2023
|
|
BTFAOren 151 eta 158.Quinquies.4 artikuluen arabera, ordaintzeko konpromisoa dago kopurua gordailuan sartu bada edo bermatu bada kreditu erakunde
|
batek
edota elkarrekiko berme sozietate batek emandako abal solidarioaren bitartez edo kreditunahiz kauzio aseguruaren ziurtagiriaren bitartez, zehapen murriztuaren proposamen eta likidazio proposamenaren araberako tributu zorraren zenbatekoraino, geroratzea ala zatikatzea ezin daitekeela eskatu. Gordailuaren edo abalaren ziurtagiria espedientean sartu behar da.
|
|
a) Premiamendu prozeduran ere enbargo bihurtzea; delitu fiskalaren kasuan hartutako neurri bihurtzea, organo judizialak neurrien gainean erabakirik hartu arte; edo epaiketaren kautelazko neurri bihurtzea, halakoetan ondoreak izango dituztela kautelazko neurria hartu zenetik aurrera. b) Neurriak hartzeko inguruabarrak lehenago desagertzea. c) Interesdunak hala eskatuta, neurri horiek beste bermeekin ordezteko erabakitzea, berme horiek nahikoak badira. Edozein kasutan, kautelazko neurriak kendu lirateke baldin eta tributu betebeharpekoak kreditu erakunde
|
batek
edota elkarrekiko berme sozietate batek emandako abal solidarioa edo kauzio aseguruaren ziurtagiria aurkeztu badu eta kautelazko neurriaren zenbatekoa kobratuko dela bermatzen badu. d) Erabaki ziodunaren bitartez epea luzatzea, baina luzapena ezin da sei hilabetetik gorakoa izan22 e) Delitu fiskala ikertzeko, ikuskapen prozedura izapidetu bitartean halako neurriak hartzea, edo prozeduraren ostean... Halakoetan, neurrien ondoreak hogeita lau hilabeteren buruan amaituko dira neurriak hartu zirenetik zenbatzen hasita.
|
|
Arabako TFAOk, 78 artikuluaren 5 puntuan, jaso duenez, bermerik gabe edota etete automatikorako balio ez duten bermeak (kreditu erakunde
|
batek
edota elkarrekiko berme sozietate batek emandako abal solidarioa edo kauzio aseguruaren ziurtagiria) eman badira etetea eskatzeko, eskaera izapidetu bitartean tributu zorra ez kobratzeko arrazoizko susmoak egongo balira, kautelazko neurriak har daitezke kreditua kobratzea ziurtatzeko edota dauden neurrien epea luza daiteke.
|
|
Erregela orokorra da geroraturiko zorrak bermatu behar izatea. Kreditu erakunde
|
batek
edota elkarrekiko berme sozietate batek emandako abal solidarioa edo kauzio aseguruaren ziurtagiria dira ohiko bermeak. Izan ere, aldebakarreko hipoteka edo nahikoa den beste berme mota bat Ogasunak berme bezala onartu ahal izateko, lehendabizi egiaztatu behar da abala edo ziurtagiria lortzea ezinezkoa gertatu dela, edota bi berme mota horiek emateak enpresaren bideragarritasuna modu larrian kolokan jartzen duela.
|
|
Bizkaian, zorra borondatezko epean badago eta bermea kreditu erakunde
|
batek
edota elkarrekiko berme sozietate batek emandako abal solidarioa edo kauzio aseguruaren ziurtagiria bada, orduan bermeak kuota edo zehapena eta horien guztiaren %5 gehiago estali behar du, betearazpen aldiko errekargu bezala; bai eta berandutze interesak ere, baina bi urtetik gora geroratzen bada, geroratzearen bi urteko interesak baino ez dira zenbatuko. Gainerako kasuetan, hots, bermea beste mota batekoa bada edota zorra betearazpen aldian badago, bermeak estali behar ditu gorago aipatu ditugun kopuruak (%20 edo premiamendu errekarguko %20+ %5), berandutza interesak barne, baina bost urtetik gora geroratzen bada, geroratzearen bost urteko interesak baino ez dira zenbatuko.
|
|
Araban eta Gipuzkoan, zorraren bermea kreditu erakunde
|
batek
edota elkarrekiko berme sozietate batek emandako abal solidarioa edo kauzioedo kreditu aseguruaren ziurtagiria bada, berandutze interesa lege interesaren parekoa izango da (TFAOen 26.6 artikulua).
|