Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2000
‎Baina, alde batetik, nola borroka haiek ederretik bezainbat izaiten baitzuten izugarritik, eta nola izugarriak eta ikaragarriak gero eta gehiago gogaitzen nauen, unatzen eta eneatzen, eta, bertzetik, nola bizitzan anitzetan egokitu izan zaidan galtzea eta badakidan ezen garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra, hala joan zitzaidan mirespen hura tipitzen eta bertze pentsamendu batzuen arragoan urtzen. ...abeko handia hartu nuela, noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen, ibai Orinocoren ertzetako oihanetan, zeren landare haiek zurtoin bat baitzuten, eta zurtoinaren muturrean bi hosto, bi esku tipi bezalakoak, zabaldu eta hertsi egin zitezkeenak, eta beren zabaltze eta herste hartan intsekturen bat edo bertze harrapa zezaketenak, intsektua hosto tipi zabalduetarik batean pausatzen zenean. Baina, salbuespenak salbuespen, zalantzarik ez dago ezen landareen mundua guztiz bertzelakoa dela.
‎Zeren, noiz eta plazerrak eta atseginak bat batean eta ustekabean atrapatzen eta harrapatzen baikintuen, ba al dakizu zer erraiten ziguten egin behar genuela? Erraiten ziguten ezen arimak bideratu behar zuela gorputzak desbideratua, eta ez zegoela hartarakotz deus ere hoberik pentsua eta endelegamendua dolorezko misterioren batean pausatzea baino... Baina, nola gorputza eta arima bereiztezinak diren, non eta heriotzak banatzen ez dituen, eta, nola lurgainetik ez denean, lurpetik lotzen eta estekatzen diren, hala egiten zuen atseginaren iduri hark, lurpetik, gorputzaren aurkientzatik arimaren aurkientzarat, eta imajinatzen nuen orduan ezen Kristoren galtzoinak esku eme misteriotsu bat ezkutatzen zuela, guztiz ikustezina, eta atseginaren atseginez hiltzen ari zela gurutzefikatua, ez oinazez; eta Kalbarioko hura teatroa zela:
‎Zeren puntu horrek, zeina izan daitekeen paperaren gainean darabilgun antzara edo faisai lumaren muturra, sortzen baitu lerro xuxena, baldin bertze puntu baterat xuxen irioiten badugu; sortzen du zirkunferentzia, baldin puntu finko baten inguruan biraka ipintzen badugu; eta sor dezake parabola, hiperbola... edo esfera eta oboidea eta zikloidea... forma geometriko erregular eta irregular guztiak sor ditzake, eta espazio osoa sor dezake, eta, ororen buruan, mundua sor dezake, mundua sortzen du. Eta formen munduak liluratu egiten gaitu, baina baita nekatzen eta ahitzen ere, zeren, begiak eta behakoa forma batean pausatu orduko, bertze bat ari baitzaigu albotik deika: izan ere, nola forma batzuk bertze forma batzuen baitarat biltzen diren, edo desegin egiten diren, bertze mila forma berriren sortzeko eta haietan gorpuzteko, halatan ugaltzen, berretzen eta emendatzen zaigu formen mundua; eta, formen mugimenduan eta haien etengabeko itxuraldatzean begiak batetik bertzerat darabiltzagula, pausarik eta geldialdirik gabe, akabatzen dugu hondarrean eroturik eta zorabiaturik.
2001
‎Izter euritsuaren bila dabilen sugandila? Leiho batean pausatu den larretxoria?
‎Hautatuen oski dirdiratsuek ilundura bat jasan zuketen eta gehienek Euskal Herriko aro txarra madarikatzen zuten. Kutxa hilerriaren puntu urrun eta gorde batean pausatu zuten, lur hasean ireki zulo sakon baten saihetsean: familiak alabaina, ahalkez edo miseriaz ezin jakin, ez zuen Maddalen bere habian ehortzi nahi ukan eta autoritateek azken eskualdunaren zokoratzea onartu zuten.
‎makal batean pausatu da baldar,
2003
‎Eta erleek uste dute euria ari dela eta beldurtu egiten dira eta edonon pausatu. Arbola batean pausatzen dira edo harri batean. Erlauntzetik hur.
2005
‎Ezpainetan irri mehar bat jauki zitzaion. Graxik perfusioaren hari zehargitik leiho ondoko kantoi batean pausatu bunet ilunera lerrarazi zuen begirada, biak biziaren hasiera eta bukaeraren ikurrak bailiran. Sosegatu zen:
‎Amak artean zakua ireki eta bere puskak semeak seinalatu armairu batean pausatu zituen hemen nago orain mailukatzen zuela berekiko. Telebista piztu zuen eta han azaltzen zen eskualdeko berri sailari beha geratu zen.
‎Jendeak sartzen ziren zeinatuz, bazterrak miretsi eta isilik jalgitzen. Maiana jargia batean pausatu zen, ipurdi erdia kanpoan, huts zen arren, balizko itzal bat trabatuko bailuan.
‎Soilik esan dezadan, Senpe ur gaineko dilindan ikusi nuenean, zorabioaren antzeko zerbait sentitu nuela. Oinek huts egiten zidatela eta erreka ondoko harri batean pausatu behar izan nuela nire ezinegona. Hainbeste denbora ere ez zen lagunak ginela, baina aitortu behar dut Senpe zaharra zela, bertakoen artean, nirekin gehien lotu zena.
‎Eskua luzatu eta ez du ukitzen ahal, lainozkoa da zuritasun hau. Rosamarirena da, bai, ahuspez biluzik ageri den bizkarra, albora emana du aurpegia eta ez ote da ba gaiztakeria ezpainetan sumatzen zaiona, loak hartuarena egiten dun baina hala ere ez duela zirkinik egiten eulia azalean ibiliagatik, luzatzen du eskua eta eulia hegaldatu egiten da Rosamariren haragia ukitu ahal izan dezan baino lehen, gorputzaren beste sendotasunen batean pausatzen da gero, ez, ez dun eulien kilimek sortua gaiztakeria hori, Bittorrek eskua luzatu orduko euliak ihes egiten du beste norabait darama debekatua du eskua akasturik gabeko zuritasun hartan.
2006
‎Giza irudi bat kolpeka ari zen etxe mutilaren eta haren familiaren gelako atean. Gau hartan, bisitariak egokitzeko moldaketen ondorioz, Martin bertze soldaduekin batean pausatua zen, eta Migel Mailuren alabak betetzen zuen borreroaren zokoa, haren emaztearen ondoan.
2007
‎Beraz, lehen bezala euli xerka segitu zuen. Momentu batean, pentze batean pausatzen ari zelarik, asto bat ikusi zuen eta zer ikusten du astoaren gainean. Euliak...!
‎Zokilek klandestinitate garaietan adoraturiko pistola zilarra jargia batean pausatua zuen, ustez eta seguritatean ziratekeen. Tiroka trebe ez nintzen arren, pistola eskuratu nuen.
2008
‎Udaberriko lehen eguzki printzak iritsi zaizkigunean, eta berberak azkenak bilakatuko direnean, sentimen berezi batek lausotu dit bihotza, begiak puztu egin zaizkit eta begirada enbor zartatu batean pausatu zait. Halako batean maite ditudanak etorri zaizkit gogora, maitatu nahi baina ezin ditudanak, gurekin egon ezin dutenak, etxean zain bakarrik direnak eta batez ere gure herri zahar hau zutik mantendu dutenak.Arrosa ederra izan da gure Euskal Herria, izaera berezi eta maitasunez beteriko herria, inguruan ordea putre asko ibili izan da mendez mende arrosa usteldu dadin borrokan.
‎Veneziako kaioak hiltzera joaten diren leku bat aipatu omen zuen lehenik. Azkenaren berriaz jakitun, padura jakin batean pausatzen omen dira eta, lokatzak lumajea zikintzen dielarik, alferrik saiatzen omen dira berriro hegaldatzen. Beren txilioek belarriak urratzen dituzte hasieran, etsiagoak bihurtzen dira gero.
‎679 milioi kilometro egin ondoren, NASAko “Phoenix” zunda Marteko ipar poloko gune batean pausatu zen goizaldean. Han, izotz laginak jaso eta material organikorik ba ote zen zehazten hasi zen.
2009
‎5 Aralarren edo beste belardi zabal batean pausatu, zaldi zuri baten gainera igo eta lauhazka zabiltza.
2010
‎Aireko izakiak, koleoptero zein hegazkinak, desfilatzen dira Jüngerren begien aurrean, fin eta zorrotz, etikarik gabeko estetika lakonikoan. 1944ko maiatzaren 29an, Parisen ere, bonbardaketak iraganik, murru urdin batean pausatutako Chrysis izeneko urre liztorra xehatzen du egunkarian, bere torax berde metaliko zetaduna, bere abdomen mugurdi gorri bizia eta guzti. Segidan, ia ia zoologiatik atera barik, Mendekoste egunotan Frantziako bonbardaketetan bortz mila gizaki hil direla jakinarazi zuen.
‎Akilesek, berriz, nekeari aurre eginez, besoei eragiten jarraitzen zuen oldarkortasunez, dortokarengana joan eta bertan txikitzeko asmoz, aurpegi desitxuratuaren imintzioei kasu egitera. Dortokak, ordea, harkaitzaren koska batean pausatua, iristen, airea hartzen, bira ematen eta metro batzuk urruntzen utzi zion, bere burua uretara bota eta hondartzara itzuli aurretik, han aurkariaren zain gelditzera.
‎Beren joan etorri amaigabeetan ibiltariok ohi bezala gameluak alharazteko wadi batean pausatu ziren batean, Mohamedek ñir ñir bizi bat hauteman zuen hareetatik jalgia; hurreratu, eta harea baitatik txanpon bat atera zuen, bada," saguek janiko" haietatik zena; esku ahurrean zuela, Mohamed hari so egon zen denboraño batez.
2011
‎Lesakara Oiartzundik bazatoz eta Agiñan geratzen bazara, Euskal Herriko tokirik majikoenetako batean pausatuko zara. Aita Donostiaren omenezko eskultura; Oteitzaren eta Oteitzaren jarraitzaileen arteko borroka epikoak; Laboa zenaren hautsak, han nonbait barreiatuak.
‎Distira urretsuak teilatu gainetan ere. Kaio zuri bat pasatu zen aurreko etxeko tximiniaren ondotik eta bizpahiru jira buelta dotore egin zituen ibai ondoko etxeen gainetik, teilaturen batean pausatu ez pausatu balebil bezala. Supituan, itsas aldera hartu zuen.
‎Hau guztia eseri baino lehen esan du. Sofaren ertz batean pausatu eta bekokirantz datorkion urrezko ile mataza fina belarri osterantz eraman du bi hatz luzeenekin. Emakume hau ez dut uste gizonik gabe geratuko zenik, berak hala nahita izan ez bazen bederen, pentsatu dut.
2012
‎Eta maisu izateko, ibili luzea behar. Talaia horretatik mintzatu zen joan zen astean, aldagelatik atera eta komunikabide batean pausatu dizkioten azalpenen harira. Eman zituen azalpenak, eta kazetaritzaren deontologia ere aipatu zuen, ohi duen moduan, zuzen.
‎zeru hegiko mendi batean pausatua ageri;
‎Orduan, ondoko logelan zegoen anaia gaztearen zurrungei erreparatu zien; hamalau urterekin, ez zitzaion osasunik falta nonbait. Bat batean, gertu zirudien lekuren batean pausatua zen hontzaren ulua iritsi zitzaion, behin, bitan, hirutan; gero, isildu egin zen hontza edo, beharbada, alde egin zuen. Harrezkero entzun zituen zaratak ohikoak zitzaizkion, eta, arnasalditik arnasaldira lasaitzen zihoan heinean, lo apurren bat egitea ere lortu zuen gauaren ia amaieran.
‎Atentatu bateko biktima bat, medikuek hiletsi dutena, Saramagoren liburu bat irakurtzen, Portugalera bidaia adibidez. Halako batean, irakurlearen begiak bertako esaldi batean pausatzen dira:
‎Katu gris arraiadun bat zegoen hurbil, harrizko pareta baten gainean, eta toki hartatik mahaiko jaki zerrendari begiratzen zion. Plater batetik bestera mugitu ziren haren begiak, eta, urdaiazpikoa zeukatenei tarte bat eskaini ondoren, zigalaz osatutako batean pausatu. Baina ez zen tenorea, ez zen garaia, ez zen inor deskuidatuko zigala haiekin oturuntzaren, bazkariaren, hasiera gordinean.
‎Itsas bazterreko etxetxo batean pausatu nahi izan zituen teresak jada iraganari begira zeuden mailatuak. Eguzki lausorik gabea.
2013
‎Guztiz esnatu ez izanaren sentipen lausoa zuen Kimuk. Errealitate guztia burko batean pausatuta balego lez.
‎Ezinegonez begiratu zuen ingurura. Harri batean pausaturik zegoen. Eskuetatik urak irteteari utzi zion.
‎Kapritxoak bertatik bertara erostekoa ez naizen arren, ez nuen birritan pentsatu, Janisen erretratua zeukalako: txoritxo totolo bat adar batean pausatuta. Ez zitzaion falta ezta forêt landaiseko pinaburua ere.
2014
‎Hainbat urte geroago, hala kontatu zuen Etxabek istorioa, esku bat poltsikoan eta bestea arbola batean pausatuta, irribarre erdi batekin:
‎–Dudarik gabe, zioen?, nahiago diat bizimodu hau egunean hamabi orduz aulki batean pausatu eta traste txiki bati eragin eta eragin jardun baino!
2015
‎zirkunferentziaren puntu edo arku batean pausatzen,
‎Haietako batean pausatua topatu zuen Kepak ama. Ile beltz sarriko emakume mozkote indartsua.
‎Hori garbi lagatzen dute hurrengo lerroek. Baina horiekin jarraitu baino lehen, beste parentesi batean pausatzea komeni zaigu historia dela medio.
2016
‎Edenaren antzeko paisaia zirudien, nahiz eta lurralde lehor batean egon. Ebaren sabel beteak emandako aginduaren urratsak betetzen hasi zirela baieztatu zien, eta ipuin baten antzera, herrialde hautatu batean pausatu ziren, bizi berria hasi zitzaien eta haur ugari izan zuten.
‎beste argi izpi batean pausatzen naiz
‎Hegazkineko emakumeak ez du lortu loak erabat hartzea eta ahoan ke gustu mingots bat duela konturatzen da, begiak ireki dituenean. ...garai batean izate bat, pisu bat, bidaldi horrek bere astia eta denbora eskatzen zituenean egin ahal izateko; orain, berriz, bidaztiak bere txangoa gero eta bizkorrago egiten duenean, bidea bera ez da ezer, lehenbailehen igaro nahi den alde aldi izaterik gabeko bat, laino, lanbro eta lauso artean galdurik ikusten duguna, gure helburura iristeko presa zoroak hartuta, han berriz ere oinak beste lur batean pausatzeko, atzera arnasa hartzeko eta ostera ere nor izaten hasteko; beste ezeren gainetik bidaiatzea maite dutela dioten gehienek ere, benetan, izu ikara diote zinezko bidegiteari, eta horrexegatik saiatzen dira garraioak gero eta lasterragoak izan daitezen, gero eta irrealagoak, gero eta denboraren erresuma honetatik kanpokoagoak. Gogoeta orokor hauek baztertu egin gaitzakete ordea gure kontagai nagusitik, hegazkinean doan emakumea ez da turista bat, erantzun baten bila dabilen norbait baino, galdera zehatza zein den berak ere ez badaki ere, baina bai galdera bai erantzuna mundu zaharrean aurkituko dituela espero du, Europari zaharra esaten diotelako eta bere zalantzen giltzarria iraganean ezkutaturik datzala sumatzen duelako; horrenbestez, geografian mugitzen baino areago denboran zehar bidaiatzen ari dela iruditzen zaio emakumeari; honi erantsi behar zaio, lekuaren sentipenari gutxi gorabehera eutsi badio ere, denborarena galdu samarra duela:
‎Helburua: taldean baloia aitzinaraztea eta zona neutro batean pausatzea (markatzeko eremuan).
‎Bachek musika tresna hori usu jotzen zuen. Espineta, birjinala (mahai batean pausatzen zena), eta klabezina XVI. eta XVII. mendeetan agertu ziren. Pianofortea 1700 irian sortu zen eta bere sentikortasuna oso preziatua zen.
‎Peruko krexa batean ez da astorik, astoaren lekuan bi lama... krexan Jesus haurra ez da otalako batean edo oihalki batean pausatua, Andredena Maria ari zaio bularraren emaiten...
‎Krexa izena bera heldu omen da otalakoa erran nahi zuen hitz batetarik. Betiko errana baita Jesus sortu zela barroki batean eta otalako batean pausatua izan zela. Iduriz laugarren mendekotzat hitzartu ziren Eguberri abendoaren 25 ean ospatzeko.
2017
‎Horixe zen harek igurikatzen zuen bozkario nagusia, antsiaturiko portua, haren bizi guztiko ametsa! Atsedena aurkitu eta ohe ondradu batean pausatu, horra dena!
‎Eguzkia gora zegoen jadanik, zerua garbi. Arroken artean sartu nintzen, kalatxori baten antzera xiloka batean pausatu, eta itsasoari begira geratu nintzen, zoriontsu. Gorputza indarrez gainezka sentitzen nuen, freskorik eta otzan.
‎Eseri zen. Aldean zeramàn fardela ondoko aulki batean pausatu zuen kontu handiarekin.
‎–Aiei, Jauna! Noiz helduko ote zait eguna ohean trankil etzan eta gau osoa lo bakar batean pausatzeko. Xutik ez nagoke!?.
2018
‎Iragan asteburu hortan Normandiako komentu batean pausatu da Agnes Marie Valois serora, eskualde hartan sortua eta biziki ezagutua zena. 103 urte beteak zituen.
‎Pariseko ospitale handi batean pausatu da, 88 urtetan, Pierre Bellemare, luzaz eta luzaz izana telebixtarentzat eta irrati batzuentzat ere gaitzeko emankizunak muntatzen zituen berriketari eta artixta guziz famatua. Liburu asko ere bazituen idatziak.
‎Jean Mermoz eta holako hegazkin gidari batzuk parte hartzen zutela, frangotan irrisku handiak hartuz. Gertatu zaioten ere ahal bezala toki arrotz batean pausatzerat bortxatuak izaitea. Behin, bahituak ere izan ziren, dirualde ederra pagatu izan behar baitzen libratuak izan ziten!
‎Zenbat aldiz ez ote da gertatu frogatzea behinola denen esanetan bere belaunaldiko maiordomorik handiena zena ez zela inondik ere izan halakoa? Eta, hala ere, hura behin laudorioz goratua zuten enplegatuak lanpetuegi egongo dira orduan beste norbait laudatzen, pixka batean pausatu eta beren juzguaren zentzuari erreparatu beharrean. Zerbitzarien jangelako halako solasetan, jomuga beti izaten da etxe printzipalen batek kontratatu ondoan ageriko plazara aski ezustean azalduriko maiordomoren bat, beharbada bizpahiru ekitaldi jendetsu arrakastaz edo aurrera atera dituena.
‎Erantzun gisa, uso bat etorri zitzaien hegaka eta leihoaren kanpoko koska batean pausatu zen. Leo leihora hurbildu zen, ireki, eta eskuan hartu zuen uso etorri berria.
‎Lehia gogorra zen, baina gailurrera lehenak heldu ginen eta mugazainak, ehizaldia utzirik, gibel joan ziren. Larhuneko harri batean pausatu arrano batek bere oihu basatia entzunarazi zuen eta, hurbiltzen ginelarik, hegaz egin zuen. Hegazti nobleak inguru bakoitzean handitzen zen hegalaldi bat hasi zuen eta bere igoera berehala bukatu zuen.
‎Ordu hartan Leitzan zegoen edo inguruko herri batean, Nafarroako bosgarren, zazpigarren eta bederatzigarren batailoiek zaindurik, Elio koronelak eta Sagastibeltza beldurgabeak manaturik. Azken buruzagi hau gure koblakariek saiarekin konparatzen zuten, harkaitz basa eta garai batean pausaturik eta haren so zorrotzaren helmenean gertatzen den harrapakin ororen gainera jauzteko prest. Zeharkatu behar genituen mendiak goraxkak dira.
2019
‎Zelai batean pausatzera iritsi nintzen,
‎Badira han beste hainbeste hegazti, zuhaitzetako hostoak bezainbat. Berdeak, gorriak, beltzak eta baita, nigandik gertu geratzen den adar batean pausatua, nire neurri bereko txori bat, urdinxka hura ere, edo noizbait urdin izandako gris kolore batekoa, baina ahitua, arrakalaz josia.
‎Ez dugu orain sorpresarik nahi, markarik atean, urraturik, konplikatuena egin dugunean. Atearen goiko partea adar bigun batean pausatu dugu, beheko aldea lurrean, hartara goitik behera bota ahal izango diogu ozpina. Axelek zorrotik atera du botila eta trapu berri bat.
2020
‎Isilik joan dira lehenengo kilometroetan. Bide erdian, semaforo gorri batean pausatu dira. Enarak Peio begira duela sumatu du.
‎Lasterka jarraitu dut. Bat batean pausatu egin da. Eta nik besoa luzatu.
‎Lasterka jarraitu dut berriro. Bat batean pausatu egin da. Eta nik besoa luzatu.
‎Lasterka jarraitu dut. Bat batean pausatu egin da. Eta nik besoa luzatu.
‎Zaindu jarrera. Hasteko jarrerarik egokiena da besoak eta hankak luzatuta (baina ez zurrun) eta burua burko batean pausatuta. Eserita ere egin daiteke, belaunak pixka bat tolestuta, oinak lurrean bermatuta eta eskuak belaunen gainean edo beso euskarri baten gainean bermatuta.
2021
‎Bost axola haren boloak... Marlonen ahoan finkatu begiratua eta, bere erantzun amaigabeari entzungor eginez eta kontrakoa antzeztuz, bat bateko adrenalina askatzearen osteko barealdiaz disfrutatu nuen, ezleku erlaxagarri batean pausatua gogoa.
‎Plazara iristean, aurrean zetozenek umeak uxatu zituzten, bakoitza bere etxera, baina ni gelditu egin nintzen. Gero, gorpua plazaren bazter batean pausatu zuten. Hilotzak ikusten ohitua nengoen; herriko norbait hiltzen zen bakoitzean, bisitan joaten nintzen eskolakideekin batera, errezatzera eta bide batez gorpua ikustera; ukitu ere egiten genuen noiz edo noiz; are, nire amona zendu zenean, bi musu eman nizkion hilotzari.
‎Iritsi zen gaua, eta oheratu zenean konbentzituta zegoen LucÃa atzean utzia zuela eta bere oroimenaren txoko politen batean pausatzen joango zela denborarekin. Bere lehenengo aldia izango zen betiko.
2022
‎Sarako Biltzarrean erran zidan Allandek, Jean Lahargou zenak zuela Herria astekarira hurbilarazi. " Gizon hori miresten nian, nonahi ikusten nian, kultur elkarretaratze handi guzietan, Herri Urrats, Nafarroaren Eguna, pastoral edo beste, mahai ttipi batean pausatuak zituen Herria astekariaren aleak zabaltzen, eta ahal bazuen bakoitzaren izen helbideak hartzen, horien harpidetzeko xedez". Horrela zuen Allande Herriaren saretara" bildu".
‎Gorago esan dugun bezalaxe, txorikume haiek ez zuten askatasuna sekula santan ezagutu, eta, beraz, erabateko patxadaz erreakzionatu zuen hegaztiak, kaiola barruan balego bezala: lehenik, behatz baten gainean gelditu zitzaion, gero mutikoak sorbalda batean pausatu zuen, jarraian buruan, ile artean, eta han ere karnabatxoa lasai, mutilaren iletxoekin hasi baitzen jostaketan mokoarekin. Manex segituan konturatu zen txoritxo hura zeharo otzana zela; ez zuen ihes egiteko imintziorik ere egiten.
‎Horrela, bada, zorioneko egun batean, arratsalde erdi inguruan, beste baserri baten ondoan zihoan mutikoa, karabina aldean zeramala, eta, bat batean, zozo beltz bat ikusi zuen hesi batean pausatzen.
‎Gehiegi gorritzen ari dela ikusten badugu, azken minutuetan aluminiozko paperarekin estali dezakegu. Egosten bukatutakoan, utzi gozogintzako sareta batean pausatzen eta hozten, pastel kremaz, esne gainez edo trufa muntatuz bete aurretik. Kontsumitu arte kontserbatzeko, film paperean bildu eta hozkailuan sartuko dugu.
‎Eta mugei buruzko inbentario bisual bat hasten du orduan filmak: harresiak, hesiak, hormak, txarrantxa lerroak, lurretik itsasorako bidean lerro bat marrazten duten metalezko barrak, hormigoizko hormak, kamerak, zaintza dorreak, eta txori bat gero, horma horietako batean pausatuta.
‎Cesterok irribarre egin du. Haren begiek ur azala arakatu dute, harik eta lezka batzuen ondoan igeri dabilen ahate bikote batean pausatu diren arte. Harago, aldi berean hain urrun eta hain hurbil, eta burdin hesi erdi erori batek inguratuta, Muruetako ontziolako garabi eta egitura erraldoiak ageri dira.
‎" ez, ez, eskerrik asko", eta berak: " Oso bizkor, oso bizkor eta urririk", eta bezero txartelerako paperak sinatu bitartean, poltsa batean pausatu zizkion galletak eta Snickerrak, eta bularrera eraman zuen jitez eskua zigarreta paketea sumatzearren.
‎Biharamunean, eraikin aurrealdeko intxaurrondoaren adar batean pausaturik zegoen papargorriaren kantak esnatu zuen. Txori bakartiak egun berriaren gonbidapena luzatu zion begiratokira atera zenean.
‎Epailea bazterrean izanen da. Haren seinalean, lerro bakoitzeko lehen haurrak artaburu bat hartuko du ontzitik eta marratxo batean pausatuko. Itzultzean, bigarrenari eskua joko dio; bigarrenak beste artaburu bat hartuko du ontzitik eta marratxo batean pausatuko.
‎Haren seinalean, lerro bakoitzeko lehen haurrak artaburu bat hartuko du ontzitik eta marratxo batean pausatuko. Itzultzean, bigarrenari eskua joko dio; bigarrenak beste artaburu bat hartuko du ontzitik eta marratxo batean pausatuko. Berdin segituko dute ontzia hustu arte.
2023
‎Parise aldeko ospitale batean pausatu da Linda de Suza artista ezagutua, motaz portugesa. 74 urte beteak joan den otsailean.
‎Joan den astean, Toulon hiriko xahar etxe batean pausatu da Andre serora, Lucile Randon, 118 urtetara heldua zena, frantses guzien artean xaharren xaharrena. Batzuen ustez mundu guziko jende xaharrena
‎Hegoak zabaldu ditu, botere erakustaldian. Di da batean pausatu da. Nahikoa, zuk zapelatza!
‎Esaten erraza, baina izaten zaila. Nahikoa da euli bat balantzaren plater batean pausatzea oreka desegiteko edo txori bat adarrean, sagarra plaust! jausteko.
‎Tupustean, lurreko konkor batean behaztopatu eta, oreka galdurik, eskua harpeko paretan bermatu behar izan zuen. Nahi gabe, eskua okrezko marka gorri batean pausatu zuen. Zorabioak hartu zuen eta, ez erortzeko, burua harrian bermatu zuen.
‎Lasterka abiatu zen besteen harrapatzeko, baina lurreko konkor batean behaztopatu eta, oreka galdurik, eskua harpeko paretan bermatu behar izan zuen. Nahi gabe, eskua okrezko marka gorri batean pausatu zuen. Zorabioak hartu zuen eta, ez erortzeko, burua harrian bermatu zuen.
‎delitua egiterakoan zenuen adina nabarmendu dute, eta amarekiko alaba batek dauzkan betebeharrak. Eskaria onartua izan da eta gaur jaso dugu zu lizentziatzeko agindua, mahai gaineko agiri batean pausatu du eskua?. Hemen daukazu Rosa anderea, bera arduratuko da guztiaz.
‎Iledi horia, txirikorda batean bildua, garondoan lotua, baina kofiarik gabe; eta, belarrietan, urrezko arrakalak dilindan. Gazte harexeri eskatu zion Encarnaren arropak jasotzeko, eta gero sukalde erdiko marmolezko mahaira eraman zuen lapikoa; oihal tolestu batean pausatu zuen. Orduantxe ohartu zen neskatilaren presentziaz:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia