Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2006
‎«Nola da posible? Balearen arrantzara joaten dira Ternura, hamasei hilabete bizitzeko moduko baldintzarik ez dagoen toki batean pasa, etorri, gu baleen gantza hori lapurtzera pirateora joan, eta guri aurre egiteko gai dira. Nola da posible indar hori?».
2008
‎Gau osoa zalaparta batean pasa genuen, gauza bakoitza bere tokian jartzen, eta tarteka marteka Trelawney jaunaren lagunez betetako txalupak hurbiltzen zirela, mister Blandlyrekin eta haren gisakoekin, Squireari bidaia ona eta itzulera kalterik gabea opatzera. Sekula ez nuen nik Admiral Benbown halako lanik izan; eta egunsentia baino lehentxeago kontramaisua txilibitua jotzen hasi zenean, eta eskifaia dibidietaren hagak mugitzen, zeharo leher eginda nengoen.
‎Baina inork ordaindu al du lizentziarik aplikazioa eskuratzeko? Nork instalatzen du ordaindutako bertsioa, eta nork laguntxo baten CD ROM batean pasatakoa. Ez da oso argia izan behar erabiltzaile gehienek bigarren aukera hartzen dutela jakiteko.
2010
‎lehenengo aukeran, ihes egingo dizute, beren burua desertoretzat jota. Gizona berez ez dela berekoia aitortzea, edo berekoi izatetik berekoi ez izatera kolpe batean pasa litekeela uste izatea, goiargitu uste batzuek hala esaten dutelako, krimenik handienetarako bidea zabaltzea da. Gizona aldatu beharra dago eta gizartea aldatu beharra dago, konforme, ni ere erreformista naiz, zer uste duzu, bada??, baina gizona ohiturek egiten dute nagusiki, eta porrota ezinbestekoa da, hori aintzat hartzen ez bada.
‎Duela urte batzuk, udazkenaren azken bi hilabeteak Lisdoonvarnako pub batean pasa nituen bizitzen: The Roadside Tavern, Clare konderrian, uhartearen mendebaldean.
‎lehenengo aukeran, ihes egingo dizute, beren burua desertoretzat jota. Gizona berez ez dela berekoia aitortzea, edo berekoi izatetik berekoi ez izatera kolpe batean pasa litekeela uste izatea, goiargitu uste batzuek hala esaten dutelako, krimenik handienetarako bidea zabaltzea da. Gizona aldatu beharra dago eta gizartea aldatu beharra dago, konforme —ni ere erreformista naiz, zer uste duzu, bada? —, baina gizona ohiturek egiten dute nagusiki, eta porrota ezinbestekoa da, hori aintzat hartzen ez bada.
‎" Bihar Bartzelonara noak, David. Klinika berezi batean pasako ditiat bi edo hiru hilabete. Ez bizkarragatik, oraingoan.
‎Jostundegian aritzen ziren neska guztiak goizeko bederatzietarako joaten ziren Villa Lecuonara, ez zazpi eta erdietarako. " Atzo arratsaldean hil zen, David —esan zuen— Negar batean pasa dugu gaua." Eta horixe zirudien benetan, oso luzea izan zela negarra, indarrik gabe gelditzerainokoa, eta azken aire kondarrekin mintzatzen zitzaidala: apal, axolarik gabe, nire izena bera naturaltasunez esanez nahiz hiru urte neramatzan ezkutatuta eta egunkari kroniketan" Ramuntxo" bezala azalduz.
2011
‎Asko eskertu zituen, jateko gutxi aurkitzen baitzuen. Arratsaldea Ziburuko baserri batean pasa nuen lanean eta zer edo zer jan ondoren etxera itzuli nintzen ilundu baino lehen. Guk, baserrietan lan eginda, beti izaten genuen jateko zerbait ere, baina denek ez zuten horretarako balio.
‎Bospasei neba arrebez osaturiko familietatik, belaunaldi pare batean pasa gara molderik hipermodernoenera: Europako dinamika demografikorik negatiboenera.
2012
‎Oso konplexua da hori kudeatzea eta lege batek ez du konponduko. Emakume hori ohituta dago indarkeriarekin bizitzen, eta gainera esaten zaio normala dela pixka bat jotzen badute, baina egun batean pasa egin da berarekin, eta denuntzia jarri du. Baina emakume horrek ez daki zer etorriko den horren ondoren.
‎Yangambiko eta Kongoko eta Afrikako gauzarik txarrena tximu higuingarri haien buila zen, eta larrutu egin nahi zituen chicottearekin, hezurrak agerian utzi arte jipoitu. Jauzi batean pasa zituen lehen mailadia eta bigarrena, irrista eginez tarte lokaztuetan; handik aurrera, ordea, pausoa mantsotzen hasi zen eta binaka pasa zituen hurrengo koskak; azkenekoak, zuzenean hondartzaraino jaisten zirenak, banan banan, gero eta etsiago. Ezinezkoa zen mandril haiek guztiak chicotte hutsez hiltzea.
2013
‎Abuztuaren 1etik 12ra bitartean, 09:00etatik 13:00etara, bizikletamartxak, jolasak, kirolak, igerilekura irteera, jolas erraldoiak, mendi martxak…abenturaz abentura ibiliko dira gazte abenturako kideak. Hamabostaldiko azkenhiru egunak –abuztuaren 13,14 eta 15–, berriz, aterpetxe batean pasako dituzte. Izena ematea Maiatzaren 22an, 23an eta 24an, 18:00etatik 19:30era eman dute izena uda txokoan, udaleku irekietan edota gazte abenturetan parte hartu nahi dutenek.
‎hiru egunak –abuztuaren 13,14 eta 15–, berriz, aterpetxe batean pasako dituzte.
‎– Bakailao kantitate erdia tako txikitan egin, zartagin batean pasa, su bizian, eta bexamelari gehitu. Beste bakailaoa laminatan moztu, eta zartagin batean, oliba olio zorrotada batekin, ahalik eta su motelenean bost minutuz konfitatu.
‎Baina han ziren, Sidi Bou Said herriko bost izarreko hotel batean, bi orduko hegaldiaren eta ordu erdiko errepide bidaiaren ostean. Harrerako gizonak hala erabakitzen bazuen, hoteleko logelara joan ziren, eta, zorte apur batekin, zazpi egun horiek azkar batean pasako ziren.
2014
‎Orain emendik gura gendukeetxeko zaldun gaztea: etxe onetako zaldun gazteakkortan daukola zaldie, saltu batean pasako leukeamar arkuko zubie.
‎Horrexegatik du zaldi bizkor eta saltokariena, ia hegalaria ere izan daitekeena: saltu batean pasako leuke/ amar arkuko zubie?.
‎Ez dut bizitza tailer batean pasa nahi!
‎Gauzak behar dira hotzean ikertu. Hautetsientzat ere konplikatua da pentsatzea bat batean pasako garela orain ezagutzen dugun egoeratik Iparralde osoaren mailako elkargo batetarat. Behar dira ondorioak ongi pizatu eta neurtu.
2015
‎Godard pertsonaiak askotan hartu dio gain Godard zuzendariari: aski ezagunak dira, aitak buruerientzako ospitale batean sar zedin konbentzitu zuenekoa, edota bizarra mozteko xafla bat beti aldean eramaten omen zuenekoa(, badaezpada, supituki neure burua hiltzea otuko balitzait?), nola diren halaber ezagunak Zuricheko komisariako ziega batean pasatako egunak eta nerabe zelarik zuen lapurretarako konpultsioa (hari atxikiko liokete beharbada psikologoek, inoren irudiak lapurtuz egindako collagerako joera).
‎Vasilek eta biek lastategi batean eman zuten lehen gaua, arropa urriz beteriko zakutoak burkotzat harturik. Diru apurren bat zuen herrikideak ostaturen batean pasako zuen gaua; besteren batek bueltako billetea erosiko zuen; adorea zuenak, akaso, polizia etxean salatuko zuen egoera. Gehienak, baina, eguzkiarekin batera kalera itzuli ziren, lanen baten xerka.
‎Asteburua etxean edo zentroren batean pasatzea (asteburuko egonaldia): Beren etxean edo zentro batean pasako dute, 36 ordu gehienez, ostiraleko arratsetik igandeko gauera. Gainerako denboran, epaileak ezarritako gizarte heziketako eginkizunak beteko dituzte.
2016
‎Uztailaren batean joan nintzen Ziprera bertso saio baten aitzakian eta uztailaren zazpian itzuli nintzen Zipretik. Ezagutzen ez nuen uharte batean pasa nuen aste osoa, ulertzen ez nituen hizkuntzak entzunez. Hurrengo astean izan genituen nazioarteko inprobisatzaileen jardunaldiak Donostian, eta Zipren ezagututako kantari eta musikariak etorri egin ziren.
‎Gisa horretan apainduta sartu zen gelara, txukun eta azken modaren arabera jantzita, bular parean bouquet dotore bat zeukala. Hitz batean, haren inguruko gauza guztiei halako jai giroko usaina zerien, non bat batean pasa zitzaidan burutik igandea zela, eta bi gauzak batera konbinatuz, kolpetik etorri zitzaidan burura aurreko gauean eskatu nahi izan zidan mesedea zela, hain zuzen ere, eguna pasatzea Parisen mundu guztiak pasatzen duen eran. Mesede horri susmo txarra hartu baino lehenago, La Fleurrek, apal baino apalago, baina begitarte fidakorra ageri zuela, bere erregua onartzera behartuta banengo bezala, arren eskatu zidan egun osorako lizentzia eman niezaiola pour faire le galant vis à vis de sa maitresse.
‎BULEGOKO hormako erlojuari begiratu dio, eta denbora aurrera doala konturatu da, oharkabean erlojuaren orratzek jauzi bat egin dutela. Gasolindegiko neskaren heriotzaren oroitzapen lazgarria berritzen aritu den bitartean ziztu batean pasa zaio denbora, eta konturatu denerako iritsia da goizeko lauretako ikuskaldia egiten hasteko ordua. Inguruan begiratu du:
‎Di da batean pasako da dena! Zuk zaindu ez diezadatela beste giltzurruna lapurtu eta listo.
‎Ba berak esaten du bizitza ez dela lur gainean gertatzen, baizik eta ur gainean. Eta horregatik, okertu egiten garela esate baterako bidaia bat bezala imajinatzen dugunean, puntu batean hasi eta beste batean bukatzen den bidaia bezala, hain zuzen ere; eta berdin okertzen garela gure aldi zoriontsuak erreka goxo baten ertzean egindako deskantsuak bezala ikusten ditugunean, edo aitzitik, gure aldi oinazetsuak baso ilun batean pasatako boladak bezala hartzen ditugunean. Kustok dio hori guztia baino arriskutsuagoa dela bizitza, bizitzari ezin zaiola inondik ere antzeman irudi horiek guztiek aditzera ematen duten solidotasuna, bizitzak, hitzez hitz itzuliko dizut, bizitzak bi oin balitu bezala, eta oinok bi zapata, eta zapata horiek oinarri seguru bat haren gainetik batera eta bestera ibiltzeko.
2017
‎Margarita Gonzalez zenak, sofriarazia gorabehera, zeruan bego!? bizitza negar batean pasa zuen. Ezkontzan negarrez, baina ez emakume normalek bezala, malko batzuk zeremonian, edo aitari musua ematean, ez:
‎Lasterkaldia, prisaz ibiltzea. Karradéra baten pasa diun bide, áutok asmáten dis ásauti eta, karradera batean pasa dezagun bidea, autoak asmatzen dira asaotik eta? [Asmatu, entzun, nabaritu.
‎Baina Caixabankek bereganatu zuen Nafarroako Kutxa (ordurako Banca Civica), eta gu, 2013ko urtarrilean, lanik gabe geratu ginen. Hasieran, deskantsua eta guzti izan zen, azken hiru hilabeteak estres batean pasa genituelako, ikusten genuen lana gutxitzen eta gutxitzen ari zela, nahi zutela guk ezer ez egitea, eta inork ez zigula ezer esaten.
2018
‎Maiatzeko egun batez, gaueko hamaiketan, dei bat jaso zuen Léak, etxeko guztiak asaldatu zituena: Jade zen, egun osoa hodei batean pasa ostean lagunari deika. Parisetik zetorren gutun bat jaso zuen goizean:
‎Kaleak asfaltatu gabeko bidexkak ziren, harri txikiz estalita, zaborrez betetakoak. Bizikleta zahar eta herdoildu batean pasa zen ume bat eta Odile agurtu zuen.
‎Baina, noski, bidaiari gisa duen karbono aztarna ez da hemen amaitzen, ikerketa berri honek azpimarratzen duen bezala. Izan ere, gaua ostatu batean pasako da. Orduan, bi izarreko hotel bat aukeratzen baduzu, egunero 11,20 kilo CO2 gehitu dizkiozu karbono aztarnari.
2019
‎" Ni gogoratzen naiz Granadara joan behar gineneko egun hartaz. 16 ordu pasa genitun autobusean, 02:00etan abiatu eta 18:00etan heldu ginen, eta aterpetxe batean pasa genuen gaua", zehaztu du Lopetegik. " Ondo pasatzen genuen", hartu dio testigua Makazagak.
‎Begirada jaso dudanean, Ane lurrean dago. Bat batean pasa zait zorabioa. Lasterka noa berarengana.
‎Gerraren bukaera ospitale militar batean pasa nuen erizain jator batzuekin.
2020
‎–Nola lortu dituzue nire hatz markak? –asperduratik nazka nazka egotera di da batean pasa ninteke. Kontraerasora.
2021
‎Zaldunak aurreko egunean helmuga gertu zuenez, ez zen Iruñean ezertarako gelditu. Hirira iristeko legoa bat falta zenean, bide ondoko ostatu batean pasa zuen gaua. Goizean bazekien ordu batean Uharten egongo zela eta lasaitasunez begiratzen zien igartzen zituen forma eta leku ezagunei, mendi tontor hura, herrixka, bideko errebuelta, soro, belardi eta zuhaiztiak oro.
‎Zerbait arina, patxadan. Ostatu merke batean pasa zuen gaua Oihanak. Bost eguneko egonaldia zuen erreserbatua Franek.
‎Heidi, bere irribarre zabal eta inozentzia, orri ezberdinetan marraztu dezakegu. Ordea, orriak segidan, erritmo bizkorrez, eta abiadura jakin batean pasaz gero, hantxe hasiko da gona gorria ahuntzen atzetik saltoka. Txioerrian ere azelerazio hori, denbora eta txio jasa hori, badagoela uste dut.
2022
‎Pilik eta Franek oso gogoan zituzten irlan egindako egun guztiak. Lehen eguna hotel ondoko hondartza zoragarri batean pasa zuten eta bigarrenean irlako hiriburuan egin zuten bisita antolatua. Bazkaldu ondoren, bisita jarraitu zuten beren kabuz, erdigune komertziala eta alde historikoan, dendetan, tabernetan eta kaleetatik ibiliz.
‎Haren bidez aipatu ibilgailuek legediak ezarritako araudia eta segurtasun neurriak betetzen dituzten begiratuko dute. Nekazaritzakoak ez diren gainontzeko ibilgailuek, quadak eta ziklomotorrak barne, IATko estazio finko batean pasa behar dute azterketa.
2023
‎IATren bidez lehen sektoreko ibilgailuek legediak ezarritako araudia eta segurtasun neurriak betetzen dituzten aztertuko dute. Nekazaritzakoak ez diren gainontzeko ibilgailuek, quadak eta ziklomotorrak barne, IATko estazio finko batean pasa behar dute azterketa.
‎Zudairen lasterketa bat izan genuen, eta eskumuturra apurtu nuen. Gaua hotel batean pasa genuen, eta nik ez nuen bisita liburuan sinatu. Handik urte batzuetara, berriz ere karrera geneukan inguru hartan eta bihozkada bat izan nuen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia