Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2001
‎Oilategi ilunean gordetzen zituen. Halere, batek ihes egin zuen eta zezen bat ikusirik bizkarrera jauzi egin zion eta atzaparrak ongi sartu. Zezena eroturik lasterka hasi zen eta putzu batean sartu.
2002
‎Hamaika koloreko ile zintari ukitu batzuk eman zizkion. Ile xerlo bihurri batek ihes egin zion.
2004
‎Gizon baten arnasestua gertutik entzun gabe urteak igaro ondoren, Latino diskotekan ezagutu duzun gizon beltzaranaren ezpain hezeak sentitu dituzu lepotik belarri ondora iristen. Ai ama batek ihes egin dizu, eta kotxearen barnean hara eta hona dabil hegan orain zure aienea, txolarre baten moduan bueltaka: Ai ama, ai ama.
2005
‎Ainarari eskutik estu helduta arrapaladan sartu da oraintxe ireki den igogailuan. Ainarari barre txiki batek ihes egin dio, mutilaren bultzada gelara iristeko gogo bizia delakoan.
‎Banaiz norbait, pentsatu zuen. Ezpain azpiak salatuko zuen beldur zen, dardarizoren batek ihes egingo ote zion. Ez zuen zergatik, ordea, ondo entseatuta zihoan.
2006
‎Eman diezaiotela munduari bira bera amari helduta dagoen bitartean. Egun hartan hegazkin batek ihes egin ziola sentitzen du orain. Eta ez zen British Airlinesekoa.
2007
‎Ehuneko hogei, ez da asko?. Harrituta begiratu zenion, eta barre algara batek ihes egin zizun. –Bai, halako zerbait, bai?, esan zenion, eta beltzaranaren begi berdeek uste zenuena baino gehiago ikusten zutela pentsatu zenuen segundo erdiz.
‎Dantzan bezala ari zen porlanetako zuloen gainean. Bat bi bat bi hiru lau, bat bi bat bi hiru lau esan zuen ozenki, eta segidan, konturatu gabe, Gardelen tango batek ihes egingo zion ezpainetatik, hamar urte geroago Luxenburgoko lorategietako eserlekutik altxatzean ihes egingo zion tango berberak. Gardelekin errazagoa zen orekari eustea, berak egiten zuen ekilibristaren makilarena.
2008
‎–Hamar bat urte nituenean/ zizt egin zidan eltxoak,/ baita nik hari eskaini ere/ neure estreinako bertsoak(?)?. Bertso sorta berean kontatzen zuenez, behiak zaintzen ari zela gertatu zitzaion ziztadarena, zeinak gorriune gero eta zabalago bat sortarazi baitzion azalean, behizain zegoelakoa ahaztarazi ziona, halako eran, non behi batek ihes egin eta Beñardo ez baitzen ohartu ere egin. Eta bukaeran:
‎" Hamar bat urte nituenean/ zizt egin zidan eltxoak,/ baita nik hari eskaini ere/ neure estreinako bertsoak(...)". Bertso sorta berean kontatzen zuenez, behiak zaintzen ari zela gertatu zitzaion ziztadarena, zeinak gorriune gero eta zabalago bat sortarazi baitzion azalean, behizain zegoelakoa ahaztarazi ziona, halako eran, non behi batek ihes egin eta Beñardo ez baitzen ohartu ere egin. Eta bukaeran:
2009
‎Ile xerlo batek ihes egin zion belarri ertzetik. Bere buruarekin borrokan zebilen, ordea, eta ez zuen atzera bere lekuan jartzeko keinurik egin.
‎Une hartan, izan ere, inorena nabaritzekotan, Domingoren falta nabaritzen zuen Adak; non zegoen Domingo, berak gehien behar zuenean, Teofilo Mariaren harrokeriari aurre egiteko?; ez zegoen, baina, guztia Domingori leporatzerik: ...baitzen, baliteke; izan ere, zer zen Domingori ziòn maitasuna, globo bat baizik, orratz bat edo ziri bat sartu orduko desegiten zena?; gero, begiak itxi, eta, irri etsi bat ezpainetan, eskuak bularretara eraman zituen pausatuki, igurtzi bat ere egin zuen, baita eskuak handik erretiratu ere era bortitz bezain azkarrean, haiek deskarga elektriko baten eraginpean balitu bezala, mihitik beste esaldi batek ihes egiten ziola: –Lur debekatua, bekatu mortala?, eta jarraian:
‎Une hartan, izan ere, inorena nabaritzekotan, Domingoren falta nabaritzen zuen Adak; non zegoen Domingo, berak gehien behar zuenean, Teofilo Mariaren harrokeriari aurre egiteko?; ez zegoen, baina, guztia Domingori leporatzerik: ...baitzen, baliteke; izan ere, zer zen Domingori ziòn maitasuna, globo bat baizik, orratz bat edo ziri bat sartu orduko desegiten zena?; gero, begiak itxi, eta, irri etsi bat ezpainetan, eskuak bularretara eraman zituen pausatuki, igurtzi bat ere egin zuen, baita eskuak handik erretiratu ere era bortitz bezain azkarrean, haiek deskarga elektriko baten eraginpean balitu bezala, mihitik beste esaldi batek ihes egiten ziola: " Lur debekatua, bekatu mortala", eta jarraian:
2011
‎Hara eta hona hedatutako informazioaren arabera, don Jaimek, horditurik zegoela, bere burua hil zuen, pistolarekin jolasean hasi eta tiro batek ihes egin zionean, hain fortuna gaiztoarekin, non jugularra lehertu eta bertan odolustu baitzen: ebatzi ere halaxe egin zuen epaileak.
2012
‎Gehiago, jatetxera urreratu eta bakarrik nengoela aprobetxatuz, autobusean zetozen gonbidatu ia denak?, bazkaritan esertzeko mahaien planoa aztertu nuenean. Barre labur batek ihes egin zidan barru barrutik. Ez ninduten ipini, beldur nintzen moduan?
‎–Zaharrak ematen dute, baina bidaliko dizkizut, agindu zuen Villak?. Nolanahi ere, zure lasaitasunerako diotsut, ez zizun oso arrain handi batek ihes egin. Betelu horren kurrikuluma ez da inor txunditzeko modukoa.
‎Irribarre batek ihes egin zidan hura entzutean. Hori zen nik ezagutzen nuen Stu. Baina nik neure horretan jarraitu nuen.
‎Bestalde, neure buruarekin eztabaidan ari nintzen hura ez zelako salbatzeko bidea, neure burua erabat suntsitzekoa eta alferrik galtzekoa baizik. Izan ere, ziur ez baldin banengoen denak hilko nituela, ez bakarrik une jakin batean hondartzara iritsiko zirenak, baizik eta atzetik etor zitezkeenak, eta bakar batek ihes egiten bazuen, bere herriko jendeari zer gertatu zen esatera joanez gero, milaka itzuliko ziren adiskideen heriotza mendekatzera, eta neure hondamen ziurra besterik ez nuke ekarriko, horretarako arrazoirik izan gabe.
2013
‎Edo agian lan egiten zuen diseinu enpresak su hartu zuen. Hainbeste punta puntako mac ordenagailu, inpresora, fax, fotokopiagailu eta gailu elektrikorekin ez zen harritzekoa baten bati txisparen batek ihes egitea. Agian ordu batzuk lehenago kargatzen utzitako bateriaren bat izan zen erruduna.
‎Zuzena al litzateke aita eta izeba historiaz jabetzen azkenak izatea etxean? Zer gertatuko litzateke gure arteko zurrumurruren batek ihes egiteagatik gaizki eta erdizka enteratuko balira. Egin dezadan lehenik bide osoa, zidorretan galdu gabe.
2014
‎Eta alde egin. Hirurogeita bi urtez barrenean gordetako malko batek ihes egin zion.
‎Álex Ubagoren irekiera emanaldian bere mingainari eutsi ahal izan dio, behintzat, baina Manák bigarren abestia jotzen amaitu bezain pronto. Police mengeldu batzuk baino ez dira-eta!? batek ihes egin dio, eta Police hura zein talde ote den galdetzen entzun behar izan dio Aneri, desesperazio arin batean murgiltzeko, une batez. –¡ Si llueve, es que los ángeles lloran!?, bota du halako batean kantariak, eta Txemak zeharka begiratu dio alabari:
‎Gurpil aulkian eserita, Lukas Montxon isilik geratuko da une batez. Hunkituta dirudi, malko bihurri batek ihes egin dio aurpegian behera. Atzamarrarekin malkoa lehortuko du.
‎Segundoek aurrera egiten dute izkina batean. Intziri batek ihes egin die pantailaren aurrean bildurikoei: neska ilehori bat ageri da, gizon baten eskutik helduta.
‎–Baina horrek erran nahi du bahitzaileetakoren batek ihes egin zuela!
2015
‎Ondo baino hobeto zekiten non bilatu behar zituzten, eta, kalerik kaleko ibilaldi labur baten ondoren, han ginen, hiriko liburutegi nagusiaren atarian. Irribarre herabe batek ihes egin zidan, areto biribilean sartu, liburuek inguratuta ginduzkatela ohartu eta haurtzaroan orri artean eman nituen moka eta egur usaineko ordu luzeekin akordatu nintzenean.
‎Arin, baina nahikoa Errek bere odol propioaren zaporea ahoan sumatzeko. Hasperen batek ihes egin zion Erreri. Jada ez zen bere burua kontrolatzeko gai.
‎Ubelduz josia egon arren ere, Joneri irribarre murritz batek ihes egiten ziola konturatu zen Karmele.
‎Hasperen batek ihes egin zion. Garondoan hazka egin zuen.
‎...tean burmuinean zehar aritzen dira higitzen alde batetik bestera buruko pareta batetik hurrengora elkarrekin talka eginez pentsamenduak pentsamenduen kontrako gudan elkar joz elkarri min emanez orgia handiegi bateko amoranteak bailiran eta ez beren artean bakarrik baizik eta niri ere min ematen didate buruko minez egoten bainaiz horrenbeste pentsamendu buru barruan edukita eta lantzean behin baten batek ihes egiten du agobiatuta belarriren batetik baina hori irteterako beste bost edo zazpi sartu zaizkit eta horrela espazioa gutxitzen doa eta oxigenoa falta zaien arren ez dira hiltzen baizik eta berpizten handitzen iraultzen eta nabari egiten ditut zerebroko ertz batetik beste bateraino doazen ideiak buruko hormen kontra eta nik uste dut horregatik erortzen zaidala ilea baina halere ezin dut ezer...
‎Kandela bat piztu du, eta argi herabe batek amiñi bat argitu du ilunpe hitsa. Arratoi batek ihes egin du, argiaren lehen zantzua sumatu orduko. Damu zaio, eta gogotik madarikatu du bere abarizia Pedro Intxauspek, Norvegiako soldaduek harrapatu zituzten egunetik.
‎Aharrausi zuri batek ihes egin zidan bideko hotzetik babesteko ipini nuen bufandaren azpitik. Filosofikoegia jartzen ari nintzen eta horrek logura sartzen zidan.
2016
‎Horren aitzinamendu arriskutsuaren aurrean, bertako gure agintariek ikerketak bertan behera uztea erabaki zuten, batez ere halako izaki izugarri batek ihes egin zuelarik eta jende ugari erasotu zuelarik. Beste aldetik, ikerketa interplanetarioak urrats izugarriak egin zituelako, beste planeta batera igortzea erabaki genuen, bizi baldintza berdinak izango zituen beste lurralde batera, eta lurra hautatu genuen.
‎Amonari barre txiki batek ihes egin dio. Ez duzu ezer interesgarriagorik kontatzeko?
‎Hiesak eramandako belaunaldi oso bateko gazteek utzitako hutsaren isiltasun astuna aditzen dut espaloi horretan; zure gurasoen belaunaldiko gazte alai, ausart eta grinatsuak, drogekin esperimentatuz herriko histasunetik ihes egin eta esperientzia berriak bizi nahiak eraman zituenak; heroinaren bidezko ihesak nahi eta espero gabeko hiesaren amildegira bultzatu zituenak. Halako pisua dute gazte haien hilobi eta nitxoetan gordetzen diren erdi bizitako bizitzek, eduki gabeko seme alabek eta gauzatu gabeko asmoek, ezen kanposantuko hormak, presioa jasan ezinda, edozein unetan eroriko direla iruditzen zaidan; tupustean eztanda egingo edo goitik behera arrakalatuko, eta absentzia uholde geldiezin batek ihes egingo duela hautsitako horma zatien gainetik edo zirrikituen artetik, espaloitik kalean behera jario bortitzean, parean harrapatzen duen oro betiko irentsiz. Uholdearen beldur, korrika iristen naiz gurasoen portaleraino, eta pisuan sartu eta adindutako aita eta ama sukaldean afaltzen ikusten ditudanean baino ez naiz lasaitzen, orduan baizik ez dut lortzen zuri beltza lausotu eta kolorezko orainera bueltatzea.
‎Fitsik esan gabe ari nintzen entzuten, eta hunkituta nengoen aurreko guztiagatik, baina bukaerako mitintxoa bota zenidanean, eskuan neukan litronatik hurrupaka ari nintzela, botila musutik aldendu behar izan nuen, barre algara batek ihes egin zidalako, eta ondoren segundo luze batzuk behar izan nituen barrea baretzeko. Aldi berean guztiz serioa baina groteskoa iruditu zitzaidan zure diskurtsoaren amaiera, preso psikotiko kontzeptua bera, alegia.
‎Une jakin batean birao bat bota nahi baduzu, botatzen duzu; aldiz, kamerak inguruan baldin badituzu, mugatu egiten zaitu horrek. Beste egun batean, osoko bilkurak Gazteluko plazan jendaurrean egitea ere proposatu zuten?, gogoratu du alkateak, eta irribarre batek ihes egin dio ezpain artetik. –Tira, asko ikasi dugu ordutik.
2017
‎Istant horretan, doministiku batek ihes egin zidan supituki, eta hil hurren zegoen baserri osoa erori zitzaidan gainera.
2018
‎Zerrenda horretan, argi adierazi zuenez, jeloskeriarik ez zen ageri. Gehienez ere, amak kontuak eskatzen zizkion aitari biopantailaren aurrean iruzkin sexistaren batek ihes egiten zionean, baina heziketa kontuagatik eta Xabierrentzat gizontasunaren eredu desegokia izan ez zedin batez ere. Zio moralengatik ere bai.
‎Burua astindu du Agnetak. Hasperen batek ihes egin dio. Lepoa beste aldera okertu du jarraian, Oyvindek begi ertzetik ustekabean irristatzen ari zaizkion malkoak ikusi ez ditzan.
2019
‎horra hor zurigarri bat, aldi berean alferkeria eta banitatea hauspotzen dituena. Hala, bihotz maitemindu batek ihes egiten die dezepzioei: emakume maitearen jokabidea apetatsua eta hitzak zozoak baldin badira, gizonak misterioa erabil dezake aitzakia gisa.
‎Hasperen batek ihes egin zion Itziarri. Azkenaldian bere bizitza ustekabean erabat konplikatu zela iruditzen zitzaion.
‎Lentillak jarri berri zizkidaten, baina oraindik nire gorputza garatzen ari zela eta tratamendu alternatibo batek beharbada onura egingo zidala esan zien norbaitek nire gurasoei. Hasperen batek ihes egin zidan. Zeharka begiratu nion Garridori.
‎Mina jasangaitza da, garrasi batek ihes egin dizu ezinbestean. Kopetan arrasta handi samar bat duzu, edo ebaki bat beharbada, odola begietara datorkizu edozein modutan eta eskuaren ahurrarekin garbitu behar izan duzu zerbait ikusi ahal izateko.
‎Hasperen batek ihes egin zion Itziarri. Burua astindu zuen, espero gabeko eltxo gogaikarri bat uxatu nahian balego legez.
‎...hi duena, ordurako hamar ginen harresi gainean, orduan erronda etorri zen, arineketan, eta alde bietatik labankadak hasi ziren, Mem Ramiresek oihu egiten zuen Espainiako patroia den Santiagoren laguntza eske, eta Afonso erregeak, kanpotik, garrasika erantzuten zuen, esanez, Santiago eta Andredena Maria, lagun iezaguzue, eta hori ez ezik beste hau ere esaten zuen, Hil itzazue denak, ez dezala bakar batek ihes egin, tira, betiko oihuak, bitartean beste aldetik beste hogeita bost guretar igo ziren, ateetara jo zuten hauek irekitzeko asmoz, baina ez zuten lortu kanpotik burdinazko borra bat jaulki zieten arte, horrekin hautsi zituzten sarrailak eta maratilak, eta orduan sartu ziren erregea eta bere gizonak, erregea belauniko erori zen atearen erdian eta Jainkoari eskerrak ematen hasi zen, baina last... Aipatutako batzuek baietz egin zuten buruaz, zalantzarik gabe edukiko zuten haiek ere zer kontatua, baina beti hitza falta duten horietakoak izanik, lehenbizi nahikoa hitz ez dutelako ezagutzen, eta bigarrenik etortzeko eskatzen dietenean ez direlako etortzen, zeuden bezala gelditu ziren, hau da, isilik eta portugesez mintzatzeko artean beraiek baino trebeagoa zenari adi, eta barkatu gehiegikeria, munduko hizkuntzarik aurreratuena edukiko baikenuke baldin eta, orain zortzi mende eta erdi, graduaziorik gabeko militar soil batek eratu ahal izan balu halako mintzaldi garbia, zeinean aurkikuntza narratibo zoriontsuak ere badiren, luzea eta laburra tartekatzea, bat bateko etena, plano aldaketa, suspentsioa, are eta ironia poxi begirune gabe bat ere, erregea otoitzetik atera eta zutiaraztean ikusten den bezala, alfanjea amena baino lehenago iritsiko ote zen beldurrez, edo herri jakinduriaren altxor amaigabea milagarren aldiz aintzat hartzeagatik, fio hadi Amabirjinaz eta ez ezak lasterka egin, ikusiko duk zer jazotzen den, uste izatekoa da ez dela gauza gozorik izango.
2020
‎Beste minaz ari naiz, termino abstraktuagoek azaldu behar luketen horretaz, zeren zein teoriak azaltzen du min hori, puntu jakin batean kokatu ezin baina dena betetzen duen hori bera? Errealitatea azaldu eta antolatzeko sistema dual kontrajarriak munduaren bilakaera azaltzen baldin badu hein handi batean, agian azaldu ahal izango dute nola, minaren eta malkoaren aurrean, egurrezko kutxa txikian sartu zuten ahizparen ezpain txikietatik irribarre eta bake batek ihes egiten zuen. Mina eta bakea antonimo zaizkidalako funtsean.
‎Belaunak, edo betazalek. Beharbada, malko batek ihes egingo dizula, malkoak horretarako baitaude, esaldien amaierako puntuak izateko. Nagusiaren bulegora sartzen, mahai gainera igotzen, kuleroak jaisten eta hantxe bertan paper guztien gainean pixa egiten ere imajinatu duzu zeure burua, zergatik ez.
‎Isilik geratu nintzen. Malko batek ihes egin zidan. Amak besarkada bat eman zidan.
2021
‎Zaila da Jorgerengatik ez galdetzea. " Hirurogeita hamazazpi urte eta bakarrik", eztul txiki batek ihes egin dio hau esatean. Orduan badakit Balin argazkiei filtroak jartzen jarraitzen duen Henarren (ahoskatzen ez den H rekin) berririk ez duela.
‎Gorputzak amore ematen du, ez du nire arreta eskatzen, ur beroaren esku uzten dut, ardura dadila bera nire gorputzaz, nire minaz, nire ezinegonaz. Begiak ixten zaizkit eta batzuetan formarik gabeko melodia batek ihes egiten dit ezpainetatik. Batzuetan minik sentitzen ez nuen garai baten oroitzapenak izaten ditut.
‎Ez nekien nire depresioa somatizatzen ari nintzen edo zer, baina tantak erortzen zitzaizkidan. Pixa egitera nindoanean, eserita egiten nuen, ez soilik Nagorerekiko errespetuz, baita garbitzen lan gutxiago izateagatik ere, eta azken tantak atera zitezen zakila astindu arren komunetik altxatu aurretik, beste txorrota txiki batek ihes egiten zidan zutik jarri orduko. Hitzordua eskatu nuen medikuarekin.
2022
‎Dédéek eskuak belaunetan bermatu ditu, hasperen batek ihes egin dio zutitu denean.
‎Panpina utzitako tokian zegoen. Lurretik jasotzean, pentsamendu batek ihes egin zion: " Ai, aita Angel Mari hi bezain txintxoa balitz, zenbat hobeto biziko liratekeen hemengo zenbait".
‎Elkarri begiratu diote, irri txiki batek ihes egin eta burua jaitsi dute, mutu.
‎Ufada batek ihes egingo zion Paulari akaso. Baina NIX moduluan asko ibilitakoa zenez ordurako, erantzunari eustea lortu zuen.
‎Zer ostiatan ibiltzen zen Joxe Mari hau?". Barre batek ihes egin zion bere aitona lantegitik altzairu profilak egiten amaitu ondoren etxera iristeko irrikaz irudikatu zuenean, zer eta, astrobiologia edo dena delako horren inguruko liburuak irakurtzeko. " Badakit behintzat harrikada norengandik jaso dudan".
‎Albaretz agenteak gogor besarkatu zuen, malko batek ihes egiten zion bitartean.
‎Lasaitasun hasperen batek ihes egin zion.
‎" Haurrentzako programazioa ere gaztelaniaz!". Barre algara batek ihes egin zion. " Hauek subnormalak dira...".
‎Zailena egin dugu dagoeneko –erantzun zion Erkudenek. Bakarneri barre txiki batek ihes egin zion.
‎Nik, aldiz, nahiago izaten dut kristal ondoko hotza. Ikusten ez nauen kalea zelatatzen dut, eta negar malkoren batek ihes eginez gero neuk bakarrik ikusten dut neure burua negarrez.
‎Batzuetan eskerrik asko esan behar duela dirudi. Ahoa zabaltzen du kafea hurbiltzen diodanean, eta konturatzen denean presaka bezala ixten ditu ezpainak, hitzen batek ihes egin aurretik. Adeitasunak ia gain hartzen dion une horietan bere buruarekin haserretzen da, eta bere buruarekin haserretzen denean nirekin ere bai, eta orduan bereziki desatsegina bihurtzen da:
‎Prediktorraren ezezkoak elkar besarkatuta ahazten genituen sofako manta azpian. Negar egiteko gogoak disimulatzen nituen berak ez zuelako sekula negar egiteko gogorik erakusten, eta pijamaren mahuka eskuan prest izaten nuen badaezpada, malkoren batek ihes egiten bazidan ere.
‎Buruko mamuak uxatu ezinik begiak zabalik mantendu ditut tarte luze batean, itxiz gero malkoren batek ihes egingo didan beldurrez. Betazalak ondo ireki, begi niniak biratu, eta, pilatutako hezetasuna lehortutakoan, arriskurik gabe itxi ahal izan ditut bi begiak.
‎Ez da atsegina delako, ez da. Odol tantaren batek ihes egiten digun bakoitzean ez dugu aukerarik galdu nahi izaten dastatu eta berriz geure bihurtzeko. Gizakiari ez zaio bere existentziaren zatirik txikiena ere galtzea gustatzen, izateari uzteko beldurra handiegia da.
‎Txirrinak jo eta gelakide gehienak, Markos barne, gelatik joan zain itxaron du Limak Brendari koadernoa erakusteko. Txilio batek ihes egin dio lagunari elkarrizketa irakurri duenean.
2023
‎Uhandreak dira benetan? Aharrausi batek ihes egin dio. Egiaz, oso nekatuta dago.
‎Eta lanean halako seinaleren batek ihes egin badio?
‎Eta, hala ere, maite zintuen emakume bat, zure seme alabak zaintzen jarraitzen zuena, alkandorak lisatzen, edo beste emakume bati lisatzeko eta non gorde agintzen... Milaka urtetako rol horri eusten ziona, noizbehinka laztan, irribarre, sexu bulkada batek ihes egingo zizun esperantzan, deskuiduan, nahiz eta argia itzalita izan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia