2015
|
|
2 Eta, ba ote da horri aurre egiteko biderik? ...nik badakit pertsona bati gertatu zitzaiona, hau da, badirudi Jainkoak aditzera eman nahi diola arimari, hau hainbat aldiz eta hain benetan jarri denez gero beraren eskuetan, eta gogo beteaz bere burua oso osoan eskaini dionez gero, kontura dadila honezkero ez duela bererik ezer, eta era nabarian mugimendu oldartsuaz harrapatua da; eta erabaki zuen, inoiz ikusi baduzue, anbarak jasotzen duen lasto
|
batek
baino gehiago ez egitea bere aldetik, eta hain ahaltsua denaren eskuetan bere burua uztea, gauzarik hoberena nahitaezkoa bertute egitea dela ikusten baitu. Eta lastoa aipatu nuenez gero, egia da, izan ere, erraldoi batek lasto bat jaso dezakeen bezala jasotzen baitu espiritua gure erraldoi handi honek.
|
|
10 Uste dut ez dela engainu honetan egongo espirituak ezagutzeko dohaina duena eta Jaunak egiazko apaltasuna eman diona; honek ondorioak eta erabakiak eta maitasuna kontuan izanik epaitzen du, eta Jaunak ezagutzeko argia ematen dio. Eta honetan igartzen dio arimen aurrerapen eta hobekuntzari, ez urteetan; urte erdian batek, hogei urtean beste
|
batek
baino gehiago lor baitezake. Jaunak nahi duenari ematen diolako, diodanez, eta baita ondoen prestatzen denari ere.
|
|
Hau ez da apaltasuna, egia baizik; eta neure burua hain probetxurik gabea ikusirik, batzuetan beldur izaten naiz ez ote naizen engainatua izango. Beraz, argi ikusten dut errebelazio eta liluramendu hauetatik datozkidala irabazi hauek, nik ez baitut hor inolako parterik eta ez baitut ohol
|
batek
baino gehiago egiten haiek izateko. Honek ziurtatu egiten nau eta lasaiago egonarazten; Jainkoaren besoetan uzten dut neure burua, eta neure desirez fidatzen naiz, hauek, egiaz, badakit Beragatik hiltzea eta atseden guztia galtzea direla, eta datorrena datorrela.
|
|
7 Eta ugari nahi nituzke nik adiskidetasun hauek komentu handietan; hamahiru baizik ez diren eta izan behar ez duten etxe honetan, berriz, hemen guztiek izan behar dute adiskide, guztiek izan behar dute elkar maite, guztiek izan behar diote elkarri estimua, guztiek lagundu behar diote elkarri; eta, Jainkoarren, gorde zaitezte aparteko adiskidetasun hauetatik, santuenak badira ere, anaien artean ere pozoi hutsa baitira eta inolako probetxu gabeak direla ikusten baitut; eta ahaideak badira, askoz ere txarrago, izurria dira! Eta sinets iezadazue, ahizpak, hau gehiegizkoa iruditzen bazaizue ere, horretan dago perfekzio handia eta bake handia, eta oso sendo ez daudenei erorbide ugari kentzen zaizkie aurretik; bestalde, bihotza batek beste
|
batek
baino gehiago erakartzen badu (ezinbestean hala gertatzen baita, berezkoa delako, eta askotan kaskarrenak erakartzen gaitu gehiago naturaren dohain gehiago baditu), zuhurtziaz joka dezagula bihotzaren joera hark mendera ez gaitzan. Maita ditzagula bertuteak eta barruko ona, eta kontu handia izan dezagula kanpoko horri jaramonik ez egiteko.
|