Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 93

2000
‎Mendebalderen baitan jorratu bada ere, hausnarketa eta irizpideak bideratzeko orduan beharra dago egiteko. Euskara eredu bakarra, sarritan estuegia, arlo askotan malgutu da, eta lehen hezkuntzan jarraitu beharreko bidea ere hortik joan litzatekeela uste du batek baino gehiagok.
‎Badira web gune legalak egile eskubideen aldetik zorrotz jokatzen dutenak. Eta, hala ere, batek baino gehiagok arazoak izan ditu horregatik, Napster en web guneak kasu.
‎Jaitsieren artean, berriz, 1986koa (ekoizpenaren igoeragatik jasandako prezioen %50eko beherakada) eta 1998koa (Asiako krisialdia). Krisialdi horietan, aditu batek baino gehiagok LPEEren deuseztapena iragarri zuen, baina erakundeak erabat berreskuratu zuen munduko petrolioaren merkatuan eragiteko gaitasuna.
‎" Euskalerriaren zazpi alderdi" plazaratzeko gogoz ziren, itxura guztien arabera" elkartasunean euskaldunen indarra" biltzeko asmoarekin. Izan ere, euskaldunen artean ika mika eta kalapita gehiegi sortua zen bazterretan, eta haserre horien guztien ondorioak jasanak zituen batek baino gehiagok, eta ZERUKO ARGIAk ere bai, jakina. Zerbaitengatik idatziko zuen Basarrik honoko hau bere sailean:
‎Etorkizuna orain daramagun bidetik imajinatzen dut nik, proiektu honetan ahal den bertsolari eta bertsozale gehien inplikatuz, bertsolarigoaren protagonista izanez bakoitza bere ahalean, batzuk bertsotan, besteak irakasten, antolatzen, komunikabideetan, Elkartearen zereginetan... Bertsolari batek baino gehiagok Elkarteari eskatzetik Elkartearen proiektuetan bustitzeko urratsa ematera pasa behar du. Hau izan liteke Euskal Herriari alor honetatik egin diezaiokegun aportaziorik aberatsena.
‎Garai latzak ziren haiek gure herriarentzat. Bertako hamasei gazte abertzalek epaiketa militar bati aurre egin behar zioten eta beraietako batek baino gehiagok herio epaiketa jasan zezakeen. Gauzak horrela, mundu guztia zegoen zer gerta begira Burgoseko hiriari, eta ZERUKO ARGIAk ere" Epaiketa Burgosen" nabarmentzen zuen bere lehen orrialdean, Gaztelako hiri horretan zetzan kuartel militarraren argazkia eskainiz.
2001
‎Aski da okelak kolore zuria izatea, fruituak dizdiratsu aurkeztea, arraultzeek gorringo gorria ukaitea... Zertan gabiltza gure eskualdean bertan ur litro batek esne litro batek baino gehiago balio duenean. Ezin dugu ahantzi duela urte gutxi arte, hamar hamabi bat, zenbait hiltegik aratze dopatuak eskatzen zituztela, eta abeltzainei erakusten zieten dopatzeko modua.
‎Izan ere," Arrantzaleak" irakur zitekeen, urrutitik ere, aldizkariaren lehenengo orrialdean. Euskaldun oharkabetuenaren atentzioa deitzeko modukoak ziren izenburu deigarri hura eta azpian zeraman argazkia, eta apika batek baino gehiagok usteko zuen hura irakurriz itsasgizon izukaitzen bizimodu bitxiaz zer edo zer gehiago ikasiko zuela edo. Baina Z. ARGIA eskuetan hartu eta letra xeheek ziotena irakurtzen hasi orduko, herritar kementsuenaren begitarte alaia ere goibeltzen joango zen duda gabe.
‎Salbuespenak dira kostako ikerleak eta ikerketak. Gaur, batek baino gehiagok oharrarazi du itsasoko euskararen beharrez.
‎Varanasi historia bera baino zaharragoa da, tradizioa baino zaharragoa, baita legenda baino zaharragoa ere, eta hau guztia batera baino bi aldiz zaharragoa dirudi». Mark Twainek 1896an idatzitako hitz hauek irakurtzean, batek baino gehiagok Varanasin zibilizazio zahar baten arrasto hilen lasaitasuna esperoko du. Alferrik.
‎Jendeak gero eta gehiago begiratzen ditu era horretako aukerak. Ordenagailuak, internet, zertarako diren galdetzen du batek baino gehiagok askotan. Horra hor adibide bat.
2002
‎Errusian, bitartean, hauteskunde giroan gerra berri baterako giroa berotuz zihoan. Lebed jeneralak sinatutako akordioarekin ez zeuden ados militar errusiar nagusiak(" politikoek ez digute txetxeniarrak akabatzeko denborarik utzi" esan zuten batek baino gehiagok) eta zerbitzu sekretuek beren maniobrak ugaritu zituzten, herrialde honen kokagune geoestrategikoa kontrolatu nahian. Txetxeniar integrista batzuek Dagestanen egindako erasoak batetik eta Moskun bertan lehertutako bonba batzuek bestetik, guztiak ekarri zuen gerra berriaren leherketa.
‎Euskal Herriko gatazka sinplea da kausetan azaltzea, baina konplexua konponbide iraunkorretan gauzatzea. Lizarra Garaziko prozesua abiatu zenean tuneletik behingoz aterako ginela zirudien, baina batek baino gehiagok zapuztu ondoren, berriro ere sentitzen gara tunelean. Azken asteotako irudiak oso argigarriak badira ere, hitz goxoak baino askoz gehiago, zaila zaigu esku argi egokia aurkitzea, eta horrela gabiltza, amorru eta ezinean, eta batzuk umezurtz.
‎Esango dizute, seguru esan dizutela jadanik, Euskal Herriko batek baino gehiagok: gizona, oraindik zintzilik baldin badago, bere garaian lotu zenezaketen ondo trantsizio hori, ezta?
‎I. ZUBELDIA: Gure irakurleek elebidunak diren mementotik ahalmena dute esparru zabalagoko literaturara jotzeko, Espainiako edo Frantziako elebakar batek baino gehiago, esaterako. «Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan» liburuan Saizarbitoriak 5.000 ale saltzen dituela dio.
‎Nazioarteko erakunde batek baino gehiagok eskaintzen ditu 18 urtez azpiko haurrak gerrarako erabiltzeaz dauden datuak eta analisiak. Baina Child Sordiers proiektuaren ekarpen zirraragarriena gazte eta gaztetxoen lekukotasunak dira.
2003
‎Zaila da jakitea egiten den presioarengatik den edo begi bistan dauden hauteskundeen aitzinean postura hartzeagatik, baina kontuak kontu, batek baino gehiagok diskurtso aldaketa ikusi dio azkenotan PSNri.
‎Urtarrilaren amaieran Europako Txapelketa jokatu ondoren, patinaje zaleak dagoeneko martxoaren 24a noiz iritsiko zain egongo dira, egun honetan hasi eta hilaren 30a arte burutuko baita Washingtonen Munduko Patinaje Txapelketa. Eta batek baino gehiagok kinielaren bat egingo zuen dagoeneko. Gu ere horretan saiatu gara.
‎Juan Mari Larrarte, Joxe Mari Sors, Mikel Arrizabalaga, Angel Ramon Diez, Mikel Sorozabal, Amando Hernandez, Mikel Azkune eta Xabier Legarra. Aipatutako etsipen kutsua ez da bakarrik kronikagile honen usaimenak harrapatutakoa, bai bilkuraren ondoren eta baita ondorengo egunetan ere batek baino gehiagok zuen ikuspegi bera. Donostiako manifestazioak ere bazuen tristura doinu hori, bere hasierako lerro eta metroetan behintzat.
2004
‎Kantua idatzi zuenak «emazte edo andrazkoak Jainkoak inak ez ginela» pentsatuko ote zuen...? Batek daki hori ere, baina batek baino gehiagok tradizioa ezin zapuztu, berdin kantatzen, sentitzen eta egiten jarraituko du.
‎New Yorkeko Dorre Bikiei Al Kaedak egindako erasoaren ondoren, batek baino gehiagok uste izan zuen mugimenduak berea egin zuela. Alabaina, zailtasunak zailtasun, mugimenduak demostratu zuen ez zela modazko edo azalezko fenomeno bat, eta gai zela errepresioari eta toxikazio mediatikoari aurre egiteko.
2005
‎Ez naiz behin ere izan galtzailea, baina bai besteari hiru, lau, bost tanto egiten utzi eta gero etxera joan zalea. Gainera aldageletara sartu eta batek baino gehiagok hori estimatu ere bai: " Eskerrik asko Julian."
‎Euskal Herri osoko hainbat antzoki, eliza, frontoi eta idi probetako plaza ezagutu dituzte. Behin izan ezik gainerako emanaldi guztietan jendea sartu ezinik geratu da eta batek baino gehiagok behin baino gehiagotan ikusi du antzezlana. Ezin esan arrakasta izan ez duenik.
‎Gehienetan 35 eta 45 urte bitarteko gizona izaten da kalean bizi dena, baina inmigranteek batez besteko hori jaitsi egin dute azkenaldian. Etxerik gabeak gero eta gehiago dira atzerritarrak, eta batek baino gehiagok dio fenomeno honek atzerritar aurpegia hartu duela hemen. Horietarik asko oso gazteak izaten dira gainera.
‎Batek baino gehiagok merezitako oporrak hartuko zituen 1979ko uda hartan, eguzkipean kolore pixka bat hartzeko irrikitan. Baina batek baino gehiagok beharbada planak aldatzea erabakiko zuen Koldo Izagirrek eta Ramon Saizarbitoriak Oh Euzkadi! sailean idatzitakoa irakurri ondoren.
‎Roldanek aipatu duenez, Nafarroako erromesaldietan mezara joan ez den jendea dabil. Niri batek baino gehiagok esan dit: " Guk errituala egiten dugu apaizari gustatu edo ez».
‎emakume etorkinek bertakoek baino ume gehiago dituzte, doblea, baina beraien jaioterrietako emakumeek baino askoz gutxiago. Arrazoi batek baino gehiagok esplikatzen dute hori, eta nik esango nuke inportanteena dela Europan bakarrik daudela, edo talde txikietan, familiaren laguntzarik gabe, eta hortaz askoz zailagoa dutela haurrak izatea. Hego Amerika eta Afrikako familietan umeak gurasoekin ez ezik senitartekoekin hazten dira.
‎Euskara" asmatutako" hizkuntza dela gaztelera Jainkoek bihotzean jarritakoa ote, dioten espainol horietako batek baino gehiagok, behin eta berriz galdetu didate" ea nik nola pentsatzen dudan". Pentsatu esaterakoan, barne gogoetak nola harilkatzen ditudan hitz egin arte, alegia.
2006
‎Niretzat poesia erlijio hutsa da, eta hori horrela den neurrian poema bakoitza errezo bat da, eta ez dago gizartean poeta batek baino gehiago errezatzen duen pertsonarik. Nik uste dut poeta batek poesian nolabaiteko salbamena aurkitu nahi duela, behintzat nire betiko gogoa horixe izan da, salbamen hori aurkitzea.
‎Haien jarrera ulertzen dut, baina familiengan ere pentsatu behar da". Argitaletxeetako langileek ere familia badutela pentsatuko du batek baino gehiagok. Orekan omen dago bertutea.
‎Hotzak atzeratuko zuen. Epelxeagotik jo duen dozena erdi bat egunen ondoren, berriz, landare batek baino gehiagok hartu diote aurrea aitzindaria izatera ohituriko mimosari, Lakoizketak Ige beratxa eta Althabek beonika deitzen duten Veronica persica, adibidez. Gaurkoan, hala ere, inoizko urtarrilean harro irekirik ikusi gabeko loretxoa topatu dut:
‎Enbaxadoretzan bikain dabiltza, tantoak irabazten. Susmoa daukat batek baino gehiagok marketing operazio hutsa ikusiko duela mugimendu horretan guztian. Gustura entzungo nituzke emakume horien alderdikide zenbaiten pentsamenduak, autosufizientziari jelosia tanta batzuk isurita egosten diren horietakoak.
‎Bertan, leize hartzen bi garezur topatu zituzten. Hankak dardarka jarri zaizkigu kobazulo ilunetik horrelako piztiatzarra ateratzean gizaki batek baino gehiagok bizi izango zuena imajinatzean.
2007
‎zazpi barako atorran sartzea. Izan ere, nik baino askoz gehiago dakite euskara gazteen artean zabaltzen zazpi deabruak ikusita daudenak, eta batek baino gehiago pentsatuko du ez ote dauzkadan zazpi azal kopetan gazterik gazteez mintzatzeko. Beste batzuek nahiago dute gaia zazpi giltzekin gordetzea, zazpi behi makal etorrita ere zazpi euskal herrietara.
‎Analista batek baino gehiagok nabaritu du Orwellek asmatu egin zuela boterea hizkuntza bere mesedera makurtzen saiatuko zela esatean, baina erabat erratu zela horretarako aukeratutako bideari dagokionez. www.genaltruista.com web gunean aurkitu dugun George Steinerren artikuluak dioenez, «hizkuntza ekonomia axioma hori dateke Orwellen aurreikuspenetan guztiz zuzena ez den gauza bakarra.... Gaur egungo newspeakak hitz inflazioa dauka oinarri:
‎Zalla eta Karrantza lotzen dituena, aldiz, bere horretan da aspaldi. Aukeran, batek baino gehiagok Kantabriako itsasaldera jotzen du, bi erraileko bide bila. Handik samurrago da Bilborako bidea, laburragoa ez bada ere.
‎" Unibertsitatean sartzea, berriz, oso zaila da iritzi dio Intxaustik, mekanismo konplexuak daude hor, eta endogamia handia". Batzuek, honenbestez, atzerrian geratzea aukeratzen dute, eta batek baino gehiagok bertan behera uzten du ikerkuntza. " Izan ere, behin hona itzulita seguruena ikertzaile lanposturik ez aurkitzea da".
‎Europa osoan ez dago nazio batek, ala bestek, ala batek baino gehiagok batera errebindikatzen ez duten lur eremurik. Eta, behar baldin bada, lurraldearengatik muturra hautsi diogu eta hautsiko diogu elkarri.
‎Ni ez naiz harritzen orduan pentsatu eta idatzi nuenaz, ez nire ingurukoak ez familia ere. Eta gaur egun, haietako bat baino gehiago harritu (ko) da, orain dokumentala ikusita batek baino gehiagok pentsatuko du: " Hara, ez ginen gu izan!".
2008
‎" Eta nola lortu zuten elkarrengana hurbiltzea Stalinen gurasoek?", galdetuko zuen eskolan haur batek baino gehiagok. Galdera bera entzungo zen, agian, alboko georgiar herrian.
‎Bankuan zutenek dena galdu zuten gauetik goizera eta etxean gordeta zuten askok familiarren baten bahiketa sufritu zuten, ondoren askatzeko dirua eskatzen baitzieten. 36 milioi biztanletik gora zituen herrialdean, 20 milioi lagun pobrezian hondoratu ziren; batek baino gehiagok bere buruaz beste egin zuen.
‎Baina espetxealdia bukatzear zuela, amerikanoak presio egiten hasi zitzaizkien agintari frantsesei. Orduan gobernuan zeudenetatik batek baino gehiagok, tartean François Mitterrand presidenteak berak, aitortu dute presioak oso gogorrak izan zirela, Ronald Reagan bera aritu zitzaiela amenazoka.
‎Batek baino gehiagok entzun nahi ez dituen baina batek baino gehiagok pentsatzen dituenak esatea.
‎Mendiaren bizkarrezurra diruditen errotak, antenak... Oiz ezagutu aurretik, itsusia dela pentsa dezake batek baino gehiagok. Baina behin gailurrera igota, Bizkaiko edertasunaz txunditzen da norbera.
‎Jende askoren nahasmena sortu du letrak. " Iparraldeko jendea etorri izan da hona, galdetuz ea diskoteka non dagoen, baina ni ziur nago batek baino gehiagok putetxe batekin nahastu duela etxe hau" dio Anjel Etxebestek; besteak beste Lif eta Zura taldeetako partaidea da, eta orain bakarlari bidea hartu du. Egia esateko, edonor nahasteko aproposa da Psilocybe Enea; kanpotik beltza, goitik behera, eta aipatutako letra arrosa, Psilocybe elkartearen kolore bereizgarria.
2009
‎Ikerketa batek baino gehiagok dio ez genukeela ohiko zartaginez gehiegi fidatu behar, gure osasuna estimuan badugu. Haiekin alderatuta, abantaila ugari eskaintzen dituzte burdinaz egindakoek.Politetrafluoroetilenoa.
2010
‎Badira, bestalde, mendia era honetako hornigaiz janztearen aurka dauden mendizaleak ere, mendiak berak jartzen dituen baldintzak artifizialki ezabatzen dituztela-eta. Kontuak kontu, txangozale batek baino gehiagok lasai hartu ahal izango du arnasa, Karria haitzeko eremu bertikal horretara inguratu eta burdinazko katearen laguntzaz igotzeko aukera daukala ikustean.
‎Bigarren Mundu Gerra. Orduan ere, batek baino gehiagok bi gerren arteko lotura azpimarratu zuen. Esate baterako, Espainiako Kanpo ministro izan zen Julio Alvarez del Vayok, honela zioen 1940an argitaratutako La guerra empezo en España liburuan:
‎Melodia kopurua infinitua da edo noizbait amaituko da?, galdetu izan dio batek baino gehiagok bere buruari. Galdera egite hutsak tranpa du bere baitan, musika gauza itxia balitz bezala aurkezten digulako, elementu jakin batzuekin egiten dena.
‎Gaia oso konplexua dela aitortu zuen hizlari batek baino gehiagok; komunikazioaz ari baikara eta komunikatzeko daukaguna, hizkuntza. Joseba Kamiok lehenengo egunean esan zuen mahai gainean genituen gaia eta helburua oso konplexuak direla.
‎Zaila mezu bakarra lantzea. Hizlari eta entzule batek baino gehiagok azpimarratu du hori, Joxerra Garziaren hitzetan euskalgintza eztabaidarako baino zalapartarako biltzen da. Euskalgintza prest al dago elkarrekin euskara sustatzeko mezu bakarra lantzeko?
‎Espainiak daraman jokamoldearekin hainbat hipotesi erabiltzen dute adituek. Euskal gatazkaren konponbideak eragina duela pentsa dezake batek baino gehiagok.
2011
‎Hortxe azkenekoz, orduantxe hil baitzen Juan Bautista Bilbao, Batxi, marinel hartzen zuen barkua mina batek lehertuta. " Nor da Batxi delako hori baina?", galdetuko du batek baino gehiagok. " Nor da inongo paperetan agertzen ez den idazle modu hori?", libururik gabeko idazlea, 1914ko urriaren 25ean euskal idazleen bilera historikoa atzeratzeko beste zena, Bilboko itsasadarrean barrena ezin eginda zebilen eta.
2012
‎Lan zaila da hori. Hanka sartu eta mina eman batek baino gehiagok egin baitu. Urrundik ireki da bidea:
‎1994an atxilotu zuten 100 haur baino gehiagoren kontrako sexu abusuak egiteagatik. Dublin, Belfast eta AEBetan egin zituen delituak eta gerora frogatu izan denez, apezpiku batek baino gehiagok zeukan gertatzen ari zenaren berri.
‎Guhaurek sortu irakaskuntza sistemak ere bere zuloak ditu, bere hilotzak, armairu barrenean altxatuak. Nire adinekoek apezak nola, hala gorrotatzen euskara herria, aberria, dena delakoa gure ikasgeletatik atera den batek baino gehiagok. Halako erresuminik gabe ere, bertze batzuek isil isilik egin digute ihes.
‎Gauzak horrela, Gobernuak dekretu bat argitaratu zuen abenduaren 3ko datarekin, debekuak ezarriz finantza erakundeei eta jendeari. Jendeari galarazi egin zitzaion astean 250 peso edo 250 dolar estatubatuar baino gehiago ateratzea eskudirutan, finantza erakunde bakoitzean zituzten kontu guztietatik, bai titular bakarrak bai titular batek baino gehiagok, elkarrekin edo bereizirik. Era berean, debekatu egin zituzten kanporako transferentziak, baldin eta ez baziren kanpo merkataritzako eragiketei zegozkienak, kanpoan egindako gastuak ordaintzeari zegozkienak herrialdean bertan jaulkitako kreditu txartelen edo zordun txartelen bidez, finantza eragiketak baliogabetzeari zegozkienak, edo beste kontzeptu batzuen araberakoak.
‎Dena dela, ederki daki magiaren efektua unibertsala dela eta hainbat magiatan hizkuntzak berak baino garrantzi handiagoa dutela keinuek. Heldu batek baino gehiagok esan izan dio: " Ez dut euskara ulertzen, baina oso ondo pasa dut".
‎Baina Palestinan arazo teknikoa testuinguru politikotik aldendu ezin daitekeela aldarrikatzen du aditu batek baino gehiagok. Hala, Israelgo okupazioa aipatzen da ezinbestean.
‎Halakoa baino laido handiagorik! Maskulinotasunari berari eginiko traiziotzat hartuko du lerdo, lerdetsu batek baino gehiagok.
2013
‎Barreñak adierazi zuenez, euskara zein berdintasun teknikariak" mosketero" bakarrak dira udalean, sarri sail bazterrekoak. Entzule batek baino gehiagok arrazoia eman zion. Barreñak, konparazioak egiten hasita, aitortu zuen udalean euskara kontuak hirugarren mailan egon daitezkeela, eta feminismoa berriz, 17.ean.
‎ARGIA KO zuzendari izendatu nindutenean, 2002ko urruti hartan, batek baino gehiagok luzatu zidan ea zorionak edo doluminak eman behar zizkidan. Egia esan, beldurtua nintzen, orduan zuzendariordea izanagatik ere, zuzendari kargua batetik bestera erori zitzaidalako gainera.
‎Lola Valverderen ustez lekukoek jasotako kasuak izugarriak dira, eta horiek deskribatzeko hitz egokirik ezean, lekuko batek baino gehiagok aipatzen duen eszena azaldu zuen hitzaldian: San Jeronimo kalean neska baten gorpua kupel bati lotuta, biluzik, baioneta" sorrera bulegotik" sartuta (sic).
2014
‎Koroa egin dute batzuek. " Eskerrik asko, Velasco", espontaneoren batek baino gehiagok.
‎Idazle zaitugu. Azken liburuak Txartel bat (des) herrira du izenburu, irakurle batek baino gehiagok dakienez. Esadazu, nolakoa den Londresen bizi zaren horren deserria.
‎perfumeak eta likoreak. Perfume ugarik du banillina; Europa aldean egiten direnen heren batek baino gehiagok ba omen du. Bat probatzeko tentaldian erori nahi baduzu, heldu" Pure Vanilla" deiturikoari.
‎Altzari marrazten ere berak erakutsi zidan, lanean lagun niezaion. Izan ere, Gasteizko altzarigile batek baino gehiagok eskatzen zioten altzariak marrazteko, eta nik laguntzen niolarik, diru gehigarria sartzen zen etxean. Behin, Madrilera joan zen gure aita.
‎Irailaren 3an, UPNko agintari batek baino gehiagok gogotik madarikatuko zuen 2014ko Espainiako Itzulia Nafarroara ekartzeko baten batek izan zuen burutazioa. Txirrindularien etorrerarekin, Nafarroako Erresumaren espainoltasuna agerian jartzea baldin bazen xedea, arras bertzelako zerbait erakutsi ziguten telebista kamerek.
2015
‎Iazko abenduan, GUE/ NGLk Bruselan antolatutako jardunaldian, batek baino gehiagok aipatu zuen TTIPen negoziazioa motel doala, akordioa lortzea kostatzen ari zaiela alde biei. Beste horrenbeste gertatzen ari da TISAn?
‎Rocka, bere zentzu zabalenean, oso eremu aldakorrra eta desorekatua da milaka arrazoiengatik. Era berean, pertsona batek baino gehiagok osatzen duten proiektuak iraunkorrak bilakatzea zeregin aski zaila da, interes, behar eta egoera pertsonal askok iraute hori baldintzatzen dutelako. Are gehiago, proiektuak trukean partaideei ematen diena zenbatzeko edo ukitzeko zaila bada.
‎" Miresmena da denen jarduna laburtzen duen hitza. Tematia, burugogorra zela ere esan zuen batek baino gehiagok. Gauza bat garbi bazuen ez zuen erraz atzera egingo".
‎Bestela gure komunitatean konpondu dugun arazoa ondoko komunitatetan mantenduko da. Gainera, kontuan hartu behar da beharrak aginduta batek baino gehiagok ezin diola uko egin soldatapeko lan horri, eta pertsona horiek ezin ditugu eraldaketatik kanpoan utzi.
‎Abuztuaren 26a egutegian ondo markatuta izango du batek baino gehiagok, altzarien eta dekorazioaren alorrean mundu mailako ikurrak ateak irekiko baititu Baionan. Lehen hiru egunetan 40.000 bisitariren erromesaldia jasoko dute, frankiziako zuzendari Christian Kaelenen ustez.
‎Egia esateko, amorruaren eraginez sortutako neska gazteen talde horietako askok bizitza laburra izan du. Baina liburuan batek baino gehiagok aitortzen du talde horiek sekulako marka utzi dietela eta euren etorkizuneko bilakaeran ezinbestekoak izan direla. Feminismoaren" eskola" izan direla, alegia.
‎Estitxu Eizagirre Argiako zuzendariak gogorarazi zuenez, 2014ko Argia Egunean egindako topaketan batek baino gehiagok adierazi zuen diseinua berritu beharra zegoela, eta geroztik, urte osoan aritu dira horretarako lanean. " Argia barruan prozesu parte hartzailea jarri dugu martxan diseinu berria osatzeko, eta argiazaleei ere zabaldu nahi genien prozesu hori".
‎energia aurrezten eta efizientzia areagotzen duten berogailu ekologikoak eta osasungarriak diseinatu eta komertzializatzen dituzte Argiñaritzen (Nafarroa) duten lantokitik. Ziur aski berogailu saltzaile batek baino gehiagok esango du bereak ere halakoxeak direna. Alta, Ekosuak eskaintzen duen etxea berotzeko sistema bakarra eta aitzindaria da Euskal Herrian.
2016
‎Ondoren ere, gutxi. Kantu horiek idatzi izanaren truke, arima deabruari saltzea justifikaturik ikusiko luke batek baino gehiagok, baina Lertxundik bete betean eusten dio anbizio artistikoari, eta horretarako kantu ez hain ezagunak ongi pasarazteko lagun ditu sonoritate zaindua eta primerako taldekideak (Untzu, Ramirez, Zeberio, Zugasti…), ezagun denez perfekzionista handia da-eta, emanaldiaren aurretik soinu gardentasun bila ordu luzeak ez alferrik, horixe baietz, ematen dituena....
‎Eta mizpirak gain umotasunean ahosabaia betetzen. Jende gehienak, ordea, ez du mizpira ezagutzen, eta" ustelgintzaren" laudorioak entzunda, batek baino gehiagok goragalearen imintzioa egin izan dit. Ipularreko fruitua da mizpira, baztertua dugu.
2017
‎Narratzaile batek baino gehiagok osatzen du istorioa, eta ahots bilduma horrek Begoñako Basilikan gertatutako erasoa eta haren ondorioak ertz eta denbora geruza ezberdinetatik azaltzen dizkigu. Gertaera hori bilakatzen da frankisten barruko gatazken sinbolo, baina pertsonaia guztiengan dago Gerratik 80ko hamarkadara arteko borroken arrastoa.
‎" Jendeak ezin du begira egon". La Navaleko zuzendaritzako kide batek joan den irailaren 11n egindako bileran botatako esaldi horrek erresumina sortu zuen langileen artean, batek baino gehiagok pentsatuko zuen," eta zuek nora begira egon zarete orain arte?". Enpresaren kudeaketa txarrari egozten diote gehienek ontziolaren oraingo egoera larriaren errua.
‎Live Blogging eguneraketa sistema erabili ohi du ARGIAk webgunean horrelako albisteen berri emateko. Sistema honek ahalbidetzen du aldi berean pertsona batek baino gehiagok albistea editatzeko aukera izatea, eguneraketa berriak di da batean sartzea eta abar.
2018
‎Abenduaren 21eko hauteskundeen atarian batek baino gehiagok uste zuen presoak aske geldituko zirela. Hilabeteak aurrera doaz, aldiz, eta ez dago berririk.
‎Barcelonetako Mediterrania eskolako erasoetan Espainiako Poliziak zauritu izanagatik gogoratzen du batek baino gehiagok Alejandra Rayas (Queretaro, Mexiko, 1970). Urriaren 1eko lehen urteurrena betetzear dela, eta, kolpatu zuen guardia zibilaren aurkako epaiketarekin zer gertatuko den jakiteko" adi" dagoen bitartean elkarrizketatu dugu.
2019
‎Eta lantzeak ez du zertan esan nahi gelan pornografia ikusten jarriko garenik, baina gaiaz eztabaidatu daiteke, irudiak kritikoki aztertzen lagundu, askotan ezer zalantzan jarri gabe sinesten dituztelako gauzak. Gu sar gaitezke gelan, aluak bost zulo dituela esan, eta batek baino gehiagok sinetsi egingo digu, kritikotasun maila txikia dutelako eta guk boterea dugula uste dutelako. Pornoan ikusten duten guztia sinesten badute, txarto goaz.
‎Emakumearentzako rola oso markatuta zegoen eta eremu horretan hitanoak ez zuen lekurik. Elkarrizketatutako emakume batek baino gehiagok aipatu du, etxean gurasoek errieta egin izan ziela hikaz aritzeagatik, eta beste hainbeste abadeak. Aretxabaletak ez luke esango emakumeek hika erabiltzea tabua zenik, baina estigma zuen.
2020
‎Euskal Elkargoaren osaketa sufragio unibertsal bidezko hautaketa zuzenaren bidez egin behar liratekeela diote batek baino gehiagok. Batetik, herritar guztiek ez bakarrik 1.000 biztanlez goragoko herrietakoek erabaki ahal izateko osaketa eta bestetik, karguen metaketa mugatzeko.
‎Hasteko, mundu osoko hizkuntzei eragiten dieten fenomenoak azaltzeko orduan,' globalizazioa' aipatuko nuke. Ditxosozko globalizazioa esango du batek baino gehiagok, baina egia da, zenbait fenomeno modu orokorrean gertatzen ari dira munduan, eta planetako hizkuntza guztiei dagozkie. Esate baterako, ingelesaren mundializazioa, migrazioak, teknologia berriak eta turismoa.
‎Jarki ezker abertzaleko" disidentetzat" hartuko du batek baino gehiagok.
2021
‎Espero ez nuena ere gertatu zait: klaseko lehenengo egunean 15 urteko gazteak euren burua aurkezten ari zirela, neska batek baino gehiagok adierazi zuen lesbiana edo bisexuala zela. Eta ez da kasualitatea, batetik neskak izatea hori adierazi zuten guztiak, eta bestetik gainerako ikasleekiko oso ahaldunduta zeuden neskak izatea.
2022
‎Orain, orduko hartan atearena kantatu zuenak txapel beltz bat dauka buru gainean, eta ez da bakarra. Zorionez, ez da puntaren puntan distira egin duen bakarra eta, fokupeetatik kanpo ere, batek baino gehiagok mantendu dute beraien zapata ate izkinan, irmo.
‎Edo' suerte txarra izan duzu' entzun beharra; bai, kontxo, hala da, baina ematen da! Edo' ziur zaude txertoagatik dela?' esan du batek baino gehiagok kalean".
2023
‎Delitu tasa baxuak izan arren, batek baino gehiagok argudiatu dezake azken hamarkadan kopurua areagotu egin dela, eta hein batean egia da. Baina zenbateraino?
‎Eta, hala ere eta suerte onez, han hemenka elkarrizketa eta konponbide politikorako deiak entzun behar izan ditugu, horrek zerbaiterako balioko balu bezala. Estatu bi eratzeko soluziobidea txosten zaharretatik birziklatu du batek baino gehiagok, presidenteren bat barne.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia