Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2001
‎Aldaketa horretarako subjektuak zeharo aldatu dira. Langileria hor dago, ez da desagertu subjektu politiko eta subjektu sozial bezala, baina garbi dago ez duela eta ez duela izango guk garai batean uste genuen zeregin bera. Beste mugimendu sozialak ere plazaratu dira.
‎Eta horregatik diot hiztun adina liburu dagoela liburuan. Azken batean uste dut hitzen bitartez historiaren eta orainaren jabetza batera iritsi nahia dagoela bertan.
2003
‎Melokotoiaren eta aranoaren arteko bidegurutzea? Hasiera batean uste zen nektarina eta briñoia melokotero eta zirueloaren arteko gurutzaketaz lortzen zirela; hala ere, fruta horiek, paraguaiuarekin batera, mertxuntxoen mutazio berri samarren bidez lortzen dira. Bien arteko desberdintasun fisikoa nabarmena da, nahiz eta ezaugarri nutrizional berberak dituzten.
2004
‎Alarma piztu zen, kutsatuta zeuden 11 haur eta heldu hil baitziren. Hasiera batean uste izan zen indibiduo guztiak agente beraren eraginpean zeudela, baina gerora frogatu ahal izan zen hirutan bakarrik isolatu zitekeela giza gripearen birus ez-ohiko bat. Hala ere, ez da baztertu afektatuek infekzio mistoa izatea.
2005
‎Txinako unibertsitatearen ikerketak gauza bera adierazten du: lurrikarak bere energia askatu zuen 1.200 kilometro luzeko arraila batean, eta hasiera batean uste zen distantzia halako bi baino gehiago zabaldu zen. Estatubatuarren ikerketa gertakariak sortutako behe maiztasun sismikoen azterketan oinarritu da.
2006
‎«Dena den zehaztu nahi izan du, askok uzten dute ez bideragarria ez delako, beste arrazoi batzuengatik baizik. Ostalaritzan, adibidez, ordu asko sartu behar direlako, edota komertzioan, ez duelako hasiera batean uste zuen adina diru lortzen...». Bere izenik argitaratzerik nahi ez duen 27 urteko neska donostiarra aldizkari bat ateratzen saiatu zen duela pare bat urte, baina ideia ez zen gauzatu, bideragarritasun plana egiten hilabeteak eman ostean etekin ekonomiko garbirik emango ez zuela konturatu baitzen.
‎Generalitateko bozeramaile Vicente Ramblak, berriz, adierazi du lehen ikerketek istripua ustekabekoa izan dela adierazten dutela. Hasiera batean uste izan zen istripua horma bat erortzearen ondorioz gertatu zela. Hala, atzean zihoan konboi batek ohartarazi zuen dardara handi bat eta hauts hodei bat gertatu zirela.
‎Oraindik ez didazu kontatu nire hitz haiek entzutean zer sentitu zenuen. Ba al dakizu?, bolada batean uste izan dut nire burutazio hartan eragin handia izan zutela Zamorako birramonaren hitz haiek, garbantzuak beratzen jartzeko garbitzen aritzen zinen gau guztietan zuk errepikatzen zenizkidan hitz haiek: " Garbantzuak, ona izateko, atsoaren aurpegia eta okin andrearen ipurdia izan behar du".
‎Honako egokitu egiten dira, eta askotan hori ere ez, baizik eta itzuli eta kito. Itxura batean uste den baino askoz ugariagoak dira itzulpenak testuliburuetan, nahiz eta sarritan aitortu ez. Itzulpenak mozorrotzeko joera nabaria dago, marketing arazoengatik edo auskalo zergatik.
2007
‎Ikusten denez, depresioa hasiera batean uste zuten baino askoz konplexuagoa da; hainbat jatorri ditu, eta sintomak ere hamaika izan litezke. Posible da oinarrian ere depresio guztiak berdinak ez izatea izatez, depresio mota bat baino gehiago dago.
‎Lurraldetasuna guztiz objektiboa da, hizkuntza ere bai, herri oroimen zuzenaere bai. Horietan baina, arrisku gehiago duena herri oroimena dugu, sinesmenarloan neurri handi batean usteak ustel direlako. Historia faltsuak betidanik izandira eta berriak barra barra asma daitezke egunero.
2008
‎Artikulu hau sinadura gabe agertu zenez, aurreko lan batean uste izan nuen Azkuerena zela (erredakzioko testuak sinatu gabe jartzen baitzituen) 184.
‎legearen anbiguotasunak konstituzioaren eta foruen arteko lehia etengabea ekarri zuen, hurrengo 30 urteetan zehar; hau guztia, liberal moderatuek eta aurrerakoiek bakoitzak bere konstituzioa indarrean jartzeko borrokatzen zuten bitartean. Eibarko Udalean, ordea, ez da nabaritzen liskar hauen aztarnarik, edo ez behintzat hasiera batean uste izango genuen neurrian.
‎Hasiera batean uste baino beranduago itzuliko da, gainera; enpresak sanferminetarako nahi zuen, baina, azken zalantzak zirela eta, itzulera atzeratzea erabaki zuten. Bi hilabeteak luzeak egin zaizkio, eta errekuperazio lanarekin jarraitu du.
‎Urte askoren bueltan Euskalduna Tolosan zelairatu zen berriro. Belarrezko zelai batean uste baino hobeto moldatu zen, horregatik merezi gabekoa da partidaren azken emaitza.Gorriz zelairatu zen lehen taldea 18 minutuan lehen gola jaso zuen, ez ziren kikildu eta Tolosa atzean sartu zuten. Taktikoki oso ondo aritu zen Andoaingo taldea, defentsa bikaina eginez.TOLOSA 4–0 LAZKAOGolak:
2009
‎Larrialdietako etxeko arreta, telefono arreta, anbulantziak, esterilizazioa, ikerketa, artxiboak, sukaldea, garbitasuna, segurtasuna, mantentze lanak… enpresa pribatuetara kanporatu dituzte askok. Garai batean uste zen ospitaleen efizientzia hobetu zitekeela, zuzenean gaixoaren arretarekin zerikusia ez duten gestioak kanporatuz. Egun, gehientsuenak ados daude akatsa dela, Juan Mari Uriak dioenez; okerrago, arazo gehiago sor ditzake.
‎Elena Salgado Gobernuko bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun ministroak iragarri duenez, Tokiko Inbertsio Fondoak hasiera batean uste zena baino% 30 lanpostu gehiago sortuko ditu eta Gobernua orain arte gutxi erabili diren Kreditu Ofizialeko Institutuaren (KOI) lerroen kudeaketaren hobekuntza aztertzen ari da.
‎Zientzialariak azaldu duenez, hasiera batean uste zuten lur azpiko urak hautsa eta likidoa nahastuta edukiko zituela.
‎Halaber, Parke Naturalak oinarrizko atalak izango dira 16/ 1994 Legeak erregulatzen duen EAEko NEBen Sarearen egituraketan6 Hala ere, Sarearen eratzeak bide zail samarra jorratu du denboran zehar, atzerapen esanguratsuekin aurreikusitako izendapenekiko, baita hasiera batean uste zena baino izendatutako hedadura nabarmen murritzagoarekin: % 70 inguru (1 taula).
‎1998an desagertu zen, hala ere, salbuespen hori, eta kultuzko guneak ere inmatrikulatu ahal izan zituzten. Hasiera batean uste zena baino gehiago dago, horregatik, jokoan, Plataformak dioenez. Zerrenda eskatu dute orain gutxi Nafarroako Parlamentuan, eta uste dute orain arteko kopurua bikoiztu egingo dela.
‎Beira bat kolpeka hautsi, eta pilota uzteko zorian egon zen, zauriengatik. Ebakuntza ondo irten zen, baina, eta Paxkal Ezkurra aurreko astean itzuli zen jaialdietara, hasiera batean uste baino hiru hilabete lehenago.
‎Istripu larria izan zen, odol asko galdu zuen, zurda eta zainak ebaki zituen eta ebakuntza egin behar izan zioten larrialdietako zerbitzuetan. . Kasik hil nintzen, eta orain jokatzen hasia naiz honezkero, hasiera batean uste baino hiru hilabete lehenago. Besoko nerbioak ondo daude.
2010
‎Erdilari espainiarra, berriz, urtarril erdialderako sendatzea espero da. Berak ere gihar arazoak ditu izterrean, eta hasiera batean uste baino gehiago ari da luzatzen sendatze epea.
‎Tschoppek merezitako garaipena eskuratu du. Jardunaldia hasiera batean uste baino gogorragoa izan da, gainditu beharreko mendateaz aparte eguraldia nahiko kaskarra izan delako. Beraren atzetik Australiako Cadel Evans (16 segundora) eta Ivan Basso (25era) helmugaratu dira.
‎JOANA OFF. Ba ez dakit seguru, baina Eiderri ulertu nionez? Amaruko kanpineko bungalow batean uste dut.
2011
‎Aukera horiek oso garrantzitsuak izan dira kultura katalana kultura propio, indartsu eta merkatua duen kultura gisa kokatu dutelako.Arlo ekonomikoari begira, nola aurreikusten duzu etorkizuna. Momentu ekonomiko on batetik pasatu gara, eta diruarekin oso erraza da lan egitea. Baina gertuko etorkizun batean uste dut asko aldatuko dela agertokia. Bidea aurkitu dugu ados jartzeko, elkarlanean aritzeko eta aurrezteko.
‎Lehentasun irizpideak direla-eta, zalantzarik ez da falta. Garai batean uste genuen diglosiapean dagoen hizkuntza funtzio eremu formaletan ezartzea nahikoa izango zela hizkuntzak onera egiteko. Orain, berriz, gure arteko zenbaitek beste muturrera jo du, euskararen arazo larriena etxe inguruko transmisioan dagoela iritzita.
‎Ezen irudipena baitaukat behar baino arreta urriagoa eskaini geniola Lertxundiren saiake­rari, atera eta ondorengo hilabeteetan. Eta irudipena daukat hasiera batean uste baino lan garrantzitsuagoa izan daitekeela Lertxundiren obraren baitan. Alde horretatik, bat nator Lourdesekin ibilbide literario oso bat saritu dutelako teoria planteatzen duenean, Eskarmentuaren paperak ibilbide literario eta pertsonal oso baten konpendioa baita, destilazioa, bete betean agertzen baitzaigu Anjel Lertxundi idazlea, baina batez ere irakurlea.
‎Egunkari honek jakin duenez, Arraldeko eta inguruko hainbat herritarrek nozitu du iruzur hau. Oraindik ez dakigu zenbatekoa izan den iruzur guztiaren diru kopurua, baina antza denea hasiera batean uste zena baino askoz handiagoa bai, behintzat. Kaltetuek elkarte bat osatu dute beren eskubideak defendatzeko.
‎" Ene Jainkoa, izan nadila ona, gaur gauean, eskain dezadala dantzaldi on bat, neuregana ditzadala berriro eta gorde ditzadala garai batean bezala!". A, baina garai batean uste osoa zeukan bere buruan, bere artean. Orain, gero eta sarriago, adoregabetu egiten da, susmatzen du hori ez dela hain garrantzitsua, azken batean, berak ondo edo gaizki egitea dantzan, arrakasta lortzea edo ez lortzea, ez eta bere senar gazteegia berarekiko leial izatea edo ez izatea ere.
‎Sorpresa! Musukatzen ari zen bikotea, ez zen nik hasiera batean uste nuena. Nik espero nuen, lehenago edo geroago, Annie eta Hugues egongo zirela leku hartan musukatzen, baina ez da horrela suertatu.
‎Indar erakustaldi ederra egin dugu. Zentzu batean bai, aitortu zuen J.J.k, baina beste zentzu batean uste dut gehiegi delegatu dugula Magliana koengan. Baina..., kexatu zen Stefano, kristoren lana egin dute!
2012
‎Dagoeneko osatu dituzte taldeak, eta antolatzaileek adierazi dute hasiera batean uste zutena baino harrera hobeagoa izan duela ekimenak; izan ere, 41 mutilek eta 21 neskek eman dute izena, eta horiek San Juan futbol zelaian egingo dituzte entrenamenduak, eta talde batekoek nahiz bestekoek arduradun bana izango dute. Halaber, Anaitasunak astero eskainiko ditu eskola futbolak, eta aste batean nesken txanda izango da, eta hurrengoan mutilena.
‎Oraingoan ere irudi kaskarra eskaini du defentsan Marcelo Bielsaren taldeak eta hasiera batean uste baino gehiago sufritu du partida berdintzeko. Ostiralean, Europa Ligako zozketan izango dira.
‎Goazen beste arlo batera. Une jakin batean uste izan zen komunikazioaren globalizazioak esan nahiko zuela mundu guztiak disfruta zezakeela edozein informazio eta ia dohain gainera, teknologia berriei esker. Uste izan zen komunikazioa libre izango zela eta erraztuko zuela espiritu demokratikoaren hedatzea mundu osoan zehar.
2013
‎Hasiera batean uste edo espero zitekeena guk geuk uste edo espero genukeena baino zabalago eta emankorrago gertatu da bilduma. Egile, lan eta ikergune ezagunen erreferentziak ez ezik, ezagutzen ez genituen asko ere jaso ditugu.
‎1 Izan ere, hasiera batean uste edo espero zitekeena —guk geuk uste edo espero genukeena— baino zabalago eta emankorrago gertatu da bilduma. Egile, lan eta ikergune ezagunen erreferentziak ez ezik, ezagutzen ez genituen asko ere jaso ditugu.
2014
‎Halaxe kontatu digu IMHko Ekinberri proiektu taldeko arduradun Fermin Lazkanok. Eskolako ikerketa txiki batekin hasi ziren eta ikusita emaitzak ez zirela hasiera batean uste bezain txarrak, gainerako eskualdeetan ere egoera zertan zen ikustea erabaki zuten. Horrela sortu zen Gehitu proiektua.
‎Baikor. Aieteko Adierazpena kontuan hartuta, bake prozesua ez al da izaten ari hasiera batean uste baino geldoagoa. Perspektibarekin aztertu behar da dena.
‎batekin. Halako kredo bat zen gizarte politikoaren sorrera itun batean uste zuena, beharbada ja sofistek eta Epikurok hori egin dute, eta modernian iusnaturalistek, kontraktualistek. Arazoa ez da itun hori historian inoiz ez dela eta ezin dela egon izan, ezpada. Hegel eta Marxek ikusi bezala?
‎Haurren abusu sexualaren maiztasuna garai batean uste zen baino handiagoa da. Epe luzerako edo epe laburrerako ondorenak izan ditzake haurren abusu sexualak.
2015
‎" San Juan oso indartsu dago, Hibaika goraka etorri da denboraldiaren azken txanpan eta Orio ere maila ona ematen ari da. Hasiera batean uste dugu Euskotren Ligako traineruak izango garela banderagatik borrokan ibiligo garenak, baina oraindik ez dakitu galiziarrak zein mailatan iritsiko diren", nabarmendu du.KLAUDIO ETXEBERRIAOrioko emakumezkoen traineruko entrenatzailea" Lehia estua izango da biharkoa, akats batek kanpoan utz gaitzake" Euskotren Ligan laugarren postuan amaituta, Orioko emakumezkoen trainerua Kontxa... Azken urtean aurrerapauso handia eman du taldeak, eta Euskotren Ligan sailkatzea lortu zuen denboraldi hasieran; hurrengo helburua Kontxako Estropada jokatzeko txartela lortzea izango da.
‎Nik negar egiten nuen gerrillaren biktima bati aditzean, eta hark neure kontakizunarekin egiten zuen. Heldutasun handiarekin jokatu genuen, eta gobernuari erakutsi ahal izan genion ez dagoela biktimen arteko kategoriarik; guztiok nahi dugula bakea.Biktimen arteko enpatia sentitu duzue, baina halakorik ez zaizue heldu erabakiak hartzen dituztenengandik.Uneren batean uste nuen biktimak elkartzea izango zela zailena, uler zezaten guztiok ditugula eskubide eta sufrimendu berdinak. Baina hori, egiatan, errazena izan zen!
‎herriko ostatuan kartetan, frontoian pilotan, etxe aurrean futbolean, edo txoroarena egiten. Gogoan daukat, esaterako, afalondo batean uste dut zela, kanpora ateratzen ez ziguten utziko baina bai oheratu aurretik pixka batean geure kasa ibiltzen, nola gutako bat (Ruiz de Egilaz zuen abizena, Rufo lagunentzat edo bestela Dienteputo ere esaten ziotena letagin bat gainerako hortzen gainetik zeukalako), nola Rufo hori, bada, igo mahai gainera eta hor hasi zen, egin ahal guztian kantari: Rod Stewart-en. Do you think I, m sexy??
‎Beste behin, igande gau batean uste dut, San Mamesetik bueltan nentorrela, gurean aurkitu nuen ama, gurekin afaltzera etorria, antza. Sartu nintzenean, mahaia prestatzen ari zen Begoñarekin batera.
‎Garai batean uste zen bizian promesa bat betetzen ez zuena ez zela zeruan sartzen. Purgatorioan egoten zela zain, promesa bete eta zeruan sartzeko.
‎Zeltei buruzko aipamenik ez zuen eginen, pentsatzen dut. Garai batean uste zuten... edo halakotsu esanen zukeen. Mendian hildako ibiltari galduen arimak zuhaitzetan preso geratzen zirela.
‎Sasoi batean uste osoa nuen pentsamendua isiltasunean garatzen zela ondoen. Solaskide nituenak gai zirela pentsatzen nuena entzuteko, gai zirela nire argazkiekin solastatzeko, ez nuela hizkuntzaren beharrik.
‎Egunez egun handituz doa Nepalen izan den lurrikarak ekarri hil, kolpatu eta desmasien zama. Haste batean uste baino ainitzez gehiago dira orain hor gertatu hilak eta zaurituak. Hilak berak 7.000 baino gehiago direla aipatzen da orain.
2016
‎familia bereko bi kide Europan egon, bata Berlinen eta bestea Atenasen, eta elkar ikusteko aukerarik ez».Orain, berriz, lasaitasuna arnasten da Berlin erdiguneko apartamentu txiki horretan. Fahdek eta Imtissamek asilo politikoa eskuratuko dute Alemanian, eta ez dituzte Greziara deportatuko, hasiera batean uste zen bezala. Lesbosera iritsi zirenean hatz markak hartu zizkieten, eta Grezian geratu zutela pentsatu zuten.
‎Gainera, azken bost urteetako joerarekin jarraituz gero, Espainiako Estatuak defizit aukerak beretzat gordeko ditu, eta Autonomia Erkidego, Aldundi zein Udalei eskatuko die indarraren zati handiena beren gain har dezaten. Hori dela eta, Rajoyk, gobernu alderdien babesa eskatu eta, agian, lor dezake Estatu interesen, Espainiaren izen onaren eta hartutako konpromisoen izenean.Arrazoi horiengatik guztiengatik, gerta daiteke osatuko den gobernu berriaren ibilbidea hasiera batean uste zitekeena baino luzeagoa izatea.
‎Ondotik iragan dira xingar primatuaren enkanteak, antxera komisario andere batek kudeaturik. 200 eurotan abiaturik, memento batean uste izan da andere batek beretuko zuela xingar ospetsua Ameriketara eramateko, berak zionaz, bainan ororen buru 500 eurotan altxatu du xingar gutiziatua Aviron Bayonnais taldeko Thibault Lacroix errugbilariak, zaparrada pean.
2017
‎Bada, guretzat, EMM aukera itzela izan da, zeren ikuspegia aldatu dugu. Hasiera batean uste genuen indarkeria amaituko zela horren aurkako lege bat lortzen bagenuen, eta garai hartan, 2000ko hamarkadan, gure onenak eman genituen halako legeak lortzeko. Baina gero konturatu ginen ez zutela askorako balio; gainera, azkenean onartzen dituzten legeek ez dute zerikusirik geuk proposatu ditugunekin, mami guztia kentzen diote.
‎Uste dut emakumeok garrantzi gehiegi eman diogula edertasunari ere. Garai batean uste nuen adin batetik aurrera kezka horietatik aske biziko nintzela, baina ez dut uste hala izango denik. Nik, esate baterako, zahartzean titi zorrorik gabe ibiltzeko asmoa nuen.
‎«Beharrezko galdeketak egin ostean, poliziak libro utzi zituen bart Mikel Zulueta eta Natividad Lasa, Felix Artetxe «Tximu» errefuxiatuaren emazte izandakoa. Hasiera batean uste zenez, bi hauek izan ziren« Tximu»ri armak eman zizkiotenak eta zenbait ekintzatan lagundu ziotenak. Azkenean jakin izan denez, ordea, Natividad Lasa eta Mikel Zulueta abortatzera eta ez beste ezertara joan ziren, azken apirileko seian, Iparraldeko Peyhorade herrira.
‎Badirudi sistema bidegabe batean bizi behar duzula mailaz igotzen zarenean sistema bidegabe horretaz baliatzeko. Eta ulertzen duzu neurri batean uste horrengatik betikotu dela sistema. Akaso iritsi da momentua kontratu batzuei uko egiten hasteko.
2018
‎Bakarkako txapelketa hasiberri anitzentzat gehiegizkoa izan zitekeela konturatu ziren elkarteko kideak, eta plazan aritzeko bertzelako aukerak eskaini nahi izan zizkieten bertso eskoletan trebatzen ari ziren kantariei. " Garai batean uste zen berezkoa zutela bertsolariek plazan abesteko gaitasuna; orain argi dugu bertsolariak trebatzen direla, hobera egiten ahal dutela prestatuz, ikasiz", erran du Perezek.
‎Euskararen Erakunde Publikoko buru gisa emandako boladak ikuspegia aldatu ziola aitortu zuen Bergék. Hasiera batean uste zuen" gauza izango ginela, inguruan sumatzen nuen energia horrekin guztiarekin, hizkuntza politika eraginkorra eraikitzeko. Eraginkorrak gara, baina oraindik ere gehiegitan egin behar dugu brikolaje instituzionala eta brikolaje ekonomikoa hizkuntza politika garatzeko, Frantziako Estatuari utzikeria eta ezjakintasunagatik batik bat, nire ustezez zaizkiolako axola hizkuntza aniztasuna eta nazio mailako hizkuntza politika.
‎Hasiera batean uste zitekeena baino errazago menperatu du Baskoniak Malagako taldea. Bi partidetan nagusi izan dira, eta atzokoan hasieratik puskatu zuten partida.
‎Txikitatik zabiltza futbolean. Momenturen batean uste zenuen futboletik bizitzera iritsiko zinenik. Egia esan, gaztetan ondo ibili nintzen, baina ez nuen pentsatzen nora heldu gura nuen. Niretzat, esaterako, Kulturalagaz Hirugarren Mailan aritzea izugarria zen.
2019
‎lanarekin, eskubaloiarekin... Denbora oso gutxi izan dut, eta horregatik, hasiera batean uste dut larunbatekoa nire azken partida izango dela.
‎Hilabete baten buruan jakin genuenez, Rosa Txan ez zen erori poliziaren esku, hasiera batean uste genuen bezala, baizik eta ibaian gora abiatu, Kanton alderantz, salgai zeraman izpiliku xaboiarentzako prezio hobea lortuko zuelakoan. Hala ere, berriro agertu zenerako, berandu zen guretzat.
‎Handik aurrera, Telmok ezin, ez, burutik baztertu Txeferen aurpegi mehe zurbil kokots zorrotza, heriotzak moldatua iduri?, segundo hamarren batean begiztatu zuena! Eta ezin, halaber, ikuskizunarekin gozatu, garai batean uste bezala! Izan ere, Telmok garbi gogoratzen zuen nola sarri askotan desiratu izan zuen Txefe horrela ikustea, larri edo hilzorian, baita nola neurrigabeko atsegina hartu izan zuen Txeferi aurpegian zimur berri edo akats berriren bat atera izan zitzaion bakoitzean, etsaiaren zahartzearen higadurazko prozesuaren ezaugarri.
‎Beraz, hilabete luzetako ibilbide honek ondorio argi batetara garamatza: gaur egun Esklabetako ezker hegalean bizi dugun egoeraren jatorria, hasiera batean uste genuenaren kontra, ez da teknikoa. Auzia politikoa da.
‎Hasiera batean uste izan nuen militar nazien argazki hauek guztiak Alemanian eginak izango zirela, edo Holandan apika. Izan zitekeen horrela.
‎Ez guztiz. Garai batean uste nuen ezin zela gehiegi ikusi testu batean; orain iruditzen zait gehiago ikusi behar dela, dagoena baino gehiago ikusi behar dela. Horregatik ikusten ditut juduak testu horretan...
2020
‎Baina, berriz diotsut, dena behar bezala irteteko kontuz ibili behar dugu, tentuz, urrats faltsurik eman gabe. Hasiera batean uste genuena baino denbora pixka bat luzeagoa itxaron dugula. Tira, pazientzia izan dugu.
‎Horren adibide dira emakumeek egindako ikerketa da, gainera disruptore endokrinoak. Garai batean uste zuten gorputza autonomoa zela, eta ez zela inguruko eragileekiko hain menpekoa. Zentzu horretan, disruptore endokrinoen gaia nahiko paradigmatikoa izan da.
‎Okerrena hanken mina izan zen. Momentu batean uste nuen goiko zatian eroriko nintzela, erori izan bainaiz, 15 eta 12 metroko hegaldiak eman ditut, baina jarraitu nuen eta bidea osatzea lortu nuen. Ordu eta erdiko lana izan zen.
‎–Diskoteka batean uste dut.
2021
‎Bertso mundutik sortutako ideia izan zen bertsolaritza telebistaratzearena, eta, telebistako arduradunek hasiera batean uste zutenaren aurka, balekoa suertatu zen apustua:
‎a) Errege zela uste izan zuten eta b) Errege izateko hartu zuten= errege hartu zuten. Hura errege izan moduko predikazioa dugu bietan, baina batean uste bati buruz ari garen bitartean, bestean helburu edo asmo bati buruz edo ariko ginateke: Zer zela uste izan zuten vs Zertarako (zer izateko) hartu zuten.
‎Zerbait azaldu behar duzunean, ez da beti zuri edo beltz; memoria pertsonala askotan hala izaten da, eta hala behar du, baina memoria kanporatzen baduzu, ezin da bata edo bestea izan. Orokorrean, mundua, aitatasunarekin deskubritu nuen hau, hasiera batean uste duzuna baino hobea da. Nik urte askoan imajinatu izan dut mundu bat oso gaiztoa.
‎Nahiko intentso sentitu dut Ez ezazu maitasun konpromisorik hartu ere. Garai batean uste genuen lagun artean mandamentu iraultzaile bat zela hori. Zygmunt Bauman irakurri ondoren maitasun likidoari buruz, pentsatuz erlazioen kontsumoan eta agian neoliberalismoak zelan eramaten gaituen erabili eta botatzeko kleenex moduko erlazio horietara, mandamentu hori zalantzan jartzera eraman ninduen.
‎Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunek 13.949,3 milioi euro bildu dituzte denera 2020an, hau da, iaz baino 1.520 milioi gutxiago (%9, 8). Jaitsiera handia da, «historikoa», baina ez hasiera batean uste zenaren tamainakoa. Izan ere, urrian kalkulatu zutena baino 537,7 milioi gehiago bildu dira azkenean.
‎Lurreko existentziari agur esatean, letretako gizon, hizlari, filosofo, artezale edo musikari gisa ageri dira. Hilobi horiek ez dira, hasiera batean uste zen bezala, ofiziozko intelektualenak, irakasleenak edo artistenak. Orain badakigu gehientsuenetan merkatariak, medikuak edo funtzionarioak zirela.
‎Beraien bizipenak transkribatu eta nireekin txirikordatu ahala ohartu nintzen aztergaitzat umorea hautatzeko erabakia ez zela, beharbada, nik hasiera batean uste bezain ausazkoa izan. Ordutik, zauriak gatzez laztantzearen parekoa izan da prozesua; aldizka barea, aldizka errea.
‎Dantzarekin nola jokatu? Hasiera batean uste izan nuen ez zegoela alde handirik dantza emanaldi baten eta antzezlan batean artean. Han gauzak azalduko zizkigutela, hitzik gabe izan arren baina nolabaiteko argumentu batekin, eta dantzarien mugimenduen bidez ulertuko nuela eszena gainean gertatuko zena.
2022
‎Roman Pawlak doktoreak koordinatutako ikerketa, 2013ko otsailean argitaratua Nutrizio azterketa hau zehaztu zuen: «Hasiera batean uste zen B12 ren urritasuna oso arraroa zela, begetariano zorrotzetan izan ezik, baina orain badakigu B12 ren urritasuna nahiko ohikoa dela dieta begetariano mota guztietara atxikitzen diren pertsonen artean, ovolactovegetarianoak barne, baita beste populazio azpitalde batzuk ere, hala nola adineko pertsonak». Begetarianoek ez dute arrain saldarik kontsumituko, baina bai bat B12 bitaminaren iturri interesgarria 50 urtetik gorakoentzat. Garrantzitsua da, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza (EFSA), funtzio psikologiko normala, metabolismo energetikoaren edo nerbio sistemaren funtzionamendu normala, besteak beste.
2023
‎Norbera bereaz bakarrik arduratzen da, albora begiratu gabe, eta askotan elkar lagundu dezakegu. Nik hasiera batean uste nuen taldeek modu batera funtzionatzen zutela, eta sarea sortzen hasi garenean ikusi dut bakoitzak atzean duen guztia.
‎Edonola ere, Etxabek ez daki oraindik zer forma hartuko duen honek guztiak: " Hasiera batean uste nuen enpresa garrantzitsuenen inguruan informazioa eta haiei buruzko datuak egongo zirela, baina iruditzen zait, ezetz. Beraz, sektore ekonomiko ezberdinetako GRALak izango dira". Burgoa ehungintzarekin dabilen moduan, beste bi ikasle berri gehitu zaizkio Etxaberi aste honetan bertan Zarauzko industria ondarea aztertzeko lanean:
‎Ondoko herrikoa da, Alex da Zkoa. Atzo Foru Plazan Jabitxok eta biok aurkitu genuenean ezin izan nion garai hartako Enara borroka bakalutia ikusteari utzi, nire gogoak etengabe lotzen zuen sasoi batean uste baino hedatuago zegoen azpi espezie autoktono harekin.
‎Lehenik, erromatarren garaiko aztarnategiak agertzen dira Euskal Herrian. Aitortu beharra dago askotxo daudela, eta egia da garai batean uste izan genuen baino erromatar aztarna askoz gehiago agertu direla azken hamarkadetan, eta alde horretatik programa hizpidean dagoela.
‎' Han topatu nuen gizon bat tutuz eta medikuz inguratuta', kontatzen zuen berak. Eta ez zeukan hasiera batean uste zutena. Haiek uste zuten intoxikazio hepatotoxikoa zela, eta ez zen hala.
‎Maitanek oka egindakoari hasi zitzaion mokoka, masa likatsu arre hari miazka; presarik gabe hasieran, ia leun, mokadurik txikiena ere dastatu nahian bezala; azkenerako, harrapazka. Momenturen batean uste dut Maitanek esku ahurren artean hartuta eskaini ziola gonbitoa saiari, baina lausotua dut irudia, zorabiatuta nengoen, ukabilkada sentitzen nuen hesteetan, eta gustu hura eztarrian.
‎Kuriosoa da, zeren dirua zentrala baita eta, aldi berean, tabua. Hastapen batean uste duzu artea egiten duzula, eta horregatik diruaz hitz egitea pixka bat zakarra egiten da: “Nik artea egin nahi dut eta dirua berdin zait”.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia