Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2006
‎Zergatik bota zituen, hori ez dut jakin. Baliteke haietakoren batek pentsatzea xahar inozo horietako bat zela hura, nahieran manejatuko zuena; ez nintzateke harrituko bakarren bat kaskailukeria hutsez bota bazuen ere.
2010
‎Guda hau ez zen izan ez kolpe militarra ez gerra zibila. Lehenengo hogeita lau ordutan baten batek pentsa zezakeen kolpe militar hutsa zela. Hurrengo hilabeteetan gerra zibil arrunta zelakoan zeuden batzuk, hiriburura martxa azkarra eta ministerio guneetara erasoa proposatuz.
2011
‎Baten batek pentsa lezake Metxa ez dela preso beteranoen asmakizun kontsolagarri bat baino, kolektiboaren ametsa (281 or.). Igor Estankonaren berbetan: –Liburua bukatzerako irakurleak bere buruari galde diezaioke ea Agirre erreala den edo bigarren mailako pertsonaien kontzientziaren ahots hezurmamitua.?
2012
‎–Zure langile ohia izanik, baten batek pentsa lezake Moure jaunak enpresaren hainbat kontu... ezkuturen berri izan zezakeela.
‎Txakur bat bezala ibiltzen zitzaion atzetik. Baten batek pentsa lezake haien artean... badakizu. Baina, erran dizut, Manu ez zen horietakoa.
2013
‎Horiekin biekin batera, bere neba Henryk egilearen gaineko ohar biografikoa atera zuen, autorearen izena ostendutik ateraz). Data horien argitan batek pentsa lezake Austenen azken Juvenilia tik (16 urterekin idatzia) lehen nobela argitaratu artean (autoreak orduan 35 urte zituela) hogei urte inguruko tarte hutsa dagoela. Alabaina, ez da halakorik.
‎Humeren bidetik indartutako ikuspegiak dioenez, arrazoimenari diogun begirunea gorabehera, gizakiok emozioek gidatzen gaituzte nagusiki, eta emozio horiek, gainera, norbera inguratzen duten zirkunstantzia sozialen menpe daude. Ondorioz, batek pentsa lezake gizakia gizarte berez insensible baten biktima dela eta benetan ardura duen gauza bakarra sentimenduak lantzea dela. Pentsaera horrexek indartuko zuen Ingalaterrako «sentimentalismoa» bere adierazpide desberdinetan.
2014
‎12 Eman dudan azalpenari erreparatuta badirudi aise ikasi nuela ez nuela txupitorik edan behar biharamunak saihestu nahi banituen, hizkera errazean adierazita norbaitek irakatsi izan balit bezala, adibidez, Bizenta Mogelek euskaratutako Esoporen alegia bateko ikaskizun errimatuen formatuan, baina egiatan askoz ilunagoa eta korapilatsuagoa eta konplexuagoa izan da beti nire alkoholarekiko harremana, horretan eragina izan dute, besteak beste, gure gizarteak alkohola droga onargarritzat eta are sozialki sustagarritzat jotzeak eta odolean nahastuta daramatzadan aurrekari genetikoek. Kontua da gau hartan, jada aipatutako tekila Z tiarrez gain jazo zirela krimen gehiago, afalostean gu baino jende gazteagoz eta ederragoz betetako tabernetara ausartzeko kuraia biltzeko jaggermeister ak hartu genituela; esanak esan eta ikaskizunak ikaskizun, batek pentsatuko luke jada jakinaren gainean behar nuela egon, alegia, hamasei urterekin estreina ia kordea galdu arte mozkortu nintzenean udako jai batzuetan 90eko izurritearen ostean herrian gauzatu zuten bizioaren gentrifikazioari biziraun zion azkenengo antro likatsuko barran, ordubetez tantaka baina atergabe mililitro gutxiko edukiontzietan dosifikatuta ginebra botila osoa agortu nuenean betiko iz... Zeren eta kasu horretan zure mugak identifikatzen hasten zara eta 1) igarotzen den asteburu bakoitzeko mugok zentimetro bat harago laxotzen direla deskubritzen, 2) ginebra botila mililitroka beharrean dezilitro saldoka eta tonikarekin urardotuta edaten baduzu kalterik ez dizula egiten baieztatzen, 3) likore mota desberdinak nahas ditzakezula ikasten (betiere hurrenkera zehatz bat gordeta), 4) logelara iristean horizontal bilakatu aurretik hatzak mihiaren amildegiraino sartzen (esofagoa bortxatzeko ahalik eta astindu kopuru txikienarekin lasaitua hartzeko ohea ekaitzaren aurka borrokan dabilen itsasontzi bilaka ez dakizun, aingerutxo baten moduan lo har dezazun), 5) (hala ere, hartutako neurri guztiak gorabehera lastaira mugitzen bazaizu botaka eraginez) mundu onirikotik haragizkoenera ito gabe oka egiten, 6) maindireko orbana inor konturatzeke garbitzen.
‎12 Eman dudan azalpenari erreparatuta badirudi aise ikasi nuela ez nuela txupitorik edan behar biharamunak saihestu nahi banituen, hizkera errazean adierazita norbaitek irakatsi izan balit bezala, adibidez, Bizenta Mogelek euskaratutako Esoporen alegia bateko ikaskizun errimatuen formatuan, baina egiatan askoz ilunagoa eta korapilatsuagoa eta konplexuagoa izan da beti nire alkoholarekiko harremana, horretan eragina izan dute, besteak beste, gure gizarteak alkohola droga onargarritzat eta are sozialki sustagarritzat jotzeak eta odolean nahastuta daramatzadan aurrekari genetikoek. ...izorratu nahi izateko eta, hortaz, hesteetarainoko musu narras etiliko batekin zalduna konbentzitu nuelako gaupasarekin segi zezan; eta azkenean komun domestikora ailegatu eta behazuna (likidoa zein organoa) ez ezik gorputz puska guztiak kanporatuko nituela gehi aldi berean esfinterrak nire agindupetik erabat kanpo zeudelako sentipena lehendabizikoz bizi izan nuen hartan; ORDUAN, are BIHARAMUNEAN, batek pentsatuko luke gauzak argi geldituko zirela eta edari espiritudunei betiko esango niela adio, jendeak kolpeka edo zehazkiago kasu honetan goralarrika ikasten baitu sarri, halere hori ez da inondik inora gertatzen alkoholarekiko makur genetikoa dutenetakoa bazara, neu bezala. Zeren eta kasu horretan zure mugak identifikatzen hasten zara eta 1) igarotzen den asteburu bakoitzeko mugok zentimetro bat harago laxotzen direla deskubritzen, 2) ginebra botila mililitroka beharrean dezilitro saldoka eta tonikarekin urardotuta edaten baduzu kalterik ez dizula egiten baieztatzen, 3) likore mota desberdinak nahas ditzakezula ikasten (betiere hurrenkera zehatz bat gordeta), 4) logelara iristean horizontal bilakatu aurretik hatzak mihiaren amildegiraino sartzen (esofagoa bortxatzeko ahalik eta astindu kopuru txikienarekin lasaitua hartzeko ohea ekaitzaren aurka borrokan dabilen itsasontzi bilaka ez dakizun, aingerutxo baten moduan lo har dezazun), 5) (hala ere, hartutako neurri guztiak gorabehera lastaira mugitzen bazaizu botaka eraginez) mundu onirikotik haragizkoenera ito gabe oka egiten, 6) maindireko orbana inor konturatzeke garbitzen.
‎Astoaren orpotik beltz aldra suminkoi bat zetorren, oin lehertuekin eta bekozko ilunez; denda, kanpainako aulki, latorrizko kaxa, ontzi zuri eta fardel nabar pilo bat botatzen zuten lurrera esparruan, eta misteriozko giroa pixka bat sakonagotzen zen estazioko nahasmenduaren gainean. Halako bost segizio etorri ziren, nahas mahasean ihes egindakoen aire absurdo harekin, ezin konta ahala jantzi denda eta janari biltegitako hornidurak zeramatzatela, halako eran non batek pentsa bailezake, lapurreta egin ondoren oihanean barrena zamatzen ari zirela, bertan partiketa egiteko. Berez itxurazkoak izan arren giza eromenaren eraginez harrapakinak ziruditen gauza haiek nahaspila bereizi ezinezko bat osatzen zuten.
2015
‎Txiro moldaerraz batek pentsatu zuen izugarri aberatsa balitz, txiroen artean banatuko lukeela bere dirutza guztia. Hala, berriro txiro izatera itzuliko zen, eta ez zuen aberatsei eskupeko bat eskatzen zien leku dotore hartatik ezertarako mugitu behar izango.
‎–Hala eginez gero, baten batek pentsa lezake arlote horiek zerbait arriskutsua egiten dutela. Eta arriskutsua dena interesgarria da.
‎urte hartan izan nituen irakasleak. Ez, baten batek pentsa lezakeen moduan, irakasle hatxebezale parrasta bat egokitu eta haiek buruberotu nindutelako. Juxtu kontrakoa gertatu zitzaidan; esan nahi baita, irakasle haien kontrako erreakzioz jokatu nuela.
‎Gero, pentsatzen hasi zen. Oilasko gazte batek pentsatzeko duen ahalmen urriz, baina pentsatzen. Eta horretan ari zela, zizareak ihes egin zion.
‎Baten batek pentsa lezake idatzi berri dudan guztia metafora merke bat baino ez dela, zela halako idazle hasi berriaren exajerazio neurrigabe bat, baina ez naiz ni honaino poesia egitera etorria. Nik deskribatzen dudana gertaera fisikoa da erabat, goitik beheraino fisikoa, plater baten erdian tomatetan jarritako gibel zati frijitu bat bezain fisikoa eta zehatza.
‎gizon batek pentsatu
2016
‎–Nire buruaren zati batek pentsatzen du Harkaitz ikastolan dagoela, erran zuen Nagore Artundok?. Badakit ez dela hala, baina erlojuari begiratzen diot behin eta berriz, ordua noiz joko, haren bila joateko.
‎Azken berrogei urteetako euskal letren bilakaerari begiratuta, batek pentsa dezake zama moralista hori galdua duela gure literaturak. (?)
‎jasotzen dutena baino; bale, egia da euskarazko literaturan ez garela horretara iritsi oraindik, eskala eta merkatu estutasun kontuengatik, ziurrenik?, baina nobelarako jaugina gero eta hedatuagoa dago gure mundu txikian ere. Eta inozoren batek pentsatuko balu autoedizio digitalaren munduak aukera gehiago ematen dizkiela ipuin bildumei nobelei baino, konpara ditzala genero bakoitzeko aleen deskarga kopuruak. Baina bost axola guri:
‎Hutsik dagoen diskurtso bat ez da iristen jendearengana. Horrek ekarri du jende multzo handi batek pentsatzea euskararen arazoa konponduta dagoela; jende bat ari dela lanean, eta nahikoa dela horrekin».
2017
‎Biharamuna, ahoaren atzekaldeko betiko pixa gusto zahar hori eta ixtukazoa boteaz hartaz libratzeko gogoa. Eta batek pentsatzen du, ze alutarako portatu behar zuen nik jator morroi horrekin. Apustu egingo nuke babo arraio bat naizela pentsatzen duela.
‎Kirol kazetari bezala egin ditudan iruzkinetatik taldeek ez dute onerako deus ere atera inoiz. Ikusle batek pentsatuko zuen nirekin ados egoteagatik azkarragoa zela. Ideiarik ez duen alutzat edukiko naute gehienek.
‎Izan ere, emakumeak gizonen literaturan baino existituko ez balira, batek pentsatuko luke pertsona txit garrantzitsuak izan zirela, gisa askotakoak, heroikoak eta zakurrak, eskuzabalak eta zekenak, guztizko ederrak eta ezin zatarragoak, gizonak beste eta, zenbaiten iritziz, are gehiago ere. Horiek, baina, literaturako emakumeak dira.
2018
‎Izan ere, konferentziaren dema handia hurbildu ahala, aldaketa miragarri bat gertatu zen aitarengan. Irudi zuen ia naturaz gaindiko indarren bat jabetua zela hartaz eta hogei urte gainetik kenduak zituela; haren aurpegiak galdua zuen azkenaldiko itxura maskala neurri handi batean, eta, halako gazte kemenaz ekiten zion lanari, non arrotz batek pentsatuko baitzukeen ez zela pertsona bakarra orgatxoari bultzaka zebilena Darlington Halleko korridoreetan barrena.
‎Agian denetarik ikusi duelako, denetarik pairatu duelako, da bere auzoko adeitsuena. Hitz gutxikoa, bai, batek pentsa lezake berak ere ahaztu duela zergatik espetxeratu zuten, ziotson 5.833 presoak.
‎Kontseilu Foralean bazeuden. Ebanjelioko hizkuntza erabiliz? pertsona zintzo batzuk, eta baten batek pentsatuko zuen: aurretik abisatu zenezakeen, bada?
2019
‎Hiruko harreman horretan, batek pentsa lezake Mathilderen gailetak (Proustek, ez xaloki, Venusen maskor itxurako madalena bilakatzen dituenak) sexu eskaintza zirela. Kafea, bero zerbitzatzen den mendekua.
‎Ez sinestekoa da zenbat neska gaztek duten fisikoki anormalak izateko obsesioa, eta nola penatzen diren sekretuan, ezin eduki dutelako normal osatuak izateko segurantziarik. Esaterako, neska gazte batek pentsatzen zuen bere, beheko irekidura, ez zegoela behar zuen tokian.
‎Hala ere, kasu honetan, zorionez, ez dugu Raimundo Silva bistatik galdu, esaldi bat garraiatzeko egin zuen uhinezko mugimendu hartan utzi dugu, eta Maria Sara doktorea ere ez dugu bistatik galdu, esaneko eta otzan, nolabait, barkatu hitzak gehiegizkoak badira, ez da borondatea galdu duela, azken aldiz itxaroten dagoela baizik, ontasunez, agian, kontua da jakitea zuzentzaileak hitz zehatzak esango dituen, batez ere kakofoniarik txarrena saihestuz, hitz eta hotsarekin uztar ez dadin, alegia, eta hitza zein hotsa esanahiarekin, ikus dezagun Raimundo Silvak zailtasuna nola konpontzen duen, Mesedez, esan zuen, eta ongi ekin diola hasierari ez da zalantzarik, liburuaren aurrean eduki dudan erantzuna, ez dagoela zuzenduta entzutean eduki dudan ustekabea, hori guztia ulergarria da, nonbait mina eduki eta puntu hori ukitzerakoan gorputza berez kuzkurtzen denean bezala da, esan nahi dizudana da nahiko nukeela dena oroimenetik ezabatzea, Hemen egon zinen azken aldian gaur baino erronkariago ikusi zintudan, Argiak itzaltzen dira, garaipenek esanahia galtzen dute, erronkek nekatu egiten dute, berriz diot nahiko nukeela gertatutakoa ahaztea, Beldur naiz hori ez dela posible izango, egin gogo dizudan iradokizuna onartzen baduzu, Iradokizun bat, Edo proposamen bat, nahiago baduzu. ...n, eta hauxe esan zuen, Hemen daude bildurik zure iritziak, gero argitaletxeak, iragan urteetan, argitaratu zituen edo ez zituen hainbat libururi buruzkoak, Hori aspaldiko kontua da, Hitz egidazu horretaz, Uste al duzu merezi duela, Baietz uste dut, hala uste izateko arrazoiak dauzkat, Ongi da, argitaletxea, orduan, hasieran zegoen, edozein laguntza ongi etorria izaten zen, eta garai hartan, baten batek pentsatu zuen nik probak zuzendu baino zerbait gehiago egin nezakeela, adibidez hainbat libururi buruzko iritzia eman nezakeela, benetan esango dizut, ez nuen inondik ere uste paper zahar horiek gaur arte gordeko zirenik, Nire lanerako interesatzen zitzaidan artxibategiko zatia arakatzean aurkitu nituen, Ia ez naiz gogoratzen, Denak irakurri ditut, Espero dut hainbeste xelebrekeria ikusirik ez zi... Maria Sara doktoreak ere irribarre egin zuen, Ez, ez dago aldaketarik, den dena bere tokian dago, txukun, zehatz.
‎Sekula ez genuen izan horrelako daturik. Baten batek pentsa dezake datuak ez direla fidagarriak eta erantzun beharrekoa euskarari buruzko inkesta bat izanik, berotasunetik edo, zuzentasun politikotik, emandako erantzunak direla, baina halakoei esango nieke aurreko inkestetatik bilakaera nabarmena antzematen dela, beste lurralde eremuetan ez dela horrelakorik jaso, eta gizartean ere suma daitekeela aldaketa hori.
2021
‎Baten batek pentsatuko du ezin dela asko esan. Kontrakoa frogatzen saiatuko naiz65.
2022
‎Hortxe bukatu izan banu, gaitz erdi, ez nintzen hain baldar geldituko, baina ez dakit, ez dut ikasi oraindik diskurtso serio bat txisterik gabe bukatzen eta" maitasunaren aringarria esan dut eta zuetakoren batek pentsatuko zuen zertara joango den emakume bat areto horietara, gaur egun minutu erdian orgasmora eramango duten gailuak edozein dendatan saltzen direnean. Eta hala da, gailu horiek gizonezkoon geroa zalantzan jarri dute, baina hala ere, barrena goibel eta abailduta daudenean, beti dute ondoan gizonezko bat belarritik bihotzeraino joango zaizkien berba leunak, hitz eztiak edo esaldi beroak nahiz gordinak esateko.
‎Istant bateko lana du Edu eskumuturretik lotzea eta etorritako bidetik abiatzea. Hain agudo gertatu da, lekuko arrotz batek pentsa bailezake hitzordua zutela. Eduk juxtu juxtu du Jaime delakoaren gorrotoa zehar begiz dastatzeko astia.
2023
‎horra bizitzako plazer txiki, luxu xume, ondasun eskuragarri bat. Amaren sukaldeko afariak datozkio bati baino gehiagori gogora patata frijitu gorringoan bustitakoa ahora sartzean, eta agian baten batek pentsatuko du Joxek ez duela berriz ere jango ez patatarik, ez beste inongo jakirik, baina gogoeta hori uxatu eta mahai bueltan nagusitu den alegrantziarekin bat egiten saiatuko da pentsamendu malenkoniatsua izan duena ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia