Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2000
‎Eta, nola oroitarazi zidan sugeen putzuak —biharamunean ikusi nuenean— Pagabasoko leizea! Zeren, eskuz eginikako putzu bat zen arren, sare batek estalia eta Pagabasoko leizea baino hagitzez ere tipiagoa, hura bezalakoa baitzen funtsean, azpian eta hondarrean bere munstroak zituena... eta zeren sugeen putzu hura indiar eta beltz haien beldur iturria baitzen, nola Pagabasoko leizea urbiaindarrena.
‎Eta halatan uxatu zituen, finean, aita jesuita ez bertze guztiak. Zeren, jesuita ere beldur zen, baina errabia errabiatu batek estaltzen zion beldurra, eta hargatik egin ahal izan zion buru Lutherori. Borroka hartan, ordea, gurutzea galdu zuen.
‎Sarreraren ondoan, berriz, esekitoki oindun bat eta, bere hartatik dilindan, nire jaka izan zitekeena. Zorua kolore argiko moketa batek estaltzen zuen, eta pareta horailetan, berriz, ispilu bat baizik ez zen ageri, handia —handiegia, aukeran—, begiz begi ohatzeari. Nonbaitetik, haize girotuaren asotsa heldu zitzaidan, baina hura ez zen aski nire trenpu txarra apaltzeko.
2004
‎Burua atzerantz bihurtu nuen, lepoko giharren protestei ez entzun eginez. Leihatila bat ikusi nuen, metalezko sare sarri batek estalia. Haren ondoan, margoa galtzen hasitako ate estu bat.
‎Josebaren begirada ilundu egin zen, zeta beltz batek estalia bezala. Dianneren profila aztertu zuen, dar dar gordin batek gihar guztiak astintzen zizkion bitartean.
2005
‎Ohe ondoko mahaitxo batean xanpaina ikusi du, izotzez betea begitandu zaion zilarrezko ontzitik botilaren muturra agerian. Ohea bera zabal zabala, zeta morezko tapaki batek estalia; mutur bakoitzean zur landu argizko zutabeak altxatzen dira, hauetan biltzen direlarik goitik datozen gortina gardenak. Hara jo du zuzen zuzen, baina gero aurreko egongela txikira itzuli da:
‎Kanporako aldean hiru aulki garai daude, tabernetakoak bezalakoak, eta hauen atzetik gela bera zabaltzen da. Honen erdian mahai oso baxua, jesarrita jateko modukoa, lurretik apur bat zabaltzen den mahai oihal koloretsu batek estalita, eta gelako beste muturrean ohea, panpina eta kolore alaietako kuxinez inguratua. Oheburuan deigarria egin zaio katu zuri gozo itxurako iratzargailu handia.
2006
‎ke sakon batek estaltzen baitu
‎Non dauden horiek denak orain. Izara batek estalita ikusten ditu, espazio txuri eta lanbrotsu batean.
‎Gizona adinekoa zen eta beroki maiztu bat janzten zuen. Gomazko bota garaiak zeramatzan eta artilezko txano borobil batek estaltzen zion burua. Hotzak gorritu egiten zion sudur luzearen punta.
‎Otsaileko gau hormatuan, artilezko manta batek estaltzen zion, burutik beheiti, gorputza. Oinutsik zanpatzen zuen zurezko solairua.
‎Nire hizkuntzaz hitz egiten zidan. Dena zitzaidan misterio bidaia hartan, behe laino batek estaltzen zuen dena, eta nik, orduan behintzat, oso argi ikusi behar izaten nituen ulertu beharreko gauzak. Nire adin posturakoa izango zen.
2008
‎Kirats larri batek estaltzen zituen erriberetako kanaberak. Eraitsitako herri baten intziria adi zitekeen mareak ekarritako ur mortuetako ubarroien kantuan.
‎Eta, paradisuaz ari natzaizula, badakizu lehengoan amets zoragarri bat izan nuela? Jardin Botanikoan geunden biok, non bestela??, zu andregai jantzi zuri batek estalia. Bakarrik geunden, bat batean zu niregana jiratu eta horrela mintzatu zintzaizkidanean:
‎Eta, paradisuaz ari natzaizula, badakizu lehengoan amets zoragarri bat izan nuela? Jardin Botanikoan geunden biok –non bestela? –, zu andregai jantzi zuri batek estalia. Bakarrik geunden, bat batean zu niregana jiratu eta horrela mintzatu zintzaizkidanean:
2009
‎Tonu gris eta marroi argiak ziren nagusi. Hormetan, egindako kanpainen argazki handiak eskegita; lurrean, bulego gehienetan bezala, moketa sendo batek estaltzen zuen zoru osoa, idazkari emakumezkoen takoi altu eta txarolatuen hots zorrotz eta biribilak apaltzeko, high heels?, nahiz eta akaroen eta urrats galduen biltegi ere bihurtzen zen.
‎Ezer ez! Muxu bat eman ziezaiokeen, zerari?, laztan bat, edozer, baina ez zuen, artean, ezertxo ere egin, ez egitezko egiteak errudun uste handi bat sorrarazten ziola; arrazonamendu kate batek agerian jartzen ziona, ordea, bere kulpa hura, konparazio batera?, beste arrazonamendu kate batek estaltzen zion: zer egin zezakeen, bada, berak, baldin eta afera haren azpian isilpeko akordio bat bazegoen, ez guztien artean espresuki hitzartua, baina bai sentitua eta onartua, eta giroak berak nolabait ezarria?, etxeko guztiak mututasunera kondenatzen zituena?
‎guztia ikusten zuen: ikusi zuen Maria Bibianak zer errealismorekin eman zuen segundo batzuk lehenago esplikazioa, Drakulak bera bortxatu balu bezala; ikusi zuen izeba Bittoriren keinu nabarmena, Maria Bibianaren esplikazioak goragalea eman balio bezala; entzun zuen Domingoren inpertinentzia, Bittoriri are keinu nabarmenagoa eragin ziona, izerdi hotza sentitzerainokoa, antza, hain zuen zurbil aurpegia, kare geruza batek estalia bezala; hura guztia ikusi eta entzun zuen, bai, Nazario Orbek, eta orduan, semeari merezi zuèn zaplaztekoa emateko asmotan, muturra okertu eta lekutik altxatzekotan ere egon zen, bibotea heltzeari ere utzi zion une batez?, bere semeak jaurti berri zuèn lotsagabekeria hura ez baitzen inola ere onargarri, baina orduan, halaber, beste gauza bat ikusi zuen, agidanean, hura lezio labur magistral bat emateko abagunea izan baitzitekeen inondik ere, berak. Nazario Orbek?
‎Ez zen Estefania, neskatiko bat baizik. Paretaren kontra ezarritako lastairaren gainean jarria, zaldi larru batek estaltzen zion gorputza, besagain biluzietaraino. Frantziako gortean ikusten ez den bezain mehea iruditu zitzaidan.
‎Nazario Orbek mahaia presiditzen zuen eta, zegoèn lekutik –zelatan jartzen zenean, ohi baino maizago heltzen zion biboteari– guztia ikusten zuen: ikusi zuen Maria Bibianak zer errealismorekin eman zuen segundo batzuk lehenago esplikazioa, Drakulak bera bortxatu balu bezala; ikusi zuen izeba Bittoriren keinu nabarmena, Maria Bibianaren esplikazioak goragalea eman balio bezala; entzun zuen Domingoren inpertinentzia, Bittoriri are keinu nabarmenagoa eragin ziona, izerdi hotza sentitzerainokoa, antza, hain zuen zurbil aurpegia, kare geruza batek estalia bezala; hura guztia ikusi eta entzun zuen, bai, Nazario Orbek, eta orduan, semeari merezi zuèn zaplaztekoa emateko asmotan, muturra okertu eta lekutik altxatzekotan ere egon zen –bibotea heltzeari ere utzi zion une batez–, bere semeak jaurti berri zuèn lotsagabekeria hura ez baitzen inola ere onargarri... baina orduan, halaber, beste gauza bat ikusi zuen, agidanean, hura lezio... seme alabak behar bezala haztea eta heztea bere eginbeharra eta bere obligazioa zen, azken batean!
‎Ezer ez! Muxu bat eman ziezaiokeen" zerari", laztan bat, edozer, baina ez zuen, artean, ezertxo ere egin, ez egitezko egiteak errudun uste handi bat sorrarazten ziola; arrazonamendu kate batek agerian jartzen ziona, ordea –bere kulpa hura, konparazio batera–, beste arrazonamendu kate batek estaltzen zion: zer egin zezakeen, bada, berak, baldin eta afera haren azpian isilpeko akordio bat bazegoen –ez guztien artean espresuki hitzartua, baina bai sentitua eta onartua, eta giroak berak nolabait ezarria–, etxeko guztiak mututasunera kondenatzen zituena?
2010
‎Basilikaren kupula 37,80 metrokoa da altueran eta 33,40 metrokoa diametroan. Domo honen barruko aldea mosaiko bizantziar eta paleokristau batek estaltzen du, bortz milioi tesela baino gehiago dituenak. Santiago Padrósen mosaikoan, koruaren aldean, pantokrator maiestatiko batek dena jagoten du.
2011
‎Times Squareko apartamentu batean daude. Iragarki erraldoi batek estaltzen du 5 hiribidera ematen duen horma osoa, eta gauez telefono mugikor baten iragarkiak argitzen du gela.
‎Horman eskegirik daude soldadu baten argazki horitua, Afrikako gerlakoa beharbada, eta Ama Begoñakoaren irudia. Oihal beltz batek estaltzen du leihoa, mutilak gortinaren bazterretik so eginaz patio itxia kontenplatu du, oilar bat ere begiz jo du han behean. Goiko argia amatatu eta ohe alboko mahaitxoko lanpara piztu du neskak.
‎Erdiak hilak zeuden, txopako kanoia lehertua geneukan. Dena ke beltz batek estaltzen zuen, isiltasunaren gorputz. Zubira jo dut.
‎Atean zabaldutako zirrikitutik sartzen den argi izpia itzal ilun batek estali du une batez. Erizaina izango dela pentsatu dut hasieran, baina gelako argitasun eskasean sumatu dudan irudia ilunegia iruditu zait hura izateko.
‎Amamak kendua zuen jada txanoa, sokak bildu, eta bakoitza orratz batez lotu ondoren, eseki zuen txanoa. Zetak bezala distiratzen zion ile zuriak; sare beltz batek estaltzen zion atzeko motots txikia. Fenellak oso gutxitan ikusi zuen amama buruhas; itxura arraroa zuen.
‎Biltegi itxurako egitura luzea Foru Poliziaren plastikozko zerrendek inguraturik zegoen. Estalpeko teilatuaren zati handi bat desagertua zen, eta olana zabal batek estaltzen zuen zuloa. Biltegiaren gainean, eraikin nagusiaren horma belzturik zegoen teilatu hegaleraino.
2012
‎Ilunantz lauso eta lasai halako bat zen nagusi, nahiz eta eguzki izpiek teilatua osatzen zuen adar piloa zeharkatu, espazioa marratuz. Behegaina hosto geruza batek estaltzen zuen. Erdian mahai bat, eta bertan ahokatuta aulki bakarra.
‎Eguzkitarako betaurrekoek bere irudia bihurtu zioten. Beira ilunen azpian, bizar horixka batek estaltzen zion aurpegia. Gizonak cutter batekin plastikoa ebaki eta gutun azala eskuetaratu zion Dasilvari.
‎Koordinatzailea betiko txistea egitera doa, oso higatua dagoena baina honekero saihestezina zaiona: . Gaur, tamalez, idazleak ezin izan du gurekin egon??, baina hitz horiek esatera doanean konturatu da baietz, hantxe dagoela Jane Austen, kaletik sartu berria dela eta kalikozko soineko luze urdin estanpatu bat daramala, eta kolore bereko buruko brodatu batek estaltzen diola mototsean bildutako ilea. Eta ondoan eseri zaiola, gonbidatutako idazleek egin ohi duten bezala, eta oso urduri jarri da koordinatzailea une batez, ez duelako ezer prestatu, ez dakielako zer galdetuko dion, edo, hobeto esanda, mila galdera dituelako egiteko eta ez dakielako nondik hasi.
‎Ontzia haize kontra jarri genuen, baina, bareguneak zirela-eta, ahaleginak eginda ere ezin genuen aurrera egin. Ainguratuta egondako lekura itzultzea proposatzekotan nintzela, txopara begiratu, eta abiada txundigarriaz altxatzen zen hodei kobre kolore bitxi batek estalia ikusi genuen ostertza.
‎Eta harentzat egokia izateko, eta niretzat erabat erosoa, denda txiki bat egin nion bi gotorlekuen arteko tarte hutsean, bigarrenaren barruan eta lehenengotik kanpo; eta han nire leize zuloan sartzeko ate edo sarrera bat zegoenez gero, behar bezalako ate uztai bat egin nuen, oholezko ate bat jartzeko, eta pasabidean kokatu nuen, sarrera baino pixka bat barrurago. ...beraz, Ostiralek ezin zuen niregana iristeko barruko horma igaro, hura igarotzean zarata handia eginez ez bazen, eta horrek nahitaez esnatuko ninduen; izan ere, nire lehen harresiak mendiaren kontra bermatutako zurkaitz luzez eginiko sabaia zuen, denda erabat estaltzen zuelarik, eta aldi berean oholen ordez arba txikiak zituen zeharkatuak, eta zumitza bera bezain sendoa zen arroz lasto pila handi batek estaltzen zuen. Eta eskailera hartu eta sartu eta ateratzeko zegoen zuloan edo lekuan, nolabaiteko ate tranpa bat kokatu nuen, kanpotik irekiz gero irekitzen ez zena, erori eta zarata handia eginez izan ezik; eta armak, gainera, gauero nire alboan uzten nituen.
‎Bazen aldapan arlote gizagaixo bat bere makilarekin, dilijentzien artean alderrai. Piltzar nahaspila batek estaltzen zizkion sorbaldak, eta kastore larru arraildu batek, kupeltxo modura biribildurik, ezkutatzen zion aurpegia; horrenbeste, non, eranzten zuenean, betazalen lekuan bi betzulo zabal azaltzen zituen zeharo odoletan. Zintzilikario gorritan listen zen haragia; eta zornabildu berdetan mamitzen ziren likido batzuk zerizkion sudurreraino, eta han beltzek hurrupatzen zituzten dardarizo eta guzti.
‎Errezelak ez zeuden guztiz hedatuta, eta ikusminezko begiratu bat bota ahal izan dut gela barrura. Meri ohean eserita zegoen, eskuak belaunen gainean uztarturik; parpailaz azpildutako gau txano baten azpian bilduta zeukan adats sarria; lepoihal gorrimin handi batek estaltzen zizkion sorbaldatxo zuriak; oin ttipiak, berriz, Pertsiako babutxa nabarretan gorderik zituen. Mugitzeke eserita zegoen, burua bularrera beheratuta; liburu bat zeukan zabalik aurreko mahaitxoan, baina, nonbait, begi geldo eta tristura azalezin batez beteak ehungarren aldiz lerratzen zitzaizkion orrialde beretik, gogoa handik urrun izango balu bezala...
2013
‎Glaziazioko harea eta harrizko tontortxoak gorri zeuden, zeru oraindik morean. Denboraz gaindiko edertasun batek estaltzen zuen guztia. Guztia bizitzaren deserta bezala.
‎22 urteko taxista gazte bat zen, AEBetako base militar bat zaintzen zutèn milizianoek bat batean atxilotu zutena eta egun batzuk geroago hil zena, torturatuta? mutila, denbora horretan, bakar gelaxka batean egon baitzen, zutik eta esna, eskuak sabaiari kate batez lotuta eta burua txano batek estalita, estatubatuar zelatariek izterretan jotzen zuten bitartean, etengabe jo ere, zangoak ubeldu eta abaildu arte. Hura jakin zuenean, ai, nola sentitu zuen Hamzak bere arrazoien zakua inoiz baino beteagoa!
‎Suari so zegoen eta ile usuko larru batek estaltzen zizkion bizkarra eta burua. Gozagarria zen eman nahi nion albistea.
‎Hiru hamarkada pasatu dira Europan aspaldiko urteetan egon den estatu terrorismo handiena martxan jarri zenetik eta, hala ere, oso gutxi da ikertu eta epaitu dena. Isiltasun eta ahanztura itun sendo batek estali nahi izan ditu urteotan orduko ardurak, politikoak eta judizialak. Orduko militar espainiar baten hitzak moldatuz,. Ezer ez zen gertatu, eta gertatu bazen ukatu egiten da, eta inor harrapatzen badute, konponduko dugu?.
‎Berehalako eragina izan zuten hitz horiek. Burgoitasunezko itzal ilunago batek estali zuen Darcyren begitartea, baina ez zuen berbarik esan, eta Elizabethek, ahuldade hori zela eta bere buruarekin haserre egon arren, ezin izan zuen hitz egiten jarraitu. Azkenik Darcy mintzatu zen, eta, bere buruaz nagusituz, zera esan zion:
‎Halaxe agitu zitzaion Dilawar en kasuan. ...k oihartzun mediatiko izugarria izan zuen, New York Times ek 2005eko maiatzaren 20an argitaratu baitzuen– 22 urteko taxista gazte bat zen, AEBetako base militar bat zaintzen zutèn milizianoek bat batean atxilotu zutena eta egun batzuk geroago hil zena, torturatuta... mutila, denbora horretan, bakar gelaxka batean egon baitzen, zutik eta esna, eskuak sabaiari kate batez lotuta eta burua txano batek estalita, estatubatuar zelatariek izterretan jotzen zuten bitartean, etengabe jo ere, zangoak ubeldu eta abaildu arte. Hura jakin zuenean, ai, nola sentitu zuen Hamzak bere arrazoien zakua inoiz baino beteagoa!
2014
‎Trantzean igaroko dira, baina, egunak, eta halako batean Gasteizera aldatzea iritsiko da, bizitza sartuko da, hitz batean, tartean, eta beste behin gaizki hilobiratuta geldituko da Y, oihal fin batek estalia, une batetik bestera atzera gainazaleratzeko zain.
‎Oroitzen saiatu naiz, baina iragan hurbila laino antzeko batek estalia dakusat. Mireia gogoratzen dut, nire emaztea, etxe berrira aldatu ginenean, poz pozik sukaldeko robot berriarekin, hainbat nahaski, ore eta pure minutu gutxitan egiteko gaitasun itzela daukana?, lana bere kabuz egiten duen mini xurgagailuarekin, eta, batez ere, horma osoa okupatzen duen telebista ordenagailuaren pantailarekin, zeinetatik eraikin osoko domotika kontrolatu ahal baita.
‎Argi zegoen, ordea, txintxirrinak aspertu egiten zuela, eta, bakarrik uzten zutenetan, bestelako denbora pasak bilatzen zituen, lasaigarriagoak. Esaterako, halako batean Button jauna ohartu zen aurreko astean beste inoiz baino zigarro puru gehiago erre zituela; egun batzuk geroago ulertu zuen zergatia, umearen gelan ezustean sartu eta ikusi zuenean gela ke urdin ahul batek estaltzen zuela, Benjamin, errudun aurpegiarekin, habano beltz baten zigarrokina ezkutatzen saiatzen ari zen bitartean. Ekintza hari, jakina, jipoi gogorra zegokion, baina Button jauna ez zen behar bezain indartsu sentitzen halako zerbait egiteko.
‎Dexterrek ez zuen inolako asmorik hura aldatzeko. Energia kartsu batek estaltzen zituen neskaren gabeziak, horiek gainditu eta justifikatzeraino.
‎Badaki etxean dagoela. Manta batek estaltzen dio gorputza. Bart, lurrera lotara etorri denean, ez du estalkirik hartu.
‎Molde apur bat gogorra da eslaviarra, eta neska gazte hori eder ederra bilakatuko zen, polita baino gehiago, urte batzuk pasatu eta haren aurpegiera behin betiko finkaturik geratzean. Zapi moduko batek estaltzen zion burua, eta handik ihesi ile ugaria zihoakion kopetan behera, urrea bezain horia. Arreak zituen begiak eta belusatua begikera, eztia baino eztiagoa.
‎Lurbira osoko eguzkiek erretako kapelu higatu bat zeraman aurre aurrera botea aurpegi zimurraren gainean. Soingaineko zahar batek estaltzen zion bizkar konkortua, gorputz guztia estu estu biltzen zuela, bero egin arren. Ez zen aise esatekoa zer garaiera zuen edo nolako gorpuzkera, janzkera zarpatsu haren azpian.
‎Ontzi batek antz handia du beste batekin; itsasoa, berriz, beti bera da. Beren inguruaren aldaezintasunean, irristan igarotzen zaizkie kostalde arrotzak, aurpegi arrotzak, bizitzaren mugagabetasun aldakorra, misteriozko sentsazio batek estalirik ez, baina ezjakintasun aski erdeinagarri batez; zeren itsasgizonari deus ez baitzaio misteriotsuagorik itsasoa bera baino: bere izatearen irakasle, eta Patua bezain sumaezina.
‎Poliziez eta teknikoez inguraturik egon arren, historiaurreko harriak bakardade bitxiko sentipena sortzen zuen. Elur izoztuzko geruza lodi batek estaltzen zituen gorpua eta zutarria. Soilik hanken behealdea eta atzeraka loturiko eskuak ikusten ziren zuriaren azpitik.
2015
‎Bonbilla xume batek argitzen zuen altzaririk eta apaingarririk gabeko sarrera hura, eta argi apal haren azpian mutilaren aurpegiak erakusten zuen trazak zimiko egin dio barrenean. Begi bat more more eginda zeukan, eta bekaina esparatrapu zabal batek estaltzen zion. Aho aldea ere handituta zeukan, eta ebaki bat zuen ezpain ertzean.
‎Leihoaren kontra estutzen genituen kopetak orduan, kalean zer gertatzen ari zen ikusteko, baina betierekoa ematen zuen ke zuri batek estaltzen zigun errealitatea, eta sarri aditzen ziren tiro hots eta eztanda txikiak entzutearekin konformatu behar izaten genuen. Edo behar izaten nuen, hobeto esanda.
‎Uhartea izugarri txikitu zen, hostoaren antza galtzeraino. Harkaitz mutur bat zirudien, besteak baino handiagoa zen olatu batek estaliko zuena. Ahultasun haren barruan zeuden, baina, bidezidor haiek, terraza haiek, logela haiek... ezin konta ahala gauza.
‎Lasterka irten dira atzera, baina jazarleak ere ohartu egin dira ihesaldiaz, eta zaldiz abiatu dira haien bila. Tiro egin diete baina ez dute asmatu eta, harrapatzeko zorian zirelarik, itsasoko gandu itxi eta ilun batek estali ditu bazter guztiak, bat batean, olatu handi batek itsasertzeko harkaitzen aurka jotzen duen bezain agudo.
‎Baina ilargia eta izarrak ere ikusten nituen. Ilargia, belo laranja batek estalia. Izarrak, zuriago.
‎Eskuak izterren artean, hotzak balego bezala. Aurpegia ezin zitzaion antzeman, adats luze batek estaltzen baitzuen.
‎Telebista orain kutxa txepela da eta beste ikus entzunezko teknologiak hura gainditzen ari dira zentzu guztietan. Orain teknologia ergeltasunaren irudia daraman koipe geruza lodiago batek estaltzen du. Etxean aurpegi politago batekin sartzen zaigu eta kontu handiz komeni zaigu ibiltzea, badaezpada.
‎Mareak behera egindakoan, zetazkoa dirudien oihal sotil batek estaltzen du lokaztia, aparrak garagardoa bezala. Hala sortu izan dituzte zizareek euren ondorengoak milioika urtetan zehar.
‎Ez dakit argi nola adierazi, berez ez baitzen ezer handirik gertatu parke hartan: mataza bat harilkatu, ez genuen besterik egin, baina hura baino lehenago bizi izandakoaren oroitzapen guztiak kolorgeak begitantzen zitzaizkidan, behe laino itsu batek estali izan balitu bezala nire iraganaren zantzuak, edo nik ezagututako guztiak, neure lekuan, beste batek bizi izan balitu legez. Mozkorturik edo drogaturik bezala, zentzu guztiak erabili gabe joan zirela iruditzen zitzaidan hogeita hamalau urtetan ikusi eta ikasitako guztiak.
‎Maria ilekorda luzeekin ageri da azken erretratuan. Hori koloreko soineko tipiko batek estaltzen dizkio hankak. Ia Omarrenak bezain luzeak dirudite.
‎Ostiralean ere halaxe dela ikusteko parada ederra izan genuen. Kontzertua hasi baino lehen, mugurdi koloreko oihal handi batek estaltzen zuen eszenatokia alderik alde, eta emanaldiko lehen abestiak. Circumcised Members alegia, bertan proiektatutako bideoklip erotiko batean izan zuen oinarri.
2016
‎Azkenean bakarrik geratu da, baina gauero ordu horretan sentitzen duen poza goibeltasun laino batek estali du gaur begiak berriz ere lantegiko sarrerara zuzendu dituenean. Hiru eskailera mailak igo, eta barrura sartu da bere zeregina hutsik egin gabe betetzeko prest, azken gau horretan ere zaintzaile lanbideak berezkoa duen ardura zentzua galdu gabe, lantegiari beti izan dion leialtasun berberarekin.
‎argizko izara batek estaltzen du mundua
‎–Errumaniar bikote bat hilik haien autoa bidean irristatu eta mendian behera erorita?. Albistearen gorputzaren bila hasi nintzen, baina beste orri batek estaltzen zuen. Zorionez, goiburuan ikusi nuen iazko apirilaren 29ko El Progreso egunkarian argitaratua zela berria.
‎Laurogeitik gora, momia bat bezain mehe eta iharra, paparreraino iristen zitzaion bizar baten jabe. Txapel zabal batek estaltzen zion burua. Traje eta gorbata ilunak janzten zituen, formalak eta zaharkituak, behiala hilotzei jartzen zitzaizkienen antzekoak.
‎Bigarrena, arras desberdina: azal iluna, begiak ere bai esango nuke, hazpegi handiak, ilea ez dakit, artilezko txano beltz batek estalia baitzeukan. Edari bana eskatu eta ospa egin zuten laster, elkarrekin.
‎/ mê batek estalia,/ urrezko oro/ eguzkiak yantzia...». Leihotik ikusten duen hori da Lizardiren ustez iraun behar
2017
‎Eta erkatu egiten ditut, halaber, ama alaben besoak; aztaletan ama genuen galtzaile, baina besoetan irudi luke berea dela garaipena: beso sendo, irmo, mamitsu eta beteak ageri baititu, iletxo geruza mehe horail batek estaliak; lanaren lanez izerditzen bada, tanto ñirñirkariak agertuko dira iletxo horail horietan bezala bekoki eta lokietan, eta halako batean gelditu eta keinu pausatu batez eskugaina eramango du kopetara, hango izerdia txukatzeko edo, eta niri beso osoa ikusteko aukera paregabea emango dit, bai eta, are, zera: bata edo soinekoaren mahuka azpitik besapeko ile mataza iluna, izerdi perlaz dizdizka, zergatik ez dakidala halako zirgit eta zarrazta itzela eragiten didana, bizkarrezur osoa goitik behera inarrosten didan zirrara, eta bat batean eztarria lehortu eta egarri banaiz ere ez naiz altxatzen, belaunak dar dar izango ditudan beldur.
‎Leihoa, berriz, txikia zen, eta hautsita zeukan kristal bat. Kartoi batek estaltzen zuen kristalaren hutsunea, ez zezan ihes egin gelako bero apurrak. Oheen azpitik gela alderik alde zeharkatzen zuen hodi batek ematen zuen beroa.
‎Dena errealegia da hemen. Eta dena dago amets batek estalia. Amerikaren fikzio honek agintzen du munduan oraindik.
‎Ile luze samarra, lisoa eta koipetsua. Egun batzuetako bizar gorrixka batek estaltzen zizkion masailak. Tatuaturiko testu bat kiribiltzen zen besagain erraldoiaren inguruan:
‎Mutil atsegina zen. Betaurrekoak zeramatzan eta bizar gorrixka batek estaltzen zion aurpegia. Ez zen lodia, baina gorpuzkera zabalak halako inpresioa ematen zuen.
‎zazpiak bat, Berria, Herri Urrats... Tabako errauts eta nikotinazko geruza batek estaltzen zituen bazter guztiak. Kabinaren gibelaldean, errezel batzuen atzean, gelaxka bat zegoen:
2018
‎Izotz koska mehe batek estaltzen zituen lurra eta landare gehienak, baina eguna ez zen hotza urteko sasoi hartarako. Belardia arin arin zeharkatu, zuhaixkaren atzean plantatu, eta, berandu gabe, Cardinal jaunaren pauso hotsak aditu nituen.
‎Duda muda horretan, biomugikorra atera zuen, jan eta edandakoa ordaintzeko prest. Ezustean, ordea, esku sendo batek estali zion pantaila.
‎Laino batek estali zuen You Siporen aurpegia. Kopetako ile urdintzen hasia atzera bota, eta galdetu zuen:
‎Hitzik esan gabe eta soinurik atera gabe egin zuen negar, sudurraren bi alboetatik behera zerizkion malkoek alkandora bustitzen ziotela. Haren aurpegiak, baina, argi gorri bizi bat isurtzen zuen, eta zirrara laino batek estaltzen zizkion masailak.
‎Herritarrak bata bestearen atzetik joan ziren. You Siporen aurpegiko zirrara itzaltzen joan zen pixkanaka, eta, haren ordez, espresio gris eta irmo batek estali zion aurpegia, latorrizko oskol batek bezala.
‎You Sipok ez zuen beste ezer esan. Aurpegia geruza lodi more batek estaltzen ziola, begirada zuzen eta gogor bat bota zion andre zaharrari, atso hura begiradaz jan eta aurpegi moreaz beldurtu balu bezala. Baina andre zaharra, azken finean, andre zahar bat besterik ez zen.
‎Azkenerako, ildoen galondo zuriak desagertuak ziren. Ilargia ezkutatzen hasia zen, eta lurra, zeru ia izargabearen azpian, gorri ilun ageri zen, leun leun, lore gorri biziz jositako geruza lodi batek estaliko balu bezala. Soroaren ertzean hazten ziren belarren puntetan ihintz tantak zeuden zintzilik.
‎You Sipok halaxe konpondu zuen Hirugarren Alabaren ezkontzaren kontua, salerosketa adiskidetsu bat sinatu balu bezala, eta saltzailea eta eroslea poz pozik geratu ziren. Eguzki gorri gorria mendien atzean ezkutatu zen, eta Wu herriko etxeak, zuhaitzak eta kaleak laino more batek estali zituen, udako hodei bitxi bat balitz bezala.
‎Bizkor batean atera da kanpora. Goizeko eguzki izpien eraginez, gandu lodi batek estaltzen du ibaiaren gainazal guztia, bi metrora ere ikusmena galaraziz.
‎Oso laburra izaten zen, bat batekoa ia. Eurite sasoian, hainbat astetan, ez zen zerurik ikusten, halako laino uniforme batek estaltzen zuen, ilargiaren izpiek ere zeharkatzen ez zutena. Idorte sasoietan, aldiz, biluzik ageri zen zerua, garbi garbi, gordin.
2019
‎Hurrengo egunean ateri zen, baina laino zuri trinko batek estaltzen zuen etxea.
‎Klarak eta Txefek, beraz, elastiko txuri urdin zabal bana jarri zuten jantzi guztien gainean, igande arratsalde hartan, baita bufanda txuri urdin bana ere, ohi bezala. Txakurra ere Errealaren koloreekin jantzia zihoan, bi aldetatik irekitako jertse txuri urdin batek estalia, besoetatik atzeko hanketaraino.
‎Behatokia kasetoiez hornituriko egurrezko sabaiak babesten duen antzinako balkoi labur bat da, eta bertatik ibaia ikusten da, itsaso zabala da begiek, bi erradioen artean, harrapatzen dutena, zubiaren trazu gorritik Pancas eta Alcocheteko lokazti ordokietaraino. Laino mehe eta hotz batek estaltzen du hodeiertza, ia eskuaren peskizan jartzen du, alde batera ikus daitekeen hiriaren zatia murritza da, behe aldera, mendi magalaren erdian, Katedrala dago, eta hortik aurrera etxeetako teilatuak, mailakatuak, ur nabarreraino, uherreraino jaitsiz, non, itsasontzi bat arin pasatzen denean, arrasto txuri iheskorra irekitzen baita, beste itsasontzi batzuek nekez nabigatzen dute, astun, merk... Raimundo Silva ez da ohi den bezain goiz jaiki, bart berandu arte lan egin zuen, gau luzea izan zen berea, narraz pasatakoa, eta, goizean, leihoa ireki duenean, lainoak aurpegian jo du, orduan orain eguerdian ikusten duguna baino itxiagoa, eta orain eguerdian, esaeraren arabera, eguraldiak erabaki behar du txarrera edo hobera egingo ote duen.
‎Oroitzapen haietan aita agertzen zen beti; gutxienez hogei urte lehenagoko kontuak izan behar zuten, beraz. Hortik aurrerako guztia izara gris batek estaltzen zuen. Aitaren heriotzak dena aldatu zuen.
‎Haren aurpegia maiz agertzen zen tokiko telebista eta egunkarietan, aurrez aurre ikusita dezente zaharragoa zirudien arren. Zimur labirinto batek estaltzen zion aurpegia, zeina, gainera, guztiz gorritua baitzuen gorputzari jasanarazi bide zizkion gehiegikeriengatik. Hala eta guztiz ere, idazleari haren begi tristeak gertatu zitzaizkion deigarrien.
‎Egongela txukun zegoen: alfonbra persiar batek estaltzen zuen zorua, eta gustu ezin txarragoko pitxer txinatarren bilduma batek betetzen zituen altzari nagusiko apal guztiak. Telebista izango zen, pantaila lauko Samsung bat, hogeita hamar urte baino gutxiago zituen gauza bakarra.
‎Leirek hasperen egin zuen, eta itsasoaren sargunean galdu zuen begirada. Lanbro arin batek estaltzen zuen ura, baina ez zuen ur azala ikustea galarazten. Lapiko batetik ateratzen den keak nola, bazirudien dantza pixka bat egin nahi zuela airean betiko desagertu aurretik.
‎Trikik ozta ozta ikusi zituen. Malko errezel batek estaltzen zizkion begiak, eta, gainera, hilarrian grabatutako izenetan zeukan finkatuta begirada. Gurasoak gazteegi hil ziren, erretiroa hartzeko adinera ere iritsi gabe.
2020
‎Piiiii. Esku handi batek estali dizkio begiak. –Non arraio zeunden??.
‎Bere heriotzaren atzerako kontaketa amaitua zen, berak jakin gabe. Eduardo Lópezen eskumuturreko erlojuaren orratz geratuak bezala, gertatutakoaren oroitzapena ere denboran zintzilik ez atzera, ez aurrera geratu zen, isiltasun lazgarri batek estalia. Baina isiltasunaren herdoilpetik ere ernatzen dira galderak.
‎Argazkian Celes Alvarez ama eta Camino Etxeberria arreba daude, zutik. Kamilla baten muturra izan behar dena daukate behean, oinen aldetik, izara batek estalia. Estalkiak gorpu bat estaltzen duela begi bistakoa da.
‎lanpararen bonbilla batzuk erreta, komodako eskulekuak ugerturik, egurrezko lurra urratuta, gortinak horituta eta sofa zikin. Kuku erlojuaren kristala hauts geruza batek estaltzen zuen. Txirrinak jo zuenean, Teresari atea irekitzeko agindu zion Matildek, neskame bati hitz egingo liokeen bezala.
‎Hainbeste igurtzi eta zirri, aterpetxeetako mapetan ageri diren mendi altuenen izenak bezala edota ukituta mirariak egiten dituen santuaren gorputz atalaren gisan zeuden harriak. Olioztatuak ziruditen, edo izotz geruza batek estaliak. Ez da zartako bera hartzen, ordea, Hernion edota Balerdin irrist eginda.
2021
‎Adineko emakume eder batek euskal txapel batekin biltzen zuen adatsa, emakume frantsesek bakarrik egin ohi duten moduan, dotoretasun berebizikoarekin. Eta beroki arin eta luze batek estaltzen zion gorputza. Ni ikusi ninduenean berokia zabaldu zuen, eta begizta gorridun soinekoarekin zegoen jantzia.
‎Errekaren beste aldeko ibarrean zegoen ageri agerian udalerri bien arteko mugarria. Gaur egun ere hantxe segitzen du mugarriak, porlanezko azalera batek estalita baina. Ikuztarri, lixibarri, edaska eta iturriek –elementuok behetik gorako ordenan aipatuz noa– osatzen duten multzo edo sistemaren ondo ondoan.
‎Ez naiz izebaren intimitatean bakarrik sartzera ausartzen. " Ez izan beldurrik, garbitzaileak hozkailua hustu zuen, ez dugu dena lizun inteligente batek estalirik aurkituko" esan zidan bart Anderrek. Ez da hori.
‎4 zenbakia. Lehen atari iluna zena klaritatez betea bilakatua zen, paper horixka batek estaltzen zuen ezkerreko horma, ispilu handi batek eskuinekoa. Igogailua jo zuen begiz bukaeran, eta itzaletatik amaren gorputz erkina agertu zitzaion igogailurik ez zutelako marmarka, eta gero, itzaletatik jalgitako argazki zahar baten moduan, aita ohearen gainean zurbil, eta gero jendea etxean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia