Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 105

2002
‎Zaletasun pertsonalak gorabehera, kafearen onargarritasuna neurtzeko faktore behinen gisa espezialistek eginiko dastatze proba batean zehazturiko kalitate organoleptiko (zaporea, kolorea, lurrina) hutsa kontuan izaki, kalitate eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena Bonka Puro Colombia (1,76 euros eta 8,5 puntu dastatze proban, batez beste) laginak eskaini zuen, ondotik Baqué 100% Colombia (2,49 euros eta 9 puntu) zetorkiola.
‎Herritarrak, kontsumitzen dituen produktuez gain, bere agintariengan ere konfiantza izan behar du, janariak ez direla kaltegarriak eta kontsumitzeko egokiak direla bermatzeko. Azaldutakoa bezalako kasuetan, gaixotasunaren jatorriaren froga ezin bada “haragi zati” jakin batean zehaztu, ez eta ekoizle, banatzaile edo inportatzaile jakin batean ere, administrazio publikoak berehala hartu lituzke bere gain biktimei eta haien senideei eragindako kalteak konpentsatzeko behar diren kalte ordainen ondorioak, baita erantzukizunen bat argitu baino lehen ere. (*), “Farines animales:
‎Gainerako zehaztapenak, hau da, Europako legegileak ezartzen dituen bederatzi zehaztapenetatik gainerako seiak, hizkuntza propioa izanik, kasuan kasuko gaiaren gaineko eskumenak beren gain hartu dituzten autonomia erkidegoen orbitan sartzen dira. Ezartzen den muga bakarra da kontsumitzailearentzat erraz uler daitekeen hizkuntza batean zehaztea. Horrela, autonomia erkidego batean bakarrik landu eta banatutako produktu tradizionalak berezko hizkuntza ofizialean etiketatu ahal izango dira, “kontsumitzaileek erraz ulertzeko modukoa” delako.
‎Proteina horien inhibitzaileek, beraz, ziklo zelularra geldiarazteaz gain, telomeroen erregulazioan ere eragingo lukete”, dio Blascok. Esperimentuan, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) jakinarazpen batean zehazten da “telomero luzeraren desarautze hori telomerasaren jardueran aldaketarik gertatu gabe gertatzen da”. Lehenengo aldiz konektatzen dira tumoreak kentzeko ahalmena duten proteinak eta telomeroak.
‎Higiezin horiek gutxienez bi urteko antzinatasuna izan behar dute, eta ez dira bi hilabete igaro behar salerosketa eskrituratu zenetik. Finantza erakundeekin interes tasa jakin baterako itundutako mailegu batean zehazten da laguntza. Interes tasa hori hipoteka maileguen batez besteko tasa baino txikiagoa izaten da, baina hipotekak ez du 20 urtean etxebizitzaren balioaren %80 baino handiagoa izan behar.
2004
‎Bestalde, AEBetako laugarren estatu batek, Texasek (erdialdea/ hegoaldea), “oilasko gripeak” jo zuen, berriki Pensilvanian, Delaware-n eta New Jersey n, ipar ekialdean, zenbait kasu identifikatu ondoren. Hegazti gripea Gonzales konderriko oilasko granja batean detektatu zen, eta Texasko Animalien Osasunari buruzko Batzordeak jakinarazpen batean zehaztu zuen. Ontzitegia koarentenan jarri zuten.
2005
‎Tituluan jasotako eskubidearen inskripzioari ezezkoa ematen zaionean edo inskripzio hori eteten denean, erregistratzaileak oharra sinatu ostean «oharbide» izeneko atal batean zehaztu behar du ondokoa, baldin eta idazkuna egitea nahi duen interesdunak hala eskatzen badu: aurkeztutako agiriek dituzten akatsak ongitu, zuzendu edo baliozkotzeko bideak zeintzuk diren, akatsok ongitzeko modukoak edo ongiezinak diren aipatuz.
‎Curriculum Proiektua irakasleriarenhezkuntza xede pedagogikoen zehaztapen bat da. Komeni da xede etahelburu horiek agiri batean zehaztea eta idaztea.
‎Zikloka: arlo guztietako gaiak (bakarra) azaldu zikloko sekuentzia koherente eta kohesiodun batean zehaztuz.
‎Forma biribileko eta luzeko izaki hauek estalki organiko bigun batez babestuta daude, maskorren ordez, foraminiferoen 4.000 espezie ezagunetan ohikoa den bezala. Izan ere, sakonera horietan ez dute aurkitzen oskol bat osatzeko behar adina kaltzio karbonato, Yuko Todo irakasleak eta haren kolaboratzaileek “Science” aldizkarian argitaratutako azterlan batean zehaztu dutenez. Fosa abisal horretan nagusi den iluntasun osoan, izaki horiek ia 11.000 metroko ur zutabe batek beren organismoetan eragiten duen presio izugarrira egokitzea lortu dute.
‎Mantentze eta konponketa lanen erregistroa Kapitulu honetan, egiten diren eragiketen bidez beteko diren espazio batzuk sartuko dira. Eraikinaren ikuskapen teknikoak aparteko orri batean zehaztu beharra ere aipatzen du.
2006
‎Frantziako agintariek urtebetez eten egin dute erresakaren aurkako elixir baten komertzializazioa, odoleko alkohol tasa hiru edo sei aldiz azkarragoa baitzen. Erabaki hori ez da oztopo izango publizitate engainagarrian oinarritutako prozesu judizialetarako, Lehiaren eta Iruzurren Errepresioaren Zuzendaritza Nagusiak jakinarazpen batean zehaztu zuenez. “Security Feel Better edaria alkoholaren inpregnazio maila jaisteko gai zelako sortu zen kontsumitzaileen segurtasunerako arriskua”, azaldu zuen DGCCRFk.
‎Estalduraren UPEC sailkapena ezagutu behar da, erabileraren erresistentzia adierazten duena. Atzealdean etiketa batean zehazten den ziurtagiriak 0 eta 4 bitarteko letren eta zenbakien konbinazioa du. Zenbat eta balio handiagoa izan, orduan eta erresistenteagoa da estaldura.
‎Haren neurri unitatea watta (W) da, eta funtsezko magnitudea da etxe batean kontsumitzen den energia kantitatea ezagutzeko. Aparatu elektrikoen potentzia plaka deskribatzaile batean zehazten da. Wattetan (W) edo kilowattetan (kW) adieraz daiteke.
‎Puntu horietako batean zehaztu dituzte Gelmak egin dituen konpentsazio urbanistiko berriak" Gelmako zuzendaritzak aurkeztutakoak eta Udalak onartu egin dituenak, pega barik".
2007
‎atzerritarrek aipatu legeak aitortutako eskubideak espainiarren baldintza berberetan egikaritzen dituzte. Beraz, tratu desberdintasuna salbuespena izango da, eta Legean bertan ezarri behar da; izatez, legearen atal handi batean zehaztu dira eskubide batzuk egikaritzean atzerritarrek izan ditzaketen berezitasunak.
‎Kontzeptuek interes (intelektual) batzuei erantzuten diete, interes batzuen ikuspegitik eta erlazio batzuen arabera izaten dira garatuak. Bestela esan, kontzeptuak ez dira izaten kreazio absolutu adimen hutsezkoak, motibatu gabekoak, ezpada haien esanahia interes eta erreferentzia sistema konkretu batean zehazten da. Nazioaren kontzeptua topatzen dugu herri bakoitza gizadiaren garapenarekiko erlazioan pentsatu nahi dugunean, eta nolako erlazioetan pentsatzen dugun, diferentea izan lezake esanahia.
‎NBC Universal eta News Corp komunikabide taldeek sustatutako milaka film eta telesailen legezko laburpenak biltzen dituen gune berria da. Bi taldeek komunikatu batean zehaztu zuten leku berri hori, martxoan sortua, datorren urrian egongo dela martxan. Konpainia horiek martxoan jakinarazi zuten linean “bereizmen handiko milaka bideo ordu” doan eskaintzeko asmoa zutela, publizitateko finantzaketaren bidez. Orduan argitaratu zen asmoa “Interneteko bideoak banatzeko artxibo luzeena” sortzea zen, dozena bat telebista taldek eta zinema estudiok hornitutako edukiekin, filmak barne.
‎Herrialdearen hego mendebaldean hasi zen ekimena, eta mila haur ingurura iristea aurreikusten du. Erakundeak berak komunikatu batean zehaztu zuen. “Alaitasunaren itzulera, hondamendi naturalen eta gatazka armatuen biktima diren haurrentzako psikoafektibo berreskurapenerako proiektua” izenburupean, erakundeak azaldu zuen “metodologia ludikoa aplikatzen duela, haur batetik bestera, eta kulturalki komunitate bakoitzera egokitzen dela”.
‎Kontuan hartu behar da, lehenik, etika horrek pentsamendu garaikideak XX. mendearen erdialdera ezagutzen duen" biraketa linguistikoaren" baitan hasten duela bere ibilbidea. " Jarduera etikoa", horren arabera, marko kontzeptual eta intelektual berri batean zehazten da, non hizkuntzak funtsezko papera jokatzen duen giza eta gizarte zientzien esparru osoan. Triasek, hori dela eta," arrazoimenaren —eta berorren erabilera praktikoaren— izaera linguistikoaz" hitz egiten digu, bai eta ere zehazki" gai etiko oro, bere espresio linguistikoekin sakon loturiko ‘arrazoimen’ batekiko erreferentzian pentsatzeko beharraz" 172 Azpimarratzekoa da, beti ere, etika horren lerro nagusiak Wittgensteinek ezartzen dituela, zeinak" hizkuntz jokoak" egiazko" bizitza forma" bezala interpretatzen dituen eta, modu berean," hitz egiteak" bere aldetik ethos bat suposatzen duela dioen173 Aipa dezagun, bigarrenik, etika komunikatibo hori gizakiaren hizketarako gaitasunaren baitako bereizketa esanguratsu batean oinarritzen dela, hala nola," konpetentzia linguistikoaren" eta" konpetentzia komunikatiboaren" arteko bereizketan.
2008
‎Ura baino hobe sartzen omen zaie garagardoa kirola egin ostean, nahiz eta ordurako epel epel eginda izaten den. Zerrenda batean zehaztua dute entrenamendu bakoitzera kaxa bat nork eraman behar duen, eta entrenamendu saiora ez joateak gehiegi axola ez duen bezala, ez du barkamenik garagardoa eraman behar duenak piper egiteak.
‎rpc.nfsd eta rpc.mountd. Abiatze prozeduraren batean zehaztuko da daemon horiek nola martxan jarri, azken bertsioetan behinik behin, ez baitira inetd edo xinetd prozesuaren mende.
‎Bideratze taula batean zehaztu ohi den informazioa honako hau da:
‎Eskaintzaren O-ak asmo bat islatzen du, zerbait eskaintzea, kasu honetan ekintzak. Publikoa den P hori burtsa merkatuari datxekio, merkatu gardena eta arautua, eta, beraz, eragiketaren baldintzak informazio liburuxka batean zehazten dira, CNMVk (Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak) onetsia. Testu hau interesdunen eskura dago, bai enpresan bertan, bai burtsan eta CNMVn.
‎BPA: ekintzak burtsa ariketa jakin batean duen onura da; amaitu gabeko urte bati dagokionez, aldi horretarako zenbatespen batean zehazten da. Adibidez, Repsol YPFk 2,45eko irabazia izango duela zenbatetsi da, hau da, enpresa horren ekintza bakoitzak ia bi euro eta erdiko irabazia izan duela.
‎Militarburu errusiarrak hedabideei erakutsitako mapa batean zehaztuta daude Errusiako armadak segurtasun eremutzat jotzen duenaren inguruko datuak. Moskuk bake indar gisa aurkezten dituen tropek euren ardurapean izango duten eremuak, Georgiako hiriburu Tbilisi ekialdean eta Itsaso Beltza mendebaldean lotzen dituen garrantzi handiko errepidea hainbat lekutan barneratzen du.
2009
‎Sindikatuek haien datuak jakinarazi baino lehenago Hezkuntza Sailak ohar batean zehaztu duenez, Araban jantokien %28 daude itxita (17 itxita eta 44 irekita), hau da, 3.343 ikasle zerbitzu gabe, asteartean baino 617 gehiago.
‎Guggenheim Fundazioko zuzendariak honoko hitzak esan zituen: Guggenheim Fundazioak duen konpromisoari jarraiki, hots, nazioartean hedatze sendoa eta aldi berean inspiratzailea eta eraldatzailea izatearen ildotik, uste dugu Urdaibaiko proiektua aukera bikaina dela, artea sortzeko prozesua beste era batean zehazteko eta bisitariei kultura eta arte bizipen gogoangarriak eskaintzeko.
‎Erreketa horiek erreketa leunagoekin txandakatuko dira, hala nola xafla, lurruna, mikrouhinak edo salteatua. Elikagai nagusiak Haurrentzako elikadura egoki batek dekalogo batean zehaztutako galdera askori erantzun behar die, CONSUMER eroski k garatutako" Haurren obesitatea prebenitzeko eskola" n xehetasunez azaltzen den bezala. Laburpen gisa, haurren elikadurak askotarikoa, osasungarria, orekatua, elikagarria, erakargarria, dibertigarria, harrigarria, ordenatua, sendoa eta hezitzailea izan behar du.
‎Hortik aurrera, indibiduoek, adinaren, beharren (haurtzaroa, nerabezaroa, haurdunaldia, heldutasuna, zahartzaroa) eta osasun egoeraren arabera, nutrizionista baten laguntzarekin, elikagai talde bakoitzetik kontsumitu beharreko errazioen kopurua egokitu dute, dieta orekatuaren eredua jarraitzeko. Gehiago jan konorterik gabe Brian Wansink, elikagaien portaeraren azterketan aditua, bere ikerketetako batean zehazten du inguruneak nola eragiten dion elikatze portaerari, baita beste faktore batzuk ere, hala nola errazioaren edo ontziaren tamaina, edo baxeraren forma eta bolumena. Frogatuta dago elikagaien ontzien eta zatien tamaina nabarmen handitu dela azken 30 urteetan.
‎Gipuzkoan baditu bi bulego, Hernanin eta Tolosan, eta aurten gehiago irekitzeko asmoa du. Gipuzkoan hedatzea, nolanahi ere, hasiera batean zehaztutakoa baino motelago egin dutela ohartarazi du Osesek. Garai zailak datoz, uste baino luzeagoa eta korapilatsuagoa izango da krisia, eta zuhurtziaz jokatzea ezinbestekoa izango da.
2010
‎Gidoi proposamena urtarrilean egin edo uztailean egin, kontua da irailaren 20an eseri zirenerako eztabaidatuta zeukatela, eta neurri handi batean zehaztuta ere bai, zertaz hitz egingo zuten. Ordura arte trukatutako gai zerrendetan oinarrituta, eta mamiari buruzko elkarrizketetan aurreratutakoa baliatuta, hiru txosten eta adierazpen proposamen bat eraman zituen Batasunak lehen bilera horretara.
‎Hori posible izan da erresonantzia magnetiko funtzionalaren bidezko irudiak erabiliz zure garuneko jardueraren aldaketak aztertu ondoren. Pertsona osasuntsuen garunaren erantzunak zehaztasun osoz deszifratzeko aukera ematen du ikerketa tresnak, baina inoiz ez da frogatu nola erabiltzen diren hizketa edo mugikortasun arazoak dituzten gaixoekin, “New England Journal of Medicine” ean argitaratutako artikulu batean zehazten den bezala. Hala ere, 2003an trafiko istripu bat izan zuenetik, 29 urteko paziente horrek garuneko lesio larria izan zuen, eta gai izan zen baiezko erantzunak edo ezezkoak pentsatzeko eta garuneko jarduera aldatzeko.
‎Beraz, zera esan behar dugu: hizkuntza komunitate bat, sakon sakonean, ezin daiteke kanpotik datorren baldintza bakar batetik ondorioztatu; naturak eta giza borondateak ezin dute bere sorrera, bere garapena edota bere deuseztea ageriko modu batean zehaztu. Kontua da, askoz ere gehiago gainera, hizkuntza komunitate batek" soilik" ama hizkuntzaren bidez ahal duela bere batasuna mantendu.
2011
‎Iruñeko pilotaleku berria ez da prest egongo lau t' erdiko finalerako. Proiektuaren inguruan eginiko azken aurreikuspenak heldu den urteko apirilera arte atzeratu du irekiera, Nafarroako Gobernuak hasiera batean zehaztu baino sei hilabete gehiago. 3.000 ikuslerentzako pilotalekua, beraz, oso goiz jota, binakako finalerako egongo da prest.
‎Profesional baten (terapeuta) eta familiaren arteko bilakaera prozesu batean oinarritzen da; prozesuan zehar, arazoa birdefinitu egiten da, eta irtenbide berriak proposatzen dira.Terapiak familiaren konpromisoa eskatzen du, hobekuntza itxaropenak betetzeko. Itxaropen horiek kontratu moduko batean zehaztu daitezke, ahoz ala idatziz, eta lortu nahi diren helburuak ezartzen dira bertan. Helburu horietan oinarrituta arituko dira lankidetzan terapeuta eta familia.Familiako bitartekaritzaFamiliako bitartekaritzaren helburua da guztien gustuko akordioak gauzatzea elkarrizketaren bidez, gatazkari irtenbide bat bilatu ordez, terapia familiarrarekin gertatzen zen bezala.Bitartekaritzaren bidez, hirugarren pertsona batek, hots, bitartekariak, erdian jarri eta irtenbideak adosten laguntzen du modu neutro eta inpartzialean, aldeak akordio batera irits daitezen.Bitartekaritza esku hartzeko estrategia bat da, eta gatazka egoeran dauden familiako pertsona guztiei dago zuzenduta, bikotekideak, guraso eta seme alabak, anai arrebak??.
‎Adibidez, objektuak beste maila batera erortzeko arriskua dagoenean. Neurri eta jarduera horiek plangintza orokor batean zehaztutako dira. Plangintza hori urteroko programen eta, plangintza bera betetzen den egiaztatzeko segimenduaren bidez garatuko da.
‎Autobabeserako plana izeneko dokumentu bakar batean zehaztuko da autobabesa, eta informazio hau jasoko du:
‎Aitortuz Adierazpenaren xedeak Egintza Programa praktiko eta ezargarri batean zehazteko presazko beharrizana dagoela, Arrazismoa, Arraza bereizkeria, Xenofobia eta horiekin lotuta dauden Intolerantzia moduen aurkako Munduko Konferentziak:
‎Euskal sintaxiaren zenbait arazo, Euskal testuak eta hiztegigintza, eta Euskara ikasteko metodoak. Bandresek urte horretan bertan Argian argitaratutako elkarrizketa batean zehazten zituen hizkuntzari dagokionez udako ikastaro bien arteko desberdintasunak zeintzuk ziren: UEUren helburua hizkuntza zen, euskara, hizkuntza gaitzea hizkuntza modernoa izan zedin, eta UPV/EHUrena, berriz, hizkuntza tresna bat zela zioen, eta gaia lantzea zela garrantzitsuena625 Kontua da, alderantziz ere esan daitekeela, hau da, Donostiakoetan gaiak berak markatzen zuela hizkuntza, eta horregatik euskarazko hitzaldiak euskarari buruzkoa zirela, halako ghettifikazioa fenomeno bat eraginez, eta, aldiz, UEUkoetan hizkuntza ez zela edozein gai lantzeko oztopo.
‎Ikertzailea, errituak ospatzen duen ethos hori ulertzen saiatzen da, bertan ematen diren esanahiak interpretatuz. Hau da, esanahi batzuen atzean ezkutatzen diren balio eta idealak ulertuz, baita esanahi horiek errituak transmititzen duen mezu kulturala osatu arte nola antolatzen diren ulertuz ere, estetika munduaren ikuskeraren espresio bat bezala ulertuz, molde edo karakter kultural batean zehazten den mundu ikuskera, alegia.
‎Errituaren estetika, komunitatearen ethosari buruz mintzo da, jokaera komunitario desiragarriari buruzko ikasbide metaforikoak diren keinu eta jarreren bitartez, gernikarren irudikarioan desiragarriak diren balioei buruz (erresistentzia, konpromisoa). Azken finean, bere buruaz duen ideiaz mintzo zaigu, estetika eta estilo konkretu batean zehazten den ideiaz.
‎Azken aukerako tarifari (AAT) heldutako argiaren kontsumoa ordaintzen duten etxeko bezeroei eta saltoki txikiei ez zaie faktura murriztuko, nahiz eta prezioaren bilakaera neurri batean zehazten duen elektrizitate enkanteak %9, 43ko jaitsiera izan zuen. Kilowatt/ orduko prezioa uda artekoa izango da, gutxienez, arauak hiru hilean behingo berrikuspenak ezartzen baititu eta hurrengoa uztailaren 1ean egin baitaiteke.
‎Mendebaldeko Europako Segurtasun Nuklearra Erregulatzeko Agintarien Elkarteak (WENRA) aste honetan Helsinkin (Finlandia) egindako bilera batean zehaztu ditu Europako zentral nuklearrek beren borondatez egingo dituzten probak, Fukushima Daiichin (Japonia) izandako istripu nuklearraren ondorioz. Azterketetan, besteak beste, estres testa, lurrikarekiko erresistentzia probak, uholdeak edo nukleoaren fusioa, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren (CSN) arabera.
‎Hala adierazten du Anita Irtengunek, Espainiako Dislexia Federazioko (FEDIS) egungo lehendakariak, 2006 urtean bertan eratu baitzen, gure herrialdea Alemania, Erresuma Batua edo Estatu Batuak bezalako beste herrialde batzuekin parekatzeko araudia garatzea lortzeko helburu komunarekin, azken hiru hamarkadetan ikasteko berariazko zailtasunak onartu baitira. Jarduketa autonomikoak Anita Irtengunek adierazten du zenbait komunitatek hezkuntza beharren arretarekin lotutako zenbait dekretu onartu dituztela, baina “ez dira gehiago joan”, zehazten du, “ez dute araudi batean zehaztu nola eta zer hezkuntza arreta jaso behar duten ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten ikasleek”. Kanariar Uharteetako Autonomia Erkidegoa da salbuespena.
2012
‎Adibidez, AROPE neurgailu berriak hiru gauza hartzen ditu kontuan pobrezia eta baztertze arriskua neurtzeko: batetik, langabezian dauden edo lanaldi murriztuak dituzten familiak daude; bestetik, haurren pobrezia maila dago; eta, azkenik, zerrenda jakin batean zehaztutako ondasunetara sarbiderik ez duten familiak daude. Nahikoa da baldintza horietako bat betetzea indizean sartzeko.
‎Halako batean abiatu naiz dendara, eta behingoagatik eskuratu dut zorioneko mapa. Gauza handia dira mapak, mundu zabalaren espazio fisikoa paper bakar batean zehazteko gaitasun harrigarria dute. Ni neu, mundu zabal horretan puntu hutsala izanik ere, ez nintzateke gai izango nire barne mugak eta zirrikitu guztiak hamaika liburukitako tratatu geografiko batean sikiera zehazteko.
2013
‎Bruselak ez die zilegitasunik aitortzen Israelen koloniei: klausula batean zehazten duenez, «lurralde okupatuak ez dira Israelgo Estatuaren parte, eta, horrenbestez, ez daude bi aldeen arteko harreman komertzial edo akademikoak arautzen dituzten akordioen barruan». PAE Palestina Askatzeko Erakundeak txalotu egin du erabakia.
‎Proiektu edo negozio batean zehaztu daitekeen ideia distiratsua garrantzitsua da edozein unetan; are gehiago krisi ekonomikoan, ahalik eta aukera gutxien aprobetxatu behar denean. Baina ideia bat ez da nahikoa.
2014
‎Neuroplastikotasunak giza garunaren antolaketaren malgutasunarekin du zerikusia. Badirudi esperientzia goiztiarrak garunaren egitura espezifikoa hein handi batean zehazten duela, nahiz eta geneek horri buruzko arau orokorrak eman.
‎Profesional batek agindutako botiken gastu farmazeutikoak ere hemen sartzen dira. Ordainketa egin nahi duen aita errekerimendu batean zehaztu behar duzu zure semeak behar duen gastu zehatza. . Gainera, aurrekontu ofiziala ere aurkeztu behar du, izena, elkargokide zenbakia eta abar adierazita. tratamenduaren beharra adierazten duen profesionalarena.
‎Errenazimentuko arkitektura espazioaren irudikapenak ez du marrazteko era soilik baldintzatzen, proiektatutako formak ere. Irudikapen horrek eraiki daitekeen arkitektura objektua modu berezi eta bakar batean zehazten du. Arau geometriko hau baino lehenago, arkitektura ideiaren irudikapena era elastiko batean egiten zen, hau da, ez zen eraikin edo arkitektura elementu jakin bat irudikatzen, ideia baizik.
2015
‎1937ko otsailaren 17an eman zen hitzaldi horietako baten berri CNT del Norten: iragarki batean zehazten zen konferentzia noiz, non eta zeri buruzkoa izango zen.
‎D9: 2 taularen beste atal batean zehaztu ez den tratamendu fisiko kimikoa, D1 eta D12 prozeduren bitartekoren batez desagerrarazten diren konposatuak edo nahasteak sortzen baditu.
‎Palestina, hasiera batean zehaztu gabe utzi bazuten ere, Nazioen Ligaren agindupean Britainiaren esku geratu zen. Sykes Picot hitzarmenaren garaian, britainiarrak Mekako burua zen Husayn ibn Ali-rekin negoziatzen ari ziren otomandarren aurkako matxinadan babesa jasotzeko eta, aldi berean, estatu arabiar bateratu bat sortzeko turkiarrei kendutako lurralde guztietan, Siriatik hasi eta Yemen arte.
‎Baina izokin freskoak aukera ugari eskaintzen ditu, lurrunetan, labean, parrillan, papillote eran, plantxan, eta, oso freskoa badago, tartar batekin ausartu gaitezke. Arrain freskoaren kasuan, egiten den ebakidurak edo erabiltzen den izokin guneak neurri batean zehaztuko du errezeta, arrain horren zati batzuk egokiak baitira elaborazio batzuetarako; beste batzuk, aldiz, ez dira hainbeste. 1 Izokinaren goiko aldetik xerra batzuk aterako ditugu saltsan prestatzeko.
‎Edo Robinsonen eran egutegi baten laukiak marrazten ditu horma zurian, gatibualdian emandako egunak marra batez ezabatuz bizialditik desagertu izan balira bezala. Egutegi batean zehazten du zenbat egun geratzen diren itsasontzi askatzailea hel dadin: ekaitzetik bizirik ateratako itsasontziak, mendi mazeletan goiti espetxeko ateetarantz hurbildu ondoren, presoak askatuko dituelako.
‎Denak kontent uzteko konponbidea bilatu zuten azkenean. Juan Manuel Arza presidenteak 1976ko CANen estatutuek ziotena hartu zuen aintzat, eta Espainiako Bankuari bidalitako idatzi batean zehaztu zion" soil soilik" goi zaintza egin zezakeela.
2016
‎Urrian Madrilen egingo dituzten topaketetan adostuko dituzte oinarriak, Laudion hitz egindakotik abiatuta.Hiru eguneko lanaren ostean, antolatzaileak pozik agertu dira emaitzekin. Hasiera batean zehaztutako helburuak bete direla hausnartu du Leire Azkargortak, Ikasle Abertzaleak antolakundeko kideak. Foroa antolatzeaz arduratu da taldea:
‎Gure epigenoma ulertzeak, zeina gure genoman dagoen informazioa baita eta hein batean zehaztu egiten baitu noiz eta nola adierazten diren gure geneak, lagundu egin gaitzake oso urruti iristen minbiziaren prebentzioan eta terapian, eta berdin beste gaixotasun batzuenetan ere.
‎Prestakuntza jarduera batean zehaztu beharreko aldeak:
2017
‎Gero, batek daki akordio bat lor dezakegun ala ez.Baina aukera horrekin jokatzen ari zarete EAJn. Aukera egongo balitz, aztertuko genuke inguru guztia, eta batek daki.Sozialisten babesarekin, zuen beharrik ez luke izango Rajoyk.Ez gaitezen gehiegi aurreratu; ikusiko dugu.Aurretik ere egin dituzue akordioak abiadura handiko trenari buruz, baina ez dira hitzartu bezala bete. Zein berme duzue orain. Lehen aldiz lortu dugu kronograma batean zehaztea hilez hil zer egin behar den, eta leku bakoitzean zer. Lehenengo aldiz lortu da hori, eta ez da lan makala izan.
‎Sektore ekonomiko edo jar duera jakin batzuk kanpotik arautzeko edo gainbegiratzeko eginkizunak dituzte esleituta, eta, eginkizun horiek betetzeko, independentzia funtzionala izan behar dute, edo autonomia berezia, Estatuaren Administrazio Orokorrarekiko. Hori lege mailako arau batean zehaztu beharrekoa da.
‎Lehenengo erpin puntuak blokearen oinarriaren planoa zehazten du.Plano hori LKSaren XC YC planoarekiko paraleloa da.Bigarren puntuak blokearen oinarriaren aurkako erpina zehazten du.Bigarren puntua lehenengoa ez beste plano batean zehazten baduzu (Z balio desberdinak), sistemak lehenengo puntuaren planorantz proiektatzen du puntuaren normala, aurkako erpina zehazteko.
‎Hainbat gaietan ezberdin pentsatzen dugu, oso ezberdin gainera, baina akordio batera heldu ginen programaren inguruan: lau urteetan Zarautzen egin nahi genuena programa akordio batean zehaztu genuen, eta, ondoren, Agintaldiko Planean. Koordinazio eguneratua dugu:
2018
‎" Erran digutenaz, Alemaniara abiatu ziren, baina ezin jakin". Cimade elkarteak estatu mailako" eskubideen urraketa andana bat" zenbatzen dituela dio, datu batean zehazteraino: urraketa horien ondorio lirateke epaile administratibo edo juridikoek onartzen dituzten askatasun eskaeren %40.
‎Jarraipen horretan sumatu denean zailtasunak zeudela euskarazko jokaerari eusteko, zailtasun horiek nolakoak ziren zehatzago jakiteko saioa egin da koordinatzailearen bitartez. Saioa xume izaten da, eta eusleak esaldi bakar batean zehaztu behar izan du non izan duen zailtasuna, eta beste esaldi batean idatzi zer eskatzen dion taldeari laguntza gisa berak zailtasuna gaindi dezan. Euslearen eskaera hori taldekide guztiei jakinarazten zaie.
‎Halakorik ez du onartu Pekinek.Steve Mnuchin AEBetako Altxorreko idazkariak argudiatu du defizita industria jakin batzuetan jaisteko helburu «zehatzak» hitzartu dituztela, baina ez dutela haien berri emango. Horien edukia, edonola ere, Txinara aurki egingo duten beste bidaia batean zehaztu litzateke. Mnuchinek agindu du «nabarmen» handituko direla nekazaritza eta energia produktuen erosketak.Hain zuzen ere, nekazaritza produktuen erosketa %35 igotzea onartu du Pekinek, «aurten bertan».
‎Karlistaldia amaitutakoan, Uriartek Markinara jo zuen, eta, geroagoko eskutitz batean zehaztu zuenez, han bizi izan zen hurrengo ia hogei urteetan Peñaflorida kondearen etxean, alegia, XI. kondearenean: Viktor Munibe Aranguren.
2019
‎Orain ikusteko dago botere publikoek nola pagatuko dituzten huts kolektibo horiek. 2017an agertua den zazpi ehun orrialdeko txosten batean zehaztuak dira. Gobernuak ordea ez du oraino horko proposamenik gauzatzen, La Reunion islara beren familien bisitatzerat joaiteko gastuak salbu.
2020
‎Hori ezartzeko, animaliekin egindako azterketetan aurkitutako balio toxikotik abiatzen da, eta kopuru horri segurtasun faktore bat aplikatzen zaio (oro har, 100 edo 1.000 zati ditu), eta askoz balio seguruagoa lortzen da. Adibidez, animaliei buruzko azterketa batean zehazten bada egunean 100 mg/ kg tik aurrera substantziak arazoak sortzen dituela, gizakientzat segurtasun maila 0,1 edo 1 mg/ kg koa izango da. Gainera, gehigarrien mugak eta erabilera aldatu egiten dira:
2021
‎Le Monde kasetan agerrarazi duen artikulu batean zehazten du Munduko Komertzio Erakundean, salerospen elektronikoen liberalizazioa diskretuki negoziatzen ari direla 80 bat Estatutan, Europakoak barne. Erran nahi du ahalmen gehiago eman lezaketela Google, Apple, Facebook eta Amazon GAFAko enpresa handieri, numerikoaren erraldoi horien erregulazioa baitezpadakoa agertzen delarik, mundu guzian, bai ekonomiarentzat bai eta ere demokraziarentzat.
‎alde batetik, irakaskuntza ikaskuntza prozesuaren erdigunean dagoen agentearena, ikasleena, alegia; bestetik, irakasleena; eta, azkenik, literaturaren irakaskuntzarekin lotura duten bestelako profesional edo eragileena. Errealitate askotarikoa eta konplexua da literaturaren didaktikarena eta prisma horretatik erantzun behar zaio, hain zuzen ere, eremu honek dituen erronkak modu holistiko batean zehaztu nahi badira.
‎Errate baterako, Estatuko Segurtasun Zerbitzuak txosten batean zehaztua du Xarik «asmo kriminalez» jokatu zuela, «kalte egin nahirik Ukrainaren subiranotasunari, lurralde batasunari, bortxaezintasunari, defentsa gaitasunari eta informazio segurtasunari; bertzeak bertze, atzerriko estatu bati eta atzerriko elkarte bati lagundu zien Ukrainaren aurkako ekintza subertsiboak egiteko». Esaldi aski deigarri batek osatzen du baieztapen hori:
‎Hasieratik altxatu ziren ahots kritikoak, halere. Proiektua hautatu zuen epaimahaia ere ez baitzen egokia izan, Uriartek idatzitako txostenaren lehen puntuetako batean zehazten denez. Arkitektoak aipatzen dituen arauen arabera, halako lehiaketetan, gutxienez, epaimahaiko kideen bi heren arkitektoak izan behar dira, baina, Foster hautatu zuen epaimahaiaren kasuan, hamar kide izan zituen epaimahaiak, eta haietako lau baino ez ziren arkitektoak.
‎Lanak duen inprobisaziozko oinarria gorabehera, hein batean zehaztua dute kontzertuen egitura: diskoan jasotako bertsioa interpretatuko dute, baina inprobisaziorako tartea gordeko dute, batez ere hiru kanta jakin horiek jotzean.
‎Lanaldi aldaketa eskatzen duten ikastetxe publiko guztietatik, 67k eskolaz kanpoko lanaldi jarraitua eta 2 lanaldi malgua izan nahi dute. Itunpeko ikastetxeei dagokienez, bederatzik eskatu dute beren ikastetxeetan lanaldi jarraitua ezartzeko prozesua hastea, eta batek lanaldi malgua, Nafarroako Gobernuak ohar batean zehaztu duenez.Ikastetxe guztiek Hezkuntzako zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 411/ 2021 ebazpenari heldu diote. Ebazpen horren bidez, ikasturterako (2022ko urtarriletik aurrera) eta ikasturterako (Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe publiko zein pribatuetan) eskola lanaldi jarraitua eta eskola jardunaldi malgua modu esperimentalean ezartzeko prozedura arautuko duten jarraibideak onartu dira.Eskola lanaldi jarraituaren modalitatean, ikasleentzako eskola jarduerak goizez ematen dira, astelehenetik ostiralera, ikasturte osoan.
‎Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsitako neurri horiek lehendakariaren Foru Dekretu batean eta Osasuneko kontseilariaren Foru Agindu batean zehazten dira, eta ostiraletik aurrera, aplikatuko dira. Martxoaren 11ra arte egonen dira indarrean, eta epidemiologia eta osasun egoeraren arabera luzatu edo aldatu ahal izanen dira.
‎Independentzia politikoraino prozesua ez du anarteko kontsignetatik pasatzen, ez du burgesiarekin itun politikorik egin behar, ezta euskal burgesia nazionalistarekin ere; langile klasea etengabe ari da autodeterminatzen, eta ez soilik nazio auzian. Autonomia erreferendum batean zehaztuko litzateke, eta, burgesiaren mende, hari interesatzen zaiona aterako litzateke+.
‎Julen Madariagaren artikulu batean zehaztuak ziren.
‎1990eko urrian, ETAren barne dokumentu batean zehazten ziren negoziatzeko baldintzetan, eta han aipatzen zen Kubatiren garrantzia: Erakundeak eskatzen zituen
‎Hasteko, okupaziorik eta betebeharrik gabeko denbora librean gauzatzen da, borondatezkoa izanik. Gainera, hezkuntza asmo argia du, hau da, haurren eta nerabeen garapen prozesua du xede eta hori hezkuntza ideia edo proiektu batean zehaztua dago, helburu argi batzuekin. Hirugarrenik, hezkuntza oinarria interes orokorrera eta konpromisora bideratuta dago harremanei lehentasuna emanez eta bizikidetzarako hezkuntza eginez.
2022
‎Obraren xehetasun guztiak, behar bezala, kontratu batean zehaztu ziren, egin beharrekoak, epeak, materialak, kalitateak. Guztia.
‎Nature Physics aldizkariko artikulu batean zehazten den esperimentuan, zientzialariek ur tanta bat estutu zuten bi diamanteren presiopean Lurreko mineral gogorrena eta, ondoren, laginari laser bidezko beroa jasanarazi zioten.
‎1 Merkatua aztertzea pisua tasatu aurretik Etxebizitza baten prezioa bere berezko ezaugarrien araberakoa da: kokalekua, banaketa eta materialen kalitatea. Baina bada beste faktore bat bere balioa une jakin batean zehazten duena: merkatuaren baldintzak. Eta zer da hori?
‎Gabonetan, espainiarrek 634 euro gastatuko dituzte, batez beste, etxe bakoitzeko, Deloitte aholkularitza enpresak Gabonetako kontsumoari buruzko berriki egindako azterlan batean zehaztu duenez. Aisia, sukaldaritza eta opariak dira aurten gehien hazi diren kategoriak, nahiz eta elikagaietan eta edarietan ere gastu handia egiten den:
‎Frantziak eskala handiko arrantzaren aldeko politika bat du argiki. Alta, Europak 2012an, arrantzarako politika berria finkatu zuenean, artikulu batean zehaztu zuen arrantza molde selektiboenei eta ingurumenean eragin gutxi duten arrantza moldeei eman behar zitzaizkiela kuotak lehentasunez. Europak dio lanbide txikiei eman behar zaiela lehentasuna, baina Frantziako Estatuak hori ez du errespetatzen, eta ontzien antzinatasuna bakarrik hartzen du kontuan.
‎Konpositoreak partitura batean zehazten du bere mundua, bere bizitza. Interpretatzeko modua aldatu egiten dugu denborarekin, bizirik gaudelako eta sentsazioak ezberdinak direlako.
‎Akusatuak berak lehengo astean deklaratu zuen. Modeloei egiten zizkien argazkiak haiekin adostuta egoten zirela azaldu zuen, kontratu batean zehazten zituela kontu horiek, eta adingabeen gurasoek ere izaten zutela kontratu horietan zehaztutako edukien berri. Andreak «zuzendu» besterik ez zituela egiten esan zuen argazkilariak:
‎Omenaldiari Haritza eta ihia izena jarri diote, eta Mirandak eman du erabaki horren arrazoia: «Haren bizitzaren parte izan ziren, eta haren errepertorioa neurri handi batean zehaztu zuten bi elementu testuinguruan jarri ditugu. Haritza, batetik, oinarri errotuak eta oso sendoak zituelako, eta horiek amaierara arte defendatu zituelako.
‎«Irizpideak produktibitatea handitzeko izan dira, pazienteen segurtasunaren kontra», salatu du Sanchezek. «Egin nuen gatazketarako protokoloetako batean zehaztu behar izan nuen prozedura jakin bati jarraitu behar izan niola hala agindu zidatelako, baina nire lan egiteko irizpideen kontra zihoala». Machok ere baditu tankerako motiboengatik abiatutako protokoloak.
‎Horren guztiaren harira, Denis Xmihal Ukrainako lehen ministroak atzo nabarmendu zuen Ukrainak nahikoa gas duela negurako, baldin eta aurreikusitako inportazioak aintzat hartzen badira. Xmihalek gobernuaren bilera batean zehaztu zuenez, herrialdeak 14.500 milioi metro kubiko gas ditu lur azpiko biltegietan.
‎«Aire defentsa modernoa, tankeak, hegazkinak eta irismen luzeko misilak». Mikhailo Podoliak Zelenskiren aholkulariak Ukrainako irrati batean egin dioten elkarrizketa batean zehaztu du Errusiako tropek atera egin behar dutela are 2014an okupatutako lurretatik; alegia, baita Krimeatik ere.
‎«Aire defentsa modernoa, tankeak, hegazkinak eta irismen luzeko misilak». Mikhailo Podoliak Zelenskiren aholkulariak Ukrainako irrati batean egin zioten elkarrizketa batean zehaztu zuen Errusiako tropek atera egin behar dutela are 2014an okupatutako lurretatik; alegia, baita Krimeatik ere.
‎Galdera asko daude estrategia horren inguruan. Berez, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak gutxienez botoen %50, 1 lortzea litzateke arrakasta izatea, baina Sturgeonek asteon ez du ezer argitu horretaz, eta esan du SNPren ezohiko kongresu batean zehaztuko dutela zer egin, Eskoziako lehen ministroak hainbatetan errepikatu duen modura, nazioartearen aitortza eta zilegitasuna lortzeko. Alderdi Berdeak esan du estrategia hori izango duela; indar unionistek, aldiz, ez.
‎EHUko Biokimika sailak 1980ko abuztuan eginiko ikerlan batean zehaztu zuenez, Bizkaiko Golkoko hainbat arrainen gantz edukia (miligramotan, muskulu gramo bakoitzeko) hau da: paneka (1,4), erreboiloa (2,7), bakalada (3,2), oilarra (4,2), zapoa (4,2), kraba (4,8), txitxarroa (4,8), bisigua (5,1), boga (6,1), platuxa (6,9), akula (8,2), mihi arraina (10,6), andeja (10,6), itsas aingira (12,6), hegaluzea (13,4), korrokoia (13,8), berdela (15,0), lupia (15,7), txitxardina (17,0), krabarroka (23,4). arrainki irintsua es:
2023
‎Adierazpen bateratu batean zehaztu dutenez, fase asko edukiko ditu garapen prozesuak, eta bukaerara iritsiko da Australiak eta Erresuma Batuak propultsio nuklearreko SSN AUKUS itsaspeko berriak egiten dituztenean, AEBen teknologia baliatuta. Izan ere, Bidenek azaldu duenez, 65 urtean lehen aldiz beren itsaspeko nuklearrek duten teknologiari buruzko informazioa emango dute.
‎Adierazpen bateratu batean zehaztu zutenez, prozesuaren amaieran, Australiak eta Erresuma Batuak propultsio nuklearreko SSN AUKUS itsaspeko berriak egingo dituzte, AEBen teknologia baliatuta. Bidenek azaldu zuenez, 65 urtean lehen aldiz, beren itsaspeko nuklearren teknologiari buruzko informazioa emango dute.
‎Orain dela 200 urte baino gehiago «etxekoa» zen euskara Egillorren, gaur egun eremu mistoan kokatzen den herrian. Orain dela 200 urte abadeak lekualdatzea exijitu zezaketen herritarrek bertako hizkuntzan ez mintzatzeagatik, baina gaur egun herritarren eskubideak mapa batean zehaztutako eremuen araberakoak dira. Nafarroako herritarrek, eragileek eta taldeek, baina, planto egin zuten atzo eta euskara lurralde osoan ofiziala izateko aldarriarekin bat egin zuten guztiek.
‎Israel duela ia hiru astetik Gazako zerrendan egiten ari den bonbardaketen ondorioz, laurehun adingabe inguru hiltzen edo zauritzen dira egunero. Izan ere, NBE Nazio Batuen Erakundearen agentzia horrek atzo kaleratutako ohar batean zehaztu zuenez, azkeneko 18 egunetan 2.360 adingaberen heriotzak jakinarazi dituzte, eta 5.364 haur zauritu dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia