|
hirurak inguruan, hasteko, sekulako goragalearekin jaiki, eta gelak zuen perrail batean egin zuen oka; gero, garbitu zituen ur azpil batean ezpain inguruak, eta berriro oheratu zen; goizeko zortzietan, berriz, katedralekoak izan zitezkeèn kanpai hotsak ere entzuteko moduan iristen zitzaizkion gelara?, berriro esnatu eta jaiki egin zen; logelak leiho bakarra zuen, eta kontraleihoak itxiak zituen, baina ez erabat, atsoak bezperan ez baitzien itxigailuei eragin; hala, bada, leihoen eta kontraleihoen artean bi zirrikitu bertikal zeuden, nondik kanpoko argia sartu eta hedatzen baitzen gelara; Ada, gelako espazio estuak estutzen zuelako edo, leihoa zabaltzera joan zen, espazio arnasgarriago baten bila: zabaldu orduko, ordea, itxi zuen, baita intziri mingarri bat egin ere, begiak itxi eta eskuak lokietara zeramatzan bitartean, leihotik bat
|
batean
sartutako eguzki printzak orratzen gisakoak gertatu balitzaizkio bezala, burmuinak zulatzen zizkiotenak; Adak, beraz, gaizki behar zuen, sekulako biharamuna zuen, egia esan, halako moldez, non ohean eseri eta negar batean hasi baitzen, bat batean; zergatik, bezperan bizitzaren aldeko hautua egin bazuen?; bazirudien, aldiz, Ana Kareninaren tesietatik hurbilago zegoela une hartan:
|
|
hirurak inguruan, hasteko, sekulako goragalearekin jaiki, eta gelak zuen perrail batean egin zuen oka; gero, garbitu zituen ur azpil batean ezpain inguruak, eta berriro oheratu zen; goizeko zortzietan, berriz –katedralekoak izan zitezkeèn kanpai hotsak ere entzuteko moduan iristen zitzaizkion gelara–, berriro esnatu eta jaiki egin zen; logelak leiho bakarra zuen, eta kontraleihoak itxiak zituen, baina ez erabat, atsoak bezperan ez baitzien itxigailuei eragin; hala, bada, leihoen eta kontraleihoen artean bi zirrikitu bertikal zeuden, nondik kanpoko argia sartu eta hedatzen baitzen gelara; Ada, gelako espazio estuak estutzen zuelako edo, leihoa zabaltzera joan zen, espazio arnasgarriago baten bila: zabaldu orduko, ordea, itxi zuen, baita intziri mingarri bat egin ere, begiak itxi eta eskuak lokietara zeramatzan bitartean, leihotik bat
|
batean
sartutako eguzki printzak orratzen gisakoak gertatu balitzaizkio bezala, burmuinak zulatzen zizkiotenak; Adak, beraz, gaizki behar zuen... sekulako biharamuna zuen, egia esan, halako moldez, non ohean eseri eta negar batean hasi baitzen, bat batean; zergatik, bezperan bizitzaren aldeko hautua egin bazuen?; bazirudien, aldiz, Ana Kareninaren tesietatik hurbilago zegoela une hartan:... " Nola botako dut neure burua trenbidera, bizitza oso bat badut aurretik, eguzki ibiltariak eta ilargi beteak zerumugan!" esan zuen bezperan, baina zer eguzki ibiltari eta zer arraio zen hura, baldin eta leihotik sartutako lehen eguzki hark suzko oinazearen zirkulu perfektuaren antza bazuen!;" Nola botako dut neure burua, etxekoei sekulako disgustua emango diet-eta!" esan zuen bezperan, baina ez al zen hobe bizitzarekin bukatu eta disgustu bakar bat eman, bizitzan mila disgustu eman baino?;" Eta egin beharreko urratsa emakume batentzat gehiegizkoa bada, birentzat agian ez..." esan zion Txarok noizbait, baina berak, pausoa bakarrik eman behar zuela eta, bakarrik eman zuen... eta zer?; non geratu ziren bezperako harrokeriak?; zertxobait lasaitu zenean –zigarreta bat ere piztu zuen ahalegin hartan–, gosaltzeko asmotan edo, jangelara jaitsi zen, non bezperako leku eta mahai berean aurkitu baitzuen atsoa, ikusi orduko honela mintzatu zitzaiona:
|