Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2000
‎Lesio batek eten zuen bere futbolari karrera, baina artean zaletasuna odolean zeraman. Ikastolan irakasle zela hasi zen Ondarroako Aurrera taldea entrenatzen.
2004
‎Kontratua alde bakar batek eten dezake, nahi denean, eta nahikoa da horretarako GKEra telefonoz deitzea; hain zuzen ere bide hori da kontratua eteteko modurik onena, bankuari ordainagiria itzultzeko eskatzea baino hobea, GKE en logistikan zenbat diru dagoen jakitea oso garrantzitsua delako.
‎Halako ihesaldi txoro batek ez zuela zentzurik. Baina une hartan entzun genuen hots batek eten zidan.
‎Burrunba izugarri batek eten zidan. Nire aurrean, judu zaharraren aurpegia perlesiaturik gelditu zen txundiduraren eta izu laborriaren arteko keinu errukarri batean.
‎Zarata batek eten zion haria, beste behin.
2005
‎atzean utzi, eta karreteratik maldan gora, Zagros mendikatearen gaineko bista geroz eta ederragoa da. Baina bat batean, seinale batek eten du nire lilura. Minen arriskuaz ohartarazten duen horietako bat da.
‎Gehiago luzatu barik, beste hiruren oniritzia jasota, garunak ebakitzen hasi da, mimo handiz. Laguntzaile batek eten barik lehortzen dio bekokia bustitzen dion izerdia. Ez daki ezertarako balioko dioten, baina neuronak neuronak dira, berarentzat sakratuak, eta ahal dituen guztiak utzi gura ditu, bere lekutik mugitu barik.
‎Ondoko gelatik zetorren Cat Stevensen doinu atsegin batek eten zizkidan pentsamendu nahasi haiek. Musikarekin batera, hots alai batzuk entzun nituen.
‎Molaren tropek Matiuxenkok Vakulintxukek gurasoek fraideek Heinkelak karabineroek Erkiziak Tomasek zuhurtziak naturak gain hartu nahi diote gure eskuek darabilten asmoari, zodiac batek etendako aparioaren kordela bezain laxo gelditu behar du gora aitzina ausartago garamatzan matxinadak, hala dute erabaki inongo Agintaritza Gorenean.
2006
‎Ez zuen esaldia bukatu: hots kirrinkari batek eten zuen. Une batez perlesiaturik gelditu ziren biak aparailu txikiari begira.
2007
‎Idazle izatetik bizitzeko bere betiko ametsa betetzeko behar zuen bultzada zen, azkenean utziko zion agenda saileko artikulu txatxuak idazteari. Baina momentuko zoriontasuna aurpegi keinu garratz batek eten zion kolpetik. Noiz idatziko zuen liburu hura egunean hamabi orduz lanean aritzen bazen?
2008
‎Hartan, eztanda handi batek eten zituen bere hitzak, eta kanoi bala bat zuhaitz artetik pasa eta hondarretan hondoratu zen biok hizketan geunden tokitik ehun yardara ozta ozta. Berehala ginen biok korrika nor bere aldetik.
‎Hots batek eten egin zituen bere hitzak bat batean. Gizon leial bat aurkitua nuen; eta une hartan bertan beste baten berri izatekotan nengoen.
2009
‎Eztanda batek eten zuen erraldoiaren mehatxua. Ene, tiroa eman ziotek Xabierri, pentsatu zuen Oskarrek oinazearen lainoen kontra borrokan.
‎Hots elektroniko batek eten zuen grabazioa. Xabierrek birao egin zuen eta sagua hartu, baina ezer egin baino lehen berriz entzun zen Salustianoren ahotsa:
‎so zorrotz bat zen, inkisitiboa, berehalako iritzia eskatzen ziona, zeinari Ernestinak keinu ezaxola batekin ihardetsi baitzion, harekin zera esan nahi balio bezala: . Hala esan badu, hala izango da, emakumea??; Ernestinarengandik jasotako informazioarekin zerbait esatera zihoan Regina, baina barre zaratatsu batek eten zuen haren interbentzioa une hartan: ez zen barre normal bat, berez datorrena, eutsi nahi baina eutsi ezin zaion barrea baizik, aurretik puztua, harik eta, puztearen puzteaz, lehertzen den arte, gehiegi puzten den globoaren antzera:
‎Inoiz baino beranduago ekingo dio, eta inoiz baino gutxiago prestatu ahal izan du. Iaz finalerdietara iritsita, aurten berriz ere finaleko atarira iristeko aukera zuen, baina zuntz haustura batek eten zuen haren prestaketa. Garaiz osatu da, eta etzi Belokiren aurka ariko da Labriten, baina entrenamendu bakarra eginda.
‎so zorrotz bat zen, inkisitiboa, berehalako iritzia eskatzen ziona, zeinari Ernestinak keinu ezaxola batekin ihardetsi baitzion, harekin zera esan nahi balio bezala: " Hala esan badu, hala izango da, emakumea..."; Ernestinarengandik jasotako informazioarekin zerbait esatera zihoan Regina, baina barre zaratatsu batek eten zuen haren interbentzioa une hartan: ez zen barre normal bat, berez datorrena, eutsi nahi baina eutsi ezin zaion barrea baizik, aurretik puztua, harik eta, puztearen puzteaz, lehertzen den arte, gehiegi puzten den globoaren antzera:
‎Txalo zaparrada batek eten zuen Ireneren barne haria. Atrilera zuzendu zuen begirada.
2010
‎Nekazari familia bat laster esposatzekoa den semearen ezkontzaz hizke­tan ari da, eta emazteak ekarriko duen dote oparoaz. Eskean datorren atso batek eteten du solas hura, Ir­landa zapaldu eta pobretu baten ikur tradizionala den Cathleen eponimoak.
‎/ (OFF) Kopia honi segurtasun osagai bat falta zaio. / Denbora gehiegi kargatzen izanez gero, jatorrizkoan fusible batek eten egiten du argindarra. Bateria beteta dagoenean, osagai horri esker, telefonoa ez da gehiago beteko.
2011
‎Baina gehienak behea jota... , musikatxo alai batek eten zuen. Gizonak mugikor bat sakelatik atera eta pantailari begiratu zion?.
‎Nor zarete zuek? Zer nahi duzue jak... Kalasnikovaren kaxaren kolpe gogor batek eten zion galdera. Ezpain ertzetatik odola zeriola lepoa moztera daramaten bildotsa balitz bezala begiratu zion Bobbyri.
2012
‎Musika alai batek eten zion. Dasilvak jauzi egin zuen.
‎Etxe hartara estreinakoz sartu zen arratsaldea gogoratu zuen. Hasperen batek eten zion bata bestearen atzetik hartu zituen arnasaldien katea. Mahaiaren erdi erdian ardo gozoa eta hiru edalontzi zeuden, eta haien ondoan, plater bete barkillo gaileta; etxera etor zitekeenari eskaintzeko ziren, Inasen jaiotzaren karietara.
‎Oihu zoli batek eten zion ostera ere loaldia Galori goizaldeko hirurak jo berritan. Ez zuen pentsatu beharrik izan entzun zuen garrasi hura arrebarena izan zela jakiteko.
‎Dauzkagun iturri bibliografikoen arabera deus gutxi esan dezakegu Jesus hartaz, baina, Ebanjelioetan fidatuz gero, Magdalako Maria haren jarraitzaileen artean zela esan daiteke, eta une kritikoetan harengandik hurbil egon zela. Hortik aurrera ez da zaila imajinatzen bien arteko balizko batura, itxura denez heriotza sententzia batek eten edo galarazi zuena, gurutzearen gurtzari eta gure urteen zenbaketa berri bati hasiera emanez.
‎Handik bi hilabetera, Arnaldo Otegi EHko bozeramaile parlamentarioak erantzuna eman zion: eraikuntza nazionalerako prozesuan epel jokatzea egotzi zien gainerako alderdi abertzaleei, eta, lankidetza hitzarmena alde batek etenik utzia zuenez, EH konpromiso guztietatik libre sentitzen zela adierazi zuen.
2013
‎Azken txanpa jazarpen proba bilakatu zen, eta Aspekoek 1 partziala lortu zuten (20). Zubietaren huts batek eten zuen bolada, baina aurkariak oso urduri ziren eta irabazleek 21eko berdinketa behartu zuten. Azken tantoa Albisuren hutsa izan zen, seigarrena guztira.
‎berdin jarraitzeko, geure familiaren alde, eguneroko eta betiko borrokan. Zeledonio sutsu ari zen: hain sutsu, non bazkaldarrak kutsatu eta txalo eta oihu zaparrada batek eten baitzuen haren hitzaldia, protagonistak minutu erdira edo berreskuratu zuena, aurrera ekiteko?: Eta harribitxi batetik pasa gaitezen beste harribitxi batera?
‎Gauzak horrela, ezusteko gertaera batek etengo du Jane eta Bingleyren artean sumatzen ziren harremanen bidea: batetik bestera, eta inongo abisurik gabe, Netherfieldeko taldea Londresera itzuliko da, Bingley jaunaren negozioak direla kausa, antza denez.
‎Egia da Eduardo VII.ak esandakoa esan eta ez zela handik hiru urtera baizik hil, baina nik, oraindanik abisatzen dizuet, Ingalaterrako erregea bizi izan zèn urte bakoitzeko hamar urte bizitzeko asmoa dudala, ehun urte ere harrapatuko ez ote ditudan... berdin jarraitzeko, geure familiaren alde, eguneroko eta betiko borrokan –Zeledonio sutsu ari zen: hain sutsu, non bazkaldarrak kutsatu eta txalo eta oihu zaparrada batek eten baitzuen haren hitzaldia, protagonistak minutu erdira edo berreskuratu zuena, aurrera ekiteko–: Eta harribitxi batetik pasa gaitezen beste harribitxi batera... atsegin atsegin baitut mutilari ipini diogun izena, Pedro" harria" baita eta ez edozelango harria:
2014
‎Berri Txarrak... Ikasleetako batek eten dio zerrenda: euskararik ia ez dutela ulertzen eta euskal musika ez zaiela interesatzen.
‎Gero, itxura minberako eta manera unatuko ikasle arranditsu batek eten zizkion gogoetak, bere aurrean agerturik buru makur ohi baino nabarmenago bat eginez. Neskarekin etorritako gizona zen, Peter Himmel.
2015
‎Apopilo ninduen familiako haur batek eten gintuen, zerbait jan nahi al nuen galdetzeko. Ohartu nintzen goseak amorratzen nengoela.
‎Aurki ohera, pentsatu nuen. Nire buruari emandako animo ahalegin hura, ordea, oihu eta kexa eztanda batek eten zuen supituki.
‎Eta beste behin atxiloketa batek eten zuen proiektua, lehenago ere gertatu zen bezala.
2016
‎Bakarrizketa horren erpinean nengoelarik, haur batena iruditu zitzaidan ahots batek eten egin ninduen, zeina kexaka ari baitzen: –Ezin naiteke irten?.
‎Zein desberdinak bera eta neska, gauaren babesean eroso sentitzen zen zaintzailea eta zereginak goizean goizetik egin nahi izaten zituen neska hura. Arratsaldeetan lagunekin irudikatzen zuen zaintzaileak solasean, tarteka algara batek etendako jardun umoretsuan, edo agian mutil lagunarekin paseatzen, baina ez zuen hori pentsatu nahi izaten; behin bakarrik egin zuen topo kalean gasolindegiko neskarekin, eta bertan beste neska batekin eta haren umetxoarekin ikusi zuen.
‎–Senar emazteak eta haurra bakarrik, zarata batek eten zion, nonbait plater bat hautsi balitz bezala?. Bikotea sukaldean sartu dugu ezer ukitu ez dezaten.
‎Lan-taldetik datorren deiadar batek eten dio errieta komisarioari, Gorospe zaparrada handiagotik libratuz. Biak gora begira jarri dira, berriei adi.
‎Aguazil batek eten zuen familiaren arteko solasa.
2017
‎Tximista ziztada batek eten zion Heinrich-i gauaren ilargizko kobazuloa. Hiltzen ari ote zen?
‎" Baina, Martxelo, zertarako behar duk plano hori ni hirekin egonda?". Orduan, burrunba handi batek eten zuen bien arteko eztabaida. Tren bat errailetik atera zen, su eta txinparta infernua zetorkien trenbidetik...
‎Urrutitik garrasi batek eten zuen bien solasa:
‎Ikara batek eten zuen neskatoaren jarduna. Framtonek lasaitu ederra hartu zuen izeba aretoan sartu eta barka eske hasi zitzaionean berandu iritsi izanagatik.
‎Neskaren negar hots isilak entzun nituen, tarteka hasperen edo zotinen batek eteten zion tristurarena edo beharbada damuarena izan zitekeen jarduna, eta haren gainetik mutil baten ahotsa nabari nezakeen, modurik samurrenean esaten ziola: –Zure ondoan edukiko gaituzu, ez zaitugu bakarrik utziko?.
‎Lady Gagaren abesti batek eten zuen epailearen hitzaldiak sortutako isiltasuna. Mateok telefonoa atera zuen.
‎Sandra ihesean ikusi zuten, pendizean gora, mendi alderantz, aurreko astean biok ikertua genuen bidexkan. Ilunpean lasterka, ordea, estropezu egin eta harkaitz artera amildu zen kolpe lehor batek eten zuen garrasi zorrotza jaurtiz airera.
‎Aitak irribarre egin duela begitandu zaio gaztetxoari, gaztetxoak ez baitu bere aitaren aurpegia baino ikusten. Baina, bat batean ahots batek eten egiten du gaztetxoaren begirada:
2018
‎Esan daiteke, beraz, Naomik, Xabierrekin lantzean behin izandako liskarrak kenduta, batez ere mutilak Sabrinari ematen zion tratu gero eta harroputzagoagatik, bizimodu nahiko lasaia zeroala etxean zegoen bitartean. Itxurazko bake hori, ordea, hankaz gora geratu zen Aioraren ikasketa Ertzaintzaren dei batek eten zuenean. Fermin inspektorea agertu zitzaion biomahaian aspaldiko partez.
‎Zarata batek eten zuen kontakizuna. Fabianek eta Leok barra aldera begiratu zuten.
‎Azkar batean xahututako liluraren hondarra. Zubian gora egin ahala, ordea, desfilea tiroketa batek eten duela sumatzen da, ezkutuko tiratzaile batek, batek baino gehiagok ziurrenez. Kartutxo zorro zapalek zipriztintzen dute errepidea, serpentina bustiak daude errepidean itsatsita, eta, erdian, bateria lehertuak.
2019
‎Azpiko solairuko eztabaida batek eten zien elkarrizketa. Ahotsek berehala egin zuten eskaileretan gora.
‎Ez hurbiltzeko Xabierrengana, ez saiatzeko Xabier berreskuratzen? . Hasperen handi batek eten zizkion azalpenak?. Ezta berarengana itzultzeko asmoa banu ere!
‎Sabela guztiz? . Negar zotin batek eten zion ahotsa.
‎–Lotzeko dugu. Ezusteko bisita batek eten zuen gure bilera, baina, ezer adostu baino lehen, hirurehun euro aurre  ratu dizkit, lanari ekiteko.
‎(Publiko artean dagoen pertsonaia batek eteten du bere jarduna. Itxura androgino eta estrafalarioa duen KORISTA BAT da.)
‎Sirena hots batek eteten du dantza.
2020
‎Piano burrunba handi batek agurtu zituen hitzok, baina agurearen oihu larri batek eten zuen. Emaztea eta semea arineketan joan zitzaizkion.
‎Kokaguneetako batek eten egingo luke Jerusalem ekialdea Zisjordaniarekin lotzen duen eremu ireki bakarra. PANek salatu du bi estaturen konponbidea eta bakea ezinezko bihurtu nahi dituela Israelek
‎–Anton! –oihu batek eten zidan patxada. Ingurura begiratu eta Bea hurbiltzen ikusi nuen.
‎Amatzat jarri ninduen jaiotzako dokumentu hartan... gero etorri ziren beste agiri haiek, non argi geratzen diren Sebastianen benetako gurasoen izen abizenak". Ate hots batek eten zituen Jagoberen burutazioak. Han zetorren Juan Galarraga, bere semeorde herrena, Klara Mutrikuren semea.
‎" Niri aitaren ondoan egotea suertatu zitzaidan, kartzelara ere gurdi berera kateatuta eraman gintuzten... eta han banarazi... betiko". Iraganak bidalitako irudi batek eten zuen, berehala, loa galarazten zion samintasun hura. " Nire gogoa iraganera kateatuta geratu zen gertakizun gordin eta latz haiez geroztik.
2021
‎Erabilera arrunta da hori. Galdegaiak eta aditzak osatzen duten multzoa ezin baitu beste elementu batek eten.
‎Setiatu egin zuen Iraolaren taldea, ohiko presio aurreratu eta itogarria eginez. Gertu izan zuen gola 52 minutuan, baina Torrok boleaz egindako jaurtiketa atzelari batek eten zuen. Aldaketak egiten hasi zen berehala Iraola, eta tekla egokia sakatu zuen entrenatzaile usurbildarrak:
‎Amaitutakoan bibaka ekingo ziotela uste nuen, baina isilik geratu ziren denak, begietan etxeko nostalgia ageri zutela. Ahots batek eten zuen isiltasuna, mahai batetik.
2022
‎Baita herriaren historia eta ordu arteko bizimodua azalduko duen museo txiki bat eraikiko duela udalak eta bertako langileak izateko, behar gehien duten herritarrek lehentasuna izango dutela ere. Txalo zaparrada batek eten ditu alkatearen hitzak. Sentitzen ez duen apaltasunez eskerrak eman dizkie Erikek herritarrei eta ondoren, kazetarien galderak erantzuten jarraitu du.
‎Gustura zegoen eta begiak itxi zituen. Bat batean ahots batek eten zion unea.
‎Hori izan daiteke arrazoietako bat. Demagun bi langilek kontratua sinatzen dutela urtarrilaren 1ean, eta uztailean kaleratzen dituztela, baina batek etenik gabe sei hilabete egin dituela, eta besteak aldizka egindako ordu guztiak zenbatuta hilabete kopuru bera egin duela. Biak kalte ordain bera jaso behar dute?
‎Zarata batek eten zuen. Hirugarren solairuko atea zabaldu zen, eskailerak argi horixka batez blaituz.
‎–Komentuan utzi zuen emakumea jo zuen bere bizimodu ustelaren erruduntzat –bukatu du Juliak. Hasperen batek eten dio une batez argudiaketa– Baina horregatik hiltzea...
‎Zalaparta alai batek eten du Paularen imajinazioa, ume kuadrilla bat, ilara desordenatuan, tren bati buruz abesten (txu txu behintzat ulertu du Paulak). Ez daki nondik agertu diren haurrak, goiko pisuetako batetik agian.
‎Gabrielen imitazioari jarraitu zioten algarak atariko ateko danbateko durundiatsu batek eten zituen. Mary Jane joan zen lasterka atea zabaltzera, eta Freddy Malins sartu zen, kapela buruan oso atzeraturik eta bizkarra hotzak uzkurturik, hartu zuen nekea hartu eta gero arnasestuka eta lurruna zeriola.
‎Egongelarantz joan zen, baina, atea erdi ireki orduko, Gabrielen ahotsa iritsi zitzaion: egunik txarrenetakoa, estualdietakoa; ahots baxua, geldoa, erlatsa, aldian behin eztul urduri batek etena. Florencek pentsatu zuen bere artean:
2023
‎Otaegi objektuek ematen dituzten aukerez buru belarri ari zelarik, hots batek eten du artistaren eta kazetariaren arteko hizketaldia: piiiiii piiiii piiiii.
‎240 langileren etorkizuna dago jokoan. Horiek kaleratzeko espedientea hilaren hasieran aurkeztu zuen Autoglas Glavistako zuzendaritzak, baina Gasteizko epaile batek etetea erabaki zuen aurreko astean, sindikatuen eskariak aintzat hartu ostean.
‎zazpi tanto jarraian (15). Sakez egindako falta batek eten zuen susperraldia, eta Ezkurdiarenari bide eman: 16 Arbizuarraren azkeneko tantoa izan zen.
‎Eresia alarau batek eten du bat batean.
‎Maitale amorratu batek eten zion bizitza, zeinak ezin izan baitzuen onartu hura bide onera itzultzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia