Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 114

2002
‎Azpeitian 1979ko udaberrian Ibai Eder ibaia lantegi batek botatako azidoaren eraginez kutsatu egin zen, eta horren ondorioz amuarrai asko akabatu egin ziren. Pelikula hau gertaera horretan oinarritu zen.
2003
‎Helburu bakartzat hartuta elkarri husten laguntzea. Lehenengo batek bota dezala barruan duen dena, bestearen laguntzaz, eta gero alderantziz.
‎Ezker abertzaleko alderdi-kide batek botako lukeen diskurtso berdina zintzurrean gora uhinka aurtikitzen ari zarela ematen du.
2005
‎. Sudurretara eroanez, usaina hartu zion estreinakoz Karrikak, eta amoniako lurrin gotor batek bota zuen atzeraka.
2006
‎Urrunetik bizirik dirudi, lokarturik beharbada. Kondaira batek dio termita izurrite batek bota zituela garranzotarrak. Bertaratutakoan ohartzen zara hondamendiaz.
2007
‎Lakuko olatu txikiek zerbait mugitzen dutela atzera aurrera. Adar bat izan daitekeela otu zait, enbor zati bat, edo turistaren batek botatako zikinkeria. Nessie munstroarengana ere joan zait gogoa.
‎Etsita zegoen batek bota zuen: –goikoek onartu eta irensten badute, baita nik ere?
‎Orain arte, hiru gizoni eta Zaragozako emakume bati eragin die. Horiek guztiek basurde batekin egindako txorizoa kontsumitu zuten, joan den azaroan Zaragozako Cadrete herriko ehiztari talde batek botata. Osasun Sail autonomikoko iturriek atzo jakinarazi zutenez, Osasun Publikoko teknikariek “protokoloak aktibatu dituzte, agerraldi horrekin zerikusia izan dezaketen beste kasu batzuk aktiboki bilatzeko, eta oraindik kontsumitu ez den hestebeteak esku hartzeko ikuskapen ekintzak”.
‎Ekonomiarekiko lotura hori dela-eta, gogoan dut museoaren proiektua plazaratu zen garaian euskal kulturan zebiltzan talde eta mugimenduentzako dirulaguntzak nabarmen gutxitu zirela, eta Guggenheim eraiki beharra eman zitzaiela horretarako arrazoitzat (jende asko haren kontra jartzeko arrazoia horixe izan zen). Oraintsu, berriz, honetaz eztabaidatzen ari ziren foro batean, gobernutik hurbil zegoen batek bota zuen museoaren aurrekontuak ez zirela kulturako diru partidetatik atera, askoz handiagoak zirelako, eta gauza batek ez zuela zerikusirik bestearekin; hori horrela bada, kulturgintzako agenteak eskale izatera kondenatzea norbaitek nahita eta berariaz hartutako erabakia izan zela ondorioztatu behar. Pertsona bati leporatu diogu errua?
2008
‎Naguan Ikek lehen hildakoa eragin zuen, hots, gizon bat haize bolada batek botatako palmera batek azpian harrapatuta zendu zen.
‎Jabe bihozgabe batek bota du lau hankakoa etxetik. Geltokiraino segitu dio honek IMri.
‎Ohi bezala europar listoren batek botako zuen boutadea, Afrika frankofonoa kulturen zaleentzat ei zela, eta piztia handiak maite zituztenek anglofonoa bisitatzen zutela, kolonialismoak horrelako bereizketak egingo balitu legez. Baina kultur koktel aberatsenetakoa Malin dago zalantzarik gabe, eta azoka egunak dira horiez jabetzeko egokienak.
‎Hori esan ondoren, aitortzen dut nire erakarpenaren balioaz edo ezbalioaz ez naizela konziente izan eta egiletasuna Gandiagari dagokiola ezpairik gabe. Nik ez nuke nahi inoren ahotik entzun behar izatea Shakespeari arerio batek bota zion hura: –an upstart crow beautified with our feathers that with his tiger' s hart wrapped in a player' s hide?.
‎– Beste haur batek botatako baloia buruz jo.
‎Badirudi politikariek festan duten protagonismoa murrizten ari dela. Bigarren urtez jarraian jaiak hasteko suziria ez du zinegotzi batek botako.
‎Zaharra da zuhaitza eta igartzen zaio hori, bereziki, azkenaldi honetan goi parteko adarretan. Sikatuta dauzka, eta haize boladaren batek botatzeko arriskuan dago adaburu hori.Antzerako egoeran dago Monterrongo sarreran dagoen indiar gaztainondoa. Are gehiago, Monterrongoaren kasuan, egun asko ez dela, haren adar bat bota egin zuen haizeak.
2009
‎Dolarea piramide irauliaren enbor itxurako egurrezko kutxa da. Dolaretik errotarrira txaramela izeneko erregulatzaile batek botatzen du garaua. Txaramela erregulatu egin daiteke.
‎Goieta, Basordaportu edo Marutxeaga auzoko lekuko batek bota zigun. Bere etxe inguruan haritz ugari zeuden sasoi batean, eta Lauziriko landa, Jatako urrea eta antzeko gaien inguruan berba egin ostean, honako kopla bota zigun:
‎1941 Trinidad García ongina, Aman arkitektoa eta Jose Egia, lanen arduraduna. zubiak botatzen erretiratu izana. Beste lekuko batzuen hitzetan, hegazkin alemaniar batek bota zuen eliza erasoaldi baten. Eliza inguruan Errepublikaren aldeko soldaduak zebiltzanez, Francoren aldeko hegazkinek erasoa jo eta eliza lurrera bota ei zuten.
‎Honetan, dapa!, jirabira hartu eta, hortz zorrotzak agirian, Txotxopinegana etorren bertan zatitzeko prest; bai saltau be sama samara. Txotxopin, haize indartsu batek botariko zugatzaren irudi, kolpearen indarrez lurrera jausi zan; eta Otsoa bere ganera. Bajoakon berehala haginkadarik zorrotzenaz samea batetik bestera zulotzera.
‎Azkenik, Anjel Larrañagak omenaldi batek bota zuen bertso honek ondo laburbiltzen du Joxe Lizasoren izatea:
‎Baten batek botatzen ditu, baina oso gutxi izaten dira. Gehienetan uretatik oihukatu behar izaten diegu txanponen bat lortzeko.
‎Aurten hitzordua berretsi nahian, gogoetan egon ziren, irlandarrak deitu edo... Orduan batek bota zuen,, zergatik ez baliatu ditugun kantariak?. Laborarien artean kantatzen dutenak andana bat direla kontuan harturik.
‎Hain zuzen, Stephens izan zen orain bi aste The Register aldizkarian ohartarazi zuena zerbait gertatzen zela LHCko 81 sektoreko tenperaturarekin. Gerora aitortuko zuten CERNetik txori batek botatako ogi puska baten ondorioz hozte sisteman zirkuitu laburra izan zela eta makina automatikoki itzali zela.
2010
‎Lehen lerroetan zeuden alemaniarrak erraldoiak ziren eta nire asmoa errudunari burukada bat aurpegi erdian ematea zen, baina era berean, ikusten nuen ez nintzela pare horretara iritsiko. Eskerrak ohartu nintzen neska batek bota zuela botila, nahigabe jo zuela Fermin, eta laguntzeko borondate osoa zeukala. Hortik pentsatu zer kamikazea nintzen...
‎Istorio hori zoro batek botatako ipuina da, asmakizun
‎Kontuan hartu behar da, orobat, lehen esan dugun moduan, saihesbideaeskaera herrikoia dela Lekeition eta lehenengo mezu horretan ez da asko azaltzenproiektu zehatz baten kontra aritzen dela. Beraz, lehenengo mezu aktibista agenteerradikalizatu eta nolabait bazterreko batek botatzen du eta kanpaina ahaltsu batiekiten dio, benetan indarrak eta babes sozialak larregi kontrolatu gabe. Horri gehitubehar zaio saihesbideko lehenengo faseko obrak hasita daudela eta ekintza bortitzbatzuk gertatzen direla obretan ari ziren makinen kontra.
‎Aituariagelen lehenengo erasoa Abarrango gotorlekuaren kontrakoa izan zen, 1921eko ekainaren 1ean, posizioa eraiki zen egunean bertan, iluntzean. Erregular batek botatako hamar tiro izan ziren moroei eraso seinalea eman zietenak. Berehela, gotorlekua inguratzen zuen alanbre arantzaduna moztu eta harresiak saltatzen hasi ziren mila gerlari agertu ziren.
‎—Ustekabean, ustekabean sartu naiz, haizea altxatu du eta aire kolpe batek bota nau hona.
2011
‎Berbena hotsak afaritan harrapatu ditu tolosarrak eta hendaiarra. Mahai gainean, elkarrizketa tipiko topikoen bilduma batean zerrendatuak luketen gaiak ibili dituzte, errebotean, solaskide batek botatakoari datorkiokeen errefera aise igarri ohi zaion horietakoak. Ordaintzera zihoazela, Jean Marie mahaitik altxatu eta kalerantz abiatu da, ezagunen bat agurtzera inondik ere.
‎–Ez, emakume batek bota zion begiradak jakinarazi zion goraki errana zuela.
‎Neskatila baten puzkerra bezalakoa da, eta ez emakume gizenen putz heze eta ustela. Puzker lehorra da, zikina, neskatxa lotsagabe batek botako lukeena bezalakoa jende pila bat lotan dagoen gelan, barre eginaraztearren. Ea Norak bata bestearen atzetik botatzen dizkidan bere puzkerrak aurpegira, haien perfumea ere ezagutu ahal izan dezadan.
‎Txakur bat ikusi zuen nigana zetorrela eta, izuaren izuz, korrika irten zen dendatik, beldurrez zakurrak niri zer egingo. Han hurbil maniobratzen ari zen janari banaketako furgoneta batek bota zuen, eta kolpe handia hartu zuen aldaka batean. Lesioa ez zen inoren bizia arriskuan jartzeko modukoa, baina ebakuntzatxo bat egitea komeni zen.
‎Horrela iritsi zen Uribarriraino, eta han Butroi etxeko batzuei jarraika hasi zen. Bilbora iritsi eta Ibaizabal ibaia zeharkatzean, oinaztar batek botatako zagita batek zauritu zuen besazpian eta zauri harengatik hil zen. Zagita hura inguruko dorretxe batetik bota zioten bera lantza jaurtitzen ari zen bitartean, eta halakreta babesgarriak lokarri bat askatua zuen lekutik sartu zitzaion.
‎Bigarrena kuartela pasa eta atzeko aldean erori zen, baina hirugarrenak eta laugarrenak bete betean jo zuten. Momentu horretan Loiolako egoera eramanezina zen eta gainera horri erantsi behar diogu hiru motorreko hegazkin errepublikar batek bota zituen bonbekin kuartelaren saihets batean egindako txikizioa. Hura ikusita, soldaduen gurasoek kuartelera hurbildu nahi izan zuten beren semeak errenditu zitezen eta odol gehiago isuri ez zedin.
‎Alabaina, Ipar Ameriketako euskal artzainen aldizkarian abade batek botatakoa dakar hizpidera segidan Atxagak (2003: 65); alegia," Obaba bezalako leku ez printzipaletan behintzat gutxiago aldatu zirela gauzak Jesusen jaiotzatik telebista azaldu arte bi mila urteetan telebistaz geroko berrogeita hamarretan baino, horregatik ezagutu ahal izan zituela berak bere haurtzaroko herrixkan Ponpeiako freskoetan azaltzen ziren ume jolas berberak".
2012
‎Bushi Bagdaden, 2008an. Bigarren zapata herritar kurdu batek bota zion Turkiako agintari Recip Tayip Erdogani Sevillan, 2010ean. Bagdadekoak bederatzi hilabete egin zituen espetxean eta libre atera zen, kurduak hiru urteko zigorra jaso eta oraindik Espainiako espetxe batean da.
‎Guk orientabide anarkoa hartu genuen. Musikagatik izan dudan liskar bakarra garai hartan ORTko militante batek bota zidana izan zen, kanta horiek egiteagatik gazteak desmobilizatzen ari ote ginelako. Oso kanta ironikoak egiten genituen.
‎Izurtzako Kultura zinegotzi da Maialen Sarasua, eta, hark dioenez, «normalean» ez dute pregoilari edo txupinerorik izaten herriko festetan. «Zenbait herritar balkoira igotzen dira, udaltzain batek bota ohi duen suziria ospatzera». Herriko kaleak trikiti doinuekin girotu eta gero, jaietarako prestatutako egitarauak hartuko du lekukoa.
‎Ez dut hitzik aurkitzen uretan behera joan nintzenean izan nuen nahastea azaltzeko; izan ere, igerilari ona izan arren, ez nuen olatuen artetik irtetea lortzen, arnasa hartu ahal izateko; harik eta olatu batek bota edo, hobeto esanda, tarte luze batean itsasbazterrerantz arrastaka eraman ninduen arte. Olatuak indarra galdu zuenean, atzera egin zuen, eta han geratu nintzen lehorrean, erdi hilik, irentsi nuen ura zela eta.
‎Urte bi ondoren Manaplara aldatu zan, Nerbion eritxon landetxera, emen be lan bardiña burutzen ebala?. Hemen hasi zen, gorago esan dugunez, amaren lehengusu batek bota zion zirikada hark lotatik iratzarrita bezala, euskaltzaletzen eta olerkiak idazten; hauen artean, erdiak baino gehitxoago itzulpenak dira eta gainerakoak, bere bereak. –Itzulitakoen artean Longfelow, Lamartine, Victor Hugo, Verlaine, Alarcón Meléndez, Maeterlinck, Lessing, Villaespesa eta Unamuno aurkitzen dira.
‎Eta bota zigun diskurtsoan," nire adiskide maiteak" esan zuen, eta gure bihotzak irabazi zituen, zertarako ukatu. Gure arteko batek bota zuen diskurtsoan, aldiz," zoro kidea" deitu zion," ongi etorri zure etxera!" esanez bukatu zuen diskurtsoa, eta erregeak algara egin zuen.
‎Indiano aitona zahar batek bota omen zion haindiko burutik: Nik pentsatzen dutana da alkoola ez dela zerriendako egina!
‎Hunen behako argi eta zuzenaren parrean, euskaldun menditarra hantxet zegoen jite guzia kordokan, ahal bezala gordez gorputz daldara, zerbait erantzun eman nahiz xuxen edo makur, izerdi hotza jauzia. Behin batez ezin ulertuzko hitz kakolekin eman nuen erantzun irriegingarri bat, zenbaiten irri karkarak ez zirela aski, kaporal txar batek bota zuen:
2013
‎2011n haren aurka hasitako matxinadan, gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egitea egotzi zion Nazioarteko Zigor Auzitegiak Gaddafiri, eta atxilotzeko agindua eman. Nazioarteko esku hartze militar batek bota zuen boteretik, eta matxinoek hil zuten. Gaur egun auzitan paratzen da, ordea, Gaddafiren errepresioak orduan errandako neurria izan ote zuen.
‎Zergatik hitz egiten dut honetaz guztiaz? Desafioa jarri diot neure buruari, editore batek bota zidalako amua aspaldi. Barregura eman zidan.
2014
‎Zein hitz kenduko zenuke hiztegitik? Kaletik nindoala kazetari irribarretsu eta alai batek bota zidan galdera. Ezustekoan harrapatu ninduen, eguraldiaz, oporrez edo bestelako kontu errazago batez galdetuko zidala uste bainuen.
‎Literaturaren historia galera horiez beteta dago. Funtzionario batek bota zuen behinola zakarrontzira Sarrionandiaren entsegua, eta tabakoa erretzeko premiak desegin zuen Mijail Bajtinen eskuizkribua. Idazleek bizi izandako «drama» horien adibide batzuk baino ez dira ondorengoak.
‎–Txiklea zaukaat oinetakoan. Zerriren batek bota dik txiklea lurrera, eta, hara, nik zapaldu.
‎Mikel Strogoffek ozta izan zuen ikusteko beta. Bizi bizi aurreratu zuen, baina, hala ere, ongi bereizi zuen ahots larderiatsu batek bota zion hitza:
‎Emeek ezdute behar ezer eraikitzea, gehiegizko artasuna erauztea besterik ez dute behar. Alorhonetan aski ezaguna den kirurgialari batek bota zuen moduan: «Aise egin dezakezuzuloa; zutoina eraikitzea duzu, aldiz, ezinezkoa»56.
‎biktimak. “1936ko abuztuaren 13an, Italiako hegazkin batek botatako bonba baten eraginez, Villabonako lau haur hil ziren Donostiako Hotel Londres-en inguruan, 10 eta 30 hilabeteko Aniceto eta Josecho Santamaria Leturiondo anaiak eta 13 eta 15 urteko Manuela eta Eulalia Zuriarrain ahizpak. Villabonan, XX. mendeko histoarian izandako gertakizun larrienetakoa dela esan genezake”.Zubimusu:
‎Bizkarrean Discharge idatzia zeukan handikote batek bota zion:
‎Juvénal Habyarimanaren hegazkina misil batek bota zuenean piztu zen genozidio ahalegina Ruandan 1994an, Irene Arrias unibertsitateko azken azterketak prestatzen ari zenean. Hori izan zen azken tanta, azken bultzada.
‎Gau batez, nire leihotik 30 metrotako" makian" (horrela deitzen dituzte tabernak) sono batek bota ditu goizeko biak arte, reggae, jazz, ska eta beste. Bertako aireak, oso oso bekan entzun ditut.
2015
‎Ekaitz batek kanpandorrea goitik behera bota zuen. Tximista batek bota zuen bi urte lehenago konponduta zegoen ezkilategia. Izan ere, historian zehar babesgunearen adierazgarri izan den eremua, babesik gabe dago eguraldiaren zakartasunaren eta itsasoko kresalaren eraginen aurrean.
‎Guraso batek bota zuen amua, Jokin Lopetegik. " Kasualitatez enteratu nintzen lehiaketaz; zientziazaletasuna eta balio batzuk bultzatzen dituela ikusi nuen".
‎Mahai berera jarri ziren herritar bi, adinez ni baino zaharragoak, eta hitz aspertu goxoan aritu ginen denbora aski luzez udako gorabeherak mintzagai. Harik eta bi haietako batek bota zuen arte: «Ez dakit nora iritsi behar dugun.
‎Gazteak eskuinkada garbi bat bota zion sabelera, eta beltzezko gizona aurreraka makurrarazi zuen, hebaindutako aurpegi odoldua agerian utziz. Gantxo bortitz eta garbi batek bota zuen lurrera.
‎–Ni hor?,. Ez, hor ni nago?,. Nik eskatu dut lehenago?,. Horrek ez du balio?. Neskek eta mutilek zirkuluerdi bana osatu eta gero, baten batek bota du horrek ez duela graziarik, eta jokoak funtzionatuko badu txandaka jarri behar dutela: neska, mutila, neska, mutila.
‎Purra egin beharrik ere ez du izan, sumatu duten orduko hankapean pilatu baitzaizkio denak. Oiloen astrapalak bataio ondorengo boloa ekarri dio gogora, eta bere burua ikusi du duela pare bat hiru bat urte elizpean, batek botatako txanponak harrapatu nahirik, beste neska mutikoekin lehia bizian, atzamar puntak urratuta.
‎Aparkatzera joan eta espaloian eserita zeuden hiru lau beltzekin egin genuen topo. Haietariko batek bota zuen esaldia ez dut egundo ahaztuko. –Neska polita gatxa?
‎eragozten dio oraina besarkatzea. Zeren narratzailea muinoi batek haurdun utzi zuen ama batek bota baitzigun, ipurtzulotik oker ez banago.
‎Eskuineko belarri ondoan entzungailuari eusten zion besoak zinta elastiko bat zeraman. Ebano kolorea izan ez balu, Billek pentsatuko zukeen cancan dantzari batek bota eta berak harrapatutako beste hura zela, Parisko nightclub batean ilargi asko lehenago.
‎—Galerian jagole batek bota ohi zuen mutxikina zorura; gero gustura barre egiteko ikusiz nola zortzi edo hamar lagunek lehiatzen zuten hondarra hartzeko.
‎—Nor da Uzkudunek ekarri duen emakume ilehori hori? bazkaltiarretako batek bota zion galdera aldamenean eserita zeukan eta haragi gisatua antsiaz jaten ari zen kazetariari.
‎1119. Caballitoko grebak urte erditik gora zeramanean hasi ziren LAB, CCOO eta UGT heurek ere greba kutxa antolatzeko zuten asmoaren berri ematen, beti ere helburu zintzoetarako eta ez, ELAk bezala, kutxaren" erabilera okerra" egiteko. Dena dela, ELAren greba kutxaren inguruan ez zen morbo eta espekulaziorik falta izan; adibide gisa, Sailburu ohi eta ospe handiko Ekonomia katedradun batek botatakoa, gaiaz datu arrastorik izan ez arren: " Atera kontuak nola geldituko zen ELAren erresistentzia kutxa Gasteizko Caballitokoaren ondoren" (Argia, 2041,).
‎Damuaz mintzo da abadea, kontrizioaren premiaz, ordainak kitatzeaz. Organismo ihartu batek botatako hitz ustelak. Egindakoengatik damutzea baino ez egindakoengatik barkamena eskatu beharra iruditzen zaio Laurari barkaezina.
‎Bat batean haize bolada handi batek bota du.
2016
‎Ez du garabirik erabili, polea gisa bizikleta gurpilak baizik. Inguruan duen adreilu fabrika batek botatako materiala baliatu du edo jendeak doan emandakoa. New Yorkeko Arte Modernoaren Museoak lan erraldoiari buruzko argazki erakusketa eskaini zuen duela urte batzuk, eta orduan eman zen mundu osoan ezagutzera.
‎Aizue, landare bat da, ura behar du? ez da bere errua, baten batek bota dio azeleragailu biologiko hori?
‎Kaikuren batek botako zuen.
‎Iaz ekaitz batek bota zuen.
2017
‎Abu Jihadek pistola zeraman, baina zer egin dezake pistola batek drone, edo piloturik gabeko hegazkin? batek botatako misilaren aurka?
‎Gau batean, aldiz, erresistentzia pasibotik aktibora pasa zen urdanga halakoa, ni ohetik lurrera boteaz. Minik ez, baina irrigarri sentitu nintzen lurrean emakume batek botata. Altxatu eta emaztearen gainera amildu nintzen.
‎Orduan, kolpe ikaragarri bat sentitu du, eta gero ezer ez. Ez ditu urruntzen diren pausoak sentitu, ezta uniformedunetako batek bota dion listukaldi erdeinuz betetakoa sentitu.
‎Alferrik! De Pablo hitz egiten hasi orduko fusil desarra batek bota zuen. Espedizio horretan Espronceda poeta ere joan zen eta olerki batzuk eskaini zizkion:
‎Dutxa sagarra hartu, ura ireki eta tenperatura probatu ondoren Axiren ixterrera zuzendu du. Axi jauzi txiki batek bota du atzerantz.
‎Eraikin bat bezain handia zen tximino batek bota gaitu!
2018
‎Zazpi urteren ondoren Mexikotik itzuli zenean, lagun batek bota zion galdera: ba omen zuen etxe bat Donostiako Parte Zaharrean, konfiantzazko norbaiti alokatu nahi ziona, eta ea hartuko zuen berak.
‎Herri batean baziren anitz haur gaixo, begizkoak joak omen: herritarrek esaten zuten sorgin batek bota ziola zorte gaiztoa eta sorgin hori abadearen ama zela. Apezek bazuten modu bat sorgina nor den jakiteko:
‎Urtero kolektibo batek izaten du jaien hasiera iragartzen duen suziria jaurtitzeko aukera Zaldibarko santixabeletan (Bizkaia). Izan ere, herriko talde ugarik osatzen dute jai batzordea, eta, denen artean jaietako egitaraua prestatu ostean, haietako batek bota ohi du jaiak abiarazten dituen suziria. San Martin nagusien elkartea da kolektibo horietako bat, eta beraiek igoko dira aurten udaletxeko balkoira; elkarte horrek 30 urtetik gorako ibilbidea du, eta beraien helburu nagusia zera da, adinekoak elkartu ahal izateko espazio bat ematea eta haientzako ekintzak bultzatzea.
‎Matxinoek liskar haietan begirantza zein sokorri bila hasteko esperantza guztia galdu zutelarik, eta guk dibertimendua, hiru begirale itzuli ziren agindutako epean. Haietako batek botatako esaldiak laburbil lezake hiruren porrota:
‎Aurreko astean, adibidez, Potte tabernan jendetza elkartu ginen, Oiartzungo ia rapero guztiak, eta sekulako festa antolatu genuen. Bertan lagun batek bota zidan: " Niri eta dena ematen dit gogoa oholtza gainera igo eta rapeatzen hasteko!".
‎Halaxe aetz behartsu denari, nola janzkera" arraro" daramanari deitzen zaio. Egun batez Bidarraiko tabernan punki gazte zenbait sarturik, segidan bertako batek bota zuen:
‎Badaezpadako sineskeria horiek eta beste zenbait. Sinestea zeure zuhaitz genealogikoa ez duela kolpe latz batek botako, belaunaldi hobe baten logikari eutsiko diotela etxeko txikienek, ez dituztela geure espektatibak zapuztuko, ospitalera bisitan baino ez dutela joan –abstrakzio hutsa diren bisitak, betiere, irudikatu gabe inoiz “nor bisitatzera” joan luketen–; gu baino zoriontsuago izango direla gure ondorengoak, ez dutela suizidioaren bele erraldoia begien atzean beira arrakalatu arte... Eta “el mío”, eta “la tuya”, eta “la pequeña es clavadita a su padre”, parkeetan esekita dirauten komiki bunbuilo beti berdin horietara zintzilikatzeko ama eta aita berririk ez dela faltako aurrerantzean ere; ordezko fusibleak argindar instalazio zahar, iraunkorrarentzat.
‎Eta gaur aker beltz batek botatzen dit bere begirada hotza galdetuz ez nagoen jadanik hila?
‎Eta gaur aker beltz batek botatzen dit bere begirada hotza galdetuz ez nagoen jadanik hila?
2019
‎Hamahiru hilabete geroago, disidente talde batek bota zuen Saavedra eta lehen triunbiratu edo hiruko aginte gobernua ezarri zuen. Manuel Sarratea, Feliciano Chiclana eta Juan Jose Pasok osatu zuten.
‎Atea zabaldu nuenean, ke bafada kiskalgarri batek bota ninduen atzera. Agidanez, nondik edo nola jakin gabe, su hartu zuen ikaztegiak eta ez zegoen makina gelara jaisterik.
‎haize kolpe batek botata
‎Soroa zenari begira geratu naiz, belarretan islatzen diren argiuneei. Torratxorien jan potoa sagarrondotik jausi da orbel artera, haizeteren batek botata. Badirudi esaten ari zaidala nahia eta ekina eskutik joan ezean eguneroko bizimoduaren sasitzak edozein eder gura itotzen duela.
2020
‎Hogei urte inguruko neska agertu da pantailan, jantzi estua soinean. Begira dauden bi mutiletako batek bota du: «Titi eroriak ditu».
‎Azken bonbardaketa bat egon zen 1938 urteko urtarrilaren hemezortzian: hegazkin bakar batek botatako bonbek hildako bat eta hainbat zauritu eragin zituen. Gainerakoan, biharko klasea prestatzeko dauka oraindik:
‎Harrera eta afaria izan genuen Enbaxadan. Gogoan dut Espainiako ministro batek bota zigun erretolika," pérfida Albión" zelakoa aipatuz, gure arrazaren nagusitasuna, derrigor irabazi beharra zegoela... eta abar. Ez dakit kontrako eragina ez ote zuen izan gugan.
2021
‎Gezur borobila bota eta segituan gogoratu nintzen behin batean ikastolako jolastokian mutiko astapotro batek bota egin zidana: " mairu guztiak berezko traidoreak eta gezurtiak zarete, nire aitonak ondo baino hobeto ikasi egin zuen Alayumen soldadu egon zenean".
‎eror baginte, ekaitz batek bota balitza han hemenka kasik dilindan dauden etxeño batzu, zer itzulipurdia
‎«Helduaroaren bezperan» esaldia lagun batek bota zuen behin, gure bizimodua nolakoa den azaltzeko. Ematen du 30 urteren bueltan gaudenoi ailegatuko zaigula une hori non heldu bihurtuko garen.
‎Hizkuntzan ondorioak, esaterako. Asta Helgadottir izeneko islandiar batek bota zuen txioa otsail hasieran: kexu zen Disney Plus katea ingelesez baino ezin zelako ikusi Islandian.
‎Espero nituen topatzea dokumentalak, liburuak, doktore tesiak… Baina nire harridurarako, ez zegoen ezer. Horretan nenbilela, lagun batek bota zidan zergatik ez nuen dokumental bat egiten, irrintzia oihu bat izanda, entzuteko zerbait izanda, polita izan zitekeela. Ni irakaslea naiz berez, ez daukat inolako zerikusirik eta harremanik ikus entzunezkoen munduarekin, baina gidoi bat idatzi nuen eta herriko ekoiztetxe bateko kideei aurkeztu nien.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia