingo zenioke iskin betiko kuadrillari, inori minik egin gabe, zure burua hareng... Izan ere, egoerak edota uneak edota solaskideak gorabehera, pertsonok bat batean hartzen gaituzten sentipenak unibertsalak dira:
‎Beste ezer ere ez. Gorputz Hezkuntzako irakasle batek zaindu egin behar du bere burua. Bestela, hasten da bere ikasleekin boleibolean jokatzen, eta pott egiten du segituan.
‎Gogoan dut Kepak esan zidala aurrezki kutxetako zuzendari hori oso gertu bizi zela Mario Moreno Cantinflas aktoreak zeukan etxetik. Las Lomas de Chapultepec deituriko auzoan zegoen, mendixka moduko batean, dena itxia, dena hesitua, dena jagole mordo batek zaindua, tira, pistoladun mordo batek begiratua, leku hori baita Mexiko guztiko pertsona aberatsenen bizilekua. Beraz, behin pasaportearen burokrazia guztia konpondu ondoren, Patrizio Espainiara etorri zen Silvina lagun zuela eta gainean hauts berdez beteriko poltsa ospetsua gainean ekarriz.
2020
‎Semea eta alaba ere, Jokin eta Leire, ez dituzte urruti, plazaren kontra baitituzte bizitokiak. Urtzi izeneko Collie batek zaintzen ditu lorategia eta oiloak. Mixel Aire Xalbadorren artaldea zaintzen duen ardi txakurraren kumea da.
‎Adibidez, bekadunak etortzen direnean, edo gaztetxoak hasten direnean periodikoaren atzeko parteko sailetan, bazkaritara eta meriendetara eta, beti deitu ditu emakume batek. Eguneroko lanetik kanpoko prozesuez, bazkaldu, jan, gurekin egotea, periodikoko beste esparru horretaz informatzea... hori, batez ere, emakume batek zaindu du.
‎Ulertzen dut askotan inbadituak sentitzea, zeren bat batean arropak aldatzen dizkiegu eta abar. Aldi berean, gizonezko batzuek esaten dute, a mi este maricón no me toca?, eta askotan nahiago dute emakume batek zaintzea. [?] Langile gehiago egotea eta gizonezko gehiago egotea [eskatzen dut].
‎Eta ez datorkit beste arrazoirik nabarmenkeria honetarako, gauza baten aitzakian, poliziari prestigioa eman nahia baino. Baten batek zaindu behar gaitu.
‎Ba omen dago hango harpezuloan antzinako altxor bat, dragoi batek gordea. Ibargo deitzen den agure basati batek zaintzen du sarrera, eta hango altxor ezkutua ukitu ahal izango dutelakoan igotzen direnak leize sakonera jaisten ausartu gabe itzultzen dira herrira.
‎Hizkuntza abandonatzea proposatzen duen historia politiko nagusiarekiko, eta sailkatu ezineko eta arrarotzat duen filologia zientifikoarekiko, Urzidilek hizkuntzaren altxorra seinalatzen du. Basajaun txoro batek zainduriko sakon batean dagoela, eta dragoi batek babestuta han barruan. Urtean behin joan beharra dagoela erromesaldian altxorrari gorazarre egitera?
‎Durangoko Azokara joan ginen hurrengo egunetan, eta gogoan dut Xabier Leteren argazki erraldoi batek zaintzen zuela erakustazokaren atea. Aurpegiera serioa, betosko ilun antza, begirada zorrotza.
‎Hemen ez dago atseden hartzerik. Merline urduri dago autoa kanpoan utzita, “Nuklearrik ez! ” dioen eguzki batek zaindua, bandera espainolez itogarriki inguratua.
2021
‎Han dago Mendi Horia, sumendi zahar bat, zeinaren kolore iradokitzaileak kontrastea egiten duen zeruko urdinarekin eta itsasoko turkesarekin. Elezaharraren arabera, mendi honen goialdean eraman zuen Armida sorginak Reinaldo, zeinaz maitemindu baitzen, dragoi batek, lehoi batek eta iturri sorgindu batek zaindutako lorategi oparo baten gatibu bihurtuz. Badirudi iturri horretatik edaten zuenak barre egiten zuela hil arte.
‎Komandanteak, bitartean, Liburutegiko eraikin zartatura eraman zezatela eskatu zuen. Kalexka estuen eta bide zikin zoldazuen labirinto batean barna gidatu zuten aski utzia zegoen jauregi bateraino, nahiz eta soldadu talde batek zaintzen zuen. Barrenean, hanka hotsek oihartzuna sortzen zuten, eta ia entzun zitekeen hitz lokartu haien guztien xuxurla.
‎Grabaziorako kamera, kazetariaren jesarleku soila, mahaitxo bat eta besaulki arranditsu bat izan dira eszenako elementu bakarrak. Polizia batek zaindu du denbora guztian militarra ederki bete du bere rol diskretua eta jenerala uniformez jantzita agertu da. Jakina zen Luppik sendotasun osoz eraikiko zuela bere pertsonaia, baina kazetaria ere Susana Hornos fin fin ibili da, ibilbide luzeko ikerlari baten antzera, segurtasunez, harira beti eta manera onak mantenduz, aurrean duen genozidaren figura nola edo hala eramanez.
2022
‎konfidentziala eta inongo arrastorik gabea eta 016: genero indarkeria Genero indarkeriaren arloko informazioa eta aholkularitza juridikoa emateko telefono zerbitzua da, eta arlo horretan prestakuntza espezializatua duen profesional talde batek zaintzen du. Biktima bati laguntzen ari diren edo egoera ezagutzen duten hurbileko pertsonei (familia, lagunak, bizilagunak…) eta indarkeria horren biktimei nola jokatu azaltzen diete.
‎Baina onartzen ari bazara emakumearentzat kaltegarria izango dela lan merkatuan pentsatuz, akats bat egiten ari zara, errua egozten baitiozu zaintzeko eskubidea erabili nahi duelako. Emakume batek zaintzen duelako diskriminazioa gertatzen bada, arazoa ez dago ez aman, ez haurtxoan, ez zainketan, baizik eta bereizkeria hori egiten duten enpresetan. Hori patriarkatua da, men egitea, neoliberalismoaren alde egitea, eta hor jarri behar da arreta, eskubidearen alde egiten ez dutenei errua egozten, eta ez eskubide hori erabili nahi dutenei.
‎Hirian, baina, bakarrik nengoen. Lanean niharduen bitartean, neska batek zaintzen zizkidan seme alabak. Goizeko 05:00etan jaikitzen nintzen gosariak, arropak eta eskolako kontuak prestatzeko.
‎Orokorkiago ikusiz, Mañex Goyhenetchek mugikortasunari kasu handia egiten dio. Adibidez Iparraldetik, VI. mende bukaerantz, Lescarretik Aire sur Adour herrira muga gisako" marche" delako bat ikusten du, frankotar duke batek zaindua. Baina VIII. Mendeko bigarren erdian, iduri zaio baskoiak Garonaraino nagusituak direla.
2023
‎Frederiko Jakintsua Saxoniako Hauteslearen gaztelua zen Wartburg ko gaztelua eta Eisenach eko hegoaldean zegoen. Ia hutsik zegoen gaztelu hori; gorterik ez zegoen han; alkaide batek, zerbitzari batzuek eta kapilau batek zaintzen zuten. Luterori langela bat eta logela bat egokitu zizkioten.
‎Espalatinoren eskuetan zegoen Lutero, haren bidez komunikatzen baitzen kanpoko munduarekin. 1521eko maiatzaren 14an Espalatinori gutun bat idatzi zion Luterok Wartburgotik, esanez hark bidalitako gutunari erantzunik ez ziola eman, inork jakin ez zezan non zegoen; esaten zion egun guztian alferkerian zegoela; Biblia Grekoa eta Hebertarra irakurtzen ari zela; ile eta bizar luzea utzi zituela eta ez zukeela ezagutuko; bi mutilek eta zaindari armatu batek zaintzen zutela; basoetan zehar ehizean ibiltzen zela, baina denbora gehien gelatxoan ematen zuela, Biblia ikasten eta idazten. Wartburgon deabruaren erasoak jasan zituela.
‎Iritsi eta egun gutxi batzuetara, ordea, gelaz aldarazi zuten: «Mer Angeles izeneko moja batek zaintzen gintuen, eta esan zidan aurrerantzean gela handiaren ondoan zegoen bi oheko gelatxo batean egingo nuela lo. Obeditu nion, obeditzera ohituta geundelako».
‎Frankismoak ezarritako gizarte eredu klasistan eraikitzen ari zen Gasteiz berri batean, arrazismoa ere agertu zen", azaldu du antolatzaileen artean dagoen Juan Ibarrondo idazleak. " Jende horiei mespretxuz deitu zitzaien korearrak, eta sindikatu bakarreko eta gobernu diktatorialeko erregimen autoritario batek zaindutako lan esplotazioa jasan zuten. Hala ere, oso paper garrantzitsua izan zuten 1976ko martxoko borroketan eta Martxoaren 3an".
‎Bai, hona hemen: " Orduan otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta antxumea elkarren ondoan etzango; zekorra eta lehoikumea batera haziko dira, eta haurtxo batek zainduko ditu". Ez dakit ongi azaldu naizen:
‎Gizonezkoaren begiradaren nonahikotasun honek eragiten du emakumeek ikastea beren buruak hautematen gizonezkoei eskainitako ikuskizun legez. " Emakume batek zaindu behar du bere burua, ematen duen irudia berarekin baitoa beti. Gizonezkoek begiratu egiten diete emakumeei; emakumeek beren burua hautematen dute begiratuak izaten ari direla.
‎Ez nintzen kexatzen, baimenaren ondorena okerragoa izango zen: lankide batek ordu arte bere kargu izandako ikasleak pasatuko zizkidan kurtso erdian, idazlanak zuzentzen eta eskolak prestatzen igaroko nituen iluntzeak, ezezagun batek zainduko zuen Ninia, eta egunero jarraibideak eman nizkion. Bete betean murgildu nintzen haurraren hazkuntzan, benetako hazkuntzan, Txikiarekin ekidin nuen hartan:
‎Eraikinak etxebizitzak izan daitezke, edo behar sozial bati erantzuten dioten espazioak. Eraikin baten eraikuntzan eta eraikina erabilgarria izateko beharrezkoak diren instalazioen atzean, adituak diren diseinatzaileak eta eskulangileak daude, eta eraikina baldintza egokietan mantentzeko, beharrezkoa da eraikin hori pertsona talde batek zaintzea. Eskulana beharrezkoa da, baina baita ere eskulan horren atzean dagoen ezagutza, giza harremanen bitartez modu formalean edo informalean transmititzen dena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia